Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 56

2003
‎Leihotik sartzen zen eguerdiko argiak areagotu egiten zuen bere aurpegiko zurbiltasuna, begi zuloetan orban bioletak nabarmenduz. Garagardo arin baten koloreko begiak zituen, begiratu hutsarekin mozkortzen duten horietakoak. Gu aurrean aurkitzeaz harriturik bezala begiratu zigun.
‎Ez dakit. Baina bazuen zerbait berezia, Andaluzian" duende" esaten duten hori. Besoa eskaini zion Oskarri.
2004
‎Lainoz betetako portuak, gizonezkoei zaplaztekoak jotzen dizkieten emakume ilehoriak, beti erantzun perfektua duten gabardina luzeko erretzaile amorratuak, eta Italian ikusten ez diren beste mila gauza. Edo barre egitekoak jartzen ditu bestela, eta orduantxe konturatzen dira batez ere, barre egitean, lan inportantea dela gauez egiten duten hori.
2006
‎Barandiaran arrazista zen noski (kritiko gogorrak agertu zaizkio" antropologo" modernoago batzuetan). Zergatik ez, orduan, Caro Baroja ere (nahiz eta beste batzuek euskal abertzaletasunaren kritikoa bakarrik ikusten duten horrengan; eta horrek jada ez arrazista bihurtuko luke).
‎niri idazten ari zinen, nire baimenik gabe, zer eta hirugarren bati buruz gaizki esaka jarduteko; hirugarren horren tokian jartzen zara orduan: batere uste ez duela besteren ahotan eta paperetan lumatua, larrutua duten horren tokian. Zer ote zegoen egiazkotik han esaten zenuen guztian?
‎Atzo, hiriko biztanleak ezikusi eta ezentzun pasatzen ziren emakumearen ondotik, egiteko handiagoak dituztenen itxuran. Saint Germain karrikatik etorria zen noski, paristarrek" Geneba txikia" deitzen duten horretatik, eta hara itzultzen zen trankil trankil, inork trabarik egin gabe. Arriskuak zuhur bilakatzen du ahoberoena ere.
2007
‎Gaur, 2006ko urtarrilaren 17an, hasi naiz zazpi saiakerak osatuko duten Horretaz multzo hau idazten.
2011
‎Eta heldu hintzelarik, ni heuregana nindoala, euskaltegiko atarian zunan? nola hurbildu hintzaidan, irribarre zabal loratu berri eta aldi berean herabe bat ezpainetan, begiak nireetan tinko, begiek bat egiten duten horretan nekez esaten diten gezurrik?, eta nola inkontzienteki hire besoak gorputzetik libratu eta nireenganako bidea egiten hasi ziren, maitagarriro, besarkatzera bahentorkit bezala. Gorputzak mintzoak baino hobeto ematen ditin aditzera makina bat gauza, izan ere, eta aurpegia horrela argitzen denean, argitasun hori entzun ere egiten dela, gauza benetakoak adierazi behar ditin inondik ere; egoki interpretatzen asmatu behar!
‎–Ez educación bilingüe intercultural delakoak (ia erabat gazteleraz denak), ez balizko irrati indigenek, ez gaiari buruzko diskurtsoek daramate inora nortasun kichwa. (?) Hezkuntza bilingüe multicultural deitzen duten horrek zulora daramatza. Ez du inondik ere jatorrizko hizkuntzetan hiztun osoak sortzeko baldintzarik sortzen, ez da hango (Euskadiko) A eredu batera ere iristen?.
2012
‎Baina ez nazazue oker ulertu. Berez hutsalak ziren objektuek sorrarazten zuten arreta desegoki, zorrotz eta gaiztoa, ez da nahastu behar, nolakotasunari dagokionez, gizaki orok duen hausnarrerako zaletasunarekin, batez ere irudimen biziko pertsonek duten horrekin. Era berean, ez zen, lehen unean pentsa daitekeen bezala, muturreko egoera bat, zaletasun horren gehiegikeria edo; aitzitik, funtsean zen berezia eta desberdina.
2013
‎Ziurrenik eurak ere ez dira kontziente zer esaten ari diren... Edo, agian, sinesten dute esaten duten hori egia dela. Baina biharamunean ahaztuta dute.
2014
‎Baina sakonean bagenekien biok hori ez zela egia, eta esango nuke, lehenengoaz geroztik elkartu ginen aldiro, Y ri damu izan zitzaiola beste behin gure artekoaren soka milimetro bat gehiago tenkatu izana, engranajea koska bat estuago bortxatu izana, bere terminologia unatuan, itxaropen faltsuak sortu izana?, eta esango nuke horregatik tratatzen ninduela beti puta merke bat banintz moduan biharamunetan, gaueko karra orekatze aldera edo; potrorik ez zeukanez begietara begira hitzak zuzenean esateko, mezu subliminal hura bidaltzen zidan, uler nezan ez nuela egundo kateatuko, bart jazotakoa haragi ahulegiaren apeta hutsa izan zela, eguzkiaren aurreneko printzek desagerrarazten zutena. Errukitsuagoa irudituko zitzaion baina, jakina, soilik bere buruarekin zen errukitsuagoa, ez zuelako hain urde sentiarazten eta nik neuk, neska argi eta aldi berean leloaren rola ezin hobeto jokatuz, kopla gehiegirik gabe egiten niolako lan zikina deitu ohi duten hori.
‎Baina ez didatela ikusten utziko esan didate, ez dagoelako ikusteko moduan. Ez dut ulertu zer esan nahi izan duten horrekin. Nik gertatutakoa kontatu diet behin eta berriz, baina ez daude gustura, nonbait.
‎1747 Ib., 150 1) Ez duelako esplikatzen nazio bat izan nahi omen dutenok zergatik nahi duten hori, nola etorri diren hori nahi izatera; 2) hainbat kasutan erakunde politiko berean batuta bizi bai (Estatua), baina nazionalitate berezia gordez egin nahi delako: txekiar askok Austrian egon gura du, baina txekiar gisa (Palacky:
2015
‎Leibniz, Chomsky, Block, Searle, Nagel edo Colin McGinn pentsalariek, 52 beste askoren artean, kontzientzia misterioa dela uste dute, eta ez ezabatzear dagoen puzzle zientifikoa. Hots, euren ustez, kontzientziaren gaiak, zonbiek ez duten hori, ez du zientzia kezkatu behar.
‎Badago ezkutuko indar bat, erakarmen bat, vanitas vanitatis, zinemaren distirak eta glamourrak jaulkitzen duen balizko banitatetik haratago doala dirudiena. Idazleek, mimo eske, atentzio eske, edota, sinpleki, beltza zuriaren gainean ipiniz egin duten horren pobretasunaz jabeturik hura beste zerbait bihurtuko den esperantzan?, sarritan aipatu ohi duten kontua da, euren liburuak aise egoki daitezkeela zinemara, dirurik gabeko zine zuzendariak direla haiek. Baina, orduan, zergatik ez dute zuzenean gidoi bat idazten?
‎ez dute hegazkinaren kristalaren bestaldean deus ikusten. Eta ikusiko balute ere, ikusten duten horri muzin egiten irakatsi diete hasiera hasieratik akademian, ez baita benetakoa ikusten dutena: abiadurak engainatu egiten ditu zentzuak, ez dute pilotuek ispilukeria horiekin fidatu behar.
‎Eta lotsatu egiten naiz hemen esateaz, hain baitzen kaskarra eta ezgauza nik erabilitako aitzakia: usainak gogaitu ninduen, emaztekien usain berezkoak, izerdiak eta odolak sortu ohi duten horrek ito zidan egarria. Hasieran sua pizten zekien lurrin huraxe bera bilakatu zen itzalgai elkarren ondoan egindako egunak pilatu zirenean.
‎XI. mendean jasotako eliza zahar baten oinarrietan mende luzeetan itsas korala legez hazitako etxe gotiko harroa, paristar txiroenek laurogeita zazpi urteko nekeen gainean zutitua eta dorrerik garaienak Frantziako bazter guztietatik etorritako gosetuen bizkar gainean oinarrituta zituena. Harrigarria izan da beti, behartsuen ezerezak nola lagundu izan duen historian zehar oroitarririk nabermenenak tentetzen eta nolako zentzugabeko adorez egin izan duten hori, gainera.
‎–Ezagutzen duzue harrapatu duten hori. Lehergailuak bidaltzen zituena?
‎Baina eutsi erroa duten horiekin batera, beste aukera hauek ere badira:
2016
‎Egun horretan ere geldi geldirik zegoen espaloi ertzean, oinezkoentzako semaforoa berde noiz jarriko. Ez zuen gehienek egiten duten hori egiten, autorik edo motorrik ez datorrela aprobetxatuz beste aldeko espaloira pasatzea, are gutxiago zenbaitek, ausartenek edo arduragabeenek, egiten dutena, autoak datozela ikusita ere, oraindik urrun samar daudela iritzita, kalea korrika batean gurutzatzea. Ez, arauak zerbaitegatik dira diren bezalakoak, eta berak estu beteko zituen beti.
‎Batez ere EH Bilduk, Ahal Duguk eta Aranzadik, kaletik datozen indarrak baitira. Nondik datozen gogorarazi behar diegu, zergatik dauden hor, nork eman zien konfiantza eta zer egin behar duten horri eusteko. Eta, horretarako, inoiz baino gehiago, herri mugimenduek eutsi behar diote haien lanari.
‎EAJk eta EH Bilduk elkarrizketa prozesu bat zabalik izan dute aurreko bi urteetan euskarari buruzko gaiak aztertzeko, nahiz eta ez duten horren berri eman. Hainbat bilera egin dituzte bi aldeetako ordezkariek.
2017
‎Ideia perbertsoa da, beraz, liberal kosmpolitarrek aurkezten duten hori: zortearen apetak erabakitzen duela guraso zuri, mendebaldetar, klase altuko eta aberatsen haur edo guraso beltzaran analfabeto eta pobreen haur jaiotzen ote zaren, eta horrek ez daukala inongo zerikusirik (eduki behar) ondasunen banaketarekin (izan autoritate politikoa eta soldata, izan elitezko eskoletan sartzea); ideia perbertsoa eta inongo ekarpenik egiten ez duena maila analitikoan.
‎–Eta zer da baieztatu duten hori? –aitak
‎Best seller bat hartu nuke, jende mediokreak bere irakurlezaletasuna justifikatzeko eta irakurtzen ez dutenen aurrean haiek irakurle direla esateko irakurtzen dituzten bodrio horietako bat. Normal sentiaraziko nauena, denek egiten duten hori bera egitera naramana. Eta hor ikusi dut nire lankideek hainbestetan aipatu didaten liburu hori, ondoren pelikula egina diotena, komunikabide serioek, etxekoandreak masturbatzeko?
‎Izugarria duk berreziketarekiko haien erresistentzia. Dena galdua dutelakoan zaudek, eta sinesten duten horren alde beren buruak sakrifikatzeko prest. Horregatik, hemendik aurrera bestelakoa izango duk gure jarrera; horregatik, luditzearen bidea erakustea erabaki dik sistemak.
‎Gizonek oraindik ere egiten dute emakumeek mendeetan zehar egiten ikasi duten horixe: beste modu batez deitu, apaindu, eraldatu eta, batik bat, sekula ez esan egin duten hori deskribatzen duen hitza. «Pixka bat behartu» dute neska bat, «pitokeriatan ibili dira pixka bat», neska «mozkor arraildua» zegoen edo, bestela, gustuko ez balu bezala egiten zuen ninfomana bat zen:
‎Hala Parisko lorategietan nola museoetan, hortxe ditugu gizonak emakumeak hertsatzen. Ovidioren Metamorfosiak irakurriz, badirudi jainkoek egun osoa ematen dutela ados ez dauden emakumeak harrapatu nahian, nahi duten hori indarrez eskuratzen. Erraza, jainkoak dira-eta.
‎Horretara dator liburu hau. Alegia, Trumpen garaipenaren nondik norakoak argitzea da lan honen helburua, baina baita askok programarik gabeko estatuburutzat jo duten horren politikak ekar ditzakeenak aletzea ere. Zenbait idazle, kazetari eta unibertsitate irakaslerengana jo dugu horretarako, AEBetan bizi diren euskal herritar batzuk tartean; izan ere, ozeanoaren alde honetan ezinezkotzat jotzen zen hura bestelako ikuspegi batetik ikusi zuten amets amerikarrarena deritzon lurraldetik.
2018
‎eta are gehiago ere egin dute, gizonen sortze boterea beste eremu batera ere hedatzen baita: bereganatu duten hori bestelako sormolde bat bilakatu dute: bizi politiko berria sortzeko gaitasun, edo eskubide politikoa mundura ekartzeko gaitasun.
‎Ez dakit non. Horixe besterik ez dakit, ez dagoela emakumeek uste duten horretan. Emakumeei begira geratzen naiz, Saigongo karriketan, oihaneko postuetan daudenei.
‎Atea ireki eta nire gelara sartu ginen eta, esandakoez erabat damutu balitz bezala, hasi zitzaidan barkamen eske, begiak malkotan zituela eskatu zidan emateko besarkada bat, bakeak egin behar genituelako. Trakeski besarkatu ninduen, eta bere negar malkoek lepoa bustitzen zidaten bitartean pentsatzeko astia izan nuen zeinen arraroak diren gizonezko batzuk, zeinen galduta sentitzen diren sentimenduek barrena astintzen dietenean, nola gutiziatzen eta itsutzen diren maite duten horrekin, baina artean ez nuen susmatzen, ezta hurrik eman ere, zenbateraino gal zezakeen burua Perrin jaunak.
‎Denok eman behar dugu zerbait, gutxi batzuek dena eman behar izan ez dezaten. Esaldi horrek jendea errudun bilakatzen du, batzuek dena eman behar izatearen errua besteek eman ez duten horretan baitago, eta beraz, (kausaren alde) ezer ematen ez duenak, ezertan laguntzen ez duenak, besteen erabateko konpromisoa behartzen baitu: armak hartzea, sasia, erbestea, kartzela, tortura, heriotza.
2019
‎Ausardia handiko emakumeak atsegin ditut, ideiak garbi dituztenak eta nahi duten hori lortzeko borroka egiten dutenak. Psikologikoki indartsuak, ezerk atzera botatzen ez dituenak.
‎eta dena hormonak ez emateko. Ez dakit benetan sinisten duten hori, edo beraien bizkarrak babesten ari diren. Zeren nik ulertzen dut, pertsona batek dudak adierazten dizkizunean edo ez badu argi, ba, esatea ondo pentsatzeko, baina normalean, onar dezagun, zu behin hara joaten zarenerako ziur zaudelako da, beste esparru guztietan esan duzulako, argi duzulako, normalean behintzat.
‎Mende honen hasieran, iparraldeko findegietan, arau batek debekatua zien emakumeei fabrikan sartzea, the curse? (, madarikazioa?) deitzen duten hori zeukatenean: azukrea belztu egiten omen zen.
‎zen; gizonari zegokion neskari irakastea zer den existentziaren errealitatea. Zenbait gizaseme lausengatu egiten ditu eginkizun delikatu horrek; buruargiagoak baldin badira, artega neurtzen dute zer distantziak bereizten dituen emazte izango duten horrengandik. The Age of Innocence eleberrian [Xalotasunaren garaia], Edith Whartonek honela deskribatzen du nolako eskrupuluak dituen 1870eko mutil gazte estatubatuar batek beretzat izango duen emakumea dela eta.
‎Bere bekatu guztiak banaka banaka aipatu zituen, bere miseria izarrei aldarrika. Umiltasun zaratatsu horrekin, exhibizionismo premia gogobetetzen zuen, emakume nartzisistek hainbestetan erakusten duten hori. Erlijioak modua ematen dio emakumeari bere buruarekin konplazentziaz jokatzeko; eskura jartzen dio premia nostalgiko bategatik hain beharrezkoa zaion gidaria, aita, maitalea, jainko tutorea; ameskeriak elikatzen dizkio, eta ordu hutsak betetzen.
‎Sexualitatea ez da huts bat betetzeko; izaki oso baten adierazpidea izan behar du. Emakumeek maitasuna deitzen duten hori, hain zuzen, gizonen indarraren inguruan sentitzen duten irrika da, hartaz jabetu nahi baitute. Paulen amak argi ikusten du Miriam zertan dabilen:
‎Segundo batzuen buruan, metrailadorea dagoen zulora arrapataka heldu, eta, herio batean lurrera botatzen delarik, lehen ibilgailuaren muturra azaltzen da errebueltatik. Hau auto dotorea da, erabat beltza, agintari eta goi mailako militar faxistek erabiltzen ohi duten horietakoa; atzetik, egundoko zarata eginez, kamioi handi toldodunak segitzen dio, mantso mantso, errepide meharretik zehar, ezinean kasik; azkenik, okre koloreko kamioneta, toldoduna hau ere, baina, lehengoak ez bezala, honek toldoa erdizka bilduta dauka, halako moldez non, barruan zer nolako kargamentua daraman agerian geratzen den: Txapiri moduko txanoek eta alkandora urdinek ez dute zalantzarako izpirik uzten.
2020
‎–Hori ez dut ulertzen, zin degizuet –neskaren erantzuna, eskuak otoitz egiten ariko balitz bezala elkartuz gezurretan ari ez zela sinetsarazteko– Ez dakit zergatik esan duten hori. Nik ez dut zerikusirik horrekin, beren erabakia zela uste nuen.
2021
‎Galdera hori egin behar diogu geure buruari. Hori da besteek gutaz espero duten horretan ez galtzeko modurik onena. Ez despistatzeko modurik onena.
‎Ez da ezer ondo aterako eta hurrengo egunean irakasle gelan hasi dira hori sumatzen. Urduritasunak normalean egiten dutena baino altuago, azkarrago, indartsuago hitz egitera behartzen ditu eta, okerragoa dena, normalean hitz egiten ez duten horrekin hitz egitera. DBHko Ander gelan sartu denean isiltasun deseroso bat gailendu da.
‎Sara Carcamok (Barakaldo, 1967) ez du erabat sinesten bere lehen eleberriarekin lortutako arrakasta. Modos de devenir fantasma eleberriak mamu eleberri bidez zenbaitek euskal gatazka deitu izan duten horri heltzen dio; kazetari honek, jakina, gatazka horri terrorismoa esaten dio. Eta, hain zuzen ere, terrorismoa gaitzestea da Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak proiektu narratiboetarako antolatutako lehen beka deialdiaren helburua, eta esku artean dugun eleberri bikainak irabazi zuen.
‎Berrelikatu egiten dira bere indarra eta mina. Elkar jaten dute minak eta indarrak, eta jaten duten horretatik lortzen dute hazteko elikagaia. Ahalegin guztiagatik ere, ez daki zenbat iraungo duen, noiz arte eutsiko dion.
‎Elkarri bi muxu eman genizkion, ahalegindu nintzen goxotasuna, hurbiltasuna helarazten. Hain zuzen ere, ospitaleek faltan duten hori. Ez da erraza izango egunean ordubete eta erdiz bakarrik kanpoko baten batekin harremana izatea.
2022
‎Luze egiten zaie eguna. Itsasten dituzte sudurrak denda eta bankuetako erakusleihoetara, arrainak moduan, edo paratzen dira kalearen erdian, irudimenezko margolan bat egin behar balute bezala eta ematen dituzte orduak norbait edo zerbaiti beha, begi bistan duten hori memorian ñabardura txikienarekin atxiki eta gaueko bakardadean errealitateko kopia ahalik eta fidelenaz amesteko. Oraindik drogaren efektupean daudenak, aldiz, zonbien gisara ibiltzen dira kalean, automatismo hutsez oinez, oroimen korazatuetan bilduak.
‎Bigarrenik, gizon eta emakumeek egiten duten hori zerrendatzeak eskatzen du jendea jada" gizon" eta" emakume" kategorietan sailkatuta egotea. Hori, Suzanne Kessler ek eta Wendy McKenna k genero ikerketari buruzko azterlan etnometodologiko klasikoan azaldu zutenez, gizarte esleipeneko prozesua da halabeharrez, zentzuzko genero tipologiak baliatuz gauzatzen dena.
‎Gizonen Askapenerako mugimendu antisexistaren eta haren ondorengoen baitan eztabaida etengabea egon da (hala nola, egungo AEBetako Sexismoaren Kontrako Gizonen Antolakunde Nazionalean). Alderdi kontserbadoreetan eta eliza fundamentalistetan maskulinitatearen diskurtso bat dago, haiek familia" tradizionaltzat" (tamalez modernoegia den arren) jotzen duten hori berreraikitzeko ahaleginean66 Originaltasunari eta botere intelektualari dagokionez, horiekiko oposizioan jarduten diren bi mugimenduk egindako maskulinitatearen irakurketak dira garrantzitsuenak: Gayen Askapena eta Emakumeen Askapena.
‎XX. mendean zehar, horrek taxutu du maskulinitatearen inguruko ideien garapena. Diskurtso gailen guztiek nolabaiteko izaera zientifikoa aldarrikatzen dute, edo" aurkikuntza" zientifikoak erabiltzen dituzte, aldarrikatzen duten hori oso bitxia denean ere. Are Robert Bly k ere, Iron John [Burdinazko John] liburuan, lengoaia zientifikoa darabil bere ideia arreta ebaslea azaltzeko:
‎Umea txiki txikitatik amaren gorputzetik bereiztea, ikus entzunezkoak jartzea, haur eskolara eramatea, bere emozionaltasunean ez akonpainatzea, hori guztia biolentziari eta konpetitibitateari bide ematea da, bere sortze gaitasuna kamustea. Telebista ikusten duten umeek jolasa ikusten duten horretatik garatzen dute, ez beren bizipen propioetatik.
‎Nahiago dut dena konta diezadaten, ez dezatela ezer ezkutatu. Abiapuntu horrek askatasuna ematen dit behar duten horretan arduraz akonpainatzeko.
‎–Baina hori pixka bat tranpa egitea da, ez duzu uste? Ipuingileei, argudio hori erabiltzen dutenean, ahaztu egiten zaie defendatzen duten horrek zerikusi gutxi duela, sakonean, ipuin tradizionalarekin. Haiek praktikatzen dutena nobela bezain garaikidea dela, garaikideagoa ez bada.
2023
‎Ez ziren berehala ados jarri: ...bolo, eta baten aurka egitea bestearen arbuioa elikatzea dela; laugarren batzuek azpimarratu nahi zuten halako antolaketa batek lurzoruari eta itsasbazterrari eraginen liekeen kalte ekologiko izugarria; bosgarren ordezkari batek laborantzaren arazoaz ohartarazi zuen, eta seigarren multzo batek oroitarazi nahi izan zuen herri baten eta kultura baten suntsitze programatu baten parte dela eraiki nahi duten hori. Taldekide batzuk ez zeuden prest azken argudio hori onartzeko beren dekalogoan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia