Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 162

2000
‎Kontuan izan behar da azken 30 urteetan bizi izan ez dugun egoera politikoaren aurrean gaudela, bakea hurbil izan dugula eta bakea lortzeak herri honetan izugarrizko iraultza suposatzen duela. Orduan, herritarrek ere ulertu behar dute une garrantzitsua bizi dugula eta arazoei denbora eman behar zaiela. Ez PSOEk lehen, ezta PPk orain, ez dute asmorik euskal burujabetza garatzeko.
2001
‎Gogaikarria da benetan!, denek oso irribarretsu agurtzen jarraitzen dute eta zuk aldiz begirada apal bat botatzen diezu aurpegira begiratu ezinean. Gajoek pena ematen dizute, bizitza bukatzen ari zaie, ez dute une zoriontsuagorik igaroko geratzen zaien bizitza zati motz honetan. la ezin dira mugitu, ohetik saloira eta saloitik ohera.
‎Horrelakoetan, eredu klimatikoaren bereizmena 50 km ingurukoa izaten da. Baina, eredu klimatikoek, aurresankortasuna hurrengo egunetarako izan beharrean etorkizun urrunagorako bada, ezin dute uneko giroa aurresan; bakarrik, adibidez, hilabetearen batez bestekoak tenperaturan, aire banaketan, ekaitzen bideetan, eta halaber urte sasoiaren zikloa eta klimaren muturreko gertakizunen probabilitatea. Honen guztiaren bereizmena 200 km ingurukoa da.
2002
‎Beste hitz batzuek, talka egiten dute une honetan bertsolariek ematen dioten zentzuaren eta literaturan duen zentzuaren artean. «Puntua» hitza, esaterako, gazteleraz errimaren parekoa da, baina bertsolarientzat silaba jakin batzuez osatutako unitate bat.
‎Sinkronikoki begiratuta, telebista kate desberdinen programazioek bat egiten dute une oro. Zapping egiten dugun bakoitzean, programazio ugariagaz egiten dugu topo.
2005
‎Sistemaren osagaiak ibilgailuaren kanpoko sentsore batzuetan, ordenagailu zentral batean eta aginte koadroan dagoen pantaila txiki batean oinarritzen dira. Ibilgailuaren aurreko aldean dauden lau sentsoreek autoaren ibilbidearen aldaketa jasotzen dute une bakoitzean, hots, sigi saga. Informazio hori ordenagailuak jasotzen du, eta hark aztertu egiten du, ibilbide teorikoarekin alderatuz.
2006
‎Guztiak agortzen dira, jakina, baina hala ere ezin du argitaraldi bat baino gehiago egin, legez irabazi asmorik gabeko bilduma delako Espiral: " Eskubide guztiek idazlearen esku jarraitzen dute une oro". Liburu batek arrakasta handia badauka eta ale gehiago argitaratu behar badira, beste argitaletxe batek egin behar du lan hori.
‎Urduritasunak utzitako arrastoa, poza, ezin sinetsia, paisaiaren lilura... Sentimendu guztiek bat egin dute une horretan eta sentsazio hori da finean eskaladara bultzatu gaituena. Goian gaudela, eskuinean badator bide zailagoari ekin dion laguna, 6 gradu bati bukaera emanez.
‎Preserbatiboa (mutilen %65, 5ek erabiltzen du) eta pilula (nesken %18, 6k) dira metodo antikontzeptibo erabilienak, baina kondoiaren erabiltzaileen %30ek onartzen du ez duela “batzuetan” jartzen. Badakite, kasuen %90ean, nahigabeko haurdunaldia edo kutsaduraren bat (hiesa, esaterako) izateko arriskua dutela, baina arrazoitzen dute uneko “ustekabekoan edo euforian” arrisku portaera. Haiek baino gehiago jabetzen dira arriskuaz(% 94,7)(% 86,5).
‎edukitzea. Eta, gure gaiari helduta, euskararen erabilera indartzeko formula guztiek, bistan denez, ez dute balio, denek ez dute une eta leku berean erabiltzeko balio. Adibideren bat ekarriko dugu hona, esan nahi duguna argitze aldera:
‎Hizkuntzei dagokienez, nagusia edo gutxiengoa, bere garrantzia oinarrizko tresna delakoan dago Europako Batasuna (Europako Parlamentua 1998). Hizkuntza defizitek berebiziko eragina dute une erabakigarrietan, irakaskuntza ertainetako hasieran esaterako, edo oinarrizko heziketatik lanbide heziketarako bide aukeraketan.
2007
‎Orain, bi gizarte hezitzaileren laguntzarekin, ez dago gurasoen laguntzaren mende, eta Madril bezalako hiri batean bizi daiteke, modu independentean. “Haiek erabakitzen dute une bakoitzean zer egin nahi duten eta nola”, azpimarratu du Itziarrek. Bestalde, Luisek, 40 urteko agintariak, aitortu du “askoz hobeto” bizi dela, ez baitu “batez ere amaren gainean”, egunean zehar hatza zulatzeko zain, diabetikoa delako.
‎Musikariek zozketa bidez ateratzen den papertxoan jartzen duen kanta jo dute. Horrela publikoak garbi ikusi ahal izango du musikoak inprobisatzen ari direla, eta beraiek erabakiko dute une oro zer entzun.
2008
‎Duela 43 urte sortu zen Erketz taldean, egun, 16 lagun dira eta horietatik 6 bakarrik mutilak, hau da, zortzikotea osatzeko jenderik gabe dabiltza. Taldekoek aditzera eman dute une honetan ez dela Lasarte Orian euskal dantzen jarraipena ziurtaturik. Ikuskizuna dela eta Erketz dantza taldeak berak irudi bat sortu du kaleetan jartzeko.
‎–Puntu honetan, ikerlariek garbi dute unea iritsi dela euskararen papera ondo definitzeko. Hau da, erabaki behar dela euskara izango ote den osagairik erabakigarriena euskal kulturan eta nortasunean, ala onartuko litzatekeen euskara bigarren mailako elementutzat daukan identitatea?.
‎zio baten ezaugarriek (ingurumen fisikoa eta kulturala) bat egiten dute une berezi batean(, mementoa?). Eta, metodologia mailan, fruituetarik (sorkun tzatik eta obretarik) erroetara joan daiteke, Taine k dioenez.
‎Espekulatzaileak: gainbalioak azkar egin nahi izan dituzten inbertitzaileek zailagoa dute une honetan; izan ere, hilabete asko behar izaten dituzte burtsa apustuek erosketa prezioak berreskuratzeko. Negozio aukera Harrigarria dirudien arren, finantza erakundeen finantza ingeniaritzak sortu dituen finantza produktu batzuen bidez ere errentagarri bihur daiteke inbertsioa aldi baxuetan.
‎Hori dela eta, funtzionatzen ari diren instalazioek galera nabarmenak izaten dituzte emaitza kontuetan, eta horrek arriskuan jartzen du haien mantentze lana eta instalazio berriak eraikitzea. Adibidez, minda tratatzeko instalazio baten bultzatzaileek, Nafarroako Deierriko, Gesalazko, Lezaungo, Abartzuzako eta Jaizko udalek lan egiten zutenean, iragarri dute une batez bertan behera utziko dutela, inguruko abeltzaintza ustiategien krisia dela eta. Era berean, IUTA erakundeak dio ez dela egokia minden erabilera mugatzea, ez ongarri kimikoena, nitratoek kutsatzen baitute.
‎Baldintzak gogortzea Enpresa txiki eta ertainak Espainiako enpresa sarearen %99 dira, nahiz eta enpresa txiki eta ertainen eguneroko jarduera ez dagoen gaur egungo egoera ekonomikotik kanpo. Askok aitortzen dute une zailak igarotzen ari direla, likidezia behar baitute beren negozioen eguneroko bizitza finantzatzeko. Beste muturrean, banketxeek ekaitza harrapatzen dute sektore horretarako produktu espezializatuak merkaturatuz.
‎1.516 enpresa, saltoki eta era guztietako entitatek dute uneotan Ziurtagiria, eta, guztira, 20.000 lagun baino gehiago ari dira Bai Euskarari Ziurtagiriaren eraginpean lanean
‎Sagirena, alabaina, desberdina da. «Pertsonaiek izen errusiarrak izaten jarraitzen dute, eta Errusia aipatzen dute uneren batean. Baina obra ez dago iraultza aurreko Errusian kokatua, kontatzen dena munduko edozein herritan gerta daiteke», adierazi du Sagik.
‎Lehenik, kontzientzia hartze bat gertatu behar da. Abertzale sutsuek ohartu behar dute une honetan EAJri bozkatzea Lizarra Garaziko bideari geldiune latza ezartzea dela. Gogoetatu behar dugu zer den burujabetza prozesu bat eta nazio eraikuntza prozesu bat eta norbera noraino joateko prest den holako prozesu batean.
‎Beren buruari mugak jarri barik lan egin dute Unekoek. Emaitza:
‎Abestiak konposatzeko eta grabatzeko behar adina denbora hartu dute Uneko musikariek. Azken urtea mugitua izan arren Uriarte Latzenekin ibili da biran, taldea sendotu dela diote.
2009
‎Junkera lehen aldiz aritu da elkarlanean emakume talde harekin, izan ere, asteazkeneko kontzertua baino ordu batzuk lehenago aritu ziren elkarrekin lehen aldiz. Junkeraren arabera, abesti batzuk bidali zizkien aurrez, baina haiek nahiago dute unean unekoa bizi eta gauzak datozen eran gozatu.
‎izan ere, RAM gigabyte batzuk izanez gero, Windows, hainbat programarekin batera, abiadura moteldu gabe berotu egiten da. “Zereginen administratzailearen” bidez sistema eragile bakoitzeko zenbat datutara sar daiteke memoria erabiltzen dute une horretan. Askotan, funtzionamendua moteltzen denean, zergatik?
‎Bankuak bezeroaren arreta erakartzen du, eta ohiko aurrezki kontuek baino ordainsari handiagoa eskaintzen du aurrezki fiskalarekin konbinatzean. Hala ere, adituek adierazi dute une honetan alderdi fiskala dela etxebizitzarako aurrezki kontu baten alderdirik garrantzitsuena. Aitortzen den lehen urtetik, zergadunak produktu honen baldintzak bete ditu.
‎Rocio Ramirez Odontologia ikaslea presaka zetorrela harrapatu genuen. Azterketak gainean ditugula ez dute unerik egokienean itxi fakultatea.
‎Zergatik? Une delikatua da, epaileak oraindik erabaki behar du zer frogak eskatuko dituen, eta azkenean ahozko epaiketa zabalduko duen, eta zuhurtasuna da nagusi, baina Diputazioaren zerbitzu juridikoek uste dute unea iritsi zela. –Nahikoa aztarna?
2010
‎Atzo Phoenix Suns egurtu zuen etxean, 109, eta hirugarren garaipena lortu jarraian. Floridakoek 8 balantzea dute une honetan, eta garaipen bakarrera dute Boston (9). Phoenixek beste talde askoren arazoa izan zuen.
‎Orrialde hauek begiak irekiko dizkiete. Egun batean argitaratuak beharbada, gizon haien gogoa geldiaraziko dute une batez gogoen oinazeetan; horiexek baitira sumatzen ez dituztenak. Beren burua laudatzen dute hiltzeko gai direlako, gorputzari ia oinazerik eman gabe.
‎Elkarrizketa osoan segundo batean gerta liteke hori, bi, hiru segundotan. Baina argazkilariek ez dute une horren zain egon nahi izaten, nahiago dute sotiltasunik gabeko eskuen adierazpena. Efektistak dira.
2011
‎«Kontua ez da euskaraz egiteko gaitasunik ez dutela, guk lagun taldean sartutako zirikatzailearekin primeran moldatu baitira euskaraz. Haien artean komunikatzeko, ordea, gaztelania erabili dute une oro», azaldu du Basurtok.Nerabeen artean euskararen inguruko motibazioa eta erabilera bultzatzeko programa da Harrapazank. Kultur Kabiak eta Soziolinguistika Klusterrak elkarlanean osatu dute azterketa, eta Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Aldundiaren eta Bilboko Udalaren sostengua du.
‎Bilbaok emandako datuen arabera, partida hori 1.500.000 eurokoa zen. «Krisiaren ondorioz langabezian geratu diren askok baliatu nahi dute une hau euskara ikasteko, eta orain bekak kentzea ez da inondik inora gure hizkuntzaren aldeko erabaki bat. Euskaldundu nahi dutenek zailtasun gehiago izango dituzte».Bilbaok azaldu du hitzarmen bidezko jarduera ere nabarmen jaitsi dela.
‎Erakusketa ia iraunkorra da, gainera. Urte osoan zehar izango da ikusgai galerian, baina espazioz aldatuko dute unean uneko jarduerei tokia uzteko. Une honetan Ispilu Arteko areto nagusian dauden arren, tarteka, behe solairuko tailerrera aldatuko dute.
‎Plazara milaka lagun hurbildu dira jendetza artean nahasteko. Manifestariak elkar zoriondu dira, dantzatu eta emozioarekin negar egin dute une historikoaren aurrean.
‎Halaber, Kanpo Arazoetako Ministerioak egiten dituen kudeaketetan konfiantza dutela esan dute, bahitzaileak askatzeko, eta errespetua eskatu dute une gogor hauetan bahitutako pertsonen senideentzat.
‎Energia metatzeko bigarren modua superkondentsadoreak dira. Kondentsadoreak zirkuitu elektrikoen ohiko osagaiak dira; elektrizitatea metatzen dute une batez, bat batean intentsitate handiko korronte labur bat emateko. Ingeniariek ideia bera erabili nahi dute, baina oso eskala handian.
‎Akuilua izan zela dio berak, oso gaizki aterata ere, balio historikoa zuela jakitea. Elkarrizketak eta epaiketaren nahiz inguruko jazoeren errepaso kronologikoa tartekatzen ditu lanak eta batzuek zein besteek zirrara eragiten dute une askotan: protagonistek pairatutako tratuari buruzko kontakizunak, tentsioz betetako egoerak (heriotzaren itzala beti gertu), epaiketaren zati baten audio grabazioa Eusko gudariak abesten, askatasun aldarriak, deklarazio uneak, herri mobilizazio ugariak, horietan hildako bi manifestariak?
‎Atea jotzen dute une horretan. Biak tentsu jartzen dira, Uxue izan daitekeelako esperantzaz.
‎Kapilaritate bidezko soldadurazko loturak, murrizketak, adarrak, norabide aldaketak eta abar egiteko erabilitako gehigarriek elkartuko zaizkien hodien ezaugarri berak izan behar dituzte, eta bat etorri behar dute UNE EN 1254 arauarekin; bestela, UNE EN 12164, UNE EN 12165 edo UNE EN 1982 arauen araberako kobre aleaziozko gehigarri mekanizatuak ere erabil daitezke.
‎Gehienez 16 bar arteko jarduera presioetarako egindako altzairuzko kanalizazioen oinarrizko betekizun teknikoek bat etorri behar dute UNE EN 12007 arauarekin.
‎Polietilenozko kanalizazioen betekizun teknikoek bat etorri behar dute UNE EN 12007 arauarekin.
‎Altzairu herdoilgaitzezko hodiak kapilaritate bidezko soldadura bidez lotu behar dira, horretarako, altzairu herdoilgaitzezko edo kobre aleaziozko gehigarri egokiak erabili behar dira?, edo, bestela, topekako soldadura bidez zuzenean. Soldatzean erabilitako material gehigarriek bat etorri behar dute UNE EN 1044 arauarekin, soldadura gogorraren kasuan?, eta UNE EN 29453 arauarekin, soldadura bigunaren kasuan?.
‎Detektagailuak funtzionamendu onaren egiaztagailuak aktibatu behar ditu, erabilitako gasaren beheko leherkortasun mailaren% 20ra iritsi baino lehen, eta bat etorri behar dute UNE EN 50194, UNE EN 50244, UNE EN 61779, UNE EN 61779 eta UNE EN 50073 arauekin.
‎IAAF nazioarteko atletismo federazioaren egutegian sartuz bakarrik hobetuko luke orain duen maila Elgoibarko krosak. Espainian egiten diren bi krosek, Italikakoak (Sevillan) eta Atapuerkakoak (Burgosen) dute une honetan Nazioarteko Atletismo Federazioaren maila.
‎Loalditik esnatzean, ulertu dute unea iritsi dela metabolismo soziala sinplifikatzeko eta arrazionalizatzeko, herrialde materialki aberatsen aztarna ekologikoa gutxitu eta munduan barreiaturiko miseria materiala konpontzen lagundu aldera. Horixe dela XXI. menderako egitekoa.
2012
‎Bertan hil ziren helikopteroan zihoazen hamabi soldadu turkiarrak eta etxean zeuden bi zibil afganiar. Ankarak aitortu duenez, ez dago argi zerk eragin duen istripua, baina nabarmendu dute une horretan ez zegoela erasotzailerik inguruan. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
‎Batak besteari esperientziak kontatzeko eta bizipenak eta biziminak partekatzeko gau ezin hobea dute. Agustin eta Joxe soldaduskaren esklabo dira, Euskal Herritik urrun, etxetik urrun, eta etxekoen nostalgia presente dute une oro. Momentu lasaiak daude, momentu azkarrak, batzuetan bizi, bestetan motel.
‎Hogeita bi urtetan, beraz, sei argazki atera zaizkio euskararen erabilerari Euskal Herri osoan. Argazki horiek aukera ematen dute une jakin bateko egoera zertan den jakiteko, eta, batez ere, urteotako bilakaera nolakoa den ezagutzeko. VI. Edizio honetan Euskal Herri osoko 97 udalerritan egin da neurketa, eta 154.277 elkarrizketen nahiz 363.616 hiztunen informazioa bildu da.
‎Hogeita bi urtetan, beraz, sei argazki atera zaizkio euskararen erabilerari Euskal Herri osoan. Argazki horiek aukera ematen dute une jakin bateko egoera zertan den jakiteko, eta, batez ere, urteotako bilakaera nolakoa den ezagutzeko.
‎Halako hamaika topa daitezke Libanoko hiriburuan. Loraldian dago komikigintza Beiruten, eta ilustratzaileek harro aldarrikatzen dute une hori. Omar Khuri komikigileak honela gogoratu ditu hastapenak:
‎Erakundeek kapitala behar dute uneotan, Europako Batasunak Basileako azken hitzarmenean ezarri dituen baldintzei erantzuteko (bankuen legediari eta erregulazioari buruzko gomendioak eman ditu), eta horregatik hartu dute joera hori.
‎Tinbrea jotzen dute une horretan.LEIREkirekitzen du atea.LUPEda.
‎1 Honako hauek osotzen dute une honetan batzordea: Burua:
‎Abiapuntua. Bisitarien eskakizun maila handiagoa izan ohi da, dena delako lekura iristea zenbat eta zailago gertatu; bada, halakoetan, gogo biziz itxaron dute une hori, eta, beraz, aurreikuspen handiagoak izaten dituzte.
‎Posta elektronikoz hedatzen diren publizitate kanpaina guztiek, Gizarte Informaziorako Zerbitzuen Legearen arauak betetzeaz gain, bete behar dute une oro pertsonaren datu babeserako legeria. Hori dela-eta, Gizarte Informaziorako Zerbitzuen Legeak gogoratzen du merkataritzako mezuaren hartzaile profila eratzeko unean, publizitate mezuak kontuan hartu dituela izaera pertsonala duten datuak (Datuen Babeserako 15/ 1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa. DBLO?).
‎Zorrari dagokionez, maximoa ere betetzen da. Hori dela eta, zenbait kudeatzailek uste dute une egokia dela Espainiako zor publikoa erosteko; izan ere, litekeena da epe laburrean egoera egonkortzea, tentsioa arintzea eta Espainiako Altxorrak eskaintzen dituen errentagarritasunak murriztea eta hurrengo jaulkipenak tasa baxuagoetara ateratzea. Zailtasun ekonomikoak gorabehera, Espainiako zorra oraindik segurua da Ziurgabetasun une hauetan, aktiborik errentagarriena hamar urterako bonua da, bigarren mailako merkatuetan ia %6ko errentagarritasunarekin negoziatzen dena.
‎Eta haurrek une pozgarri, jolas eta opariekin lotzen dute. Horregatik espero dute une egokia iristea, azkenean berriro muntatzeko. Nola integratu haurrak Gabonetako zuhaitzaren muntaketan eta dekorazioan?
‎" Gizon batek esan dit, asko komeni zaidala oinez ibiltzea, eta bi kilometro egiteko egunero". Bere begietako itzalak eta pasillokoak bat egiten dute une batez. " Badakizue zenbat joan etorri egin behar ditudan pasilloan bi kilometro ibiltzeko?", galdetzen die ezezagunei, eta istant batez begiak pizten zaizkio.
2013
‎Grabatzeko tresna esku batean, prentsa txartela bestean. Hasi dira Bulebarraren erdian dauden gazteak pagadietako enbor erorien azpitik abar luzeak bezala ateratzen, indarka, eta lurrera bota dute une hori grabatu nahi duen berriemailea. Astindua eman diote.
‎Are gehiago ere esan du Coderchek: Datuek garbi erakusten dute une hauetan Espainiak elektrizitate soberakina duela. Espainiak eskari energetikoa lasai asetzeko adina parke eoliko eta ziklo konbinatuko zentral ditu. Hala ere, Espainiako Industria Ministerioaren 2012ko txostenaren arabera, 1.000 MW baino gehiago sortzen dituzten zentralak aintzat hartuta, guztien artean ekoitzitako elektrizitatearen% 21,77 zentral nuklearretatik dator.
‎Koltxonetak eta ikasleak norabide berean jartzen badira, hobeto eman daitezke azalpenak, batez ere, aldebakarreko mugimenduak direnean edo bi aldeak txandakatzen direnean. Hartara, ikasle guztiek erreferentzia bera dute une oro.
‎Urteko hilabete hotzenetan, etxeek tenperatura altua izaten dute kanpoaldera begira. Tenperatura diferentziak kandelaren defentsa sistemak blokeatzen ditu, eta birusak erasotzeko aprobetxatzen dute une hori.
‎Ez dira oparoagoak eta mahaikide gehiago biltzen dituzte, denbora gehiago irauten dute. Jaki barietateak, plater ikusgarriek eta lagunekin eta senideekin egindako elkartze atsegingarriak kafetik haratago eramaten dute unea. Menua desberdina da, oro har, ugariagoa eta kalistorikoagoa, postreak goxoagoak dira, baxera berezia erabiltzen dugu, beste batzuetan baino gehiago edaten dugu eta, orain, Gabonetako turroi eta gozokiekin elkartzen gara.
‎Bidegurenen hitzetan," alde zahar osoak su hartuko zuela" pentsatu dute une batean. Oso une gogorra izan dela gaineratu du alkateak," sugarrak oso handiak" zirelako.
‎Langile publikoen multzo zabal horretan daude euskararen garapenerako teknikariak. Hiztun komunitatearen azpiegitura beharrezko bat osatzen dute une honetan. Kafea hartzeaz gain lana ere egin da bazterretan, eta bakoitzak daki bere txokoko ahaleginen berri.
‎Aurrekariak badira. Ikastolen mugimenduak, tokiko elkarteen mugimenduak, bertsozale mugimenduak eta beste hainbatek jakin dute une desberdinetan alderdiekiko beregaina den diskurtsotik ametsa sortu eta mugimendua arrakastaz kudeatzen, beren eskalan. Orain, une historiko honetan, hori eskala orokorrean egiteko aroa izan liteke.
‎Elkarteaz ari ginen, eta bertsolarien jarduna aparte utzi beharrekoa da, ez baitu elkarteak gidatzen. Hori apartatuta, bertsolaritzaren hiru hanken azpiegitura lanetan ari diren pertsonek sare aski aipagarria osatzen dute une honetan.
‎Eule neskatxa Kokoherriko plazatik atera gabe dago ilunabarraz geroztik. Senideak laguntzera eta babesa ematera etorri zaizkio eta ez dute une bakar batean bakarrik utzi. Iskanbilak eztanda egin duenean, bazter batean alboratu dira.
2014
‎Gasteizen ezagutu nuen Z, Alde Zaharreko kale kantoi sindikalista horietako edozeinetan dagoen ardandegi bakarrean, ostegun batez, baina aipatzeko modukoa al da hori, Gasteizen ezagutu ditudan guztiak ostegun batez ezagutu ditut, edo zuzenagoa litzateke esatea ostegunetako denbora esparru jakin batean ezagutu ditudala denak, ostegun arratsaldeko zortzietatik hasita gau iluneko bostak bitartean edaten diren orduetan, hain zuzen ere. Teknikoki eta erloju digitalek diotenaren arabera, gau iluneko bostak ostiralari dagozkion arren, ostegun zaporea dute une horietan milikatzen ditugun botilek eta ahoek.
‎Senarra da, haurrari sukarra jaisteko zein botika eman behar zaion galdezka. Mariak eta Maiderrek ere telefonoan begiratzeko probestu dute unea. Betiko telefonoan ez dago ez mezurik ezta dei galdurik ere.
‎Ahal dela, sareetara ez da bota behar produktu oliodunik (hodiak koipezta ditzaketenik), azido fuerterik, agente ez biodegradagarririk, koloragarri iraunkorrik, ez eta sareko tarteren bat hondatu edo buxatu dezakeen substantzia toxikorik edo zorrotenak buxatu ditzakeen objekturik ere. Bestalde, hustubideek, sifoi potoek eta sifoi indibidualek ura eduki behar dute une oro, kiratsik sor ez dadin, eta terrazetakoak nahiz teilatu lauetakoak garbitu egin behar dira.
‎Begiak panpinetan iltzatu eta mugimendu urduri eta nabarmenak eragiten dizkie hankei. Eskuek haurraren arreta erakartzen dute une oro, haren ikus-eremuan agertzen direnean: une batez aztertzen ditu, berriro panpinei erreparatzen dien arte.
‎Zergatik zaintzen dute une hori?
2015
‎Elkarri begira geratu dira eta Mek, berriz zapuztuta, burua okertu eta aurrera egin du berak ere. Isilik jarraitu dute une batez. Xk zeharka zelatatzen du anaiaren aurpegi iluna.
‎Pont de Bir Hakeim ek jauzi egiten du han Sena ibaiaren gainetik, baina pausoa bidearen alde ezagunean ainguratu dute, aurrerago jarraitu gabe. Geldi iraun dute une batez. Eiffel dorrea ikusten da gertu, tente eta harro.
‎Elkarri begiratu diote zaindariek. Zalantzan eman dute une bat. Itxura errukigarria daukazu, nonbait, eta horrek lagundu egin dizu.
‎–Umezaro zoriontsua izan nuen, Kubako ume guztiena bezala. Hemen komunitatean hazten dira umeak, eta denen zaintza izaten dute une oro. Nire familia pobrea zen, baina nik, Iraultzari esker, lortu ahal izan dut gauzatzea beste sistema batean ezinezkoak izango ziren ametsak.
‎Komunikazioak eta informazioak ere bermatuta egon behar dute une oro, sistemetako elementu kritikoen erredundantziaren bidez. Hala, beste zerbitzari bat eduki behar dute, zerbitzari nagusia erortzen denean martxan jartzeko. Edo, digitalizatutako eta zuntz optikoz osatutako telefono lineetan akatsen bat gertatuz gero, desbideratze sistema automatiko bat eduki du zentroak; horri esker, kaltetutako lineak beste linea analogiko batzuekin ordeztuko dira.
‎Subiranotasunaren inguruko eztabaidak eta proposamen zehatzek erabateko zentraltasuna lortu dute une historiko honetan eskualde osoan, XX. mendeko laurogeita hamarreko hamarkadaren menpekotasun geopolitikoa kolokan jarriz eta aurre egin nahian. Subiranotasunaren beharra eztabaida politikoaren erdigunean kokatu da eta zenbait eremutan hausnartzen ari da aurrerapasoak emateko norabide horretan.
‎" Mugimendu honetatik esanguratsuena, lehenik, ELAk erantzun eta protesta egin beharra ikustea izan da eta, bigarrenik, espetxeko atarian HBk erakutsitako malgutasuna erantzun zabal horretarako aukera aintzat hartzeko. ...Bk hitzartutako erantzun mota horrekin aldaketa kualitatibo bat gertatu da, Euskal Herriaren eremua oinarritzat duen multzo edo gehiengo sozialari aukera ematen baitzaio Espainiatik bideratzen ari den estrategia gaitzesteko"; artikulu berean mugimendua HBren kalterako eta" hirugarren gunearen" mesederako izango ote zenaren kez637. Agerraldian egin ziren adierazpen potoloek erakusten dute uneak deitzaileentzat zuen garrantzia: " martxan jartzen ari den zerbait positiboaren seinalea da";" etsipenaren aurka" matxinatzera deitu zuten, eta" elkarbizitza asaldatzen duten berri txar eta atsekabeen gainetik", etorkizunaren, konponbidearen eta bidezko bakearen alde egitera;" hori guztia zatitzen gaituenaren gainetik batzen gaituena indartuz lor dezakegula aldarrikatu behar dugu"; manifestazioak islatzen du gizartearen gehiengoak" konponbide politikoarekin, elkarrizketarekin, negoziazioarekin, humanizazioarekin, distentsioarekin, giza eskubideekin, bakearekin eta bide politikoekin duen konpromezua" (Egunkaria,).
‎Berrogeita hamar entzule hauek gozatzen ari direla, ez beti intentsitate handiz, ez ahapaldiero txaloak joz ere, baina bai hitza barneratuz, ukitzen utziz, hausnartuz. Ez dago txalorik; gehienez ere, kantua aurrera doan bitartean, entzuleek emozioa oihu berezi batez edo ahoz adierazten dute uneren batean zerbaitek ukitu dituenean, baina ez da horregatik jarduna mozten.
2016
‎" Panamako paperen agertzea idatzi du Efimerosek orain arteko filtrazioetatik arras ezberdina da. Lehenbiziko aldiz ez dute une bateko argazkia eskaintzen. Haien bidez egin daiteke azken 40 urteotako eredu ekonomikoaren eta honen garapenaren ikerketa sistematiko eta analitikoa.
‎Hogeita bi urtetan sei argazki atera zaizkio euskararen erabilerari Euskal Herri osoan. Argazki horiek aukera ematen dute une jakin bateko egoera zertan den jakiteko, eta, batez ere, urteotako bilakaera nolakoa den ezagutzeko. Inkesta soziolinguistikoarekin batera, Kale Erabileraren Neurketa da euskararen termometrorik adierazgarriena eta egoera soziolinguistikoa zertan den jakiteko tresnarik garrantzitsuena.
‎Zer esan nahi dute UNE siglek?
‎Bizkaia(). Gipuzkoa() liburua aurkeztu dute eta itzultzaileen lana aldarrikatzeko baliatu dute unea.
‎Esan duzun bezala denek galtzen dute une honetan, ez tiro egiten dutelako baizik eta inbaditzen dutelako.
2017
‎Eta, bai, haurrak edo gurasoek zehaztu behar dute unea, ez medikuak, erizainak, aitona amonek edo bizilagunek.
‎–gure alderdian demokrazia dugu oinarri. Nahi duenak du aurkezteko eskubidea eta alderdikideek erabakiko dute unea heltzean?. –Balio handiko jende asko daukagu alderdi barruan eta seguru nago aukerarik hoberena hautatuko dugula?.
‎monticello Naturan zaborrak uztea littering izenez ezagutzen da (ingelesez «zaborra botatzea»), eta ekosistemen arrisku handienetako bat da. «Ingurune natural guztietan gertatzen den arren, itsasoek eta ozeanoek nazioarteko kezka dute une honetan. Kalkulatzen da bertan dagoen zaborraren %80 lurreko litteringetik datorrela, eta Sara Güemes SEO/ BirdLife eta Ecoembes proiektuetako askatzailea dela, herritarrak arazo horri buruz kontzientziatzeko ekimen bat.
‎Bisitariek txartela begien bistan eraman behar dute une oro.
2018
‎Jack Macken modukoek independentzia lortu nahi dute, baina modu lasaian, odolik isuri gabe. Era berean, ez dute uneko egiturekin erabateko haustura gertatzerik nahi; gobernu propioa nahi dute, baina" betiko" balioei bizkarrik eman gabe. Funtsean, Macken planteamendua ez dago Eveline MacMurroughek amesten duen naziotik urrun.
‎Bi gizonek isilik iraun dute une batez, bakoitza mahaiaren alde banatan eserita garagardoari zurrupaka. Logelan siesta egiten ari den haurra entzuteko gailuaren aldizkako interferentziek baino ez dute sukaldeko baretasuna eteten.
‎Elkarri begira iraun dute une batez. Bat belauniko, bestea lurrean eserita.
‎Batetik, Nolan daukagu, gizon heldua, familia bizitza egina daukana; bizkarrean eskarmentu asko darama, trauma latz bat tartean. Eta bestetik, Giovanna, bizitzaren eztitan dabilen gaztetxoa; familia gatazkatsuko kidea da, eta sekretu itzelak eta mingarriak gordetzen ditu berarekin; etengabe oinazetzen dute sekretu horiek.Biak ere ardatz ezberdinetan orbitatzen dabiltzan sateliteak dira, baina patu maltzur baten eraginez, topo egiten dute une jakin batean, eta jakina, euren bizitzen norabideak bortizki aldatzen dira. Andoainen maiatzaren 9an aurkeztuko duzu.
‎" Nafarroako Ahal Dugu erailtzen ari dira", salatu du Cousok, eta gaineratu eurak pertsonalki suntsitzeko kanpaina bat abiatu dutela. Era berean, salatu dute uneotan egungo zuzendaritzarekin ados ez dauden hogei militanteren aurka espedienteak ireki dituztela.
‎Arantxa Isart –Pelitxoren arreba–, Peio Aizpuru –Kurroren anaia– eta Carlos Delas –Rafael Delasen– anaia izan dira gaur Pasaiako segadaren inguruko azken berriak emateko Azpeitiko udaletxean egindako agerraldian. Pasaiako segadan hildako guztien senideen izenean hitz egin dute, eta nabarmendu dute uneotan" inpotentzia eta amorrua" sentitzen dituztela.
‎Zorionez boterean daudenek ezin dute nahi duten guztia egin, ezin dute dena estali. Lortuko dute une batez, baina beti daude kazetari ausartak... Chelsea Manningekin akordatzen naiz orain.
‎XXI. mende hasiera arte oso gutxi ziren, baina mendearen aldaketarekin bat nabarmen egin zuen gora halakoen kopuruak: 2000an% 5,2 ziren, bost urte geroago% 12,5, eta gora egiten jarraitu dute une honetan erroldatutako guztien artean% 17,7 izatera iristeko. Gaur egun Iruñean gehiago dira atzerrian sortutako biztanleak Nafarroan edo Espainiako gainerako lurraldeetan sortutakoak baino.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia