Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 11

2011
‎Izan ere, neska haren bularreko erretenean behera irristan zihoan izerdia bistatu orduko, hura edoski arteko onik ez nuela izango pentsatu nuen, pitayazko zuku odol gorri hari azken xurgaldia ematen niola; eta hala, bestelako kontuak alde batera utzi, eta harekin bukatu nuen hoteleko gelan. Gerora, askotan erabili dut buruan zerk erakarri ote ninduen hain bortizki; badakit, bidaiek, bakarrik ibiliz gero behintzat, betiere maitaberago edo bihurtzen dutela bat, eta akaso horrexegatik izango zen, baina beste loturarik nahi gabe hurbildu nintzaion, eta askatu ezinik geratu gero: beharbada zerak seduzituko ninduen, zetak ahoskatzean bere ahotik isurtzen zen hots goxoak, ez zeta ez ese ez zen zizipaza horrek, batek daki zergatik maitemintzen garen.
‎Gaur egun, ez zekinat non lor daitekeen horrelakorik. Nik pentsatu dinat mojek izango dutela baten bat gordeta, garai batean erabiliko zutelako, baina ez naun eskatzera ausartzen.
‎Ganbaran segituko dutela bihar ere paperek eta agiriek, horixe bera egin baitute azken hirurogeita hamar urteotan. Ez dutela bat batean hegaz egiten ikasiko.
2015
‎Ez gara sinplekeria horretan jausiko. Uste dut esan nahi nuena dela, eta honekin bukatzen dut, sinets iezadazu, batzuek oso gaizki eramango dutela bat batean portada eta informatiboetatik desagertzea. Gauza hauek adikzioa sortzen dute.
‎Isiltasuna nagusitu da berriro, burumakur geratu dira; badirudi futbolerako gogoa galdu egin dutela bat batean eta isiltasun horrek helduago bilakatu dituela. Tristezia moduko bat antzematen zaie aurpegietan, eta tristea da umeen aurpegian tristezia ikustea.
2016
‎Gaur, lehen aldiz, biak batera etorri zaizkit. Mahaira eseri aurretik, esan diet euren estrategiek ez dutela bat egiten, batak besteak agintzen didanaren justu kontrakoa eskatzen didala. Zurturik begiratzen diote elkarri.
2017
‎Erabakitzeko gaitasuna galdu dudala sentitzen dudala oraintxe bertan, eta agian horregatik hartu dudala sekula hartuko ez nuen kafe ebakia. Baina are gehiago, kontatuko nieke, zergatia bilatzen hasi ordez, atzo bertan deitu niola maitale bati, gehiegi pentsatu gabe egin ziezadan, aurpegia burukoaren kontra estutzen zidan artean, eta bere etxe azpian egon nintzela autoan hiru zigarro erretzen, benetan etxera igo edo ez dudatan, eta azkenean igo egin nintzela, badakidalako bi txortaldi absurdok neutralizatzen dutela bat. Minus bider minus, plus dela nire bizitza sexualean.
2018
‎Damurik, onartu beharrean nago berrikitan etxe batek baino gehiagok, haietariko batzuk ezpalik onenekoak? jaidura suerte bat agertu dutela bata bestearekin lehiatzeko, eta lotsarik gabe eskaini dizkiete gonbidatuei maiordomoaren trebezia hutsal horien erakustaldiak. Aditu izan dut zenbait kasutan ikuskizunen bat eskaini duela maiordomoak, zirkuko tximino bat balitz bezala, etxeren bateko festaren batean.
2019
‎Pribilegio horiek materialak zein immaterialak dira: maiz aipatzen da, esaterako, gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakala, hau da, emakumeek gizonek baino ia laurden bat gutxiago kobratzen dutela batez beste6 Soldata apalagoak dituzten lanpostuak betetzeaz gain, lanaldi partzialak ere emakumeek eduki ohi dituzte, sarritan etxetik kanpoko ofizioa etxeko zaintza lanekin bateratu ahal izateko; ondorioz, haien ahalmen ekonomikoa gizonena baino murritzagoa da, eta horrek zuzenean eragiten dio haien autonomiari. Pribilegio materialez harago, baina, gizontasunaren ideia arrakastarekin, agintearekin eta indarrarekin lotzen duen iruditeria zabala dago errotuta gizartean, eta bizitza sozialaren esparru guztietan islatzen da.
2020
‎Eskubide murrizketak eta pribatutasunaren asaldatzeak ia beti salbuespenezko egoeretan ezartzen dira; baina behin behineko behar lukeenak behin betiko bilakatzeko arriskua bizia izan ohi da. Thomas Hobbesek zioen mehatxu egoeretan herritarrak botere subiranoarengana jotzen dutela bata bestearengandik babesteko, eskubideak eta askatasunak harengan errendituz. Leviatanaren indartzea ez ote da izango Post COVID ondoriotako bat?
2022
‎Egun osoko nekea darie Eduren bi bidaideei. Gainera, etxeko biztanle guztiek dakite bi emakumeek ez dutela batak bestea begi onean. Esekitokitik patiora eroritako galtzerdi batzuen jabetzaren inguruko istorio bat omen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia