Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 70

2002
‎Auritzerako bide ederrean, zuhaitz lerro biren artean, segituan errepidearen ezkerraldean harrizko erromes gurutze handi bat ikusiko dugu. 2,5 km.ra Auritz dugu, eta bere erditik zeharkatuko dugu, etxe zuri eta politek edertzen duten kale nagusitik. Herri hau lehenbizi" Burgo de Roncesvalles" deitua, XVIII. mendean harresiz inguratu zen; kale nagusi hau antzinako erromatar eta Done Jakueren bidea izan zen.
2003
‎Nire etxera bisitari datozen apurrek bederen dantza pauso nagi batzuk egin ohi dituzte gehienez, pozik daudela agertzeko edo, loaren aztarnak aurpegian dituztela ohetik altxatzen direnean. ...hotzaren kontra pintatu edo, pintza bat eskuetan, galdera ikur batek bezala begiak inguratzen dizkieten bekainen marrak borobiltzen, eta tarteka, ordu batzuk lehenago gozatutako uneak ebokatuz edo, dantza geldi baten pauso nagiak edo imintzioak egiten dituzte, gorputza emeki eta malgutasunez mugituz, agertokiren batera atera behar duen aktore urduriaren antzera, aurki takoidun zapatekin zapalduko duten kalea edo mundua bera beren zain dagoen agertokia dela pentsatuz beharbada. Nik zeharka eta oharkabean ate zirriztutik begiratu ohi diet, eta horrela, hanka puntetan zutik, ipurmasailak tente dituztela, izaki guztiz arrotz eta urrunak iruditu ohi zaizkit eta lanak ematen dizkit une batzuk lehenago nire altzoan edo besoen artean eduki ditudanik sinesteak, baina jarrera horretan zerbait erakargarria, zerbait emakumezkoa dutela iruditu ohi zait.
2004
‎Autodesk en arabera, “Sigma” proiektuaren helburua da ezgaitasuna duten pertsonentzako ibilbiderik eskuragarrienak ezagutzea eta ibilbidean sor daitezkeen zailtasunak erakustea. Horrela, Interneten udalerri eta hirien irisgarritasuna erakusten duten kale izendegiak garatzea ahalbidetzen du sistemak. Beraz, ezgaitasun fisiko edo sentsorialen bat duen edonork, edo haren laguntzaileek, “on line” ibilbidea planifikatu ahal izango dute hiri berri bat bisitatzeko edo ezgaitasunarentzat oztopo urbanistiko gutxien dituen bi punturen arteko ibilbidea ezagutzeko.
2005
‎Ondoren, manifestaldi lasaia egin duten kaleetan zehar, komisaldegi baten aurrean bukatzeko; han Exit Internationaleko ordezkari batzuek poliziari eskatu diote arma edukitzeko baimena. Gero kanpoan deklaratu dute:
2006
‎Galiziako gastronomia Santiago bisitatzea gastronomia bikaina dastatzea da. Jatetxe ugari daude katedrala inguratzen duten kaleetan Santiago eta horietan guztietan dasta daitezke eskaintzen dituen jaki tipikoak eskualde hori. Eguneko edozein unetan gosea arintzeko, has daiteke Galiziako enpanada probatzen.
2007
‎Eta Alemania bezalako herrialde ordenatu batean bizitzea gustatuko litzaiokeela, etorbide luze eta zuzenez osatutako hiri garbi batean. Ziur asfaltoan zulorik ez duten errepideekin egiten duela amets, lurrean itsatsitako txiklerik ez duten kaleekin. Boligrafoak, errotuladoreak eta grapa paketeak tiraderan ordenatuta dituen bezala ordenatu nahiko luke mundua.
‎Ezdakit hau kontsolamendu ona den. Baina ohitu behar dugu anbiguotasun etakontraesanetan bizitzen, ohitu diskurtsoen koherentziek eta adiera bakartasunekbizitzan behin eta berriro zelan egiten duten kale ikusten. Malguak izaten jakinbehar omen dugu diskurtsoaren zurrunak jan ez gaitzan.
2008
‎Hirigintza arloan garapen handia jasan du eta etxebizitza nahiz kasino eraikin handiak ditu. Uhartean barrena oinez goazela, kasino ikusgarriei begira, Taipako auzo zaharra osatzen duten kale txikien gunea aurkitu dugu; Pat Tai jainkosaren omenezko festak ospatzen ari dira eta bizilagunek doako opera emanaldiez eta komunitate otorduez gozatzen dute.
‎010 zerbitzua, informazio bide bat ez ezik, herritarren kexa bide bat ere bada. Bide edo hiri altzarietan garbitasunik eza, egunean zehar funtzionatzen jarraitzen duten kale argiak, gaizki aparkatutako autoak, lorategi arduragabeak edo gaueko zarata dira zerbitzu honetara iristen diren ohiko erreklamazioetako batzuk. … ko teknikariak CONSUMER EROSKI teleoperadoreek egindako kudeaketa egiaztatzeko erabili zituzten.
‎Zumarraga, Beasain eta Arrasateko toki «zehatzetan» ere, ohi baino kalitate gutxiagoko airea dago. Araban, azkenik, Gasteizen trafiko gehien duten kaleetan dago kalitate gutxieneko airea.
‎Olentzero eta Mari Dominginek Azpeitian zehar egiten duten kale buelta ikustea ez zait inoiz suertatu. Haurra nintzenean ez zen egoten eta ohiturarik ere ez dakarkit.
2009
‎Oinezkoentzako kaleen inguruan, zirkulazioa izaten duten kaleak egon ohi dira, eta guk aztertu ditugun kaleen ia erdiak gurutzatu egiten dira horietako kaleren batekin.
‎Aztertu ditugun 50 bat kale gurutzatu egiten ziren zirkulazioa izaten duten kaleekin eta horietatik erdian semaforoak falta ziren eta soinua egiteko gailuak, ikusmen arazoak dituztenentzat
‎Oinezkoentzako hamar kaletatik bitan, autoak aparkatuta egon dira edo joan etorrian ibili dira horretarako zehaztuta dagoen ordutegitik kanpo (ordutegi hori duten kaleez ari gara).
‎Guztiak auto ofizialetan ibiltzen dira batetik bestera, kristalak ilunduta dituzte auto beltz erraldoi horietan, eta auto ofizial bakoitzak New Yorkeko Polizaren edo Estatu Batuetako zerbitzu sekretuaren pare bat auto izaten ditu gutxienez aurretik... eta atzetik. Obama eta Almadinejad jaunak Nazio Batuen egoitzatik Waldorf Astoria hotelera joaten direnean, edo Sarkozy bere hoteletik jatetxe batera afaltzera doan bakoitzean, trafikoa moztu egiten dute pasa behar duten kaleetan eta auto ilarak, bozina soinuak eta new yorktarren haserrea asko igotzen dira.
‎Agirrek Gasteiz Hiribidean du denda, TAO zerbitzua paratu berri duten kaleetako batean, eta ondorioak sumatu dituela nabarmendu du. Zaila da alde honetan aparkalekua topatzea, eta zerga berri honekin batek baino gehiagok pentsatuko du etorri aurretik.
‎ez duten kale gaixotuetara
2010
‎Halaber, patinaje eskola, pin pon, mini basket, bizikleten mailegua, puzgarriak... izango dira. Igande horretan autoak Areetako erdigunean trafikoa moztuta izango duten kaleetan dauden garajeetatik irten ahal izango dira soilik. Murrizketa horiek ez dute eraginik izango garraio publikoetan zein, aldez aurretik, Udalak baimendutako ibilgailuetan.
‎Lan hori agerikoa da gaur egun ere, Euskal Herriko Erdi Aroko Azoka garrantzitsuenetako baten oinarri nagusia baitira. Abuztuaren 29an egingo da, eta herritar gehienek duela bost mendeko Aramaio biziberrituko dute, oraindik ere orduko usaina duten kaleetan.
2011
‎Donejakue bideko interpretazio zentroa dago han, Iturriaga jauregian. Enparantza inguratzen duten kale estuetan ez dago zaratarik; isiltasuna da nagusi.Kale Nagusia amaitzen den tokian San Martin elizara joateko bidea dago. Baina, aldapan gora jarraitu nahi ez duenarentzat, Oa almirantearen kaletik jaistea ideia ona izan daiteke, alde zaharretik Eusko Gudarien kalera iristeko.
‎80 mikrogramo partikula zeuden metro kuboko. «Gure herrietako edozein kale garbitan dagoena baino zertxobait gehiago da, eta zirkulazio handia duten kale batzuetan dagoena baino gutxiago». Hein berean, ACB saskibaloi ligako partida batean Fernando Buesa Arenan edo Illunbe pabiloian neur daitezkeenen parekoa da.
‎Pere Navarroren arabera, erreformaren zirriborroa “eginda dago”, eta orain “kontsulta eta partaidetza prozesua amaitu behar da”. Nafarroako Pere Navarrok otsailean adierazi zuenez, hirietako bilera batean bide segurtasuneko praktikak partekatzeko, helburua da bizikletei lehentasuna ematea, orduko 30 kilometro baino gutxiagoko muga duten kaleetan, eta bizikletak espaloian ibiltzeko baldintzak ezartzea. Gaur egun, Zirkulazioko Erregelamendu Orokorraren arabera, bizikletak ibilgailu motordunak dira eta oro har espaloietan ibiltzea debekatzen du.
2012
‎RIP taldea erreferente izan zen eta da Euskal Herrian, baita Espainiako Estatuan ere, punkari bideak zabaldu, kanta gordin bezain egiazkoak idatzi eta ibilbide sinesgarria izan zuelako. Taldearen disko uzta urria bada ere, oraindik ere haien kantuak iraungitze datarik ez duten kale eresiak dira.
‎Olabeaga, Masustegi, Kobeta, Buia... Espazio irekiak izanda ere ikusgarritasun apurra duten kaleei erreparatuta, hormak kolore argiz margotzea galdegin dute, besteak beste. Era berean, auzo garaietara heltzeko eskailerek kexa ugari pilatu dituzte Santutxun, Uribarrin, Atxurin, Deustuan, Zurbaranbarrin, Zazpikaleetan, Arangoitin, Altamiran eta Kastrexanan.
‎2013 urteko egutegi handian, Elgoibarko argazkiak ikusteaz gain, toponimia lanaren ondorioz, izen aldaketa edota grafia aldaketa izan duten kale izenak azaltzen zaizkigu, baita aldaketa horien arrazoiak ere. Honen helburua kale izen horiek gizarteratzea da, eta poliki poliki herritarrak erabiltzen hastea.
2013
‎dena bat eta bera den; non jantzigintzaren hedatze uhinak eta Belgikako muga fisikoak milaka inurri langileren ezaugarriak baldintzatu zituzten urte luzetan; non tximinia luzeko fabrika gorriak, gaur mamuz beteriko espazio antzu, emigrante iberiar, italiar eta besteren zepo bilakatu ziren; non, gure hurbilekoen bihotzak babestu beharrez, zoritxarreko gorpuztu nahi izan zintudan, latitude haietako negu giroa bezain atergabe. Zer izan ote zen zure bizimodua han, deserrian, bizipozik erakusten ez duten kale huts haietan, elkarri itsatsita eta sailetan emanak diren etxe gotortu haietako zokoetan.
‎Garraio publikoa gehiago erabiltzen da, baita oinezko eta txirrindulari gehiago ere. Haurrak, zaharrak, ezinduak eta zirkulazioa duten kaleetan etxebizitzak dituzten herritarrak dira onuradunak. Ekonomiari mesede egiten dio:
‎Goizean goizetik hasita trikiti doinuak besterik ez dira entzuten Elgetako kaleetan barrena. Debagoieneko IX. Trikiti Eguna ospatzen dihardute eta goizeko euri zaparrada txikiaren ostean, trikitilariek eguraldia lagun izan duten kalera atera eta ondoen egiten dakitena egiteko: soinua jo.
2014
‎Antonio Goikoetxeak diseinatu zuen, eta Savoiako Amadeo I.a Espainiako erregeak inauguratu, 1872an. Bilbo handitzeko ardura izan zutenek eraikin aitzindari hori erreferentetzat hartu zuten gaur egun Kale Nagusia ixten duten kaleak antolatzeko.
‎Udalak zuen proposamenarekin ere kexu dira. Onartuko den udal arauak, besteak beste, eutsi egingo dio terraza itxiak izateko aukerari; ordu erdiz luzatuko du terrazen ordutegia; arkupeetan mahaiak jartzea ahalbidetuko du; eta bost metro baino zabalera handiagoa duten kaleetan mahai altuak jarri ahal izango dira alde banatan. Neurriek haserrea eragin dute Parte Zaharreko auzotarren artean.
‎Aurretik grabatutako graziarik gabeko saio umoristikoei gehituko zaizkie, ziur asko, kate guztietako informatiboetako betiko bideoak. Esate baterako, nola pasatzen duten gabon zaharra munduko hainbat tokitan, Madrilgo Sol enparantzako prestaketa, zer afalduko dugun urteko azken gauean, zenbat gastatuko duten urtezahar eguneko kotilioien batera doazenek, nola ospatuko duten urte amaiera egoera ekonomiko larrian bizi direnek, zer eskatzen diogun urte berriari azaltzen duten kale inkestak, eta abar. Ahaztu gabe, noski, konturik garrantzitsuena:
‎lorategiak Txakur urbanizatua babesteko eta hanketan erredurak saihesteko lehen aholkua da ibilbidea planifikatu aurretik planifikatzea. Horretarako, komeni da itzala duten kaleak eta espaloiak hautatzea, gehienezko eguzki esposizio orduak saihestea (eguerdia) eta paseatzeko hainbat azalera txandakatzea paseoetan. Ibilbideak lorategietan zehar egin behar dira, lorategiz edo soropil bidez estalita, kuxinak babesteko.
‎Hirietan gero eta ahalegin handiagoa egiten da bizikletaz ibiltzeko erraztasunak emateko, eta hiri batzuetan emaitzak nabarmentzeko modukoak dira. Haurrekin bizikletaz ibiltzeko bideak askotarikoak dira Hiri batek bizikleta bide bat egin aurretik, komeni da aldez aurretik ezagutzea zeharkatzen duten bidegorriak, eremu lasaiak, zirkulazioa baretu duten kaleak, 30 kilometro orduko mugarekin… Interesgarria da, halaber, haurrentzako jarduera bereziak dituzten lekuak kontuan hartzea, hala nola parkeak edo haurrentzako guneak, tarteko geldialdiak egiteko, edo horiek estimulatzeko helburu gisa markatzea. Bide berdeak Bide Berdeen Programak 1993 urtetik aurrera trenbide trazatu zaharrak ibilbide zikloturista eta oinezkoetan egiten ditu, paisaia birgaituz eta lur eremu beheratuak biziberrituz.
‎Fabrika artean sartu dira, motorraren argiek baino argitzen ez duten kale zulo batean, eta berriz azeleragailuari sakatu dio Txominek.
‎Zerbitzukoek erabiltzen duten kaletik sartu zen inork ez zuen ikusi, eta atzeko eskailera eta zerbitzukoen korridoreen bitartez
2015
‎Elizak santu bihurtu dituen andreei eskainitakoak ere badira. Oro har, gutxi dira emakume izena duten kaleak, eta gehientsuenak gisa horretakoak dira. Are gutxiago dira izen eta abizena duten andreen izena dutenak.
‎Joan den otsailaren 26an izandako Udalbatzan EH Bilduk proposatutako frankismoa goraipatzen duten kaleak kale izendegitik kentzeko mozioak EAJ eta PSOEren babesa jaso zuen. Hiritarrak hasi dira izendegia aldatzeko lehenengo proposamenak egiten.
2016
‎Iheslarien gaiaren gainean atentzioa jartzea du helburu proiektuak; baita komikiak eta prestatu duten kale antzerkiak ere.
‎Eskuinera begiratu du. Kamioiek karga hartu eta lantegitik irtendakoan ibiltzen duten kalea hutsik dago, eta ezkerretara hasten den bidezidorra hartu du. Hesi horma txarrantxadunaren eta lantegiko pareta sendoaren arteko bide estu hartan urratsen oihartzun arraro hura sentitu du berriz ere.
‎Irudia: Ekologistak Martxan 8 Euria egiten ez duten kaleak ureztatzea Euria txikiagoa den hirietan atmosfera ez da garbitzen eta partikulak etengabe esekita daude, Querol adierazten du. Hori dela eta, zirkulazio puntako ordua baino hiru edo lau ordu lehenago kaleak ureztatzea proposatzen du.
‎Urtean zehar Unamuno plazako Euskal Museoan gorderik izaten diren erraldoi edo jiganteak ere ba dute zer ikusirik, AN zehar. Mundu osoan sonatuak dira Iruñeako Sanferminetan, egunero, ordu berean kalez kale ‘jigante eta kabezudoak’ egiten duten kale jira. Bilbokoak haien bestekoak izateaz gain, haiengandik hartu zuten, txistulariaz gain, gaiteroen laguntzaz ibitzeko ohitura.
2017
‎Zuhaitzik, landarerik, jenderik ez duten kaleetan, haizea salatzen duen ezer ez dagoenean, leiho atzetik ikusezina da, susmaezina, eta agian ezin ikusi dugulako gogorragoa ematen du, haserreago. Herrietako kaleetan haizeak bidean ausaz zeozer topatzen duenean, bizikleta bat, paper bat, katu bat, ematen du gorroto bereziarekin hartzen duela, kalean gora bultzatzen, maltzurki erasotzen, berarekin eramaten saiatzen.
‎Mikroorganismo gehien hartzen dituztenak honako hauek dira: ateetako heldulekuak (batez ere komun publikoetakoak), barandak, makina saltzaileak, liburutegi bateko egunkariak eta liburuak, ibilgailu trafikoaren kutsadura guztia biltzen duten kalean egoten diren kutxazain automatikoak, supermerkatuko orgatxoak, igogailuaren botoiak, garraio publikoetako barrak eta heldulekuak eta abar. Hau da, esku zikinak dituen norbaitek ukitu ahal izan duen guztia.
‎Abiadurari dagokionez, 50 kilometro orduko abiadurara jaitsiko dituzte orain 70 kilometro orduko abiadura duten kaleak. Gainontzekoetan 50 eta 20 edo 30 kilometro orduko abiadurak ipini nahi dituzte.
‎Martxoaren 30ean Korrika Otxandiotik hasiko dela aprobetxatuta, euskararen kale erabilera sustatzeko pausuak ematen hasi gura du Korrikaren harira antolatu duten lan talde batek. Egin duten kale neurketa batek agerian utzi du euskararen jakintzaren eta kale erabileraren artean nahi baino alde handiagoa dagoela eta horren arrazoiak jakin gura dituzte, ostean berau bultzatzeko plangintza bat diseinatzeko. Horixe du helburu zapatu hunetan, 10:00etatik aurrera Bolalekuan antolatuko duten euskara tailerrak.
2018
‎Hotelera iristean, guk ere, lehen gauza, geure burua garbitzea. Gero afaltzera atera gara, eta errefuxiatu eta yezidiek zer edo zer, edozer gauza, bilatzen duten kaleetan zehar goaz.
2019
‎Emaitza: bederatzi urteotan lau izatetik hamaika izatera igaro direla genero ikuspegia aintzat hartzen duten kale izenak gure herrian.
‎Bete da Usoak iragarritakoa ere: herritar asko bildu da, gerlariak, etxekoandreak, mirabeak, jopuak zein haurrak, neskengandik distantzia zuhur batera, plaza inguratzen duten kaleetatik begira, hesi ikusezin batek urrats bat aurrerago egitea galaraziko balie legez. Jasotako oparien artean, errementariaren ezpata ezagutu du Aizek.
‎Esate baterako,, ez izendatzea karrika edo plaza bat bizirik dagoen pertsona baten omenez, ezta hil berrien omenez ere?, edo, eremu jakin batera gehiegi ez lerratzea eta oreka bilatzea?. Herri berean, izen bera duten kaleak ekiditea, hau da,, unibokoa izatea, ere kontuan hartzekoa dela nabarmendu zuen, eta baita izendapenaren luzera ere.
‎Plazen %92, 3.482, laranja kolorekoak izango dira, eta %8, 295, urdin kolorekoak. Kolore urdin hori merkataritza jarduera handiagoa duten kaleetan kontzentratzen da, hala nola Joaquin Beunza, Bernardino Tirapu, Artika eta Marcelo Zelaieta bera. Gainerako bideak laranja kolorekoak izango dira, Gas ibaiaren korridoreen inguruko eta Anelier pasealekuaren inguruko disuasio aparkalekuak barne.
2020
‎Batek pentsa dezake liburuaren meriturik handiena eskaintzen digun umeen begirada partikular hori dela, umeen esperientziak umeen ahotan jartzeko ausardia eta abildadea dela. Ikustea nola bizi duten kalea, nola eskola; ikustea nola bizi duten helduen mundu bat; nola heriotza bera ere gehitzen duten ohiko jardun ludikora; imajinazioa deitzen diogun horrek nola blaitzen dien guztia eta gehiago.
‎ez duten kale sasiparaleloak,
‎Berdin du, jendeak ez du ulertzen zergatik herritarrek bat egiten duten kalean eta guk ez dugun bat egiten parlamentuan.
‎Balkoirik gabeko kale etxe handi edo txikiagoetan. Eta azken horiek, balkoirik ez duten kale etxeetako, eta bereziki, balkoirik gabeko etxe txikienetako biztanleek dute meriturik handiena. Helduek ere bai, baina haur eta gaztetxo horiek nagusiki.
‎Plazen %92 laranja kolorekoak izango dira, eta %8 urdina. Kolore urdina jarduera komertzial handiagoa duten kaleetan biltzen da, hala nola Joaquin Beunza, Bernardino Tirapu, Artica eta Marcelo Celayeta bera. Gainerako bideak laranja kolorekoak izango dira, Gas ibaiaren korridoreen inguruko eta Anelier pasealekuaren inguruko disuasio aparkalekuak barne.
‎Ibilgailuen zirkulazioa duten kaleetan ipinitako terrazei dagokienez, gutxienez 30 zentimetroko tartea utzi da haien eta espaloi ertzaren artean, eta libre gelditzen den espaloiaren zabalera gutxienez 1,80 metrokoa izango da. Betiere, mahaien edo mahai multzoen arteko distantzia gutxienez metro bikoa dela segurtatu da.
‎Halaxe esan zuen Gasteizko neskato hark," kaleko arabiera" ere hitz egiten zuela. Eta posible zela pentsatu nuen, badirela Gasteizen arabieraren hotsa (al' arabiyya, algaraba) duten kaleak.
‎Plaza perspektiba ugaritatik deskribatzen da liburuan zehar: protagonistaren ikuspegitik, aterabide posible guztiak eta plaza inguratzen duten kaleak aztertzeko; liburuxka turistiko baten perspektibatik, Donostiako Parte Zaharraren edertasuna goresteko; eta indiferentzia azpimarratzeko, ardo batzuk hartzera joan diren txikiteroen eguneroko begiradatik eta" polizia eta lapurretara" jolasten diren haurren ikuskera inuzentetik. Esan daiteke Konstituzio plazak collagearen atzealdea osatzen duela, gatazka armatuaren eta gizarte ez konprometituaren errealitate zatikatuari batasun bat ematen diona.
2021
‎Betancourtentzat, duela hiru urteko Venezuela oso polarizatua zegoen, indarkeria politiko handiko urte batek sendotutako oposizio aktibo batena zen: «Urte hartan hasi ziren gaur arte iraun duten kale protesta jendetsuak ere, eta garai hartan zenbatu ziren inoizko iheslari gehien».
‎Leioan radar mugikorra izango duten kaleak identifikatu dituzte
‎Radar mugikorra herriko hainbat bidetan probatu eta gero, Leioako Udaltzaingoak autoen abiadura dela eta oinezkoentzat eta txirrindularientzat gune arriskutsuenak identifikatu ditu. Hala, radar mugikorra izango duten kaleak honako hauek izango dira: Aldapabarrena, Elexalde auzoa eta etorbidea, Iparragirre etorbidea, Unibertsitatearen etorbidea, Gabriel Aresti, Estartetxe, Langileria, Larrarte, Laubide, Lekueder, Luis Bilbao Libano, Mendibil barri, San Bartolome eta Zarrageta kaleak.
‎Ezetz esan zidan, ez zeukatela antzeko beste fenomenorik ez pinturan ez arkitekturan ez beste inon, besteak beste, ez dituztelako izan era horretako loraldiak garatzeko behar izaten diren baldintza sozialak, dela burgesiaren garapena, dela eskola artistikoen tradizioa, eta abar. Literaturak eta musikak, ostera, jendartearen bultzada herrikoia izan zuten, apenas bakerik ezagutu duten kaleetan sortu ziren, tabernetako lagunarte hordituetan eta elkarrekin dantza egiten zuten andre gizonen artean. Akademietan eta hiztegietan zurrundu egiten dira idazleak, lehortu egiten dira sistema linbikoak, herdoildu egiten dira literaturari bere odola eman behar dioten bihotzak, Irlandak bizirik mantentzen jakin dituenak.
‎Duela hiru urte, Heraldo de Aragon ek artikulu bat eskatu zidan urtemuga baterako gehigarri batean argitaratzeko. Liburu dendei buruz idaztea erabaki nuen, haien irradiazio isilari buruz, habia egiten duten kale eta auzoetan sortzen dituzten eremu magnetikoei buruz. Nire abiapuntua Paco Puche liburu saltzaileak bere Memoria de librena liburuan egindako gogoeta bat zen (Liburu dendako memoria):
2022
‎Eztabaidarik, polemikarik ez dagoenez, gai honek ez du jarraipenik izan. Erresuma Batuan, Laboristen esku zeuden 130 udalerrik erabaki zutenean kolonialismoarekin eta esklabismoarekin zerikusirik duten kale izen, plaza, eraikin edo estatua oro aztertzea eta espazio publikotik kentzea, horrek esan nahi du atzetik zegoen herri mugimenduaren eztabaida maila eta bultzada sekulakoa zena, bestela ez ziren mugituko. Hemen ez da bakarrik eztabaidarik ez dagoela, baizik eta aurretik altareetan zeuden pertsonaia historiko batzuk are altare altuagoetara igo nahi direla, Elkano tarteko.
‎Portutik gorantz egiten duten kale paralelo horietako batean dago Galarrena Kultur Elkartea, eta berau da Poto bertso eskolaren elkargunea. Bertso eskola 70eko hamarkada bukaeran sortu zuten, baina urte luzez geldirik egon ostean, 2014an berriro hasi zen martxan.
‎Ni bigarrenaren aldekoa naiz: ez dut zortzi solairuko giza inurritegiz osatutako eta memoriarik gabeko auzorik nahi; nahiago ditut berezko itzala sortzen duten kale estu eta kaotikoak, elkarrekin bizitzera behartzen gaituztenak. Bestela, ehun urte barruko udak are itogarriagoak izango dira eguzki izpiak kontzentratu eta islatzen dituzten porlanezko auzoetan.
‎Auzotarren iritziz, halaber, plazak ez du taberna gehiago behar. Sanferminetan terrazen azalera “nabarmen handitzen” dela salatu dute, eta plaza inguratzen duten kale hurbilenetan beste 54 taberna daudela. “Horregatik, ez dugu ulertzen zergatik sartu nahi duen udalak alkohol gehiago berez alkohol nahiko dagoen eremu batera”, diote.
‎Ordua da. Ertzainak plaza txiki honetan bat egiten duten kaleak aztertu ditu. Doi doi zenbatu ditu dozena erdi pertsona.
2023
‎Eta gaixotasun mentalak ere badituzte. «Zoramenean hartzen dute babes; ez dakite zenbat iraungo duen egoera horrek, eta ez dakite noiz arte egon duten kalean bizitzen», zehaztu du Sanchezek. Bentzodiazepina da gehien kontsumitzen dutena.
‎Joan den maiatzean berriro hautatu zutenetik, hilabete bano gehiago iraun duten kale protesta gogorrei aurre egin behar izan die Macronek. Babes txikia izan duen erretreten erreformak milaka pertsona aterarazi zituen kalera, protestara.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia