2015
|
|
17 Baita uste
|
dut
Haren Maiestatea nork maite duen aztertzen ere ari dela, orain bata, gero bestea, Bera nor den agertzen hain atsegin handiaz, emango digunaren itxaropena, hila balego, pizteko, esanez:
|
|
Neke handiak izan nituen haren gaixoaldian. Uste
|
dut
hark nire gaixoaldietan izan zituen nekeetako pixka bat izan nuela nik harenean. Ni neu ere nahiko gaizki nengoen baina, ahalegina egiten nuen; hura falta izanez gero on eta atsegin guztia falta zitzaidan, niretzat hura guztia baitzen; hil zen arte neure mina agertu gabe irauteko kemena izan nuen, ezer sentituko ez banu bezala, haren bizia agortuz zihoala ikustean arima barrutik ateratzen zitzaidalako irudipena izanez, bihotz bihotzez maite bainuen.
|
|
Sufrikario honetan ez nintzen hiru hilabete baino gehiago izango; ia ezinezkoa dirudi hainbeste gaitz era batera jasan ahal izatea. Orain harri eta zurnago, eta Jaunaren grazia handitzat
|
dut
Haren Maiestateak eman zidan pazientzia, argi ikusten baitut Harengandik zetorrela. Asko lagundu zidan hura izateko, Joben historia. Morales de San Gregorio?
|
|
Gurasoek nigan eskarmentua har dezatela nahi nuke, horretan kontu handia izateko. Eta harreman honek hainbesteraino aldatu ninduen, non, neure izaeraz bertutetsua nintzena, ia batere bertuterik gabe utzi baininduen, eta uste
|
dut
hark eta haren antzeko entretenigarrietan aritzen zen beste batek beren izaera grabatzen zutela nigan.
|
|
Izan ere, gauza batzuetan esperientziaduna izatea nahi izan du Jaunak, haietatik irteten baita jazarpenak sufritzeaz zer irabazten den jakitun balitz bezala. Jaunaren handitasunean itxaro
|
dut
haren bidez on handia etorriko zaiela bere Ordenako batzuei eta baita Ordenari berari ere. Honezkero igartzen da hau.
|
|
22 Haren bizitza zer nolakoa izan zen, Jaunak mesede handiak egin baino lehen, haren bizitza idatz dezatenek esango dute, eta bereziki hartaz esan behar diren gorespen handiak. Haren berri zuenganaino iritsiko ez balitz, badaezpada, hemen esango
|
dut
harekin harremana izan dutenek eta sinesgarriak direnek esan didatena.
|
|
Honetaz bere aitor entzuleekin hitz egiten zuen eta ez zioten uzten; izan ere, mundua zuhurtasunez jokatzera dago eta ia ahaztuak ditu basamortuetan bizi ziren gizon eta emakume santuei Jainkoak egin zizkien mesedeak; beraz, ez naiz harritzen horiek zentzugabekeriatzat jotzea. Baina Haren Maiestateak egitez bete daitezen, benetako desirei lagundu gabe uzten ez dienez gero, lagundu gabe uzten ez dituenez gero, aita frantziskotar batekin, frai Frantzisko Torres izenekoarekin, aitortu zedila nahi izan zuen; nik oso ongi ezagutzen
|
dut
hura, eta santutzat dut; urte askoan bizi da penitentzia eta otoitz gar biziz eta jazarpen handiekin. Ongi jakin behar du, Jainkoak mesede handiak egiten dizkiela haiek hartzeko prestatzen direnei, eta horrela, ez gelditzeko esan zion, eta jarraitzeko Jaunak egiten zion deiari.
|
|
15 Eta ni ezerez eta kaskarra izan arren, esan egingo
|
dut
haren ohore eta aintzarako, eta haren etxe hauek nola fundatu diren ikusiz poztu zaitezten. Egundo ere ez dudala fundazioen gaian, eta horretarako izan dudan edozein kasutan, gauzak aurrera eramaterik ez zela izango asmo hau pixka bat okertu ezin uste banuen, inola ere ez nuen egingo, ezta ez dut halakorik egin, hau da, fundazio hauetan?
|
|
Uste
|
dut
haren aintzarako izango dela, eta honela sekula ez aldatzeko asmoa hartzen dut orain berriro.
|
|
Ama priore hau Jainkoaren zerbitzari handi handia da; uste
|
dut
haren otoitza soilik ere entzungo lukeela Haren Maiestateak, zenbat gehiago han zeuden arima hain on haiena! Guztiek hartu zuten gogotik, eta etengabe eskatzen zioten Haren Maiestateari barau, diziplina eta otoitzez, eta horrela mesede hori egitea nahi izan zuen Jaunak.
|
|
Bihotzean sentitzen dut hainbeste arima galtzea. Asko ikusten ditut bide onetik, argi ezagutzen baitut Jainkoak nahi izan duela nire bitartez izatea, eta ezagutzen
|
dut
haren ontasunagatik nire arima haziz doala egunetik egunera beraren maitasunean.
|
|
Bedeinkatua izan bedi guztia horrela eratu duena. Nik itxaro
|
dut
Haren Maiestateagan ongi egingo dela guztia. Pedro de la Bandaren auzi hau ez da inoiz amaitzen; uste dut Albara joan dudala lehenago denbora alferrik ez galtzeko; arriskua dagoelako kontu horretan, beraren eta emaztearen arteko borroka denez gero.
|
|
2 Zer deritza berorren gorentasunak Haren Maiestateak nire atseden handiaz gauzak eratzen dituen erari? Bedeinkatua izan bedi haren izena, hain Jainkoaren zerbitzari onak direnen eskuz eratu nahi izan baitu; horregatik uste
|
dut
Haren Maiestatearen zerbitzu handirako izango dela. Berorren gorentasuna, Jainkoaren maitasunagatik, saia bedi baimena lortzen.
|
|
14 Aita Frai García Toledorekin, erregeordearen iloba denarekin, tratatu ahal izango du berorrek; nik neure gauzetarako biziki nabaritzen
|
dut
haren falta. Eta erregeordearen zerbait behar balu, jakin beza kristau ona dela erregeordea, eta zorion handia izan dela hark hara joan nahi izatea.
|
|
Nahi nuke berorrek uler dezala Jainkoak egin dion grazia handia, Joana andereari halako heriotza ematean. Hemen gure Jaunari gomendatu diogu hura eta gure monasterio guztietan egin zaizkio ondrak, eta ez duela gehiago itxaroten
|
dut
Haren Maiestateagan. Ahalegin handia egin beza berorrek nahigabe hori bihotzetik kentzen.
|
|
Ohitura ederra litzateke! Gure aitaren papera ikusi ez dudanez gero, ezin dut ezer esan, baina Garciálvarezi idazteko asmoa
|
dut
hari eskatzeko, zer edo zer komunikatzeko, uzteko maisu espiritualak eta bilatzeko jakintsu handiak, hauek atera bainaute ni sufrikario askotatik. Ez naiz batere harritzen sufritze horretaz, asko eraman baitut nik, deabrua zela esaten zidatelako.
|
|
Jainkoak barka biezaio hain informazio okerra eman dionari. Haren Maiestateak probintzia egin ahal izateko mesedea egiten badigu, berehala informazioa hara bidaltzea da, eta uste
|
dut
harentzat maiteenak izatera etorriko garela. Halaxe izan gaitezela Haren Maiestatearentzat, eta etor bedi etorri behar duena.
|
|
Bedeinkatua hor sartu ziren eguna, hain garai zoriontsua prestaturik izan zutelako! Inbidia handia diet, eta egia da aldaketa horien guztien berri izan nuenean (zehatz mehatz aditzera eman baitzidaten guztia) eta etxe horretatik bota nahi zituztela, beste hainbat zehaztasunekin batera, une hartan, pena hartu beharrean, barruko poz handi bat hartu nuela, itsasoz harantz joan gabe, gure Jaunak altxor betikoen meatze batzuk erakutsi nahi izan dizkiela ikusirik; horrela, itxaro
|
dut
Haren Maiestateagan, oso aberats geratuko direla eta hemen garenokin eskuzabal agertuko direla; izan ere, badut uste on haren errukian, onez eramango dutela guztia Jainkoa ezertan iraindu gabe; ez nahigabe handirik hartu sentitzeaz, sufritzeko gogo biziaz zeudenean uste zuten bezain sendoak ez direla ulertarazi nahiko baitie Jaunak.
|
|
3 Nik itxaro
|
dut
haren errukian Jainkoaz gozatzera joango zela, halaxe zegoelako: haren zerbitzuko gauzak tratatzeak izan ezik, guztiak nekatzen zuela, eta horregatik atsegin zitzaion bere etxalde hartan, Ávilatik legoa batera zegoenean, egotea, konplimenduetan aritzeaz lotsaturik zegoela esaten baitzuen.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin eta eman biezazkio arimako eta gorputzeko indarrak, sufrimendu hau izan den bezalako kolpe latza eramateko; izan ere, hain esku errukitsu eta justutik etorria ez balitz, nuke kontsolatu berori, hain samin handia eman baitit. Baina, Jainko handi honek zein benetan maite gaituen ulertzen dudanez gero, eta berorrek buruan ongi sartua duela bizitza honetako ezereza eta iraunkortasunik eza, itxaro
|
dut
Haren Maiestateagan, berorri gehiago eta gehiago egingo diola argi, hura ezagutuz bertatik ateratzen duenari gure Jaunak egiten dion mesedeaz kontura dadin; batez ere, gure fedearen arabera, ziur egoteko eran izanik, arima santu hau bizitza honetan izan dituen proba ugarien, hain pazientzia handiz eramanak zirenen, neurriko saria jasoko duen tokian dagoela.
|
|
3 Aita frai Gracián benetan poztu zen berorren jauntasunaren mezuaz; nik badakit behar den maitasun eta onginahia dituela eta gehiago ere bai, uste dut, berorren jauntasuna zerbitzatzeko eta bere inguruko pertsonek (onak direnek) berorren alde gure Jaunari otoitz egin diezaioten saiatzen dela. Eta probetxu egin diezaion berak hori hain gogo biziz eginik, itxaro
|
dut
Haren Maiestatearengan entzungo diola; izan ere, behin esan zidanez, ez da kontentatzen berorren jauntasuna oso ona izateaz soilik, oso santua izatea nahi luke. Nik beheragoko pentsamenduak ditut.
|
|
Gutun horretan ikusiko du berorren agurgarritasunak, Alban gertatzen dena etxe haren fundatzailearekin. Beldurtzen hasi dira eta mojak hartu beharrean izan dira eta premia handian omen daude; bestalde, zail ikusten
|
dut
hura arrazoibidera ekartzea; berorren agurgarritasunak guztiaren jakitun egon behar du.
|
|
Nik diotsot, ene aita, orain ikusten dudanaren beldur izan naizela beti. Ez dakit zerk eragiten zidan, baina arnasa hartu
|
dut
haren ardurarik ez izatean, ezkontzan nahi dezadanetik ez dela irtengo badio ere. Baina beldur naiz ez duela poztasun handirik izango; eta horrela, egindakoaren damua dudalako itxura emango ez balu, guztiz utziko nuke.
|
|
Ni poz pozik jartzen naiz eta uler nazan saiatzen naiz. Jainkoaren ordez dagoenarekin argi argi tratatzeak asko altxatzen du bihotza, eta horrela izango
|
dut
harekin egon nadin bitartean.
|
|
9 Aita Graciáni dagokionez? adiskidetasun handia
|
dut
harekin, harri eta zur geratuko litzateke.
|
|
Pasatuko ahal zait horrela, ahizpa San Frantziskorekin nuen haserrea! Uste
|
dut
haren gutuna oso apaltasun eta obedientziarik gabea iruditu zitzaidala. Beraz, berorrek arretaz begira biezaio haren aurrerapenari. Paternako zerbait kutsatu zaiola iruditzen baitzait?
|
|
Jainkoak nahi beza hala izatea. Poztu naiz berarekin eta sentitu
|
dut
hura etortzea. Hainbesteko premia zen garaian egin zuenagatik hain esker onez egonik, ez dut berorren agurgarritasunak gogora ekarri beharrik.
|
|
2 Biek diote gauza larria iruditzen zaiela, berorren aitatasunaren karguak hori gauzatu ahal izateko ahalmen berezirik ez badu; Rueda doktoreak batez ere hori dio, eta nik sarri jotzen
|
dut
harengana, oso zorrotza iruditzen zaidalako; azken batean, oso letraduna da. Berak dio, eskumen kontua denez gero, zail dela nagusiak hautatzea; izan ere, jeneralaren eta Aita Santuaren oniritzirik gabe, ezin dela egin hauteskunderik, eta botoak baliogabeak izango liratekeela, eta beste horiek horixe baizik ez dutela behar Aita Santuagana jotzeko eta ahotsa jasotzeko:
|
|
2 Gure Jaunak seme alabak emango zizkiola idatzi niola dioenari dagokionez, orain berresten dut eta izango dituela itxaro
|
dut
Haren Maiestateagan. Nik ez diet inoiz kasu handirik egin Pedro Ahumadak zituela zioen asmoei, eta orain ere ez diet egiten?, eta hain nago aspertua horietaz, non, kontzientzian jarri ezean, guztia alde batera utziko bainuke, eta halaxe nuen erabakirik, baina Perálvarezek esan zidan berorri mindurik nagoela irudituko zitzaiola, San Joserenari zegokion negozioa zelako.
|
|
gure ahizpa maite maitea den Elena Jesusenari abitua ematea. Berorren jauntasun txit argiak hemen doan haren gutunean ikusiko duenez, gure Jaunagan itxaro
|
dut
haren aintza handirako izango dela eta beraren Ama aintzatsuaren Ordena santu honen onerako, eta gehiago zerbitzatuko duela bere otoitzez berorren jauntasun txit argia, santutasunean hazi ahala, Jainkoaren aurrean hobeki hartuak izango baitira.
|
|
4 Nik, egiaz, estimu handitan
|
dut
hura, eta hoberena opa diot; eta horrela (guri dagokiguna alde batera utziz), nire bekatuengatik diodana gertatuko balitz ere, gauza guztietan ongi asma dezala nahiko nuke. Atzo esan zidan etxe honetako ama prioreak. Medinako monasteriokoa eta andere honen konfiantzakoa denak?, egin zuen botoa ahal zuenean sartzeko baldintzaz izan zela eta, ez sartzea Jainkoaren zerbitzu handiagorako litzatekeela esango baliote, utzi egingo lukeela.
|
|
Hemen besteetan egon ohi naizen baino osasun hobeaz nago, Jainkoari eskerrak. Poz handia hartzen
|
dut
haren jauntasun txit argiak osasun ona duela jakitean. Berorri eman diezaiola Jainkoak nik eskatzen diodan santutasunarekin batera, amen.
|
|
7 Horretan ahal dudana egin dudanez gero, benetan diotsot berorri, lehenengo datorkidana ez dela pena, poza baizik; ez dakit zer izan den. Katalina Tolosa bedeinkatuagatik soilik, haren gutunak irakurri ditudanean, hainbeste ahalegin egin baitu, uste
|
dut
hari poz emateagatik egin nahiko nukeela.
|
|
Ezin dut ulertu aita frai Buenaventuraren kontu hori, nire ustez, berorren agurgarritasunak idatzi baitzidan agintea kendu ziotela; bada, kendu bazioten, nola agintzen du fraideen atxilotzea?; berriro karguan jarri ez badute behintzat. Jainkoak mesede handia egin digu, gure aitak hain bakez eraman dituelako gauzak; eta eragozten ez badiote, hark hobeki amaituko du; horrela izango dela uste
|
dut
Haren Maiestatearengan.
|
|
3 Jakin beza, ene aita, nuntzio onak falta handia egingo digulakoan nagoela, azken batean Jainkoaren zerbitzaria delako, eta horrela, biziki sentituko
|
dut
hura joaten bada, eta uste dut egin gabe uzten duena guk uste dugun baino lotuago daukatelako dela; eta beldur handia dut, Erroman negoziatzen den bitartean, hori eskuarki daramana han dagoenez gero, sufrimendua izango ez ote duten. Gogoan dut Nicolao onak esaten zuela, hemendik igaro zenean, oinutsek kardinal bat hartu zuketela beren babesle izateko.
|
|
Karmengo aita priorearen gutunaren zain, hau da, haren erantzunaren zain, ez zuen eraman mezulariak. Eta oso ongi, Diego Pérez jauna izan delako hau daramana; Jainkoa bihotzez goretsi
|
dut
hura libre ikustean. Jaunaren benetako zerbitzaria dirudi, gure Jaunak horrela probatu baitu sufrimenduaren bidez; tamalgarria da mundua nola dagoen ikustea.
|
|
Oinutsen oso alde dago; orain Toledoko artzapezpiku egin dutena da. Uste
|
dut
harekin izan dela tokiren batean Luisa anderea eta arreta handiaz agertu ziola negozio hau, adiskide handiak baitira, eta Luisak idatzi zidan. Laster etorriko da eta jakingo dut gainerakoa.
|
|
5 Aita probintziala (bisitaria, esan nahi nuen) oso urruti ibili da eta gutunez ere ezin izan
|
dut
harekin erabili arazo hau, berorren jauntasunak esaten didan fraide oinuts hauen etxe bat hor egitearena; gauza oso ona litzateke, hain ona delako deabruak eragozten ez badu; guretzat erosotasun handia da berorren jauntasunak egiten digun mesedea, eta orain egoki dator, berretsi egin baitituzte beren karguan bisitariak (eta ez aldi baterako, eta uste dut gauzetarako lehen baino ahalmen handiagoaz... Berorren jauntasunak ez beza atzerantz egin, Jainkoagatik.
|
|
3 Gutun hori Jainkoaren Amareneko ama prioreari bidal biezaio, ustez on egin zidan sendagai bat baitoa harentzat. Pena handia
|
dut
haren gaitzagatik, urte hauetan biziki sufriarazi didalako; min hori benetan latza da. Bai nekea hartu duela sendabelarra niri bidaltzeko!
|
|
Elkar ikusi arte ez naiz ausartzen zer asmo dudan esaten. Jakin beza egunetik egunera askeago nagoela, eta pertsona horrek Jainkoa iraindu duela ziur banengo[?]; izan ere, nire beldurrak hortik doaz; kasu honetan erortze eta arrisku handiak ikusi ditudalako, eta arima hori oso maite dudalako (Jainkoak beraren ardura eman didala baitirudi), eta zenbat eta tolesgabeagoa izan, beldur handiagoa ematen dit eta horrela gustuko
|
dut
hark alde ziurretik ibili nahi izatea; hala ere, bizi honetan ez dago eta ez da komeni oso ziur egon gaitezen, gerran baikaude eta etsai ugariz inguraturik.
|
|
2 Badu berorrek nahikoa motibo pozik egoteko, nik ez baitut ulertzen poz handiagorik Jainkoak biziera batera dei egin eta, Haren Maiestatea zerbitzatuz besterik gabe, imajina daitekeen baino askotaz atsegin handiagoaz bizi baitaiteke. Jaunagan itxaro
|
dut
haren zerbitzu handirako izango dela.
|
|
1 Jesus. ...u Santuaren grazia izan bedi berorrekin, ene aita, eta ordain biezaio berori ikusteko izan dezakedan itxaropenarekin eman didan poza; izan ere, poz handia izango da niretzat, eta horrela eskatzen diot berorren agurgarritasunari, gure Jaunaren maitasunagatik, eman dezala agindua hori bideratzeko; izan ere, poz hau ez izateak ematen duen pena ez da itxaroten denean bezain handia izaten, eta nik uste
|
dut
Haren Maiestatea horretaz baliatuko dela.
|
|
4 Sentitzen
|
dut
hark mezarik hor ez ematea, guztia etxe hori galtzea bada ere; berari, berriz, lan handi bat kentzen zaio. Egia da, asko dela zor dioguna, baina nik ez dakit zer baliabide izan daitekeen; izan ere, artzapezpiku txit agurgarriak Cuevasko aita prioreagatik eta aita Marianogatik egin ez badu, ez dakit norengatik egingo duen.
|
|
ematen digunean. Honezkero, badirudi, gure Jaunak ez diola hainbesterako baimenik ematen, eta itxaro
|
dut
Haren Maiestateak egiak agerian uzteko eran antolatuko dituela gauzak.
|
|
Jakin beza bere buruaren jabe izaten neurriz aritzeko eta besteengandik ikasbidea hartzeko, hau delako Jainkoaren zerbitzua, eta ikusten duelako berorren aitatasunak guztiok dugula berorren osasunaren premia. Biziki goresten
|
dut
Haren Maiestatea, gure gauzak zein ongi doazen ikusiz; izan ere, beraren errukiz amaitutzat jo ditzakegu eta hain ahalmen handiz, non Jainkoak jarri dituela hala baitirudi. Garrantzitsuena alde batera utziz, pozten naiz berorren aitatasunagatik berorren sufrimenduen fruitua ikusiko duelako; nik diotsot, ongi erosi duela haiekin; baina poz handiagoa izango da dena bake bakean egon dadinean, eta irabazi handia ondoren etorriko direnentzat.
|
|
2 Gure Jauna goresten dut berorrek duen mundua uzteko gogoa ikusirik, hainbesteko desengainua ezin etor daitekeelako goitik izan ezik, eta horrela itxaro
|
dut
haren jainkozko errukian, berorrek bene benetan zerbitzatuko duela, hain desira onei Andre Mariaren, gure Ama eta Zaindariaren, egiazko alabaren egintzekin erantzunez; eta, egiaz, nik ez nuke nahi, egun bakar batez ere, hain dei handia eragozterik. Honetan dudan asmoa garbi garbi adierazi nahi diot berorri, dagoeneko gure ahizpa eta ene anderea baita.
|
|
Idatzirik utziko diot berorri, labur bada ere, diruak eramaten dituenak eraman dezan gutuna; diruak ere eramango ditu; dagoeneko hiru mila erreal prest daudela diote, poztu naiz benetan? eta kaliz bat oso ona, ez du zertan izanik hobea, eta hamabi dukat eta erreal bat zela uste
|
dut
haren balioa, eta egitearena, berrogei erreal; horiek izango dira hamasei dukat hiru erreal gutxiago. Guztia da zilarrezkoa.
|
|
Konturatzen naiz ez dudala merezi berorrek egiten didan mesedea, erantzuteko izan dudan atzerapenari begiratzen bazaio; hala ere, badakit berori oso santa ikusteko nahia dudala? Ama prioreak ez du idazten orain ezer nire Mariana andereari buruz, eta horregatik uste
|
dut
hura joana izango dela.
|
|
Malagóngo ama prioreak idatzi zidan hobeki dagoela, baina santa hark niri nahigaberik ez ematearren dio hori, hobekuntza ezereza baita. Gaur jaso
|
dut
haren gutuna, eta nahiko gaizki dago, eta zeharo gogogabeturik, horixe baita txarrena hain ahultasun handia denean. Bihotzez gomendatzen diogu Jainkoari, baina handiak dira nire bekatuak.
|
|
Jainkoa gorets dezaten diot hau, beraiek eman baitzioten ondasun hau irabazteko aukera. Poz handia hartzen
|
dut
Haren Maiestateari gomendatzen diotelako. Bihotzez maite dut eta baita beraren aita ere, baina egiaz diotsot, lasaiago nagoela urrun egoteaz.
|
|
Maria Jesusenak dio berari eta gainerako atezainei ziotsela Teresak: . Martinico etortzen denean, dei iezadazue eta ez bidali; atsegin hartzen
|
dut
hari hitz egitean, mutiko bertutetsua baita?.
|
|
Eta poz handia litzateke, berori Madrilen dagoenez gero, Jainkoak fundazio hori egiteko agintzea, harreman handiagoak izan ahal izateko eta haren jauntasun txit argiagandik hurbilago izateko. Benetan poztu naiz, Toledon beroak etortzearen zain egon ez delako, eta gure Jauna goresten
|
dut
haren jauntasunari osasuna eman diolako. Jainkoak gorde diezagula urte askoan, etxe bat fundatzerakoan, otoitzari ekiten baitzaio asmo horretarako.
|
|
5 Bidali nuen berorren gutuna aita frai Pedro Garbikundekori, Alacalán baitago errektoreorde; gure aitak utzi zuen handik igaro zenean, eta uste
|
dut
haren falta handia sumatzen duela. Orain Daimielen dagoela esan didate; laster Malagónen izango da eta ongi dabil, Jainkoari eskerrak.
|