Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 50

2000
‎edozein delarik erabilitako teknika, herrialdeekin eta aroekin aldatzendena? bankuek epealdi bakoitzeko produktu nazional berriari dagozkion errentakordaintzea bereganatzen dute; beraiek enpresaren ordez ordaintzen dute; hortik ondokoaondorioztatzen da, alegia, bankuekiko enpresek duten zor baliokidetza baten eratzea, zor horren objektua harturiko epealdiko produktu berria izanik, hain zuzen ere. Bankuekhorrela berei dagokien lehen eginkizuna betetzen dute:
2001
‎Garapen bidean dauden herrialdeek epealdi bakoitzean duten zorraren aldaketa justifikatua, kontabilitate arauek determinatzen dute berriz, adituek emaitzak birfindu ditzakete, erreserba ofizialetan urrearen eta atzerritar moneta desberdinen proportzioa eta horien tasa gurutzatuak kontuan edukiz.
2006
‎Urteko lehen hiru hilabeteetan, eraikitako 93,75 metro koadroko etxebizitza libre berria eta erabilia baten prezioa etxebizitza ertain baten urteko errenta gordina baino 6,9 aldiz handiagoa zen, Espainiako Bankuak erlazio hori lortzeko behar diren estatistikak dituen unetik hasita. Etxebizitza baten erosketa finantzatzeko etxeek duten zorra 489.174 milioi eurokoa izan zen otsailean, iazko hilabete berarekin alderatuz %24, 4 gehiago. Hala, hipoteka zorra familiek jasotako finantziazio osoaren %73, 3 da, 667.092 milioi eurokoa.
2007
‎Lege horrek aukera ematen du edozein herritarrek zorrak erreklamatzeko, abokatu baten eta prokuradore baten zerbitzuetara jo gabe, betiere zorra 900 eurotik gorakoa ez bada. Tramiteak egiten hasi aurretik beharrezkoa da jabekideen batzordearen bilera egitea, behar bezala deituta, jabe batek edo batzuek komunitatearekin duten zorra kitatzea erabakitzeko. Jabe berankorrari idatziz eman behar zaio erabakiaren berri, etxean jasoko duen gutun baten bidez. Azkenik, jakinarazpena egin eta komunitatearen iragarki oholean jarriko da zorra agertzen duen oharra.
2008
‎Inbentarioaren onurarako onartu. Aukera hori dela eta, beharrezkoa da jaraunspen emariaren inbentario judiziala sortzea, aktiboa osatzen duten ondasunak eta pasiboa osatzen duten zorrak zehazteko. Hildakoaren hartzekodunekiko betebeharrak beteta daudenean, halakorik bada, ondarearen gainerakoa oinordekoei pasatuko zaie.
‎Bankuak eta kutxak dituzten etxeen zorra 2003koaren bikoitza baino handiagoa da Hala ere, kopuru absolutuetan, etxebizitzen erosketagatik familiek zuten zorra errekor berri bat izan zen 2008ko lehen bederatzi hilabeteetan, eta gero eta hurbilago dago 700.000 milioi eurotik. Hala, Espainiako etxeek bankuekin eta kutxekin duten zorra 2003 urtean kontabilizatutakoa baino bi aldiz handiagoa da, orduan 300.000 milioi eurokoa izan baitzen. Kontsumorako kredituak Bestalde, kontsumorako kredituak %6, 8 hazi ziren irailera arte, aurreko hilean baino puntu bat gutxiago, eta ia sei puntu portzentual gutxiago 2007ko hilabete berean, 234.625 milioi euroko saldoarekin.
2009
‎Etxebizitzak erosteagatik familiek duten zorra lehen aldiz uzkurtzen da historian
‎Eta, egin zuena, legezkoa izateaz gain, agintari goren gisa zuen betebeharra ere bazela uste du. Elkarrizketa politikoaren bidez bakea eta Euskadirentzat normalizazio politikoa bilatzea erakundeek eta alderdiek Euskadiko herriarekin duten zorra da, dio EAJk agirian.
‎Kontua da zorra handiagoa dela bera ordaintzeko gaitasuna baino. Hortaz, zorra gutxitu behar da, gutxienez ekitate negatiboa duten zorren balioa, hau da, zorra handiagoa denean merkatuan ondasunak daukan balioa baino edo jendeak ordaintzeko daukan gaitasuna baino.
‎Atzo, aldiz, Victor Jara milaka herritarren babesarekin lurperatu zuten, eta kantariarekin duten zorraren zati bat kitatu. Oinez egin zuten hilerrirako bidea.
2010
‎Herrialdebehartsuek ezin diete, beren kabuz, aurre egin pobreziaren sareetan tranpaturik mantentzen dituzten egiturazko mugei. Muga garrantzitsuenen artean herrialde aberatsen borondatearekin eraldatu litezkeen hainbat oztopo daude, hala nola muga sariak, garapen bideko herrialdeen esportazioek nazioarteko merkatuetara dutensarbidea murrizten duten diru-laguntzak edo bizitzak salba ditzaketen teknologietara duten sarbidea mugatzen duten patenteak, herrialde aberatsetako gobernuekineta alde anitzeko erakundeekin duten zorraren jasanezintasuna, etab.
‎Zer da SENDa? SENDen negoziatzen dira lehentasunezko partaidetzak, bonoak eta obligazio sinpleak, mendeko betebeharrak, hobari fiskaleko obligazioak, zedulak eta sei hilabetetik gorako duten zor agiriak. Hasiera batean, 2009tik aurrera egindako emisioak sartu dira; prezio nominal unitarioa 1.500 eurokoa edo txikiagoa izan da, eta hartzaile gisa inbertsiogile partikularra izan dute.
‎Moody’s kreditu kalifikazioko agentziak Espainiako 30 finantza erakunderen rating a banku eta aurrezki kutxen artean jaisteko mehatxua egin du, bai eta Estatuaren abala duten zor jaulkipenak ere, duela gutxi Espainiaren kalifikazioarekin gauza bera egin ondoren. Agentziak, bere kapitalizazioaren eta likideziarako sarbidearen gaineko presioagatik Espainiako bankuen ratinga ikuspegi negatiboarekin, aurrerapauso bat eman du, eta epe laburrean erakunde horien ratinga murriztu dezake.
‎336. Kaiser Codorniu deitzen omen zioten batzuek Alfonso Xlllri, Julio Urquijok Hugo Schuchardti 1922ko urriaren 18an idatziko gutunean leitzen denez: " Tambien juzgue muy poco politico que D. Afonso, en el banquete, des337. Leon XIIIak De rerum novarum entziklika argitaratu zuen 1891ko maiatzean, ugazabek langileekiko duten zorraz, Elizaren dotrina soziala azalduz, sozialismoaren kontra eta karitatearen alde. Baina berandu zen.
2011
‎Halere, eta akordio bat lortzear geundela zirudienean, dena alboratu egin zuten».Zorrak ere handiak dira: AFEren kalkuluen arabera, taldeek jokalariekin duten zorra 12 milioi eurotik 50era pasa da urte bakarrean, eta egun 200dik gora dira kaltetuak. Era berean, ligaren irabaziak 800 milioi eurorenak direla gogorarazi zuen Rubialesek.
‎Greziari bi, eta Irlandari eta Portugali bana. Diru horrekin bermatu egin nahi dute herrialdeek jaulkiko duten zorraren zati bat. Ez dute esan zenbat, baina %20 inguru izan daiteke.Alegia, herrialdeei bilioi bat euro inguru jaulkitzea ahalbidetuko die, EFSFren bermearekin.
‎Herrialde horietan besteetan baino askoz baliabide natural gehiago kontsumitzen dute biztanleko. Ondorioz, ez da nolanahikoa garatuentzat ditugun herrialdeek Hegoaldearekin duten zor ekologikoa: herrialde pobretuen baliabide naturalak modu jarraituan erabili dituzte (espoliazio historikoa); komertzio truke injustua bideratu dute; eta denona den espazio globala hondakinetarako beste inork baino gehiago erabili dute.
2012
‎Eudel elkarteko presidentea, Ibone Bengoetxea, entzule gisa joan zen kontseilura, eta udalen egoera larriaz ohartarazi zuen. urteen artean udalerriek aldundiekin pilatu duten zorra 310 milioi eurora iritsi da. Gutxi gora behera, urtero finantzazio foru funtsetatik jasotzen duten diruaren laurdena da.
‎Ordainen txorrota itxi dute. Akatsak eraikinetan Herrian ordain gisa jasotako azpiegitura horiek eragiten duten zorra, berriz, gero eta handiagoa da. Zor horren zati handi bat igerilekuak eta haren osagarri gisa eraikitako zentro hidrotermalak sortzen dute.
‎Atzo, Zorra Amortizatzeko Funtsa osatzeko eskatu zuen. Horretan bilduko lirateke estatukideek BPGaren %60tik gora duten zor guztia? 2,3 bilioi euro?, eta bonu komun batekin ordainduko lirateke 25 urteko epean. Eurodiputatuek eskatu diote Bruselari eurobonuak indarrean jartzeko bide orria prestatzeko.
‎Horrenbestez, administrazio publiko guztiek pilatu duten zorra Espainiako ekonomiari eskatzen zaionaren %16 besterik ez da. Hau da, zorraren gainerako %84a eragile pribatuek metatu dute.
‎Europako Banku Zentralaren presidenteak zehaztu duenez, urte batetik hiru urtera arteko epemuga duten zorra erosiko dute, diru kopuruan ez da mugarik egongo eta erosketa horiek erabat esterilizatuko dituzte.
‎Eta orduan, Krishnamurtik dioen bezala, bakarrik zaudela ohartzen zara, zeu zarela zeure autoritate bakar, adimentsua zarela eta gai zarela adimen hori erabiltzeko beldurrak uxatzen badituzu, dogmak, gaizki ulertutako konpromisoak, kalte egiten duten zor sentimentalak, bidaia zoragarria oztopatzen dizuten heziketa eta kulturaren mugak. Bi mireslek miretsitako kantariari egindako testa zena hasieran, zerbait abenturazkoagoa bihurtuko da lerrook idatzi ahala:
‎Espainiako finantza erakundeentzat, argi eta garbi negatiboa da arrisku prima igotzen duela. Beren kapitala maximizatzeko inbertitzen duten zor publikoko tituluak saltzera behartuta egongo balira, askotan galerak lortuko lituzkete. 6 Kreditu arriskua Mailegu hartzaile batek mailegu edo kreditu baten itzulketari aurre egiteko aukerarik ez izatea eta, beraz, itundutako baldintzak bete ezin izatea.
2013
‎Azken datuen arabera, erakunde horien zorpetze globala BPGaren %15 ingurura igo da. Udalerriek duten zorra gehituta, Hegoaldeko administrazioek 14.000 milioi inguruko zorpetzea dute gaur egun.
‎Euskal Herriko kulturgile garaikideek Gabriel Arestirekin duten zorra kitatzen saiatzeko ariketaren aurrestreinaldia egingo dute gaur Donostian. Gabrielen lekua ikuskizunean, hainbat arte adierazpide erabiliko dituzte.
2015
‎en berriki argitaratu den artikulu baten arabera, sektorean ari diren enpresa ertainen bi herenek baino gehiagok duten zorra bere balio nominalaren %80an edo hortik gora kotizatzen ari da, eta horrek erakusten du inbertitzaileek ez dutela kezkarik horien bideragarritasunarekin.
‎–Amorrua ematen dit, zeren Estatuak milaka eta milaka peso inbertitu baititu haiek prestatzeko. Aurrena ordain dezatela herriarekin duten zorra, eta, gero, nahi dutena egin dezatela. Gainera, bizitzan esker onekoa izan behar da lehenik eta behin?.
2017
‎Horrek guztiak zor etengabera eraman ditu nekazari familiak, ordaindu ezin duten zorra. Eta depresio egoera larriak sortu dira:
‎Bai, andrazko gehienen lehenengo asmoa ez da izaten geratzea. Gehienak, hasieran, bolada baterako etortzen dira; asmoa izaten da hona etortzeko sortu duten zorra pagatzea, diru pixka bat aurreztea, eta itzultzea... Baina migrazio prozesua ez da lerro zuzen bat:
‎Zergatik? Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin egindako zorrak, hipotekarenak edota seme alaben mantenuari (dibortzio kasuetan) lotutakoak ez direlako barkatzen, alegia, langile autonomoen eta familien ekonomian pisurik handiena izaten duten zorrek iraun egiten dutelako. Huts egin duen pertsona horrek beste negozio bat jarri ahal izateko neurri errealik ere ez du biltzen.
2018
‎Gizartearekin duten zorra kitatzeko lan egiten dute.
2019
‎Ez zaio ezer ordaindu behar bankuari. Titularra hiltzen denean, jaraunsleek urtebetean likidatu behar duten zorra duen jabetza bat jasotzen dute, salmentarekin kitatu ohi dena. Abantailak.
‎2009an Espainiako Auzitegi Gorenak Eginen itxiera legez kanpokoa zela aitortu arren, zor horrek hor egoten segi du gaur arte. GARA," milaka pertsonaren ekarpenari esker lortutako kapital berria, lantalde berria eta proiektu berria izan arren, “enpresen ondorengotza ideologikoa” ezarri ziguten eta zorra leporatu". Guztiz bidegabetzat jotzen duten zorra. " Justizia espainiarrak ilegalki itxi zuen, bere arduradunak espetxean eta baldintza izugarrietan izan zituen denbora ikaragarri luzez, ondoren bere ondarea suntsitu egin zuen eta gure bila etortzea erabaki zuen". Gara egunkariak 20 urte bete dituen egun honetan, aipatu egunkariko zuzendaritzak" Egin" en zorrari aurre egiteko Gizarte Segurantzarekin aurrekordio batera heldu dela berri eman du. Laguntzarako deiaAurreakordio honen testuinguruan eta egunkariak 20 urte bete dituen asteazken honetan, ondoko adierazpena plazaratu dute.
‎Arauak, estatu ongi egileak paratzen ditu. Herritarren arteko elkar laguntza zena, herritarrek estatu guztiz laguntzailearekin hartzen duten zor batean bihurtzen da.
2020
‎Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du oraindik koronabirusak eragindako kalteak arintzeko neurririk hartu, baina aurki hartuko ditu; izan ere, Zergak Koordinatzeko Organoa (ZKE) datozen egunetan bilduko da. Dena den, lehengo ostegunean adostu zuten atzera daitekeen zerga kopurua handitzea; hau da, orain arte enpresa txikiek eta autonomoek Ogasunarekin duten zorra geroago ordaintzeko zuten 150.000 euroko muga 300.000 eurora zabaldu du aldundiak. Enpresek orain dirua izatea da neurri horren helburua.
‎Sinboloen eta irudien indarraz eta bikoiztasunaz maisuki ohartarazi gintuen. Errealitateari begi berriez so egiten irakatsi digu bere obra ezagutzeko parada izan dugun guztioi, askok berarekin duten zorra aitortu ez arren. Fito Rodriguez ez da esker gaiztokoa, ozenki eta ageriki erakusten baitu bere inspirazio iturria" dio atarirako bidalitako testuan.
‎Revolving esaten zaie sortzen duten zorra ere birakaria delako: zenbat eta gehiago erosi, orduan eta handiagoa da interes tipoa.
2021
‎Noiz arte iraunen du egoera honek? Nork ordainduko du botere publikoek oparo hazten duten zor kolektibo hau. Herritarrek pagatu dugula entzuten da jadanik, eskubide sozialen murrizketak eginen dituztela, elektrika, ura eta gasa ikaragarri kariotuko direla eta aspaldian suntsitua den George Orwellen Wiganeko Kaian bilduko gara, eskuak hutsik (baina sendo?).
‎Estatuak bere gain hartuko lukeen funts horrek kalte ordainen auzia bideratuko luke, alegia. Helburu hori bera dute Frantzian, Belgikan eta Herbehereetan martxan jarri dituzten pareko funtsek, «estatuek biktimekin duten zorrari aurre egiteko», UGT sindikatuaren arabera; «zuhurtzia baztertu, eta modu pasiboan aritu zirelako amiantoaren aurrean, urte askoan».
‎Kopururik ez dute eman, baina 60.000 milioi euroren aktiboez jabetuko da orain banku zentrala. Nahikoa da hori estatu kideek jaulkiko duten zor berri guztia irensteko.
‎«Esan ziguten ezinezkoa zela sarraskiaren agertokia izandako eliza hau memoriaren espazioa bilakatzea, baina joan den astean biktimen oroimenezkoa eraikitzeko asmo protokoloa sinatu zuten». Hain zuzen, gogora ekarri behar da Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Gasteizko Gotzaindegiak akordio bat sinatu zutela zentro hori sortzeko, «egun hartako gertakariekin eta biktimekin duten zorra kentzen hasteko». Bozeramaileek, ordea, azpimarratu zuten urte hauetan guztietan lanean aritutakoen «konpromisoaren eta lanaren fruitua» dela, eta, Memoria Gara plataformak nabarmendu bezala, orain proiektuaren kudeaketa, diseinua eta edukiak «zehaztu» behar direla:
2022
‎Horrela, Ama Birginak ez du arima bat saritzat eskatzen motibo hau izaki mitikoek egiten dituzten bahiketen ordezko kristautua izan daiteke, eta deabruak ez ditu materialak aldatzen eliza bat egiteko. Mundu honetakoek, beste mundukoekin duten zorra aitorturik ere, zerutarrei diete begirunea agertzen: haientzat izaten dira kristauen esker onak, eta deabru tzarrarentzat maltzurkeria eta trufa.
‎Gainera, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak benetan duten zor publikoa are handiagoa da, hiru foru aldundiena batuz gero. Espainiako Bankuak 3.365 milioi euroko zorra adjudikatu die, 2020 amaieran baino 353 milioi gehiago, eta pandemiaren aurretik baino 655 milioi gehiago.
‎Gainera, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak benetan duten zor publikoa are handiagoa da, hiru foru aldundiena batuz gero. Espainiako Bankuak 3.365 milioi euroko zorra adjudikatu die, 2020 amaieran baino 353 milioi gehiago.
‎Munduko Bankuaren arabera, Txinaren esku dago herrialde pobreenek duten zorraren %40 Oraintsu arte, Txinak ez du parte hartu nahi izan berregituraketa saioetan, baina jokaera hori aldatzen hasi da Zambiarekin. Aldi berean, abuztuan, Pekinek esan zuen Afrikako hamazazpi estaturi zorra barkatuko ziela.
2023
‎Azkenean, biziarentzat baitezpadakoa den eta ontasun naturala premiazkoena den uraren partekatze zuzenari buruzko plangintzak aztertzeko urgentzia da. Herri aberatsek herri pobreeri buruz duten zorra ordainduz eta herri bakotxean dauden kategoria sozialen arteko ezberdintasunak gainditzeko bideak hartuz.
‎Aipatu zigutenez, hartzekodun asko ari ziren hitzarmena onartzen, beraz, gerta zitekeen Usurbilgo Udalaren botoa beharrezkoa ez izatea". Hitzarmen aldatu hau onartzeko Udalak bere baldintzak jarri zituela adierazi dute udal gobernu taldetik. " Udalarekin duten zorra ordaintzeko akordio proposamena igorrigenien: konkurtsopean dagoen zor guztia ordaintzeko eta konkurtsoaren osteansortutako zorraren zati bat".
‎Araban eta Bizkaian ere aurrezki garbi negatiboa duten toki erakundeek ezin izango dituzte epe luzeko kreditu eragiketarik egin eta, aurrezki garbia negatiboa denean, toki erakundeek hiru urterako finantza saneamendurako plana egin behar izango dute. ...kundeek bakarrik izango dute zorpetzeko aukera, baina Araban eta Bizkaian, Estatuan gertatzen den bezala, ezin izango da zor gehiago hartu zorpetze maila %110 baino gehiagokoa denean likidatutako edo sortutako diru sarrera arruntekin alderatuz, kontsolidatutako kontabilitateko egoera orrietatik kendutako zifren arabera635 Esangura horretan, Bizkaiako kasuan, esate baterako, toki erakundeek bizirik duten zorra berfinantzatzeko kreditu eragiketak bai itundu ditzakete, beti ere jatorrizko %110eko muga gainditzen ez bada (Bizkaiako Lurralde Historikoaren Aurrekontua onartzen duen abenduaren 28ko 10/ 2022 Foru Arauaren 45 artikulua).
‎Europako erregelamendutik eratorritako betebeharren ondorioz, zor muga ez bada %60koa, administrazio zentralaren, autonomia erkidegoen eta toki korporazioen arteko banaketak aurreko proportzioak errespetatu behar ditu. Zor biziaren erregelari jarraituz, toki erakundeek sektore publikoaren baitan duten zor publikoari muga jarri nahi zaio. Horrek zuzeneko eragina dauka zorpetzeeragiketei dagokionez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia