2015
|
|
Izan ote daiteke gauza handiagorik, Zuri poz ematea baino? Oi ene poz eta ene Jainko!, zer egingo
|
dut
nik Zuri poz emateko. Hutsalak dira nire zerbitzuak, asko egin arren ere neure Jainkoari.
|
|
Ikusten duzue bai, guk dakigunez, ez zuela egunik izan atseden hartzeko, eta gaurik ere ez zuen izango, gauez irabazten baitzuen zer jana. Oso gogoko
|
dut
nik san Pedro kartzelatik ihesi zihoala gure Jauna agertu zitzaionekoa, eta Erromara zihoala berriro gurutziltzatua izatera esan zionekoa. Inork ez dugu hau dagoen jaikoa errezatzen, berariazko poztasunik hartu gabe.
|
|
12 Hau lortzen saia gaitezela nahi
|
dut
nik, ene ahizpak, eta ez gozatzeko, indar hauek zerbitzurako izan ditzagun baizik: otoitzerako gogoa izan dezagula eta otoitzari emanak egon gaitezela; ez dezagula nahi izan inoiz ibili gabeko bidetik joaterik, ustekabean gal ez gaitezen; eta oso berria litzateke Jainkoaren mesede hauek Hura eta santuak joan ziren bidetik ez baina beste bide batetik lortzea pentsatzea; ez dakigula burutik pasatu ere egin halakorik; sinets iezadazue, Martak eta Mariak elkarrekin ibili behar dutela Jaunari ostatu emateko eta beti beraiekin izateko, eta ez harrera txarra egin, jaten eman gabe utziz.
|
|
Gorputzean ez sentitzea, arimaren barruko sentimendua askoz ere handiagoa delako izango da, gorputzaren sentimendua ez baita ezertarako kontuan hartzen; gorputz atal batean hemen min bizi bizia dugunean bezala da: beste min batzuk izan arren, hauek gutxi sentitzen dira; hau ongi probatua
|
dut
nik. Kasu honetan ezertxo ere ez, ezta ez lukeela sentituko uste dut nik zati zati egingo balute ere.
|
|
beste min batzuk izan arren, hauek gutxi sentitzen dira; hau ongi probatua dut nik. Kasu honetan ezertxo ere ez, ezta ez lukeela sentituko uste
|
dut
nik zati zati egingo balute ere.
|
|
11 Bi gauza daudela uste
|
dut
nik bide espiritual honetan hiltzeko arriskua dakartenak: bata hauxe da, benetako arriskua baita eta ez txikia; bestea, berriz, poz eta atsegin handiegia; hainbestekoa da, non egiaz arima akitu egiten dela baitirudi, gorputzetik irteteko gutxi gutxi behar izateraino:
|
|
Gerta daiteke zuetako batzuek ez ulertzea zer den ikuskaria, batez ere adimenezko ikuskaria. Azalduko
|
dut
nik bere garaian, horretarako ahalmena duenak agindu didalako; eta harira ez datorrela badirudi ere, baliteke arima batzuentzat onuragarri izatea.
|
|
2 Egia da, idazteko agindu didaten beste [lan] batzuetan esan ditudanak baino asko gehiago ez dudala asmatuko esaten; aitzitik, beldur naiz ez ote diren ia guztiak gauza berdinak izango; izan ere, hizketan irakasten dieten txoriek irakatsi dietena edo entzuten dutena baino besterik ez dakitenez, eta hura askotan errepikatzen dutenez, horrelaxe egiten
|
dut
nik ere, hitzez hitz. Jaunak ezer berririk esatea nahi badu, Haren Maiestateak emango du edota niri oroimenera ekartzea nahiko du beste batzuetan esan dudana; hauxe ere nahikotzat izango nuke, hain oroimen kaskarra izanik, zoriontsua nintzateke gauza batzuk, ziotenez ongi esanak zirenak, berriro esaten asmatuko banu, galduak balira ere badaezpada. Jaunak hau ere emango ez balit, obedientziagatik nekatuz eta nire buruko mina areagotuz, irabaziaz geratuko nintzateke, esan dezadanetik inork onurarik aterako ez balu ere.
|
|
4 Bada, hemen esango nuela esan nuenaz, hau da, otoitzean izaten diren pozen eta gozotasunen artean den aldeaz hitz eginez, pozak guk geure gogoetaz eta gure Jaunari egindako eskariez lorturikoei dei dakiekeela uste
|
dut
nik, gure izaeratik datorrenari, Jainkoak horretarako laguntza ematen badu ere, Hura gabe ezin dugula ezer egin esan zuenetik hori atera behar baita; baina bertutezko egintzatik bertatik sortzen dira eta geure lanez irabazi dugula dirudi, eta arrazoiz ematen digu poza halako gauzetan jardun izanak. Alabaina, gogoeta egiten badugu, poz berberak izango ditugu munduan gerta daitezkeen gauza askotan ere:
|
|
esaten dute eta beste batzuetan, bere gainera igotzen dela?. Hizkera honen bidez
|
dut
nik ezer argitu, hau baitut nik txarra: esaten dakidanagatik ulertu egingo didazuela pentsatzea, eta beharbada niretzat izango da soilik.
|
|
14 Horrela, askotan erabili dut hau gogoan, eta ni jakitun egonik ezagutzen dudan arima batek jasaten duen eta jasan izan duen oinazea gure Jauna iraintzen ikusiz, hain jasanezina, non askoz ere nahiago bailuke hiltzea hura jasan baino, eta pentsaturik hain maitasun gutxiko arima batek, Kristorenarekin konparatuz gero, ia batere maitasun gabea esan daiteke honen konparaziora, hain oinaze jasanezinezkoa sentitzen bazuen, nolakoa ote zen Jesu Kristo gure Jaunaren sentimendua, eta nolako bizitza izango zuen, gauza guztiak aurrean baitzituen eta une oro ikusten ari baitzen bere Aitari egiten zizkioten irain larriak? Zalantzarik gabe, uste
|
dut
nik, Pasio txit santukoak baino askoz ere handiagoak izan zirela; izan ere, orduan neke hauen amaiera ikusten zuen, eta honekin eta bere heriotzaz gure erremedioa ikustearen eta Beragatik sufritzean Aitari zion maitasuna erakustearen pozak, arinduko zituen oinazeak; hemen ere hala gertatzen zaie maitasunaren indarrez penitentzia handiak egiten dituztenei, ia ia ez dituztela sentitu ere egiten, ai... Bada, zer ez ote zuen egingo Haren Maiestateak, hain aukera handian bere burua ikusiz, bere Aitari obeditzea zein egoki eta bidezko zen erakusteko, eta lagun hurkoaganako maitasuna agertzeko?
|
|
9 Guri asko doakigu honetan nola ari garen kontu handia izatea, perfekzio handiz ari bagara, guztia egina baitugu; izan ere, uste
|
dut
nik, gure izaera hain kaskarra denez gero, Jainkoaren maitasunaren sustraitik sortua ez bada, ez garela iritsiko lagun hurkoarena perfekzioz izatera. Hau hainbeste doakiguna denez gero, ene ahizpak, saia gaitezen geure burua ulertuz joaten gauza txikietan ere, eta jaramonik ez egiten gauza oso handi batzuei, esaterako, hurkoen alde eta arima bakar bat salbatzearren otoitzean handizka datozkigun gauza handiak egin nahiari; izan ere, gero egiteak era berean ez badatoz, ez dago zertan sinetsi halakoak egingo ditugunik.
|
|
4 Uste
|
dut
nik, bat egitea oraindik ez dela iristen espirituzko ezkontza izateraino; baizik eta, hemen bi pertsona ezkontzekotan direnean bezala, biak bat ote datozen eta batak eta besteak nahi ote duten aztertzen da, eta baita, bata bestea pozteko, elkar ikus dezatela ere egiten da; era berean hemen ere, ituna egina dagoenean eta arima hau jakitun dagoenean zein ongi datorkion eta deliberatu duenean guztia... biak elkar ikustera etorri eta berarekin bat egiten du.
|
|
15 Bada, otoitza eduki den urteak neurtuz joatea arriskutsua dela diot nik; izan ere, apaltasuna badago ere, zerbitzatu denagatik zerbait merezi delakoa geratzen dela dirudi. Nik ez diot merezi ez dutenik eta ongi ordainduko zaie; baina urte askoan otoitza eduki duelako espirituzko grazia hauek merezi dituela uste duen edozein espiritual, argi
|
dut
nik ez dela haren goi goraino igoko. Ez al da nahiko, otoitza eduki baino lehen bezala, Jainkoak bere eskutik edukitzea merezi izatea, irainik ez egiteko?
|
|
11 Nik ez dakit zertan geldituko den; izan ere, oraindik ez ditut berrogeita hamar urte, eta bizi izan naizen garaian hainbeste aldaketa ikusirik, ez dakit bizitzen ere; bada, orain jaiotzen direnek eta bizi luzea izan dezatenek, zer egin behar dute? Egia esan, erruki
|
dut
nik helburu santu batzuetarako munduan egotera behartua dagoen jende espirituala, izugarria baita honetan daramaten gurutzea. Guztiak elkartuko balira eta jakintza hauetan beren buruak ezjakin egin eta halakotzat hartuak izatea nahiko balute, lan askotatik askatuko lirateke.
|
|
Gero argi ikusi
|
dut
nire espiritua ez zela engainatu, era guztietara on handia egin duelako nigan eta nire ariman harekin harremana izateak. Izan ere, Jaunak aurreratuak dituela dirudien pertsonentzat, gauza handia da harekin harremana izatea, hark pausoka ez baina lasterka joanarazten baititu; eta haren estiloa arimak lotura guztietatik askatzea eta hilduratzea da, Jaunak horretarako, beste gauza askotarako bezala, dohain handi handia eman baitio.
|
|
Eta Jaunak hau egin zedin laguntzen, hain era berezian agertu nahi izan duenez gero, uste
|
dut
nik kalte handia egingo duela eta Jainkoagandik oso zigortua izango dela Jaunak hemen hasi duen perfekzioa eta hainbesteko leuntasunez eraman zedin lagundu duena lasaitzen hasten dena; izan ere, argi ikusten da jasangarria dela eta atseginez eraman daitekeela, eta Kristo beren senarrarekin bakarrean gozatu nahi dutenak hartan beti bizi izateko dagoen abagune handia; hori izan behar baitute beti j... haiek bakarrik Harekin bakarrik, eta hamahiru baino gehiago ez; izan ere, askoren iritzien bidez jakin dut eta esperientziaz ere bai, horrela komeni dela; eramaten den espiritua eramateko eta limosnaz bizi izateko eta eskean ibili gabe, ezin dela hamahiru baino gehiago izan.
|
|
Gorenetakoa denez gero (geroago aipatuko dudan gizon santu eta goi espiritudun batek, fraiPedro Alcántara izenekoak, esan zidanez, eta beste jakintsu handi askok esan didatenez, eta guztietarik deabrua gutxien sar daitekeena), ez dago hitzik gutxi dakigunok hemen esatekorik; jakintsuek, ordea, hobeki adieraziko dute. Bada, esaten badut ez dudala ikusten ez gorputzeko begiez, ez arimakoez, irudizko ikuskaria ez delako, nola ulertzen eta baieztatzen
|
dut
nire ondoan dagoela ikusiko banu baino argitasun handiagoaz. Izan ere, ilunetan dagoen pertsona bat bezala dela, edota itsu dagoena bezala dela eta bere ondoan dagoen beste bat ez duela ikusten irudikatzea, ez dator egoki.
|
|
7 Ikuste eta hizketa era hau hain da espirituzkoa, non ez baita inolako zaratarik ahalmen eta zentzumenetan, nire iritziz, deabruak zerbait ateratzeko modua egin dezakeenik. Hau noizbehinka eta unetxo batez gertatzen da; gainerakoan, uste
|
dut
nik, ahalmenak ez daudela etenda ezta zentzumenak ere kenduta, bete betean beren jardunean baizik; kontenplazioan ez da beti hau gertatzen, oso gutxitan baizik; baina gutxi hauetan, diot nik, ez dugula guk jarduerarik eta ez dugula ezer egiten. Guztiak dirudi Jaunaren egintza.
|
|
21 Baina zertarako hitz egin
|
dut
nik, bizitza honetako gauzarik ez estimatzera berori iratzarri nahian! Berorrek jakingo ez balu bezala, edota honezkero guztia alde batera uzteko erabakia hartua eta egitez betetzeko bidean ez balego bezala!
|
|
Jaunak ez du nahi izan nola den niri aditzera ematerik, eta ni hain ezjakina naiz eta hain adimen kamutsekoa, non, behin eta berriro azaldu nahi izan didaten arren, ez baitut ulertzerik izan nola den. Eta hau egia da; berorrek adimen bizia dudala uste badu ere, ez dut; izan ere, gauza askotan ikusi
|
dut
nire adimenak ez duela ulertzen, esan ohi denez, jaten ematen diotena baizik. Batzuetan nire aitor entzulea harri eta zur geratzen zen nire ezjakintasunez; eta sekula ez nuen aditzera eman, ezta ez nuen nahi ere, Jainkoak nola egin zuen hau eta nola izan zitekeen hau, ezta ez nuen galdetu ere egiten, nahiz eta, esan dudanez?
|
|
Batzuetan harriturik gelditzen naiz, arimak Jainkoagana bideratzen hasteko grazia berezia duen pertsona izanik, nola ez zuen nirea ulertzerik izan eta nola ez zuen hartaz arduratu nahi izan, eta ikusten
|
dut
nire on handiagorako izan zela guztia, nik Jesusen Lagundiko jende hain santua ezagut eta trata nezan.
|
|
nahi badugu eta nahi ez badugu ere, nagusia dagoela ikusten dugu eta guk ezin dugula ezertxo ere egin, eta apaltasun handia sartzen zaigu. Eta oraindik orain aitortzen
|
dut
nik, beldur handiak jo ninduela; hasieran oso handiak; izan ere, horrela gorputza lurretik altxatua ikustean, espirituak bere ondoren eramaten badu ere eta, gogor egin ezik, leuntasun handiz gertatzen bada ere, konortea ez da galtzen; ni behintzat neure senean nengoen, eramana nintzela konturatzeko eran. Hura egin dezakeenaren handitasuna jartzen da agerian, ileak lazteraino, eta hain Jainko handia iraintzearen beldur handia geratzenda; beldur hau, maitasun handi handiz bildua, hain har ustela hainbeste maite duenari berriro hartzen dion maitasuna, arima bene benetan Beragana eramateaz nahikoez, eta gorputza ere nahi duela baitirudi, hain hilkorra eta hainbat irainengatik lur hain zikinezkoa bada ere.
|
|
Azken hau probatu ez duenari, ezetz irudituko zaio; eta nire ustez, guztia gauza bera izan arren, Jaunak era desberdinez jokatzen du; eta sorkarietatik askatzea haztean, askoz gehiago daespirituaren hegaldian. Argi ikusi
|
dut
nik mesede berezia dela, diodanez, guztia gauza bera izan arren edota halako itxura izan arren; baina su txikia ere sua da su handia bezala, eta ikusten da batetik bestera dagoen aldea: su txikian burdin txiki bat txingar bihurtu orduko, aldi luzea igaro ohi da; baina sua handia bada, burdina handiagoa izan arren, laster batean galtzen du bere izaera, dirudienez.
|
|
Hau jakin nahi
|
dut
nik, ez baitakit. Horratik, badakit gauza bat dela Jainkoak hasieran begien itxi ireki batean uzten duen sendotasuna eta ia uzten dituen ondorioetan baizik sentitzen ez dena, eta beste bat mesede hau luzera doanean.
|
|
Horratik, badakit gauza bat dela Jainkoak hasieran begien itxi ireki batean uzten duen sendotasuna eta ia uzten dituen ondorioetan baizik sentitzen ez dena, eta beste bat mesede hau luzera doanean. Eta askotan pentsatzen
|
dut
nik, arima ez dela prest egongo, beharbada, Jaunak apurka apurka hazten duen eta erabakia hartzera eramaten duen eta gizon indarrak ematen dizkion arte, guztia mende har dezan. Magdalenarekin epe laburrean egin zuena, beste pertsona batzuengan ere egiten du, hauek Haren Maiestateari egiten uzten dioten neurrian.
|
|
Berorren Maiestateak nahi beza ez ditzadala neure erruz berriro atera eta lehengora itzuli. Berorrek hau eska diezaiola eskatzen
|
dut
nik Jaunaren maitasunagatik, hemen esaten utzi didan baino argiago baitaki ni nor naizen.
|
|
Eta oraindik otoitzari ekin ez dionari, eskatzen diot nik Jaunaren maitasunagatik, ez dakiola falta izan ondasun handi hori. Hemen ez da zertan beldurturik, hemen nahi izan behar da; izan ere, aurrera ez doanean eta Jainkoak haiei eman ohi dizkien atsegin eta dohainak merezi dituen perfekziorantz jotzen ez duenean, gutxi irabazi arren, zerurako bidea ulertuz joango da; eta horretan irauten badu, Jainkoaren errukian
|
dut
nik itxaropena, adiskidetzat hartu duenik ez baitu ordaindu gabe utzi; gogoetazko otoitza ez baita besterik, nire iritziz, maite gaituela dakigunarekin bakarrean sarri egonez adiskide harremanetan jardutea baino. Eta zuk oraindik maite ez baduzu (izan ere, egiazko maitasuna izan eta adiskidetasunak iraungo badu, horretarako baldintzak aurkitu behar dira:
|
|
9 Uste
|
dut
nire arimak indar handiak irabazi zituela jainkozko Maiestateagandik, eta nire intziriak entzun zituela eta pena eman ziotela hainbeste malkok. Haziz joan zitzaidan Berarekin luzaroago egoteko gogoa eta okasioetatik begiak kentzen hasi nintzen, izan ere, haietatik aldendurik, Haren Maiestatea maitatzera itzultzen nintzen; ongi nekien nik, neure iritziz, maite nuela, baina ez nekien jakin behar nuen bezala Jainkoa benetan maite izatea zertan den.
|
|
Eta egiaz arima batek hasiberritan, Jainkoak mesede hau egiten dionean, uste du ia ez dagoela gehiago desiratzerik, eta egindako zerbitzua ongi ordaindua delakoan dago. Eta arrazoirik aski eta sobera du horretarako, honelako malko bat, diodanez, ia geure ahaleginez lortzen ditugunak. Jainkoaren laguntzarik gabe ezer egiten ez bada ere?, uste
|
dut
nik ezin eros daitekeela munduko lan guztiekin ere, malko haiekin asko ere asko irabazten baita; eta zer irabazi handiagorik Jainkoari poz ematen diogulako lekukotasunen bat izatea baino. Beraz, honaino heltzen denak, gorets beza Jauna, oso zordun ikus beza bere burua; izan ere, Hark bere etxerako nahi duela eta bere erreinurako hautatu duela dirudi, atzerantz egiten ez badu.
|
|
Ohikoa zen nik hari Jainkoaz hitz egitea. Horrek on egingo zion, baina kasu honetan on handiagoa egin ziola uste
|
dut
ni hain maite izateak; izan ere, niri eder egiteagatik, idolotxoa eman zidan, nik ibai batera botarazi nuena. Hau kenduta, lo sakonetik itzartzen den baten antzera?
|
|
Honek hura guztiz ez galtzeko indarra izan zuen, eta horretan munduko ezerk ez ninduela aldaraziko iruditzen zitzaidan, eta ez zela munduko pertsona maitasunik ere horretan etsiaraziko ninduenik. Izango ahal
|
dut
nik indarra Jainkoaren ohorearen aurka ez joateko, neure jatorrizko izaerak munduaren ohorea neritzona ez galtzeko ematen zidan bezala! Eta ez nintzen ohartzen beste bide askotatik galtzen nuela!
|
|
Mairuen lurraldera joatea erabaki genuen, Jainkoaren maitasunagatik eskatuz, han burua moztu diezagutela. Eta uste
|
dut
nik, Jaunak gogoa berotzen zigula hain gazterik, handik edo hemendik bideren bat aurkitzen bagenuen, baina gurasoak izatea zela iruditzen zitzaigun eragozpenik handiena.
|
|
7 Gogoan
|
dut
nire ama hil zenean hamabi urteko geratu nintzela ni, gutxi gorabehera. Galdu nuenaz ohartzen hasi nintzenean, nahigabez Andre Mariaren irudi baten aurrera joan nintzen eta nire ama izan zedila erregutu nion, malkotan urturik.
|
|
Apaltasun gutxi izatea neritzon, ni otoitz hura izatera iritsi nintzela pentsatzeari; eta besterik lortu ezin nuenez gero, pena handia hartzen nuen, harik eta gizon jakintsuek eta Pedro Alcántarako bedeinkatuak penarik ez izateko esan zidaten arte. Argi ikusten
|
dut
nik, Jainkoaren zerbitzuan ez naizela hasi oraindik, nahiz eta Haren Maiestateak mesedeak egitean pertsona on askori bezala egin niri ere, eta inperfekzioz beterik nagoela, desiretan eta maitatzean izan ezik, honetan argi ikusten baitut Jaunak lagundu didala zer edo zertan zerbitza dezadan.
|
|
Beldurtxo eta nahigabe hauek eta apaltasun itzala orain ikusten
|
dut
nik nahiko inperfekzio zirela eta hilduraturik ez egotearen ondorioa; izan ere, Jainkoaren eskuetan uzten den arima bati berdin zaio berari buruz ongi hitz egiten duten nahiz gaizki hitz egiten duten, berak ongi ulertzen badu. Jaunak ulertzeko mesedea egin nahi dion bezala, ez duela bererik ezer ere.
|
|
Jainkoari bere burua oso osoan emanez gero, hark zituen talentu eta alde onez ohartu nintzen. Izan ere, hau
|
dut
nik urte batzuez honantz: benetan pozten nauen pertsonaren bat ikusten dudanean, oso osoan Jainkoari emanda ikusi nahi nukeela, batzuetan ezin eutsizko gogoaz.
|
|
Hauek bertutetsuak izan behar dute, bestela ez lirateke egongo haren etxean. Garrantzi handiko gauzak ez ditu utzi nahi izaten, eta ezer ere ez uste
|
dut
nik, bere laguntzaileen eskuetan, bere eskutik pasa daitezela baizik. Hasieran bi urtez gezurrezko testigantza bidez jazarpenik latzenak sufritu beharra izan zuen, ni izuturik geratzeraino; izan ere, justizia kontuetan oso zorrotz eta zuzena da.
|
|
Jan gabe egonez, aurreztu egiten zuten irabazten zutena, nigana zetozen mezulariei ordaintzeko, eta horrela, ahal zuten esker ona agertzen zien beren pobretasunaz beraiei zer edo zertan lagun ziezaieketenei. Argi ikusten
|
dut
nik, haiekin harremana izan eta beraien santutasuna ikusi ondoren, haien otoitz eta malkoek irabazi zutela Ordenak haiek onartzea. Eta horrela, askoz ere altxor handiagotzat izan dut Ordenan halako arimak egotea, errenta handiak dituztenak egotea baino, eta uste dut etxea oso aurrera joango dela.
|
|
1 Ávilako San Jose fundazioaz geroztik bost urte egin nituen han; orain sentitzen dudanez, uste
|
dut
nire bizitzako baretsuenak izan zirela; baretasun eta atseden haren falta sumatzen du sarri nire arimak. Garai honetan urte gutxiko zenbait neskatila sartu ziren moja, zirudienez, munduak beretzakotzat zituenak, beren apainketa eta txukuntasunean agertzen zenez.
|
|
ez dakit zer nekeren beldur izan gaitezkeen, denik eta handiena bada ere, hain on handia lortzen bada kristautasunarentzat; izan ere, gutariko asko konturatu ez arren, Jesu Kristo, egiazko Jainkoa eta egiazko gizona, hainbeste lekutan egotea Sakramentu guztiz Santuan dagoen bezala, guretzat oso pozgarri izan luke. Hain zuzen ere, halakoxe poza hartzen
|
dut
nik askotan, arima garbi hauek koruan Jainkoa goresten ikusten ditudanean, hau gauza askotan antzematen baita, bai obedientzian, bai itxitura handiak eta bakardadeak ematen dieten poza ikustean eta baita hildurazko gauza batzuk gertatzen direnean izaten duten alaitasunean ere; haiei praktika hauek eginarazteko Jaunak prioreari zenbat eta grazia handiagoa eman, hainbat handiagoa da nabari dudan po...
|
|
8 Oi Jesus!, zenbat halako izan ditudan etxe sartzeak egiterakoan! Uste
|
dut
nik gauza txarrik egitera ez baina Jainkoaren zerbitzura goazenean, hainbeste beldur izaten bada, zer izango ote da gauza txarrak egitera, Jainkoaren eta lagun hurkoaren aurka direnena. Ez dakit zer irabazi edota zer atsegin izan dezaketen halako kontrapisuaz.
|
|
Noraino iristen den min hau diot, espirituaren minak hemengoetatik oso bestelakoak direlako. Hemendik ateratzen
|
dut
nik, nola arimek sufritzen duten gehiago infernuan eta garbitokian, hemen gorputzeko min hauetatik uler daitekeena baino.
|
|
Bizia amaituko zaidala dirudi eta, horrela, egoera horrek oihu egin eta Jainkoari deitzera narama, eta honek oso gogor hartzen nau. Batzuetan ezin naiz eserita egon goragaleak ematen didalako, eta min hau nik bilatu gabe etortzen zait, eta hain berezia da, non arimak ez bailuke hortik irten nahi bizi den artean; ez bizitzeko eta bizi naizelako itxurarik ez egiteko ditudan irrikak dira eta ez dago erremediorik; izan ere, Jainkoa ikusteko bidea heriotza da, eta hau ezin
|
dut
nik hartu. Eta honekin guztiak daudela poz pozik iruditzen zaio nire arimari, bera izan ezik, eta guztiek aurkitzen dutela erremedio beren neketan, berak izan ezik.
|
|
Lehenago, nitaz gauza hauek jakin izatea lotsagarria zela iruditzen zitzaidan batzuetan; orain, berriz, horregatik ez naizela hobea uste dut, kaskarragoa baizik, hain onura gutxi ateratzen baitut hainbeste mesedetatik. Eta, izan ere, alde guztietatik begira ikusten
|
dut
ni baino txarragorik ez dela izan munduan, eta horrela, besteen bertuteak askoz ere merezimendu handiagokoak iruditzen zaizkit, eta nik mesedeak hartu baino besterik ez dudala egiten; eta niri hemen eman nahi didana, besteei Jainkoak dena batera emango diela, eta eskatzen diot ez dezala nahi izan bizitza honetan niri ordaintzerik, eta horrela uste dut ahula eta kaskarra naizelako naramala Jainkoa...
|
|
Uste
|
dut
nik, janaririk ez jantzirik ez zaidala faltako ziur dakidan lekuan egotean, ez dela errentarik ez den lekuan bezain ongi betetzen botoa ezta Kristoren aholkua ere, hemen noizbait falta izango baita, eta benetako pobretasunaz irabazten diren ondasunak asko direla uste dut eta ez nituzke galdu nahi. Hain konfiantza handia izanik Jainkoak ez diola huts egingo bere zerbitzuan ari denari, eta haren hitzak noizbait bete ez direlako edo beteko ez direlako inolako zalantzarik ez dudanez gero, ezin dut besterik buruan sartu, ezta beldurrik izan ere; horregatik, barru barruan sentitzen dut errenta izateko aholkua ematen didatenean, eta Jainkoagana jotzen dut.
|
|
Uste dut bero zegoela, eta gehiegizkoa zen orduan sentitzen nuen gozotasuna, eta esan zidan Jaunak: . Ene alaba, nire odolak on egin diezazun nahi
|
dut
nik, eta ez izan nire errukia faltako zaizun beldurrik; Nik oinaze artean isuri nuen, eta zuk atsegin handiaz gozatzen duzu, ikusten duzunez; ongi ordaintzen dizut egun honetan egiten zenidan gonbita?.
|
|
18 Gogoan
|
dut
ni egon nintzen toki batean, gure monasterio bat zegoenekoan, emakume bat ezagutu nuela, Jainkoaren mirabe handia oso, herri guztiak esaten zuenez, eta hala izan behar zuen. Egunero Jauna hartzen zuen eta ez zuen bere aitor entzule berezirik, eta egun batean joaten zen Jauna hartzera eliza batera eta bestean bestera.
|
|
3 Berorren gorentasunaren monasterioan gauzak oso ongi eta probetxu handiaz doazela idatzi didate, eta hala uste
|
dut
nik ere. Hemen guztiek izan dute zorion handitzat halako aitor entzulea, ezagutzen dutena, han geratzea; harriturik daude eta ni neu ere bai, Jaunak zein ongi gidatzen duen ikusirik; uste dut, toki hartako arimen onerako, on handia egiten duela baitiote, eta horrela egin du egon izan den toki guztietan.
|
|
Berorren gorentasunak bene benetan agindu nahi badu, ez dago beste zer esanik, argi baitago etxe horretan eta guztietan berorren gorentasunak agintzeko ahalmena duela eta nik obeditu beharra. Aita bisitariari edo Aita jeneralari eskatuko diot onarpena, gure konstituzioen aurka doalako halako akatsa duena hartzea, eta ezin izango
|
dut
nik baimenik eman haietako baten onarpenik gabe; eta latinez irakurtzen ongi ikasi dute, hori ez dakienik ez hartzeko agindurik dagoelako.
|
|
begira dezala ongi eta berorren etxerako gehiago nahi dezala; gero berorren gorentasunak ikusten badu ez datorkiola ongi, damutuko zaiolako. Asko bizi diren etxea balitz, errazago eraman daiteke edozein akats; baina hain gutxi izanik, bidezkoa litzateke ongi hautatuak izatea, eta beti ikusi izan
|
dut
nik berori asmo horrekin, hainbesteraino, non alde guztietan aurkitzen baititut mojak, baina ez naiz ausartu haietako inor horra bidaltzen, hor nahi duten erakorik bat ere ez baitut aurkitu; eta horrela, nire iritziz, ez nuke hartuko bi horietako inor ere; izan ere, ez dut ikusten ez santutasunik, ez baliorik, ez zuhurtzia gehiegirik, ez talenturik haien ekarpenekin etxeak irabaz dezan.... Izan ere, galtzeko bada, zertarako hartu nahi ditu berorren gorentasunak?
|
|
Ez beza saminik har berorren gorentasunak. Noiz ikusiko ote
|
dut
nik berorren gorentasuna lasaiago. Hala egin dezala gure Jaunak.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorrekin, amen. Ahizpa hauek leku onean ezartzeko asmoa ekarri
|
dut
nik toki honetara etortzean. Asti gutxi dut, eta honegatik hormak eraikitzeko nahi izango dutena laster igarotzen delako, pena dut berori hemen ez aurkitu izana.
|
|
Ez dezala uste izan berorrek gure Jaunari orain gogoan duena soilik ematerik, askoz ere gehiago baizik; Haren Maiestateak horrela saritzen ditu egintza onak, handiagoak izan daitezela aginduz, eta ez da ezer errealak ematea, horrek min gutxi egiten baitigu. Berorri eta berorren suhiari eta horretan ari garen guztioi harrika egiten digutenean? Ávilan San Jose egin zenean ia egin zigutenean bezala?, orduan arazoa ongi joango da eta monasterioak ez duela ezer galduko sinetsiko
|
dut
nik ezta nekeak igarotzen ditugunok ere, asko irabazi baizik. Jaunak zuzen dezala guztia, komeni den bezala.
|
|
5 Egiaz, gogo bizia
|
dut
nik berori ikusteko, asko poztuko naizela uste baitut, eta orduan erantzungo diet berorren gutunean egiten dizkidan mesedeei.
|
|
Hemen ere handik irten diren berriek on egingo digutela, uste dut, jakin dudanez. Berorren eta Maria anderearen pozetik ugari
|
dut
nik. Berorren otoitzei gomendatzen natzaie.
|
|
5 Gauza bat eskatzen diot, mesedez: ez nazala nahi izan ni munduko probetxurako, Jainkoari berori gomendatzeko baizik; izan ere, gainerako gauzetan (Godínez jaunak gauza handiak esaten baditu ere) ez
|
dut
nik ezer egingo, eta bihotzean sentitzen dut. Nik badut nork gobernatu nire arima, eta ez bakoitzak bere buruaz.
|
|
Poz handi handia hartu dut; izan ere, berorren aitatasuna joan zenetik eskatu eta erregutu diot bihotz bihotzez, beharrezkoa zela uste bainuen. Eta ia sinetsi izan
|
dut
nigatik egiten duela, eta uste dut guztiz sinesten dudala, nik ahalegin handia egin dudalako horretarako.
|
|
2 Nik ziurtatzen diet estimatuko nukeela nik neure aita frai Joan Gurutzeko hemen izatea, egiaz nire arimaren aita baita, eta arima harekin harremanetan jartzeak probetxurik handienetakoa egiten ziona. Halaxe egin bezate, ene alabak, lautasun osoz, ziurtatzen
|
dut
ni neurekin bezala egin dezaketela eta poz pozik geratuko direla, oso espirituala eta esperientzia eta jakinduria handikoa baita. Hemen haren falta nabaritzen dute haren doktrinara eginak zeudenek.
|
|
2 Egia esan, nirekin hara joan zirenengatik ez
|
dut
nik pena handirik; poza bai batzuetan, deabruak egiten dien gerra honetan irabazi handia lortuko baitute. Hor sartu direnengatik, berriz, nahigabez nago, gelditasunari eta Ordenako gauzak ikasteari ekin behar ziotenean, dena egoezina sortu sortu zaielako; horrek, berri berriak direnez gero, kalte handia egin diezaieke.
|
|
4 Karmenen dago gure aitarekin; honen gainera datorren sufrimenduen euria txingorra bezalakoa da. Azken batean nahiko zeregin
|
dut
nik geureak hari arintzen, hauek ematen baitiote oinazerik handiena, eta arrazoiz gainera.
|
|
7 Arima handiak dira hemen daudenak, eta priore honek harri eta zur utzi nauen adorea du, nik baino askoz ere handiagoa. Uste
|
dut
ni hemen izatea lagungarri zaiela, nigana datozelako kolpeak. Ama prioreak oso buru argia du.
|
|
Nik ahal dudana egingo dut horretan; Jainkoak nahi beza nik zerbait egin ahal izatea. Poz handia ematen dit etxea freskoa izateak; horren ordez gogoko
|
dut
nik berotan egotea. Ez bidali niri ezer, arren, bidaltzen denaren balioa baino gehiago kostatzen baita.
|
|
Nork esaten dio berorren agurgarritasunari arazoren bat balego, nahi duena bidali ezin duenik? Eta oso gaixorik balego, uste
|
dut
nik Gabriela ez dela irtengo berorrek esaten dionetik; eta berorren agurgarritasunak ardura eta erantzukizuna ematen badizkio, berak badu etsenplu txarrik ez emateko adinako bertuterik, eta horrela, poztu naiz berorren agurgarritasuna harenganako uste onaz ikusteaz. Jainkoak eratu beza egokien denez.
|
|
Esan biezaio hau berorren agurgarritasunak oraintsu idatzi didanaren erantzunez, eta horretaz zentzatua egon dadinean, kontentaturik izango nauela. Jainko handi hau nahi
|
dut
nik kontenta dezagun, nitaz kasu gutxi egin behar baita.
|
|
Toledon dagoenetik nire nebari ordainduz joan daitezela; izan ere, egiaz, beharra du, korritu gehiago hartuz doa eta haiekin ordaintzen du urtero bostehun dukat erosi zuen lursailaren zorra, eta orain saldu egin du hor ordaintzen diotenetik, mila dukaten balioan. Batzuetan esan izan dit eta arrazoi duela ikusten
|
dut
nik, behintzat zerbait ordain diezaiotela, guztia batera ez bada ere; hor ikusiko dute zer egin dezaketen.
|
|
2 Berorren agurgarritasunak guztian horko ama prioreagana jotzen du eta berak ez dit hitzik esaten. Hura ongi izaten bada, gainerakoan uste
|
dut
nik guztia ongi konpondurik utziko duela berorren agurgarritasunak, batez ere halako etxezainarekin. Zer egiten duen, gero, Jainkoa maitatzeak, moja gaixo horiei mesede egiteko ardura hartzen baitu! Uste osoa dut berorren otoitzetan.Zergatik ez dit ematen berorrek gure Lukreziaren berri?
|
|
4 Desira hau beti
|
dut
nik, eta arreta berezia egunero berorren jauntasun txit argiaren alde gure Jaunari otoitz egiteko eta monasterio hauetan ere halaxe egin dezatela eskatzeko.
|
|
Eta berorrek dohain horiek baditu ere, ez bedi kezkatu denak kontentatzen ez baditu. Sentitzen
|
dut
nik, berorren dohainez goza nezakeen garaian ez izatea; gogotik eskatzen dizkiot otoitzak. Aita probintzialak ontzat hartzen badu, nahiko da nik berorrekin nolabaiteko etxekotasuna izatea, oso ontzat izateko, zenbat gehiago hain etxekotasun estua izanik.
|
|
Osasunez ongi izateko gogo handia dut. Hori berorren kontura izango da; horregatik, pentsatu
|
dut
nire izaera den bezalako izanik, kezkarik ez izatearren horrela duela; eta arkumeak on egiten ez didanez gero, beti jan dut oilaskoa, arazo guztia ahultasuna delako; jakina, iraileko Gurutzearen egunetik barau egin dut eta lanarekin eta adinarekin eta, azken batean ni neu hain gutxitarako izanik, amorragarri zait, gorputz honek gaitz egin baitit eta on orotarako enbarazu. Ez da hainbeste neure eskuz berorri ez idaztea; penitentzia hori ez diot orain emango, neurez ikusten baitut handia izango dela.
|
|
Osasunean kalte handia egin dit, eta horrela, tentaldia izango da, arima libreago geratzen dela iruditzen bazait ere; negozio garrantzitsu eta premiazko bat duenaren antzera da; gainerako gauzak laster batean amaitzen ditu, beharrezkoentzat duenerako oztopo izan ez daitezen. Eta horrela, gauza batzuk ahizpek egiteko utzi ahal ditudanean, poz handia hartzen dut, nolabait nire eskuz hobeki egingo balira ere; baina helburu horrekin egiten ez direnez gero, Haren Maiestateak betetzen du falta hori, eta zenbat eta gehiago saiatu gauzetatik aldentzen, probetxu handiagoa izaten
|
dut
nik neure barnean. Hau argi ikusi arren, batzuetan ez naiz saiatzen behar adina, eta egiaz kaltea sentitzen dut eta kasu honetan askoz ere gehiago saia naitekeela eta hobeki izango nintzatekeela.
|
|
3 Paulo Erromara joatea zentzugabekeria da, ez dago horretaz zertan hitz eginik ezta buruan zertan erabilirik ere. Beldur handiagoa
|
dut
nik, probintziala bada, nahitaez joan duela kapitulu jeneralera, Kontseiluaren kontu honetan aita hau, hitz erdi esan orduko, prest prest egoten delako. Ez da horretaz jardun behar, Jauna goretsi baizik, premiarik ez izateko eran gauzak gidatu baititu.
|
|
Nik esaten diot, ene alaba, uste
|
dut
nik jakin aurretik bere arima garbitokitik aterea zuela; izan ere, egunero, Jauna hartu berri nintzela, aurrean jartzen zitzaidan; eta albistea etorri zenean, oso urruti baitzen, konturatu nintzen nor zen.
|
|
2 Eta egia da, ni hain kaskarra izan arren, halako alabak izaten hasi nintzenetik, oso loturik eta kontuz ibili naizela, deabruak nigatik tenta ditzakeela ikusirik, baina, Jainkoari eskerrak, gutxi izango direla gauza oso larritzat har ditzaketenak (Haren Maiestateak lagundu didalako honetan); izan ere, aitortzen
|
dut
nik, haien bistatik neure inperfekzioak eta Paulorenganako maitasuna eta harekiko ardura ezkutatzen saiatu naizela; dena dela, inperfekzioak hain ugari izanik, ugari ikusiko zituzten. Askotan Ordenari doakiona agertzen diet eta nahitaez egin behar dela, baina hala ez balitz, berak utzi egingo ziola egiteari.
|
|
8 Eta orain, geure garaietan, ezagutzen
|
dut
nik pertsona bat, eta zuek ere ikusi zenuten, ni bisitatzera etorri baitzen, hain karitate handiz Jaunak mugitzen zuena, non oso gogor egin baitzitzaion gatibu baten ordez ezin joan izatea.
|
|
Bestelako usaina dute lore horiek, hemengoen aldean. Hemendik ateratzen
|
dut
nik, gure Jaunaren eta lagun hurkoaren zerbitzuan egintza handiak burutzea eskatzen duela, eta horregatik gogoko du atsegin eta poz hura galtzea; dena dela, kontenplazio bizitza baino gehiago bizitza aktiboa bada ere, eta eskari hau betetzen badio galtzen irtengo dela badirudi ere, arima egoera honetan dagoenean, beti batera jokatzen dute Martak eta Mariak; izan ere, gauza aktiboan eta kanpokoa d...
|
|
Sagarrondotzat Gurutzeko arbola ulertzen
|
dut
nik, Kantarik Ederrenetako beste alde batean hau esan baitzuen: Sagarrondopean iratzarri zaitut; eta gurutzez, nekez eta jazarpenez inguraturik dagoen arima bat, erremedio handia da kontenplazioko atsegin artean hain sarri ez egoteko.
|
|
Ergela naizela esango dute, ez duela hau esan nahi, esanahi asko dituela, argi dagoela ez diogula Jainkoari esan behar hitz hau, eta, beraz, ez dela komeni jende ezjakinak gauza hauek irakurtzea. Aitortzen
|
dut
nik adiera asko dituela: hala ere, zoratzeraino maitasunez kiskalirik den arimak ez du nahi hitz hauek esatea baino besterik.
|
|
Konturatu nintzen, esaten zizkioten gauza guztiak honela eraman arren, ohorearen puntu bat zuela, bere erruz ez zuela galdu nahi ohorearen edo buru estimuaren puntutxo bat ere; bere miseria hartan murgildurik, bateko eta besteko kontuak jakin nahirik hain nontzebarria zen, non harritzen bainaiz halako pertsona bat ordubetean ere nola egon zitekeen bakarrik; eta ongi bizinahikoa zen. Hau guztiau eginik gainzuritu egiten zuen, bere burua bekatutik libre eginik; eta gauza batzuetan ematen zituen arrazoien arabera, uste
|
dut
nik neuk ere hala egingo nukeela, epaituko banu; beste gauza batzuetan, ordea, oso bistakoa zen, baina, beharbada, ongi ez konturatzeagatik. Ni harriturik nindukan, eta ia guztiek zuten santatzat.
|
|
Lo hartatik eta mozkorraldi zerutar hartatik itzartzen denean, harri eta zur geratzen da, lelotua eta zoraldi santu batek hartua bezala; hitz hauek esan ditzakeela uste
|
dut
nik: gozoagoak dira zure bularrak ardoa baino.
|
|
musu eman diezadazula zeure ahoko musuaz; izan ere, Zu gabe zer naiz ni, Jauna? Zure ondoan ez banago zer balio
|
dut
nik. Berorren Maiestateagandik pixka bat desbideratzen banaiz, nora joko dut?
|
|
5 Uste
|
dut
nik Espiritu Santua izango dela bitarteko arimaren eta Jainkoaren artean eta hain desira gartsuz mugiarazten duena, hain hurbil den su gorenean isioarazten duena. Oi ene Jauna, zer ez ote dira hemen arimarekin darabilzkizun errukiak!
|
|
3 Ardandegian sarrarazi duela dio; amodioa ezarri du nigan.Hemendik ateratzen
|
dut
nik handia dela mesede honen handitasuna. Izan ere, gerta daiteke gehiago edo gutxiago edaten ematea, ardo on edo hobe batetik ematea, eta gehiago edo gutxiago horditurik eta mozkorturik uztea.
|
|
Ezta ez diogu galdetzen arima batek zer sentitzen duen bere Kreatzailearen ondo ondoan dagoenean ere; eta Berarekin bat eginik badago, nola daki bien artean bereizketarik den ala ez? Han ez baitago adimenik eztabaida horietarako, uste
|
dut
nik; izan ere, adimena bere jardunean balego, ongi jabetuko litzateke Kreatzailearen eta kreaturaren arteko bereizketaz. Hau ere esaten du:
|
|
Gosean
|
dut
nik asea,
|
|
Eta egon ziur apalago denak maitasun handiagoa edukiko duela, eta hain apala ez denak, txikiagoa. Izan ere, ezin
|
dut
nik ulertu nola egon daitekeen apaltasuna maitasunik gabe, eta maitasuna apaltasunik gabe, ezta nola egon daitezkeen bi bertute hauek ere sorkari guztietatik askaturik egon gabe.
|
|
7 Izan ere, bertute honetaz hainbeste idatzi da-eta,
|
dut
nik ulertu, are gutxiago hartaz hitz egin, eta goratu beharrez beheratu ez dezadan, ez dut hartaz besterik esango. Esperientziaz ikusi dudana esan dut soilik, eta aitortzen dut hain murgildua ibili naizela, non ez baitiot ulertu orain arte neure buruari.
|
|
12 Gerta daiteke lehenengotan, Jaunak mesede hauek egiten dituenean, ez berehala, arima sendotasun honekin geratzea; baina, diot, mesede hauek eginez jarraitzen badu, laster batean izango duela sendotasuna, eta beste bertute batzuetan ez badu ere, barkatze honetan bai, behintzat. Ezin
|
dut
nik sinetsi, errukia bera dagoen ondo ondoraino iristen den arimak, bera zer den eta Jainkoak barkatu dion guztia ezagutzen duen punturaino iristen denak, ez barkatzea erraztasun osoz eta iraindu duenarekin bakeak eginik oso ongi ez geratzea. Izan ere, gogo gogoan du egin dion esku erakutsi eta mesedea, hartan maitasun gartsuaren seinaleak sumatu baitzituen, eta poztu egiten da maitasun hori zertan erakutsi aukera agertzean.
|
|
2 Gogoan erabili
|
dut
nik, nola ez dituen azaldu hobeki Haren Maiestateak hain gauza goiko eta ilunak, guztiok uler ditzagun. Iruditu zait, otoitz honek guztiontzakoa izan behar zuenez gero, horrelaxe ilun utzi zuela, nork bere gisara eska zezan eta poztu zedin, zuzen ulertzen duelakoan; hau da, kontenplatiboek, dagoeneko lurreko gauzarik nahi ez dutenek, eta Jainkoari oso emanak daudenek, Jainkoaren ontasunagatik lurrean eman daitezkeen zeruko mesedeak eska zitzaten; oraindik lurrean bizi direnek, berriz,, eta egoki da beren bizieraren arabera bizi daitezen?
|
|
–Oi ene Kreatzaile eta ene Jauna! Noiz merezi izan
|
dut
nik hain duintasun handirik, inguru minguru ibili zarela baitirudi gugana iristeko. Berak nahi beza ez galtzea guk geure erruz.
|
|
4 Saia zaitezte, ahizpak, beti apalak izaten; sinetsi ez zaretela mesede hauen duin, eta ez egin ahaleginik lortzeko. Hau eginik, uste
|
dut
nik, arima ugari joaten zaizkiola eskutik deabruari, galtzekotan zituenak, eta deabrua egitekotan zen kaltetik gure ona ateratzen du Jaunak. Izan ere, Haren Maiestateak gure asmoa begiratzen du:
|
|
–3 Lehen idazketako testuak bigarrenekoarekin konparatuz, badu desberdintasunik; 6 zenbakian, adibidez, hau dio: Batzuetan Jaunak arima kaskar bat jartzen du [kontenplazioan],, une hartan bekatu astunean ez dagoena, uste
|
dut
nik?; Jaunak baimendu dezake norbaitek egoera txarrean egonik ikuskari bat ikustea, goi ikuskaria izan arren, beragana itzularazteko; baina kontenplazioan ez dut uste, Jauna arimarekin eta arima Jaunarekin gozatzen egoten den jainkozko bat egite horretan ez delako arrazoizkoa zeruetako garbitasun eta aingeruen gozamena denak arima lohiarekin eta berea ez duenarekin gozatzea; izan ere, badakigu be... harekin goza daiteke, hura kontentatu baitu (badakigu haren opariak etengabeko oinazeak direla bizitza honetan ere); gure Jaunak izango ditu bai bere seme alabak, inorenak hartu gabe.
|
|
agindu bai egiten dute, baina agindutakorik ezer betetzen ez dutenez gero, profesa egitean ez zutela ulertu zer agintzen zuten diote. Hala uste
|
dut
nik; izan ere, hitz egitea erraza da, egitez betetzea, berriz, zaila; eta bata ez zela bestea baino zailago uste bazuten, argi dago ez zutela ulertu. Ulertaraz iezaiezue hemen profesa egin dezatenei, proba luzearen bidez, hitzak ez ezik egintzak ere behar direla.
|
|
Ibil gaitezen, Jauna, gu biok elkarrekin. Zu zoazen lekutik joan behar
|
dut
nik. Zu igarotzen zaren lekutik, igaro behar dut?.
|
|
5 Orain, bada, zeruetako erreinuan den on handia, beste batzuekin batera, uste
|
dut
nik, lurreko ezeren ardurarik ez izatean dago, beren baitan baretasuna eta aintza izatean baizik, guztiak alai egoteaz alaitzean, betiko bakean, beren baitan zorion handia izatean, guztiek Jauna santutzen eta goresten dutela eta haren izena bedeinkatzen dutela eta inork ez duela iraintzen jakitetik datorkiena. Guztiek maitatzen dute, eta arimak berak ere ez daki Hura maitatu baino besterik egiten, eta luke Hura maitatzeari utzi, ezagutzen duelako.
|
|
Lagun iezadazue Jaunari hau eskatzen, horretarako bildu baitzaituzte hemen! Hau da zuen bokazioa, hauek izan behar dute zuen ardurak, hauek zuen desirak, hemen zuen negarrak, hauek izan behar dute zuen eskariak; ez, ene ahizpak, munduko arazoetarako; barre egiten
|
dut
nik eta atsekabetu ere egiten naiz Jainkoari halako gauzak eskatzeko arrenka datozkigunean, hau da, Haren Maiestateari errentak eta ondasunak eska diezazkiogula; haietako batzuek ondasun guztiak behin eta berriro hankapera ditzatela Jainkoari eskatzea nahiko nuke nik. Haiek asmo onez ari dira eta, azken batean, haien debozioa aintzat hartzearren egiten da, nik halako gauzetan Jaunak sekula ere ez didala entzuten uste badut ere.
|
|
Apaltasunez esan biezaio bide okerretik dabilela; eta hain oker ibili ere, non apurka apurka galduz baitoa benetako pobretasuna. Jaunagan itxaro
|
dut
nik ez dela hala izango, eta ez dituela bertan behera utziko bere mirabeak. Eta honetarako, beste ezertarako ez bada ere, iratzargarri gerta dadila idazteko agindu didazuen hau.
|
|
2 Errepara ezazue ongi, ene alabak, esango dizuedan puntu honetan; izan ere, batzuetan apaltasuna eta bertutea izan daiteke zuek zeuen burua kaskartzat jotzea, beste batzuetan, berriz, tentaldi guztiz larria. Ezagutzen
|
dut
nik, hortik igaro bainaiz. Apaltasunak ez du kezkatzen arima, ez ezinegonik eta ezta asaldaturik jartzen ere.
|
|
Are gehiago gauza arinik ez baitago, hain Maiestate handiaren aurka eta Hura geuri begira dugula ikustean! Hau dela uste
|
dut
nik ongi pentsaturik egiten den bekatua, norbaitek hau esango balio bezala: –Jauna, atsegin ez bazaizu ere, egin egingo dut hau; badakusat ikusten zaudela, eta badakit ez duzula nahi eta ulertzen dut; hala ere, nahiago dut neure gurari eta grina asetzea zure nahia egitea baino?.
|
|
2. Amen?. Amen honekin gauza guztiak amaitzen direnez gero, uste
|
dut
nik horrela eskatzen duela Jaunak gaitz guztitik askatuak izan gaitezela betiko. Eta horrela eskatzen diot nik Jaunari aska nazala gaitz guztitik betiko, zor dudana kitatu beharrean, beharbada, egunetik egunera gehiago zorpetzen bainaiz.
|