Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 62

2001
‎Maitasuna edonoiz eta edonon topa daitekeela esan ohi da. Askok paisaia idilikoetan kokatzen dute euren ametsetako erromantzea, baina badira egunerokotasunaz zipriztinduta dauden beste hainbat lekuetan esperantza izaten dutenak ere. Hori da Guadalupe Salmeroni, Hikaren azken laneko protagonistari, gertatu zaiona:
‎Horri erantzunez, Inaxio Oliveri Hezkuntzako jarduneko sailburuak hiru ereduen balorazio ona egin zuen eta ezabatzeaz baino, sistema egokitzeaz mintzatu zen. Bere hitzetan, «euskalduntzen duten A ereduak daude eta batere euskalduntzen ez dutenak ere bai».
‎Badira baserririk gabe geldituak eta emaztea eskaini izan dutenak. Kontxako estropadetan trabes egiten dutenak ere ez dira gutxi, baina ehunka pezetako apustak baino ez dira egiten bertan.
‎Igandetik aurrera, berriz, estropadak gertutik jarraitzeko itsasertzean jarrritako etxoletan postura egiten dute: «Estropada guztietara doazen ohiko apustlariak daude, baita bertatik pasa eta zortearekin jolastea erabakitzen dutenak ere, aditu nahiz ez hain adituak, gazteak asko, nagusiak ez hainbeste eta koadrila ugarik hartzen du parte apust hauetan. Giro izugarria izaten da eta jendeak urduritasunez jarraitzen du traineru bakoitza nola doan jakin aldera.
2002
‎Gero" Accion Mutante" n ere berarekin lan egiteko aukera izan nuen. Alex asko motibatzen da bere lanekin, eta berarekin lan egiten dutenak ere erraz motibatzeko gaitasuna dauka.
‎Batzuk hilabete eskas etorri ziren, beste batzuk 20 urtetik gora daramate Euskal Herrian. Badira oporretan etorri eta euren herrian egoera nahasi eta iluna zain dutenak ere. Gauza batzuetan ados daude, bestetan iritzi desberdinekoak dira.
‎X. AIZPURUA. Bai, badira euskara ikasi baina ez erabiltzearen poderioz galtzen dutenak ere; porrot pertsonala inork ez duenez onartzen errua bestearena izaten da eta horrek euskara ez erabiltzearen diskurtsoa indartzen du. Ezagutza ez da nahikoa, erabilerak hautu bat egitea eskatzen du, baina ezagutza derrigorrezkoa da, areago, derrigorrezkoa da denek ezagutzea.
2003
‎pasadizoak, ipuinak, bertsoak, abestiak, herri antzerkiak... Gure herrian bidaiari ibili eta bertako umorearen berri eman dutenak ere badira batzuk. Horien artean, espainiarren aldean euskaldunak askoz ere alegeragoak ginela aipatzen zuen Andrea Navagiero() italiarra.
‎Alde horretatik, ez da nik esana, «Egunkaria» itxi eta batez ere «Egunero»n, ez «Egunero»n bakarrik, beste hedabide batzuetan ere, jendeak idatzi du horri buruz. «Egunero»n atera diren artikuluetan bat baino gehiago proiektu zabalago baten aldekoa izan da, hitzarmen estrategiko baten beharra ikusi dutenak ere izan dira, hala nola orobat indarrak batzea eskatu duten artikuluak ere bai. Orduan, zenbat eta indartsuagoa eta talde gehiago beregana biltzeko gaitasuna izan, orduan eta proiektu sendoagoa izango da.
‎Bestalde, badira bizitzako beste etapa batean sartzen direlako eskola uzten dutenak ere. Esaterako ezkontzera doazelako, eta lanean hasi behar dutelako.
‎Badira hizkuntzaz aldatu dutenak estiloz edo estetikaz aldatzeko. Eta baita ama hizkuntza erabili ordez beste hizkuntza batean literatura egin dutenak ere: Conraden adibidea datorkit burura, baina ez da bakarra.
‎Gurasoak seme alaben beldur dira sakelako telefonoaren saldoa kargatu bezain pronto ezerezean uzten dutelako. Egoera latzagoak badira; lagunak eta zaletasunak ahaztu eta Internet bizitzaren ardatz egin dutenak ere badira.
‎Normala denez, bakoitzak bere lehen hizkuntzaren edo hizkuntzen eragina izaten du, ingelesez egitean. Horren aurrean, edozein nahaste txartzat ematen duten puristak daude, baina baita bestelako jarrera praktikoagoa dutenak ere.
‎J. M. S. Politika egiten dutenak ere pertsonak dira, eta beren asmoen alde edota boterea dutenen interesen alde eta denen ongizatea bultzatzeko ari litezke. Interes eta asmo ezberdinak elkar ukatzeraino kontrajartzen direnean sortzen dira arazoak.
2004
‎Toponimiaz eta historiaz oso landuta dituzte beren teoriak. Badaude Miranda de Ebro Araban kokatzen dutenak ere.
2005
‎Hirugarren talde nagusia sodio klorurodun urek osatzen dute. Sakonenetik datozen urak izaten dira eta mineralizazio altuena dutenak ere bai. Ez dira edateko urak izaten, duten mineralizazio altuagatik eta ohikoena bainuetxeetan erabiltzea izaten da.
‎Orain politikarekin umorea egiteko moda iritsi da komunikabideetara. Baina sufritzen dutenak ere badira tartean, grazia handirik egingo ez dienak agian. Non daude umore horren mugak?
‎Rally, rally sprint, mendi igoera, slalom hor trebeziak agintzen du, ez abiadurak, kart... Guzti horien Euskadiko Txapelketa bana antolatzen du Federazioak, eta batez beste 40 gidari aritzen da bakoitzean. Baina lasterketak, baita txapelketetarako balio ez dutenak ere, eskuderia pribatuek antolatzen dituzte. Batzuk eta besteak kontuan hartuta, Euskal Herrian makinatxo bat egiten da urtean.
2006
‎Jendeak herrietatik alde egiten du, baina badira kontrakoa aukeratu dutenak ere. Erreportajean zehar aipatu ditugun herrietako desabantailak jasaten dituzten arren, hirian baino gusturago bizi dira mendi artean.
‎Baina ez dira mitifikatu ere egin behar. Mendiko munduan eguneroko bizitzan ematen diren jarrera berdinak aurkitzen dira; badira lagunarengatik bizitza eman dutenak, lagunaren bizitza salbatzearren beren anatomiaren parte bat sakrifikatu dutenak, baina baita beren zilborra salbatzearren, edo berena arriskuan ez jartzearren, ondoko mendizalea hiltzen utzi dutenak ere. Ez da pentsatu behar denak zoragarriak direnik.
‎Gaur ere tortura bada Marokon, giza eskubideen aldeko erakundeek behin eta berriro salatu dutenez. Ekintzaile islamiarrak torturatzen dituzte, Mendebaldeko Sahararentzako autodeterminazioa eskatzen dutenak ere bai, eta CIAk Al Qaedakoak izateko susmagarriak bidali izan dizkio, Marokon «galdekatu» zitzaten. Ali Lmrabet kazetariak kazetari lanak egitea debekatuta daukanak kontatu ditu presondegietan egiten diren desmasiak ere.
‎Erakusketan garai honetako tamaina handiko zenbait argazki daude, Intra Venus seriekoak. Zenbait lanek arte historiari erreferentzia egiten diote, badira argazki ironikoak eta baita gaixotasunaren ondorioak eta heriotzaren hurbiltasuna modu benetan gordinean azaltzen dutenak ere.
‎Artifizio handirik gabeko pop rock kantu eder eta samurrak egiten saiatu dira, baina horiek intentsitate berezia hartu dute. Bestalde, badira pieza ilunagoak, rockeroago biziagoak, edota kutsu orkestrala dutenak ere. Ñabardura txikiz josita dago diskoa, eta horrek izugarri aberasten du emaitza.
2007
‎Udazkena bakiotarra, tropikala, egin digu eta epelzaleak, geu tartean, gozo. Badira ordea, landare hotzaleak eta areago, zaleak baino gehiago bere bizitzako klimaxeratzeko, lorea fruitua hazia garatzeko, hotza nahitaezkoa dutenak ere. Hauek bai orain gozo, azken beltzeko neguan.
‎Galeoi handietatik familiarteko txalupetara, jatorri, kolore eta tamaina askotako itsasontziak pasa izan dira Euskal Herriko uretatik. Bertako porturen bat izan dute askok abiapuntu zein helmuga, beste askok une baterako geltoki besterik ez; eta izan dira itsaso zabalean ustekabeko bidaiaren amaiera garratza topatu dutenak ere. Arrazoi ugarik hondora dezakete ontzi bat eta ondoren, Kantauri Itsaso zakarra arduratzen da egur eta burdina pixkanaka hondar bihurtzeaz.
‎Usuenik hauetan bizpahiru urteko ikastaroak eskaintzen dituzte, eta ematen dituzten irakasgaiak espezializatuagoak izaten dira. Badira telebistara bideratutakoak, zine aktore izateko ikasketak edo bereziki taula gainean aritzeko prestakuntza ematen dutenak ere.
‎Egin berri diren kontrolen arabera, hirutik batek droga hartuta gidatzen du. Eragiten dituzten istripuetan droga hartu ez dutenak ere hiltzen dira...
2008
‎Are gehiago esatera ere ausartuko naiz: euren benetako bokazioa sakrifikatu dutenak ere badira, sugeak bezala azala derrigorrean eta bortxaz mudatzera derrigortu dutenak euren burua, zeregin ustez noble eta jasoago baten ohore. Idazleak intelektualarekin tupust egiten duen lurraldea da horren kausa gehienetan, badu bere zentzua eta bere tradizioa (finean, zer da, bada, arriskutsuago politikan, idazle bat ala teknokrata bat?), ez da atzo goizekoa, literatura eta konpromisoaren arteko eztabaida.
‎Sindikatu horrentzat, bateraezintasuna funtsezkoa da, eta erantzukizun penalez gain gaizkidetasunarekin zerikusia dutenak ere argitzeko eskatu du. Jose Maria Bravo akusatu nagusiari eta auzian nahastutako beste funtzionarioei dagokionez, sindikatu abertzaleak eskatzen du argitu dadila nola hasi ziren Foru Aldundian lan egiten, Gipuzkoako Ogasunean hartu dituzten beste langileekin ez bezala jokatu ote zuten beraiekin, eta" non, noiz eta nork hartu zuen lan jardunen bateragarritasunaren erabakia", funtzionario lana eta bestelako lanak bateragarri izatekoa, alegia.
‎Aurten aurreratu bada ere, otsailaren erdian hasi eta dozena erdi bat astez izaten da polen hori. Eta ikusi ezin dutenak ere hemen agertuko dira. Eta zergatik Euskal Herrian bai eta beste inon ez?
‎Bigarrenez, osasun zerbitzu unibertsala bermatu nahi izan du Hugo Chavezek. Hortaz, lehen arretako medikuek herritar guztiak onartzen dituzte, baita gizarte segurantzarik ordaintzen ez dutenak ere. Urtetan, Venezuelako osasun zerbitzuak onartzen ez zituzten milioika herritarrek oinarrizko mediku arreta doan izan dute.
‎Eta elkarte edo udalerri txikiarentzako zaila da". Oso harrera ona izan du ahotsak.com ek eta dagoeneko bat baino gehiago dira parte hartzera animatu diren norbanakoak, bai transkripzioak egiten laguntzeko prest daudenak edota baita hizlariak topatzeko laguntza eman dutenak ere.
2009
‎aurreko edizioetan Jean Louis Davant eta Daniel Landart izan dira sarituak, besteak beste. Bilboko Agosti Xaho elkarteak euskal kulturan aktore izan diren pertsonak saritu nahi ditu ekimen horren bidez, baita Agosti Chahoren nortasuna landu dutenak ere.
‎Baina denek dakite ez dela horrela, denek dakite ETAren aurkako gerran tresna bat gehiago dela Alderdien Legea, eta dozenaka milaka herritarren eskubide oinarrizkoenak urratzen direla. Denek dakite hori horrela dela, batzuek bultzatu egiten dute, besteak aurkakotasunetik isiltzen dira eta salatzen dutenak ere badira. Baina hutsune demokratikoak diren erakunde horietan, salaketak nekez hartzen du indar eraginkorrik.
2010
‎Mota guztietakoak ditugu, adin guztientzat, baita hiri artearekin edota muralismoarekin zerikusirik ez dutenak ere. Egin ahal dugu maskara tailer bat arte plastikoak gazteengana gerturatzeko, adibidez.
2011
‎Azkenik, badaude krisia hasi aurreko emaitza paretsuak izaten jarraitzen dutenak ere, Bilboko Arte Eder Museoa esaterako. Urtetik urtera bisitari kopurua antzekoa izaten du, 200.000 lagun ingurukoa da eta azken hiru urteetan mantendu dela azpimarratu dute bertako arduradunek.
2013
‎Ipuin liburu gehienetan bezala, honetan ere denetarik topatzen dugu. Badira astun egiten direnak, hotz uzten dutenak, amaiera irekikoak eta alderantziz, baita bitan edo gehiagotan irakurtzea merezi dutenak ere. Borobilduz, Longorena liburu irakurrien zerrendan sar genezake.
‎Kazetaritza konprometitu hori babestu eta diruz laguntzen dutenak ere asko dira.
2014
‎" Batzuetan, oso ondo jokatzen duten aktoreak ikusten ahal dira oholtza gainean, antzerki amateurrean. Aldiz, profesionalen artean antzezpen joko eskasa dutenak ere ikusten dira", nabarmendu du Lipusek. " Ofizio honetakoa sentitu izan naiz beti, ez dakit hori profesionala izatea den.
‎Hala ere gaixoak utzi egiten du botika, beranduago medikuarengana doa berriro, honek esango dio" ez, ez utzi, hartzen segitu behar duzu, bizia salbatuko dizu", nahiz eta ez den batere egia… eta gaixoa hartzen hasten da berriro, baina kalteak sentitutakoan utzi berriz eta horrela, hasi eta utzi. Badira ondo toleratzen dutenak ere, genetikak asko agintzen du kontu hauetan, baina proportzio handi batek oso gaizki daramatza estatinak.
2015
‎Protesta bera zigortzearekin batera, hauei buruz informatzen dutenak ere jarri ditu begi puntuan Espainiako Gobernuak. Legean zehazki jaso dute dela agenteen irudirik zabaldu horien baimenik gabe.
2016
‎Beraz, IIP irakatsiko duten irakasleak eduki ahal izateko trikimailu bat baino gehiago erabili dute. Berez, C1 maila eskatzen zaie irakasleei, baina eskaerari erantzuteko adina irakasle ez dagoenez, B2 maila dutenak ere lanean jarri dituzte. Orain, C1 maila egiaztagiri behin behinekoak eman dizkie irakasleei 2021 urtera arte.
‎" Bakarrik egon nahi duenean kosta egiten zaio, beti berak hartu behar du erabakia, erabakitzen duena kopiatu egiten diote gainerakoek…". Tentsio momentu handiak izan dira, gelako liderrengana joan dira begirada guztiak, eta hasierako isiltasun orokorra gainditzea lortu dutenean, barruak askatu dituzte, hitza hartzeko ohitura gutxiago dutenak ere mintzatu dira. Egoera ugari azaleratu dituzte, liderrentzako mezuak egon dira, eta haiekin ados egon ez arren norbere erabakia adierazteko ausardiaz eta ezetz esaten jakiteaz aritu dira.
‎" Tentsio uneak izan dira, eta hasierako isiltasun orokorra gainditzea lortu dutenean, barruak askatu dituzte, hitza hartzeko ohitura gutxiago dutenak ere mintzatu dira. Egoera ugari azaleratu dituzte"
‎Sariketa herrikoiak badira, baina ez daukate hemengoen oihartzunik. Sabadelleko jaietakoa da handiena, inoiz jendaurrean abestu ez dutenak ere igotzen dira oholtzara, jai giroan.
‎Eskertzeko moduko lana egin dutela diote. Azaldu duenez, badaude gourmet moduan ogia egiten dutenak ere," halako irinarekin honelakoa ateratzen da… irakurri izan dut nonahi", irribarre egin du kontatzean. Argi diote guztiek, euren ustez, edonork egin dezakeela ogia.
‎Kontzeptu zabaltzat dugu guk: herritarrengan eragin negatiboa izan duten zantzuak dituzten udal politika eta esku hartzeak aztertzen ari gara, den denak, zorra ez ezik, enpleguan eta zerga bilketan eragina izan duten politikak ikuskatzen ari gara, baita gizarte bazterketan, genero desberdintasunean eta ingurumenean eragina izan dutenak ere".
2017
‎Hain zuzen, saiakuntza klinikoetarako laborategiek aukeratzen dituzten pertsonak gero benetan botika hartuko dutenen oso desberdinak izatea da gaur egungo sendagaien baimentze sistemak duen beste hutsune handi bat, Juan Ervitiren esanetan: " Adinekoak baztertzen dituzte, patologia bat baino gehiago dutenak ere bai… Fikziozko laginak dira. Horregatik gero, praktikan, ikusten da sendagai askok aurreikusitakoa baino askoz arazo gehiago ematen dutela behin merkaturatuta".
2018
‎ez dago kide gutxiko kontseilu exekutiborik zerrendaburuak hautatzeko, ehunka militantek aukeratzen dituzte zerrendaburuok eta horien artean gehienak gizonezkoak dira. Udaletan kargu politikoa dutenak ere gehienak gizonak dira eta orokorrean gizonek emakumeek baino botere informal gehiago dute. 2017ko hauteskundeetan, bi gizonezko eta bi emakumezko hautagai izan dira.
‎Hiria bera jolas parke moduan ulertuta, erraz kokatu dezakegu MTV EMA edo beste edozein makroekitaldi atrakzio nagusiaren tokian, baita honen eraginak argiago identifikatu ere. Jolas parkeak modan egoteari utzi ez diezaion, atrakzioak eta azpiegitura bera eguneratzera derrigortuta dagoen parkeko nagusia bezalaxe, hiri eredu neoliberala bultzatzen dutenak ere behartuta daude kaleak, azpiegiturak eta espazioak atonduta edukitzera, horrek dakarren hiriaren eraldaketa bortitzarekin. Hori gutxi ez balitz, eragileak adierazi duen moduan, eredu hau kontsumoan, prekarietatean eta herritarren zenbait sektoreren bazterketan oinarritzen da.
‎" Familiako kideekin eta bikotekidearekin zailagoa izaten dela esan digute. Badira lortu dutenak, baina lortu ez dutenak ere badaude".
‎Gorputzak ez diola elikatzeari uzten gogorarazi du, dituen erreserbak hartzen dituelako. Badira hiru edo lau egun igarotzen dituztenak, baita zazpi edo hamar egunera arte luzatzen dutenak ere. Barau egitea ez da beti komenigarria, esaterako, gaixotasun larriak sufritzen dituzten pertsonen kasuan.
‎Dena sampleatu daiteke, Youtubeko mp3 bat ere sampleatu dezakezu. Hor dogmak eta horrelakoak sartzen dira... diamantezko orratzarekin sampleatzen dutenak ere badaude!
2019
‎Denetan ez gaude ados, baina zertan gauden ados ikusi eta adostu behar dugu. Erran dut gazteak behar ditugula, eta esperientzia dutenak ere bai.
2021
‎Ahots ederreko abeslariak daude, ahots ez hain harrigarriarekin baina adierazkortasun plusa dutenak ere bai, eta hortik aparte, artista handiak ere badaude, gehiago edo gutxiago gustatuko zaizkigunak, baina botere eta grina artistiko harrigarriaren jabe direnak. Azken multzo honetan Anita Rachvelishvili mezzo georgiar bikaina sailkatu behar dugu.
‎Gure ikuspegiaren gakoak orain dela zortzi urteko artikulu batean laburbiltzen saiatu ginen (Gara,), eta gaur egun ere haiei eusten diegu, baina oraingoan, gure ustez, jende asko, baita errealitatea errotik eraldatu nahi dutenak ere, eztabaida gaizki bideratzera eramaten duen gai bati buruz jardun nahi dugu; izan ere, Poliziaren gaiari heltzean errotik aldatzeko behar hori ahaztu egiten dutela dirudi, eta eztabaida balizko Polizia ereduen inguruan oinarritzen dute. Ezin hobeto laburbiltzen zuen Joseba Alvarezek duela gutxi hedabide honetan bertan (ARGIA,):
2022
‎Gainera, desazkundea gertatzen ari da jada: faktura ordaindu ezin zuela eta argia kendu diotenak desazkundea bizi du, kalitate eskasagoko janaria jaten duenak berdin, etxetik botatzen dutenak ere bai. Eta beste herrialde batzuetan aspalditik jo dute behea jendearen bizitzek.
‎1960ko hamarkadan, A. Leroi Gourhan historialari ezagunak hipotesi horrekin bat egin zuen, eta esku" mutilatuak" zeinu hizkuntza baten adierazpena izan zitekeela iradoki zuen. Esku horiek zenbatzeko erabiltzen zituztela eta, beraz, esku mutilatuak zenbakiak direla uste dutenak ere badira. Baina 2018an Journal of Paleolithic Archeology aldizkarian argitaratutako ikerlan batek dio hatzak mutilatzea sakrifizio praktika ohikoa zela eta ez zaiela beste esanahirik bilatu behar.
2023
‎Hasi eta bukatu toki berean egiten duzu. Bizpahiru egunekoak izaten dira batzuk, baina badira hamar edo hamabi egun irauten dutenak ere. Distantzia luzeko lasterketek, berriz, bi puntu lotzen dituzte.
‎bero bila. Badira, ordea, hotza maite dutenak ere. Horien artean, harkaitz txoria:
‎Beti esan izan ohi dut, gerra batean jendea hiltzen duena erruduna dela, baina behintzat" zerbait" egin duela, edo" zeregina" badaukala behintzat; errudunak dira hiltzailea zuritzen dutenak ere bai, baita txalo egiten dietenak ere; edo nor hil agintzen dutenak; baina errudunak dira ere beste aldera begiratzen dutenak. Nazismoan asko gertatu zen Alemanian:
‎giro horretan agertzen zaizkigu maitasunik gabeko amodio egiteak eta elkar mintzen duten ohaideak, baita tristurari zein norberaren islari idatzitakoak ere. Halaber, ugari eta deigarri dira erlijio kutsudun poemak, eta, tartean, badira idazketa bera gaitzat dutenak ere: " Hitzen itzaletan/ iltzatu hintzen/ Jesukristo depilatu baten antzera (…)/ Poesia delako/ onartzen gaituen/ infernu bakarra".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia