Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 67

2004
‎Gizon izugarri handia zen, idi parea aise menderatzen duten horietakoa, eta bularra zabaldu eta zabalduz ari zen, alaiki eta bizkor, eztarritik oso ahots goxoa ateraz. Gezurra zirudien halako gizon puskak halako ahots goxoa edukitzeak.
2010
‎Abiapuntu honetatik abiatuz, gutxiengo erlijiosoen jazarpena erraz gertatuko da. Alabaina, arazoaren muinak jarraitu egiten du erlijioa teoria orohartzailea delako, hots, gure bizitzan sortzen diren galdera guztiei erantzun zuzen eta egoki bakarra nahi duten horietakoa delako. Honelakoak dira doktrina filosofiko gehienak.
‎Den dena ondo zihoan, baina kolpetik okertu egin zen zerbait, eta gertatu zen pieza txikiren bat galtzen duten horiekin bezala, hasieran ez genuela ia ezer antzeman, soilik aldaketatxoren bat eguneroko bizitzan, baina handik gutxira, konturatzerako, orbitaz kanpo ikusi genuela geure burua. Tristea da astronautak zuri eta polit horiekin batera desegiten ikustea; tristeagoa oraindik poliki poliki lurreratzen ikustea, baina pilotuak hilda daudela jakinda, asfixiatu egin direla beren kabinetan lurreratu baino lehen.
‎Baserri baino" villa suitzar" ematen duten horietariko baten aldamenean nindoala konturatu nintzen laster hesiaren kontra pegatu nuela gorputza, bide estutik gorantz zer eta autokarabana zabal bat zetorrelako. Berehala ikusi nuen gidaria Ugarte zela eta saiatu nintzen nire burua ezkutatzen, baina ez neukan non gorde.
‎Ekin borrokari, Kristo monopolio eta berritsukeria ere eta gurutzea bandera merkantzia babestekobihurtzen duten horien zekentasun hipokritaren aurka". 366
‎" Heure esku boteretsua luzatuko duk, eta kabalak barreiatuko dituk, hi baihaiz errege dongea, sinesgogorren nonbrekoa, heure Jauna besterekin nahasten duten horietakoa".
2011
‎Ipar mendebaldean dago Hizkuntza Eskola, ia xake taulatik kanpo, eta labirintoa daukat tartean; egunkarietan igandero denborapasen atalean argitara ematen duten horietakoa; nahiz eta askoz handiagoa. Ilunabarra gainean daukat, eta metroan ausartu naiz.
‎Irakurzaletasunaren alde hoberenetakoa da, nire ustez, garai guztietako jende argiaren eta ergelarentestigantza eskuragai jartzen digula. Liburuak txunditurik uzten gaituzten esaldi eta ideiez beterik daude, paper puska batean idaztea merezi duten horietakoak. Koadernotxoak erostean horixe nahi nuen:
‎Irinarekin hasi naizez geroztik, uste dut proportzioak aldatuko direla, kanpoko hirietan batez ere. Akreditazioa eman zidan lagunak berak, robotikaren mantentzeaz arduratzen zenak, autoak errenkada batean kanpoko aparkalekuan uzten zituenak ni ikusi eta muturra makurtzen duten horietakoa zen. Elkar ezinikusi txikiak dira, larriak ez direnak baina mingarriak direnak, ez dakit ulertzen didazun, eta oso elkar ezinikusi txiki ulergaitzak dira, zeren ez bainaiz haien emazteekin oheratu, ez gaizki estali, ez diru zor, ez goroldioa duen harri ibiltari bat saldu, baina mingarriak, oso mingarriak suertatzen dira eguneroko bideetan halako ezinikusi murritzekin topo egitea.
‎Gero, beste pare bat, bizikletaz helduak. Turismo artistikoa egiten ari ziren pare bat familia dotore ere hurbildu ziren, bai, sasi arkitektu horiek, etxe batek hegoaldea zabalik behar duela jakin ez, eta halere etxeak egiten segitzen duten horietakoak.
‎Lehenago aipatutako Izagirreren" gatazkarik gabeko harreman baten bilaketa" k eta" euskaraz kantatzearen nostalgia" k laburtzen dute nire ustez azken urte hauetako lan artistikoan azaleratzen den egoera samina, baina baita poetika bat ere. Emakume etsi batengana jotzen du Imanolek Alfonsina Stornirengana, eta baita aspaldiko liriko handiengana" euskaraz parekorik" ez duten horiengana hain justu: Lope, Gongora, Quevedo, San Juan de la
‎Idazmakinaren teklen gainean, kazetariaren hatzek bihotz taupaden abiadurarekin egiten zuten bat. Burua kafegailu bat bezala nabari zuen," kafe beltz beltza egiten duten horietako bat" pentsatu zuen. Nora, Giovanni, Fabio eta Nina, gaueko bilera, erredakzioa, atentatuak... gauza gehiegi korapilatzen ziren Marcoren buruan eta, gainera, sabelean hutsune garrantzitsu bat nabaritzen hasia zen.
2012
‎Hara biltzen dira, esaterako, norberaren borondatea ameskeria hutsa dela diotenak, nitasuna (eta horren sentimen osoa) organismoaren iraizkina dela uste dutenak edota norberaren psikismoa irudikapen kultural eta historiko zahartua baino ez dela erabaki dutenak. Batera, bada, biltzen dira geneek eta botikek, eragin sozialek eta ikasitako portaerek norberaren ekimena agintzen dutela deliberatu duten horiek.
‎Nork erabiltzen ditu eta zertarako? Non geratzen da, boterea erabili eta manipulatzen duten horien aurrean, hiritar xumea. Zer informazio klase ematen zaio eta noraino uzten zaio erabiltzen aurrerapen tekniko sorta hori?
‎Harritu egin zen y aqui lo parla un muchacho". Hemen, gure artean, orain haurrak euskaraz ikasten ari direla eta, harritu egiten gara gu jakitean zer nolako gauzak esaten diren oraindik hizkuntza horren aurka, jakin ez eta ikasi ere nahi ez duten horien ahoetatik aterata.
‎Baina, zer gertatzen da egiazki prostituitzera emanak diren emakumeekin? Estigma hipotetikoa zinezko ogibide bihurtu duten horiekin. Horixe da Asierren gogoetaren abiapuntua, geroztik hainbat bide ibilarazi dizkiona.
‎0 Jeneral Weyler buruz buru lehenbizian ikusten duenaren izpirituan zirriada sortzen duten horietakoa da. Ikustearekin hain zaurtzen du irudipena non nehoiz ez baita akordutik ezabatzen harekin egin enkontrua.
‎Zutitu, eta lasterka jarraitu du, baina denbora pixka bat izan du atzera begiratzeko eta ongi ikusteko ezen asasinoak, berarentzat ezezagunak diren efektuak dituen intsentsu bitxi hark bihotz emanik beharbada, murruak saltatzen ari direla bera harrapatu nahian. Tibaltek ederki daki luze gabe harrapatuko dutela hondarreko momentuko neurriren hartzen ez badu, eta oroitu da, orduan, nola trebatu zuten bere erreinuko mendi garaienetan Ingalaterrako erregearen agenteek, hots, hiltzeko lizentzia duten horiek...
2014
‎Arrandegiko salmahaiaz bestaldean emazteki bat. Egungo kanon estetikoaren arabera, atentzioa ematen ez duten horietakoa.
‎• Eta hortara joan gabe ere. (Anartean sartu da Amerikanoa eta kartetan ari da zoko batean.) Gaixtoa hau da, sistema desegiten duten horiek, kanpoko ideia eta erreferentzia hedatzaile. Amerikanoa eta Iraultza.
‎Arabiarrak eredu hartzen dituzte omen gure lurraren askatzeko. Etsaiarekin bat egiten, Pittorteneko Peio hil duten horien alde! Kolabo ginen eta hara nazien rolean gaude orain, torturatzaile.
‎Aldi bat gehiago erdietsi du bere efektua," merkatuko euskararen" freskotasun eta arintasunez beztiturik, beti bezain erne 21 menderat pasatzeko, zimurdurarik gabe... Azken finean, anitz kanbiamen heldu da salbatu nahi den zaharkeria batendako, baina gauzen trenkatzeko ahala duten horietarik baita Mattin Irigoien, tobera edo folkloreaz, tradizio ala modernitatearen arteko eztabaida bati bota zuen amaiera xerbitxatuko dizuet askapenez: " Zaharrek ez zuten tradizionerik segitzen, ziren bezala bizi ziren.
‎Adostasun demokratikoak, horrenbestez, guztien biltzea bilatzen du, berdinen arteko bilkura, benetan bereiztu nahi duten horiekin ez baitago zer adostu. Horixe da adostasuna:
‎Adostu nirekin arrazoia dudala, men egin. Nire egia konpartitzen ez duten horiekin ez dago zer adostu. Egun, berriz, adostasuna kolokan dago.
‎ez genuen horretarako dirurik. Aita bere familiaren hilobian lurperatu genuen, izeba aldi bateko hilobian, gainean panteoirik ez duten horietako batean. Amaren gorpua, berak hala erabakita, erraustu egin genuen eta berak asko maite zuen Nafarroako bazter batean zabaldu genituen errautsak, Donamariatik hurbil dagoen erreka batean.
2015
‎EITBeko umore saio batean, haatik, trufa egin guran edo, espainierazko dormir euskaraz bertsolari esaten zela kontatu ziguten. Lekutan daude, beraz, bertsoekin logura baino ez duten horiek BECera edo bertso saioetara doazen lagunengandik. Lekutan daude euren sentierak, eta izaerak segur asko.
‎Onartezinak, hierarkian mendeko baliagarri ondo subordinaturik egon ezean. Eta, noski, gizatasun osorik ez duten horiek ezin dira banakotzat hartu, ezin zaie aitortu banakotasun osoa," kategoria ale identikoak" dira, guztiz estereotipatuak euren akats galgarri horren azpian.74 Nazio identitatea eratu, zabaldu eta egikaritu zuten instituzioek, alegia, eskola, lege sistema, kartzela, armada, eta abarrek norbanakoaren erretorika erabili arren, tratamendu forma bereziak asmatu zituzten euren eginbehar... Horrexegatik izan dituzte diziplina modernizatzaileek efektu arras desberdinak.
‎Denok ezagutzen dugu halako jendea; gu geu gara: helduaro gogorra onartzen ez dutenak, gaztaroaren urrezko ametsen hondakinetan harresituta bizitzen geratzea erabakitzen duten horiek, borondatezko itsumenaren beste bertsio triste batean. Olerki hartarako titulua hirurogeita hamarreko hamarkadaren nire gustuko abesti batetik hartu nuen, hain justu aipatu kontu haietaz arduratzen zen abestia bera.
‎Solly King, gizon lodikote irribarretsua, beti ahoan puru zuztarra zeramana, denekin bromatan aritzea gustuko duten horietakoa zen. Bere broma gustukoenetakoa zen edonori bizkarraldean zaplada indartsua ematea aprobetxatuz pertsona horrek zigarroa ezpain artean zeukala.
‎Garai horretan neska laguntxo ugariren ezagutza egin zuen, bere eginbeharretatik izugarri distraitzen zutenak, ugariak eta askotarikoak izan baitziren. Emakume asko ezagutu zituen, hasi familia" oneko" andereño finenetatik, beti automobilean bere lekaioekin bidaiatzen zuten horietatik, eta buka neska" manikura" soilenarekin, goi maila erakusteko beste pergaminorik eduki ez eta, ordainez, bazituena begi beltz eder erraldoiak, begiratu hutsarekin erre egiten duten horietakoak, eta marrubi aho eder gorri deliziusa, modan zegoen modura musukatzen zekiena, gozotasun eta isilpeko modu guztiak erabiliz.
‎Goitik eta Ondarzabalek fortuna pittin bat gehixeago izan zuten, bakoitzak bi banderilletatik sikiera bat sartzea erdietsi baitzuen. Jendearen txalo eta irrien artean erretiratu zirenean bi lagunek begirada ezin adierazgarriagoa gurutzatu zuten, duda izpirik uzten ez duten horietakoa. Segidan Uzkudunek estokea hartu zuen.
‎" Terroristek ordenaren beharrik ez dute basatiak eta kriminalak omen direlako; beraien buruetan izua zabaltzea eta krimenak egitea baino ez dago. Guk, hiritar zibilizatu, bakezale eta demokratok, ordea, ordena maite dugu, bere beharra sumatzen dugu eta ordena zapuztu nahi duten horien aurka altxatuko gara demokraziaren izenean —hortxe antiterrorismoaren oinarria— Gu, hobeak gara. Onak gara!
2016
‎Erlijioaz lan bat baino gehiago utzi zizkigun, esaterako 1889.eko" Hebraizantes portugueses de San Juan de Luz en 1619", Madrileko Historiaren Erret Akademiaren aldizkarian, 1892.eko" A protestant church in the Pyrenees", Londoneko The academy aldizkarian, 1900.eko" Les basques difendus en 1788par un anglais contre les calomnies d’un espagnol eveque et cardinal", Baionako Arte eta Zientzietako elkartearen aldizkarian, edota 1903.eko Gleannigs in church history, chifly in Spain and France. Halarik eta guziz ere, euskaldunoi lan horiez gainerakoak interesa zaizkiguke gehien, hots euskal kulturarekin zuzen zuzenean zer ikusirik duten horiek guziak. Gure" Klasikoak" bilduma txiro baino naro asko horretan, Xipri Arbelbidek bi aleetan prestatutako Ipuinak izenburupean Websterrek Donibane Lohitzunen Dajieu baitako Bellevue andreari jasotako istorioak argitaratu ziren lehendabiziko aldiz euskaraz.
‎Baina leku, leinu eta herrietan une bateko pasadizo baino ez garen norbanakoak ez gara izate propio baten jabe. Ez dugu berezko izaterik, izatea duten horiek hemen gauden artean uzten digutena baino. Gizakiak lekuaren zildarrak baino ez gara.
‎Askotan, ideiek gutxi irauten dute emakumearen buruan. Txori jostalariak izan ohi dira, habia apenas erabiltzen duten horietakoak, beti beste norabait joateko prest. Danbor debekatua jotzen duen alabaren irudia, ordea, gustura dago emakumearen burmuinean, hantxe egin du luzaroko habia.
2017
‎Nik bai. Zerbitzariekin, hiri honekin, mutikoaren gurasoekin, nahiko gaizki pasatzen ari diren baina salaketa jarriko ez duten horiekin.
‎Sarrionandiak" literatura arturiko eta mediebalean murgilduta" bizi izan zuen" Puertoko denbora hutsean" izkiriatutako narrazioa iturri historikoetan gordetako errealitatea fikzioarekin uztartzen duten horietakoa da. Hala ere, proiektu honen abiapuntu izan diren aurkikuntzek agerian utzi dutenez, kasu honetan, errealitatea eta fikzioaren arteko erlazioa zeharo korapilatsua da, historia eta istorioaren hainbat geruzatan azaltzen dena.
‎Auzoak ez dio laguntzen bertsolaritzari, baina gutxiago laguntzen du bertsolaritzaren diskurtsoak berak: gazteen artean lautik hiru omen dira euskaraz konprenitzen ez dutenak, eta konprenitzen duten horietako batzuk bertso saiora hurbildutakoan, zer eta maiz purrustaka hartu.
‎Richard Sennettek esan bezala, egungo instituzioek jarraitzen dute gaitasuna epaitzen, ondorio erreala epaitzen dutela sinestarazi nahi badigute ere. Ezgai bezala definituak diren gazteak, talentorik edo doairik ez omen duten horiek, beraien ezaugarri propio eta bereziekin nabarmentzerik ez duten neurrian, masa amorfoa bilakatzen dira, aurrera egiten lagundu behar den gizabanako bilduma.
‎Bestelako eskolatan, berriz, arestiko bereizketa zinikoan erori nahi ez eta ume eta gazte guztientzako erritmoa edo abiadura izugarri moteltzen eta geldotzen da, potentzial txikia dutenei ere aukera emanez, eta potentzial handia dutenak izugarri aspertzen direlarik; helburua, ikuspegi sozialean oinarrituz, potentzial eskasa duten ume eta gazteei laguntza eskaintzea da, potentzial handia duten horiek berez aterako baitira (oinarrian ikasle onek ikasle txarrak lagundu behar omen dituzte, baina testuinguru inpaziente eta indibidualista honetan zaila egiten da elkarlan altruista hori). Ondorioa:
2018
‎Kexak gutxiago heltzen dira erakunde, elkarte edo enpresetara. Kasu hoberenean, Euskal Herriaren murriztea edo zatiketa salatzen duten horiek" friki" akigarritzat dauzkate; eta txarrenean, ez dira ohartzen" euskal" modu murriztailean erabiltzen dutela eta ez dute kritika ulertzen (bistan da, batzuek beren ildo politikoarekiko koherentziaz, nahitara egiten dute murrizte hori; hori, konfrontazio logika batean sartzen da). Eta, hain segur, gehienetan ez zaie kritikaren berri heltzen.
‎Alabaina, bide zulatu eta lokaztu horretan inarrosia haiz, nahiz larruki ederrez jantzia eta jarleku koltxoituan hagoen. Badakite, hire ospea goratu nahi duten horiek, kanpoan gertatzen denaz nola futitzen haizen!
2019
‎A) sexua, B) adiskidetasuna, C) Elkarrekiko konfiantza, eta antzeko beste ergelkeria batzuk inprobisatu ditut. Suzz urduritzen hasi da, badaki zertan nabilen, ez da amua irensten duten horietakoa. Ezagutzen ez nion ezinegona isurtzen ari zaio saiatzen duen irriari; ihes egin nahi dit.
‎Arrakastatsu suertatzen diren idazleen hasierak izan zaizkiola beti arrakasta eman dioten idazlanak baino deigarriago. Askok heldugabetzat jotzen duten horietan xarma berezia ikusten omen du berak. Inork aurkituko ez lukeen zokoetan topatuko luke Moritzek xarma.
‎Eta oraingo zorigaitzagatik ez balitz, barrez lehertzen egongo litzatekeela hura oroituta. Gertatutakoaren berri ere eman nion, bulegoan suizidio hitza zebilela denon ahotan, auskalo nork sortutako zurrumurrua, agian, azkenean bertsio ofizialak baino indar handiagoa hartzen duten horietakoa. Eta horren jakitun izanda ere, ideia bueltaka hasi zitzaidala eta elur pusken antzera buelta bakoitzean handiago egin nuela.
‎Amaitua genuen afaria. Trago batzuk hartzera joan ginen eivissar estilo antzeko pub batera, dekorazio zuri eta urdina zeukan lokal batera, argi berdatsaz, tira, estilo zatar eta espantagarria duten horietako batera. Bertan eseri ginen, nork bere gin tonicarekin, atzean musika tekno zaratatsua genuela lagungarri.
‎Esan behar, hala ere, tegi atzizki duten horiek Dermiokoak direla, tegiak, berriz, basoan izaten zirela eta Dermio aldeko dokumentazioa baso aldekoa baino askoz ere ugariago dela.
2020
‎—Zein dira kastigu gogorragoa duten horiek?
‎—Edozein inposaketa pairagaitz zaiolako ezin izan zuen borroka politikoa utzi, adinak eta osasunak hartara behartu arte. Gorrotatzen duten horiek bizialdia mingostu dioten arren. Baita senide guztiei, bide batez. Ordainean bere pozbideak aurkituko zituen.
‎Heroi izatea egokitzen zaienean, izaten da patu horrek ezlekutan eta ezordutan harrapatzen dituelako. Gainerako heroigaiek, komunitatearen salbatzaile izatea nahita aukeratzen duten horiek, hauta hori egiten badute izaten da ez dakitelako zer nolako zigorra ezarriko dien komunitateak. Ez dakite ezen paper haren truke, niaren zulo sakona beteko duena, komunitateak kartzela eta heriotza emanen diela.
‎Estalkia kentzeko besoak sartzerakoan, galdetuko niokeen neure buruari ea Beñat Lergak putakumeen zerrendan sartua ninduen. Traidoreenean bai agian; edo, gradu bat jaitsiz gero, jende epelarenean, landako gizandiari zenbait ahapaldiak idaztearekin bere burua zuritzen duten horietakoan. Estalkia motel motel altxatu; isiltasunak, eztanda ezak, baietsiko lukete hirugarren aukera.
‎Nik berrikasi ahala irakasten dizkiet aoristoaren ezkutuak esker oneko bezeroei. Bada, agian aise ahazten duten horiek memoria ona daukate. Mareak ekarririko hondarkinen artean igerilari baldar dabilenak, berriz, memoria txarra nozitzen du.
2021
‎(Su eman duten horiek ipurdia lastoz dute.)
‎Hori guztia gutxi balitz, Lacey, Cobb eta beste batzuen lan etnografikoek erakusten digute ikasle mota bi dagoela; batetik, eskolarekin identifikatzen dena eta eskolaren balioak bere egiten dituena eta, bestetik, eskolaren aurkako sentimenduak garatzen dituena. Eskola ikusi nahi ere egin nahi ez duten horiek nola motibatu daitezke. Nola inplikatu?
‎XVIII. mendean ere, euskararen aldeko egitasmoak eta jarduera asko burutu ziren arren, euskarak ez zuen presentziarik eskolan. Are gutxiago, oraindik, XIX mendean, estatu espainiar eta frantsesak erabaki zutenean Euskal Herrian beren heziketa sistema nazionala ezartzea, aldaketa handirik gabe gaur egunera arte iraun duten horiek.
‎Logika bera ezkutatzen da, aipatu katedradunaren hitzetan, diskriminaturik sentitzen diren gurasoen kasuan, gazteleraz ikasi nahi eta uzten ez dietela esaten duten horien kasuan: arazoa ez da ez zaiela gazteleraz ikasten uzten, katalana (edo euskara) ikasi nahi ez dutela baizik, Kataluniako zein Euskadi eta Nafarroako eskoletan gaztelera ere irakasten baita.
‎Batetik, euskaraz ikasten dutenen artean politizazio handiagoa dagoela uste du gehiengoak; are gehiago, ereduko ikastetxeetan abertzaletasunari lotutako balioak transmititzen direla pentsatzen dute dirudienez, beraiek jasotzen duten prestakuntza neutroa omen da, identitaterik bakoa... — Bestetik, kontrako zentzuan, euskara dakitenen artean ere errepikatzen da euskara jakinez gero hobeto ezagutzen dela Euskal Herria, besteak beste. Modu batean edo bestean, argi geratzen da euskararen politizazioa, zeinen arabera, batzuek erabiltzen duten euskara arma politiko gisa besteei benetako euskaldunak ez direla esateko, besteek euskara hitz egiten duten horiek terrorismoarekin edo abertzaletasunarekin lotzen dituzten bitartean.
‎Irakasleok ere, kaiola eraikitzen laguntzen dugu. Baliteke, zentzu horretan, egungo irakasle gehienak izatea, Nietzschek Kanti kritikatu zion modu berean, kaiola zuhurtziaz apurtu duten horiek baina, akats baten bidez, presondegi berera itzultzen bukatu dutenak. Paradigma zaharraren kaiolarekin bukatuz bezaketa atzean uzten genuela pentsatu arren, bukatu dugu berriz ere kaiola barruan, esk (ai) olan; eta, eskaiolaren oinarria ortopedagogia da, ortopedia eta pedagogiaren arteko nolabaiteko nahastea.
‎Haatik, zein urrun gauden oraindik. Neurri handi batean, azalkeria edo hutsalkeria nagusitu delako, ardo zaharra kupela berrietan sartu nahi duten horiek, batetik, uko egiten diotelako ardo berria kupela zaharretan sartzeari eta, bestetik, kupela berrietan ardo berria sartzeko ezgai direla erakutsi dutelako. Aitzitik, kupela zaharrek ere balio dezakete ardo berria gordetzeko, hots, berrikuntza gauzatzeko, horregatik atzerakoi bihurtu barik.
‎Ez hori bakarrik, Diezek dioen bezala, ikasketa horiek benetako pasaldi bihurtu baitira; sartzeko nota baxuenetarikoa izateaz aparte, ikasleek gradua bukatu ohi dute gainontzekoetan baino nota altuagoarekin. Hor ez da dena bukatzen, maiz gradua bukatu bezain pronto hasten baitira unibertsitatean eskolak ematen bukatu berri duten horietariko batzuk. Lledok salatu bezala, estatu espainiarrean gehiegitan ikus daiteke berehala sartzen dituztela bukatu berriak graduan eskolak ematen, inolako prestakuntzarik gabe, makineria unibertsitarioak irentsita bukatzeko.
‎Irakasleak kontratatzeko prozesuak hitzarmenetan adostuta eta zehaztuta dauden arren, ikastetxe askotan ez da horrelakorik egiten, azkenean nepotismoa nagusitzen delarik. Eta txarrena zera da, instituzio publikoetan nepotismoa kritikatzen duten horiek ez daukatela inolako arazorik edo lotsarik beraiek ikastetxean egiten dutenean justifikatzeko. Izan ere, horrela erantzun zigun ikastola bateko buruetariko batek, kontratazio prozesuaren inguruan kritikak egin genituenean:
‎Modu analogoan, logika erdiarotarrari jarraiki, hezkuntzan ere antzeko hierarkia ikus daiteke. Irakasle izan nahi duten horiek seminaristen moduan dira prestatuak, geroan irakasle apaizak izateko, hots, heziketa errituak kudeatzeko ahalmena daukatenak. Irakasleak, noski, ikastetxe parrokiako zuzendariaren aginduetara daude, horien ardura ikastetxea zuzentzea eta zaintzea baita.
2022
‎Joateko billete bikoitza, itzulera libre uzten duten horietako billete bat.
‎Ez zeuden hor iaz, ez ditu inork landatu, baina ez dirudi axola zaienik. Hegoaldetik etorri den lorezainak kendu nahi ditu, inbaditzaileak omen direlako, baina jabeak beste iritzi bat du, berez etorritako landareak maite ditu, inoren laguntzarik gabe lekua hartzen duten horiek.
2023
‎Jaun hauei gaizki irudituta ere, beharrezkoa ez dena premiazkoa dela uste duten horietakoa naiz. Gauzek eta pertsonek niri zenbat eta zerbitzu eta mesede gutxiago egin, orduan eta gehiago estimatzen ditut.
‎" Nerea, ezpainetan beti irribarrea duten horietakoa zen, hiztuna, eta emetasunez gainezka egiten zuen."
‎Euskal Herrian, modernitatea iritsi bitartean, XX. mendea aski aurreraturik, iraun zuten ohitura zenbait errotik desagerturik dira, batzuk Elizaren baitakoak zirenak baina beste batzuk haren eremutik kanpokoak, hala nola emabatzarreak edo senarraren eginkizuna emaztea erditzerakoan, bizimolde desberdinak erakusten dizkigutenak. Atal honetan duela gutxi arte iraun duten horietariko batzuk ikusiko ditugu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia