Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 113

2000
‎Baina, salbuespenak salbuespen, zalantzarik ez dago ezen landareen mundua guztiz bertzelakoa dela. Eta ez landareen artean gerlarik eta borrokarik ez dagoelako, zeren eta haiek ere berdintsu eta orobatsu baitabiltza, nor gehiago, hatsarrean batik bat, errotzeko behar duten lur puskaren bereganatzeko; ordea, borroka haiek ez dira hain nabarmenak eta odola ez da nehoiz ere isurtzen, eta, gainerat, noiz eta landare edo zuhaitzen bat bere lur puskan errotzen den eta fintkatzen, bakean uzten ditu aldamenekoak. Horregatik ote nago, jaun André, mundu begetalaren kanon estetikoetarik gero eta hurbilago, halako suertez, non, bertze erlijione batekoa banintz eta arimen transmigrazionean sinetsiko banu, zuhaitz baten baitan piztu nahi bainuke bertze munduan, eta ez tigre baten baitan?
2001
‎Panorama hemengoaren aldean latza duten lurretan. Non ote da, bada?
2002
‎Estankotasun juntura hori feltro bituminosoak edo mortero hidrofugoak osatzen dute. Kapilaritatea moztu arren, iragazkortasun handiagoa duten eta ur gehiago pilatzen duten lur batzuetan, eraikinek lur azpiko hezetasuna izateko arriskua handiagoa da. Horregatik, azalerari aurrea hartzeko beste modu bat azalera drainatzea da, eraiki aurretik.
2003
‎Gero Iraultzaren III. Urteko Loreilaren 4.ean, Grégoirek berak proposatu zuen bigarren Deklarazio baten bozkatzea, Déclaration des droits des gens zeritzona, Populuen aldeko dekarazio horretan erranen baitzen. Populu guztiak, edozein izanik ere haiek osatzen duten herritarren kopurua eta zernahi izanik ere haiek hartzen duten lur eremua, osoki beren buruen jabe direla?, edo, hitzez hitz, indépendants et souverains.
‎Eta ibiltzerik ez dutenei heriotza eman zaie aurkitzen diren tokian, baliabide mekanikoen bidez eta arriskurik gabe sakrifiziorako lokaleraino joan ezin badira. Ukuiluko lokalek ahalik eta labaintzeko arrisku txikiena duten lurrak izan dituzte, haiekin kontaktuan dauden animaliei zauririk eragiten ez dietenak. Era berean, aireztapen egokia izan dute aurreikus daitezkeen muturreko tenperatura eta hezetasun egoeretarako; intentsitate argiztapen nahikoa izan dute animalia guztiak noiznahi aztertzeko, eta, beharrezkoa izanez gero, ordezko argi artifizial egokia izan dute; eta, beharrezkoa izanez gero, ohe kopuru nahikoa izan dute lokal horietan gaua igarotzen duten animalia guztientzat.
‎bizitegia, merkataritza, ostalaritza esparrua, etab. Eraikitzeko moduari buruzko arau zehatzak ere jasotzen dira. Azaldutakoa kontuan hartuta, zuhurtasunez jokatu behar da hirigintzako egoera ezezaguna duten lurrak edo etxebizitzak erosterakoan. Eraikitzeko edo erabiltzeko aukerak ondasun higiezina kokatuta dagoen udalerriko hirigintzako arautegiak markatuko ditu.
‎Oro har, zain sare horrek espazioa eta lurra, lurraldea eta lurraldetasuna irudikatu gura ditu. Oro har, magnitude fisikoek mugatzen duten lurra da espazio bat. Lurraldea, espazio horretan dugun leku bat da.
2004
‎Larrungo gailurretik iparralderantz jaisten diren mendi lepoetan, nolabaiteko horizontaltasuna duten lur iragangaitzetan eta iraun egiten duten putzuetan eratzen da Iturrederreko zohikaztegi txikia. Goroldioa eta putzuetara eta tenperatura baxuetara bereziki egokiturik dauden bestelako landareak ugaltzen dira.
2005
‎300 milioi indigena munduan Indigenek 300 milioi pertsona dituzte guztira 70 herrialdetan baino gehiagotan, eta horietan guztietan antzeko arazoak dituzte. Milaka urteko tradizioen oinordekoek 4.000 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dituzte, eta zailtasunak dituzte beren kultura ondarea gordetzeko, beren nortasuna aitortuta ikusteko eta okupatzen duten lurraren jabetza tituluak lortzeko. Horri, sarritan, muturreko pobrezia, analfabetismoa, haurren heriotza tasa handia eta marjinazioa gehitzen zaizkio.
2006
‎. Akordio horrek, indigenen eskubideak ez ezik, herri gisa dituzten eskubide kolektiboak ere bermatzen ditu. Garrantzi berezia dute 13 eta 14 artikuluek, gobernuek tradizioz okupatu izan duten lurraren jabetza eskubidea aitortu dietela herri tribalei, bereziki alderdi kolektiboei dagokienez. Lurraren eta baliabideen gaineko eskubide kolektiboak ezinbestekoak dira herri indigenek bizirik irauteko.
‎Kuestio bat gelditzen da: esplikazio horrek, balio izatekotan," herri historikoentzat" balio lezake, horiek beraiek gogoko duten lurraz jabetzen baitira; balio ote du Hegel-en herri ezhistorikoentzat (gizadiaren gehien gehiengoa). Ortega-k, ikusiriko bere konklusio horretan konfirmatu ahal izateko (korrespondentziarena), aurretiaz garbiketa erabakigarri bat egin behar izan du bere zalantzetan.
2007
‎Europa osoan ez dago nazio batek, ala bestek, ala batek baino gehiagok batera errebindikatzen ez duten lur eremurik. Eta, behar baldin bada, lurraldearengatik muturra hautsi diogu eta hautsiko diogu elkarri.
‎Bestalde, Iñaki Errazkin Azpeitiko akateak azaldu duenez," lehenengo lana errepidea zabaltzea izango da, baina orain beste eskoilera bat bilatzen ari da enpresa, errepidera milaka metro kubiko lur erori baitira, eta hori ezin baita edozein lekutan sartu". Dagoeneko jaso duten lur kopurua, Oriora eraman dutela azaldu du Errazkinek, baina beste guztia sartzeko beste leku egoki bat bilatzen ari omen dira oraindik.
‎Hor dira Kaspillako mendiak eta Gog eta Magogeko lurraldeetan entzerratuak diren Juduak. Hauek duten lur bakarra mendi horien artean baita, handik ateratzen ahal ez direlarik. Amazonen erreginak biziki kasu egiten baitu nehor ez dadin ateka horretarik haren erreinuan sar, haren erreinuaren alderdi bat mendi handi horietarik hurbil baita.
‎Irabazien onespena eta helburua, berriz, begi bistan ipintzen digute gure gaurko lehendakariek, noiznahi eta nonahi (adibidez hiruhilabeteko orotan) diru lorpenen gorakaden kakara eginez. Eta egin egiten duten, baina aipatu egiten ez duten lur salerosketa eta eraikuntza planetan muturra eta dirua ezarriz.
‎zapaltzen duten lurra abailan mugitzen zaiena
2008
‎Hala, udal gobernuetarako eskumenak ematen diren bezala ematen direlako, edota, alderantziz, kentzen diren bezala kentzen direlako, tragikomediaren adibide ugari aurkitzen dira ezaugarri geografikoek hainbesteko pisua duten lurrotan ere. Esate baterako, gobernatu behar duten herria mapan behar bezala kokatzen ez dakiten" turistak" zinegotziaren aulkian eserita, erabakiak hartzeko prest.
‎esan nahi baitu, eta, hain zuzen, mende baleko euskaran (Bizkaian eta Araban goikoen moldera Enekuri, > Maruri, > Obekuri, >, eta abar agertzen direlarik). Bestalde, kontuan edukitzekoa da Elizaren era kunde administratiboak mende askotan, nolabait, aspaldiko bereizketa dialektalaren adieragarri izan zirela, Calahorrako eliz-barrutiak, adibidez, Gipuzkoan egun biz kaiera mintzatzen duten lurrak bere esparrukoak zituen. Banaketa administratibo bera Elizaren aldetik Iruñeako eliz-barrutiari dagokionez, ezen egun goi nafarrera min tzatzen duten herri gehienak (Hondarribia, Irun, Oiartzun, eta abar...) Nafarroako eliz barrutian sartzen ziren, aspaldiko baskoin tribuaren lurraldetasun aztarnak gordez.
‎Alde horretatik, 150 milioi pertsona bizi dira kostatik metro batera baino gutxiagora, eta beste 250 milioi bost metro baino gutxiagora bizi dira. Hala, kostalde apaleko edo arroza ekoizten duten lur baxuko (Vietnam, Txina, India edo Thailandia) uharte eta herrialdeetako milioika biztanleri eragin diezaieke bereziki, eta zenbaitek" errefuxiatu klimatikoak" aipatzen ditu. Greenpeacek dio Asia hegoaldekoa eta hego ekialdekoa izango liratekeela eremurik nabarmenenak, hazkunde txikiagoak izan arren ere, Ekialdeko eta Mendebaldeko Afrikan eta Mediterraneoan, Turkiatik Aljeriaraino.
2009
‎Fotovoltaikoaren garapen naturala etxebizitzetakoa da, eguzki baratzeek ez naute konbentzitu, zerbaitek irrist egiten dit. Ezertarako balio ez duten lurrak baliatzea ondo iruditzen zait, baina gainerakoan...
‎Haritza eta gaztaina etengabe berritzen. Urtetan pinudia izanagatik altsuma berriak bota eta berea duten lurra berreskuratu nahian. Bestetik, ustiatzaileak," basozaleak" nahi duena, etekin azkarraren bideari azkar ekin.
‎Izaera edo era horretako harri bakarra ez da Jatabeko herrian, errogatiba eta prozesioez jardutean ikusiko dugunez. Baina andabidearekin lotura estua dauka; izan ere, harri handiok, eta geroago gainean ipinitako gurutzeek, erlijioaren aldetik itzal berezia duten lur eremuak eta bideak markatzen zituzten lehenago.
‎Azkenik, traktorea heldu aurretik, gure lekukoek gehien erabili izan duten lurra laiatzeko erreminta makiñe izan da, goldatzeko makina. Gerraostean heldu zen Jatabera, kodainarekin batera.
‎Ondoren, konpentsazio horren balio ekonomikoa eskaintza eta eskaria zehazten ditu. Gainera, sistema onuragarria da espezie babestuak dituztelako legez ezer egiterik ez duten lurren jabeentzat, konpentsazio ekonomikoa baitute lurraldea zaintzeko lana kreditu gisa saltzean. Modu egokia da lur horien kontserbazioa sustatzeko eta interes naturaleko guneak eraikitzeko zalantzazko moduak bilatu ez daitezen.
‎Honela bada, duela 800 urte, gaurko Araba eta Gipuzkoa eratzen duten lurrak euskal erresumari indarrez kendu ondotik, Gaztelako erregeak Getariako harresiak berreraikitzeko agindua eman zuen (lehenagotik bazirela eta gerran suntsitu zituzten seinale), eta Forua berretsi zion.
‎–Honela bada, duela 800 urte, gaurko Araba eta Gipuzkoa eratzen duten lurrak euskal erresumari indarrez kendu ondotik, Gaztelako erregeak Getariako harresiak berreraikitzeko agindua eman zuen (lehenagotik bazirela eta gerran suntsitu zituzten seinale), eta Forua berretsi zion?.
‎Lurraldeei dagokienez, horiek dute euskararen bizitoki naturala osatzen, beti artifizialak izan ohi diren mugen gainetik. Horiek dira euskararen mapa hezurmamitzen duten lur puskak. Horiek dute osatzen Joanes Leizarragak, XVI. mendean, Heuscal Herria deitu zuena eta guk Euskal Herria.
‎Kopuruak, hileroko nahiz urterokoak, eta ez du balio aurten iaz baino ez dakit zenbat gutxiago direla kanpai dilindariz adierazteak? argi esaten du zer nahi duten lurrean eta nor zeruan. Tamalez!
2010
‎Lurzoru edo euskarrihori betetzen ari den errekurtso bihurtzen da. Horrela, bada, garatu behardira ekonomikoki errentagarritasun gutxiago aurkezten duten lur erabilerak: babestuta dauden eremuak, landa eremuak, eremu libreak. eta osoondo kontrolatu behar dira beste lur erabileren zabalpen eremuak:
‎Bigarren belaunaldiko telefonia mugikorreko (GSM) antzeko prestazioak ditu zerbitzu honek, eta lurretik 3.000 metrotik gorako altueran dauden aireontzietan eskura daiteke. Horrela, erabiltzaileek beren telefonia mugikorreko terminalak erabili ahal izango dituzte, GSM teknologia duten lurreko sareek eskaintzen dituzten prestazio berekin. BOEn argitaratutako Ministerio Aginduak zerbitzu hori eman nahi duten operadoreek bete beharreko alderdi teknikoak eta baldintzak arautzen ditu.
‎Aginte hau hardwarearekin erosiko du, edo Android en deskargatu ahal izango da Market telefonoa honela erabiltzeko aukera emango duen aplikazioa agintea. Bideo eta filmetarako, sareko bideojokoetarako, sare sozialetarako eta blog eta albiste guneetarako sarbidea ahalbidetuko du Google TVk Google TVrekin sarean bilatu ahal izango dira Youtubeko bideoak eta altan ikusteko beste plataforma batzuk definizioa eta pantaila ona, bai eta telebista kanalak ere irekian emititzen duten lurreko digitala. Grabatzen utziko ditu, erabiltzaileak nahi bezala eta nahi duenean erabil ditzan.
‎NBEk aurten plazaratu duen mezuak dioenez, “garapen bidean dauden herrialdeetako nekazaritza lan gehienak egiten dituzte, baina lan baldintza txarrenak dituzte”. Munduko elikagai gehienen ekoizleak dira, nahiz eta planetaren zati handi batean ez duten lurren jabetzarik. Espainian, nekazaritzako ustiategien titulartasun partekatuari buruzko Errege Dekretuak hein batean aldatu du egoera hori, helburua emakumeen independentzia ekonomikoa bultzatzea baita.
‎...a gureari eutsiagatik erreta izan ginan tormentoak ere jaso benetan saminak nahi izan dutenez gero gaitezen sorginak pasalor kintalor kabeza debalor akelarrian errekan sorginak oro kurrikan nahi izan dutenez gero gaitezen sorginak haiek beldurtzen dituzten konjuroak euskaraz esateko haiek izutzen dituzten dantzak txistuaz egiteko haiek kezkatzen dituzten ideiak ozenki oihukatzeko haiek gorrotatzen duten lurra behingoz libratzeko orenin ezin litake askatasuna hatzeman akelarre honetatik at uskaldun oro barreia iluntasun nagusienean ezin kausi dutelakoz haien burua haien mintzoa haien baitako errai antzinakoak muin aurrekoak lemizko hatsa nonbait bizirik omen dena orenin suntsipena gurea da sortuak baikara galtzekoz garaituak izatekoz suerte oneko esklabuak bezala bizitzekoz zipitin zipitin bander...
‎Zazpigarren Zerua zuen oinek hunkitzen duten lurra bezain hurbil da.
2011
‎Jende asko aberastu izan du oteak, baita landare jendea ere. Lur azido, lehor eta goseen adierazle da otea; landare gehienak iraungo duten lurrak amaren batean bereganatzen ditu. Eta aberastu.
‎Transformazio zentroko lur harguneen eta erabilera lokaletan lurperatutako lur hargune edo bestelako elementu eroaleen arteko distantziak 15 metrokoa izan behar du, gutxienez, erresistibitate handia ez duten lurretan (< 100? · m).
‎Bi uztaren ondoren, lurra agortu egiten da eta produktu horiek ez dute erabiltzen. FSUren txostenaren arabera, hiru urte itxaron behar denez berriz erabiltzeko, ingurumen kontrolik gabeko herrialdeetako ekoizleek ez dute zalantzarik baso soiltze handiagoa lortzen duten lur berriak bilatzeko. OMEren azterketak gogorarazten du zigarroak egiteko erabiltzen diren lantegiko hondakinak arriskutsuak direla, fabrikek kantitate handiak botatzen baitituzte egunero.
‎Lurren akaparamenduak “inpaktu suntsitzailea” du pertsona pobreen eta baztertuen bizitzan. Pertsonek beren etxeak eta janaria lantzeko eta bizimodua ateratzeko behar duten lurra galtzen dituzte, dio Intermón Oxfamek. Egoera hori azaltzeko, GKEak Alec Baldwinen “Anbizioaren prezioa” filmaren zati baten parodia egiten duen film labur bat kaleratu du.
‎Heze nahi dute lurra, baina, ez itoa; horra zertako, ur soberakina beheiti irensten ez duten lurretan galtzen diren gure langileak, edo ez diren ari axalerat baizik. Ezagun da zertako:
2012
‎Val di Susan hondeamakinak martxan jarri ez diren arren, eremu militartzat jo dira trenaren ibilbidea zeharkatuko duten lurrak. Ingurua itxita dago ekainetik eta poliziek kontrolatzen dute.
‎abeltzaintzarako egun dauden 38 milioi hektareatatik 11 nekazaritzarako prestatzea eta handiek meatzeei eremu zabalak saltzeko praktika amaitzea. «Nekazaritzarako eta abeltzaintzarako bokazioa duten lurrak ez meatze handientzat izatea eta proiektu horiek aurrera eramatea erabakitzen den kasuetan bertan bizi direnei horretaz galdetzeko eskubidea bermatzea», dio proposamenetako batek. Lafaurierentzat, ordea, arazoa beste bat da:
‎1 Turismo Baliabideak Antolatzeko Lurraldeko Arlo Planak herri jarduketa eta finantzaketaren ikuspuntutik lehentasuna duten lur eremu edo turismo eskualdeak ezarriko ditu.
‎Izaera eskultorikoa daukate, diseinu garaikidearen errepresentazioa dira, eta interesa erakartzeko baliabide gisa erabili ohi ditu artistak. Kasu honetan ez da autorik ageri, baina bai autoentzako aparkaleku funtzioa egiten duten lurreko marra zuriak. Horrekin, arkitektura masak orekatu egiten dira, koadroan presentzia gehien daukaten elementuak izanik, gure arreta elementu moderno hauen bitartez ere erakarriz.
‎Irudia: Dan Bennett Lokatza edo harea duten lurretan aire zabalean paseatzea, hiria kutsatzea, animaliaren siesta lasaiak beti ez dira oso garbiak izaten, eta parkean jolas biziak egitea beste zakur batzuekin. Horiek dira, besteak beste, gure maskota aldian behin bainatzera behartzen gaituzten egoerak.
2013
‎Espainia, Frantzia, Alemania, Britainia Handia eta Italia... denen zabalera batu eta horixe da hamar urte laburretan munduko aberatsek berenganatu duten lur azalera. Bertan bizi zirenei kenduta, noski.
‎Donostiako Martutene auzoko Txomin eneako bizilagunak beren etxeetatik atera dituzte, etxe horiek eraitsi egin behar baitituzte hartzen duten lur eremua libre uzteko. Bi helburu beteko dira horrela:
‎Donostiako Martutene auzoko Txomin eneako bizilagunak beren etxeetatik atera dituzte, etxe horiek eraitsi egin behar baitituzte hartzen duten lur eremua libre uzteko. Bi helburu beteko dira horrela:
‎Beraz, hiri hazkundea muga daiteke baliabide naturalik ez duten lur eremuetara. Baliogabeko lur eremu horietara muga daiteke hiriaren sorkuntzarako plan berezia.
2014
‎Ñabardurak estiloan Ezkerra jokotik at utzita, gaztaren zati berberarengatik ari dira borrokan Santos eta Zuluaga: gatazka ukatzen duten lur jabe eta enpresari handiengatik. Zuluagak sinetsarazi nahi izan die euren interesak kolokan daudela Santosen negoziatzeko estrategiarekin, baina eliteek ongi ezagutzen dute Santos, eta badakite ez diela traizio egingo.
‎–la terre de France est bonne?. Errolan, Karlomagno, San Luisen lurra; Ama Birjinak, Joana d. Arc ek, Santa Genovevak zerutik begiratzen duten lurra. Eta jende frantses ona, hainbat arrazaren batura, arraza frantsesa:
‎Ura hobeto zirkulatzea ziurtatu nahi denean.Ezaugarri hau lurpea lantzeak drainaketan duen eraginari loturik dago, ura metatzeko joera duten lurretan.
‎Elkartasunaren aldeko aliantza Afrikako emakumeak ez dira beti izaten hazten dituzten lurren jabeak. Elikagaiak ekoizteaz arduratzen dira, baina ezin dituzte eduki lan egiten duten lurrak, ez eta haien onurak aprobetxatu ere. Komunitateko buruak, djargak, lurzoruen jabe dira, eta beren erabilera eta sortutako irabaziei buruz erabakitzen dute, edo senarrak emazte berri baten dohainak ordaintzean, azaldu du Elkartasuna Elkartasunaren aldeko GKEak.
‎Lur azpian sartuko duten hoditeria berri hori errepide ertzetik sartuko dute ibilbidearen zati handienean, San Martingo goi aldeko lur zatian izan ezik. Puntu horretan estaka batzuk jarri dituzte zuloa egingo duten lur eremua markatzeko.
‎Hiriko jendeak dira, nahasten dute euskaldun eta baserritar. Modan delako euskalduna deskribatzen duten lur mundua euskaldungoaren gain ezartzen dute. Abereen aipamenak, gustu txarreko gauza horiek ez dira euskaldunenak soilik, emaztearen papera ere ez, eta odolaren, arrazaren garrantzia (nahiz eta XIX. mendeko antropologoek leku handia ematen zioten) beti hazkuntzan dabilen jendearen hiztegian da.
‎Baina, anartean, lotinantek eta sarjantek, metro batzuk gibelago," En garde!" manatzen segitzen dute garrasika, obusen, zizpen eta mitrallusen zarta, ziztu eta karraska guzien azantzarekin lehian. Duela zenbait aste erreka ziren eta orai gerri parerainoko babesa justuki egiten duten lur ebaki horietan ezker eskuin dabil Silvain Tucoulet lotinanta, Star pistola zahar bat harturik eskuan, soldaduak eta soldadu gehiago su zelairat igorri nahian, alde guzietarik metaka pilatzen doazen hilotzen kinoari ezaxola, ezker eskuinetako konpainiekin loturak ez galtzea arrangura bakar. Igortzen ditu soldadu batzuk aitzinerat, bertze batzuk ezker hegalerat," En garde!", bertze batzuk eskuinerat," En avant!", Star pistola zaharra soldaduei gerrietan sakatuz beharrezko bada.
‎Musu eman behar zenioke bere gurpilek zapaltzen duten lurra.
2015
‎Niretzat, aztarnategietakoa da, Dolina Handiaren geruza laranjatsuena, berdez jantzita hartu eta horituta agurtzen gaituzten zekale sailena, eta haien gainean bermatzen diren Gaztelako zeru amaiezinena. Lur honetara kateatuta nago, jarduera honetara, ia milioi bat urteko bizitza lurperatuta duten lur hauek igortzen duten energia telurikora. Leku gutxitan dago hainbeste bizi metatua.
‎Lur berriaren konkistatzaileen lehen oldearen eta bigarrenaren artekoa da gatazka kasu honetan: batzuek ganadua hazten duten lur jabe handiak dira, eta bigarrenak, lurra lantzeko nahi duten nekazari txiroak. Hementxe agertzen dira aurrez aurre bi Amerika.
‎Azpiegiturek (errepideak, trenbideak), etxebizitzek eta industriek hartzen duten lur
‎Palestinarrek Israel Estatua sortu zenetik beren lurrak galdu dituzte eta lur eremu oso txikian bizi dira. Hona hemen 1947ko lur banaketatik gaur egunera palestinarrek izan duten lur galera. Gainera, lur galera horrek jarraitu egiten du, Israelek asentamenduak egiten jarraitzen duelako gaur egun ere.
‎Horrek guztiak, batzuetan, poluitzaile karga handiagoa eragiten du, patogeno posibleen existentzia suntsitzen duen egosteko prozesurik ez baitago. Ez da harritzekoa, halaber, manipulatzen diren sukaldeko gainazalak eta horretarako erabiltzen diren tresnak poluitzeko gaitasuna duten lur hondarrak, intsektuak edo bestelako zikinkeriak egotea. Etxean kontserbatzeko prozesua da produktu seguruagoa lortzeko urratsetako bat.
‎Eta horixe egin zuten. Berrogei zuhaitz landare landatu zituzten Sargoateko iturria inguratzen duten lurretan, joan den domekan, martxoaren 8an. Eguraldi eguzkitsua lagun, goiz ederra pasa zutela azaldu dute Morkaikoko lagunek.
‎Landa lurren gaineko zergan hobariak proposatuko ditugu, beren lurrak landuko dituen beste pertsona batekin elkarbanatzen dituen lur jabeentzat. Ekintza honetan parte hartu nahi duten lur jabe eta lurrak landuko dituzten pertsonen inbentario bat bultzatuko da, Udaletik bi aldeak kontaktuan jartzeko. Elikagai osasuntsu eta bertakoen aldeko apustua bultzatuko dugu.
‎Negua bikain doa aurten, astero izan ditugu ostotsa, oinaztura eta ipar mendebaleko haize boladak hotz, busti eta zakar, hain zakar non euri tantek ezin izan duten lurreraino heldu. Arantzazu aldetik jotzen duen haize bulartsu horrek erronka egin digu, astingarri astunak behar dituela ari izan zaigu negu osoan adierazten euria laino arrastakak bezalaxe batetik bestera eramanez.
‎Zergatik Txilek hartu du bide hori: meategien gatik, nahiz anitz kutsadura uzten duten lurrean eta erreketan, iparraldeko desertuan sor ditaizke onjoak bezala hiri berri batzu eta hor behar handiak izaten dira, errebideak, ospitaleak eta eskolak. Beren elektrika behar dute, hortako ezarri dituzte panel fotovoltaïkoak El Salbador en.
2016
‎Herzl entzat, Palestinak izan luke etorkizuneko etxe judua, nahiz eta pertsonalki beste edozein lurralde propioren aldekoa zen. Judenstaat liburuan azaltzen du Argentina aukera oso ona izanik ere, Palestina dela juduek bihotzean duten lurra. Gainera adierazten du, hori lortu ezkero Inperio Otomandarreko ekonomia hobetzen lagunduko zutela.
‎Azpiegiturek (errepideak, trenbideak), etxebizitzek eta industriek hartzen duten lur kantitatea adierazten du.
‎" Lege berri horrec badakharke beraz, heldu den urthetic goiti, aphez geiec dutela bertce guciec bezala, eta heiekin batean soldadogoa egin, bai eta ere aphecec, zoinec beren adinaren arabera[...] legearen egileen chedea baita erlijionearen gal araztea. Guc ere badakigu orai nolacoa den, eta badakigu giristino batec nehola ere ecin dezoketela lege horren aldecoer escuric eman; giristinoec beren indar guciac behar dituztela bildu lege galgarri horren hausteco, eta ez dutela epheric hartu behar nun ez duten lurrerat aurdiki".
2017
‎Kartzela egingo duten lur eremua ere bisitatzeko asmoa erakutsi dute antolatzaileek.
‎" Gertutik ezagutzeko aukera izan genuen Anberesko eredua duela hiru urte eta Belgikan ez da ezer zabortegira eramaten, tratamendua ezinezkotzat jotzen ez bada", jakinarazi du Iragazen zuzendari Miguel Sanchezek. " Hemen aktibitate industriala jasan duten lur partzela guztiak dira potentzialki kontaminatzaileak. Zenbat altzairu fabrika egon den pentsatu besterik ez dago".
‎Oinek ukitzen duten lurraren arabera pentsatzen du buruak. Egunetik egunera zabaltzen ari den ARGIAren komunitatea lurzoru ederra da edonora salto egiteko.
‎Alemanian bide publikoak blokeatzea isunekin zigortzen dute. Baina meatzaritza egiten duten lur eremu ia guztiak konpainien jabetzakoak dira, eta gure kontrako auzia hasi dute epaitegietan. Orain arte ez dugu arazorik eduki, epaiketak irabazi ditugu edo isun jasangarriak ezarri dizkigute.
‎Oinek ukitzen duten lurraren arabera pentsatzen du buruak. Egunetik egunera zabaltzen ari den ARGIAren komunitatea lurzoru ederra da edonora salto egiteko.
‎Egiten dituzte etxeak, eta etxeen aurrean hormak. Eurek erosi duten lur zatia zehatz markatzen dute hormaz inguratuta. Amaitu ziren auzoko etxeetako ateak beti zabalik izaten genituen garaiak; orain," hau nirea da", esaten digute harrizko hesi dotoreek.
‎Itsaso zital madarikatua!! Madarikatzen zaitut zu eta zure olatuek bustitzen duten lur hau!!, eta horrela jarraitzen zuen enbata hark egindako txikizioa ikusten zuen bakoitzean.
‎Agian entzungo zenuen inoiz haiei buruzko ipuinen bat, zure amak kontatuta. Zure izenak berak, ilargia esan nahi du, baina badu beste izen bat egun Nikaragua osatzen duten lurretara Kristobal Colon iritsi aurreko kulturetan: Ixchel Izen honek ilargiaren argia esan nahi du eta jainkosa baten izena da.
‎dio gure adostasun unanimea lortzeko, baina ni behintzat ez naiz prezioari begira ari, nire aurrean, errepidea enmarkatzen ikusten dudan paisaia gero eta horiztatuagoari baizik. Laua bihurtzen ari da guztia, orografia alfer bat, zutik jartzeko gogorik ez duten lur eremu handiz osatua. Nire solaserako gogoa ere horrela dago; beraz, proposamena ez den dekretuari baiezkoa esaten diot, fenomeno iruditzen zaidala leku hori.
‎«Interes handiko jarduerak egiten ari dira, bereziki kontserbazio zaileko espezieekin, hala nola haragijale handi eta ertainekin edo elefante afrikarrarekin». Latinoamerikan, «Convenya La Pedrera» Fundazioko adituak ere baditu adibide positibo asko, «bai Europako Erkidegoko erakundeenak bai natura zaindu nahi duten lur jabe handienak». Espainiak, Biodiversidad Fundazioaren Lurralde Zaintza Plataformaren azken inbentarioaren datuen arabera, milioi erdi hektarea baino gehiago ditu zaintza akordioren baten pean.
‎Aipatu gabe ez dezagun utz baita ere fruitu zuhaitzek bereziki zenbat hobetzen duten lurraren emankortasuna, hori izan bailiteke aro guzietako laborarien helburu lehena. Erakutsi dauzkute bereziki Normandiako sagardiak, azpian behi ala ardien alhagi zirenak...
2018
‎Basogintza kudeaketa eredua aldatzeko planteamendua egin dio plataformak Foru Aldundiari, bere esku dauden titularitate publikoko lurrei begira gehienbat. Irizpide orokor gisa, bertoko basoa leheneratzeko xedez, espezie aloktonoek hartzen duten lurren azalerari muga bat jartzeko eskatu diote, mendi publikoetan espezie autoktonoak sustatzearen alde 1994an onartutako araua orain artean ez duela bete azpimarratuz. Eta Naturatik Hurbileko Basogintza proposatu dute, berau uste baitute dela produkzioa eta kontserbazioa hobekien uztartzen dituen metodoa:
‎Lurzoru silizeoak ditu gustoko. Hareharritik eratorriko eta materia organiko gutxi duten lurretan bizi da gustoren.
‎Hizkuntza hori ukatua, menperatua denean bere seme alabeen eginbeharra beti izan da babestea. Gure arbasoek irauli, hazitu, jorratu duten lurra da gurea, ta kanpotik etorritako arrotz handi mandi batzuek zatitu, partikatu eta berenganatu nahi dutenean, bide bakar bat gelditzen zauku: oldartzea!
2019
‎Gero, inurriek baliatuko dituzte bere haziak eta hedatu. Aietak ditu, tarteka lur-azalean tarteka lurpean luzatzen diren sustrai lodikoteak, horixe da landare honek osatzen dituen multzo ikusgarrien arrazoia; batik bat, oinarri duten lurretako basoetan.
‎arbaso totemikoa gurtzen da, eta hark ematen die izena klaneko kideei; klanak interes sakona du bere ondorengoen aldera: herentzian emango dien eta haiek landuko duten lurraren bitartez iraungo du bizirik. Komunitateak bere batasuna pentsatzen du, eta orainaz harago existitu nahi du:
2020
‎Ikerketaren emaitzak artikulu zientifiko gisa ere plazaratu dituzte Nature Communications nazioarteko aldizkarian, S. A. Kulp eta B. H. Strauss ikerlariek sinatuta. Hainbat estimazio prestatu dituzte, XXI. mendean itsasoaren igoerak eragindako uholdeak pairatzeko arriskua duten lur eremuak identifikatzeko. Horien arabera, karbono isuriak maila baxuetara murriztuko balira ere, 2100 urterako 340 milioi pertsonaren bizitokia geldi liteke urpean, eta 480 milioirena emisioak altu mantenduz gero.
‎Azken finean, behar gehien dutenei lapurtzea baita». Iñaki Oñatibia boluntarioak zehaztu du jorratzen duten lur eremua udalarena dela eta Caritasek kudeatzen duela. «Gu bertan lan egiten dugun boluntarioak baino ez gara.
‎Azpiko gonaren gainean probatu ditu arropa armairuko soineko, gona eta blusa guztiak banan banan. Erorien Monumentua eraikiko duten lur sailen bedeinkazioospakizunera joatekoak dira, Javier eta koinatarekin. Ekitaldira joateko janzten ari dela, umearen negarrak bere onetik atera eta Luisari kargu hartu dio:
‎Horregatik akaso, ikusi ez arren, irudikatu egiten du eskuinetara geratzen zaion Faisaien uhartea, urte hauetan, muga gurutzatu behar duen bakoitzean, ezin baitu burutik kendu leku horren berezi eta absurdoa. “Munduko kondominio txikiena” irakurriko zuen behin; Frantziak eta Espainiak, eskuz esku eta inongo arazorik gabe, sei hilabetean behin trukatzen duten lur zatia.
‎Azkenik, hirigintza planek uholde arriskua duten lurretan bizitegiedo industria hedapenak saihestu behar dituzte. Onartezina da gaur egun Espainiar Estatuan hiru milioi pertsona urpean gera daitezkeen eremuetan bizitzea, 500 urteko errepikatze denbora aintzat hartuta (Diputatuen Kongresuan agerraldia, Francisco Javier Sánchez jaunaren Uraren eta Klima Aldaketaren Azpibatzordearen aurrean, Uraren Zuzendaritza Nagusia, 2018ko maiatza).
2021
‎Lupulu basa aurkitzen dugu gure eskualdean, adibidez Baigurako mazeletan. Landare hori mahastiek erabiltzen duten lur mota berdintsuetan handitzen da. Eta denboran frango baliatua omen zen, baina emeki emeki arrunt baztertua izan zen.
‎Parke bakoitzak megawatt bateko indarra ukanen du, eta hektarea bateko azalera okupatuko du. Gainera, arduradunek azaldu dutenaren arabera, laborantzako balio guti duten lur eremuetan ezarriko dituzte plakak.
‎Aurtengo udan ere, 2016tik egin ohi den bezala, Azken Muga arte eta kultura jaialdia antolatu dute Zarateko Lepoan, Gipuzkoako eta Nafarroako lurrek bat egiten duten lur eremuan. Natura eta artea uztartzen dituen diziplina anitzeko jaialdia da, hilabete eta erdiz, askotariko ekintza eta programazioa antolatuz, garai bateko ohiturei balioa eman eta mugaz bestalde dauden bi herriak hurbiltzeko asmoa duen ekimen kolektibo eta parte hartzailea.
‎Inguratzen duten lurrek dituzte hazi, jakintsuen arabera, gizonen artean izan diren gizonenak.
‎Nekazariei hamarkada batzuk geroago esan zieten haien lurretan ezin zutela landatu. Erradioaktibitatea duten lurren ondoan bizi dira egun.
‎Larunbat honetan beraz. ELB sindikatuak eta Lurzaindia elkarteko kideek ekainetik Arbonan okupatu duten lur eremura txangoa antolatu dute zenbait herritarrek, babesa adierazi eta bertako errealitatea ezagutzera.
2022
‎Familia batzuk kanporatuak izaiteko arriskuan dira, errekurtsoak pausatuak izan dira, proiektua geldiarazten ez dutena. " Mendeak laborariek lur hauek erabiltzen dituztela, ureztatze sarea duten lur emankor hauetarik kanporatua izaitea zentzugabekeria eta eskandalagarria da" adierazi dute. " Defendatzeko Gunea", ZAD deitua, sortu da.
‎dituzte Israelgo Negeveko basamortuko Atrash herritik hurbil, batzuk poliziari fronte egiteko zalantzarik gabe. Beduinoek aldarrikatzen duten lurretan, gobernuak finantzatutako zuhaitzak landatzearen kontra protestatzen dute, beraiek direla lur jabe aldarrikatuz. Hamarnaka arrastatze badira, zaurituak ere bai.
‎Egitasmo horren inguruan beste proiektu txikiagoak eraiki dituzte, higiezinekin lotutakoak. Trenaren ibilbidearekin zerikusirik ez duten lurrak desjabetzen ari dira Yucatan penintsula osoan; eta gero horiek enpresa pribatuen esku uzten dituzte, turismoari lotutako negozioak zabaltzeko. Baliatzen ari dira estatuaren proiektu bat, trena, sektore pribatuari lurrak bermatzeko.
‎Argindarra gordetzeko bateriek behar dituzten materialak nola eta nondik ateratzen diren ez ziguten aipatu. Guk garbia den auto elektrikoa edukitzeko munduko beste muturrean zenbat lur mugimendu eta zein baldintzatan lan egiten duten lur hori mugitzen dutenak ez ziren aipatu Bilboko Guggenheimen. Ez aipatzeagatik nola lortuko dugun automobil guztiak elikatzeko argindarra.
‎Tiralari eta ordezkariak ados daude baldintzak zailak, edo, gutxienez, egokienak izan ez direla esatekoan. Mardarasek azaldu du nolakoa izan den Holtenen aurkitu duten lurra: «Padura antzeko batean lehiatu gara.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia