Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 78

2000
‎Plazerra ematen didalako, ezta? Beste askok ardiekin egitea atsegin duten moduan. Nire emazteak ez du afizio honen berri, dena ezkutuan egiten baitut, baina jakin edo ez, engainatzen ari naiz.
2004
‎Eta gaur, goizean goiz, zopena baino lehenago, Ponte a Emako plazan lau kaioak oraindik lotan zeudela (eurek ohi duten moduan, burua makurtu eta paparrean ezkutatuta, apur bat alboz), gizon zahar bat joan da euren artera, eta oso astiro paseatu da, hanka puntetan ia, eta gero arineketan hasi da, kaioek herriko teilatuetara egiten zuten bitartean.
‎Iraultza egiten ari dela uste du Aggiok, Lucak ere uste duen moduan, pelikula txar horiek jarrita. Eta beste denek ere uste duten moduan, Oscarrek eta Ciccillok eta Pablok, bakoitzak bere neurrian eta moduan, baina iraultza.
‎Gutxiago gustatzen zaio, Ponte a Ema inguruan, poliziek segitzeko duten modua. Disimuluan bezala joaten dira, baina disimulatu barik.
2006
‎Dicho de otra manera: ...aban el triunfo" 707 Hau izan liteke bide posible bat, Nietzscheren" etorkizuneko gizakiaren" argitan irakurrita (Moralaren genealogia, Hirugarren Traktatua), Ortega-ren arrazismoa, ezkutaezina ukatzeke eta ezkutatzen ere saiatzeke ukaezina, nolabait bigarrentiartzeko bere inportantzian haren pentsamenduan – Heidegger derrigor salbatu beharra sentitzen dutenek, halatsu egin ohi duten moduan.
2007
‎Bisitan joaten zitzaion guztietan, Laurak kantatu egiten zion Edvardi: bere munduaren kolorea kantatzen zion, haurrek biderketa taula edo Europako ibaien zerrenda kantatzeko duten modu bitxi horretan. Begiak anaiaren begirada baino pixka bat barrurago sartu, eta irribarrez kantatzen zion:
2008
‎Kontrabandista ederrak eginda gaude, arraioa! Autobusa laster bihurtu da labe, eta ilarako lau aulkiez gain beste pare bat lagun ere badatoz erdian aulkiak paratuta eta ahal duten moduan jarrita. Bizpahiru aldiz geratu behar izan du, ez dakigu beroa den ala zer, baina hau ez dabil ondo.
‎Taldeko batek berokiaren sakelatik paper bat atera eta ahots apalez irakurtzen hasi zen, hain apalez non nengoen lekutik ez bainion entzuten. Adiskideen izenean egindako aitorpen bat izan zitekeen, gainerakoek buruarekin onespen keinuak egiten baitzituzten, baina hilari buruzko aipamen intimoagoak ere egingo zituela pentsatu nuen, tartean zegoen emakume heldu bat modu nabarmenean hasi baitzen negarrez, gutxitan egiten dutenek egin ohi duten moduan, intziri txikiekin eta hasperenka, aurpegia bi eskuekin estaltzen zuela. Ondoan begira zituen gizonezkoek ukondo banatatik heldu zioten, batek musuzapi tolestatua eskaini zion, baina ez ziren beren besarkadaren beroa edo besoen indarra eskaintzera ausartu.
2009
‎Horregatik maite ditu eta eskertzen ditu Arkeolaneko Mertxe eta Txomin. Mertxe eta Txominek nolabait egin dutena da, beharbada beraiek ohartzen ez duten modu batean, haren kultura, identitatea aintzat hartu, baloratu, ohoratu. Hori sentitzen du berak.
‎–Sara eta biok, ez genuen anai arreben modura elkar maite. Ez gizasemeek anaia edo arreba maite duten moduan, esan zuen Eliasek.
2010
‎Nire bizitza osoan helburu bakar batek bizi izan nau. Gure arbasoek utzitako harrizko aztarnen hizkuntza zaharra ikastea eta merezi duten moduan gurtzea, ulertzea, gizateriari transmititzea. Ume mokoa nintzen deia jaso nuenean, baina ordutik?
2011
‎Eskutik heldu zidak gero indarrez, eskutik heltzean zaharrek bakarrik estutzen duten moduan estutuz. Begiak malkoz bete zaizkiok.
‎Idazleak irudimenean maitasuna nola egiten zuten kontatzen zion xehetasun askorekin, eta emakumeak deskribapenik gordinenak tartekatuz erantzuten zion. Saltoki handietan geratzen ziren erosketak egiteko, eta apalak arakatzen zituzten bitartean berokia ukitzen omen zion gehienez idazleak emakumeari, edo honek esku bat jartzen omen zion bizkarrean pasadan, ezezagunek leku estuetan egin ohi duten moduan. Tarteka jatetxe berera joan eta mahai ezberdinetan esertzen ziren eta begiradak urrunetik trukatuz egiten zuten otordua.
‎Jeanne bere gurasoen etxera eraman zuten, eta han zegoela bota zuen bere burua leihotik, kontatu nion asko gustatzen zitzaidan neskari. Museoetako gidariek egin ohi duten moduan hitz egiten nuen, ahotsa pitin bat altxatuz, margolanaren aurrean zutik. Tamalez, ez nuen beste margolanik gelan, ez nuen beste istoriorik kontatzeko.
‎Garrantzitsua izan zen, euskarazko lan bat ikusteko behar zuten bultzada eman zietelako azpitituluek erdaldunei, euskaraz jakin ez arren ahalegintxo batekin integratzen diren horiek gerturatzeko?. Espainian, haatik, bikoiztuta banatu zen lana, zuzendariek gustuko ez dutena,, eta bikoiztekotan nahi genuen amerikanoek bikoizten duten moduan egitea, Ramon Langa eta halakoek, kanpokoek alegia, ondo egina, azpimarratu du Asierrek?. Nik uste ekoiztetxeek ere ikasi dutela ez duela merezi bikoiztea, eta orain jada azpitituluen alde egiten da sarri, 80 egunean filmaren kasuan bezala?.
‎bi protagonistek euren berezko euskalkietan hitz egiten dute, eta inguruko familiar eta lagunak aukeratzeko, antzeko hizkera duten aktoreak bilatu zituzten ondoren. Lehentasuna eman zioten aktorea bere paperean eroso sentitzeari, normalean hitz egiten duten moduan hitz egiteari, naturaltasuna lortzera bideratuta. Astigarragakoak azaldu duenez, hasieran pelikulak elebiduna izan behar zuen,, beste gauza batzuen artean Maite argentinarra zelako, interesgarria iruditzen zitzaigulako gizartean zegoen hori erakustea, nola baserritik hirira joatean askok uste duten ez dakiela inork euskaraz eta erdarara jotzen duten, nola erdaldun bat dagoenean erdarara jotzen dugun?
2012
‎Nerabe zenean ere, institututik etxera bazkaltzera joatean, beti eranzten zuen kaleko arropa eta ilea zapi batekin estaltzen zuen, klasera frijitu edo lapiko usainarekin bueltatzea saihesteko. Etorkin batzuek euren jatorria ezkutatzen duten moduan ezkutatu nahi zuen berak bere etxeko usaina, bere patiokoa, bere auzokoa. Usain hartan Marianjelesen patioaren isla ikusi ahal izango balitz bezala.
‎Saio horren ondoren, ez dut esan beharrik handik aurrera ez nuela buztinezko ontzien premiarik izan, baina esan behar dut itxuran ez zegoela alde handirik batetik bestera, edonork pentsa dezakeen bezala, haurrek buztinezko opilak egitean erabiltzen duten modu bera edo opilaren orea egiten ikasi ez duen emakumezko batena erabiltzen bainuen.
2013
‎–Denok dakigu, bai, zer nolako tratua daukan Katia Vernikoba horrek Rasputin madarikatuarekin. Badakigu oheratzen direla, badakigu emagaldu hori sarritan joaten zaiola baserritar zarpail horri etxera, eta gorputza eskaintzen diola, Nevski Prospekt auzoko prostitutek egin ohi duten modura. Eta doan, gainera!
‎Baina Rasputinek edaten jarraitzen zuen, tragoxka txikiak eginez, adituek ardoa dastatu ohi duten modura. Bere aurpegia ez zen itxuraz aldatzen.
‎Hainbeste aldiz irudikatu dut egun hauetan emaztearen joan etorri hori, hainbeste aldiz irudikatu dut gizonaren besarkada, pasilloan barrena elkarri arropak erantziz joateko duten modu traketsa eta logelan, oheari muzin eginik, alfonbraren gainean edo narrastiak bezala lurrean arrastaka ibiltzeko duten ohitura, non neure begiz ikusi banitu bezala konta dezakedan, eta halaxe hasi natzaio kontatzen gaur herriko parkean aurkitu dudan emakume bati, beste bati gertatua balitz bezala egin badut ere.
2015
‎Zorionez, Aisharen aitak beti bezain alai jarraitzen zuen: kontu kontari ekin zion bidaiaren hasierari, eta gero, irratian musika jarri zuenean, Aisha eta biok hasi ginen hizketan, aspaldian elkar ikusi gabeko adiskideek ohi duten moduan: lagunen txutxu mutxuak, txisteak, batak bestearen berri galdetzea?
‎Hiru egun baziren, Aieteko Konferentzia bukatuta, Berria n, beste hedabide guztietan bezala, albiste handiaren zain zeudela. Politika sailean egunak zeramatzaten une horretarako prestaketa lanetan, kazetariek baino idazten ez duten moduan idazten: gertaerak gertatu balira bezala kontatzen, artean gertatu gabe zeudenean, gertatu ondoren argitaratzeko.
‎Maindirez estali dituzte gorpuak, atzera ere, eta taldetxo bat osatu du Martinek. Denborarik galdu gabe txalupa batean hurbildu dira Trinitatea raino, ekaitzak badian utzi dituen arrastoen eta izozmendien artetik ahal izan duten moduan bidea eginda. Lehorretik 200 metro ingurura egin dute topo ontziarekin eta, lehenengo itxuraren arabera, beste biek bezalako triskantzarik ez badu ere, brankaren aldean, ezkerreko hegalean, zulo itsusi bat du, izotz batekiko talkan egindakoa.
‎Fede protestantea onartu arren, ez du katolizismoa gaitzesten. Are eta gehiago, oso gertu sentitu ohi da, esate baterako, euskaldunek erlijioa bizitzeko duten modu grinatsu hartatik. Gainera, ez ditu errefusatzen islandiarren artean guztiz zabalduta dauden antigoaleko erritu paganoak, uharteko herritarren bizitzaren eta kulturaren parte iruditzen zaizkio, arbasoen ondare eta, zentzu horretan, errespetatu beharrekoak.
‎Begiak nire liburuaren gainean zituen, handik edo hemendik hitzen bat ulertu nahi bailuen; eta irakurtzen nengoena ingelesa zela egiaztatu zuenean, nire aldamenean jarri zenetik buruan zebilkion galdera egitera ausartu zitzaidan, atzerritarrak ingelesei zuzentzen zaizkienean egiten duten modu tipikoan:
‎Horra hor diferentzia arbuiaezina. Garun biologikoak kontrolatu eta aukeratzen ditu ekintzak, eta kanpoko osagai teknologikoek egin ezin duten moduan gainera. Beraz, kanpoko material hori ezin dugu sistema kognitibo errealaren parte bat bailitzan onartu.
‎Baserri inguruetako mamuak, izan ere, benetakoak ziren Ama bidetxidorretik ibiltzen zen garaian. Ez ziren, askok uste duten moduan, jendearen txorakeriak: zaunka egiten baitzuten kanpokoren bat usnatzen zuten bakoitzean.
‎Baina ulertu behar dut, ulertarazi behar diot ene buru zahar honi gauzak oraintxe daudela behar duten moduan, eta ez lehen; entzungailuak orain betetzen duela bere eginbeharra, eta ez lehen; orain nagoela munduko gizabere guztien maila berean (alegia, orain bai naizela besteak bezalakoa), eta ez lehen?
‎2005ean ere espetxeratu zuten, baina hiru hilabete baino ez zituen egin: . Haiek nahi duten moduan portatu nintzelako askatu ninduten hain azkar. 1993an Habanako 15 presondegian sartu ninduten lehenik, baina ondoren uharteko kartzela asko ezagutu ditut, beti errebeldea izan naizelako, eta bidegabekeria bat ikusi ahala, ez naizelako isilik geratzen.
‎Itsasontziaren bizkar bazterreko eskudelari atxikita ditut eskuak, askatzeko beldurrez; ahurretan nire moduko gizakia zen arerioaren begi ilunak marrazten zaizkit, betiko baititut bere begiak eskuetara atxikita. Zergatik ez genuen baina, elkarren gorputzaren babesa bilatu izualdi ero hartan, animalien kumeek egiten duten moduan elkarren gorputzak igurtzi, hotzetik eta ikaratik babesteko; batak bestearen hurbiltasuna bilatu, talka bortitz haren ordez. Ez genekien artean nik orain dakidana, arerio hitza gezurrezko hitza dela, alegia.
‎euskarazko komunikazio esparrua eratzeko bidea ez da gaur egun dauden hedabide elebidun diglosikoak euskalduntzea, euskara hutsez dauden hedabideak eurak sendotzea edota berriak (euskaraz edo nagusiki euskaraz, prefosta) sortzea baizik. Ezen hedabide diglosikoek azken 25 urteetan jokatu duten moduan jokatu badute, ez baitago arrazoirik bat batean inertziak eta pilaturiko ajeak astindu eta bestemoduz jokatzen has daitezkeela pentsatzeko (eta oso bestemoduz jokatu lukete gainera). Haiei ate joka jardutea (euskara gehiago sar dezatela galdeginez), energia galera galanta izateaz gain, zaputzaldiari ateak parez pare zabaltzea litzateke, ahalegin handia eginagatik emaitzak oso urriak liratekeelako.
‎a) Zertaz jabetu zara debatitzen duten moduari dagokionez, beren jokaerari dagokionez?
‎b) Zer iruditzen zaizu beren iritziak emateko duten modua?
‎ari da, eta bere herrialdea gobernatzen duten moduaz.
‎hartzeko duten modua. Horrek edozein herritarri ematen
‎4 Interesek etekin bat sortzen duten modu berean, produktu baten balioak epe baten ondoren galerak
2016
‎«Barruan daudela, gaixoek ganoraz bizi eta pertsona normalak sentitzeko topatzen duten modu bakarra medikazioaren efektuei aurka egiteko bizigarriak dira; horregatik hartzen dute egunero albait gehien kafe, edari energetiko eta, ahal dutena».
‎Osterantzean, lur jabeek uste duten moduan, sekreturen baten jabe dira beltzak; badakite nola deuseztatu fetua, haurdunaldiaren hasieran(...) Lurraldeko sendagile guztiek ondo ezagutzen dituzte lur jabeen kexa sarriak(...), naturaz kontrako joera baitu emakume afrikarrak: bere haurra birrintzen du.
‎Zakili Txuteko jokalari koitaduak itotzeko puntuan daudela dirudi. Batzuek ahal izan duten moduan estali dituzte sudurrak, beste batzuk eztulka hasi dira, kof kof kof... Ez da giro Mojategi aldean.
‎–Gutxienez, ikasle guztiek aukera izan dezatela euskararen gutxieneko ezagutza bat izateko. Ingelesa ematen duten moduan euskara?.
2017
‎Europar Batasuna ez da soilik nazioarteko erakunde bat (zenbaitek uste duen moduan) edo hainbat naziok osatzen duten gobernu sistema (beste batzuek uste duten moduan); ez, Europar Batasuna bada, baita ere, kapitalismo globalaren eta, ondorioz, demokraziaren pribatizazioaren gailu edo dispositibo politiko instituzional bat. Artikulu eta liburu ugari idatzi da Europar Batasunaren, demokrazia defizitaren?
‎Eskua airean astindu eta diosal urduri bat egin zuen kale barrenetik agertu zenean, bera zela adieraziz, eta emakume batzuek takoien gainean ibiltzeko duten modu moldakaitz baina deigarriarekin, aldakak gehiegi mugituz beharbada, etorri zen itxaroten nengoen lekura eta han bertan jakin nuen orduak emango nituela aurrerantzean emakume horrekin pentsatzen. Niregana iritsi eta bi eskuak estutu zizkidan eta etortzeagatik eskerrak ematen ere hasita zegoela uste dut, nire aurpegiko kuxidadeaz ohartu zenean.
‎La Perla bainuetxeko burbuilek Angel Santesteban Baztango udaleko zinegotziaren inguruan egiten zuten gainezka, puzkerrek uretan egiten duten modu berean. Ondoan, Enyaren musika lasaigarriaren laguntzaz, Arturo Seisdedos konstruktoreak aukerak eta arriskuak neurtzen zituen etengabe.
‎Iritzia ematea pertsona askok bizitza bizitzeko duten moduari buruz: lehenean edo etorkizunean bizitzeko
‎Ez die deus galdetu, hor konpon, ez da bere arazoa, libra daitezela ahal duten moduan, eurak baitira deskalabru horren erantzule bakarrak.
‎San Frantzisko auzoan izugarri gaizki pasatzen ari den jende mordoa ezagutzen du Talanek, baina besteen desgraziak ez zaizkio pitorik inporta. Hor konpon, molda daitezela ahal duten moduan. Egia esan, berak ez dauka kezkatuta egoteko motiborik.
2018
‎Orotariko langileak, lanari lotuak? daude gutxi asko, baina, sexualitatea eta norberaren izatearen zentzua hain daude osoki lotuta, ezen prostituta batek, bere burua babesteko, nahitaezkoa baitu urruntzea gizonek bera erabiltzen duten modu sexualetik.
‎Ezkontza eta enplegu kontratuetan sartzea borondatezkoa balitz benetan, kritikak egiteari utziko al liokete feministek eta sozialistek? Emazteak eta langileak parekatzearen arazoetako bat da ez zaiola behar besteko arreta jartzen langileek kapitalisten mende egoteko duten modu jakinari. Oro har, esplotazio kapitalistaren analisi marxista erabiltzen da ezkon harremanak aztertzeko.
‎Eskualdeko gobernuak hartutako erabakietako bat eraikuntza lan guztiak geldiaraztea da, yezidiak bertan babes daitezen. Eraikin horietan ere lekurik geratzen ez denean, iristen diren hurrengoek, oinez, kamionetaz, ahal duten moduan, ahal duten tokian aterpea bilatzen dute; edo zuzenago esateko, itzala bilatzen dute, edozein itzalpe.
‎Hain argia zen guretzat! Baina pertsonek edo elkarteek atzera egin izan ohi duten moduan, alderdiek ere bai, eta, nire iritziz, esango nuke atzera egin zuela HBk ere?. Formalki beti eman zuen sostengua.
‎Espaloian, batera eta bestera dabil tropela, orain mantso orain arin, bide eginez, hazteriak jota, zakur deslaiak bezala, itsu, eskaleak bezala, Txinako jendetza, oraindik ere ikusten dut egungo aurrerapenaren irudietan, duten ibiltzeko eran, denak batera, sekula urduritu gabe, tropelean joateko duten modu horretan, bakarrik balihoaz bezala, ez gustura, ez triste, deusen ikusminik gabe nonbait, ibiliko ez balira bezala aurrera eginez, ibili nahi izango ez balute bezala, soil soilik hemendik handik baino gehiago aurreratzen saiatuko balira bezala, bakarrik eta jendartean, sekula ez bakar bakarrik, beti jendartean bakarrik.
2019
‎Eta aurreraxeago: . Zenbat eta legeek azpiratuago, orduan eta arriskutsuagoa izan da emakumeen boterea[...] Apaldu egingo litzateke baldin eta emakumeek interes gutxiago izango balute hari eusteko, baldin eta hori ez balitz beren burua defendatzeko eta zapalkuntzari ihes egiteko duten modu bakarra?.
‎Bi txakurrak elkar agurtzen ikusi zituen, txakurrek egin ohi duten modura, elkarri zaunka eta oldarka. Berehala aspertu zen txakurren iskanbilarekin, ez baitziren gelditzen ziegan aurrera eta atzera elkarren ehizan, marmar eta zaunka.
‎Duna bat gainditu, eta haren magalean jarri dute oihal etxola, ordurik latzenetan itzal apur bat egingo dielakoan. Barruan aterpetu eta Kurloiren albisteen zain geratu dira, hiruren artean mataza bat osatzera behartuta, ahal duten moduan lo egiteko.
‎Estatuak eta bertako agintariek,, erdalduntze eta elebiduntze orokorra? bultzatu beharrean, beste hizkuntza politika batzuk garatu izan balituzte, eskola euskaraz eskainiz edo administrazioetan euskara erabiltzeko aukera bermatuz, euskaldunek euskaraz bizitzeko modua izango zuten, hizkuntza hegemonikoetako hiztunek beren hizkuntzetan bizitzeko aukera izan duten modu berean, eta ez zioten uko egin behar izango bere hizkuntzari. Beste estatu batzuetan egin den bezala, hizkuntzen lurralde banaketaren araberako ofizialtasun partekatuak bultzatu izan balira, gaur egun euskarak beste estatus bat izango zuen eta gazteak eleanitzak izango ziren, baina ez denak hizkuntza hegemoniko beretik abiatuta.
2020
‎Gu ez gara patriarkatuaren produkzioaren baldintza sozialei buruz arituko, patriarkatuaren birsortzearen baldintza sozial, politiko eta ekonomikoei buruz baizik. Baina argi utzi nahi dugu gure egitura kognitibo edo diskurtsiboak ez direla ideia multzo bat, idealistek ulertu ohi duten moduan, gure pertzepzio eta sinesmenen egitura diskurtsibo horien produkzioak baldintza sozial eta ekonomiko zehatzak dauzka, guztiz materialak direnak, egitura horien bidez birsortzen baitira objektibatutako botere egiturak. Produkzio edo eraikuntza lan hori ez da ekintza intelektual bat, ez da ideia multzo bat, ez da subjektu arrazional batek libreki aukeratzen duen eraikuntza edo egitura multzo bat, konstruktibismo idealistak proposatzen duen moduan.
‎bizitzaren ikuspegi komunitarioa. " Kontua ez da pertsonek autonomiarik ez izatea, zeren ikuspegi komunitarioetan oraindik ezberdintasun handiak egoten dira, baina bai arlo kolektiboa eta komunitarioa ulertzeko duten modua, zeren hori baita erronkarik handienetako bat bizi dugun krisiari aurre egiteko: nola berrasmatu kontzeptu horiek".
‎" Jaurlaritzak lurzorua baliabide gisa hartuko balu, higaduraren bidez gertatzen den hori baliabide baten galera gisa hartuko luke. Baina hemen ez da halakorik gertatzen, eta makinak nahi duten moduan sartzen dira pinuak botatzera, eta irudiak itzelak izaten dira, non eta biosferaren erreserba den Urdaibain bertan ere".
‎Eta, nireganaino iritsitakoan, arnasari eutsita besarkatuko ninduen, hantxe, pareko espaloiaren erdian, bere dendako lagunak bistan izanagatik ere. Atzera begiratu gabe, elkarrekin alde egingo genuen, inork galaraziko ez zigun tokira, beharbada eskutik helduta, beharbada mutilek egiten duten moduan besoa elkarren sorbaldan jarrita, munduko lagunik onenak bagina bezala. Horiek denak asmatzen eta berrasmatzen nituen handik pasatzen nintzen aldiko, nire buruari edozer pentsatzea baimentzen nion istant labur horretan.
2021
‎Adineko emakume eder batek euskal txapel batekin biltzen zuen adatsa, emakume frantsesek bakarrik egin ohi duten moduan, dotoretasun berebizikoarekin. Eta beroki arin eta luze batek estaltzen zion gorputza.
‎Denoi iritzi bat eskatzen zaigula badakizue, eta gaia edozein izan daitekeela, hori ere bai, baina ez dakit dakizuen jende batek, ustez asko dakien jende batek, ezer ez dakiela eta asko direla ez dakitenaz idaztetik bizi direnak. Nik duela sei edo zazpi urte deskubritu nuen, barre tartean, lagunekin, halako gauzak deskubritzen diren moduan, edo deskubritzea merezi duten moduan, behintzat. Munduak erregaia zeukan guretzat, eta guk sua munduarentzat.
‎125 Ez dago esaterik nola eta noraino eraso dieten gure literaturan Jasone Osoro, Karmele Jaio edo Arantxa Iturbe moduko idazleei. Eta ez dago esaterik ze adibide eman diguten beste guztioi hiru horiek –nigandik hurbil daudenak aipatzearren–, eta ze eredu beste hainbatek ere, eraso horiek kudeatzeko izan duten moduagatik, gure literaturan jarraitzeko erakutsi duten borondateagatik, buruagatik eta bihotzagatik. Feminitatearen botereetan lortzen dute hainbat emakumek izututako gizonkeria koleriko askok ulertu ezin duten gizatasun eredugarri bat, gizonari gizonaren tamainan erantzuten dakiena eta, Gabriel Arestik esango lukeen moduan, gu guztiok gizontzeko eta andretzeko balio duena.
‎Zorionak denoi, bihotzez esaten dut. Kontrakoa entzuten dudanean, arriskuan dagoela edo mendebaldeko euskarak edo euskalki batek edo herri batean hitz egiteko duten modu batek kalte egiten diola, ez dakit ezta zer pentsatu ere. Inperialismo linguistiko espainiarraren eta jakobinismo frantziarraren arazoa ulertzen dut, horko arerioak ezagutzen ditut, 6 eta 13 urte bitartean gure ama egunero jo zuten eskolan euskaraz jakitearen bekatuagatik, akordatzen naiz Euskaldunon Egunkaria itxi zutela irratian entzun nuen une terrorifikoarekin, ikusten dut Mundakan belaunaldi oso bat euskararik gabe geratu zela, diktadura terrible baten erruz.
‎Hori ulertzen dut. Ez dut ulertzen Ondarroako ondarrutarrek edo Bermeoko bermiotarrek Ondarru eta Bermioko herri hizkera gaur egun erabiltzen duten moduan erabiltzearen arazoa36 Hor areriorik badago, nik ez dut ikusten.
‎Irakurleak mugitu nahi badituzue, haiekin konektatu duzue. Lasaigarriak diren hitzak bilatu dituzue, lasaigarriak diren gauzak esaten asmatu duzue, lasaigarriak diren ipuin magiko batzuk sortu dituzue, negarrez esnatu den ume bakoitzaren amak edo aitak egiten duten moduan egin duzue zuen lana. Egunen batean humanitateak ikasiko du beharbada gure buruan dagoena beste buru batean jartzeko modu sofistikatuagoren bat, momentuz hitzak ditugu.
‎–A! Ez nekien ezer –esan nion hala eta guztiz, eta besotik oratu nuen, amona zaharrek ohi duten moduan, baieztatzen dutenaren justu kontrakoa opatu nahi dizutenean– Zer pena! Tipo jatorra zen, ba!
‎Une horretan, biharamunean Donostia osoa uholdeak hartuta esnatzea desiratu nuen (agortuak zitzaizkidan hurkoarekiko enpatia guztiak). Amesgaiztogañako gure eraikinaren azoteara aterako nintzen goizaldean, errege gaiztoek euren gazteluko dorre altuenetik egin ohi duten moduan, besoak zabaldu eta zitalki barre egitera, nire doilorkeriak eragindako hondamendia miresten nuen bitartean: alde batean Polloeko hilerria; bestean Urgull mendia; eta itsasoa, itsaso itzel bat besterik ez bien artean, eta Donostiako hirigunea azpian murgildua.
‎Mrs. Bremanekin ari zen Katherine, etxekoandreek sukalde kontuez hitz egiteko duten modu berezi horrekin.
2022
‎Jarraian, luze kexatzen da haien gortinen koloreaz arduratzen diren gay" femeninoez". Bai, gizonek emakumeak tratatzeko duten modua aldatu nahi du. Ez, ez du sartu nahi gizonezkoen" sentsibilitate lehia batean[...] pertsona batzuk nahiko aspergarri bihurtzen dira horregatik".
‎Subertsio hori homosexualitatearen egiturazko ezaugarria da gizarte patriarkalaren baitan; berdin du Mark bezalako gayen estilo edo identitate pertsonala zein den. Hori dela-eta, homosexualitateak halabeharrez jarrera eta keinu femeninoak behar dituela dioten gay teorialariek badute arrazoia, haiek xede duten moduan ez bada ere. Eta hala bada, Mark Richardsen ildotik erdietsitako maskulinitate gaya, zeina hiriko gizon gayen artean ohikoa eta beharbada nagusi baita une honetan, ezin da egonkorra izan166.
2023
‎Ahal izatera, nahiago dut bizi. Baina ez haiek nahi duten moduan, neuk erabaki dudan moduan baizik. Libre.
‎Ez naiz ni eliza honetan alargun bat baino gehiago garela sentitzen ari den bakarra, ziur, baina gutxik pentsatuko dute bi baino gehiago ere izan gaitezkeela. Nik ere ez dut buruan halakorik izan gaur eliza honetan sartu arte, baina, hara, emakume batzuek negarrari eusteko duten modua ikusi dudanean, batzuen oinaze aurpegiak sumatzean, izpiritu santuak argituta bezala, garden ikusi dut bat batean dena: zure sekretuak, zure iraganeko eta duela gutxira arteko abenturak...
‎maitasunarekin duten etengabeko kontraesana. Maitatzeko ikasi duten modua euren gorputzetan zizelkaturik balego bezala, Pandoraren kutxa hori ireki nahi ez balute bezala, badaezpada, errotik erratu direla onartzeko beldurrez, ordura arte euren bizitzari zentzua eman diona galtzeko ikaraz.
‎–Eta zuri, Olga? Zein izan da zurekin erabili duten modu latzena hau bukatu da esateko?
‎Nola demontre egiten dute? Agian jendetza da, edo beroa, baina batik bat da andre horiek apalak automatikoki arpilatzeko duten modua; noraezean nabil korridore batetik bestera, zer hartu asmatu ezinik. Haragi xerradez, arrautzez eta zorroko zopaz aparte, ez dakit ezer bizkor prestatzen.
‎" Salmentak oso handiak ziren, publizitatea ere mugitu zen, soldatarik ez genuen ordaintzen...". Bagabiltza SL enpresak Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan aurkeztu zituen urteko kontuak, enpresa guztiek egin behar duten moduan: lau hilabeteko jardunean 233.772 euroko irabazi gordina aitortu zuen; Sozietate Zergagatik 73.476 euro ordaindu ondoren, 160.296 euroko irabazi garbia izan zuen, urteko kontuen agiriaren arabera.
‎Kontzientzia nazionala piztuta, klandestinitatearen urteak etorri ziren. Embarka Brahim Bumajrutaren eta Mohamed Lamin Ahmeden hitzak txirikordatuz doaz, haimari eusten dioten sokek egiten duten modu berean. Historian ere hala gertatzen da; gertaerak harilkatuz doaz, eta batzuetan askatzeko zailak diren korapiloak sortzen dira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia