2015
|
|
Eta itxaroten dugun zeruan eta Jaunak izan zigun maitasunean eta haren piztueran pentsatzeak, poza sortzen du gugan; ez da guztiz espirituala, ezta sentsuala ere, bertutezko poza eta merezimendu handiko pena baizik. Honelakoak dira debozioa ematen
|
duten
gauza guztiak, neurri batez adimenaren bidez lorturikoak, Jainkoak eman ezean merezi eta irabazi ezin direnak izan arren. Oso ongi datorkio [Jaunak] hemendik gorago igoarazi ez duen arimari, bere kabuz igotzen ez saiatzea; eta oso kontuan izan bedi hau, galtzea baino beste probetxurik ez du aterako eta.
|
|
Jesusen Amaren eta gure Ama eta Zaindariaren Erregela eraberritzeko hasierak direla hauek badiogu, ez diezaiogun irain egin berari, ezta gure aurretiko guraso santuei ere, haien antzeko izateari uko eginez. Geure ahultasunagatik guztian ezin badugu ere, biziari eusteko ez egiten ez desegiten
|
duten
gauzetan, arreta handiz jardun genuke; izan ere, neke gozoa baino besterik ez da guztia, bi aita hauek zutena bezala; eta onez eramateko erabakia hartzean, zailtasuna bertan behera amaitzen da, neke guztia hasierako pixkatxo hori baita.
|
|
6 Kontuan izan bedi berezko ahultasuna oso handia dela, batez ere emakumeengan, eta otoitz bide honetan gehiago nabarmentzen da; eta horrela, irudikatzen zaigun edozein gauzatxo ikuskari kontua denik ez dugu pentsatu behar; izan ere, benetan ikuskaria denean, ongi ematen da aditzera. Malenkoniazko zerbait dagoenean, ordea, askoz ere kontu handiagoz ibili behar da; bada, etorri zaizkit niri honelako irudipenekin, eta harri eta zur geratu naiz pentsatuz, nola litekeen ikusten ez
|
duten
gauza bat ikusten dutela uste izatea.
|
|
ez dezatela uste izan nahi dutena lortuko dutenik, ezta obedientziaren mugetatik irtengo direnik ere; askatasun hau dutela uste izatean baitago kaltea. Hala ere, haiek erresistentzia jarriko
|
duten
gauza ez agintzea priorearen esku dago, haiek ez dutelako berengan indar egiteko indarrik; beraz, esku onez eta behar den maitasun guztiaz eraman lituzke, ahal izanez gero, maitasunagatik men egin dezaten; askoz ere hobeki litzateke hori, eta hala gertatzen da, benetan maite dituela erakutsiz, eta hitzez eta egitez aditzera emanez. Eta kontuan izan dezatela erremediorik hoberena ofiziotan guztiz okupaturik edukitzea dela, irudimena irabioan erabiltzeko aukerarik izan ez dezaten, hortxe baitago gaitz guztia; eta ofizioak ongi egin ez arren, akats batzuk jasangarriak izan daitezke, galduak dabiltzanean egiten dituzten larriagoak ez jasatearren; izan ere, nik uste dut eman dakiekeen erremediorik egokiena dena, eta eguneroko bizitzan ere ez dezatela izan otoitzaldi askorik; haietako gehienek irudimen ahula dute eta kalte handia egin diezaieke, eta horrez gainera, ez beraiek ez beraiei entzuten dietenek ulertuko ez dituzten irudipenak izango dituzte.
|
|
Dena dela, hain kaskarra naizenez gero, berorrek ikusten duena baino on gehiago ez die egiten, ezta niri ere berorren zerbitzaria izateak, arazo hau hasieratik nirekin trata dezan. Ni ez naizela izan ohi nintzen bezalakoa esatea, ez dakit nik nondik ateratzen duen berorrek; izan ere, berori ukitu
|
duten
gauza guztiek ukitu naute ni ere, eta egintzez egin ezin nuena hitzez egin izan dut, berorrek merezi duena esanez, eta hau egi egia da. Berori da nigandik urrundu dena, ni harri eta zur uzteraino.
|
|
– Berorren agurgarritasunak ikusiko duen gutun bat idatzirik nuenean, aita García Manriquek bidali zidan hau, eta hark hemen eskatzen duen honetan ez da zertan gelditu eta beldur izan, berorren agurgarritasunak egin baizik; izan ere, gutuna idatzi nuenean, egin
|
duten
gauza berriaz izuturik, Pedro de la Bandak eskrituraren bat eskatuko ziela uste nuen eta ez zitzaiola esan aita García Manriqueri, eta horrela, diot, gauza berriren bat badago, jakinaraz diezadala. Baina hark hemen dioena egiteko, ez dut aurkitzen nik inolako eragozpenik, ez ama Ines Jesusenak, ezta ama prioreak ere, egin gabe uzteko; eta horrela, mesedez, egin dezatela eskatzen diot.
|
|
Prezio hain estimagarriagatik, nork ez ditu maitatuko? Horrela egin dezala erregutzen diot nik berorren gorentasunari, eta kontuan izan dezala laster amaitzen dela guztia eta betiko iraungo ez
|
duten
gauza guztietatik askatuz joan dadila.
|
|
2 Uste dut onerako izango dela gaitz hau, besteren eskuz idazten hasten bainaiz; hau gora handirik ez
|
duten
gauzetan egin nezakeen; honekin geratu naiz. Askoz ere hobeki nago, pilula batzuk hartu baititut.
|
|
2 Otoitzaren gai honetan dudan akats handietako bat, neure buruz epaitzea da, eta, beraz, ez dio berorrek kasurik egin behar esaten dudanari; izan ere, Jainkoak ni bezalako emakume gaixo bati ematen diona baino talentu hobea emango dio. Jainkoak Bera etengabe gogoan izateko grazia egin didala kontuan izanik eta hala ere nire eskutik igaro behar
|
duten
gauza asko neure ardurapean daudela ikusten dudanean, ez baita jazarpenik ez sufrimendurik eragotz diezadakeenik, presazko gauzak izan direnean?, gertatu izan zait, askotan gertatu ere, ordu batetan, ordu bietan eta beranduago oheratzea, gero, arima une hartan dituen arduretara baino bestetara joatetik aske gera dadin. Osasunean kalte handia egin dit, eta horrela, tentaldia izango da, arima libreago geratzen dela iruditzen bazait ere; negozio garrantzitsu eta premiazko bat duenaren antzera da; gainerako gauzak laster batean amaitzen ditu, beharrezkoentzat duenerako oztopo izan ez daitezen.
|
|
Soriako fundazioa da esku artean
|
duten
gauza.
|
|
13 Jakinean jarri behar da, eginbide gehiegi ote dagoen; batez ere errentadun etxeetan egin ahal izango dituzte gehiago, eta, garrantzi handirik ez
|
duten
gauzak direlakoan, monasterioak honekin hondamendira etorri ohi dira. Etxeko nagusiak gastatzaileak badira, mojak jan gabe utz ditzakete ematearren, toki batzuetan gertatzen denez; eta horregatik, begiratu beharra dago zer egin daitekeen errentaren arabera eta zer limosna eman ahal den, eta neurria eta zentzu ona erabili gauza guztietan.14 Ez da onartu behar etxe handiegiak izaterik, eta haietan egiten diren lantze edo gehitzeagatik, behar beharrezkoak ez badira behintzat, zorrak egiterik.
|
|
5 Beraz, ene alabak, kontenplaziora iristeko bidea esan diezazuedan nahi baduzue, pazientziaz onar ezazue pixka bat luze jardutea zuen iritziz hainbesteko garrantzirik ez
|
duten
gauzetan, nire iritziz garrantzitsuak badira ere. Eta entzun nahi ez baduzue ezta egitez bete ere, gera zaitezte zeuon gogoetazko otoitzarekin bizitza osoan, eta neuk ziurtatzen dizuet zuoi eta kontenplazioa nahi luketen pertsona guztiei (gerta daiteke ni oker egotea, neuretik epaitzen dudalako, hogei urtean saiatu bainintzen) ez zaretela iritsiko benetako kontenplaziora.
|
|
Egiaz, arrazoi dute; izan ere, Pater Nosterra esan den bezala errezatzen dutenetatik oso gutxi dira deabruak engainatzen dituenak; horrek, beraz, gauza berri eta ezohikoa denez gero, harridura eragiten du; berezkoa da, izan ere, gizakiek etengabe ikusten
|
duten
gauzari ez erreparatzea, eta oso gutxitan edo ia inoiz ikusten ez duenaren aurrean izuturik geratzea. Eta deabruek berek izuarazten dituzte, perfekziora iristen den bakar bategatik askok ihes egiten dietelako esku artetik.
|
|
–Egia da ikusten dutena maite dutela eta entzuten dutenera zaletzen direla; baina iraunkorrak direla ikusten
|
duten
gauzetara. Gero hauek, maite badute, igaro egiten dira gorputzetatik eta arimetan jartzen dituzte begiak eta zer maitaturik dagoen begiratzen; ez badago, baina, aitzurtuz gero meatze honetan urrea aurkituko dutelako nolabaiteko seinale edo erarik ikusiko balute, maite badute, ez die minik emango lanak; ez zaie aurrean ezer jarriko gogo honez gaindituko ez dutenik arima haren onerako, beti hura maitatzen iraun nahi luketelako eta ongi dakitelako, barneko ondasunik ez badu eta Jainkoa bihotz bihotzez maite ez badu, ezinezkoa dela.
|