Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 35

2009
‎Hala ere, agindu zutenetik hiru urte luze eta erdi igaro diren honetan, ez dute oraindik ere neurri hori behar bezainbesteko bermeekin aplikatzen, bitartean Arartekoak horri buruz hamaika ohar, kexu eta kritika bidali badizkie ere Barne Saileko agintariei. Alfer alferrik.
‎70eko hamarkadaren hasieran, bakean bizitzeko eskubidea zuen abesten Txileko herriaren ahots bilakatu zen Victor Jarak, geroxeago hil arte torturatua eta 44 balaz josia izan zen berak. Bakea, duintasunezko bakea aldarrikatzen dute oraindik ere Hego Ameriketako indigenek. Gure egin ditzagun aldarrikapen horiek, eta guztiontzako bakerako haziak ereiten hasi.
‎Erromesaldiak erromeri bihurtuz, eta garai bateko usadioetan, ohikoa izaten zen jendeak kaikua janztea. Bizkaian artilezko oihalari esaten zaio kaikua, eta egun berezietan janzten dute oraindik ere. Txistulariek erabiltzen omen zuten gehienbat.
‎–Txinak ez du beti dena alde izan?. 1949an, gerra zibila irabazi eta komunistek Txinako Herri Errepublika aldarrikatu zutenean, ordura arteko agintariek eta haien jarraitzaileek Taiwan uhartera ihes egin zuten, eta han jarraitzen dute oraindik ere. Gaur egun, Txinako Herri Errepublikaren jomugetako bat da Taiwan.
‎Garzonek Alzelai aske utzi zuen, 10.000 euroko bermearekin, eta gaineratiko zazpiak espetxeratzeko agindu zuen. Hala jarraitzen dute oraindik ere Zabaletak, Arrietak, Balerdik eta Oñatek.
2011
‎Horretaz gain, Bermeoko ontziolak mantentze lanen ardura zuen garaian «enpresak ez zuen sekula betebehar eta lan horien egiaztapenik egin, eta, beraz, eginiko lan bakarrak pasabidea jarri eta kentzea eta ontziaren lurzorua garbitzea baino ez direla izan ondorioz ta dezakegu», azaldu du udal gobernuak.Erantzulea nor den zehazteko eztabaida aurrera doan bitartean, balea arrantzaren interpretazio zentroak zabalik jarraitzen du. Eta, ontziak ematen duen kanpoko itxura kaskarra baldin bada ere, bisitariek XVI. mendean baleak nola arrantzatzen ziren jakin nahi dute oraindik ere.
‎Azkoitian bertan topatu zuen sarri musika zaletasunen aterpe. Matadeixen eta Atraskuan sentitzen zen eroso, eta Akauzaztek eta Anarik gogobetetzen zuten.Haiek gogobetetzen dute oraindik ere. Baina haurtzaroko trikiti doinu haiek ere berriro leku hartu dute bere erraietan.
2012
‎Plaza batentzako izen ederra da Syntagma, adostasuna, iraultzarako deia zabaldu da sarean, Europa, altxa gaitezen, baina hurrengo eguneko berripaperek ez dakarte ezer, ezkutuan geratu da, elkarri bultzaka egin du lekua jendeak metroan, pantailetako argietara begira egin dute lurrazpiko bidaia, lanera doaz, zorrak dituzte ordaintzeko, Europa, altxa gaitezen, irakurri zuen sarean, gaur astelehena da, haginlariak adeitsu hartu du, hortzak usteltzen ari zaizkizu gizona, tratamendu gogorra jarri behar zaizu, astero etorri duzu, guri lana ondo egitea gustatzen zaigu, aurrekontua eman dizu gero, elkarri bultzaka egin du lekua jendeak metroan, lanetik datoz, haginlaria dute ordaintzeko, Europa, altxa gaitezen! Plaza batentzako izen ederra da Syntagma, bat etortzea, erakusten ote dute oraindik ere eskoletan, izen sintagma eta aditz sintagma, maite zaitut, nik ere bai, zein da izen sintagma, poliziak negar gasa bota dio Mikis Theodorakisi, 88 urte, zein da aditz sintagma, elkarri bultzaka egin du lekua jendeak munduan, Europa, altxa gaitezen! Plaza batentzako izen ederra da Syntagma, elkartzea, baina oinazpiek munduaren azalarekin osatzen duten tangentean bizi gara zazpi mila milioi.
‎Eta demokratikoa izan behar duela diogu hori bakarrik gertatu daitekeelako herri borondate nahikoa lortzen bada. Hauteskundeetako emaitzek erakusten dute oraindik ere bide garrantzitsu bat egin behar dugula helburu horietara iristeko. Hauteskundeetako emaitzei dagokienez, batzuek diote hori izan daitekeela independentismoaren sabaia.
2013
‎Izan ere, zeliakoentzako menuak ematearekin ez da nahikoa, haren ustez. Ohartarazi duenez, Hego Euskal Herriko catering enpresa gehienek umeen arteko bereizketa egiten dute oraindik ere. «Sentsibilitate falta» dela eta, ume zeliakoei menu baliokideak jarri beharrean, bazkaltzeko oso janari diferenteak jartzen dizkiete maiz.
‎Get What You Need kaleratu zuten 2003an, eta kritika bikainak jaso zituen, eszeptikoenak ere konbentzituz. Haien 35 urteurreneko bira, 2011n egindakoa, arrakastsua izan zen oso, eta haren aparretan jarraitzen dute oraindik ere, jaialdi handi, ertain zein txikietan bi minutuko eta hiru akorde eta erdiko piezak joz. Eilen Jewell Boisen (Idaho, AEB) jaiotako abeslariak 34 urte baino ez ditu, baina jada zazpi disko dauzka kalean.
2014
‎VGA Konexio hedatuena da egun ere. Gezurra dirudien arren, azken belaunaldiko telebistek eta pantailek konexio hori dute oraindik ere, baina kalitate arazo larriak ditu jada. Video Graphics Array (Bideo grafikoen egokigailua) 1988an agertu zen, IBMren eskutik.
‎«Andrazko gazteen artean, esaterako, oso motela izaten da gaitzaren eboluzioa; baina gizonetan bizkorragoa izaten da. Eta zenbait aldagaik are bizkorragoa egiten dute oraindik ere: adibidez, alkoholaren kontsumoak, beste birusen bat izateak edo organoren bat transplantatua izateak...
2015
‎Berdintasuna sustatzeko legeak nahiko berriak dira, eta oso zaila izango litzateke mentalitateak hain azkar aldatzea. Emakumeek hartzen dituzten erabakietan indar handia dute oraindik ere inguruan ikusten dituzten ereduek. Hegazkinak pilotatzen dituzten emakumeak ez baditugu sarri ikusten, zailagoa izango da belaunaldi berriek hori normaltzat hartzea eta lanbide hori hautatzea.Horrek ere hautagaitzak mantsotuko ditu... Bai, ekonomian igurikimen arrazionalen teoriak azaltzen du hori.
2017
‎parlamentuan boto haztatua ezartzea gai garrantzitsuetan; britainiar herritartasuna aukerakoa izatea; eta beharbada proposamenik harrigarriena dena: «Ordena Laranja aitortzea nazioko kultur bizitzaren barruan».Nahiz eta erreferendumaren emaitzaren ondorioz egoera politiko berri bat piztu den, iparraldeko protestante unionista loialisten komunitateko kide gehienek uhartea batzearen kontrako iritzia dute oraindik ere, inkestek diotenez. Gerry Adams, hala ere, baikor dago:
2018
‎Horrek oihartzun handia eman zion. «Irudi hori partekatu egiten dute oraindik ere, eta, noizean behin, erabiltzeko baimena eskatzen didate. Erabilera librea da, noski, jende guztiak ikusi ahal izateko egin bainuen».Gaineratu du jardueraren alderik xarmagarrienetakoa mezua jasotzen dutenekin izandako hartu emana dela.
2020
‎«Uste dut hausnartu behar dela nola antolatzen ditugun mahai inguruak; orain arte edukia asko zentratu da tekniketan, baina ez dugu inoiz hitz egin sentimenduez», azaldu zuen Dañobeitiak; eta pertsonen zaintza ere gogoan izan zuen. Hiru hizlariek, baina, argi dute oraindik ere asko dagoela salatzeko, eta bide horretan guztiek egon behar dutela lanean. Aldarrikatu zutenez, haiek zein beste askok bizitakoa ezin da ahaztu, osterantzean «ez dagoelako bizikidetza posiblerik».
2021
‎Zahartzen ari diren GIBdunen eskubideei eragin diezaiekeen beste eremu bat erretiro aurreratua hartzeko edo osasun aseguruak eskuratzeko baldintzak dira. Izan ere, legean oinarrituta, aseguru etxeek ezin dute GIB birusagatik diskriminatu, baina hala egiten dute oraindik ere, eta ez dituzte justifikatzen GIBa dutenak baztertzeko arrazoiak.
‎Tomate ekologikoak, komertzialak eta antzinakoak landatu zituzten. 2015ean izan zen hori, baina bertatik ateratako ondorioek egungo ekoizpena baldintzatzen dute oraindik ere, hainbat barietate gogoan baitituzte ordutik. Proiektuko kideetako bat da Amaia Odriozola, eta haien kezketako bat azaldu du:
‎Iñaki Arregi Irizar da Death Cafe horietako dinamizatzaileetako bat. 2018.urte bukaeran Azpeitian (Gipuzkoa) abiatu zuen ekinbidea, eta, bi urte geroago, saioek arrakasta dute oraindik ere. Heriotza lantzeko beharra dago, Arregiren ustetan, arrakasta horren atzean.
‎Udalari egindako kritikekin batera, kezka agertu dute oraindik ere eraso sexistak, egoera matxistak, jazarpen arrazistak eta eskubide urraketak izaten direlako karrikan. Azkenik, sanferminik ospatuko ez den arren, peñetako bazkideei eta herritarrei dei egin diete uztailaren 6tik 14ra «zuhurtziaz» eta «zentzuz» joka dezaten.
2022
‎Txertatze ziurtagiriak, oraingoz, ez du osasun ziurtagiria ordezkatuko osoki. Batetik, 12 eta 15 urte bitartekoek osasun ziurtagiria erakutsi dute oraindik ere, orain arte bezala —proba negatibo batek balioko die, alegia— Txertaketa pauta osoa jarri ez dutenek ere osasun ziurtagiria baliatzen jarraitu dute pauta osoa jarri arte; beraz, txertatze ziurtagiria beharrezkoa den lekuetara sartzen dira txertatze pauta hasia dutela erakusten duen agiriarekin eta PCR edo antigeno proba negatibo batekin.
‎12 eta 15 urte bitartekoek osasun ziurtagiria erakutsi dute oraindik ere, orain arte bezala —proba negatibo batek balioko die, alegia— Txertaketa pauta osoa jarri ez dutenek ere osasun ziurtagiria baliatzen jarraitu dute pauta osoa jarri arte; beraz, txertatze ziurtagiria beharrezkoa den lekuetara sartzen dira txertatze pauta hasia dutela erakusten duen agiriarekin, eta PCR edo antigeno proba negatibo batekin.
‎Mundu osoan dira ezagunak Sherlock Holmesen ibilerak, hilketa korapilatsuak eta gertakari misteriotsuak argitzen maisu, bere lagun leial Watsonek lagunduta beti. Arthur Conan Doylek sortutako pertsonaia xelebreak arrakasta berehalakoa lortu zuen XIX. mende amaieran, baina bere gorabeherek zaletasun handia pizten dute oraindik ere irakurleengan, inteligentzia handiz jositako istorioak direla erakutsiz. Londres industrialaren argi ilunak zeharkatzen ditu Holmesek, gaizkile maltzur eta itsusien atzetik, metodo deduktiboa eta logika ardatz, poliziaren ezgaitasunei irtenbidea aurkitu asmoz.
‎Bada, ostalari batzuen eskaera baimen horiek luzatzea da, Kino Martinez Gipuzkoako Ostalarien Elkarteko idazkari nagusiaren arabera behintzat. Haren hitzetan, pandemiako erabakiek eragina dute oraindik ere beraiengan, eta herritarren kontsumo ohiturak ez ezik, erlazionatzeko erak ere ez dira berdinak. «Egoera sozial horretan, ostalaritzako terrazek protagonismo handiagoa behar dute, barruko espazioek ere erakargarritasuna galdu baitute».
‎Bi urte pasatu dira Jesus Ricardo Urteaga Txetxu euskal deportatua Venezuelan hil zela, eta Sortuk ekitaldi politikoa egin du gaur Azkoitian (Gipuzkoa), Urteagaren sorterrian. Salatu dute oraindik ere «konpondu gabe» dagoela duela lau hamarkada Espainiako eta Frantziako gobernuek sortutako «arazoa», eta «berehalako urratsak» galdegin dituzte «deportazioaren zentzugabekeria behingoz» buka dadin.
‎Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, azken egunetan LGTBI kolektibokoen aurka izandako erasoek agerian uzten dute oraindik ere gizartean dauden «intolerantzia» jarrerei aurre egiten jarraitu behar dela. Horrez gain, azken egunotan hainbat tokitan izan diren eraso homofobo eta lesbofobo «larriak» gaitzetsi ditu:
‎Txertoak birusaren aldaera berrietara hobeto egokitzeko neurriak adosteko batzartu ziren. Ondorioztatu zutenez, COVID aurkako txertoek babesa ematen dute oraindik ere gaixotasun larriei, ospitaleratzeari eta heriotzari aurre egiteko, eta haiek erabiltzen jarraitzearen alde egin zuten. Nolanahi ere, onartu zuten birusaren bilakaerak aurrera egin ahala «apaldu» egiten dela txertoen eraginkortasuna eta babesa.
‎Iraolak esan du ez dagoela arrazoi jakinik, baizik eta jendea ez dagoela ohituta ezezagun talde bat etxean hartzera eta urduritasunak izaten direla. Askok onartu dute oraindik ere «kezkatuta» daudela; bi urte igaro diren arren, maskararen inguruko galdera asko egin dizkiotela. Hala ere, jende asko apuntatu dela aitortu du:
‎Sarea osatzen duten gobernuz kanpoko erakundeek uste dute oraindik ere lortu daitekeela gehienez 1,5 gradu igotzea, baina horretarako isuriak «nabarmen» murriztu liratekeela 2030erako, berriztagarrien erabilera sustatuz eta energia aurreztuz.
‎Izan ere, ohartarazi dute oraindik ere asko ez direla eroso sentitzen punk kulturan. Oleagaren eta Garairen iritziz, arrazoi nagusietako bat da zis gizon heterosexual zuriek egiten dutela oraindik ere «punk konbentzionala», eta, ondorioz, horiek dutela boterea.
2023
‎Ekintzailearen esanetan, «bisa politika bidegabeen biktima» izaten jarraitzen dute oraindik ere joan etorriak libre eta seguru egiteko eskubidea behar luketen milaka pertsonak.
‎Alaba zuen alboan, eta onartu zuen dagoeneko inauteriak ez dituela bizi gazteago zenean bezala. Hala ere, berebiziko garrantzia dute oraindik ere. «Inauteria barruraino daukagu sartuta.
‎Izan ere, langile mugimendutik hasi, eta feminismoarekin jarraituz, denok dugu autodefentsarako eskubidea, modu proportzionalean bada, bederen. Aldiz, botereaz baliatzen diren partidu politiko guztiek, estatua eta kapitala defendatzeko biolentzia erabili izan dute eta erabiltzen dute oraindik ere. Jakina, hori legala eta konstituzionala da.
‎Koldo Zubimendi eta Vicente Barcena alpinista erandioztarrek (Bizkaia) erakutsi dute oraindik ere posible dela inork igo gabeko mendi eta bideetan ibiltzea. Udan, Karakorum mendiguneko (Pakistan) Kharut 2 (6.703 m) mendi birjinara igo zen Zubimendi bide berri batetik, estilo erabat alpinoan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia