Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 85

2000
‎Gutxi dira aragoeraz mintzo direnak, baina ez daude geldi. Eta mendeko azken laurdenean egin duten lana handia izan da, beste herrietako hizkuntza borroken aldean itzalean egon balitezke ere. Baina atzerabidea handia izan da gaur arte, ondorioz, bere gain hartzeko borroka zaila zen.
‎Etorkinek gure artean izaten duten beste arazoetako bat soldatena da. Sarritan egiten dizkieten behin behineko lan kontratuei gehitzen zaie soldata hauek ez direla egiten duten lanaren mailakoak.
‎Une honetan, web orriak eskaintzeaz gainera, zerbitzu batzuk eskaintzen ari dira euskal kutxak, batez ere BBK, Kutxa eta Euskadiko Kutxa eta hein apalagoan, Vital Kutxa eta Nafarroako Aurrezki Kutxa. Hego Euskal Herriko lau aurrezki kutxetan garrantzitsuena den Bilbao Bizkaia Kutxak emaniko datu zehatzak aurkezten ditugu kutxok egun Interneten bidez egiten duten lana ezagutzeko. BBK k eskaintzen dituen zerbitzuak eta beste euskal kutxek eskaintzen dituztenak antzekoak dira oso.
‎NIRE helburua ez da erakaspen bat emaitea nire lagun Arnaldo, Joseba eta Rafari. Herri hunentzat eramaiten duten lanak gainditzen du mediatikoki erakutsia dena. Ulertzen ditut beren ezadostasunak, zonbait aldiz adierazle eta partaide naiz ere, eta badakit herritarrak adierazi behar direla.
‎bai bertsolarietan, bai haien inguruan lanean ari den jendean. Goraipatzekoa da maila horretan Aitor Sarasuak eta Karlos Aizpuruak egiten duten lana.
2001
‎Zaila da antzerki proposamen berritzaileak aurkitzea. Zaila da topatzea euskal antzokietan gogoetarako bidea ematen duten lanak, bertatik sortutako proposamen estetiko zein dramatikoak. Antzerki amateurra, hau da antzerkiaren harrobia eta ezinbesteko eskola, kobazuloetan dago.
‎Joera horren aurrean beharbada faltan dago antzerki zorrotzagoa. Dena den, lehen esan dudan moduan pentsatzeko beta ematen duten lanak ere egiten dira.
2002
‎Museo tradizionalaren kontzeptua aldatzen laguntzen duten lanak daude erakusketan, museoaren eraikina bera gainditzen dutenak. Jose Luis Moraza gasteiztarrak, «Fanal» izenburupean, hainbat farola kokatu ditu museoaren inguruan, eta oraindik ere beste batzuk falta zaizkio jartzeko, erakusketak irauten duen denbora tartean garatzen joango den lana baita.
‎MAIATZAREN 6tik 12ra I. Gazte Topagunea Euskal Kulturaren Alde antolatu dute Bilboko Kaskagorri Konpartsak eta Adaska gazte kultur elkarteak. Gure kultura eta hizkuntza zabaltzea eta gazteek kulturgintzan egiten duten lana plazaratzea dira Topagune honen xedeetako batzuk. Horretarako, lehen lau egunetan hitzaldiak antolatu dituzte.
‎Lehen bilera horretan, fiskaltza berezi hori sortzearen kontra azaldu zen Espainiako fiskal nagusia. Nolanahi ere, esparru bakoitzeko fiskalak eta epaileak inplikatzeko urratsak egiten hastea erabaki zuten bi buruek, hainbeste langileren heriotza eta hainbeste egoera larri sortzen duten lan istripuen gorabeherari aurre egiteko.
‎Eta erretirotik bizi dira. Aranak dioenez, «komunitate normaletan kide batzuek egiten duten lanetik lortzen dugu dirua. Baina zaharregiak gara.
‎Orain hamabost urte sortu zenetik, une bakoitzari egokituz aldatzen joan den errealitatea da Arteleku, Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpean dagoen Kultura eta Arte Garaikideko Zentroa. Oraingoan, inoiz egin duen berrikuntzarik garrantzitsuena burutu du, urtebete iraun duten lanetan. Hilaren 21ean irekiko ditu bere ateak azkenik.
‎Zalantza bakarra geratu zait bere alderdi teorikoan guztiz konbentzitu nauen liburua irakurri ondoren: ea merezi ote duen liburuaren bigarren partean egin duten lan filologiko zehatza egiteak; alegia ea eskualde guztietan egin behar ote den bertako hizkeraren ezaugarri guztien bilketa lan sistematikoa. Ez ote da egokiagoa lan filologikoa baino lan psikologikoa egitea, ahozkorako, tokian tokikoaren harrotasuna indartzeko, lotsak eta gutxiesteak alde batera utzita?
2003
‎" Emazteak etxeetatik irten eta ez dakit noraino erosketak egitera joan daitezen. Horretarako denbora asko behar dutenez, ezinezkoa zaie beste lan bat edukitzea eta egiten duten lana etxe barruan egin dute. Aukerarik ezean, bakoitza bere habian gerarazteko egina dago hori.
‎Urtero bezala iritsi da konpainia hori herrixka batetara, bideetako hauts eta neke guztiak gainean dituela. Eskuartean duten lanarekin bere arrakastatxoa lortzeko itxaropentsu dira antzezleak, hala ere. Beraien artean, gainera, taula gainean lehen aldiz agertuko den hamairu urteko mutiko bat dago.
‎Gainera, abeltzaintza beste jarduera batzuekin osatzen dute: nekazaritza, arrantza eta fabriketan denbora baterako egiten duten lanarekin.
‎Bertsozale Elkartearen datuen arabera, 35 bertso eskola daude, baina gehiago ere izango dira erregistratu gabe daudenak. Herri bakoitzean nortasun propioa du bertsolaritzak, bertso eskolek eta pertsona klabeek bakoitzak bere herrian egiten duten lanari esker. Xenpelar Dokumentazio Zentruko Haitzondo datu basearen arabera, 600dik gora dira Gipuzkoako eragileak (bertsolari, irakasle, gai jartzaile, epaile, antolatzaileak...).
2004
‎Hainbat astronomok 300 bat galaxia aztertuz egin duten lanaren arabera, Unibertsoaren kolore orokorra aldatzen ari da: gaur egun nagusi den koloreak beixaren antza duela esan liteke eta, aldiz, orain dela 11.500 milioi urtekoa askoz ere urdinagoa zen.
‎Gehienez, entrenatzaileek koadernoetan oharrak hartzen omen dituzte. Gainera, ikerketa gutxi dago pilotaren inguruan eta oraindik urriak dira mundu hau ikuspegi zientifikoagotik jorratu duten lanak. Aipatzekoa da, hala ere, Aspe egiten ari den datu basea.
‎Bizkaiko Sendagileen Elkarteak hitzarmena dauka Ingalaterrako Essex konterriarekin, hemengo medikuak hara joateko lanera. " Akordioa primerakoa da guretzat", dio Cosme Navedak," hemendik doazenen ingelesa ona ez bada eskolak ematen baitizkiete lan orduetan eta soldata galdu gabe, eta gainera guk behatu egiten dugu han egiten duten lana benetan aurrez adostutakoa dela". Aurten, sei sendagile joan dira milioi eta erdi biztanle daukan Essexera.
‎Fantasian edo errealitatean beraiek edo beste inork larrua jo zuten lehenengo aldi hartako sentsazioak edo bizitzan zehar sexu harremanei dagokienean pertsona batek izan dezakeen unerik gogoangarrienari buruzko gogoetak azaltzen dira maiz umore izugarriarekin, Txalaparta argitaletxeak hala eskaturik, Lander Garrok, Paddy Rekaldek, Diego Martiartuk, Aitor Aranak, Carmen Gisasolak, Edorta Jimenezek, Patxi Zubizarretak, Juan Ramon Madariagak, Sonia Gonzalezek, Joxean Agirrek, Xabier Mendiguren Elizegik eta Itxaro Bordak burutu dituzten ipuin hauetan. Idazle bakoitzak berari dagokion doinu eta neurrian egin ditu plazerra ardatz duten lan hauek, eta jakina, aldi tragikoak algara sorrarazten dutenekin tartekatzen dira liburuan.
2005
‎Beraiekin biltzean, politikariak gizartetik urrun daudela konturatu dira elkarteko kideak. Saenzen arabera, parlamentariek ez zuten argi zaintza partekatua zer zen eta Justizia sailean goi mailako postuak dituztenek bitartekaritza familiarra abokatuek egiten duten lana dela uste zuten. Bitartekaritza familiarra oinarrizko zerbitzua da hainbat herrialdetan, baina Espainian ez dago legeztatua.
‎Bertako eta Europako GKEak garapenerako lankidetzan ezinbestekoak dira eta beraiekin harremanak izatea gure eguneroko lanaren parte da, baina GKEen arteko koordinaketa elkarteei beraiei dagokiela uste dut. Herrialde desberdinek egiten duten lana bateratzea eta koordinatzea, berriz, Europako Batzordearen helburu nagusietakoa da, baliabideak hobeto erabiltzeko eta aparteko lana ekiditeko. Adibidez, Europako bost herrialdek herrialde berean proiektu bana garatu beharrean, etorkizunean proiektu bakarra, baina handiagoa eta bertako gobernuaren partehartze handiagoarekin, sortzea da xedea.
‎Beraiek egiten duten lana berez erakunde publikoek egin luketela uste duzu?
‎Gauza bera gertatzen da bideoarekin. Batzuetan gerta daiteke erakusketa berean 40 minutuko iraupena duten lanak egotea. Adibidez, erakusketa honetan audio eta bideo lan guztiak ikusteko, ordu batzuk behar dituzu.
‎Euskaltzaindiaren lan eta agiriak biltzen dituen Euskera aldizkariaren azkeneko liburukian, besteak beste, honoko ekitaldi hauek jasota daude: ...teizko elizbarrutian aztertu zuten jardunaldiak, Jean Haritschelharren Euskara eta Euskaltzaindia Europako hizkuntzen mosaikoan, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa eta Euskaltzaindiaren arteko ekitaldia, Bilbao Bizkaia Kutxa Euskaltzaindia literatura sariak, 2004ko Nafarroa Oinez zela-eta Euskaltzaindiak Lizarran antolatutako ekitaldiak, eta hizkuntza gaitasuna Iparraldean zertan den aztertzen duten lanak.
‎Selekzio horretan gertatuko dena klabea izango da artisautzarentzat: «Profesionalak direnek uzten badute ofizioa, 8 urtean egin duten lana galduko da, eta aldi baterako artisautzan hasten direnekin ez goaz inora. Artisautzara emandako jendea behar dugu kalitatea ziurtatzeko».
‎Liburutegia, argazkilaritzaren historian erabili izan diren kamera eta tresna ezberdinak, argazki genero ezberdinen laginak, Euskal Herriko argazki antropologikoak, Euskal Herriko prentsa argazkilarien lanak, aldi baterako erakusketak Dusseldorfeko eskolako artisten lanak daude orain... edukiz ondo bete dute eraikina. Ez da makala hamahiru urtean egin duten lana. 1992an Argazki museo baten bozetoa erakusketa paratu zuten Zarautzen, urtebete geroago Zarauzko Villa Manuelaren goiko solairuan zabaldu zuten Photomuseuma eta orain, urtebeteko lanen ostean, Villa Manuelako bost solairuak hartzen ditu.
2006
‎Telebista saioari gauza positiboak ikusten badizkio ere, bere ikaskideek bezala, segur da arrakasta eguneroko lanari esker lortuko duela eta ezinezkoa dela eurak urtetan egin duten lana hiru hilabetean barneratzea.
‎olioa, akuarela, grafitoa... Arkitektura ardatz duten lanok urtarrilaren 27a arte ikusi ahal izango dira.
‎Artelekuk kaleratutako Zehar aldizkariaren 58 zenbakian, besteak beste, soinu ekoizpenaren eta (Un) Common Sound izeneko proiektuaren inguruan sortzen ari diren eztabaiden zabalkunderako behin behineko gunea azaltzen da. Eztabaida hori aberasten duten lanen artean, Marina Garcesek Joaquim Jorda katalanari egindako elkarrizketa dago. Izan ere, Jordak dokumental bat filmatu zuen 1979an, Bartzelonako Numax etxetresna elektrikoen lantegia jabeek era irregularrean itxi nahi izan zutenean, bertakoko langileek egin zuten autogestio esperientzia jasoz.
‎1989az geroztik EIZIEk Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin eta unean uneko argitaletxeekin sinatutako lankidetza hitzarmenen uzta dira gaur egun euskaraturiko klasiko gehientsuenak. Bestalde, hainbat argitaletxek atzerriko itzulpengintzan egin duten lana ere aipatzekoa da. Esaterako, hor dago Igela argitaletxea; 15 urtetik gora daramatza urtero literatur itzulpenak kaleratzen.
2007
‎Euskal Irrati Telebista eta Sua argitaletxearen artean plazaratu duten lana da Euskal Herrian barna. Viaje a la tierra de los vascos, euskal geografiako paisaiarik gogoangarrienak erakusten dituen kaxa modukoa.
‎Argiako erredakzioko mahaian eguneko prentsa zabalik dago eta kazetariak berau irakurtzen ari dira. Ez dute denborarik kafea hartzeko, ondo gosalduta etortzen dira lanera, egiten duten lanak urgentzia dauka-eta. Prentsa irakurri ondoren, Interneteko komunikabideak gainbegiratuko dituzte, eta euskal kulturarekin zerikusia duten albiste, iritzi, adierazpen eta aldizkari ofizialetako informazioa aukeratu, erredaktatu eta loturez hornitu behar dute.
‎Juan Cruz Alli, adibidez, bi aldiz elkarrizketatu zuten Nafarroako lehendakaria zenean eta Eguzki legeztatzearen alde agertu zen," guretzat irratira datorren edozein herritar ezezagun Alli bezain garrantzitsua den arren". Halaber, Ribera harro dago mende laurdenean egin duten lanaz: " Irrati libreoi marjinal eta ez profesionalaren etiketa jarri ohi digute, baina askotan gure estiloak arrakasta izan du eta inbidia sorrarazi komunikabideetako profesionalen artean.
‎Dena dago salgai, dena erosten da, dena kontsumitzen da... Zerbait aldatzen duten lan desberdinak ez dira ongi jasotzen, ez gaudelako ohituta.
‎Eta aurtengo txapelketan berezia izan dena, rockero zaharrek egin duten lana izan da: Ainhoa Agirreazaldegi, Xabier Sukia, Unai Agirre, Aitor Sarriegi, Iñaki Zelaia, Joxe Munduate...
2008
‎Eta badago halakorik egin duenik. Behar beharrezkoa da emakume artistek egin duten lanarekin osatzea artearen historia, benetan artearen historia izango bada".
‎Itaca Elkartasun Sarearen arduradunak jabetzen dira arlo horretan duten lana ez dela batere erraza. Haien esanetan, ez da badaezpadakoa gogoraraztea indarguneen eta ahulezien arteko oreka zaila dela, eta larritu egin daitekeela kooperazioaren konplexutasuna areagotu ahala.
‎" Bai, egia da XX. mendean komunitatea murriztu egin dela, baina beste alde batetik, kalitatea hobea da. Gure herrialdean geratu diren gehienak gizalegezkoak dira, ongi heziak, profesional gaituak, eta lanpostu garrantzitsuetan egiten duten lan. Gainera, biztanleria egonkortu egin da azken urteetan, 20.000 lagun inguru bizi gara Istanbulen, eta beste 2.000 Turkiako gainerako lurraldean".
2009
‎A. F. de Garaialde. Emakumeek zaintzan egin duten lana aitortu beharra dago. Haurtzaroak arreta eta lan handia eskatzen du, eta hori ikusi dadin modu onena da familiatik atera eta gizartearen beste erdia diren gizonezkoen ardura ere bihurtzea.
‎Herriko etxeetako idazkariak dira, opor garaian haurrak errezibitzen dituztenak, kirol hezitzaileak, liburuzainak... Administrazioko langileei galdetu egin zaie ea euskara ikasi nahi duten lanean moldatu ahal izateko. Deigarria izan da Baionako erantzuna:
2010
‎Biribilgune batek golf zaharra gogoraziko digu; beste batean, adibidez, Leioako ereserkia aurkituko dugu, partitura eta guzti. Ikusgarria, Leioako udal lorazainek herritarren begiak alaitzeko eta bizitzari mamia emateko egiten duten lana.
‎Helduentzat, gazteentzat eta umeentzat prestaturiko lan horiek euskaraz zein gaztelaniaz entzun daitezke. Audio literatura garatzeko plataforma da webgunea, baina bertan dauden grabazioak ez dira testu baten irakurketa soila, espiritu propioa duten lanak baizik.
‎Ez naiz pedagogian aditua, ez psikologoa, baina" maite zaitut" esaldiaren erabateko sozializazioa bi pailazori zor diegula esango nuke eta ez da bi sudur gorriokin dugun zor bakarra. Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en abestien letrei erreparatuta sentimenduak izendatu, eta kolorea jartzen egiten duten lana nabarmendu nahi nuke. Hartu etxean duzun haien azken CDa eta hasi irakurtzen.
‎Izan ere, demografian gero eta pisu handiagoa dute etorkinek.Jakes Bortairu, Iparraldeko AEK ko koordinatzailea da, eta Euskaltzaindiak argitaratu duen Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian lanean jasotakoaz honela adierazi du liburuan bertan: " Sekulan ez zen egin aurten Erramun eta Battittuk [Baxok eta Coyosek] egin duten lan sakon eta zorrotza. Bazen garai beraz, AEK k 30garren urtea betetzen duen momentu honetan holako lan bat burutzeko".
‎Hartzen duzu muturreko bat, bi, hiru, lau, baina azkenerako pentsatzen duzu hobe dela errepresentante bat kontratatu eta zuretzako lan bila jartzea. Ez duzu imajinatzen zenbat puntako aktorek utzi duten lana jateko beste ematen ez zielako. Orain zertxobait hobetu da egoera, baina hiriburuetatik kanpo, apenas dagoen konpainiarik, apenas dagoen perspektiba baikorrik.
‎Baina DBHko lehenengo eta bigarren mailakoek, adibidez, ezinezko zuten topaketetara joatea, adina dela-eta. Gainontzekoen artean, hautaketa hiruhilekoan zehar egin duten lanaren eta erakutsi duten jarreraren araberakoa izan zen. Noski, ilusio handiz hartu zuten berria hautatuek.
‎Testuinguru horretan eta auzoko sasoi latzei aurre eginez sortua da gune publikoak itxuraldatzen aitzindari den DK Muralismo enpresa. Sergio Garcia," Sei", eta Jose Ramon Bañales," Bada", enpresako bazkideak egiten duten lanaz mintzo zaizkigu. Gogorarazi digutenez, mota askotakoak eta larriak ziren Bilbo Zaharrak eta San Frantziskok orain dela 30 urte pairatzen zituzten arazoak.
2011
‎Lorpen handia, zalantzarik gabe: pertsonak eta talde askok egin duten lana handia izan da helburu hau lortzeko (indarkeriaren aurka eta askatasunaren aldeko lana, pertsona guztion duintasunaren eta eskubideen aldeko lana); azkenean, ezker abertzaleak egin duen hausnarketa ere sakona izan da eta bere emaitza bistan da.
‎Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan esaterako, errealitatearekin harremanetan jartzen dira eta DBHko koordinatzaile Izaskun Aldaiak dio horrek aukera ematen diela konturatzeko bertan egiten duten lanak errealitatearekin eta egunerokotasunarekin zerikusia duela, eta ez dela lau pareta artean geratzen: " Eguneroko gaien inguruan egiten dugu lan, gaur egun munduan gertatzen diren gauzen inguruan, telebistan ikusten dituzten horien inguruan.
‎Ez baita hain erraza; etxe erdalduneko haurra eskolan sartu eta esperoko duzu hamabortz urte geroago euskaraz bizitzeko prest den euskaldun osoa etorriko dela, eta ez da horrela. Alde horretatik, larrugorritan gaude Nafarroan, ez bada gizarte ekimeneko elkarte eta erakundeek egiten duten lana, baina instituzionalki ez zaio heldu horri.
‎Mikelekin batera, haren lankideak. Egin duten lana ezin da ahaztu. Lege onak ezinbestekoak izanik ere, lege horien gauzatzea askoz ere zailagoa da.
2012
‎Euskaltegiek egin duten lana oso ona izan da, jende asko euskaldundu dute eta gero eta jende gehiago dago euskalduntzeko beharrik gabe. Ikastoletatik datorren jende guztia ere, ez nahiko genukeen mailan beharbada, baina euskaratuta dator.
2013
‎Etxekoak bagina bezala hartzen gaituzte, edozertan laguntzeko prest daude beti, eta egiten duten lana izugarria da. Anai arrebok ere piromanoak gara!
‎Zilar Astean Plateruenak eta talde kolaboratzaileek egiten duten lana oso aberatsa da Egoitz Esturoren berbetan: " Oso esperientzia polita da denok gai bat hartu, horretan murgildu, landu eta gero jendeari eskaintzea".
‎Hiria euskalduntzeko lan horretan goitik behera eta behetik gora eragitearena ahotan hartu zuten jardunaldietako parte hartzaileek. Udalek eta administrazioek egin behar duten lana eta herritarrek eta gizarte mugimenduek egiten dutena, biak direla beharrezkoak eta ezin direla kontrajarriak izan ondorioztatu zuten. Gizartea kontzientziatu beharra eta diskurtso ezberdinak uztartzearen garrantzia ere aipatu zituzten.
‎Nazioarteko ikerketa baten arabera (Datorren bost urtetan lan merkatuan dauden aurreikuspenen gakoak, Randstad Workmonitor) Espainiako Estatuko hamar langiletik bederatzik uste du" duela bost urte baino gehiago exijitzen dietela", baina lanpostua ez galtzeko %94k dio" bere laneko baldintzak asetzeko edozer egiteko prest" dela. Emaitza horiek egoera dramatikoaren erakusgarri dira, lanpostua galtzeko beldurrak langileak behartzen ditu euren osasuna kaltetzen duten lanak egitera, bizitza arriskuan jartzeraino. Kontu jakina da arlo ugaritan egindako murrizketek bizkorrago lan egitera behartu dituztela langileak; prekarietatea eta lan baldintzen kaskartzea ekarri du horrek.
2014
‎Ikusi nola egin duten lan Eskozian, nola Katalunian, eta gauza bat zait deigarriena: alegia, gogoeta esparruak partekatu dituztela bi herrialdeetan.
2015
‎Egungo balioak eta funtzionamendua guztion artean kontzienteki erabakiak izan daitezela". Balio horiek egunero egiten duten lanarentzat" ipar orratza" direla diote, eta oraindik prozesua irekita badago ere, mugimendu osoa sintonian jartzeko balio izan dutela.
‎Bikain ari dira eta aurpegi onez gainera. Urtean behin afaritxo bat egiten da kolaboratzaileekin, musu truk egiten duten lana eskertzeko, eta ikusten duzunean zenbat lagun elkartzen garen eta zer nolako kalitatea dagoen hor, harrituta gelditzen zara. Eta hori ez da Euskalerria Irratiak errukia ematen duelako, bere lana oso ongi egiten duelako baizik.
‎Baina galdera zera da; emakume horrek, gutako askok bezala, kamisetak Zaran, telebista Media Markten, tomateak Mercadonan, armairuak IKEAn eta kirol oinetakoak Decathlonen erosten dituela jakingo bagenu, inor harrituko al litzateke? Multinazionalek eskaintzen duten lana herritar askok prekarietatearekin eta esplotazioarekin lotzen badu ere, erosketak horrelako saltokietan egiteari uzten al diogu. Edozein asteburutan merkataritza gune handi batera hurbiltzea besterik ez dago low cost eredua gure bizitzan zeinen txertatuta dagoen jabetzeko.
‎egin zuen lantaldeak ere heldutasuna lortu du: gaur egun hemen dauzkagun teknikariek duten lan gaitasuna izugarria da eta lagunarteko giroa arnasten da, familia giroa, eta azken emaitzan igartzen da hori, jendeak kariñoz egiten duela lan, proiektuetan dena emanez. Finantzazioan, beste fase batera pasatzeko garaia da.
‎2012tik han aritu da Mugarik Gabeko Medikuko kidea, baina segurtasun arrazoiengatik Turkiako ordezkaria da gaur egun. 2006tik 2012ra, erakundearen zuzendari nagusia izan zen Espainiako Estatuan. Nazioarteko laguntza ereduaz, politikaz, hedabideez… eta egiten duten lanaz jardun dugu.
‎Euskal Herriko jendartearen gehiengoarentzat oraindik oso ezezaguna den gerra baten testuingurua eta ondorioak azaldu nahi dituzte ARGIAk sustatutako dokumentalaren bidez. Dozenaka orduko grabazioak editatzeak, euskaraz gain beste hainbat hizkuntzatara itzultzeak (ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz, italieraz…) lanaren produkzioaren kostuak… lan handia dago dokumentalaren atzean. Beraz, lana baldintza egokietan egin ahal izateko eta egileek freelance gisa egin duten lanak ordainsari duina merezi duelako, diru ekarpenak jasotzeko crowdfundinga abiatu dugu.
2017
‎Barruti horren legedia kontuan hartuz, Auzmendik adibidetzat jartzen du Aralar aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako Planeko 26 artikuluan jasotzen den araua: " Lurzorua eraldatu dezaketen lan guztiak debekatzen dira baso iraunkorra ezartzea helburu duten lanak eta sarbide eta azpiegiturak hobetzeko edo sortzeko lanak salbu".
‎Ikuslearen memoria pizten duten lanak dira Agorretarenak.
‎Perspektiba zein den. Uste dut hondar hamarkadan Kaxubiarren Batasuna elkartean eta Radio Kaszebe irratian egin duten lanak entzule ditu, polonieraz eta kaxubieraz egiten du, kontzientzia hauspotu duela. Adibidez, maketa lehiaketa idurikoa egiten dute urtero eta kaxubierazko lanen liburutegi ibiltaria dute, bertzeak bertze.
‎Lehen Hezkuntzako eskaintza dute, 5 urtetik 12 urte artio, hiru gelatan banatuak, zikloka, gure herrietako anitz eskolatan den gisan. Nabarmentzekoa da egin duten lanari esker lortu dutela 2018ko urtarriletik aitzin eskola sare publikoan sartzea.
2018
‎Erakunde barruko txosten eta proiektuen inguruko informazio guztia publiko egiten ere lan handia egin nuen, herritar guztiek sarbide irekia izan zezaten. Bestalde, lehenengo lanetako bat izan zen ohiko lan egiteko sistema tradizionaletik atera eta Garapen Programak munduan dituen bulegoetan egiten duten lana publikoari ezagutzera ematea, horretarako sare sozialak erabiliz. Izan ere, kontatzeko historia izugarriak zituzten eta oso garrantzitsua iruditu zitzaidan horiek zabaltzea.
‎Hala ere, prozesua ez da erraza izan. Izan ere, energiaren merkatua esklusiboa eta aldakorra da, eta udalak administrazio egitura egokia bilatu behar izan du orain arte enpresa handiek kudeatu duten lan hori egiteko.
‎Irismena kalkulatzeko arazoak albo batera utzi gabe, irismena banaketarako irizpide nagusi bilakatzea bide eraginkorra da hedabideen status quoa betikotzeko, baita gaztelaniaren hegemonia ere, euskararen kaltetan. Sare sozialetan hainbat hedabidek egiten duten lana ez kontuan hartuz, hainbat medio handiri egiten diete mesede, eta beste batzuei kalte.
‎AEBetan ez dute desinfektatzailerik behar; izan ere, horixe da betiere Josep Borrellen arabera beren historia murritzean egin duten lan bakarra: lau indiar hil.
2019
‎Urtero hamar liburu irakurrienen zerrenda egiten dugu eta normalean hemen beti lehen postuetan Pirinioetako gaiak ageri dira, bertako egileak edota hemengo ohitura eta bizimoduarekin zerikusia duten lanak. Dolores Redondo baino askoz arrakasta handiagoa dute, zalantzarik gabe.
‎Eskubide guztiak urratzen zaizkie: ez daukate langabezia saria jasotzeko eskubiderik, ezta etxeetan egiten duten lanaren kontrola daraman ikuskaritzarik. Ondorioz, emakume asko botere abusuak, txantaia emozionalak, sexu erasoak pairatzen ari da.
‎Aipatu garai haietan aurrekontuen aldetik ez zegoen diru iturri izpirik, hor aldaketa inportantea eman da. Instituzio andana batek elkarteek egiten duten lana gisa batez, euskalgintza publikoa bilakatu dena diruz laguntzen dute; hori azken 60 urteetan azkartu baizik ez da egin. Noski, euskararen alde eman diren urrats horiek guztiek ez dutela euskararen etorkizuna ziurtatzen ohartarazi behar dugu.
2020
‎hango proiektu agroekologikoak ezagutzeaz gain, Erdiz Bizirik eta Aroztegia eta gero zer? plataformek lurraldearen defentsan egiten duten lana ezagutu eta horiei babesa azaltzeko aprobetxatu zuten ekimena.
‎" Gu salbatzera etorriko diren emakume zuri pribilegiatuen begirada paternalistarik ez dugu behar, aliatuak nahi ditugu", erantzun du Carmen Juares Palmak. Katalunian sindikatu, auzo elkarte eta ordezkari politikoekin egiten duten lana azpimarratu du. Madrilen, Sedoac elkarteak Etxeko Langileen Ahalduntze Zentroa inauguratu du eta presidenteak atsekabez dio feminista zuriengandik babes txikia dutela:
‎Asko arduratzen nau etorkizunak. Eskoletan ume gorrak zer egoeratan egongo diren, nola egingo duten lana logopedek, interpreteek… Hemen, gorren elkartean, pertsona nagusiek ere ezin dute sozializatu. Eta ez dira eguneko zentroetara joaten, entzuleekin komunikatzea zaila zaielako, orduan ez daukate norekin egon.
‎Lan mordoa dugu egiteko zentzu horretan, baina geroz eta garrantzia handiagoa ematen ari zaio emakume etxegabeen errealitateari eta, ondorioz, udal baliabide berriak bideratzen hasi dira, honakoa kasu. Ospatu beharreko albistea da, zalantzarik gabe, baina emakume etxegabeen egoera ahaztuta egon dela kontutan hartuta, ezinbertzekoa da halako egitasmoetatik harago sektore eta alor desberdinen arteko elkarlana, genero ikuspegia barneratuko duten lan metodologiak garatu eta baliabideak hobetzeko.
2021
‎" Adierazpen artistikoaren askatasunaren aurka neurri antiterroristak bidegabe erabili dituzten kasuen% 31ren erantzule da Espainiako Estatua. Gizateriaren alderdi guztiei buruz hausnartzen duten lan polemikoak kritikatu, probokatu eta aurkezteko aukera izan behar lukete artistek, auzitegiek mehatxatu gabe", diote Arriskuan Dauden Artisten Berlingo egoitzatik, eta berretsi dute Espainiako Estatuko sortzaileei erbestealdi segurua bilatzen laguntzeko borondatea dutela. Belgikatik, Valtonycek aitortu du mehatxuak fruituak lortzen dituela:
‎Ingenieur* es Engage* es (Ingeniari Konprometituak) elkartean aztertzen dute ingeniariek gizartean duten zeregina eta tekniken dimentsio politikoa, ekologia politikoa disziplina ezberdinen ikuspegitatik landuz. Vous N' etes Pas Seuls (Ez zaudete bakarrik) elkarteak laguntzen die beren balioen eta egiten duten lanaren arteko etena nozitzen duten enplegatuei, beren sektoreek eragiten dituzten kalteei buruzko informazioak metatuz, alde egin dutenen lekukotasunak bilduz, eta abar.
‎" Giza eskubideen defentsan oinarritu ditut nire aktibismoa eta lan arloa. Mugimendu sozialek errepresioaren aurka egin duten lanetik edan dut. Plaça Catalunyaren hustuketa, esaterako, eskola izan zen niretzat.
‎Kontalari bezala nire helburua beti izan da gure antzinakoek egin duten lana transmititzea, baina gaur egungo gizartera egokituz.
2023
‎perbertsoa da. Hedabideek behar dutena da berme bat ziurtatuko diena egiten duten lan horren araberako baliabideak izango dituztela, deialdi bakoitzaren aurrean ziurgabetasuna nagusitu ez dadin, eta formulak egon badaude horretarako, dela hitzarmen bidez edo beste bide batzuk erabiliz. Borondate politikoa dagoenean denetariko formulak daudela ikusi dugu:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia