Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 40

2003
‎bere heteronimoen zerrenda kontatzen hasi nintzen, lokartzeko ardiak kontatzen diren eran (Teresa Rita Lopesek 71 zenbatu omen zituen), idazle baten baitan hainbeste ahots, hainbeste arima, bakoitza bere nortasun eta biografiarekin nahiz eta antzik ere bazuten, guztiak hain baitziren beren baitara bilduak, hain saudadezaleak, beren sentimenduen kontaduria egiten iaioak, bakar jokoan aritzekoak. Eta badaudela erabaki nuen beren etxeko sofatik mugitu gabe (Pessoaren kasuan Doradores kaleko bulegotik atera gabe) mundua korritu duten idazleak: itsaso zabalak zeharkatu dituzte Homerorekin, infernuak bisitatu dituzte Danterekin, paradisuan izan dira Miltonekin edo gizonaren ezkutukiak argitu dituzte Shakespearerekin.
2011
‎Atharratze izaten ahal da toki on bat idatzitakoak berrirakurri eta ipuin bilduma hori prestatzen hasteko; izen itxurazkoa du, eta bada bertan, Lisboako Hotel Bragança ez izan arren, garai bateko idazleei gustatu ohi zitzaien moduko hotela, antzinakoa; deskuidatuz gero, aurki egongo zen zutik hemeretzigarren mendearen buruan dagoeneko, eta piztia xelebre askori abegi egina, gainera: ehiztariak, uso pasea delarik; arrantzaleak, amuarrainetan Uhaitzan, ez dakit nola baina franko omen dira oraino, euskara galtzen bada ere, amuarrainik geratuko ahal da sikiera, biharko askaziei nor garen, edo izan ginen, azaltzeko?; eta eskopetarik ezean lumaz tiro egin eta amua botatzen duten idazle bakartiak, besteak beste. Ehiztariak eta arrantzaleak bezain gezurti izateko famaren jabe, gainera, azken horiek; gezurretan egia ezkutatzen haiek kopuruak edo tamainak handitzen bezain trebe.
‎Félix de Azúak Quimera aldizkariko artikulu batean oso ondo agertu zuenez, badaude gailurrera igo eta handik, urrunetik, bailara deskribatzen duten idazleak. Dostoievski kontrakoa da, hurbilegia, kutsakorra, gartsua, ernegagarria.
‎hots, erabilitako hizkuntzak definitzen du literatura bat. Horrek esan nahi du Katalunian gazteleraz idazten duten idazleak Kataluniako idazleak direla, baina sekula ez idazle katalanak. Horretan datza aldea?.
‎Mexikotik honela mintzo zaigu Carlos Montemayor: . Espainieraz idazten duten idazleek ez bezalako eragozpenak dauzkate idazle indigenek. Ez baita bokazio kontu hutsa idazte kontu hau.
2014
‎Conradengan eraginik handiena izan duten idazleak Flaubert, Mallarmé eta Henry James izan dira, baina berak ere izan du eraginik zenbait idazlerengan; besteak beste: Graham Green, George Orwell, William Golding (begi bistakoa da Heart of Darkness [Ilunpeen bihotzean] nobelak Lord of the Flies [Eulien ugazaba] nobelan duen eragina); eta, Jorge Luis Borges idazle argentinarraren iritziz, Joseph Conrad nobelagilerik gorena zen.
2015
‎Ez naiz erori nagikerian guztiz fikzioa ez den zerbait idazteagatik (bide batez esanda: nor da fikzioa eta soilik fikzioa idazten duen idazle hori?), ez dut sentitzen fikzioa sortzeko nekerik, ez dut sentitzen fikzioa idazten duten idazleek baino meritu gutxiago dudanik. Bakoitzak berea.
‎Miresten ditut idaztea berridaztea dela dioten idazleak; miresten ditut ehun orritik hamabi eta hiru laurden salbatzen dituzten idazleak; miresten ditut eleberri bat idazteko ideia buruan hamar urtean bueltaka izaten duten idazleak; miresten ditut, oro har, idazleak. Baina ni ez naiz horietako bat.
‎–Orain deskubritu duten idazle hori??
‎Puska batean konplimendu eta txutxu mutxuetan ibili eta gero, harira joan zen Esteban: . Aizu, Mikel, ba al dakizu zer edo zer orain aurkitu duten idazle bati buruz, Lazarraga edo...??
‎Ehun berezi batean kokatzen direnean, hain hedatua den otzantasuna delako giza jarreraren analisiaren ehunean, gai eta kontzeptu horiek dira gutariko bakoitza prisma berezi batetik ikustea posible egiten dutenak. Prisma hori, neurri handi batean, gizakiaren mamia ukitzen dutela esaten duten idazle batzuen ele beroetatik urruntzen da, ele beti errekurrenteak direnak, baita hastioak ere. Ustez gehiegi arriskatu barik, esango nuke badaudela modu ezberdin eta interesgarriagoak giza gogamena, gure gorputza, kultura, entretenimendua edo etorkizuna enfokatzeko.
‎Badira oso gauza bortitzak idazten dituzten gazteak, baina ez dute zabalkunde handirik. Egungo errealitateari buruz modu autentikoan idazten duten eta poliziei buruz gaizki hitz egiteko ausardia duten idazle gutxi daude?.
2016
‎Jakina, inork ez zuen Sternek baino gehiago sentitu norbera izateko askatasunaren premia. Zeren dohain inpertsonala duten idazleak dauden bitartean, modu horretan Tolstoi batek, esate baterako, pertsonaia bat sortu eta bakarrik utzi ahal gaituelarik pertsonaia sortu berri horrekin, Sternek beti egon behar du presente gure arteko harremanetan laguntza emateko. Gutxi edo deus ere ez litzateke Bidaia Sentimentalatik geratuko, baldin eta Sterne bera deitzen dugun guztia liburutik aterako bagenu.
‎Edonola ere, eta jakina denez, ohiko kexa da liburu asko saldu baina kritikaren, batez ere kritika akademikoaren? onespen horren beroa jasotzen ez duten idazleen aldetik. Halako deklarazioen aurrean, dena den, nik ezin izan diot tentazioari eutsi eta Roberto Bolañok Allenderi buruz, eta, orobat, Txileko beste idazle midcult batzuei buruz?
‎Bere irudi publikoaren proiekzioa bultzatzeko eskaini dituen erraztasunek, bestalde, ordaina ekarri diote komunikabide konbentzionalen aldetik: une honetan ez dago gurean bera baino gehiago zaintzen eta babesten duten idazlerik.
‎Ez, ez naiz Wilderen extremismo horretara iritsiko, baina uste dut badaudela arrazoiak mesfidatzeko, pittin bat sikiera, egiaren aldarria horren ozenki egiten duten idazleez eta, are gehiago, haien obrez. Egiamania hori, ezbairik gabe, kulturaren alor askotara zabaldu da, baina literaturan gutxienez bi manifestazio kezkagarri lituzke.
2020
‎Ikasletan zer egin zuen eta ikasketak bukatu zituenean zer aukera izan zituen bazekien, nahiz eta, adin horretan egin ohi den bezala, aukerarik txarrena hartu zuen, argitaletxe kaxkar horretan lan egitea. . Ez dakit zer duten idazleek besteok ez dugunik?, kexatu zen.
‎Pío Baroja da Berako herriarekin eta Bidasoko lurrekin lotura duten idazleen artean ezagunena. Haren lanetan behin eta berriz agertzen dira Bidasoko eskualdea eta Bidasoa ibaia.
2021
‎Esaldi luzeegiak eta ulergaitzak ebitatzeko modurik sanoena elipsia izan ohi da. Aditza kentzearen jenioa, esanahia sintetizatzearen dohaina, berbak erditik kentzeko intuizioa, euskararen jenioa izan duten idazleek dohain hori daukate. Hori ondo egiten ikasten duenak ikasi du ondo idazten.
‎Bide batez, eta zailtasunez ari naizela probestuz, hitanoaren aldeko hautua egiten duzuenok, kalkulatu ondo akatsak egitearen arriskuak. Pertsonaiek hitanoa erabiltzea hautatzen duten idazleek aditz taulak erabiltzen dituztela pentsatzen dut. Kalean hika egiten badute, izan dezakete hitano literario naturalago bat, baina hitanoaren aditz forma osoak erabiltzen dituen euskaldunik badago, nik ez dut ezagutzen.
‎Alegia, pertsonaiak bere modura hitz egin behar du, pertsoneraz ez ezik, pertsonaieraz78 Nolakoa pertsonaia, halakoa haren ahotsa. Ahal dela, gai izan behar genuke begiak itxita ahotsak desberdintzeko, baina gaitasun hori duten idazleek osatzen dutena da literaturak daukan klub exijenteena. Oso zaila da hori ondo egitea.
‎Asko. Ikusten ditut sarritan idazle izan nahi duten idazleak baina idazteaz disfrutatzen ez dutenak eta ulertzen dut ez dutela disfrutatzen, kitto. Baina egi egi egia esaten badizuet ez dut ulertzen nola ez zaien gustatzen.
‎Idazteaz gogaitzea ulergarriagoa egiten zait, baina irakurtzen ez duten idazleak niretzat ulergaitzak dira. Eta ulergaitzak direla esaten dudanean esan nahi dut ez ditudala zertan ulertu eta kontrakoa pentsatzea banitatea dela eta banitate horrek lotsatu egiten nauela, irakurri gabe idaztean iruzur maila bat ikusten duen nire parte moralistak lotsatzen nauen moduan.
‎barruko erritmo bati obedituz, taupada musikal baten esanetara, swing emozional batean, musikaltasunez. Horrela lortzen dute ondo idazten duten idazleek irakurlearen barruan sartzea, horregatik sentitzen gara hain astun liburu txar baten bukaeran eta hain fresko, hain bizi, hain indartsu liburu on baten amaieran. Bigarren kasu horretan, ahaleginaren parterik handiena ez dugu irakurleok egin, idazleak egin du, bere ofizioarekin, bere teknikarekin, bere magiarekin.
‎– Literatura kritika ona egitea oso zaila da eta inork ez dizue irakatsiko. Ereduak bilatzen dituzuenean, ez bilatu soilik kritikoen artean, akordatu zaitezte kritika egin duten idazleekin ere, onak direnean ikaragarriak izaten direlako. Espainiako poesiaren historia ulertzeko kritiko bakar bat aukeratu banu, Luis Cernuda poeta izango litzateke, Julio Cortazarrek eta Charles Baudelairek beste inork baino hobeto ulertu eta azaldu zuten Edgar Allan Poeren ariketa literarioa, Maupassantek egin zuen bere sasoian Flauberten lanei buruzko azterketarik sakonena89, ez zait okurritzen James Joyce ulertzeko Stefan Zweig baino kritiko hoberik, Gabriel Celayari irakurri dizkiot Gustavo Adolfo Becquerri buruzko analisi onenetako batzuk90, eta On Kixoteri buruz irakurri ditudan iruzkin argigarrienak idazleei zor dizkiet:
‎– Infernu berezi bat existitzen da idazle berrien kontra hitz egiten duten idazleentzat, hildako idazleak kalumniatzen dituzten idazleentzat94, aspaldi miretsi zituzten idazleak publikoki gaitzesten dituzten idazleentzat eta beste batzuek egiten duten literaturaren kontra etengabe hitz egiten duten idazleentzat. Bizitza izeneko infernu terrible bat.
‎– Infernu berezi bat existitzen da idazle berrien kontra hitz egiten duten idazleentzat, hildako idazleak kalumniatzen dituzten idazleentzat94, aspaldi miretsi zituzten idazleak publikoki gaitzesten dituzten idazleentzat eta beste batzuek egiten duten literaturaren kontra etengabe hitz egiten duten idazleentzat. Bizitza izeneko infernu terrible bat.
‎Ez dut esan nahi sukalde horretan bizi ginatekeenik betiko: literatura garaikide batek profesionaltasuna eskatzen du, idazle profesionalak eta modu profesionalean jarduten duten idazleak. Bulegoak behar ditu, egunez lan egiteko, argiak piztuta.
‎Jendaurrean beste zerbait eskaintzea ez legoke txarto. Utz dezagun gure ukitu magikoa zirkulu literarioetan egon nahi duten idazle kamikazeentzat12.
‎Genero historikoari kasurik egitea ez du merezi, best seller usaina dario eta denok dakigu zer diren best sellerrak: dirua irabazi nahi duten idazle lotsabakoek egiten dituzten liburu txarrak. Arau sinple batzuk jarraituta edozeinek egingo lituzkeela entzun dut sarritan, baina arauak zeintzuk diren ez dakit eta esperimentu hori arrakastaz egin duen inor ere ez dut ezagutzen.
‎Baina, oro har, idazleek sufritu egin behar izaten dute kontatu nahi duten istorioaren mekanismoa eraikitzeko. Prozesu apur bat inorganikoa izan daiteke, eta modu emozionalean idazten duten idazleei kostatu egiten zaie horrela pentsatzea.
‎Niri ere kostatzen zait batzuetan arrakasta hau edo hura ulertzea. Prestigio handia duten idazle asko oso idazle txarrak iruditzen zaizkit. Baina ez dakizue zenbat saiatzen naizen gertatu dena ulertzen.
‎Arimaren zabaleran sinesten du, mundua desordenatzeko pasioa dauka eta bere gaiztakeriaren gorazarrearen azpian lar ondo ezkutatzen ez duen etika bat ere bai, hipokrisia gorroto duena eta humanitatea amorruz maite duen beste gorroto duena. Arima zabala eta mitologikoa izaten dute infernua erreibindikatzen duten idazleek, aingeru eroriak izan ohi dira; irudimenaren lurrinekin horditasuna sortzeko gai dira, kristalezko bihotza eduki dezakete. Patricia Highsmith, maila batean.
‎Idazleei buruzko aholku orokorra: fidatu beti beste idazle batzuei buruz ondo hitz egin duten idazleekin. Eta alderantziz.
‎Badira Espainiako literatura ezagutu duten idazle, analista eta kritiko miresgarriak, jakina. Nik, adibidez, bertako poesiaren ikuspegi berritu bat zor diot poesiaren katedral unibertsalak sentitu duen hotzikara poetiko gogoangarrienetako baten autoreari, Luis Cernuda poetari, eta ez dakit nola moldatzen nintzen Gerald Brenan irakurri baino lehen.
‎Nahita ere –eta ez dut uste denok nahiko genukeenik–, hori ez da gertatzen eta euskarazko literaturaren alorrean ez da inoiz gertatuko. Historian zehar oso gutxi izan dira literaturatik bizitzeko aukera izan duten idazleak. Eta, gure literaturari dagokionez, zer esango dizuet.
‎Hori hartzen dugu normaltzat. Hala ere, Euskal Herrian badira gaztelaniaz idazten duten idazleak. Zaila zaigu esaten askotan" baskoen" literatura zer den, definizioa likidoa baita, baina baskoen literatura bat badago; kontua da gaztelaniaz idazten duen idazleak zein audientzia daukan buruan.
‎Zer nolako distantziak ditugun hiztun komunitateen artean eta zenbat kostatzen zaigun bestearekin loturak sortzea. Euskaraz eta gaztelaniaz sortzen duten idazleen arteko distantzia, Euskal Herrian, erabatekoa izan da, adibidez. Historikoki eta orain ere.
2022
‎Baldin eta Ipuin Herrialdea dela onartzen badugu, noski –esan zuen Elenak barre txikiarekin, besoak zabalduz, Itxaro Bordak buruarekin ezetz adierazten zuela begi bazterrez ikusi ondoren– Hots, historia zartatu bat izateaz gain, adostasun nazional askoren faltan egoteaz gain, hiru lurralde administratibotan zatituta egoteaz gain eta abar, egoera diglosiko bat daukagu jaun eta jabe. Eta irudipena daukat ipuina ondo hazten dela hizkuntzek talka egiten duten lurraldeetan, hots, hizkuntzek talka egiten duten idazleengan. Ez galdetu zergatik, oraindik ez dut nahikoa hausnartu kontuaz.
2023
‎Haien esperientzia esplizituki ager dadin, feminista guztiek lan egin behar dute beren genealogiak garatzeko, beren bizitzetan eta beren historietan dauden emakumeei erreparatzeko eta konturatzeko haietariko asko ez direla" feministatzat" jo izan emakume zurien proiektu eta lehentasunekin bat ez zetozelako. Koloreko emakumeen historiak kontatzeko konpromisoa hartua duten idazle asko hasiak dira jada lan horretan. Esperientziari ahotsa ematea eta hura dokumentatzea baliagarria da berez, baiespenerako eta solidaritate kolektiborako funtsezko prozesua baita.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia