Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 59

2001
‎Zer etorkizun dute? Guk pentsioa izango dugu lana bukatzerakoan, baina aipatutako horietako askok ez dute pentsiorik izango, baldintza batzuk beteko ez dituztelako. Behin ere ez ditu munduak eduki gaur egun adinako desberdintasunik, behin ere ez!
‎Bertan dioenez, nazioarteko hainbat erakunderen aurreikuspen demografikoek argi gorriak piztarazi dituzte Europako klase politikoa artean, horien ondorioz ekonomiaren arloan sor daitekeen egoeragatik. Europako pentsio sistemak nahitaezko eskema publikoetan oinarritzen direla adierazten du, eta, horren arabera, epe ertain baterako dauden aurreikuspen demografikoek gastu publikoaren igoera nabarmena iragartzen dute pentsioen arloan. Gastu mota horrek, berrogei urteko epearen buruan, 3 eta 8 puntu bitarteko igoera izango du herrialde gehienetan.
2002
‎Alargun pentsioak puntu bat igo ziren aurreko urtetik, eta %46ra iritsi ziren, baina Gobernuaren asmoa da bakarrik dauden pertsonentzat %52raino igotzea, eta %70eraino familia kargak dituztenentzat, beste diru sarrerarik ez badute. Campsek gogorarazi zuenez, umezurtzek urtebete gehiago jasotzen dute pentsioa. Gobernuak Langile Batzordeekin sinatu zuen akordioaren ildotik doa pentsioen hazkunde “funtsezko” hori.
2004
‎Pertsona batzuek ez dute pentsio plan bat kontratatu nahi. Produktu mota horiei buruzko ezjakintasunagatik gerta daiteke hori, nahiko gazteak baitira:
2008
‎2008ko urtarriletik aurrera, gainera, aukera ematen dute pentsio plan bateko dirua Aurreikuspen Plan Bermatu batera mugitzeko, eta alderantziz ere bai.
‎Abantailez gozatu ahal izateko, zergadunek aurrezteko gaitasuna izan behar dute, eta hori ez dago familia askoren eskura. Urtean zehar beren errenten zati bat gordetzeko gai diren pribilegiatu guztiek jakin behar dute pentsio plan batean egindako ekarpenek zergaren zerga oinarria murrizten dutela; zerga oinarri hori da, hain zuzen ere, Ogasunari ordaindu behar zaion edo Ogasunak itzuli behar digun jakiteko ondoren kontatzen den zenbatekoa. Beraz, aurrezteko gaitasuna duenak pentsio plan bat sinatzeko edo lehendik kontratatua duenari ekarpenak egiteko aukera baloratu behar du, hurrengo urteko aitorpenean aurrezteko.
‎Bermatutako pentsio planen antzekoak dira. Hala ere, APBak noiznahi alda daitezke interesa eta kapitala galdu gabe, eta abantaila hori ez dute pentsio plan bermatuek. Letra txikia eta komisioak Pentsio plan berri bat kontratatzean edo intsuldaketa bat sinatzean, komisioei edo produktuaren inbertsio politikari erreparatu behar zaie, eta ez da utzi behar finantza erakundeak opari gisa eskaintzen duen opariarekin.
2009
‎Urtero bezala, Fiskalari kontuak emateko ordua iristen da, eta erabiltzaile askok dute pentsio plan edo funts bat kontratatuta, eta ez dituzte ezagutzen beren ekarpenen onura fiskalak, edo nola ordaintzen dituzten jasotako prestazioak. Arau orokor gisa, 35/ 2006 Legeak ezartzen du partaide berak eta urte berean pentsio plan batera ekarritako zenbatekoek ezin dutela 10.000 euroko muga gainditu.
‎Funtsaren harpidetza liburuxkan (Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean erregistratu behar da beti) argi azaldu behar da zein den gutxieneko inbertsioa eta zein komisio aplikatzen dituen. Pentsio funtsak inbertitzaile txikientzat pentsatuta daude, eta urtean gutxienez 300 edo 600 euroko inbertsioa egitea eskatzen dute Pentsio funtsak inbertitzaile txikientzat pentsatuta daude, eta, inbertsio funtsek ez bezala, ez dago bereizketarik gutxieneko inbertsioetan, inbertsiogileen arabera. Oro har, entitateek urtean gutxienez 300 edo 600 euroko inbertsioa egitea eskatzen dute, hau da, pentsio plan bat sinatzen duen inbertitzaileak konpromisoa hartzen du aldian aldian ekarpen hori egiteko.
2010
‎Askok ez dute pentsio eskubiderik izango, bikotearen elkarbizitza epeetan aldaketak izango direlako. Alegia, epea laburra bada, kalte ordaina jasoko dute, baina ez pentsiorik.
‎Euskal herritarrak nazio subiranotasunik gabe bizi gara, eta zuzenean eragingo digute Espainiako eta Frantziako gobernuek eztabaidatu eta azkenean onartutako bi pentsio erreformek. Iparraldeko herritarrak, mobilizazio eta greba guztiak gorabehera, jadanik onartuta dagoen erreformaren ondorioak pairatzen hasi dira.Euskal herritarrek gaur egun ez dute pentsio sistema publiko propiorik nahiz eta hala eskatzen duten sindikatu eta alderdi abertzaleek, ez dutelako nazio subiranotasunik eta Madrilen eta Parisen erabakitzen denaren mende daudelako. Horrela, Iparraldeko euskaldunak, mobilizazioak eta grebak egin arren, Asanblea Nazionaletik eta Senatutik igaro ostean Frantziako Gobernuak jadanik onartu duen pentsio erreforma baten ondorioak pairatzen hasi dira.
‎Dena dela, PPren, PSOEren, CiUren eta ERC IU ICVren Kongresuko taldeek baztertu egin dute pentsioen erreformarako akordioa gaur eta bihar egingo dituzten bileretan lotuko dutela.
‎“Kutsadura Portugalera eta Espainiara zabaltzeko beldurra da gehien pisatzen duena”, adierazi zuen CM Capital Markets Jorge Lage analistak, eta saltze presioa “neurrigabea eta espekulatiboa” dela adierazi zuen. Era berean, inbertitzaileek Espainia zigortzen dute pentsioen erreformari ez ekiteagatik eta iragarritako erreformak aplikatzen dituela irmo ez frogatzeagatik. Datuek erakusten dutenez, diferentziala gorantz mantendu zen saioaren hasieratik, eta maximo historikoak jotzen hasi zen arratsaldeko lehen orduan; izan ere, erregistratutako oinarrizko 232,6 puntutik gora zegoen, merkatuetan tentsioak arindu zituzten kaudimen testak argitaratu baino lehentxeago.
2011
‎Ezker Abertzalearen iritziz, PSOE, PP eta EAJk \" euren eredu sozio-ekonomikoa inposatu\" nahi dute: \" Krisi ekonomikoaz baliatzen dira langileon aurkako neurri basati eta lotsagarriak adostu eta onartzeko eta eredu horri jarraituz, zerbitzu publikoen murrizketarekin urrats berri bat eman nahi dute pentsioen erreforma pribatizatuz\".
‎Espainiako Gobernuak eta sindikatuek gaur jarraituko dute pentsioen bilera
‎Polizaren hileko kuota 12 eta 30 euro bitartekoa da. Bikote horien seme alabek hilero jasoko dute pentsioa, gurasoen lan edo ekonomia egoera kontuan hartu gabe. Eragozpen bat du:
‎Haren mekanikaren arabera, ama edo aita lanik gabe geratzen badira edo diru sarrerak gutxitzen badituzte, polizak laguntza ekonomikoa ematen du mantenu pentsioa ordaintzeko. Seme alabek hilero jasotzen dute pentsioa, primari emandako kopuruaren arabera aldatzen dena: hilean 12 eurokoa bada, 300 euro inguruko pentsioa bermatuko da; prima 25 euro artekoa bada, berriz, 600 euroko pentsioa kobratuko da.
2012
‎Administrazio zentraleko langileei –baita udaletako eta erkidegoetako goi karguei ere– 2012ko Eguberrietako aparteko saria kenduko diete, baina langile publikoek berreskuratu egingo dute pentsio funts gisa 2015erako
2013
‎Txostengileen esanetan, «pentsio sistemaren oreka bermatuko du». Hau da, Gizarte Segurantzak irabaziak baino gastu gehiago dituen urteetan behera egingo dute pentsioek, edozein delarik KPIaren joera?, eta Gizarte Segurantzak superabita lortzen duenean gora egingo dute pentsioek. Alegia, pentsioak igoko direla soilik Gizarte Segurantzak ondo funtzionatzen duenean.
‎Txostengileen esanetan, «pentsio sistemaren oreka bermatuko du». Hau da, Gizarte Segurantzak irabaziak baino gastu gehiago dituen urteetan behera egingo dute pentsioek, edozein delarik KPIaren joera?, eta Gizarte Segurantzak superabita lortzen duenean gora egingo dute pentsioek. Alegia, pentsioak igoko direla soilik Gizarte Segurantzak ondo funtzionatzen duenean.
‎4 Pentsiodunek aurrez kalkulatu ahal izango dute pentsioaren gaurkotzea?
‎Areago, txostengileak baikorrak dira, eta epe ertainera eta luzera erreformarekin pentsioen batez bestekoa igo egingo dela uste dute. Hori bai, aitortu dute pentsioen balizko hazkunde hori datozen hamarkadetako soldaten hazkundea baino txikiagoa izango litzatekeela.
‎Hilaren 18an aurkeztuko dute pentsioen erreforma proposamena Frantziako Asanblada Nazionalean. Jean Marc Ayrault lehen ministroak, ordea, dagoeneko iragarri ditu neurri nagusiak, joan den astean azaldu baitzizkien sindikatuei eta patronalei.
2014
‎Eta, tarte horretan, kalkulatzeko sistema aldatuz joango dira: lan bizitza osoa hartuko dute kontuan, luzatu egingo dute pentsioak jaso ahal izateko kotizazio aldia...
‎Nola tramitatu SOVI pentsioa Eskaera eta beharrezko dokumentazioa Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren (GSIN) arreta eta informazio zentroetako edozeinetan aurkeztu da, edo, itsasoko langileen kasuan, Itsasoko Gizarte Institutuaren (ISM) probintziako edo tokiko zuzendaritzetan. Erakunde horiek aitortzen dute pentsioa jasotzeko eskubidea edo ez. Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:
‎INGek berriki egindako azterketa baten arabera, espainiarren %55 kezkatuta daude erretiroko egoera ekonomikoagatik. Baina askok ez dute pentsio plan bat kontratatua, beren urte gorrituak hobetu ahal izateko. Egoera hori are larriagoa da erretiroa hartzeko urte gutxi falta diren kasuetan.
‎Egurgile zaharrek bizi agiria sartzen dute gutun azalean. Hiruhilabetero bizirik gaudela jakin behar dute pentsioa kobratuko badugu.
2015
‎Auzitegi Konstituzionalak, 239/ 2002 epaian ondorengoa esan zuen: «Autonomia erkidegoek eskumena dute pentsioen kantitatea osatzeko, betiere beraien aurrekontuetatik bada eta espainiar guztien berdintasuna bermatzeko oinarrizko baldintzak errespetatuz».
2018
‎Pentsiodunek PPk eta EAJk elikatutako salbuespen gutxi batzuk izan ezik, bi alderdion paktu oraindik argitu gabea arbuiatu dute, eta mobilizazioekin jarraitzen dute pentsio publiko duinen defentsan.
‎Hain dira" patriotak", etekin handiagoak pilatzen segitu besterik ez dutela nahi. Haiek ez dute pentsio publikorik behar, jende gehienak bezala. PSOEren Gobernuak ezin du amarru horretan erori.
‎Eta jaitsiera hori aplikatuko zaie oraingo erretiratuek baino langabezia epe luzeagoak jasan dituen belaunaldi bati, eta, gero eta gehiago, lan bizitza prekario bat jasandakoari.Hori horrela ez izateko, benetako irtenbidea soldatetan dago. Soilik horrela handituko dira kotizazioak oraingo pentsioak zuloa handitu gabe ordaindu ahal izateko, eta soilik horrela jaso ahal izango dute pentsio duin bat orain lanean daudenek. Ez baita berdin 2.000 euroko balizko pentsio bat %30 murriztea, edo hori 1.200 euroko bati gertatzea.Arlo horretan hobekuntza handirik izan ezean, sistema erreformatzen jarraitu da hurrengo urteetan ere.
‎Halakoetan, seme alabek edo senitartekoek jartzen dute pentsioari falta zaion dirua egoitza pribatu bateko sarbidea ordaintzeko, gu txienez egoitza publiko batean sartzeko lekua lortu bitartean.
‎Krisia ipini izan dute pentsioak gehiago ez igotzeko arrazoi modura…
‎Haien arrazoiak bidezkoak eta zentzuzkoak dira. Krisiaren unerik txarrenak egonarri handiz jasan ostean, ahotsa altxatu dute pentsioen sistema publikoan hobekuntzak eskatzeko.
‎Duela astelehen batzutatik pentsiodunek egiten ari diren mobilizazioek argi uzten dute pentsioek jasandako erreformei emanten zaien erantzuna direla. PSOE eta PPpren gobernuek ezarritakoak, hain zuzen ere.
2019
‎Eta hain zuzen ere, grebako akordioa kontuan izanda egin dute lehen apustua: dei egin dute pentsio duinen, Lurraren defentsaren edota etxeko langileen eskubideen alde antolatzeko. Badira gogoan izan dituzten beste auzi batzuk ere.
2020
‎Sindikatuei gutxiegi iruditzen zaie gutxieneko lan soldata 950 eurora igotzea, eta 1.200era igotzea aldarrikatu dute. Era berean, gogoratu dute pentsioak %0, 9 igotzea ez datorrela bat Euskal Herriko errealitatearekin, Hego Euskal Herrian KPIa %1, 2 igo delako.
‎«Prekaritatea bultzatzen ari den patronalarekin gauza askotan dator bat; patronalari alfonbra gorria jartzen dio, baina ez du bildu nahi prekaritatea eta pobrezia amaitzeko proposamenak egiten dituen gehiengo sindikalarekin eta sozialarekin», esan du egunotan Mitxel Lakuntzak. Halaber, ELAk eta LABek gogoratu dute pentsioak osatzea eta DSBE diru sarrera bermatzeko errenta hobetzea Jaurlaritzaren esku daudela, eta Gasteizko gobernua dela EAEko enplegatzailerik handiena, gainera.
‎Gaur eguerdian, 40 bat herritarrek parte hartu dute pentsio publiko duinen aldeko elkarretaratzean; euria zela eta, Plaza Zaharreko karpapean elkartu dira.
‎Horrelako egoeretan, atzeko atetik lortzen dute pentsioetarako sarbidea, kotizazio gabeko pentsioetarakoa hain zuzen ere. 2019ko abenduan, Hego Euskal Herrian, kotizazio gabeko 14.100 pentsio ordaintzen ziren, eta jasotzaile gehienak emakumeak ziren, 8.300 Pérez Orozcok esan bezala, pentsio asistentzial horiek ez dute bermatzen duintasunik, hilean 392 eurokoak baitziren 2019an, hamalau pagatan banatuak.
‎Herrialde batzuetan errotik hautsi dute pentsio publikoen gaineko itun soziala. Txilekoa da adibide nagusia:
‎9 OIT Lanaren Nazioarteko Erakundearen 2018ko Reversing Pension Privatizations txostenaren arabera, 30 herrialdek pribatizatu dute pentsio sistema erabat edo partzialki 1981etik 2014ra bitartean. Hamalau hauek, Latinoamerikan:
‎Gurasoek erabaki dezakete bietako zeini aplikatu igoera, eta, erabakirik ezean, amari aplikatuko litzaioke automatikoki. Erreformarik gabe, aldiz, hiru seme alaba dituzten amek %10eko igoera izaten dute pentsioan, eta beste horrenbeste bikotekideek; beraz, %20ko igoera izaten da guztira. Erreformarekin, beraz, Gizarte Segurantzak hiru puntu aurreztuko lituzke.
‎15 Hainbat ekonomistak eta eragilek eskatzen dute pentsioak ez ordaintzeko bakarrik kotizazioen bitartez, baizik eta aurrekontu publikoen bidez ere bermatzeko –hau da, zergen bidez– Hego Euskal Herrian, zergatan, urtean 6.728 milioi euro gehiago bilduko lirateke ogasunek EBko batez besteko zerga presioa ezarriko balute, ELAren arabera. Pentsioen defizitaren ia bikoitza izango litzateke.
2021
‎Biharkoan ELAk aldaketa aldarrikatuko du lan erreformaren indargabetzea eta zerga sistemaren erreforma ardatz hartuta. Izan ere, sindikatuan uste dute pentsio publikoen alde egiteko eta lan erreforma indargabetzeko garaia dela, baita lan hitzarmenak bertan negoziatzeko aukera izatekoa ere, horrela, enplegua suntsitu ordez salbatu dadin.
‎Gaur, euria zela eta Plaza Zaharreko karpapean egin dute pentsioen aldeko elkarretaratzea. 50 bat herritarrek babestu du ekimena.
2022
‎Zein egunetan sartzen dute pentsioa bankuek?
‎Hori bai, ez dute hori egiteko betebeharrik. Hilaren 25ean Gizarte Segurantzak dioena esan arren, erakunde gehienek hilaren 25ean ordaintzen dute pentsioa. . Batzuen eta besteen arteko aldea honako hau da:
‎. Batzuen eta besteen arteko aldea honako hau da: data hori larunbata edo igandea bada. Kasu horretan, banku batzuek aurreko egun baliodunean ordaintzen dute pentsioa; beste batzuek, berriz, hurrengo egun baliodunean. Norbaitek jaiegunetan egin dezake diru sarrera, baina ez da ohikoa.
‎Norbaitek jaiegunetan egin dezake diru sarrera, baina ez da ohikoa. Adibidez, hilaren 25ean igandean eroriz gero, erakunde batzuek hilaren 26an sartuko dute pentsioa, eta beste batzuek hilaren 23an. Zer bankuak hilaren 25ean sartuko dute pentsioa hilero?
‎Adibidez, hilaren 25ean igandean eroriz gero, erakunde batzuek hilaren 26an sartuko dute pentsioa, eta beste batzuek hilaren 23an. Zer bankuak hilaren 25ean sartuko dute pentsioa hilero. Abanca, Banco Sabadell, Banco Santander, BBVA, Openbank, Ibercaja, Cajamar eta ING hilaren 25ean sartuko dituzte, jaiegunetan izan ezik.
‎Pertsona hauen kasuan: konpentsazio pentsiorik ez izatea, honako hauek frogatzen badituzte jasoko dute pentsioa: Izan genero indarkeriaren biktima epai irmo bidez banantzea edo dibortzioa gertatzen denean, edo, hala badagokio, heriotzagatiko erantzukizun penala amaitzeagatik genero indarkeriaren prozedura artxibatu denean.
‎Gaur, 25 bat lagunek babestu dute pentsioen aldeko protesta. Aldarrikapenak egiteaz batera, datuak ere eman dituzte, adibidez:
2023
‎Erreformaren bidez erretiroa hartzeko adina 64 urtera gibelatzea da Emmanuel Macron Frantziako presidentearen asmoa, baina langile gehienek hori baino gehiago egin dute pentsio osoa lortzeko 43,5 urte sari direlako. Hori da Christophe Briseren kasua.
‎Esan nahi dut: zergatik ezkutatzen dute pentsioak hertsiki lotuta daudela lan baldintzekin. Zergatik ez dira zalantzan jartzen enplegu prekarioagoak, okerrago ordainduak, partzialagoak eta aldizkako kontratuen areagotzeak ekarri dituzten 2011tik gaurdainoko lan erreformak?
‎BPGan soldatek ordezkatzen duten zenbatekoa jaitsi egin da 1980ko hamarkadatik hona; aldiz, enpresen irabazien zenbatekoa hazi egin da. Horren arabera, enpresek gehiago ordaindu behar dute pentsioen etorkizuna bermatzeko, horretarako gaitasuna badute-eta.
‎2035erako 43 urtera heldu behar zuen kotizazioan denborak, baina orain 2027ra aitzinatu nahi dute. Erretreta 67 urtetan hartzen dutenek beti jasoko dute pentsio osoa.
‎Sindikatuek ez dute pentsioen gaia alboan utzi nahi, eta erreformaren aurkako hamargarren protesta egunarekin erantzun diote Frantziako Gobernuari. Aurreko ostegunekoa baino apalagoa izan da herritarren erantzuna, baina handia nolanahi ere.
‎Nabarmendu zuten ez duela babestu gutxieneko soldataren igoera, ezta pandemia garaian enpleguari eusteko onartu ziren laguntzak eta inflazioari aurre egiteko hartutako neurriak ere. «PPk eta Voxek sistematikoki bozkatu dute pentsioak igotzearen aurka», adierazi zuen PSOEko hautagaiak. Sumarrekoak ohartarazi zuen Voxen programak «zerga jaitsiera orokor bat» jasotzen duela, «lan kontratu zaborretara itzuli» nahi duela, eta pentsioak pribatizatzea duela helburu, PPk bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia