Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 102

2000
‎14 Faunak dira Jainkoaren zientzia erakusten ez duten gizonak.
2002
‎Ardo ona zuten mahaian, eta Sergiok bizpahiru baso hustu zituen. Izan ere, Sergio, gauza guztien gainetik, bere egia erakusteko beharra sentitzen duten gizon egiazale horietakoa zen. Baina, aldi berean, garbi ikusten zuen, solasak zeraman bidetik, noiznahi zaputz zezakeela Sararen ama, egia esatekotan.
2004
‎zen moduan, beranduago iritsi zen hara mugimendu honi hats emateko tenorea: . Ikastolen arrakasta ikusirik, eta ikastolen ildo beretik, hots euskararen berreskuratzeko bidetik, sortu zaigu azkenik ikastoletan ibiltzerik izan ez duten gizon eta emazte helduen alfabetatzeko mugimendua. Hegoaldean hasi saila hedatuz.
2005
‎Zergatik, ordea, ez du lehen aldi horretaz batere oroitzapenik? Zergatik dabilkio barrutik har bat, terapia horrek zelatatzen bide duten gizonen arrastoan jarriko duela etengabe esaka?
2006
‎Baina edukitzekotan, hauxe: Nire bihotza gudu zelaitzat erabili duten gizonak (ezaugarri komunak eta beste bitxikeria zenbait). Hantxe zeuden denak.
2007
‎–Elkar maite duten gizon emakumeek pentsamendu bat eta bera izaten dute. Nik zurekin egon nahi nuen.
‎Kantuan, han urrunean. Adats zuriko emakume zuri zuriak, esaten dutenak etorri... etorri...!, eta burua galtzen duten gizonak, elur panpinek egun haizetsuetan bezala. Lehenengoz kezko taberna batean ikusi ninduzula ere esan zenidan, han urrunean, emeki dantzan.
‎Bere tiradera bezala ordenatuko lituzke hiria eta bulego hau, eta, halakorik edukiko balu, baita senarraren bizitza ere. Apustu egingo nuke senar alemaniar bat izan nahiko lukeela, oheratu aurretik arropak aulki baten gainean tolestuta eta dutxako gelaren potoa itxita uzten duten gizon horietako bat. Baina non aurkitu horrelako bat Alemanian ez bada.
2008
‎–Baliteke, esan zuen?. Ez dut nik erabakiko zer hartzen duten gizon prestuek joko garbitzat eta zer ez, kasu bakoitzean. Eta, pipa erretzen hastera zoazenez, kapitaina, beste horrenbeste egiteko libertatea hartuko dut.
‎Gauzak behar bezala eginda joan da. Ez beldurrik izan bere kapitainaren eta bere ontzi jabearen esanetara ari zela hil duten gizon batengatik. Ez da agian teologia zuzena izango, baina horixe da egia.
2010
‎batzuetan halakoa ikusten baitzaitut, edo halakoa imajinatzen. Euskal Herria zeure mende bazenu, euskara ezarriko zenukeela, alegia, baita ez dakigunok ikastera behartu ere?, eta hori, inposizio onartezin bat izateaz gain, sekulako atzerapena izango litzateke, zeren??. Zuek menderatu gaituzue hemen izan ditugun gerra guztietan armen indarrez, Una, Grande y Libre; zuek espetxeratu dizkiguzue Euskal Herriaren alde politika egin izan duten gizon emakumeak, Una, Grande y Libre; zuek behartu gaituzue euskaldunok gaztelania ikastera, Una, Grande y Libre, baina zuena ez da inposizioa izan, antza, zibilizazioa baizik.
‎Jainkoa ez da, ez, existitzen, eta utz ditzagun alde batera kezkak eta goza dezagun geure biziaz? / Zer egin behar dugu, ordea, sufritzen duten gizon emakumeekin. Kezkak alde batera utzi eta biziaz gozatzeko esango al diogu jendeari?
‎Agian zorigaiztoko hauek ez zuten sekula pentsatuko heriotza zigor formula bizkorrak gordetzen duen sufrikarioen jarraipen geldia? Une batez besterik ez bada ere, pentsatzen gelditu al dira ideia lazgarri honetan, hau da, mozten duten gizonagan inteligentzia bat badela, bizitza bat zeukan inteligentzia bat eta heriotzarako prestatu ez den arima bat, alegia. Ez.
‎"... baina ezin dena da espainiera ahaztea eta euskararekin ordezkatu nahi izatea, neurriaren zentzua guztiz galduta... batzuetan halakoa ikusten baitzaitut, edo halakoa imajinatzen —Euskal Herria zeure mende bazenu, euskara ezarriko zenukeela, alegia, baita ez dakigunok ikastera behartu ere—, eta hori, inposizio onartezin bat izateaz gain, sekulako atzerapena izango litzateke, zeren...". Zuek menderatu gaituzue hemen izan ditugun gerra guztietan armen indarrez, Una, Grande y Libre; zuek espetxeratu dizkiguzue Euskal Herriaren alde politika egin izan duten gizon emakumeak, Una, Grande y Libre; zuek behartu gaituzue euskaldunok gaztelania ikastera, Una, Grande y Libre... baina zuena ez da inposizioa izan, antza, zibilizazioa baizik. Mesedez, Damaso...!; batzuetan, harritu egiten bainaiz nola esaten dituzun horrelako burugabekeriak, zu horren gizon burutsua izanik...!; arestian esan dizut espainiarrok inkontzientean daramazuela inperio galduaren ideia:
‎Jainkoa ez da, ez, existitzen, eta utz ditzagun alde batera kezkak eta goza dezagun geure biziaz... / Zer egin behar dugu, ordea, sufritzen duten gizon emakumeekin. Kezkak alde batera utzi eta biziaz gozatzeko esango al diogu jendeari?
2011
‎Kazetariok ez omen diegu emakumezko autoreei galdetu behar ea zergatik egiten dituzten emakumeak protagonista dituzten obrak, gizonezkoei ez diegulako galdetzen zergatik duten gizona protagonista euren lanetan. Baina badirudi, hainbat gairi emakumezkoek heltzen ez badiete, ez dituela inork plazaratuko.
‎Ea ongi azaltzen dizudan. Lucíak ilea aurpegitik aldendu zuen, Mikel liluratu zuen keinu batekin?. Suteari buruzko albisteetan aipatzen duten gizon zahar horren bila nabil. Armentia inspektoreari galdetu diot gizon horretaz, baina arrastorik ere ez dutela erran dit.
2012
‎munduko bertute guztiak biltzen dituen emakumea zela pentsa zitekeen, kontatzen zuen apurragatik. Emakumeak misteriotzat jotzen jarraitzen duten gizon horietako bat da Agus, eta duela hamalau urte Estibalitzekin elkartu izanak, antza denez, miretsita zeukan oraindik. Niri, ordea, maxkala iruditzen zait neska, eta noizean behin, oso noizean behin?
‎Ohartarazi beharra dago ezen Gruxnitski, emakumeren batek haien gustuko izateko zortea izaten duenean, gaingiroki bakarrik ezagutzen badute ere, beraz mintzo direlarik nire Meri, nire Sofia eta horrela deitzeko ohitura duten gizon horietakoa dela.
2013
‎–Baina sufrimendu hori gaindi dezazun eta urtean lau milako errenta duten gizon gazte asko auzunera etortzen ikusteko bizi zaitezen espero dut.
‎–Ez da niretzat gauza ezezaguna, erantzun zion Collinsek eskua eratsu mugituz? dama gazteek ezetza eman ohi dietela beren baitan onartzeko asmoa duten gizonaren eskaerei, gizon horrek beren ederrespenaren galdea lehenengo aldiz egiten dienean; eta batzuetan ukoa bitan ematen dela, edota are hirutan ere. Hortaz, esan berri duzunak ez nau inondik ere bihozgabetzen eta luze gabetarik aldarera eramango zaitudalako esperantzaz gelditzen naiz.
‎ikaragarri txarto erabili nauelako sentimenduak eta den modukoa izateak sortzen dizkidan nahigabe mingarriak. Bere aita, Bennet andereñoa, Darcy jaun zaharra alegia, lurra sekula zapaldu duten gizon onenetako bat izan zen, eta nik inoiz izandako adiskiderik zintzoena; eta ezin naiz Darcy jaun honekin inoiz egokitu, hamaika oroitzapen samurrek nire arima goibelduraz zulatu gabe. Lotsagarriro jokatu du nirekin; baina zinez uste dut edozer eta den dena barka niezaiokeela, bere aitaren usteei huts egina eta gizon on haren oroimena itsustu izana salbu.
2015
‎Beste inork ez bezalako graziarekin idazten zuen, hitz potolorik gabe baina gustu handiz, eta niretzat berriak ziren ideiaz betetako mezuak bidaltzen zizkidan. Ez zen bere adiskideen adiskide dela edo gezurra gorrotatzen duela edo konplizitate bila dabiltzala errepikatzen duten gizon arrunt horietakoa. Haren mezuak luzeak izaten ziren, ondo idatziak eta benetan interesgarriak; niri behintzat inoiz pentsatu gabeko gauzak esaten zizkidaten.
‎Ez nago ohituta beren bihotza parez pare zabaltzen duten gizonekin. Kikildu egiten naute, ahoa eskuekin zanpatuko nieke basaki:
‎Baina desio izan ditut makurtzean, prakak erorita, ipurdiko erretena erakusten duten gizon zabarrak. Desio izan ditut garuna baino bizeps potoloagoa zutenak.
‎Ezin konta ahala bider esan zuen: «lanik onena berrogei urte bete aurretik egiten duten gizon horietako bat da Ramsay». Hogeita bost urte besterik ez zituela, ekarpen sendoa egin zion filosofiari liburu txiki batekin; handik aurrerakoa, gutxi gorabehera, zabalpena izan zen, errepika.
‎Hogeita bost urte besterik ez zituela, ekarpen sendoa egin zion filosofiari liburu txiki batekin; handik aurrerakoa, gutxi gorabehera, zabalpena izan zen, errepika. Baina oso gutxi dira edonolako ekarpen sendoa egiten duten gizonak, esan zuen udareondoan geldituz, txukun, zehaztasun eskrupulosoz, epaile ezin finago. Bat batean, Bankes jaunaren eskuko mugimenduarengatik askatuta bezala, hari buruz Lilyk pilatuta zeukan inpresioen zama okertu eta goitik behera jausi zen ibaika.
‎aitari begirada bat, eta amari beste begirada bat; eta oihu bat baino ez du entzun. Inguruko nahaspilaz ohartu barik, eraman duten gizon bakarra aita iruditu zaio, ez du beste inorentzako begirik, makina bat daramatzaten arren; inguruan duen film gordinaren eszena bakarrari itsatsita geratu da, gainerakoaz itsu; inguruko oihu lazgarri andanetatik isolaturik, oihu bakarra entzun du: amaren garrasia.
duten gizon emakume asko
2016
‎Sasi ezkerreria xaharkitu eta hutsaletatik irten, eta ezker abertzalearen ildoan LAB irmoki kokatu duten gizonek (Rafa Diez Usabiaga miresgarriak, alegia, eta beronen burukidetza osoak) errespetu eta laguntza osoa merezi dituzte abertzaleon artean.
‎Arrazakeriaren ezaugarri historiko gailenetako bat da horixe: gizon zuriek beren eskubide zalantzaezintzat hartu izan dutela emakume beltzen gorputzetan sartzea (bereziki, botere ekonomikoa duten gizon zuriek).
‎Badira xarma duten gizon itsusiak, baina Alvaro Artundoren zatarkeria arrunta zen, sinple eta primitiboa. Garaia zen baina makurturik zebilen, zama ikusezin bat garraiatuko balu bezala.
2017
‎Gerta litekek. Baina hura ikusten duten gizon guztiek atsolutuki desiratu behar ditek. Harek ez dik besterik nahi, gaixoak.
‎–Basapiztia bat da, pentsatu nuen?, basapiztia, eta berak badaki. Zer kreatura ahul, ezdeus, ergel, putz eta makalak izan behar duten gizonek horren aurrean! Xomorro zenbaiten antzera, mantis erlijiosoa, larrapotea, armiarma?, horrek ere, ber denboran ase eta asekaitz, argisentian dudarik gabe gizonezkoak irensten ditu...?.
‎Edo berriro ere: . Gogor lan egiten duten gizonek ogia egiten dute gariz, baina ez dute inoiz ere ahoratzen; ez, eskuratzen duten bakarra alearen bahe hondarra da, eta ardo onetik hondokoa besterik ez, eta jantzi onetatik litsa baino ez. Gozoa eta ona den guztia noble eta elizgizonentzat da[?].?
‎Ezpain apartsuetara eraman zuen zigarrotxoa. Itsasoan urte gehiegi eman duten gizonei bertako apar gazia itsasten zaie ezpainetan, jasan beharreko madarikazio gisa. Lehen zupada azkenaren gogoaz egin zuen.
‎Asko eta asko dira gaiari buruzko artikulu eta liburu ospetsuak. Azterlan fidagarriak, aldiz, askoz gutxiago, eta oso gutxitan arduratzen dira pornoa kontsumitzen duten gizonen erantzunak ikertzeaz. Nahiago dugu irudikatu zer duten gizon horiek kaskoan, ezen ez zuzenean haiei galdetu.
‎Azterlan fidagarriak, aldiz, askoz gutxiago, eta oso gutxitan arduratzen dira pornoa kontsumitzen duten gizonen erantzunak ikertzeaz. Nahiago dugu irudikatu zer duten gizon horiek kaskoan, ezen ez zuzenean haiei galdetu.
‎Beraiekin oheratzeko ordaintzeko prest dauden gizonen zain daudenak. Horixe iruditzen zait miserableena bai haientzat, independentzia orori muzin egiten dioten emakume horientzat, putak, bederen, behin bezeroa asebeterik, lasai ederrean joan daitezke?, bai sexualitateaz gozatzearren pagatu beharra duten gizonentzat. Nire erdi mailako larruazala da:
‎Baina, dena dela, lan baldintzei begira, luxuzkoa zen. Ahal duten gizonek gogoko dute emakumeengatik ordaintzea. Horixe da ulertu nuena.
‎Pozik nago neure buruarekin, naizen bezalakoa izanik, desiratzaileagoa desiratua bainoago. ...nak amets, edo liposukzio bat, edo sudurra haustea, hura aldatzeko aitzakia izateko, baina halakoetarako dirurik ez daukatenak, ajatuak daudenak, nork babestuko ez dutenak, beren burua baino ez, zaintzen ez dakitenak, seme alabak fitsik axola ez zaizkienak, gogoko dutenak tabernetan edatea lurrera ziplo erori arte, itxurak gordetzen ez dakitenak; eta, era berean eta bidenabar, babesle izan nahi ez duten gizonentzat ere idazten dut, besteak babestu nahi bai baina nola moldatu ez dakitenentzat, borrokan ez dakitenentzat, negarretan aise hasten direnentzat, goranahiak, lehiakorrak, zakil handiak edo oldarkorrak ez direnentzat, beldurtiak, lotsatiak edo ahulak direnentzat, lanera joan baino nahiago luketenentzat etxeaz arduratu, samurrak direnentzat, burusoilak edo gustagarriak izateko txiroegiak di...
2018
‎Gizonezkoek, ordea, ez dute kontratuan parte hartzen senar modura. Egiatan, aitari gailendu zaizkion gizonek, beren libertate naturala aldarrikatu eta, garaile, jatorrizko kontratua egin duten gizon horiek, anaia moduan jarduten dute, hau da, anaitasunezko senide moduan edo aita baten seme moduan, eta, elkarrekin kontratuak eginez, anaiarte zibil bat osatzen dute. Esan izan denez, anaitasuna, garai orotan eta leku orotan aintzat hartzeko moduko hitz bat izan da?, eta trikimailu eder bat erabili izan da senidetasun termino hori (anaitasuna, alegia) gizadiaren lotura unibertsalen metafora hustzat har dadin (komunitatearen, solidaritatearen eta adiskidetasunaren metaforatzat) eta beste senidetasun termino bat, aldiz (patriarkatu terminoa, hain zuzen) aiten araubide aspaldian bukatutakotzat.
‎Tabu hori beharrezkoa da; izan ere, anaitasun loturetan, beti izaten da tentazioa harreman hori kidetasunetik harago eramateko, baina anaidiko kideek elkarren arteko kontratuak gisa horretan hedatuko balituzte, elkarren gorputza sexurako erabiltzea ere sartuko balute kontratuan, lehiak arriskuan jarriko lituzke jatorrizko kontratuaren oinarriak. Ikuspegi kontraktualetik, kontu zeharo arbitrarioa da gizonezkoen sexu legean jarduera jakin hori debekatuta egotea, eta ulertezina da zer nolako suhartasunez betetzen duten gizonek berek, baina patriarkatu modernoaren sorreraren istorioa lagungarria da fenomeno hori hobeto ulertzeko.
‎Kontratu sexualaren istorioa kontatzen denean baino ez da ikusten prostituzioa gizonen arazo gisa, eta, orduan, galdera batek laburbiltzen du prostituzioaren arazoa: ea zergatik eskatzen duten gizonek emakumeen gorputzak produktu gisa salduak izatea merkatu kapitalistan. Bada, kontratu sexualaren istorioak berak ematen du erantzuna:
‎Baiki, prostituzioaren auzian hedatuta dago hipokrisia, eta haren inguruko jarrera ugari irrazionalak dira (garai batean George Bernard Shawren Mrs. Warren, s Profession lanean agerian geratu zen bezala), baina ez dirudi hipokrisia kontzeptu hutsak inondik ere islatzen duenik zer sentitzen duten gizon batzuek benetan prostituten inguruan.
‎Hor posible da sexuaren kontzeptua bazter uztea, baina, hala ere, galdera bat geratzen da airean: ea zergatik egiten den hain zaila bereiztea emakumeen kontsentimendua eta haien sumisio behartua, eta ea zergatik eskatzen duten gizonek merkatu kapitalistan emakumeen sexu sumisioa erosi ahal izatea. Bada, sexuaren eztabaida beti eremu bereiz eta itxietan banatzen bada eta, ondorioz, sexua ez bada sexu gisa eztabaidatzen, segur aski ez da sekula erantzunik aurkituko.
‎Prostituzioaren inguruko hainbat eztabaidatan gertatzen den bezala, errukiaren arrazoibide hori baliatuz, pentsarazten da amatasun subrogatuaren inguruko arazoak emakumeen arazoak direla, eta zerbitzu arazoak. Ez da problematzat jotzen ez nola parte hartzen duten gizonek subrogazio kontratuan, ez eta zerbitzu horren eskaria nolakoa den ere.
‎Prostitutak, merkatuaren maila guztietan, esku eskura daude ordaintzeko modua duten gizon guztientzat, eta, maiz, negozio, politika eta diplomazia transakzioen parte gisa eskaini ohi dira. Hala eta guztiz ere, prostituzioaren alderdi publikoa ez da benetan den bezain agerikoa.
‎Haren arabera, ez daukagu jaiotzaren filosofiarik, eta, alde batetik, egia da hori, baina, beste alde batetik, inola ere ez. Teoria politikoan, ezin konta ahal dira politika munduratu duten gizonei buruzko istorioak, bizitza politikoaren molde berriak edo bizitza politikoa bera sortu duten gizonei buruzkoak. Diotenez, Bachofenek matriarkatuaren porrotaren eta zibilizazioaren sorreraren inguruan eratu zuen historia aieruzkoan, mugarri guztiz erabakigarria izan zen aitatasuna deskubritu izana.
‎Horretan, inplizituki, bi ustekizunek dute eragina. Bata da senarrak ugazaba zibilak direla gizonek (aitek) jatorrizko kontratu soziala egin dutelako eta horrek lege zibila sortu duelako; hala, jatorrizko ituna egin duten gizonek bermatzen dute eskubide politiko patriarkala segurtatuta egongo dela gizarte zibilean. Beste ustekizunaren arabera, berriz, emakumeek natur egoeran gizonen estatus bera badute (norbanako libre eta elkarren berdinen estatusa), modu bakarrean eragotz dakieke kontratu sozialean parte hartzea, eta, hain zuzen, horixe eragotzi behar zaie kontratua itxiko bada; izan ere, emakume arrazional, libre eta besteen berdinek ez lukete onartuko halako itun bat egitea, emakumeak gizonen mende jartzen baititu gizarte zibilean.
‎Haren arabera, ez daukagu jaiotzaren filosofiarik, eta, alde batetik, egia da hori, baina, beste alde batetik, inola ere ez. Teoria politikoan, ezin konta ahal dira politika munduratu duten gizonei buruzko istorioak, bizitza politikoaren molde berriak edo bizitza politikoa bera sortu duten gizonei buruzkoak. Diotenez, Bachofenek matriarkatuaren porrotaren eta zibilizazioaren sorreraren inguruan eratu zuen historia aieruzkoan, mugarri guztiz erabakigarria izan zen aitatasuna deskubritu izana.
‎Lan horretaz arituko naiz aurrerago liburuan. «Andregaia opari gisa» kontzeptua hartzen du Mauss en Essay on the Gift lanetik erakusteko nola emakumeek, truke objektu gisa, zinez finkatzen eta definitzen duten gizonen arteko lotura soziala.
‎Hemengo eta kanpoko boteretsuek zabortegi bilakatu dute Ekialde Hurbila. Eta zabortegi horrek bere horretan jarraitzen duen bitartean, beti egongo dira bandera beltza hartu eta frontera lasterka joko duten gizonak, hiltzera edo inor hiltzera. Armaz hartu dituzten eskualdeetan, boluntario asko biltzen zaizkie, eta, bestela pentsatzen duten familiak, behartu egiten dituzte semeren bat emateko, borrokan egin dezan.
‎Kale Nagusian gertatzen dena ez dute ikusten, eta, beraz, gatazka kanpoko faktore bat dela sentitzen dute?. Izan ere, alarde baztertzaileetan desfilatzen duten gizonak ez dira bertan irteten propio emakumeen parte hartzearen kontra egiteagatik; beste arrazoi batzuengatik egiten dute hautua: auzoko konpainia delako, senideak bertan daudelako, lagunak hor doazelako?
‎Emakumeen eredua kantinerarena baita?, adierazi du. Alarde parekidearen alde egin duten gizonak iraintzeko, halaber, usu erabili da homofobia. Irunen, esaterako, gatazkaren lehen urteetan ezaguna egin zen paskin bat Alberto Lizarraga alarde parekideko jenerala eta Enrique Noain, mafia arrosarekin?
2019
‎inor ez da harroagoa, oldarkorragoa edo erdeinutsuagoa emakumeei dagokienez, nola baita bere gizontasunaz segurtasunik ez duen gizasemea. Beren parekoen beldurrik sentitzen ez duten gizonek errazago onartzen dute emakumea pareko gisa; dena dela, halako gizonek ere gogoko dute Emakumearen mitoa, Bestearena, arrazoi askorengatik; ezin gaitzetsiko zaie, noski, gogo onez ez sakrifikatzea horretatik ateratzen dituzten onura guztiak: badakite zer galtzen duten uko eginez gero amesten duten emakume moduari, baina ez dakite zer ekarriko dien biharko emakume moduak.
‎Aita batek kontatu zidan bere semeetako batek, hiru urte zituelarik, pixa eserita egiten zuela oraindik; arrebaz eta lehengusinaz inguraturik, haur lotsati eta tristea zen; egun batean, aitak komunera eraman zuen, eta esan: . Nik erakutsiko diat nola egiten duten gizonek?. Geroztik, pixa zutik egiteaz harro, mutikoak mespretxua zien neskei,, zulo batetik egiten baitute?; haren erdeinua ez zen organo baten faltak sortua, baizik aitak haiek ez aukeratu eta iniziatu izanak, eta bera bai.
‎Bonaldek, Comtek, Tolstoik diotenaz bestera, instituzioa bera ustela da muin muinetik. Adieraztea ezen elkar hautatu ere egin ez duten gizon batek eta emakume batek aski izan beharra daukatela batak bestearentzat modu guztietan aldi berean eta bizi guztian, bada, hori izugarrikeria bat da, ezinbestean hipokrisia, gezurra, liskarra, zorigaitza dakartzana.
‎Moralak horri probetxuzko baderitzo, zer pentsatu behar dugu halako moral batez? Erantsi beharra dago enbrioien bizia gehien errespetatzen duten gizon berberak lehiatzen direla gehien helduak heriotza militar batera kondenatzera.
‎Askotan epilepsia pasakortzat jo izan dudan sentipen hori bakana da emakumeentzat, eta gizonoi, berriz, ez zaigu sekula falta izaten deika hasten gatzaizkionean. Zorion beteak ihes egiten die emakumeei maite duten gizonaren besoetan. Guk, berriz, gogoko ez dugun emakume konplaziente baten ondoan aurkitzen dugu.
‎Emazte kasto eta fidelak goresten ditu, baina adulteriora bultzatzen du auzokoaren emaztea. Ikusia dugu nolako zurikeriaz erabakitzen duten gizonek abortua krimen bat dela, nahiz eta urtero urtero milioi bat emakume jartzen dituzten abortatu beharrean Frantzian; maiz asko, senarrak edo maitaleak inposatzen diete irtenbide hori; askotan, gizonek ez dute ezer esaten baina pentsatzen dute horretara joko dela premia izanez gero. Espero dute, eta hala aitortzen dute, emakumeak onartuko duela delitu baten erruduna izatea:
‎dela iragartzen du Costalsek. Metamorfosi bortitz horiek sentitzea erraza litzateke ohaideaz gozatu aurretik hura besarkatzen duten gizon maitaleentzat, senarrentzat, baldin Costalsek bezala handitasunaren zentzua balute. –Usainka ari zitzaion doi bat emakumearen aurpegiari, lehoi baten tankeran, atzapar artean duen haragia txikitzean hura miazkatzeko tarteka gelditzen den gisa berean?.
‎Montherlant tradizio luze bati atxikitzen zaio: Pitagorasen manikeismo harroarekin bat egin duten gizonen tradizioari. Uste du, Nietzschek bezala, ahuleziazko aroek baino ez dutela goretsi Femeninotasun Betierekoa, eta heroiak matxinatu egin behar duela Magna Mater aren kontra.
‎Anteori bezala, gizonari ez zaio aski tarteka lurrarekiko kontaktua berreskuratzea; gizon bizimoduak gizontasunaren adierazgarri izan behar du oso osoki, eta gizontasunak emakumea agerrarazten eta eskatzen du zuzenean; beraz, emakumea ez da ez dibertitzeko gaia, ez harrapakina, eta ez subjektu baten aurrean dagoen objektua, baizik polo bat, ezinbestekoa beste muturreko poloa existi dadin. Egia hori ulertu ez duten gizonek, hala nola Napoleonek, huts egin dute beren gizon destinoan: porrot egin dute.
‎Bere burua independentzia eta libertate gisa mamituz hartzen du balio soziala eta, horrenbestez, prestigio maskulinoa: gizon handinahiak, hala nola Rastignacek, oldar berean eskuratu gogo ditu dirua, loria eta emakumeak; emakumeek lausengatzen duten gizon boteretsu eta ospetsua da gizaseme handinahia akuilatzen duten estereotipoetako bat. Neska gaztearentzat, aldiz, ezin ezkonduzkoak dira giza kondizioa eta bokazio femeninoa.
‎Zer uherragorik kontaktu bat baino. Nazkarik gabe eskuekin edozer txikitzen duten gizon askok gorroto dute belarrak edo animaliek doi doi ukitze hutsa; zetaren, belusaren ukitu arin batez, emakume haragia atseginez dardaratu daiteke, eta berdin laztu: gogoan dut neska bat, gaztetan laguna izandakoa, oilo ipurdia jartzen zitzaiona mertxika bat ikuste hutsarekin; bat aise lerratzen da durduzatik kilimara, narritaduratik atseginera; gorputz bat estutzen duten besoak aterpe eta babes izan litezke, baina baita presondegi eta itomen ere.
‎Egia da ezen, satisfazio normalik ez badu, gizonak eman diezaiokeela plazer klitorikoa, eta plazer horrek baretasuna eta sosegua eman diezaiokeela emakumeari, asmakeria moralizatzaileek diotena diotela. Emakume askok, ordea, errefusatu egiten dute plazer klitorikoa, eragindakoa delakoan, plazer baginala baino gehiago; zeren emakumeak, beren gozamena baino aintzat hartzen ez duten gizonen berekoikeria pairatzen badu ere, harrigarritzat baitauka berari plazer emateko borondate esplizituegia ere. –Besteari gozaraztea?, dio Stekelek,, bestea menderatzea da; norbaiti larrua ematea, berriz, borondateari uko egitea?.
‎Eguna heze bezain hotza etorri da goizean goizetik, eta eskertzen da babeslekua. Emakume helduena eta egunkarien nostalgia duten gizonena da goiza. Gauez, pantailek soilik egiten dute distira.
2020
‎Pribilegioak galdu behar dituzten gizonak. Gainera, kasu askotan dira beste eremuetan botererik ez duten gizonak, eta beraz, nire ustez horregatik dago une honetan feminismoarekiko erreakzio nahiz erresistentzia horren handia. [?] Berdintasun politiketatik politika feministetara eta emakumeen parte hartzetik feminismoa erabakigarri egitera.
‎Belaunez belaun frantziar eta espainiar armadetatik desertatu duten gizonez osatutako familia batekoa da Justo.
‎Baina ez da hori, edo ez hori bakarrik bederen; bertan badira beren jardunean sinesten duten gizon eta emakume batzuk, erreferente etiko eta demokratiko bat ezartzen dutenak. Eta erreferentzialtasun hori erabiltzen saiatzen dira, mundu zabalean, giza eskubideak defendatzeko.
‎Javierrek sudurra sartu du: " Politikan, zorrotz jardungo duten gizonak behar dira, esku ikararik gabekoak". Segundok badaki berariaz zuzendu dizkiola hitz horiek.
‎Xorro beroak hirigunetik ateraz, bezeria nabarmen handitu da, begirada gaitzesleetatik urrun. Egunez prozesioren batean edo elizan jaunartzen duten gizonik dohatsuenek gauez zita etxean ikusiko dute elkar, anaidiaren konplizitateaz.
‎–Ez zituzten hitz horiek erabili, jakina, baina hainbeste salaketaren ostean ez dakit nola ez duten gizon hau behingoz eroetxe batean sartzen eta betiko bertan giltzapetzen.
2021
‎Ez dut inoiz ondo ulertu ugalketa txipen funtzionamendua, nola bermatzen duten gizon bakoitzak festa horretan emakume bakar baten obulua ernaldu duela. Beharbada, aldez aurretik dauka sistemak erabakita zein emakumek izango duen umea zein gizonekin eta haren espermatozoide bat onartzeko programatzen du obulua, batek jakin.
‎Maite dituzun lagunek, maite zaituzten guztiek, inoiz ahaztuko ez duzun momentu batek, bihotza puzten dizuten abestiek, zure pelikula faboritoek, bizitzan zehar agertuko zaizkizun irakaspenek, plazerezko momentu txikiek. Tarteka, zortea baduzu, eta izango duzu, pertsona miresgarriak aurkituko dituzu, zinismoa barregarria dela frogatzen duten gizon eta emakumeak topatuko dituzu, aukera guztiak zabalik mantentzen dituztenak, salduezinak eta garaiezinak, zoriontsuak eta zorionekoak. Haiek gabe ezin da bizi, nik nuke.
‎Eraztunen jaunaren trilogia fantastikoan, lagun batzuek egiten duten bidaia kontatzen zaigu, eraztun magiko bat suntsitzeko eta modu horretan itzaletako milurte baten etorrerari aurre hartzeko. El amor en los tiempos del cólera ederrean, maitasun istorio bat kontatzen zaigu, bizitza osoa banatuta pasatzen duten gizon baten eta emakume baten artean. John Steinbecken Suminaren mahatsak desolagarrian, berriz, Oklahomako familia batek Kaliforniara egiten duen bidaia, pobretasun ia mitologiko batetik ihes egiteko.
‎Peluka eta bibotea, depilatu gabeko hanka palo batzuk eta amumaren takoi erraldoiak; sujetadorea erre duela kontatzen digu, adibidez, eta nik galdetu nahi diot zergatik ez dituen enaguak ere erre, bide batez. Andereñotxo kursi bat idatzi duten gizon trabestituen literaturak liluratu egiten nau, hozkia ematen didan arren.
2022
‎Tentagarria da gizon horiek maskulinitate hegemonikoaren bertsio ahulagotzat tratatzea: futbol partidak telebistan ikusi artean animatzen duten gizonen eta lohi eta plakaketa eremuan barneratzen diren gizonen arteko aldea. Baina bada hori baino zehatzagoa eta arretaz prestatuagoa den zerbait sarritan.
‎Botere harremanen krisi joerek maskulinitate hegemonikoa zuzen zuzenean mehatxatzen dute. Joera horiek nabarmendu egiten dira feministekin bizi eta lan egiten duten gizonen bizitzetan, genero hierarkiaren zilegitasunez gabetutako eremuen baitan. Mugimendu ekologista erradikala da halako gune bat.
‎" Maitasunaren" esanahi hori da kultura popularrean emantzat jotzen dena, eta erakundeen babes izugarria du. Beste gizon batzuekiko sexu interesa duten gizonen bizitzetan, maskulinitatea auzitan dago halabeharrez. Sare gay eta bisexualetan dauden gizonek ere genero auziei buru egin diete:
‎Maskulinitate eredu hegemonikoa krisian sartzen den une horiek harrapatu eta ikertu nahi ditu, hain zuzen. Esate batera, gazte prekarizatuei maskulinitate hegemonikoaren onura ekonomikoak iristen ez zaizkienean, ea uzten dioten emakumeen lanaz eta emakumeen ‘giza balioaz’ jabetzeari edo indar gehiagoz eusten ote dioten maskulinitateari; edota emakume feministekin militatzen duten gizonek maskulinitate egiturak zenbateraino deseraikitzen dituzten edo emozio ukatuak lantzeko terapiekin euren buruak as katzeaz konformatzen ote diren; edo gizon gayak bestelako maskulinitate batzuk edo genero disidentzia errotikoak sortzeko gai ote diren. Bada eraldaketarik?
‎Teoria horiek bat egiten dute hainbat ildotan: jakintzan oinarritutako industrien gorakada, goi mailako hezkuntzaren hazkundea eta tituluen biderkatzea, adituen eragina eta lan profesional eta teknologikoaren lan kultura172 Nire asmoa da arrazionaltasunaren inguruko krisi joerak arakatzea; horretarako, arreta ipiniko dut halako inguruneetan lan egiten duten gizonengan, haiek aldarrika baitezakete adituak direla, baina faltan dute aberastasunak ematen duen gizarte autoritatea eta lanbide zaharrek eta enpresa botereak ematen duten estatusa.
‎Beste ondorio posible bat da formazio intelektuala jaso duten gizon heterosexualen taldea banatzea, lantokiko autoritate maskulinoa eta arrazionaltasun teknologikoa bat ez datozen auzien aurrean. Emakumeentzako Equal Employment Opportunity (enpleguan aukera berdintasuna bultzatzeko) komisioa da auzi horietako bat.
‎Amarekiko identifikazio edipikoak, halakorik dagoen kasuetan, oinarri emozionala eskaintzen du desmaskulinizatze prozesuan egituraren galera kudeatzeko. Ziurtasun handi samarraz, emakumeekiko elkartasuna eta gizonekiko (bereziki, maskulinitate konbentzionala agertzen duten gizonekiko) distantzia aldarrika ditzake norberak. Emozio horiek ohikoak ziren elkarrizketetan.
‎Uste horiek ez dira bereziki koherenteak (adibidez, zailtasunak dituzte gizon gayek elkarrekiko erakarpena sentitzen dutela azaltzeko), baina orokortuta daude. Ondorioz, maskulinitatearen inguruko dilema sortzen diete beste gizon batzuekiko erakarpena sentitzen duten gizonei.
‎Mutiko edo gizonekiko sexu kontaktu goiztiarrak berez ez du heterosexualitatea eragozten. Beste herrialde batzuetan egindako inkesten arabera, gaztaroan sexu berekoekin kontaktua izan duten gizonen kopurua handiagoa da, osoki edo nagusiki homosexual diren jende kopuruarekin alderatuta. Gazteen sexualitatea aukera eremu zabala da, ez sistema determinista bat.
‎Drag queen en ordez," Castro Street eko klonak" bilakatu ziren gay komunitateen nazioarteko estiloaren gidariak 1970eko azkenetan, haien bakero eta kamiseta, bibote eta ile motzarekin. Sexu eszenak dibertsifikatu ahala hedatu ziren larrua, sadomasokismoa eta rough trade delakoa (itxura edo jarrera oldarkorra agertzen duten gizon gayak). Batzuek argudiatzen dutenez, gizon gayek estilo hipermaskulinoak hartu izanak izan lezake parodiatik.
‎Game eta Pringle, Gender at Work. Halako egoeretan lan egiten duten gizonei buruzko eztabaida bikaina biltzen du honakoak: Williams, Gender Differences at Work.
‎hori da haren eraginetako bat. Gordon Anderson, bere saiheste estrategiarekin konprometituta, kritiko ageri da haien homosexualitatea" nabarmentzen" duten gizonekin, eta australiar gayen ezaugarritzat du hori. (AEBetako" aldirietako homosexualek", baina, kritika berbera egiten dute164) Adam Singerrek, Damien Outhwaitek eta Mark Richardsek hipermaskulinitatea errefusatzen dute, baina berebat adierazten dute ezinikusia erreginekiko, hau da, jarrera edo keinu femeninoak dituzten gayekiko.
‎Emakumeekiko identifikazioa gizon guztien inkontzientean kokatu ordez, arautik at dagoen talde zehatz baten baitan ipintzen du. (Ez da harritzekoa, Anne Bolin soziologoak erakutsi duenez, sexua berresleitzeko kirurgia nahi duten gizonek arretaz zaintzea haien jokamoldea, bat etor dadin medikuak janzkera eta jarrera femeninotzat duen horrekin). Kritika zorrotz batean, Robert May-k zalantzan jarri du hori teoria psikoanalitikoa denik, inondik ere.
‎Baina etekin handiena ateratzen duten gizonak eta gehien ordaintzen dutenak ez dira halabeharrez jende berbera. Aise eror liteke hemen falazia logiko batean," gizon" kategoriaren baitako aniztasunari ez ikusiarena eginez.
‎Emakume eta gizonen arteko genero harreman orokorra kontzientziaren eta praktikaren oinarri boteretsua ere bada. Adibidez, gizon gayen bazterrekotasuna muturreko bortxa erabiliz egikaritzen duten horiek (hau da, hiltzaile homofoboak) babesgabetasun ekonomikoa jasaten duten gizon gazteak dira gehienbat. Haien ustetan, baina, haien gizontasun propioa frogatzen eta gizonen ohorea defendatzen ari dira (Tomsen 2002).
‎Guantanamoko Badiako kontzentrazio esparru lazgarriak erakusten du zer egiten duten ondoriorik jasan gabe nahi dutena egin dezaketela uste dutenean. Horren antzera, australiar gobernu neokontserbadorea zuzentzen duten gizonen karakterearen erakusgarri dira herrialde honetan sartu nahi dituzten errefuxiatuentzako kontzentrazio esparruak, basamortuan eta irletan.
‎Irekitasun eta zintzotasunaren gaiak beste arazo bat dakarkie emakumeekiko harremanean pasibotasunaren printzipioa hartzen duten gizonei. Zintzotasunak batzuetan gauza ezatseginak esatea eskatzen du, eta lantokiko harremanek, sexu harremanek eta mugimenduaren baitako tentsioek haserrea eragiten dute maiz.
‎Gibson-ek (1994) jasotako eta Kimmel ek (2004) berriki eztabaidatutako AEBetako milizia mugimenduarekin antzekotasun agerikoak ditu. Tillner ek (2004) Europa erdialdeko maskulinitatea eta arrazakeria izan ditu aztergai, eta, berak jasotako frogen arabera, arrazakerian jausten direnak ez dira gazte babesgabeak bere horretan, ezpada menderakuntzarako joera duten gizon gazteak. Eta joera hori generoaren nahiz arrazaren kasuan gertatzen da.
‎Sofan botata dauden senarrekin eta denaz arduratzen diren ama ahalguztidunekin. Amak bizkotxo bat egin eta haurrekin jolasten duen bitartean, arratsalde osoa mugikorrari begira pasatzen duten gizonekin. Afaria prestatzen ari den bitartean euria hasi, senarrari arropa batzeko eskatu eta etxeko zapatilak bustiko zaizkiolako balkoira ateratzen ez diren senarrekin.
2023
‎Laino Zuri Handiaren Lurraldean iluntasuna da nagusi; Tawhirimatea zeruetako jainkoa haserre dago, eta laino beltz eta ekaitzekin estali du eguzkia. Herri margotua erabat abailduta dago, baina gure protagonisten etorrerak piztu die itxaropenaren sugarra; Patxi Bakalluk badaki non bizi den haka dantzek aipatzen duten gizon iletsua; antzinako garai ilunetan eguzkia berriro distirarazi zuen gizatzar kementsua. Gure basoen zaindaria.
‎Hasieratik sentitu nuen Martin sexualki asetzeko beharra, eta behar horrek harengatik edozer egiteko moduan jarri ninduen. Hasieran eskuzabaltasuna ikusi nuen niri plazera emateko egiten zuen ahaleginean, ez zen bere asetzeaz bakarrik pentsatzen duten gizon horietakoa. Baina gauza batzuk, urrutitik begiratuta, denborak ematen duen distantziarekin, Bakarnek bere koadroei bezala, desberdin ikusten dira.
‎Isiltasun bera Historian: korridoreetan builaka jarduten duten gizonen ahotsetako batek ere ez du eteten Froinu irakaslearen bakarrizketa, eta hark ikasle guztiok atzeratuak bagina bezala tratatzeak ez ditu amorratzen, antza, neskak baino gehiago. Edo agian beldur dira gaizki gelditzeko, hobe da lehenik azterketa gainditzea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia