Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 29

2015
‎Zer da hau? Ez dut ulertzen. Jar iezaiozu erremedioa, ene Jainko, halako zentzugabekeria eta itsukeriari.
‎4 Gorets beza biziki, bere baitan hau nabari dezanak, berak mesedea ezagutzea zerikusi handikoa delako, eta mesede horregatik eskerrak emateak mesede handiago batzuetarako prestatzea ekarriko dio. Eta aditu ahal izateko, hainbat liburutan gomendatzen denez, saia bitez gogoetarik ez egiten, Jaunak ariman dagianera adi egon baizik; Haren Maiestatea hasi ez bada gu liluratzen, ezin dut ulertu nola geldiaraz daitekeen pentsamendua, mesede baino kalte gehiago ez egiteko eran; honetaz pertsona espiritual batzuen artean ongi bideraturiko eztabaida izan bada ere, nik neure apaltasun urrian aitortzen dut ez didatela sekula eman ni haienera makurrarazteko arrazoirik. Halako batek fraiPedro Alcántarako santuarena omen den liburu bat aipatu zidan, baietz uste dut, harena zela?, ni beraren aldera jar nadin, hark honen berri bazekielako; eta irakurri genuen eta nik neuk diodana dio hark ere, baina ez nik erabilitako hitz hauen bidez; hala ere, esaten duenetik ateratzen da, ordurako maitasunak itzarririk egon behar duela.
‎25 Behin Quicumque vult salmoa errezatzen ari nintzela, ulertarazi zitzaidan nola den Jainko bakarra eta hiru Pertsona; hain argi ulertarazi ere, non harri eta zur eta guztiz kontsolaturik geratu bainintzen. On handi handia egin zidan Jainkoaren handitasuna eta haren miragarriak ezagutzeko, eta Hirutasun Santuaz pentsatzen dudanean edota hartaz hitz egiten denean, uste dut ulertzen dudala nola izan daitekeen, eta horrek poz handia ematen dit.
‎–Ez, monasterioak gizalege eta jakintzaren gortea izan behar dutela baitiote. Nik, egia esan, ezin dut ulertu hau. Pentsatu dut santuren batek esan ote duen, monasterioak zeruko gortesau izan nahi dutenei irakasteko gortea izan behar zuela, eta alderantziz ulertu dute.
‎–Batasuna deitzen dioten hori nola den eta zer den, nik ezin adieraz dezaket. Teologia mistikoan azaltzen da hori, baina nik ez dakit horko izenak ematen, eta ez dut ulertzen zer den gogoa ezta nola bereizten den arima edo espiritutik ere?.
‎Ez dago argirik, guztia ilunpe itsu itsua baizik. Nik ez dut ulertzen nola izan daitekeen hau: ez dago argirik, baina bistarako penagarria den guztia ikusten da.
‎2 Batasuna deitzen dioten hori nola den eta zer den, nik ezin adieraz dezaket. Teologia mistikoan azaltzen da hori, baina nik ez dakit horko izenak ematen, eta ez dut ulertzen zer den gogoa ezta nola bereizten den arima edo espiritutik ere; guztia gauza bera delakoan naiz, arima noizbait bere baitatik irteten bada ere, erretzen eta garra eginda dagoen su antzera, eta batzuetan su hau indarrez hazten bada ere; gar hau suaren gain oso gora igotzen da, baina ez da horratik gauza desberdina, suan dagoen gar bera baizik.
‎7 Ez dut ulertzen gogoetazko otoitzari ekiteko beldurrez egote hau zer den, ezta ez dakit zeren beldur diren. Ongi egiten du deabruak guri benetan gaitz egiteko beldurra jartzean, beldurren bidez egiten baldin badu ez dezadala pentsa Jainkoa zertan iraindu dudan eta zenbat zor diodan, infernua eta zerua dagoela eta nigatik igaro zituen neke eta sufrikario guztiak.
‎Izan ere, Hura zerbitzatu beharrean iraintzen dutenei hain ongi badatorkie otoitza eta hain beharrezkoa bazaie, eta hartan inork egiaz inolako gaitzik aurki ez badezake otoitza ez edukitzea baino handiagoa izango denik, Jainkoa zerbitzatzen dutenek eta zerbitzatu nahi dutenek zer dela-eta utzi behar dute? Bizitzako nekeak neke handiagoz igarotzearren ez bada, behintzat, eta Jainkoari atea ixtearren hartan pozik eman ez diezaien, nik neuk ezin dut ulertu. Benetan erruki ditut, beren kontura Jainkoa zerbitzatzen baitute; izan ere, otoitzean saiatzen direnei Jaunak berak ordaintzen die, bada, neke pixka baten ordainez atsegina ematen die harekin nekeak igaro ditzaten.
‎4 Palentziako Aurreko fundazioan esanik uzten dut zein gogo txarra nuen fundatzeko garai hartan, gaixotasun larri bat izan nuelako, jendeak ez nintzela biziko pentsatzeraino, eta ez nengoen oraindik sendatua; dena dela, horrek ez nau uzten ni hain jota Jainkoaren zerbitzurako dela ikusten dudanean, eta horrela, ez dut ulertzen orduan nuen bezalako gogorik ez haren arrazoia. Izan ere, aurrera egiteko aukera gutxi izatea bazen arrazoia, aukera gutxiago izan nuen beste fundazio batzuetan.
‎Haietako batek ziur dakit ez duela inoiz [hitz egin]. Sekula ere ez dut ulertu zergatik, ezta ez naiz arduratzen Jainkoak nahi duena baino gehiago eskatzen; izan ere, deabruak berehala engainatu egingo nindukeela uste dut, eta orain ere ez dut eskatuko, horren beldur nintzatekeelako.
‎24 Berorrek urari buruz dioena nik ez dakit, ezta ez dut ulertu non dagoen lurreko paradisua ere. Dagoeneko esan dut Jaunak aditzera ematen didana, nik eragotzi ezina dena; ulertzen dut hori, besterik ezin dudalako.
‎Bart beste guztiekin batera nengoela, kantatxo bat kantatu zuten, Jainkoa gabe bizitzea zein gogorra zen adierazten zuena. Ni saminez nengoenez gero, hain indartsu eragin zuen nigan, non eskuak uzkurtzen hasi baitzitzaizkidan, eta kontra egitea alferrik izan zen; izan ere, pozezko liluramenduetan neuretik irteten naizenez, era berean sorgortzen da arima halako samin handi handiaz, eta joana geratzen da, eta gaur arte ez dut ulertu; egun batzuetatik honantz, uste nuen, ez nuela lehenago izan ohi nuen bezain bultzada handirik izaten, eta orain uste dut esan dudan hau dela honen arrazoia; ez dakit nik hala izan daitekeen, lehenago samina ez baitzen iristen nigandik irtetera, eta hain jasanezina denez, eta ni neure zentzumenetan argi nengoenez, oihu eginarazten zidan ezin bestean; orain biziagoa da-eta, alderik alde zul... ez bainuen ulertzen zer zen alderik alde zulatzea.
‎Gorputzeko gaitzek era batera estutzen naute; adimena nahasi egiten zait, Jainkoaren gauzarik ezin dut pentsatu, ezta ez dakit zer legeren pean bizi naizen ere. Zerbait irakurtzen badut, ez dut ulertzen; hutsegitez beterik nagoela iruditzen zait, bertuterako inolako gogorik gabe, eta izan ohi dudan gogo bizia honetan geratzen da: iruditzen zait tentaldi eta munduaren gaizki esaterik txikienik ere ez nukeela jasango.
‎27 Dena dela, pentsa dezaket noizbait deabrua nahas daitekeela, eta hau hala da, esan dudan eta ikusi dudanez?, baina bestelako ondorioak ekartzen ditu, eta esperientzia duena ez du engainatuko, nire iritziz. Hala ere diot, Jainkoa dela neure baitan ziur banago ere, nik ez nukeela inolako gauzarik egingo ezergatik ere, nire ardura duenak gure Jaunaren zerbitzu handiagorako dela ez baderitzo; eta egundo ez dut ulertzen esana egin dezadala baino besterik eta ez dezadala esan gabe ezer gorde, hau baita komeni zaidana.
‎1 Badirudi pertsona batzuk izuak hartzen dituela ikuskari eta errebelazioen izena entzuteaz besterik gabe. Ez dut ulertzen zer dela-eta duten hain arriskutsutzat Jainkoak arima bat hortik eramatea, ezta nondik etorri den izu ikara hau ere. Ez dut orain esan nahi zeintzuk diren onak eta zeintzuk txarrak, ezta hori ezagutzeko pertsona oso jakintsuei entzun dizkiedan seinaleak ere; bere burua halako egoeran ikus dezanari zer komeni zaion egitea esan nahi dut, aitor entzuleengana jotzen badu, haietako gutxi izango baitira beldurturik utziko ez dutenak; izan ere, ez du izutzen hainbeste deabruak hainbat eratako tentaldiak eta birao espiritua eta gauza zentzugabe eta lizunak ekartzen dizkiola burura esateak; gehiago eskandalizatuko du aingeruren bat ikusi duela edo hitz egin diola, edota Jesu Kristo gure Jauna irudikatu zaiola esateak.
‎3 Nik ezin dut ulertu zer dela-eta berorren gorentasunak utzi dion nik agindurikoa Ávila maisuari bidaltzeari. Ez beza hori egin, Jainkoarren, mezulari baten bidez bidali baizik, egunbeteko bidea baizik ez dagoela esan baitidate.
‎Eta etxez aldatzea dela-eta igaro behar zituztenak! Ez dut ulertzen nola atera daitekeen solasera hain zentzugabekeria handia.
‎6 Andre hari dagokionez, ni saiatuko naiz berorren jauntasunak agintzen duena betetzen, horretarako aukera izanez gero; izan ere, esatera etorri zitzaidana ez da etxe honetara sarri etorri ohi dena; eta aditzera eman zenez, ez da ezkontza kontua. Berorren jauntasunaren gutuna irakurri nuenean, pentsatu nuen ez ote zen hori izango eta eragotzi egin nahi zitzaiola; hala ere, ezin dut ulertu kontatu zidanak berari dagokion pertsonarik izango duenik kasu honetan, errepublikaren eta Jainkoaren zerbitzuagatik ez bada. Haren Maiestateak gida beza bere zerbitzurako egokien den bezala, bada, gauzak dauden bezala, berorren jauntasunak nahi ez badu ere, tarteko egingo dute.
‎Marianorekin luze hitz egin nuen Makario hautatzeko duen tentaldiaz, idatzi egin baitit. Nik ez dut ulertzen gizon hau, eta kasu hau ez dut erabili nahi inorekin, berorrekin izan ezik. Beraz, berorrentzat soilik izan dadila honetaz idatzi dudana, asko doakiguna baita; eta berorren agurgarritasuna ez bedi gera Nicolaogana jo gabe eta uler dezatela ez duela nahi beretzat; eta ez dakit nolako kontzientziaz eman dakiekeen botoa hor daudenetako beste inori, bioi izan ezik.
‎Bertan jaioa ez banintz bezala probatu nau ni lurrak; ez dut uste hasieran hilabete eta erdi baino gehiago onik izan naizenik, gero Jaunak ikusi baitzuen hori gabe ezin zela ezer egonkorrik ezarri; orain Haren Maiestateak egiten du guztia. Nik atsegin hartzea baino besterik ez dut ulertzen, batez ere orain dela hiru astez honantz, launakako sukarrez gainera, alboko minak eta anginak eman didatenean. Gaitz hauetako bat bakarra aski zen hiltzeko Jainkoak hala nahi izan balu, baina ez dirudi oraindik mesede hau egitera iritsiko denik.
‎9 Monasterioak Bisitariak egin ditu, eta fraideei agindu zorrotzak eman dizkie haietatik irten ez daitezen, eta nuntzioak erreformatzaile agiriak eman dizkio Graciáni eta fraide oinutsen ardura izan dezala agindu, eta berorren jauntasunak dio bisitariek agindu zutena gorde behar dutela; eta berorren jauntasunak dakienez, gauza bera agintzen du Aita Santuak ere bisitariak kentzeko brebean. Ez dut ulertzen orain desegitearen kontua. Eta, horrez gainera, gure konstituzioetan dagoela diote, probintzia bakoitzean fraide eraberrituen etxeak izan daitezela.
‎Orain Antequera ondoan dagoen iturriak sendatuko ditu [gaitz horiek]. Ezin dut ulertu aita frai Buenaventuraren kontu hori, nire ustez, berorren agurgarritasunak idatzi baitzidan agintea kendu ziotela; bada, kendu bazioten, nola agintzen du fraideen atxilotzea?; berriro karguan jarri ez badute behintzat. Jainkoak mesede handia egin digu, gure aitak hain bakez eraman dituelako gauzak; eta eragozten ez badiote, hark hobeki amaituko du; horrela izango dela uste dut Haren Maiestatearengan.
‎Konturatzen naiz arrazoi duela; baina denbora aurrera doa Erromara inor bidali gabe jarraitzen dugu eta mila urte irauten duen esperantzatan galduak gaude guztiok. Nik ez dut ulertzen, ezta ez dakit zer dela-eta ez doan Nicolao, gauza batak ez baitu bestea eragozten. Nik ikusten dut berorren aitatasuna beste inor baino kontu handiagoaz dabilela; baina ezertarako ere ezin du kalte egin jeneralarekikoak egiteak, eta oraintxe da abagune ona; eta hori egiten ez bada, gainerakoek ez dut uste iraungo dutenik; ahaleginak, behin eta berriro eginak izan arren, sekula ere ez dira txarrak.
‎Jainkoak ordain biezazkio aholkuak. Uste dut ulertu nuela ezabaturik dagoena. Jakin beza Beas ez dagoela Andaluzian, bost legoa honantzago baizik; Andaluzian fundazioak egiterik ez dudala badakit.
‎Zertan da ur zirrista bat lortzeko Cuevasko aita priore onak aita Marianori idazten dion kontu hori? Ez dut ulertzen nola den hori, baina asko poztuko nintzateke; beretzat balitz bezala ahalegintzen da. Bedeinkatua izan bedi Jainkoa ongi dagoelako; hor bidaltzen diot gutuna.
‎Esan zidaten, kapituluaren ondoren ere, mojak eliza txukuntzera irteten zirela. Ezin dut ulertu nola egiten duten hori, probintzialak ere ezin baitu eman horretarako baimenik; Aita Santuaren motu propio bat delako eskumiku zorrotzekin, konstituzioan argi adierazia egoteaz gain. Lehenengotan gogor egiten zitzaigun; orain biziki pozten gara.
‎Ez dut ulertzen hau nola den, eta ez ulertzeak atsegin handia ematen dit; izan ere, ene alabak, arimak ez ditu hainbeste begiratu behar geure behe mailako adimenen bidez ezagut ditzakegula diruditen gauzak, ezta gauza horiek ez diote eragiten bere Jainkoari begiratzera eta begirune izatera, inola ere ulertu ezin direnek eragiten dioten bezainbeste. Eta horrela biziki gomendatzen dizuet, libururen bat irakurri eta sermoiren bat entzun edota gure fede santuko misterioez gogoeta egin eta ezin uler dezazuenean, ez zaiteztela neka ezta burua hausten jardun ere; gauza asko ez dira emakumeentzat ezta gizonentzat ere.
‎Zer arrazoi modu da hau? Egia esan, nik ez dut ulertzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia