Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 20

2015
‎15 Gauza bat esan nahi dut orain hemen. Behin berarekin nengoen ni mintzaleku batean, eta nire arimak maitasunez eta espirituz hain isiotua ikusi zuen harena, non ia sor eta lor bainindukan; izan ere, arima bat epe motz motzean hain gora jaso zuen Jainkoaren handitasunak nerabiltzan gogoan.
‎2 Nik ez diet kontra egingo, letradunak eta espiritualak direlako, eta badakitelako zer dioten, eta Jainkoak bide askotatik eramaten dituelako arimak. Nirea nola eraman duen esan nahi dut orain eta irakurtzen nuenari kasu egitearren zein arriskutan ikusi nuen neure burua; gainerako gauzetan ez naiz sartuko. Argi ikusten dut bat egitera iritsi eta hortik aurrera igaro ez den arimak, hau da, liluramendu eta ikuskari eta Jainkoak arimei egiten dizkien gainerako mesedeetara igaro ez denak?, esandako hori hoberentzat izango du, nik egiten nuenez; eta hartan gelditu banintz, uste dut ez nintzela sekula iritsiko oraingo honetara, nire iritziz engainua delako.
‎8 Burgos hiri honetan alargun santu bat bizi zen, Katalina Tolosa zeritzana, Bizkaiko alaba; haren bertuteak kontatzean asko luza naiteke, penitentziazko bertuteak nahiz otoitzezkoak, limosna handi eta karitatezkoak, adimen oso argikoa eta kementsua. Valladoliden dagoen gure Ordenako sorkundeko monasterioan sartu zituen moja bere alabetako bi, uste dut orain dela lau urte, eta Palentzian sartu zituen beste bi, fundazioa noiz amaituko zain egon baitzen, eta nik fundazio hartatik alde egin baino lehen eraman zituen.
‎Uste dut haren aintzarako izango dela, eta honela sekula ez aldatzeko asmoa hartzen dut orain berriro.
‎Ez dut ulertzen zer dela-eta duten hain arriskutsutzat Jainkoak arima bat hortik eramatea, ezta nondik etorri den izu ikara hau ere. Ez dut orain esan nahi zeintzuk diren onak eta zeintzuk txarrak, ezta hori ezagutzeko pertsona oso jakintsuei entzun dizkiedan seinaleak ere; bere burua halako egoeran ikus dezanari zer komeni zaion egitea esan nahi dut, aitor entzuleengana jotzen badu, haietako gutxi izango baitira beldurturik utziko ez dutenak; izan ere, ez du izutzen hainbeste deabruak hainbat eratako tentaldiak eta birao espiritua e...
‎2 Ezta ez dut orain hitz egin nahi errebelazioak Jainkoagandikoak direnekoaz ere (horrek arimari egiten dizkion on handiak honezkero jakinekoak baitira); engainatzeko deabruak burura ekartzen dituen irudipenak, eta honetarako Kristo gure Jaunaren eta beronen santuen irudiez baliatzen denekoaz hitz egin nahi dut. Sinetsita nago Haren Maiestateak ez duela baimenduko eta ez diola ahalmenik emango halako irudiak erabiliz inor engaina dezan, pertsonaren beraren erruz ez bada; alderantziz:
‎– idazten dut orain. Asensio Galiano jaunari eta Elena andereari eman biezazkie berorrek goraintzi asko.
‎Egia esan, alde batetik nahigabea ematen didala diotsot, gauzaren bat egin behar dudanean eskrupuluaz ez ibiltzeko izan ezik. Eta horrela, uste dut orain ordaintzea zegokion txikikeria batzuez, eta zerbait, edota gehiena, gordez Ordenan bertan gastatzeko, eta diru kontu bat eduki, handik kanpo zerbait egin nahi izanez gero, eskrupulu hauetan ez estutzeko. Izan ere, dirua izanez gero, Gizakundeko monasterioan ikusten dudan premia handiaz ezin izango dut gorde ezer, eta ahaleginak egin arren, ez didaten emango berrogeita hamar dukat esaten ari naizen honetarako; eta gauzak egingo dira, ez nire gogara, Jainkoaren zerbitzurako hoberena den erara baizik.
‎6 Gure aitaren eskumena ez da amaitu, nuntzioa hil arren, eta, beraz, bisitari izanez jarraitzen du lehen bezala. Uste dut orain Pastranan dela. Otoitz ugariren premia dago, Jainkoaren zerbitzurako hoberena dena egin dadin; hala egiten da hemen, eta prozesioak ere egin ditugu.
‎4 Hau ahaztu egin zait, baina idatzi didaten beste batzuek gogora ekarri didate: zehazturik gera dadila kapituluan, hiltzen den moja bakoitzaren alde berorien agurgarritasunek errezatu behar dutena; egiten duten horren arabera egingo dugu guk; errezoak baizik ez baitituzte egiten, eta uste dut orain arte ez digutela mezarik ematen. Hemen egiten dena meza kantatua da eta hilen ofizioa errezatu komentuak.
‎1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin. Orain dela bi egun idatzi nion berorren agurgarritasunari posta zerbitzuko buruaren bidez, eta horrela ez dut orain esatekorik nire neba dagoeneko ongi dagoela baizik (ahaztu egin baitzitzaidan), eta artile arrunta ez dutela nahi hain garesti. Hemen egiten diren gonak, Teresari egin zitzaiona bezalakoak dira, oraindik latzagoak; zenbat eta latzago egiten zaizkien, hobe izango da.
‎6 Ni, ene aita, neure arrazoibideetatik ari naiz, horretan saiatu beharra denez gero, hiriarekin urratsak eman behar badira, hobe da urrutitik eta astiro negoziatzea; zortzi egunean egitekoa ez denez gero, ezta, beharbada, hilabetean ere, fundatzaile gaixo bat laiko baten etxean egotea, oso nabarmen gerta daiteke, eta hobetzat dut orain legoa askoko bidea egin eta hona itzultzea, gerta daitezkeen eragozpenei aurre egitea baino. Jainkoak hau nahi badu, horrela leunago joango da, eta hori egingo da, deabruak nahi ez badu ere, baina ez indarrez.
‎Bai arrazoi handiz dei diezaiokedala horrela! Izan ere, ni bihotzez maite banuen ere, askoz ere maiteago dut orain, harri eta zur bainago, eta horrela berori ikusteko eta estu estu besarkatzeko gogoak ematen dit. Jainkoa izan bedi goretsia, borrokaldi latz latzetik garaile atera duena, harengandik baitator on guztia.
‎Beharrezkoa da, ene aita, eskarmentua har dezagun hemendik aurrera. Gure Jaunagan itxaro dut orain guztia oso ongi geratuko dela; ekarri dugun ama priorea Jainkoaren beldurrekoa delako oso eta buru argikoa, gobernatzeko hain era egokia du, non guztiek maite maite baitute. Berorren aitatasunaren otoitzak eskatzen ditu.
‎6 Bart beste lerro batzuk idatzi nizkion, eta nahiko egin dut orain, hauek idazten oso presaz jardun baitut. Goraintziak guztien partetik.
‎Poz handia hartu dut osasunez ongi dagoelako; Jaunak eman biezaio nik eskatzen diodanez. Pena handia ematen dit ofizio hori dutenek beti halako oinazeak lagun izan beharrak; izan ere, uste dut orain gaixotasun hori hain sarri izaten dena izanik, erremedio berezia duela. Jaunak eman beza komeni dena.
‎Jainkoak ekar beza era batera edo bestera. Uste dut orain arte borrokatu dugunaren aurka baino hobe litzatekeela honen aurka borrokatzea. Jainkoak eman biezagu argia, eta berorren agurgarritasuna gorde beza, baita aita horiek ere.
‎Muin egiten diet behin eta berriro zure eskuei, zeure gutunaz egin zenidan mesedeagatik. Zentzugabekeria hauekin zu gehiago ez aspertzearren, ez dut orain idazten besterik.
‎2 Nik uste dut orain, hobeagoa litzatekeen beste iritziren bati men egiten diodala. Jesus onak gugatik eman zuena ikusirik eta zein ardura handikoa zaigun ematea eta horretarako den zailtasuna, esana dagoenez?
‎13 Maitasun espiritualaz, grinen inolako ukiturik gabekoaz, hitz egin nahi dut orain, grinak tarteko direnean, harmonia hau guztia hausten baita; eta pertsona bertutetsuekin, batez ere aitor entzuleekin, neurriz eta zuhurtasunez jardutea mesedegarria da. Baina aitor entzulea nolabaiteko huskerien atzetik dabilela igarriz gero, har bezate guztiek susmagarritzat, eta inola ere ez bezate harekin hizketaldirik izan, ezta hizketaldi onik ere, albait lasterren aitortza egin eta amaitu baizik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia