Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 207

2000
‎Eta barruan sortzen ari zaidan pertsonatxo hau, berriz... Izan dezakedan eta lagunik onena nirekin batera daukat, eta ez dut gogorik komunetik behera botatzeko.
‎Zeren, itzarririk gaudenean ere, ez baitira gauzak hain klar eta hain garbi gertatzen, nola uste baitugu usu. Izan ere, banoa hortik paseoan; atxikitzen dut gogoz pentsu bat, pentsu hartan irauteko asmotan... eta, halarik ere, berant baino lehen joaiten zait burua bertze leku baterat, borondatetik ihesi orduan ere... gogoa ustez ongi ferratu arren, haizeak bertzerat baninderama bezala. Eta lumarik ezean eta paperik ezean, nekez fintka dezaket edozein burutazio.
‎Nola ur zorrotak sugarra deusezten duen, hala azti formula bat, arriskuaren eta beldurraren uxagarri. Ez dut gogoan ele doi eta egoki hori atzeman nuen, Kristinak tupustez eten baitzidan hasi gabeko jarduna:
‎Gizakiaren oroimen selektiboaz arduratzen direnek balukete nirekin bazka, nirekin bazka luketenez. Hamahiru urtez haratakotik, langar lainoa baizik ez dut gogoan. Semearen egunaz, andreak oroitarazi behar izaten dit urteoro.
‎Neure dohakaitzen jakitun egin nuen, nonbait; goizaldeko lauretan pentsiotzarreko atean ginen, arraboska unibertsitatekumeak bezala. Hango nagusiarekiko ika mikaz, polizia deitzeko tema zuela baizik ez dut gogoan. Biharamunean, Josurenean atzarri nintzen, pareta biluz biluziko ganbera batean.
‎Hura ailegatu aitzin, hiru haurridetan mutiko bakarra, pozik nengoen noski oilategiko oilar. Bortz urte baizik ez bainituen, ez dut gogoan zer kaxkoratu zitzaidan, ama, anaia berria altzoan zuela, etxeko atetik agertzen ikusi nuen egunean. Aita zenari aditua naiz aire gaiztoak jo eta bere hartan fundi zedin desiratu niola arrotzari.
‎Ondikotz, nik ez dut inoiz luzaz iraun haize kontra, eta Ttipi, denendako harrigarri, hasia zen Charlyrekin adiskidantzaren lokarriak estekatzen. Ez dut gogoan nor izan zen bietarik lehena:
‎Hango neskez, haien iheskeria —lotsa? zuhurtzia? — baizik ez dut gogoan, baina horretan ez zeuden sobera aparte neure ohiko bizilekuan ezagutzen nituenetatik. Gainerakoan, deus guti:
2001
‎Bele biboteko komandantearen irudia ezin izan dut gogotik kendu eta Arantxarekin hitz egitea erabaki dut.
2002
‎–Bazkaria egina duzu, baina nik ez dut gogorik.
2003
‎Eztabaida zakarra izan genuen. ...uen, eta denborarekin, hemendik urte batzuetara, itzulpenak bideratuta zeudenean, obra horien egiletza neureganatzeko aukerarik izango nuela, ordurako berak ere bere obra egina izango zuelako, Paris, Londres eta Berlingo eskaleen artean nobelak idazten hasteko asmoa baitzuen," idazle batek bere estiloa baino lehen bere bizimodua aurkitu behar duela ikasi dut berandu bada ere", esan zuela dut gogoan eztabaida horretan. Nik arrisku handiak ikusten nizkion operazioari.
2004
‎Zurekin eta beste lagun batzuekin geundela azaldu zela guregana eta bi hitz egin genituela. Besterik ez dut gogoan, Joana. Eta gainera...
‎Ez dago, konparazio baterako, iragan denboran erabilitako hizkuntza forma jatorrak egungo komunikazioaren isurian iraultzeko gertu, forma jator horien izaera formalaren aurrean hizkuntzaren bizitasunak erreakzio gaitzesgarriak egiteko joera duelako. Hizkuntzaren bizitasuna diodanean, izatez, hiztunaren zentzumena dut gogoan, zentzumen horretan xehatzen baita komunikazioaren alea. Aldian aldiko komunikazioaren kultura kodetik erretiratua egon den hizkuntza formak itzulera gaitza dauka hizkuntzen mundura, arrotz usaina dariolako non nahitik, hura, euskararen barne zentzuen arabera, adierazpiderik zilegiena izan arren.
‎etxean entzun eta ikus gaitzaten. Eta euskal irakurle espainieradunak eta biok konpartitzen dugun etxe zahar honetako sala pipiek hartua dut gogoan hori esaten dudanean, ez Madrilgo Saloi Isabelinoak?. 738
‎–Ez, baina ez dut gogorik. Benetan.
2005
‎–Ez dut gogorik, ihardetsi zuen Inesek.
‎–Ez dut gogorik!
‎–Ez dut gogo handirik, hotz honekin.
2006
‎Baina baliteke bestelakorik egotea. Ehunka dira, eta ez dut gogorik izan guzti guztiak begiratzeko. Ikuste hutsak gaixotu egiten nau –Anek eskuak bihurritu zituen– Uste duzu aitona burutik jota zegoela?
‎Haiek ematen fereka edo zaflako, zer merezi nuen beren jabearen begi zorrotzetan. Ez dut gogoan noiz hasi nintzen emakume azal zakar eta barne samur horri ama erraten. Hark lehen egun hartako goitizena gorde zuen niretako:
‎Kondenatuen oihu lazgarriek soldadurik zailduenaren belarriak mintzen zituztenean ere, behin ere ez nuen ikusi ene aitaordearen aurpegia aire nekatu axolagabeaz arintzen. Kontrara, Estefaniarengandik ez bezala, ez dut gogoan sekula haren zaflako edo ostikorik jasorik. Familia hartan, seme alabak zehatzeko ardura amarena zen, ez aita borreroarena.
‎Zozokeria bat, zerbait estali nahirik bazebilen alferrik ari zelako. Noiz nola jakin nuen ez dut gogoan. Estefaniaren mihi luzea, beharbada.
‎Normandoarengandik bereizi nintzenetik haratako bideaz hain oroitzapen ilunak ditut non, zenbaitetan, duda etortzen baitzait urratu nuen ere. Inoiz ez nintzen lehenago inguru haietan ibili, eta hala ere ez dut gogoan inon galdurik. Behin baino gehiagotan geldituko nintzen pausatzera.
‎Bigarrena, mutikoa bera, koskortu gabe hil zen. Aitatxik haren izena inoiz jakinarazi bazidan, ez dut gogoan atxiki. Pedro heldu zen hirugarren, Migel baino gaztexeagoa eta haren jolas laguna txikitatik.
‎Aise ere gehiago erregina Joanaren ordenantzek debekua ekarri aitzin Donapaleuko merkatura edo Garrüzeko feriara noizean behin agertzen ziren koblakariei aditutik. Egin nituenetarik, bertso bi baizik ez dut gogoan:
‎Erdizka dut gogoan haien eztabaida gogorra. Nire bahitzaileek norekin tronpatzen ninduten ez zuten argitu.
‎–Nola esan..., ez dakit, ba. Ezaugarri bakarra dut gogoan, ezker masailean labanaren batek egindako ebakiondo luze bat.
2008
‎Beñardok pozez gainezka behar zuen, aitortu ere, aitortu zuen aurrerago herriaren memoria kolektiboan geldituko zèn bertso batean: . Urrezko egun bat dut gogoan: / jaunartze bezperakoa;/ hura bai egun zoriontsua,/ hura bai sekulakoa!
‎Ez dut inor ezagunik ikusi. Maritxuren eskuen keinua hartu dut gogoan. Aitak azken aldi hartan egin zion keinu hura.
‎jartzen zuen horietako batera. Ez dut gogoan tabernaren izena. Ez zuen inolako izenik kanpoan.
‎Beñardok pozez gainezka behar zuen –aitortu ere, aitortu zuen aurrerago herriaren memoria kolektiboan geldituko zèn bertso batean: " Urrezko egun bat dut gogoan: / jaunartze bezperakoa;/ hura bai egun zoriontsua,/ hura bai sekulakoa!
2009
‎Nik hemezortzi. Ondo asko dut gogoan. Eliz atzera iritsi ginenean gertatu zen:
‎barkatu horrela hitz egitea, Ada, gizonak ez baitzuen beste izenik merezi. Egun bat dut gogoan batez ere: sarjentua komulgatzera joan zen?
‎Eguna egiten genuen elizaz eliza, elizara bidean edo elizatik itzulian. Inork ez zuen niretako asmatuko zigor latz eta bortitzagorik, are gehiago ohartu nintzelarik elizkizunak luzeagoak, pisuagoak eta hots eta arrandia handiagokoak bilakatuz joaki zirela egunez egun. Ez dut gogoan nork eman zidan aditzera Henrikek berak moldatzen zituela zeremonien noiz zer nolakoak. Bere janzkera eta ingurukoena, halaber.
‎–Ez dira guti, berriz, hark?. Nolanahi ere, nik, oroz gain, bat dut gogoan, halako dohainez guztiz gabeturik, kapare izena merezi ez duena.
‎Ez dut gogoan nik bulkatu nuen edo hark erakarri ninduen ohera. Han, nekien manera bakarrean eman nion kontsolamendu.
‎Ahantzi zait noren ahotik atera zen hori. Bere erranaren iturria zein zen argitu ote zuen ere ez dut gogoan. 450 ezkutu.
‎Ministroren bat gurekin etorria izanen zen, hala izaten baitzen beti. Ez dut gogoan biraoa dela-eta inork kargu hartu izana. Artaldearen artzaina bertzeak bezain txunditurik egonen zen, dudarik gabe.
‎Emakume haietako baten begirada lasaia dut gogoan, bizi bizia. Ile luze urdintzen hasia, arropa beltz erosoa jantzita, irribarre triste baina zabala erakusten zuen maiz.
‎3836430, eta 3830377 P.M.ko kazetaria, daukat apuntatuta. (P.M. horrek zer esan nahi duen ez dut gogoan).
‎Juan el Belga naiz, oraindik Serpaj en militatzen dut, baina egiazki ez dut gogoan nor zen Cordobako lagun hori, sentitzen dut.
‎Ez du gogoan. Batzarre izeneko irratsaioa gidatzen zuen, eta behin baino gehiagotan egokitu zitzaion egoera politikoaz eta bortizkeriaz mahai inguruak zuzendu beharra,, baina ez dut gogoan atentatuei buruz informatu izana, kalean ez nenbilelako asko?. Oso gogoan du, ordea, Jesus Alcocer militar ohiaren gorpu artean beroa, Mercairuñako nasa batean.
‎Eta, gezurra badirudi ere, Damasok ere izan zuen parterik nire erabakian... nahiz ete nirea lehenagotik datorren, armadan sarjentu putakume hura egokitu zitzaidanetik... barkatu horrela hitz egitea, Ada, gizonak ez baitzuen beste izenik merezi. Egun bat dut gogoan batez ere: sarjentua komulgatzera joan zen... eta orduan, ez dakit zer gertatu zitzaidan barruan, komulgatzeko gogoa joan zitzaidan, guztiz.
2010
‎esan ere, esan nien ildo hartatik, halako batean: . Egun bat dut gogoan, oraindik ere ez baitakit nola ez nuen etxetik alde egin??.
‎Zale itsua ere banaiz, badakizu, berriro jaioko banintz, psikiatria estudiatuko nuke?, baina neure zaletasun hartarako joera berezko bat ere banuen, beharbada, aurretikoa, ezin azal baitezaket, bestela, nola bururatu zitzaidan, une jakin batean, neure buruarekin saioak egitea, liburuan irakurtzen nituèn ideien araberakoak, esperimentuen subjektua eta objektua ni, aldi berean. Ildo honetatik, beste paragrafo bat dut gogoan, liburuan. La raíz de la maldad desinteresada, izenpean azaltzen dena:
‎Aterabidea Gara ko artikulu batean topatu nuen. Ez dut gogoan nork idatzitakoa zen. Artikulu hartan egileak proposatzen zuen Euskal Herri osorako nolabaiteko biltzarra egitea eta, gero, batzar hartatik abiatuta, alderdien mahaia osatzea.
‎–Neuk ere ez nion bere garaian aparteko garrantzirik eman material didaktiko baten egiletzari, ez da zertan harrigarria izan? Ez dut gogoan nork egin zuen ere lantza hau edo bestea, edo nork egin zituen antzezleen ezkutuetarako diseinu bereziak??. Marrazkiak berak egin zituela onartu zuen hala ere.
‎Marrazkiekin gelditzeko, jakina. Hipotesi horren arabera, eskoziarrak (McKendall edo McQuincy, ez dut gogoan, ezta indarrik ere berriro begiratzeko) marrazkiak lapurtu eta sutea eragin du gero, susmo guztiak desbideratzeko.
‎–Ez dut gogorik, eta Omar baloi puzgarri baten bila abiatu zen, uraren kontra borrokan.
‎Garaitsu hartan Felixinekin egin nuen topo, manifestazio batean. Oraingoan ere ez dut gogoan zein zen arrazoia, Leitzarango autobidea agian. Zena zela, manifestaldi jendetsu horietakoa behar zuen, gure herrian autobusa antolatu baikenuen ahalik eta jende gehien eramateko; hain zuzen ere, Felixinen ondoan joan nintzen autobusean, harekin berriketan aritu nintzen honetaz eta hartaz, eta momentu batean gure barruko eztabaida eta zatiketez esan zidan zer edo zer.
‎Zale itsua ere banaiz, badakizu —berriro jaioko banintz, psikiatria estudiatuko nuke—, baina neure zaletasun hartarako joera berezko bat ere banuen, beharbada, aurretikoa, ezin azal baitezaket, bestela, nola bururatu zitzaidan, une jakin batean, neure buruarekin saioak egitea, liburuan irakurtzen nituèn ideien araberakoak, esperimentuen subjektua eta objektua ni, aldi berean. Ildo honetatik, beste paragrafo bat dut gogoan, liburuan" La raíz de la maldad desinteresada" izenpean azaltzen dena: " Decid a un hombre que su amigo íntimo tiene una desgracia.
‎Teofilo Mariarekin nuèn tentsioa gero eta handiagoa zela, eta hargatik, lana utzi eta etxetik alde egiteko gogoa gero eta maizago nagusitzen zitzaidala, Meyer jaunarekin Madrilen pasatutako urteak gogoan... esan ere, esan nien ildo hartatik, halako batean: " Egun bat dut gogoan, oraindik ere ez baitakit nola ez nuen etxetik alde egin...".
2011
‎Eta uste dut amarenganako begiruneak ere izango zuela, osaba Karlosengan, bere itzala, izeba ezkontzara limurtzeko bere erabaki betiere geroratuan. Nik ez nuen asko ezagutu gure aitaren ama, txikitandiko irudi lauso bat baizik ez dut harena gordetzen, baina irudi lauso horretan ere emakume gotorra dut gogoan, lehengoetakoa?, berorika egin behar zitzaion, gero, hari??, gaur egungo, argizarizko amak, ez bezalakoa; etxeari zor zaion errespetua larderiaz begiratzen zuena, eta etxaldeari segida emateko jaioa zen osaba, nagusi behar zuen etxean, apopilo eduki zuena hil arte.
‎Bigarrenari buruzko oroitzapenak ere ez dira askoz ugariagoak. Atzeko eserlekuan neskato bat zuela dut gogoan, niri begira. Norbaiten begiradapean maitasuna egiteak uzkurtu egiten ninduela adierazi nion amari, eta okerrago zatekeela begira bere senarra banu, erantzun zidan.
‎Gainera, hitzaldia baino lehenagoko hilabeteetan, hainbeste amets aztertu, hainbeste porru, loa zapuztu zitzaidan, amets nahasiak egiten bainituen. Bat dut gogoan: Harkaitz Cano komandoburuak agintzen zidan buruan tiro egiteko belauniko zegoen biktima nire ustez ekibokatu bati.
‎Ez dut gogoan nik zenbatgarrenean pentsatu nuen, ez zen Columbine koan izan, beranduagokoren batean ziur. Nik ulertzen ditut. Ez ordea Marc-en amaren esaldian asmatu uste dudan etsipenaz, beroago baizik, eztarrian geldiarazten ditudan eta pilatzen zaizkidan oihuen antzekoen askapen publikoaren aurrean banengo bezala.
‎Alkateak, beti esaten den bezala, erlojua kontsultatu zuen. Zer ordu izango zen ez dut gogoan, eguerdi betea hortxe nonbait. Eta on Belisariok deitu zion istant hartan bertan alkateari, ia egunero egiten zuen legez.
2012
‎Ez dut gogoan zergatik haserretu zinen. Panpina bat zegoela tartean esango nuke, bai, motots horiko panpina bat, nirea zena, edo biena baina une hartan nik neukana, eta kosta ahala kosta zuk eduki nahi zenuena.
‎Ia ezinezko gauza dirudi erruaren erakusgarri horiek aurkitu ziren lekuan oharkabean utzi izana. Izan zen gorpua lekuz aldatzeko aski adore (hala ematen du); baina gero, gorpua bera baino nabarmenagoa den froga bat (gorpuaren ezaugarriak berehala ezabatuko zituen-eta hondamenak) utzi da erasoaren tokian; musuzapia dut gogoan, zenduaren izena idatzia daramana. Istripuz gertatu bazen, ez zen izan talde bati gertatua.
‎Neure gaztelura iritsi nintzenean, eta uste dut hala deitu niola harrezkero, atzetik norbait segika banu bezala sartu nintzen. Eskailera hartuta sartu nintzen; ez dut gogoan hasieran pentsatua nuen lekutik ala haitz zuloko atea esaten nionetik; ez, ezin nuen hurrengo egunean ere gogoratu; izan ere, ez dut uste inoiz erbi batek ezkutalekura, edo azeri batek bere zulora ihes egingo zuenik, nik neure babeslekura baino izutuago.
‎Ez nuen, ene!, aitaren heziketa onak emandako jainkozko ezagupenik, ordurako ezabatua baitzuten zortzi urteetan etengabe izan nituen itsasoan ibiltzeko burugabekeriek eta ni bezalako ero eta sinesgabe apartekin besterik ez hitz egiteak. Ez dut gogoan, denbora horretan guztian, behin ere gora Jainkoarengana begiratu nuenik, edo barrurantz, neure jokaeraz gogoetarik egiteko; aldiz, arima tentel antzeko bat jabetu zen nitaz, onaren aldeko borondaterik ez zuena eta gaitzaz ohartzen ez zena; eta ni marinel guztien arteko izakirik bihozgabeena, burugabeena eta gaiztoena nintzen, ez bainuen sentipenik txikiena ere, ez arriskuan nengoenean Jai...
‎Gruxnitskiren etxean dragoi kapitaina eta beste gizon bat aurkitu ditut. Ez dut gogoan jaun horren izena. Atalondoan geratu naiz apur batean, eskalapoiak eranzteko.
‎Gorri gorri jarri eta ez zuen eguna aipatu nahi izan, bere bihurrikeria gozo hartaz oroiturik. «Ez duzu zein egunez ari zaren zehaztu beharrik, erantzun nion?, betiko izango dut gogoan...». Petxorin, adiskidea, ezin diat zorionik eman:
‎Irrikaz nago emakumeekin nola jokatzen duen ikusteko: uste dut gogotik ahaleginduko dela orduan!
‎–Eskerrik asko, ez dut gogorik.
2013
‎Beraz, frontoitik herriaren sarrerara zein bidetatik iritsi ginen ez jakiteak ez dit istorioa guztiz hausten. ...iratu gabe, auto stop egiten ari zen jende guztiari ez ikusiarena egin eta aurrera jarraitu genuen; ondoren, igerilekuaren ondotik pasatu ginen (hori ere oso ongi gogoratzen dut); hizketan gindoazen, ez dut zehazki gogoratzen zeri buruz, ezta zer esaten zenidan ere, baina zu irribarretsu zindoazen eta barre algara ozenago bat ere egin zenuen noizbait, ziurrenik nik esandako zerbaitegatik, baina ez dut gogoan zeren inguruko aipua izan zitekeen. Zuk jarritako musika entzunez gindoazen.
‎Jolastoki bat zuen etxeak ondoan, eta hara eramaten ninduen amak goizero, aitak leihotik ikus nintzan. Jolastokia tristea zela dut gogoan: herdoildutako txirrista bat zuen eta kirrinka egiten zuten din dan pare bat.
‎Horretaz ez nuen egundo hitz egin berarekin. Esan dizudan bezala, porrot egiten duten iraultzen kontu hori aipatu zidala bakarrik dut gogoan, erantzun nion, eta isildu egin nintzen berriro. Marenek 16 urte bakarrik zituen eta, aitaren bila gindoazenez, hari zegokiola iruditu zitzaidan gai horietaz hitz egitea.
‎–Ez dut gogoan, azkenik ihardetsi.
‎Horren ondotik, komendadorea abiatu zen Jeronimo Iberokoa delakoaren gainerako dohainak ohoratzera, eta arestian bezain sor iraun nuen denboraren gainerakoan. Izen bakarrik ere ez dut gogoan gorde haren lekukoen zerrendatik, ardorik gabeko eguna baino luzeagoa izanik ere. Zutik egon izan ez bagina ez nuen atzarririk iraunen.
‎Albientea zer herritakoa zen ere ez dut gogoan. Gipuzkoarra, nolanahi ere.
‎–Ez dut gogorik.
‎Logikoa zen, eta eskertzekoa ere bai, azken zeregin hauetaz ere bera arduratu izana. Orain ez dut gogoan, baina, antza, formalitateak neure izenean egiteko baimena eman nion, ama libratzearren?
‎Arrebak gogoan du behin enpresan lankide bati zerbait larria gertatu zitzaiola: «Ez dut gogoan hil ote zen, baina anaiak egun batzuez ez zuen ezer jan». Handik gutxira, egun batez, Gurmindok enpresa utzi eta Eivissara (Balear Uharteak, Herrialde Katalanak) joan zen, bakarrik.
‎–Jende aurrean aurkeztu al dute jadanik? Ez dut gogoan haren izena gorteko damen izenen artean entzun izena.
2014
‎Ez dakit noiz utzi genion politikaz hitz egiteari. Ez dut gogoan ezta gutako nor izan zen isiltzen lehenengoa ere. –Hi izan hintzen?, informatuko nau, agian, Mikelek,. Blancorenarengatik izan genuen ika mikaren ostean?.
‎Joder! Ez dut gogoan zer esan dizudan ere!
2015
‎ematen du joan aurretik den dena ikusita daukadala? , bota dut gogo handirik gabe.
‎Lehenago bururatu izan balitzait, mail bat idatzi ahal izango niokeen emakumeari galdera horiekin guztiekin. Baina ingelesez hiru lerro idaztea niretzat bi orduko lana denez (gutxienez!), ez dut gogorik izan. Gainera, jada beranduegi da, bihar bertan hartuko baitut hegaldia.
‎Ahizpari burutik uharka zerion odola eta gizon haren begi handiak besterik ez dut gogoan. Hitzik esan gabe ahizpa barrura bultzatu eta kolpe zakar batez itxi nuen atea.
‎Hori da akordura ekarri ezin dezakedana. Ez dut gogoan haren ahotsik. Egia da, beraz.
‎Gizon batek hartu ninduen airean, eta, non bizi nintzen itaundu ondoren, atoan eraman ninduen etxera, bizitzeko mundu bat besterik nahi ez zuten inurrien saldo hartatik aterata. Ez dut gogoan gizon haren aurpegirik, ez izenik. Ez nuen berriro sekula ikusi.
‎Ez dut gogoan zein izan zen aspertzen lehena, Karim ala Fred, baina, halako batean, libre zeuden bi aulkietan esertzera etorriko ez ziren lagunen bila joateko altxatu behar izan genuen.
‎Nola erori zen? Ahoz aurrera edo ahuspez, eta ez dut gogoan une horixe gogoan dudan. Esan nahi dut, ikusi nuen.
‎Dena da hondamendi eta suntsipen nire inguruan. Zerbait agindu zitzaidala badakit, baina ez dut gogoan zer. Horixe gogoratu nahian pasatu ditut azken berrogei(!) gau eta berrogei egun eternal eta beldurgarri hauek, hemen sarturik, iluntasun kulunkari eta karraskatsu honetan.
‎85 Batzuetan, literaturan, begirunegabea da benetan begirunetsuena. (Cela dut gogoan)
‎PINTER: Ez dut gogoan, oroimenak atal hori falta du nirean. Igual pozoitu egin nuen.
‎Auto barruan hain argi ikusten nuen plana hitz bakar batez deuseztatu dut, edo, hobeto esanda, berez erre da Sarahren zigarroa ikusi orduko. Patuak bere plana duela hartu dut gogoan, ezin dudala erabaki propiorik hartu puntu honetara ailegatuta. Zer uste nuen ba?
‎Nola izango zen ba hala? Ez al dut gogoan honek guztiak telebistaren erruz egin zidala eztanda. Edo, hobeto esanda, ez zuela eztanda egin hain zuzen ere telebistaren sudur sartze batengatik?
‎Edo, hobeto esanda, ez zuela eztanda egin hain zuzen ere telebistaren sudur sartze batengatik? Ez al dut gogoan amari egindako azken bisita horren ondoren erabat nahastuta nengoela, eta zure kontsolamendua baino ez nuela nahi, ez nuela harago pentsatzen eta deliberatuta nengoela. Ez naiz akordatzen akaso etxera noiz itzuliko zinen zain nengoela, zuri guztia kontatzeko desioz eta beharraz, baina oraindik egun batzuk falta zirela, Sevillan edo Valentzian edo Santanderren zeundelako, kongresu edo sinposio edo ikastaro batean?
‎–Nire arima da mozkorra. Bidaztiarekin izan dugun borrokan alkohola izan dut gogoan, inoiz baino tematsuago. Maltzur horrek antzeman balit, orain gu guztiok haren lekuan geundeke, hilik, garaiturik.
‎Ez dut gogoan zer egin nuen arratsalde hartan. Agian negar egin nuen, agian orroka aritu nintzen.
‎Goiz osoan zehar, etengabe izan dut gogoan Kairo Berria. Eta Nada.
‎Esan dudan bezala, motibazio pribatuak zituen neurri handi batean, eta ez gaiak ez idazkerak ez zuten zertan piztu inoren arretarik. Ez dut gogoan behintzat inork inongo komentariorik egin zidanik. Bueno, oker ari naiz:
‎eta ez dut gogorik izena aldatzeko.
‎Norbert Wienerrek «animalietan eta makinetan gertatzen diren kontrol eta komunikazioaren azterketa dela» esan zuen (1948: 1) hazi definizio batean, baina nik hemen Apterren karakterizazio bat ekarriko dut gogora. Horren arabera (1966:
‎–Le Petit Poucet? dut gogoan. Izen horretako mutil koxkorrak, basoan zebilela, oihan erraldoi horretan ez galtzeko, sakela beterik hartxintxar zuriz, legar larri ale horiek bidexkan erein zituen pirka pirka, joaitean, eta horrela, zubereraz harri txintxolak deitzen ditugun horiei esker, lortu zuen itzultzea.
‎Bigarren mundu gerra bizi izan zuten herrikide aleman anitzekin hitz egina naiz eta haiek ere badute aliatuen bonbardaketen oroitzapen lazgarria, baina haiek, eskuarki, bonbardaketa iragartzen zuten sirenen marru luze tristeaz eta hura baino mehatxagarriagoa zen hegazkin amerikar erraldoien burrunba baxu eta betibatekoaz mintzatzen diren bitartean, nire buruan lurpeko babestoki itogarria errotik inarrosten zuten leherketen hotsa baizik ez da gelditu. Atzo balitz bezalaxe ekartzen ahal dut gogora burrunba baxu hura, indartsua, ahalguztiduna, Jainkoaren mintzoaren parekoa. Eta, bostehun librako lehergailuen ahots luze eta patxadatsuarekin eta su eragileen mintzo suminduarekin batera, korridore extu eta ilun hartan pilatzen ginen jendetzari zerion surmur etengabea ere gogoratzen zait:
‎Aldakuntza, benetako aldakuntza, hankako gaixotasunak ekarri zidan. Ez dut gogoan zoritxarreko zauri hura nola egin nuen. Amak, gerora, erran zidan bonbardaketek eragindako hondakinen artean jolasean nenbilela egin nuela.
‎zurezko xake piezek beren kutxatik ateratzean egiten duten abarrots atsegina. Aitak erakutsi zidan xakean, frontera joan aurretik, baina ez dut gogoan harekin partida oso bat inoiz jokatu izana. Gogoratzen ditudan lehenbiziko partidak amarekin jolastu nituen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia