2015
|
|
Bakardade bitxi bat sumatzen du. Lurreko inolako kreaturak ez lioke lagun egingo, eta ez
|
dut
uste zerukoek ere egingo lioketenik, maite duenak izan ezik; alderantziz, oinaze ematen diote denak. Bere burua airean zintzilik ikusten duen pertsona bat bezala da, lurreko ezertan finkatu gabe, eta zerura ere igo ezin dela; egarri honek ito beharrean dago, eta ezin da uretara iritsi; eta ez da sufri dezakeen egarria; halako egarria luke ase ezta nahi ere, gure Jaunak Samaritarrari esan zionaz baino beste inolako urez, eta hori ez diote ematen.
|
|
9 Ez dakit zergatik duen arimak hain garrantzi handikotzat hitz hauek egia bihurtzea; pertsona bera gezur batzuetan harrapatuko balute, ez
|
dut
uste gehiago sentituko lukeenik; berak honetan gehiago ahal balu bezala, ez baitu esaten berari esaten diotena baino besterik. Harako pertsona batek hamaikatxo bider gogora ekartzen zuen Jonas, profeta, Ninive ez zela galduko eta beldur zenean.
|
|
7 Arimak dituen ondorio hauek, esanda geratzen direnak, Jaunak bide honetatik eraman ditzan zuetako edozeinek suma ditzake, engainua ez dela jakiteko ezta irudipena ere, esan dudanez? eta ez
|
dut
uste deabruarena izanik hainbeste iraun dezakeenik, arimari onura nabari nabaria eta barruko hain bake handia ekarriz, harengan ez baita ohikoa hori, eta ezin baitu, nahi izanda ere, hain gauza txarrak hainbeste on egin. Arima Jainkoarekin guztiz bat eginda eta gogoan Hura duela ikusteak, hain amorru handia emango lioke, non, saiatuko balitz ere, ez bailitzateke sarri itzuliko; leiala da Jainkoa, eta ez du onartuko deabruari halako eskua ematea, Haren Maiestatearen gogoko izatea eta haren ohore eta aintzarako bere bizia eskaintzea baino besterik nahi ez duen arima batengan; bestera egingo du:
|
|
8 Arima Jaun honi begira tarte oso luzez egon ahal denean, ez
|
dut
uste ikuskaria izango denik, gogoeta biziren bat baizik, irudiren batek irudimenean sorturikoa; beste horrekin konparatuz gauza hila bezala izango da.
|
|
Hauek ez ditu Jaunak, zuzena denez gero eta baita errukitsua ere, beti merezi dugun baino askoz ere gehiago ematen duena?, ordaindu gabe uzten, bizitzako atsegin eta jostaketek ematen dutenetan izan ditzakegun baino askoz ere, poz? handiagoak emanez; baina ez
|
dut
uste gozotasun asko ematen dituenik, noiz edo noiz, gainerako egoitzetan zer gertatzen den ikusiz gonbidapena egiteko, haietan sartzeko presta daitezen ez bada.
|
|
Eta askoz hobetzat dut otoitzaren egoera honetan sartzen direnean eta lanak ematen dituztenean; izan ere, Jainkoak ematen dituen gozotasunez baliatuz deabruak engainua sar dezake, tentaldirik ez balego, eta haiek daudenean baino askoz ere kalte handiagoa egin eta arimak hainbesteko irabazirik lortu ez, gutxienez merezimenduak lortzeko bide diren gauzak baztertuz, eta arima murgiltze egoera batean utz dezake. Hau sen batean denean, ez dut ziurtzat jotzen ezta ez
|
dut
uste Jaunaren espiritua beti sen batean izan daitekeenik ere erbeste honetan.
|
|
12 Ezagut dezagun geure ezereza, eta desira dezagun, inoren iseka beldurrik ez den? tokira joatea; batzuetan Kantarik Ederreneko Emazteak dioen hau entzun dudala etortzen zait gogora, eta egiaz bizitza osoan ez dut aurkitzen inon arrazoi handiagoz esan daitekeenik; izan ere, bizitzan izan daitezkeen gutxiespen eta lan guztiak ez
|
dut
uste barruko borroka hauen mailara iristen direnik. Edozein egonezin eta gerra eraman daiteke onez bizi garen lekuan bakea aurkituz, esan dudanez?; baina munduan diren hamaikatxo neke artetik atseden hartzera etorri nahi dugu eta Jaunak guretzat atsedena prestatu nahi eta hain zuzen ere gugan egotea oztopo hau, oso tamalgarria da eta ia ezin jasanezkoa.
|
|
Sufri beza arima gaixoak, oraingoan errurik ez badu ere, beste batzuetan motiboa izanik pazientzia izan baitugu. Eta pentsamendu hauei jaramonik ez egiteko irakurtzen dugunaz eta aholkatzen digutenaz nahiko ez denez gero, gutxi dakigunontzat ez
|
dut
uste denbora galtzea denik gehiago azaltzen eta kasu honetan zuek kontsolatzen ematen dudan guztia; hala ere, Jaunak argia ematea nahi izan arte, ez dakar on handirik. Baina beharrezkoa da eta Jaunak nahi du neurriak har ditzagula eta geure burua ezagut dezagula, eta irudimen ahulak eta berezko izaerak eta deabruak egiten dutena ez ditzagula arimaren errutzat jo.
|
|
5 Orain, hau idaztean? begira ari nintzen ni, aipatu nuen Dilatasti cor meumdelako bertso hartan, bihotza zabaldu egin zuela esaten dela; eta ez
|
dut
uste, diodanez, haren sorrera bihotzetik denik, sakoneko gauza gisa, are barruragoko beste gune batetik baizik.
|
|
arimak hau sentitzea normalagoa da. Esandako arrazoiengatik, ez
|
dut
uste hemen ere beldur izateko ezer dagoenik, eskerrak emanez mesede hori onartzen saiatzea baizik.
|
|
edota, esan ohi den bezala, auzitara eraman behar al du aurreraturiko diruengatik? Ez
|
dut
uste hori apaltasun sakona denik. Dena delakoa izango da; baina nik neuk ausarkeriatzat dut; izan ere ni, apaltasun gutxikoa izan arren, uste dut sekula ez naizela ausartu.
|
|
Ez
|
dut
uste zortzi egun igaro zirenik, Jaunak pertsona hari berriro ikusmena eman gabe. Hau berehala jakin zuen nire aitor entzuleak.
|
|
Nik pentsatzen dudanean, oso txarra banintzen ere, banuela Jainkoa zerbitzatzeko ardura pixka bat eta ez nituela egiten gauza batzuk, munduan, ezer ez balira bezala, irensten direnak eta, azkenik, gaixotasun larriak eramaten nituela, pazientzia handiz eraman ere, Jaunak ematen baitzidan; ez nuen marmarrean aritzeko joerarik, ez inorengatik gaizki esatekorik, ezta ez
|
dut
uste inorenganako gaizkinahirik izan nezakeenik ere, ez nintzen gutiziatsua, ezta ez naiz gogoratzen sekula bekaitzik izan dudanik Jauna larriki iraintzeko erakorik, eta beste gauza batzuk, kaskarra banintzen ere, Jainkoaren beldurra nuen ia etengabe; eta ikusten dut non nindukaten ostatuz deabruek, eta egia da, nire bekatuen arabera, uste dut zigor handiagoa ere merezi nuela. Baina, hala ere, oinaze ikaragarria zela diot, eta gauza arriskutsua dela kontentatzea, eta lasai eta pozik bizitzea txitean pitean bekatu astunean erortzen den arima; bestera izan behar du:
|
|
20 Behin egonezinik eta asaldatua, neure barnean ezin bildurik, eta gudu eta borrokan, onak ez zirenetara pentsamendua ihes zihoakidala, oraindik ez
|
dut
uste egon ohi naizen bezain deslotua nengoenik?, neure burua hain kaskar ikusirik, beldur nintzen Jaunak egin izan zizkidan mesedeak ez ote ziren irudipenak izango. Azken batean, arimako ilunpe handian nengoen.
|
|
Abagune honetara etorri ez banintz, esana dudanez?, ez dakit nola egin zitekeen. Izan ere, tarte laburrean izan zen hemen gizon santu hau, ez
|
dut
uste zortzi egun izan zirenik ere, eta horietan ere oso gaixo, eta orain dela oso gutxi eraman du Jaunak berarekin. Haren Maiestateak arazo hau konpondu arte gorde izan duela dirudi, egun asko direlarik, ez dakit bi urte baino gehiago ez ote diren?
|
|
Hain gauza desberdinadelarik, uste dut, gelditasunezko otoitza soilik izan duenak ere ulertuko duela esanda geratu diren hizkeretako ondorioetatik. Gauza ezaguna da eta, arimak engainatzen utzi nahi ez badu, ez
|
dut
uste engainatuko duenik, apaltasunez eta xalotasunez badabil. Jainkoaren benetako ikuskaria izan duenak berehala igarriko du; izan ere, atseginez eta gozotasunez hasten bada ere, arimak arbuiatu egiten du; eta gainera, nire iritziz, gozotasuna desberdinada; eta ez du erakusten maitasun huts eta garbiaren itxurarik.
|
|
7 Egun hartatik guztiz adoretsu geratunintzen Jainkoagatik guztia uzteko, une hartan, ez
|
dut
uste une bat baino gehiago izan zenik, bere mirabea beste bat eginik utzi nahi izan bazuen bezala.
|
|
17 Bada, bakarrik nengoela, asaskaldi bat norbaitekin izateko inor ondoan ez nuela, ezin nuen ez errezatu ezta irakurri ere, deabruak engainatuko ote ninduen halako atsekabez eta beldurrez izuturik dagoen pertsona baten antzera baizik, guztiz asaldaturik eta nekaturik, neure buruaz zer egin ez nekiela. Atsekabe honetan ikusi nuen neure burua batzuetan eta askotan, baina ez
|
dut
uste hainbesterainokoan. Honela egon nintzen lau edo bost ordu, ez zeruko eta ez lurreko pozik niretzat ez zela, Jaunak nahigabeetan utzita, milaka arriskuren beldur nintzela.
|
|
Bat batean hasi zen marmarra eta erasoa eta, nire ustez, arrazoi handiaz; eta horrela ez nintzen haserretzen inorekin, baizik eta Zuri eskatzen nizun begiratzeko horretarako zuten arrazoia. Santu izan nahi nuela zioten eta gauza berriak asmatzen nituela, orduan oraindik hein batean neure Erregela osoa betetzera, ezta etxean ziren moja oso on eta santuen mailara ere, iristen ez nintzelarik (eta ez
|
dut
uste sekula haien mailara iritsiko naizenik, Jainkoak bere ontasunez guztia bere aldetik egiten ez badu); alderantziz: ni gauza onak kendu eta onak ez ziren ohiturak ezartzekoa nintzen; behintzat ahal nuena egiten nuen ezartzen, eta txarrerako ahalmen handia nuen. Beraz, haiek beren errurik gabe egiten ninduten errudun.
|
|
Eta Jainkoa oso urrun dagoela iruditzen bazait ere, batzuetan bere handitasunak pentsa daitekeenik eta modurik harrigarrienean komunikatzen ditu; eta horrela ez da jakiten esaten, eta ez
|
dut
uste sinetsiko eta ulertuko duenik hortik pasatu denak baizik; izan ere, komunikazioa ez da kontsolatzeko, on guztiak beragan dituen onagandik aparte egoteaz nahigabetzeko duen arrazoia erakusteko baizik.
|
|
27 Barre egiten du bere buruaz, dirua zerbait zelakoan zen eta haren gosea zuen garaiaz; hala ere, honetan ez
|
dut
uste, eta egia da, aitortu dudanik sekula erru hau; nahiko erru da dirua zerbait delakoan egotea.
|
|
Eskuan kandela duela, irrikatzen duen heriotzarako gutxi falta zaiola, dagoenaren antzera da; esan daitekeen atseginik handienaz gozatzen ari da agonia hartan. Ez
|
dut
uste munduko gauzetarako ia guztiz hiltzea eta Jainkoaz gozatzen egotea baino besterik denik.
|
|
3 Ahalmenek Jainkoagan jarduteko dute soilik trebetasuna. Haietako bat ere ez dirudi mugitzen ausartzen denik ezta ezin ditugu mugiarazi ere, ahalegin handiz ez badugu nahi arreta galtzerik, eta orduan ere ez
|
dut
uste guztiz egin ahal izango denik. Hemen gauza asko esaten dira Jainkoaren gorazarrez, lotura gabe esandako gauzak, Jaunak berak lotzen ez baditu.
|
|
Bada, ez
|
dut
uste ezer goregi jarri dudanik, beheregitik ibili naizela baizik, arimak erbeste honetan goza dezala Jaunak nahi duen poztasun era hau azaltzean. Bedeinkatua izan zaitezela betiko, Jauna!
|
|
6 Oi, ene semea! (hain apala izanik, honela deitzea nahi du honen hartzaileak eta hau idazteko agindu zidanak), berorrentzat soilik izan daitezela neure arlotik irteten naizela ikusten dituen gauzetako batzuk; izan ere, ez dago arrazoirik aski ni horretatik ez ateratzeko, Jaunak neure baitatik ateratzen nauenean, eta ez
|
dut
uste ni neu naizenik hitz dagidana gaur goizean Gure Jauna hartu dudanez geroztik. Ikusten dudana amesten dudala dirudi eta nik orain dudan gaitz hau duten gaixoak besterik ez nuke nahi ikusterik.
|
|
Orain arte, Jauna liluramendu hauetako mesede hau egiten hasi zitzaidanez gero, etengabe haziz joan da sendotasun hau, eta bere ontasunez bere eskutik izan nau, berriro atzera egin ez nezan. Eta ez
|
dut
uste, eta hala da, neure aldetik ezer egiten dudanik, baizik eta argi ikusten dut Jauna dela egiten duena.
|
|
zutabearen babesean egotetik eta hain behera ez erortzeko eutsiko zidan makulutik aldentzea! Orain aitaren egiten dut, eta ez
|
dut
uste deabruak apaltasuna delakoan agertzen zidan asmakeria hau bezalako arrisku hain arriskutsurik igaro dudanik. Burura ekartzen zidan ea nola hurreratzen nintzen otoitzera, hain gauza kaskarra eta hainbeste mesede hartu zituena izanik; gainerakoek bezala, behar nuena errezatzea aski nuela; baina hauxe ere ez nuela ongi egiten, eta nola nahi nuen gehiagora jotzea; Jainkoari men ez egitea zela hori eta haren mesedeak gutxiestea.
|
|
Nik diot arima batek, bere burua oso osoan maisu bakarraren mende ezartzeko, oker ere oker jokatzen duela halakoa izan dadin arduratzen ez bada; maisu hori erlijiosoa denean, bere nagusiaren mende egon behar duenez gero, honi beharbadahiru gauzak faltako zaizkio, gurutze txikia ez dena?, norberak nahita bere adimena adimen onik ez duenaren mende ezartzeko. Hau behintzat ez zait buruan sartzen eta ez
|
dut
uste komeni denik. Laikoa baldin bada, Jainkoa gorets dezala noren mende egon aukera dezakeelako, eta ez beza gal bertutezko askatasun hau; alderantziz: egon bedi batere gabe harik eta aurkitu arte, Jaunak emango baitio, guztia apaltasunean eta gauzak ongi egiteko desiran oinarriturik badago.
|
|
2 Haren Maiestateak nahi beza grazia ematea, nik hau ongi adieraz dezadan, asko baitira, arima asko, gradu honetara iristen direnak eta gutxi aurrera joaten direnak, eta ez dakit nork duen errua. Ziur Jainkoak huts egiten ez duena, Haren Maiestateak honaino iristeko mesedea egiten duenez gero, ez
|
dut
uste mesede askoz gehiago egin gabe utziko duenik, gure erruz ez bada. Eta garrantzi handikoa da honaino iristen den arimak ezagut dezan zein duintasun handian dagoen eta Jaunak egin dion mesede handia eta nola arrazoi onez ez duen lur honetakoa izan behar, haren ontasunak dagoeneko zeruko biztanle egiten duela dirudienez gero, bere erruz geratzen ez bada; eta zorigaiztokoa izango da berriro atzerantz egiten badu.
|
|
Eta gero, esan ohi denez, eskuzabal izan dadila nahi dugu. Geure zalekeriak izatea (geure desirak gauzatzen ez garenez saiatzen eta haiek lurretik altxatzea ez dugunez lortzen) eta honekin batera kontsolazio espiritualak izatea, ez dator ongi, eta ez
|
dut
uste bata bestearekin uztartzen denik. Beraz, batera ematen ez delako, ez zaigu ematen batera altxor hau.
|
|
Eta ez
|
dut
uste zentzugabekeriarik diodanik, on litzatekeen arren zentzugabe egotea orain berriro oroimenera ekarriz neure esker gaizto eta txarkeria.
|
|
Jainkoari eskatzen nion, horrelako pazientziaz hornituz gero, nahi zitzan gaixotasunak eman ziezadala. Ez
|
dut
uste batek ere beldurtzen ninduenik, bada, betiko ondasunak irabaztera hain jarria nengoenez gero, prest nengokeen edozein medioz irabazteko. Eta harri eta zur nago, izan ere orduan ez nuen, nire ustez?
|
|
Nik ez
|
dut
uste oso osoan egia denik aztikeria kontu hori; baina nik neuk ikusi nuena esango dut, abisu gisa, harreman hau izan nahi duten emakumeekin gizonezkoek kontu izan dezaten, eta sinets dezatela, Jainkoaganako lotsa galtzen baitute (emakumeak gizonezkoak baino gehiago daude behartuak onestasuna gordetzera), haien gauzetan ezertan ere ezin fida daitezkeela; beren borondatea eta deabruak jartzen dien ... Ni kaskarra izan arren, horrelako ezertan ez nintzen erori, eta sekula ere ez nuen nahi gaitz egiterik, ezta, ahal izan banu ere, ez nukeen nahi izango inoren bihotza behartzerik ni maita nintzaten, Jainkoak hortik gorde ninduelako; baina eskutik utziko banindu, bestetan egin ohi nuen gaitza egingo nukeen, nigan ez baitago ezer fidatzekorik.
|
|
hain gazte ikusten ninduten eta hainbeste arriskutan sarturik eta sarri erretiratzen nintzela bakardadera errezatu eta irakurtzera, Jainkoaz asko hitz egiten nuela, haren irudia toki askotan pintatzea nahi izaten nuela eta otoiztegia izan eta han deboziora eragiteko gauzak egiten saiatzen nintzela, besteengatik gaizki ez esatea, bertute itxurako honelako beste zenbait gauza ikusten zituzten nigan, eta nik, huskerietara emana nintzenez, neure burua estimatzen nekien munduan estimagarritzat izan ohi diren gauzetan; horrela, ni baino askoz zaharragoak zirenei eman ohi zitzaien adinako askatasuna eta handiagoa ematen zidaten niri eta nigan ziurtasun handia zuten. Bada, askatasuna hartzea neure kontura eta baimenik gabe gauzak egitea, hau da, zulo edo pareta artetik edo gauez, ez
|
dut
uste sekula era horretara hitz egingo nukeenik monasterioan, ez dut halakorik egin, Jaunak bere eskutik eduki ninduelako. Iruditzen zitzaidan, konturatuta eta nahita gauza askori erreparatzen niela?
|
|
Izan ere, ez
|
dut
uste hiru hilabete baino gehiago zirenik huskeria hauetan sartuta nengoela, eta toki honetan zen monasterio batera eraman ninduten, halako pertsonei heziera emateko lekura, han zeudenak ni bezain kaskarrak izan ez arren ohituretan; eta hau hain disimulu handian izanik, nik neuk eta etxekoren batek bakarrik jakin zuen; bada, abagunearen zain egon ziren gauza berritzat inork har ez zezan:... izan ere, nire ahizpa ezkondu ondoren, amarik gabe bakarrik geratzea ez zen komeni.
|
|
5 Bizimodua eta janari motak aldatzeak osasunean kalte egin zidan, eta, poz handia neukan arren, ez zen nahiko izan. Gehitzen hasi zitzaizkidan zorabioak eta bihotzeko gaitz guztiz handiak jo ninduen, ikusten zuena izuturik uzteraino, eta beste gaitz batzuek ere bai batera, eta honela lehenbiziko urtea nahiko osasun txarrez igaro nuen, hala ere ez
|
dut
uste Jainkoa asko iraindu nuenik urte horretan. Eta beti ia konortea galtzerainoko gaitz larria zenez eta batzuetan erabat konorterik gabe gelditzen nintzenez, aita arduratsu zebilen erremedio bila; eta hemengo medikuek ematen ez ziotenez gero, beste gaixotasunak sendatzen zirelako ospea zuen eta nirea ere hala sendatuko zutela zioten lekura ni eramaten arduratu zen.
|
|
18 Ez
|
dut
uste gauza gehiago agertzea komeni denik orain. Geroago, berorrek ongi baderitzo, gauza horien jakitun dago eta, jar daitezke Jaunaren aintzarako.
|
|
Gure Jaunak egin dizkidan mesedeak egin ez balizkit, ez
|
dut
uste egin diren obrak egiteko adorerik izango nuenik, ezta eraman diren neke, kontrakotasun eta juizioak eramateko indarrik ere. Eta honela, fundazioak hasi ondoren kendu egin zitzaizkidan engainatua ez ote nintzen izango pentsatuz aurretik nituen beldurrak, eta Jainkoa zelako ziurtasuna jarri zitzaidan, eta honekin gauza zailetara menturatzen nintzen, baina beti aholkua eskatuz eta obedientziaz.
|
|
Nik gure aita txit agurgarriagandik nituen agiriak erakutsi nizkien. Honekin baretu ziren; hala ere, Artzapezpikuak egiten zuena jakingo balute, ez
|
dut
uste nahiko izango litzatekeenik; baina hori ez zekiten, eta guztiek uste zuten hark atseginez eta pozik ikusten zuela. Gu ikustera etor zedila nahi izan zuen Jainkoak.
|
|
Behar dudana Jainkoaren eskuetan uzte honek ez du esan nahi hura lortzen saiatu behar ez dudanik, baina ez kezka sortaraziko didan arduraz, esan nahi dut.Eta askatasun hau eman didanetik, ongi doakit honekin eta ahal dudan heinean neure buruaz ahanzten saiatzen naiz. Hau gure Jaunak eman zidala ez
|
dut
uste urtebete izango denik.
|
|
Ezin dut sartu buruan deabruak hainbeste ondasun bilatu izatea nire arima bereganatu eta gero galtzeko, ez baitut hain ergeltzat; ezta ezin dut buruan sartu, nik neure bekatuengatik engainatua egotea merezi dudanez gero, Jainkoak alde batera utziko dituenik, orain dela bi urtez geroztik egiten diren hainbeste otoitz eta hain pertsona onenak, nik guztiei erregu egin baino besterik ez baitut egiten, Jaunak jakinarazi diezadan bere aintza hau den, edota beste bide batetik eraman nazan. Ez
|
dut
uste Haren Maiestateak gauza hauek aurrera joaten utziko zituenik, bere gauzak ez balira.
|
|
Bere kontura zen etxean, nire ustez berak nahi zuena egiten; baina, bera ona zenez gero, guztia zen ona. Nik batzuetan esan egiten nion; baina ez zidan jaramonik egiten, arrazoiz gainera, ni baino askoz hobea zelako; baina honetan ez
|
dut
uste oker nenbilenik. Frai Pedro Alcántarako santua joan zen hara; hitz egin ziezaion saiatu nintzen, eta ez nintzen pozik geratu kontatu zionaz; eta ez zen besterik ezer izango hor, baina hain ezerezak garenez gero, ez gara guztiz pozik geratzen gure bidetik doazenekin izan ezik; izan ere, uste dut Jauna gehiago zerbitzatu eta penitentzia gehiago egin zuela honek urtebetean, nik urte askoan baino.
|
|
7 Dukesa andereari behin eta berriro muin egiten diot eskuetan, ene Beatriz andereari, eta baita kondesa andereari eta Leonor andereari ere. Idatz biezat berorren gorentasunak (hau da, agindu beza berorren gorentasunak) nik egitea nahi duena; berorren kontzientziaren agindura utzirik, ziurtatu egiten dut neurea, eta ez
|
dut
uste gutxi egiten dudanik honetan, gure etxeetako batean ere ez baitago horren akats nabarmena duen mojarik eta nik ezergatik ere ez bainuke hartuko. Uste dut besteentzat etengabeko penitentzia litzatekeela, beti oso elkarturik ibiliz eta elkar maite maite dutenez gero, haren erruki izango lirateke beti.
|
|
Etxe honetan egongo zela hitzartu genuen, baina ez dago horretarako moduan. Hemen, berriz, atarian izan ezik, ezin da inor sartu, ezta irten ere hemendik zerbitzuko emakumerik; beraren ahizpa hauek, nahita ere, ez
|
dut
uste laguntza handirik emango diotenik, izan ere, bost urte edo dira komentukotik ogia besterik jaten ez dutela, eta oso behartsu daude; Ines anderea ia beti dago gaixorik. Asko sentitzen dute denerako dagoen eza; nik, berriz, ikusten du zer izan dezakedan, aginduz zeharo loturik egonik.
|
|
3 Arazo honetan ez
|
dut
uste irabazi bakarra izango dudanik; izan ere, ene aita Paulo Hernándezek berorri buruz idazten didanez, irabazi handia izango baita berori ezagutzea, otoitzak izan direlako honaino eutsi didatenak, eta horrela Jainkoaren maitasunagatik eskatzen diot berorri ez nazala ahantz berorren otoitzetan.
|
|
2 Gaur Valladolideko paperak ekarri dizkidate; Erromatik baimena etorri dela esaten didate Kasildak profesa egin dezan, eta pozez zoratzen dagoela. Ez
|
dut
uste komeni denik berorren aitatasunak beloa emateko baimena atzeratzea, ez baitakigu bizitza honetako gertaeren berri eta ziurrentzat duguna da seguruena; baina, mesedez, bidal biezat berorrek berehala leku batetik baino gehiagotik, aingerutxo hura egon ezinik izan ez dadin, asko kostatzen baitzaio. Esango zioten berorren aitatasunari, edota informazioa eman zuenari, haietako bat frai Domingo izan zen; hala ere, astirik badut, irakurriko ditut gutunak, eta nirean datorrena haietan ez badator berorren aitatasunari bidaliko diot.
|
|
Jainkoa gutaz baliatuko ahal da hasiera horretarako. Han hain gutxi izanik, ez
|
dut
uste asko pasatuko dutenik, gosea ez bada, zer janik ez dutela esan baitidate. Jainkoa izan bedi haiekin, hemen asko erregutzen baitiogu.
|
|
Jainkoak bere jainkozko onberatasunagatik gorde dezala berorren aitatasuna. Joana anderearen otoitzetan jartzen
|
dut
ustea, eta eman idazkari jaunari nire agurra, baita andere horiei ere. Ez gaitezela izan gu haiei hainbeste neke emateko motibo.
|
|
Berorren aitatasuna galdu egingo zirelakoan kezkaz izan ez dadin idazten dut hau, eta sentitzen dut Joana andereak hainbeste ordaindu izana garraioarena. Berorren otoitzetan
|
dut
uste ona.
|
|
[2] Gaur eskabide antzeko bat idatzi diot, ongi deritzote nik hori egiteari eta ikusiko da zertan amaitzen den?, hara joateko, baina beste eragozpen bat dago, eta hauxe da: beldur naizela ez dudala aurkituko bidean aita frai Anjel, jaiak igaro ondoren Madrilera etorriko zela idatzi baitu; hala ere, artzapezpikuarena amaitzen bada, ez
|
dut
uste horregatik geldituko garenik; datorren asteartean irtengo gara.
|
|
Dohatsuak dagoeneko segurtasunean daudenak. Ez
|
dut
uste hau gehiago luzatzeko unea denik, gure Jaunarekin izan ezik, berori kontsola dezala Hari eskatuz, kreaturek gutxi balio baitute hain nahigabe handiaren aurrean, are gutxiago ni bezalako kreatura kaskar batek.
|
|
Hitzak esatean hark jartzen duen borondatearen araberakoa balitz eragina, ziur nengoke on egingo luketela; baina gure Jaunaren gauza da, eta Haren Maiestateak mugi dezake soilik, eta mesede handia egiten digu berorren jauntasunari gauzetarako argia eta desirak ematean, hain adimen argian ezinezkoa baita apurka apurka bi gauza hauek eraginik ez izatea. Haietako bat, esan dezaket egiaz, gotzain jaunari dagozkion gauzez kanpo, ez
|
dut
uste ezer dagoenik orain nire arima gehiago pozten duenik, berorren jauntasuna hain bere buruaren jabe ikustea baino. Eta egia da pentsatu dudala, hain pertsona kementsuen desirak Jainkoak ase ditzakeela soilik; eta horrela, ongi egin du Haren Maiestateak haietako bat asetzen has zitezkeenak deskuida daitezela egitean.
|
|
3 Hau guztiau badaezpada esan dut, norbaitek edo aita komisarioak beste asmorik balu: baina ez
|
dut
uste besterik egingo duenik, alde askotan mojak aitortzen baitituzte eta ez dira haien Ordenako bikarioak. Dena doakigu arriskuak kentzean, honelako deboto beltzik, Kristoren emazteen hondatzailerik, izan ez dadin; beti pentsatu behar da gerta daitekeenik txarrena arrisku hau saihesteko, deabrua igarri gabe sartzen baita hemendik.
|
|
9 Teresak Padillari idazteari buruz, ez
|
dut
uste (poz ematearren, Medinako prioreari eta berorren agurgarritasunari izan ezik) beste inori idatzi dionik. Berari uste dut behin edo, bi edo hiru hitz. Buruan sartu zaio ni beragatik eta nire nebagatik itsutua nagoela, eta ezin zaio burutik atera.
|
|
Andere horien, berorren ahizpen, otoitzetan
|
dut
uste osoa. Gaixoari eman biezaio Jaunak nik eskatzen diodan osasuna, eta berorri, ene alaba horri, beste hainbeste.
|
|
3 Jaunak ordain diezaiola sartzen den lekuan ematea erabakirik duen limosna, handia baita, eta oso pozik egon daiteke berori, Jaunak ematen duen aholkua betetzen baitu, hau da, norbere burua eskaintzea eta daukana behartsuei ematea beraren maitasunagatik. Eta berorrek harturik duenerako, ez
|
dut
uste egiten duen horrekin baino gutxiagorekin betetzen duen; eta, ahal duen guztia egiten duenez gero, ez da gutxi egiten duena eta ez da sari txikiaz ordaindua izango.
|
|
Ez zait berri egin hori; baina poztuko nintzateke hurbilago balego, eta naizen bezalakoa ez banintz, pozik jarriko nintzateke harremanetan berorrekin. Aita bisitari honek bizia ematen dit eta ez
|
dut
uste guztiak bezala nitaz gezurrezko irudia izango duenik, Jainkoak zein kaskarra naizen aditzera eman nahi baitio, eta horrela, txitean pitean harrapatzen nau inperfekzioetan. Ni poz pozik jartzen naiz eta uler nazan saiatzen naiz.
|
|
Haren Maiestateak nahi beza, hain on handiaz gozatzeko eran igaro dezagula hau. Bertan jaioa ez banintz bezala probatu nau ni lurrak; ez
|
dut
uste hasieran hilabete eta erdi baino gehiago onik izan naizenik, gero Jaunak ikusi baitzuen hori gabe ezin zela ezer egonkorrik ezarri; orain Haren Maiestateak egiten du guztia. Nik atsegin hartzea baino besterik ez dut ulertzen, batez ere orain dela hiru astez honantz, launakako sukarrez gainera, alboko minak eta anginak eman didatenean.
|
|
Argi ikusi nuen nik, berorren aitatasunak hari atsegin ematearren egin zuela. Hala ere, joateko tentaldiren bat izan banu, gauza gogorra izango litzateke; izan ere, ez
|
dut
uste egundo inora joateko asmorik izan dudanik, mundu guztiak dakiela; neure gogoa egitea balitz, nik diotsot berorren aitatasunari, alde batetik, pozik igaroko nituzkeela han egun batzuk.
|
|
7 Nik uste nuen, frai Buenaventura hor izanda, hobeki konponduko zirela uraren kontuan; baina ez
|
dut
uste hainbeste lagundu duenik. Jainkoak utz diezagula etxea ordaintzen, dirurik bada guztia egin ahal izango baita.
|
|
4 Behin eta berriro muin egiten diot eskuetan, Caravacako monasterioa fundatzeko baimena ematean berorren maiestateak egin zidan mesedeagatik. Barka diezadala eskatzen diot berorren maiestateari, Jainkoaren maitasunagatik, oso ausarta naizela ohartzen bainaiz; hala ere, Jaunak behartsuei entzuten diela eta berorren maiestatea haren lekuan dagoela gogora ekarriz, ez
|
dut
uste horretan nekatuko denik.
|
|
13 Ez
|
dut
uste berorren gutunari erantzuten ausartzen direnik. Hala ere, tunikak artile arruntezkoak dituzte; gonak erabil ditzakete, ordea, inolako inperfekziorik gabe.
|
|
6 Etxeari dagokionez, nik konfiantza osoa dut Antonio Ruizengan, eta ez
|
dut
uste laguntzeko inor dutenik; askoz ere hobeki nago hemen; hori horrela da gauza askorengatik; han, ordea, nituzke egin ez baliatu; gainera, gaixorik ikusteak pena emango lidake, eta gure Jaunari gomendatzeko hobeki nago. Hemen guztiek egiten dute.
|
|
3 Garciálvarezen lehengusinei dagokienez, ez dakit gogoratuko den nola esan zidaten haietako bat malenkoniak guztiz jota zegoela, burua galtzeraino; ez
|
dut
uste hori Konstantza denik. Trata beza lau lau.
|
|
11 Hona etorri nintzenez gero, ez du aitortzen dagoeneko lehen aitortzen zuenak, eta ez
|
dut
uste gehiago aitortuko duenik ere, horrelaxe komeni delako herriarentzat, guztia oso ikaragarri baitzegoen, eta, egia esan, ona da beste baten agindupean gertatuko balitz. Jainkoak barka biezaio etxe hau hondatzera eragin zionari, berak probetxu aterako baitu eta berarekin batera guztiek.
|
|
Kargu egin biezaio, lizentziadunak esan baitit Ameriketara joan nahi duela esan diola, eta sentituko nuke, zentzugabekeria baita; eta inoiz ez diot nahiko eskertuko premialdian hor izan zuen leialtasuna. Haren bidez idatzi nion aita Nicolaori ere, eta ez
|
dut
uste oraindik irtenda egongo denik; gutunak hemen izatea nahiko nuke. Berorren agurgarritasunari dagoeneko idatzi diot luzeago joango naizen fundazio honetaz.
|
|
2 Frai Anbrosio honek Ordenaren onerako gar handia du, eta horrela, ez
|
dut
uste behar ez den gauzarik egingo duenik. Bera Sevillatik dator eta ikusi du han gertatzen dena, eta aita Nicolaok ez du gutxi ikusi jende harekin?
|
|
Ni Erramu bezperan iritsi nintzen hona Toledora, eta etorri nintzen herritik hona hogeita hamar legoa baziren ere, ez nintzen nekaturik etorri izan ohi dudan baino osasun hobeaz baizik. Gero hemen oso osasun gutxi izan dut; ez
|
dut
uste ezer izango denik.
|
|
6 Beste eragozpen bat datorkit orain burura, eta hauxe da: kargu horrekin geratuz, probintzial izaterik ote duen; dena dela, ez
|
dut
uste horrek axola handirik duenik, guztia era batera izatea litzatekeelako eta egoki litzateke Makario izendatu ahal balitz; horrela bakean hil dadila lortuko genuke, malenkoniak jo baitu hortik, eta bandotxo hau kenduko litzateke eta bidezkoa zena egingo, izendatua egon baitzen; izan ere, bere gainetik nagusia izanik, luke kalterik egin.
|
|
Eta oso gaixoa da. Beatrizek ez
|
dut
uste nik nahi nukeendohainik duenik, etxe hau bakez eraman badu ere. Hemengo arazoa konpontzea lortu bazuen ere, beste horrek estutzen nau.
|
|
2 Pena handi handia eman dit gure aita priore santuak izan duen okerrak, eta oker horregatik hiltzen bada, pena handiagoa emango dit; adinagatik edo gaixotasunagatik Jainkoak eramaten badu, ez
|
dut
uste hainbeste sentituko dudanik. Konturatzen naiz inozokeria dela, zenbat eta gehiago sufritu hobeki datorkiolako; baina zenbat zor diodan eta beti egin izan dizkigun mesedeez gogoratzen naizenean, honetaz ohartzen naiz soilik:
|
|
Bestela (hor esaten diodanez), kontsultatu dut eta, dirudienez, ezin da egin; izan ere, lege arruntaren arabera jokatu behar dute; beste legelari batek, Pastranako fundazioan, ekin eta ekin egiten zidan agustindarra har nezakeela esanez, baina oker zebilen. Bada, ez
|
dut
uste Aita Santuak baimena emango duenik, bide guztiak itxiko dizkiotelako. Berorren aitatasunak ere jaso beza informazioa eta abisu eman biezaio, pena handia hartu bainuke Jainkoa iraintzeko ezer egingo balu.
|
|
8 Kezka handia ematen dit; izan ere, haien artean geratzea beste horretarako gogoa zuela haiek jakinik, gogor egingo zaio eta ez du izango ohi duen bezalako sinesgarritasunik; hemen geratzea, berriz, ezinezkoa da, hori egitea guztiz zilegi ez bada; eta beti etortzen zait gogora Jesusen Lagundiari diogun zorra, eta ez
|
dut
uste Jainkoak guri kalte egiten utziko dienik horretarako. Guk, hura hartu ahal izanik, haien beldurrez ez hartzea, berarekin gaizki portatzea litzateke eta haren borondateari gaizki erantzutea.
|
|
Ni saiatu naiz esana egin dezaten, handia zelako sortu zen eskandalua; eta hala iruditu zitzaien hemen, batez ere domingotarrei?, nik elkarri laguntzen diotelako susmoa baitut; izan ere, erreforma hau dela-eta guztiek bat egin dute, eta ni haien deiadarrak entzuten asperturik nengoen. Egia esateko, aspalditik daude sufritzen, eta hala ere, beren justiziarekin ez dutela kalte egiten esanez neure iritzia bidali ez banie, ez
|
dut
uste haien esanera jarriko zirenik.
|
|
10 Dena dela, arima haiek pena handia ematen badidate ere (perfekzio handi handikoak daudelako, eta hori argi ikusten da sufrimenduak nola eraman dituzten erreparatzean), bihotz bihotzean sentitu dudana da, aita Tostadoren aginduz, hilabete baino gehiago dela haiek aitortzen zituzten bi fraide oinutsak atxilotu zituztela, oihaldunek?, erlijioso ezin hobeak izan eta inguruko guztientzat han izan diren bost urteetan eredugarri izan eta nik jarri nuen hartan etxea mantendu dutenak izan arren. Haietako bat behintzat, frai Joan Gurutzeko deitzen diotena, guztiek dute santutzat, eta ez
|
dut
uste gehiegi esaten dutenik; niri iritziz apartekoa da. Bisitari apostoliko domingotarrak eta aurreko nuntzioak eginkizun hartan jarriak izan ziren eta Gracián bisitariaren mendeko izanik, jendea izuturik utzi duen zentzugabekeria da egin izan dena.
|
|
4 Berorren aitatasunak dioenez, niri harengan gertatzen zena ager balitzait ere, ez naiz hain arina, hori dela-eta, halako aldaketa handia egin dezala nahi izateko, ezta nahi hori berari komunikatzeko ere; bada, Jainkoari eskerrak, pertsona askok irakatsi didate zer balio eta sineste eman behar zaien gauza horiei, eta ez
|
dut
uste aita Salazarrek horri kasurik egingo zionik, gauza horretan hori baino gehiago ez balego, bera oso argia baita.
|
|
Honezkero ez nuke nahi beste ezer esaterik paperean, eta beraz, erregu egiten diot berorri, bihar, Andre Mariaren Aurkezpen bezperan, bisitatzera etor dakidala, hainbeste bider desegin den arima bat berorri agertzeko, berorrek hartan Jainkoari atsegin emateko hoberentzat duena egin dezan. Haren Maiestateagan itxaro dut, bizitza osoan obeditzeko grazia emango didala; bertan ez izateak ez
|
dut
uste askatasuna emango didanik, ezta ez dut nahi ere, hau desiratzean gauza berriak ikusi ditudalako; ona besterik ezin zaio etorri hemendik, berorrek eskutik uzten ez banau, eta ez du egingo. Honen berme gisa, gutuntxo hau gordetzeko asmoa dut, beste luzeago bat badut ere.
|
|
3 Uste dut komeni izango dela, berorren agurgarritasunak mezulari propioarekin bidal diezadala, nire ahizpa Alban ez badago, haren bila norbait bidaltzeko asmoa izanez gero; baina neskatila hark datorren bezala itzuli behar badu, ez dut batere gogorik hona etor dadin ezta ez dakit zertarako etorri behar duen, niri nekea emateko izan ezik. Izan ere, Gizakundeko monasterioan geratzea nabarmenegia litzateke, eta ez
|
dut
uste ongi datorkionik eta gastua ikaragarria litzateke. Jainkoa izan bedi beraiekin, halako buruhausteak ematen baitizkidate.
|
|
–hor bidaltzen dituzte ahizpek kopla horiek?!, eta berori izango da horren guztiorren gidaria. Ez
|
dut
uste gaizki datorrenik, bada, dioenez, hor ezer esango dionik ez denez gero, nik neuk hemendik esatea, harrotu ez dadin. Zentzugabekeriarik, behintzat, ez du esan nahi ezta egin ere, antza badu baina.
|
|
Hain lotsa handia emanik, sartu egin nahiko nuke ez dakit non. Jainkoari bihotzez eskatzen diot ken dakidala hau jendaurrean; eska biezaio berorrek ere, hainbat eragozpen baititu eta ez
|
dut
uste goragoko otoitza denik horregatik. Egunotan mozkor baten antzera ari naiz, alde batetik; arima, behintzat, maila onean dela sumatzen da; eta horrela, ahalmenak aske ez daudenez gero, nekez uler daiteke arimak nahi duen baino gehiago.
|
|
Grazia egin dit egunak hain zehazki kontatzeak. Hori ohitura berria da, eta ez
|
dut
uste moja oinutsek trebetasun hori lortu dutenik. Begira, ez beza jar egundo beste hori; oraingoz egon dadila gorderik.
|
|
Ni harritu egiten naiz nola atsekabe har dezakeen inork haren on handiagatik, inbidia hartu beharrean. Erruki dut, ene alaba, berorrek izan bide zuen eta duen lan handiagatik hainbeste arazo eta buruhausterekin, badakit zenbat eragiten duten eta; hala ere, ez
|
dut
uste berorrek dioen gelditasunean egonik, osasun hobea izango lukeenik txarragoa baizik; eta hau oso ziurtzat dut, berorren izaera ezagutzen dudalako, eta horrela ontzat ematen dut berorrek lanak izatea, hala edo hola santa izan behar baitu, eta bakardadea nahi izatea hobe du bakardadea izatea baino.
|
|
4 Fraide oinutsen alde ez duela egiten dioena, berorren aitatasunak aginduta daukana da; nik ez
|
dut
uste, bestalde, marmar egingo duenik, ezta nirekin egiten denak min emango dionik ere; izan ere, nik ezagutzen dut, eta ez da batere zekena, oso eskuzabala baizik. Ez diren hitz asko egotziko dizkiote.
|
|
9 Ez
|
dut
uste Isabel San Domingorenak gutxietsiko duenik hara joatea; bestalde, etxe hura erremediatzea litzateke, eta Brianda Segoviara joan daiteke, edota Maria San Jeronimorena. Jainkoak erremedia beza.
|
|
Nik ez dut ulertzen, ezta ez dakit zer dela-eta ez doan Nicolao, gauza batak ez baitu bestea eragozten. Nik ikusten dut berorren aitatasuna beste inor baino kontu handiagoaz dabilela; baina ezertarako ere ezin du kalte egin jeneralarekikoak egiteak, eta oraintxe da abagune ona; eta hori egiten ez bada, gainerakoek ez
|
dut
uste iraungo dutenik; ahaleginak, behin eta berriro eginak izan arren, sekula ere ez dira txarrak.
|
|
Nik ahaleginak egin ditut era guztietara probatzeko, eta inola ere ezin jasan; adimena falta denez gero, ez da arrazoibidera etortzen eta batere pozik gabe egon behar du, garrasi batean aritzen baita. Bihotzeko gaitza dela dio; nik ez
|
dut
uste hala denik.
|
|
Eta hain negozio garrantzitsuan bi aldetatik jokatzea komeni da, bidaia bere helburura iritsiko den ez baikaude ziur, eta gauza latza litzateke, gauden bezala egonik, beste bidaia baten zain egon beharra; eta era berean, kalonjea horretan jarri denez gero, hura bazterrera ez uztea komeni da (denbora joan ahala, adiskide ona izango da, eta ez da hain arazo erraza), kaltegarri izan daitekeelako, eta hobetzat joko nuke berak negoziatzea eta aita hauek joan daitezela zuzenean aita bikario nagusiarengana. Izan ere, nik ez
|
dut
uste gauzak ezkutuan egingo direnik, eta batzuekin eta besteekin negoziatzen aritu eta berak jakingo balu, beharbada, gaizki ikusiko luke lehenbizi beragana jo ez izana; kalonjearekin, berriz, ez da halakorik gertatuko.
|
|
pertsona onen behar handiagoa duen etxerik ez dago Toledo baino. Hango prioreak laster amaitzen du, baina ez
|
dut
uste besterik izango den harako hura baino hoberik; nahiko gaixo badago ere, arduratsua da, eta, katuen, adiskide izan arren, bertute ugari ditu.
|
|
7 Hala ere, nik berorri esan nion bezala esan zidan, frai Anjeli buruzkoa esan nahi dut, beste horri ez baitzion garrantzirik eman, bere burua hortik aske ikusten duela-eta?; parte eman niezaiola nuntzioari, nagusi gorena bera baita. Zenbat eta gehiago pentsatzen dudan berorren aitatasunak jeneralari idatzi eta ahal dituen konplimenduak egin behar lizkiokeela, hobeki iruditzen zait, eta ez
|
dut
uste inori gaizki irudituko zaionik. da haren gogoz kontrako gauzak egitea, eta oraindik hari hitz gozorik ere ez esatea, eta jaramonik ere ez egitea!
|
|
Gotzainak eskatzen duena, nire iritziz, hau da: Joan Díaz jauna dagoen bezala dagoela hor jakin duenez gero, han izatea horixe bera egin dezakeen bat; eta ez dakit nik gure profesioan bikario gisa egotea onar daitekeen; ez
|
dut
uste komeni denik ezta horretan bi hilabete egiterik ere; hala gertatuz gero, gotzaina haserrearazteko baizik ez litzateke izango. Ez dakit nola eramango luketen gobernu hori aita horiek (beharbada, zorroztasun handiaz eraman nahiko dute, eta jende horrentzat ez da komeni), eta gainera ez dakit gotzainak gustuko izango dituen fraideak.
|
|
Laurentziak ez zuen jakin ezer Joserengandik, beste alde batetik baizik, hau da, jendeak esaten zuenetik. Ez
|
dut
uste Josek bere sekretuak era horretara esango dituenik, oso zuhurra baita. Nire iritziz belztu egin dute, eta beste partekoaz hitz egiten duela konturatu ahala, berak ezin baitzuen jakin?
|
|
12 Sinaturiko agiririk ez da iritsi bat ere; bidal biezat pare bat berorren aitatasunak; ez
|
dut
uste direnik baina, hainbeste zeregin duela ikusten dudanez gero, lasaitasun gehixeago izan arte, kendu egin nahi nioke bat edo bat berorri. Jainkoak eman biezaio nik opa diodan atsedena eman diezaiokeen santutasunarekin batera, amen.
|
|
9 Garciálvarezen iloba edo lehengusina, egiaz, esan niona da, nire ustez; Caballarrek esan zidan. Ez
|
dut
uste Clemencia denik, bestea baizik. Lautasunez esan diezaioke Garciálvarezi, malenkonia handia izan duela esan diotela; niri zoroa deitu zidan argi argi, horregatik, ustez, nik ez nuen gehiago hitzik egin, eta uste dut ez nabilela oker.
|
|
11 Errege eguna igaro ondoren joango naiz hemendik. Ávilara noa, eta Medinatik igaroko naiz; hemen ez
|
dut
uste egun bat edo bi baino gehiago egongo naizenik, ezta Ávilan ere, berehala Toledora joango bainaiz. Beasko hau alde batera utzi nahi nuke.
|
|
Nire iritziz berehala konpontzea komeni da, promes egitetik besterik etor ez dakion, gauza arriskutsua baita. Ez
|
dut
uste desegokia denik berorren otoitzaz noizbehinka aitor entzulearekin tratatzea, azken batean hurbil daude eta hobeki aholkatuko dute, eta ez da ezer galtzen.
|
|
9 Hau ekitaldi bakarrean idazten ez dudanez gero, ez dakit zerbait erantzutea ahazten zaidan. Sarraila horiek daramatzate; horien antzekoak daude hemen koruko burdin sareetan eta ez
|
dut
uste txukunagoak direnik, beraren gogobetekoak ez direla izango konturatzen banaiz ere; baina hemen bezala onar daitezke, ez baitirudi arruntegiak direnik; sarrailatxoak izango lirateke egokiago, ez baitakit nik nolako sarrailak eskatzen dituen. Gurutzeak egiten ari dira, uste dut bakoitza dukat bat izango dela.
|
|
7 Ez
|
dut
uste Cuevasko aita prioreari idatzi ahal izango diodanik; beste egunen batean egingo diot. Ez dezala gauza hauen berri jakin.
|
|
5 Antonio Muñozi dagokionez, oker dago; izan ere, Katalina Otalora andrea ez dugu moja eta egundo ere ez da izan, fundazio hari lagundu zion alarguna baizik, eta orain ez
|
dut
uste han dagoenik eta nik ez dut ezagutzen, ezta nire profesiokoa ere ez da horretaz arduratzea; berorrek esan biezaio. Eskrupulua eman dit, ordea, kasu honetaz berorri eskatu izanak; izan ere, nik jaun hori gutxi ezagutzen dudanez gero (hau berorrentzat hain etxeko bada ere, behin bakarrik ikusi dut), ez dakit nik zer zeregin zaion haren arimari; beraz, arren eskatzen diot berorri, nire iritziz, ez dela ezer egin kasu honetan, pertsona harengan ikus dezanaren arabera jokatu baizik.
|
|
Eta korrituekin eliza egitea apurka apurka atzeratuz joango balitz ere, horixe baita aita probintzialak nahi duena, atsegin izango zaio hari, etxe horren onura guztia asko doakiolako berari. Hau gero ikusiko da; bata besteagatik, ez
|
dut
uste eliza egiteko etxea erosi gabe utzi behar denik, eta gero beste hori ongi egokituko da; baina lehenik begiratu behar da emango duena nahikoa izatea.
|
|
Ni itxura batean nago eta egon ohi naizen baino hobeki. Ez
|
dut
uste hemen egun askoan izango naizenik, mezulari baten zain bainago; hura datorrenean joango naiz. Eskatu Jainkoari nire alde, etxe horretatik eta berorrengandik urruntzea biziki sentitzen baitut.
|