Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 37

2009
‎Datuak segmentuka aztertzean, informazio gutxi edo bat ere informaziorik ez dutenak gehiengoa dira segmentu guztietan. Halere, informazio gutxi dutela dioten pertsonen ehunekoa handiagoa da emakumezkoen artean gizonezkoen artean baino. Datuak lurraldeka aztertuz gero, informaziorik ez dutela adierazi duten pertsonak gehiago dira Bizkaian beste lurraldeetan baino, Basauri Arrigorriaga Galdakao inguruan bizi direnak batez ere.
‎Datuak lurraldeka aztertuz gero, informaziorik ez dutela adierazi duten pertsonak gehiago dira Bizkaian beste lurraldeetan baino, Basauri Arrigorriaga Galdakao inguruan bizi direnak batez ere. Halere, nabarmendu beharreko datua da informazio gutxi edo informaziorik ez dutela dioten pertsonak aztertutako segmentu guztietan gehiengoa direla.
‎Hiriburuetako biztanleek emandako erantzunak ildo beretik doaz: % 44k bat ere informaziorik ez dutela dio,% 33k informazio gutxi dutela,% 18k zerbait eta% 5ek informazio asko.
2010
‎Canalek 1983an argitaratutako artikuluan Swainekin ateratako ondorioen berri eman zuen eta komunikazio gaitasuna beste lau gaitasunek osatzen dutela esan zuen: gaitasun gramatikalak, gaitasun soziolinguistikoak, gaitasun diskurtsiboak, eta gaitasun estrategikoak.
2011
‎Komedia horiek dibertitzeko duten gaitasuna da kate hori sarritan ikusteko arrazoi nagusia. Galdetegia bete duten eta kate estatubatuarra ikusten dutela dioten% 78tik erdia baino gehiago(% 61) neskak dira. Aitzitik, inkestatutako eta kanal tematikoa ikusten ez duten% 22 horien artean gehienak(% 91) mutilak dira.
2012
‎Hauetan pertsonak liratekeenak ageri zaizkigu, baina itzalak dirudite, profil beltzak besterik ez dira. Hauek dira koadroko elementu bakarrak, hondo gorrizka baten gainean eraikiak, eta ikuslearengan ezinegon puntu bat sorrarazten dutela esan daiteke. Pertsonak itzalak dira, mugimenduan dauden itzalak, lantegien munduan murgildurik daudenak.
‎Soziolinguistikako ikerketa sakonaren falta azpimarratzen duen arren, haren esanetan, badirudi gipuzkoar ereduek gero eta indar handiagoa dutela Araitz Betelun. Gazte batzuen kasuan, «etxean aldeatea ta kalean besteatea» hitz egiten dutela dio. Imoztar, basaburuar eta larraundar gazteei dagokienez, hetereogeneotasuna da nagusi, «baina joera nagusia da euskaraz ari direnean euskara batua gero eta gehiago erabiltzea» (2010:
‎Hizkuntza aldagaiek emaitza koherenteak eman dituztela azpimarratu dugu emaitzen atalean. Batzuek token kopuru ttikia izan arren, token kopuru altua duten hizkuntza aldagaien emaitza bertsua erakutsi dutela esan dugu. Hau da, hipotesi berberak bete dira hizkuntza aldagai gehienetan, bakoitzean adibide asko edo gutxi bilduta ere.
‎Haur batzuek sabeleko edo buruko mina dutela esango dute, besteek gosea edo loa gutxitua izango dute, eta hirugarrenak hiperaktibo agertuko dira, baina guztiak izan dezakete oinarrian depresioa. Zentzu horretan, Bernaras, Jauregizar, Soroa, Ibabe eta De las Cuevas ek (2012) Lehen Hezkuntzako tutoreentzat depresioa detektatzeko baliagarria izan daitekeen behaketa tresna bat eraiki dute.
2014
‎Hego Euskal Herriko datuak lau aldiz agertzen dira infografietan, baina lau kasu horietan ondo bereizita ikusten dira bai Euskal Autonomia Erkidegoa, bai Nafarroako Foru Erkidegoa. 2010eko apirilaren 19ko albistegian, esaterako, etxebizitzen prezioek behera egin dutela esaten dute. Infografia berean EAE, Nafarroa eta Espainiako datuak ditugu, ordena horretan, lurralde bakoitza ondo bereizita.
‎gizatalde horietako kideek partekatzen dituzten esperientziak eta balioak. Balio horiek, hortaz, belaunaldi arteko ondarea osatzen dutela esan genezake; beste hitz batzuekin esateko, ondare horri talde bateko kideak elkartzeko eta kanpokoekiko bereizteko «esanahiak moldatzen dituen errepertorio eraginkorra» dei geniezaioke (Smith, 2000: 328).
2015
‎lehenengoa, «neska izateko ona duk» muga, bigarrena, «nesken artean onentsuena duk», eta hirugarrena, «bertsolari ona duk». Gainera, saioan emakume bakarra egotearekin nahikoa dela pentsatu izan da askotan, eta, horren ondorioz, emakume bakar horrek beste emakume guztien ordezkari izan beharraren sentsazioa dutela diote. Horrek, ezinbestean, denen izenean jardun behar dutelako sentsazioa dakar, sarri norbere sorkuntzari ateak itxiz.
‎Gizarte zerbitzuek, gizarte asistentziarekin alderatuta, helburu zabalago bat dutela esan daiteke eta aurretiazko gizarte asistentzia bezala funtzionatzen dutela.
2017
‎Elkarrizketatuentzat ordutegien eta lana eta familia bateragarriak egitearen arazoak dira mugarik handiena haien egunerokoa aurrera eramateko. Ordutegiak aldakorrak izateak eta asteburuetako lanak familiako ardurekiko bateragarritasuna zailtzen dutela diote (A3 «Bai pentsatu izan dut, harrapatu banindu askoz ere gazteago haur txikiekin, ez dakit aurrera egin ahal izango nuen ordutegiekin», A8 «Denok egiten dugu lan berdina, baina gero zuk duzun bizi erritmoa haiek ez daukate. Etxea aurrera eramaten duen emakume rolak jarraitzen baitu ondotik»), baten kasuan lanean jarraitzea ere kolokan jartzera helduz (A9 «Egun bateko aurrerapenarekin baino ez dakizu daukazun ordutegia.
2018
‎Beraz, esan dezakegu lokala hartzen duten gazteen adinak erabateko eragina duela lokala erabiltzeko moduan zein lokalaren barnean ager daitezkeen arazoetan. Hori horrela, bi ideia horiek beste ikerketa batzuetan azpimarratu den lokalaren eta adinaren arteko lotura sendotzen dutela esan dezakegu (García, Alonso eta Berasategi, 2016); izan ere, Bermeoko kasu azterketan parte hartu duten agenteen aldetik lotura hori ikusteko aukera izan dugu, hau da, lokal bat izatean gazteen adinak duen garrantzia ezagutzeko aukera izan dugu. Aldi berean, adinak hazkunde pertsonalaren garrantzia azpimarratzen du; izan ere, lokalaren erabilera adinarekin erlazionatzen da eta adina hazkunde pertsonalarekin erabateko lotura daukan elementua da.
‎Emaitza horiek lan gehienetan aurkitutako datuekin bat datoz. Neskek txikitatik enpatia gehiago azaleratzen dute ikerketa askok azpimarratzen duten moduan (Auyeung et al., 2009; Baron Cohen, 2003; Baron Cohen, Knickmeyer & Belmonte, 2005; Mestre, Samper, Frias & Tur, 2009; Mestre, Samper, Tur & Del Barrio, 2004), eta beldurrari buruz esan beharra dago ikerketa asko daudela zeinek emakumeek emozio hori era intentsuagoan eta maizago sentitzen dutela esaten duten (Campbell, 2006; Crawford, LKippax, Onyx, Gault & Benton, 1992; Gartstein & Rothbart, 2003; Gullone, 2000). Beste alde batetik, 10 urterekin mutilek neskek baino agresibitate maila handiagoa azaleratzen dute, gure hipotesiarekin bat eginez.
2020
‎Kontrako kasuetan, hau da, kudeaketarik gauzatzen ez zuten irakasleen kasuetan, erantzunak ezberdinak izan dira eta programari esker informazio berria eskuratu dutela esan dute.
‎" iRAKERen ikasitakoa aplikatu dut eta okerrago, ikasleek lan gehiegi egiten dutela esaten dute eta eskatzen didatena behin eta berriz da klase magistral gehiago emateko" (I).
‎Esate baterako, lagunartean gizonezkoen artean hitanoa osasuntsu mantentzen da adin tarte guztietan, baina emakumezko bat tartean den elkarrizketa guztietan behera egiten du. Beraz, gure ikerketako emaitzek Alberdik (1993) eta Legorburuk (2018) esandakoarekin bat egiten dutela esan genezake. Senideen artean hika egiteko joerak ere beheranzko joera dauka baina 36 urte artekoetan, anaien artean joera hori hautsi eta erabilerak gora egiten duela ikusi dugu.
‎Hala ere, mota horretako azalpenek demokrazia liberalaren krisiaren zentzuari kalifikazio katastrofikoa eransten diote, sistema politiko horiek homeostasiaren materializazioak izango bailiran. Labur esanez, liberalismo europarraren irudi idealizatu baten naturalizazioa eragiten dutela esan daiteke.
2021
‎Izan ere, eragin sozialari dagokionez, zalantzagarria egiten zaie sortzaileei euren sormen lanen eta prozesuen jardutea noraino irits daitekeen. Erabilitako teknikak, ordea, emaitzen dokumentuen joan etorriak eta ekarpen berriekin elkar elikatzeak eragin sozialaren kontzientzia indartu dutela esan daiteke. Hala ere, nahiz eta audientziarekin harreman paraleloa duten eta" zale", irakurle, ikusle edo entzule den horri paper aktiboa esleitzen dioten (Guillan, 2018) eta plazaratzen dituzten sormen lanek herritartze funtzioa izan (Puga Rayo, 2012), sortzaileek ba al dakite sortzaile huts izateaz gain, sormenlan bakoitzarekin eragile sozial ere badirela?
‎Sormen lanek harritzeko gaitasuna dutela esango nuke, efekto sorpresa antzeko bat, estimuluz betea beste eredu tradizionalagoek izan ez dezaketena. (3)
‎bertso eskolan asko ikasten dutela. Bertsoez ez ezik, gai desberdinen inguruan ere ezagutza handiagoa eskuratzen dutela diote.
‎Hiru zenbakia, zazpia legez, zenbaki magikotzat jotzen da semiotikan. Sinbologia handiko zenbakiak dira eta, Armindo Mesquita k (2012) azaltzen duen moduan, Mendebaldeko pentsaeran eragin sakona izan dute eta, ondorioz, herriaren adierazpen artistiko desberdinetan isla naturala izan dutela dio. Literaturan zein folklorean, oro har, hirua errepikatzen den elementua da.
‎Laguntza eskatzeko inbokazio edo dei baten itxura du horrek; erritual magikoaren parte dela esan daiteke. Txoriek printzea engainatu dutela esaten diotenean, antzeko bertso sinple bat erabiltzen da:
‎euskaldun patetikoak edo militanteak; euskaldun sinpatikoak edo euskararekiko atxikimendua agertu arren, euskaraz bizitzeko ahaleginik egiten ez dutenak; eta, euskal antipatikoak euskararengandik urruti bizi direnak. Martinez de Lunak aipatzen dituen hiru tipologien antza dutela esan dezakegu, ñabardurak ñabardura. Eus Ele taldekoak lirateke euskaraz bizi diren eta bizi nahi duten ikasleak, Ele Pa taldekoak dira euskararekiko jarrera ona agertzen dutenak baina portaera jarrerarekin bat ez datozenak, eta Erd Ele taldekoak euskararen antipodetan bizi direnak.
‎Erd Ele tipologiako ikasleek fakultatean hasi zirenean zailtasuna izan zutela onartzen duten arren, hobekuntza bidea egiten ari direla nabarmentzen dute eta gaur egun euskaraz gai ikusten dute beren burua. Gaztelania erabiltzeko ohitura handia dutela diote eta hori baliatzen dute euskaraz dauzkaten mugak justifikatzeko.
‎Ele Pa tipologiako ikasleen adierazpenetan jaso da euskara gela barruko hizkuntzatzat dutela eta gelatik kanpo joera orokorra gaztelaniaz egitea dela. Unibertsitatean, orain arte egiten zutena baino euskara gehiago egiten dutela diote, baina gaztelaniaz ere egiten dutela aitortu dute.
‎Hizkuntza gaitasun ona dute ahoz eta egoera informaletan, ondo moldatzen dira euskaraz, eta euskara erabiltzeko hautu kontzientea egiten dute (Dobaran, 2017). Ele Pa taldeko ikasleek testuinguruaren arabera euskaraz edo gaztelaniaz egiten dutela zehaztu dute, baina gaztelaniaz egiteko ohitura handiagoa dutela diote eta errazago egiten dutela. Hizkuntza ohiturak eragina dauka gaitasunean, errazago egiten baitute nagusiki erabiltzen duten hizkuntzan.
2022
‎Analisi mota horretan, elementu desberdinez osatutako hizkuntza unitateak biltzen dira, hiztunek ekintzen bertsioak eta berrikuntzan eta sormenean agertzen diren fenomenoak eraikitzeko erabiltzen dituztenak. Horrela, errepertorio horiek egunero eta etengabe eragileek erabiltzen duten tresna kutxa osatzen dutela esan liteke. Gizarte baliabideak era berean, jendeak kontakizunak egiteko erabil ditzakeen hizkuntza tresnen multzo bat aipatzeko aurrez finkatutako esparru edo deskribapen gisa uler daitezke (Silverman, 2019).
‎Komunitate hau bazkidez osatzen da batez ere. Beraz, profesionalen komunitatea zabala izan arren, pentsamenduz askotarikoa, nolabait ere guztiek multzo homogeneoa eratzen dutela esan daiteke, Mondragon Unibertsitateak batzen dituelako.
2023
‎Lana egiteko garaian ardura eta konpromisoa ere sentitu dute ikasleek, horrela, autonomiaren konpetentzia garatu dutela diote:
‎Partaideen ahotsen arabera, garapen jasangarrirako hezkuntza proiektu honetan parte hartzeak eragina izan du haiengan, bai pertsonalki baita profesionalki ere. Maila pertsonalean, sei hilabetez bizi izandako diziplinarteko eta eleaniztasuneko esperientziaren ondorioz, beldurra alde batera utzi eta beren burua ezagutarazteko aukera izan dutela diote. Horretaz gain, esperientzia lortzeaz gain, baita mugak apurtu eta kontzientzia globala garatzeko ere.
‎ADR tekniken azterketa bukatzeko, esan beharra dago baina, benetan jurisdikzioaren hobekuntzarako tresna bezala erabili nahi badira, haien indar edo sendotasuntzat jo diren ezaugarriak (gatazkan dauden alderdien adostasunean oinarritutako izaera pribatista eta indibidualista —nahierako justizia—; egituraketa eta garapenean malgutasuna; konfidentzialtasuna; azkartasuna...), aldi berean, desabantailatzat ere jo direla. Horrela, gatazka juridikoaren ikuskera edo ikusmolde pribatista eta indibidualistan oinarrituta, interes soziala babesten ez dutela esan da23; ez dutela, jurisdikzioak bezala, Zuzenbidearen garapenean laguntzen24; haien emaitzak sendoak ez direla25; ez dutela egia materiala bilatzen; ez dutela mota orotako gatazkak ebazteko balio26; ez dagoela irizpiderik jakiteko noiz jurisdikziora noiz ADR tekniketara joan27; ez dutela alderdien berdintasuna babesten; legerik eta bermerik gabeko justizia eskaintzen dutela28; hirugarrenaren ...
‎Gainerako mekanismoetan, alderdiak negoziazioan laguntzen aritu den hirugarrenak, haietako edozeinen eskariz, honakoak jasotzen dituen dokumentua eman behar du: (1) hirugarrenaren nortasuna, haren kualifikazioa, lanbide elkargoa, kide den erakundea edo inskribatuta dagoen erregistroa, (2) alderdien identitatea, (3) eztabaidaren gaia, (4) izandako bileraren edo bileren data, eta (5) bi alderdiek prozeduran fede onez parte hartu dutela dioen adierazpen solemnea, dagokion agintaritza judizialaren aurrean ondorioak izan ditzan. Berariaz arautzen da errekeritutako alderdia agertzen ez denean edo GEBE batera jotzeko gonbiteari uko egiten dionean, zitazioa nola egin den, egin delako ziurtagiria eta haren jasotzearen data esanbidez jaso behar direla.
‎Inaktibitate aro horiek hazi/ areagotu egin ziren 2020an COVID 19a dela eta. Horren ondorioz, eta literatura akademikoarekin bat eginez, euskal musikariek beren jarduera baldintza oso prekarioetan garatzen dutela esan daiteke (Comunian eta Conor, 2017; Banks, 2017; Butler eta Stoyanova Russell,
‎Bizitza eraikitzea, aldiz," botereen kultu kontserbatzaile" gisa deskribatzen du. Finean, bide horri jarraituz gero" ahalik eta baldintzarik onenetan" bizitzeko aukera izango dutela esaten zaie gazteei (Badiou, 2016). Hau da," bizitza asegarri bat" izango dutelako agintza egiten zaie.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia