Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 233

2000
‎Urtebete lehenago, aiseago sinetsiko nuen egiazko martiztar batekin partekatuko nuela bizitegia, gure anaia gazteenaren apopilo izanen nintzela baino. Nolanahi den, behin horretara ezkero, aitortu behar dut ez nuela lan handi handirik izan Josurenera egokitzen.
‎Hau ikusi, bestea ikusi, eguna oharkabean igaro zait (argi dago gero eta hobeki moldatzen naizela bakarrik), eta bai gogo  tsu nengoelako bai taldekideen aurrean oso lotsagarri geratu nahi ez nuelako Adela eta Estherren aurrean bereziki, Danek ahol  katu zigun bezala, ilunabarrean Empire State Buildingera igo naiz: ikusmira eta egotaroa zoragarriak ziren, baina han inon baino bortitzagoa egin zait Dabiden hutsunea bakardadea (batzuetan irudipena izan dut Dabid New Yorkera etorri dela nire bila, eta egunean zehar zelatatu egin nauela, eta une egokiaren zain egon dela, esate baterako dorre ikusgarri horretan, ustekabean agertzeko; hala izan balitz, uste dut ez nukeela zalantzarik egingo, eta argi ikusiko nuela, gertatuak gertatu, berarekin nahi dudala; baina Dabid, noski, ez da agertu eta, zorionez, taldeko beste inor ere ez; haiek denak elkarrekin etorriko ziren atzo iluntzean). Urruti batean, eraikinaren gainaldetik, Askatasunaren Estatuari antzeman diot eta, egia esatera, Mary Landford oroitarazi dit, hain ttiki ikusten zen.
2001
‎esan zuen. Barkatu lagunak, baina uste dut ez duzuela gauza handirik uler... azken unean iritziz aldatu eta beste mutur batetik ekin zion: Bon, ikasi duzue kanon, kanon literario bat edukitzeko beharrezkoa dela ulertzen den hizkuntzarik, idazlerik, hiztunik, unibertsitaterik, erakunderik...
2002
‎Hala ere, erretzaile konbentzitua nintzen. Horrekin esan nahi dut ez nuela erretzeko kontu hura ez biziotzat ez gaiztzat hartzen, neure ordu arteko bizitzan bi ahalegin egin nituen arren ohitura hura uzteko. Ezin izan nuen.
‎Gogoan dut ez nuela negarrik egin, barrenak ez zidala aienerik eragin. Bi metrora neukan hildakoa.
‎Gure artean, ordea, ipuin bildumak dira, edo Kutsidazu bidea, Ixabel bezalako nouvelle bat, bide hori urratu dutenak. Aitortu behar dut ez dudala fenomenoaren alderdi horretarako (ere) azalpen argirik.
2003
‎Inpartzialtasuna ziurtatzea izan litzateke aukeraketarako helburuetako bat. Gai honetan esan behar dut ez dudala ulertzen zergatik Jaurlaritzak behin eta berriz unibertsitatea baztertzen duen horrelako gauzak egiterako orduan.
‎Domine salvam fac rem publicam!,. Jauna salba ezazu, otoi, Errepublika!?. Aitortu behar dut ez ninduela ez, otoitz horrek, orduan biziki kilikatzen.
‎Etzi nahiko nuke Sevim en ikustera joan. Espero dut ez duzula deus nire ideiaren kontra. Ahmet harritua zenez Oya k bere baimena galdegitea, eta ez zuenez lehen arratsetik irudi txar bat ukan nahi, segidan baietza eman zion.
2005
‎–Ez duzue ulertuko, neuk ere ez dut ulertzen, esan nahi dut ez lukeela horrela izan behar, eta gure gobernuak gauzak horrela ez izateko lanean dihardu, baina beste osasun sistema baten barruan daude, eta han esku sartzea oso gai delikatua da. Ez gaude azalpen gehiegi emateko moduan, ulertzen duzue?
‎–Uste dut ez dutela hesia pasatu, kalapita ederra sortu da aterpetxean. Dena dela, luze barik irits daitezke inguru hauetara, trafikoak galarazten ez badie.
‎Baina esan dit seietan dela aitaren meza eta seiak baino apur bat lehenago irten behar dudala zinetik eta elizara joan. Eta nik pentsatu dut pelikulak inoiz ez direla seiak baino lehen amaitzen eta pentsatu dut ez dudala pelikula osorik ikusiko, baina Bai esan diot izekori. Gero esan dit izekok zapatak jarri behar ditudala elizara joateko.
2006
‎Xehetasun bat bera ez zuen falta. Eta zin egiten dut ez nuela lehenagotik ezagutzen, ez nuela ezein iragarki edo herri telebistako publierreportajetan ikusi, ez nuela ideia ñimiñorik ere eraikin horren itxuraz, ezta interes berezirik ere hartan, Aintzanek bere aferaren babesleku izan zela kontatu zidan arte behintzat. Ez dut egun hartan egin nuenaz askorik oroitzen:
‎Baditugu, beraz, aditz forma harrigarri, konplexu eta ia ahoskaezinak, txukun txukun sortuak eta eratuak, betiko gure hizkuntzaren corpusean jasoak, inortxok ere erabili eta erabiltzen ez dituenak, eta, iruditzen zait, inortxok erabiliko ez dituenak. Pentsatzen dut ez dugula absurdo horren esklusiba izanen, eta beste hainbat hizkuntzatan ere antzeko eraikuntza lan irrealak egin izan dituztela. Eta absurdoa litzateke, agian, aditz sisteman ere hutsuneak uztea, frogaezinak gerta litezkeen balizko erabilera irizpideen arabera.
2007
‎«Nik dakidana arte, ez dago hori egiten duen erregulaziorik [añadir melamina] legez kanpokoa», dio Ji Denghuik, enpresa kimiko txinatar batekoak, Associated Press berri agentziari. «Melamina toxikoa den ala ez, uste dut ez duela kalterik egiten kantitate oso txikitan bada. Bestela, konpainiek ez lukete egingo [añadir melamina]».
‎– Iparraldekoa zara? Espero dut ez dudala zuen altxorra masakratu!!!
2008
‎–Uste dut ez zuela zuekin zerikusirik. Batzuetan norberari gertatzen zaio zerbait eta besteak pentsatzen du bere erruagatik izan dela.
‎–Uste dut ez duela inorekin egoteko gogorik, berarentzat denbora behar duela. Esan, ez du esango.
‎Barrutiak oihaneko animalia bat dirudi kokoriko. Pentsatu dut ez dudala ezer gehiago esateko, edo gutxi gehiago, behintzat. Hondamendia onartzeko oso modu egokia iruditzen zaidala azpimarratzea gustatuko litzaidake, batez ere Polixemarena, zeina gure aita bezalakoa iruditzen zaidan.
‎Haatik, nire ingeles kaskarrak –beraiena bezain kaskarra, esan dezadan bide batez– behin eta berriro huts egiten zuen eta komunikazioa zaila izaten zen. Google ri esker Donostiako irudi batzuk erakutsi ahal izan nizkien baina uste dut ez zutela piperrik ulertu Basque Countryari buruz hitz egiten hasi nintzaienean...
2009
‎–Sumatzen dut ez duzula nireganako nahitasun handirik.
‎Jakin mina nuen zein bai zein ez bereizteko. Egia da telefono aurkibideak Koldo Izagirrerena dakarrela eta dei diezaiokegula, baina uste dut ez dugula sortzaile handiei denbora kentzeko eskubiderik, nik behintzat ez.
‎Ea ez duen eragozpenik emaztearekin janaria prestatu dezadan. Uste dut ez dudala ahalegin handirik egin behar inor konbentzitzeko, japoniarrak adeitsuak direlako eta laguntzeko prest egoten direlako.
‎Emaitza ofizialak bipil salatu ditu Mousavik. . Gogor salatzen ditut boz hauetako emaitzak zenbatzean gertatu diren arau urratzeak, eta ozen esaten dut ez dudala jukutria honen aurrean burua makurtuko?, adierazi du hautagai erreformistak. –Agintari batzuen ekintzek Errepublika Islamikoaren oinarriak berak kolokan jartzen dituzte, eta tiraniara eraman gaitzakete?, gaineratuta, Mousavik, gezurraren eta diktaduraren botereei aurre egiteko?
‎Pentsatu dut ez dutela lanposturik sortzea nahi, bestela, ez dut haien kritika ulertzen. Tokiko erakundeak eta irabazi asmorik gabeko enpresak dira diru laguntza jasoko dutenak, ez dezatela akordioaren edukia itxuraldatu.
‎Lamerako Pereiraren kiosko inguruan, Xixilira joateko gogoa etorri zait. Zapatua izanik portuko beharginek ez zutela lanik egingo kontuan hartuta, pentsatu dut ez nuela enbarazurik egingo moilatik paseoan joango banintz. Haranzko bidea hartu dut, bueltan joango nintzela amuma bisitatzera esanda neure buruari.
‎Gure artean, berriz, izenak katalanak banatzen ditu, eta kantatzeko orduan Ithakarantz egiten dugu ihes. Baina uste dut ez dudala galderak duen enigma punttu hori hondatuko esaten badut ez garela kantagintzaz bakarrik ari. Kontua zera da:
2010
‎Baina nire ustez ez dira nahiko helduak hori ondorioztatzeko, eta zoritzarrez, uste dut ez dituztela benetako aukerak udal hauteskundeetan egoteko, erantsi du.
‎Baina burua ezker eskuin mugitzen ikusten zaitut, eta susmoa dut ez zaitudala konbentzitzen, eta ea beste bide bati ekiten diodan, Damaso.
‎Hori bai, abisatzen dizut, zuk zeure idazkia espainieraz egin zenidan bezala, nik euskaraz egingo dizudala; pentsatzen dut ez duzula ulertzeko arazorik izango, ez baitut zalantzan jartzen mota bateko zein besteko zeruan egongo zarela, Espiritu Santuaren garrak hartuta, hizkuntza guztien jabe; gerta liteke, haatik, zeruko kontuak horrelakoak ez izatea; bada, hala ez badira, zeruan izango da, bai, euskaltegiren bat, eta matrikula zaitez haietako batean, ea euskara behar bezala ikasten duzun behingoz?...
‎; eta, burua ezker eskuin mugitzen zuela, jarraitu zuen: . Baina ikusten dut ez dituzula txokolatezko musuak gogoko dagoeneko??; oihu egin nahi izan nion, baietz eta baietz, azken bolada hartan, ordu bakoitzean, minutu bakoitzean eta segundo bakoitzean, bere txokolatezko muxua besterik ez nuela irrikatzen, baina airea falta izan zitzaidan oihu hura nire baitan biribiltzeko, eta, eskuaz keinu bat egiten nuela Helena bazter zedin, aurrera egin nuen; eta eman nuen pauso bat, eman nituen bi eta hiru eta lau, eta, gehien behar nuèn mementoan aire burbuila bat birikaratzen nabaritu nuelako edo, nola itxiko nizkion, bada, ateak aukera hari, behin itxiz gero betiko itxi bainiezazkiokeen!?, jiratu eta honela esan nion:
‎argazkietako jendea. Pena dut ez ditudalako hobeto
‎Gaur egun gauza bera egin bagenu, beste era batera egingo genuke, ziur. Nik uste dut ez genuela oso ondo asmatu behar horiek zeintzuk ziren igertzen; ez genuela behar horiek ondo definitu eta antolakuntza egoki bat egin, guztiaren ordezkapena eramateko. Denborak ematen duen perspektibarekin diot hau, noski.
‎Enpresari buruz jakin nahi diren hamar datu gutxienez pentsatzea komeni da. Uste dut ez duela lanpostuaren profila Beste behin ere, elkarrizketatuaren estresarekiko erresistentzia frogatu nahi da. Airetsu ateratzeko, beste galdera bati erantzun behar zaio, aldatu gabe:
‎Funtsezko aferaz, Urdaibain beste Guggenheim bat egin behar den ala ez, ez dakit zer pentsatu, are gehiago, uste dut ez dudala iritzirik izan nahi. Euskal Herrian askotan gertatzen den bezala argudioak atzean daude jadanik eta politika ziztrinenaren joko hutsa dugu begien aurrean.
‎Bazkari honetarako ondo prestatu nahi nituen gauzak, baina ez ondoegi; esan nahi dut ez nuela toki dotoreegi edo nabarmenegi bat aukeratuko, ez nuen giro erromantikoa prestatzen nenbilelako itxurarik eman nahi, nahiago nuen normaltasun baten barruan joatea dena, bai H. izutu edo estutu nahi ez nuelako, bai neure burua seduzitzailearena egiten imajinatu nahi ez nuelako ere. Hortaz, leku txukun bat hautatu nuen, diskretua baina ez intimoa ere, lasai jan eta lasai hitz egiteko modukoa.
‎Baina burua ezker eskuin mugitzen ikusten zaitut, eta susmoa dut ez zaitudala konbentzitzen, eta ea beste bide bati ekiten diodan, Damaso.
‎" Yo no sé/ qué te diera por un beso,/ ¡ un beso de chocolate!"; eta, burua ezker eskuin mugitzen zuela, jarraitu zuen: " Baina ikusten dut ez dituzula txokolatezko musuak gogoko dagoeneko..."; oihu egin nahi izan nion, baietz eta baietz, azken bolada hartan —ordu bakoitzean, minutu bakoitzean eta segundo bakoitzean— bere txokolatezko muxua besterik ez nuela irrikatzen, baina airea falta izan zitzaidan oihu hura nire baitan biribiltzeko, eta, eskuaz keinu bat egiten nuela Helena bazter zedin, aurrera egin nuen; eta ema... " Helena!"; eta Helena ere jiratu, ni nengoèn norabidean bi edo hiru pauso eman, eta halaxe segitu nuen:
‎Hori bai, abisatzen dizut, zuk zeure idazkia espainieraz egin zenidan bezala, nik euskaraz egingo dizudala; pentsatzen dut ez duzula ulertzeko arazorik izango, ez baitut zalantzan jartzen mota bateko zein besteko zeruan egongo zarela, Espiritu Santuaren garrak hartuta, hizkuntza guztien jabe; gerta liteke, haatik, zeruko kontuak horrelakoak ez izatea; bada, hala ez badira, zeruan izango da, bai, euskaltegiren bat, eta matrikula zaitez haietako batean, ea euskara behar bezala ikasten duzun behingoz......
‎Patxi: Be, antzutuak, esnea galdua, pentsatzen dut ez duzuela ardi beharrik esnerik ez badute...
‎" Aitortu behar dut ez nuela une batean ere pentsatu agindu zidaten misioa doilorkeria edo krimena izan zitekeenik: esan behar dut, halaber, ez dudala oroitzen egidakoaren damu txikiena ere izan nuenik.
2011
‎Esan nahi dut Erromako oroitzapen ederren artean eguerdi hartako izerdiaz eta hautsaz gogoratzeak aztoratu egiten nauela. Esan nahi dut ez dudala oroitzapen onik Erromako zooaz. Eta esan nahi dut zaharkitua eta zikina iruditu zitzaidala, azkenean ateraino iritsi, sarrera ordaindu eta barrura sartu ginenean.
‎Eta nik uste dut, Guggenheimek izan dituen bertute eta alderdi onak gutxietsi gabe, Bilbori fama handia eman dio, turismo asko erakarri du, azpiegiturak hobeagotzen lagundu du eta lagunduko du, eta abar, baina zer du, zer darama Guggenheimek barruan artistikoki edo kulturalki, ni bezalako pertsona bat berotu, poztu, eragin dezakeena? Ba, zoritxarrez esan behar dut ez duela ezer ere. Hori da fatxada bat oso ederra, eszenografia izugarri bat, kultur eszenografia bat, beste asko Euskal Herrian eraiki diren bezalakoak edo eraikitzen ari diren bezalakoak.
‎Pozten naiz harrapatu zaitudala onartu duzulako, uste dut ez zenuela beste irtenbiderik. Ez da egia jolasean denek berdintasunean parte hartzen dutenik.
‎Keak bere denbora hartu zuen biriketatik bueltan kanpora irten arte. Itxaron egin nuen (ezer esan gabe), eta uste dut ez nuela harridurarik agertu, jarraituko zuen-eta egoki iritzitakoan. Presarik ez nuela esan ordez, mahai gainean zegoen Habanos paketetik zigarro bat hartu nuen eta, su pindar batez isioturik, lainoa areagotzeari ekin nion neuk ere.
2012
‎Gogoratu nuen Iker Barandiaranek antzeko zerbait esan zuela neguan Gaur8 astekarian, nire zutabe bati erantzunez. Onartu behar dut ez dudala oso argi musika gogorra zer den. Badakit zer den, eta zein den?
‎Beste mitologiez doi doi dakit, euskal mitologiaz interesatu naiz zehazkiago. Barandiarenen bidea urratu dut, eta maleruski, uste dut ez dugula gure mitologia aski ikertu, eta oso garrantzitsua da. Hilabete honetan kaleratuko dudan liburuan Egiptoko mitologiaz idatzi dut, euskal eta egiptoar mitologiak alderatu ditut.
‎Aitortu behar dut ez nuela inondik ere kontuan hartu munizioa eztanda bakar batean alferrik gal zitekeenik, alegia, tximistak sutautsa leherraraztea, horregatik kezkatu nintzen horrenbeste orduko tximista eta trumoiek hura pentsarazi zidatenean.
‎Hitzik gabe hori guztia, egongelaren erdi erdian, zutik. Aitortu nahi dut ez nuela uler­tzen zer gertatzen zen. Bai, ordea, kontua larria zela.
‎Joseba Lakarra dekanoaren babes eta laguntzarekin, hamaika lan egindakoak gara, dekanorde gisa, 1998tik aurrera, ikasturtean Itzulpengintza eta Interpretazioko lehenengo promozioko ikasleak matrikulatu ahal izateko eta itzulpengintzako unibertsitate ikasketak Euskal Herrian behar bezalako kalitatearekin eskaini ahal izateko. Lehenengo ikasle horien artean zegoen Aiora Jaka, eta pentsatu gura dut ez genuela dena txarto txarto egin, lehenengo promozio hartako ikasle batek, hamar urteren buruan, itzulpen ikasketetako doktore tesia defendatu ahal izan badu gure unibertsitatean.
‎NEKANE. (Serio) Espero dut ez dituzula zure beharrak egin barik itxiko zure alabaren kasua dela eta.
‎Urnietako festei dagokionean esan behar dut ez dudala horrelakorik nabaritu. Alderantziz, azken Aiurri irakurri dut eta gaur gaurkoari egokituak iruditu zait egitaraua. Benetako tradizioa eta gaurkotasuna uztartzen dituen programa ikusi dut eta hori beti da pozgarria.
‎Baina ez da dena jai gure inguruan. Uste dut ez duela behar besteko oihartzunik izan gure inguruan Fagor taldeak soldatak %5 eta %9 artean murrizteko hartu duen erabakiak. Hedabideetan agertu da albistea, baina ez dut nik kalean komentario askorik entzun.
‎Nire kokalekuaren aztarnarik ere ez dut emango. Espero dut ez dudala jakin behar ez denik salatuko orriotan. Zer gerta ere.
‎Aitaren etxea defenditu nahi dut ez dut lehengoen lana ahatzi nahi aitari eman hizkuntza aitak eman maitasun bizia beso bular eta arima ditut lurra saltzen laguntzen duen lege zuzenaren ukatzeko kostaldetik datozen hodei eta haize hezeen gozatzeko
‎Ez zidan minik egin nahi, baina egin didan min guztia eta gero, telefonoa eten dut ez dudalako inoren beharrik, atea ere itxi dut udaberrira arte, ez dudalako inoren beharrik ez dut hitz egiteko inoren beharrik, batez ere ezer ez esateko, edo hobea edo okerragoa naizela frogatzeko ez dudalako inoren beharrik.
‎Milesker nirekin egonik. Nik ez dut ez duzu. Kirie Leison entzun.
2013
‎–Pena dut ez baituzu Pierre ezagutuko, erran zuen Joanak?. Pauetik kanpo dabil seme zaharrena.
‎–Neure hitza jartzen dut ez dudala hemen esan auzuneko beste edozein etxetan, Netherfielden salbu, esan nezakeena baino gehiago. Hertfordshiren ez dute batere gogoko.
‎–Bai bata eta bai bestea, eta biak neurri handian, neure ustez, arrapostu zuen Wickhamek?; urte askoan egon naiz hura ikusi barik, baina ondo baino hobeto gogoratzen dut ez nuela egundo atsegin izan, eta molde diktatorial eta insolenteak zituela. Nabarmenki argia eta zentzuzkoa izatearen fama dauka; baina uste sendoa dut dohainen zati bat bere maila eta fortunatik datorkiola, beste zati bat bere molde agintzaileetatik, eta gainerakoa bere ilobaren harrotasunetik, gizon horrek berekin zerikusirik duen orok lehen mailako adimena edukitzea gura du eta.
‎Ui! Uste dut ez duzula Leo ezagutzen, nire izeba da. Bueno?
‎Euskarazko sorkuntzan arlo batzuk irispen arazoak agertzen hasiak ziren, erdal komunitatearentzako ikusezinak izatearen sentsazio moduko bat, eta euskal komunitatean bertan gero eta oihartzun txikiagoa. Eskenatokiaren gaineko eta alboko jendearekin kontu hauetaz mintzo, uste dut ez gintuela kezkatzen hainbeste laino beltzen kopuruak, plazako arkuperik ezak baizik. Arkupea, ez laino beltzen euritatik babesteko, baizik eta berriketarako, transmititzeko, euria ari duen bitartean horren guztiaren norabideaz solasteko.
‎Atxikitzen dut haren lekua nire ondoan. Erran didazu hil zela zure emaztea. Bai hila da baina etortzen da halere. Bere lekua da. Uste nuen zerura edo ifernura joaten ginela hil ondotik. Ikusten dut ez duzula fitsik ulertzen, hil eta, munduan egoten gara maite izan ditugun jendeekin. Pusa zaitez esan dizut.
‎Suposatzen dut ez duela zentzurik esatea: " Kontuz ibili”.
‎Berarekin hitz egin dut ez zenutelako soja esnerik.
‎Azkenaldian ez dugu sexurik izan, ulertzen dut ez dudala gorputzik.
‎Beraz, pentsatu dut Ez dut zer egiten duzun jakin nahi.
2014
‎100 urte bete dira egunkarietan hitz gurutzatuen jolasa argitaratu zenetik. Aitortu behar dut ez dudala jolasa gustuko. Gure hizkuntzak r asko erabiltzen ditu.
‎Esan behar dut ez dudala onartzen emakumeek egindako arte garaikideaz hitz egitea, ez bada, simetrikoki, gizonek egindako arte garaikideaz hitz egiten. Beraz, sortzailea (gizonezkoa ala emakumezkoa izan) feminista bada, bere lanak teoria eta borroka feministen zordun izango dira, gehiago edo gutxiago, eta era berean, arte garaikidean ematen den ekintza espresiboaren eta beronen diskurtsoaren zordun ere izango dira.
‎Trenaren baliagarritasuna defendatzen duten asko ez datoz bat AHTaren ereduarekin... Uste dut ez ditugula horren gauza ezberdinak defendatzen, baina hitzak nahi duten moduan ulertzen dituzte batzuek. Gasteiztik Bilbora joateko, trenbide berria egin behar da ezinbestean.
‎Egia esan, ez dakit. Baina uste dut ez duela ezertan laguntzen presoek prozesuaren alde egin ditzaketen ekarpenei oztopoak jartzeak. Foro Sozialaren gomendioen jarraipen batzorde bat aurkeztu duzue.
‎Gogoan dut ez nuela mezua gustuko izan abestia lehendabizikoz entzun nuenean eta gainera ezinezkoa zitzaidala lotzea taldeak transmititzen zidan askatasun indar burujabetza sentipenarekin, baina Parralean talde formatuan Napoka Band bilakatuta aditu genituenean iluntze errepikaezin hartan ondo oroitzen dut Mirenek aldaketa eder bat egin ziola letrari,
‎Hasieran esan dut ez nuela barkamenik eskatu nahi, ez da hori nire asmoa. Baina hobeto pentsatuta, lau gazteri barkamena eskatu nahi diet:
‎Zintzoki aitortu behar dut ez dudala Guaixe aldizkaria zuenera gerturatu naizen arte fisikoki eskuartean inoiz izan, izena, ezaguna nuen arren. Orain ez naiz oroitzen baina ziurrena da duela urte batzuk, kontzertuen agenda bidalketetan Guaixe presente izanen zela Sakanako erreferente gisa.
‎Gutxi ikusten zen, lainotuta. Imajinatzen dut ez zuela euririk bota haizea zebilelako, Berorrek ere badaki nola izaten den hori. Gurpilak ia ez ziren harriekin trabatuta gelditzen, belarretatik joatea erabaki nuelako, bide ondotik baina belarretatik:
‎Aldaketak ez nau harritzen, egonkortasuna nahiago dut ez dut arriskurik hartzen eta gupidarik gabe birrinduko dut nire agintearekiko mehatxuak
2015
‎–Onartzen dut ez genuela matxinada aurreikusi, baina, fenomeno horiek aintzat hartu bagenitu, zer edo zer gertatzear zegoela antzeman genezakeen agian.
‎–Uste dut ez duzuela lana behar bezalako arduraz hartu, erran zigun?. Inurri asko daude Arkamen.
‎–Santik jakinarazi zigun beste joko zelai batean sartzekoak ginela, eta aztertu beharra zegoela. Uste dut ez dudala gezurrik esaten, berak [Brouardek] eskalada armatua berrikusi behar zela uste zuela esaten baldin badut. Bere sentiberatasun osoarekin transmititu zuen.
‎Jarduneko gobernua baitzara. Ezin izan zen ezer egin, eta uste dut ez genuela ezer egiteko ez asmorik, ez konpromisorik?.
‎Arakneren zapian Europa bahitua ikus omen zitekeen, zezen bihurtutako Zeusek bizkar gainean zeramala; Asteria ere ikus zitekeen arranoaren itxuran mozorrotutako Zeus jainkoarekin, nahi dut ez dut nahiko borrokan?; Leda ere bai beltxarga bihurtutako Zeus jainkoarekin maitasuna eginez; eta Alkmene engainatua, Anfitrionen itxura hartutako Zeusekin ohean. Atenearen aitaren itxura aldaketa gehiago ere ikus zitezkeen oihal hartan.
‎–Nire lankideak oso ondo azaldu duen moduan, BIDESA konpainia publikoa da, bestela esanda, gu guztiona, zuon guztiona. Beraz, esperantza dut ez dituzuela txarto hartuko zuekiko zerbitzua hobetzeko orain egingo dudan ikuskaketa txiki hau eta berorrek sor litzakeen eragozpenak?.
‎Beste on handi batzuk ere badakartza honek berarekin batera, baina gauza hauek eragiten dituzten ondorioez hainbeste esan eta esango denez gero, ez dut nahi neure burua eta zuek nekatzerik; biziki ohartarazten dizuet, ordea, Jaunak arimei mesede hauek egiten dizkiela jakin edo entzun dezazuenean, bide horretatik zuek eraman zaitzatela sekula ere ez eskatzeko ezta desiratzeko ere; [15] oso ona iruditzen bazaizue, eta estimu eta begirune handiz hartu behar bada ere, ez da komeni arrazoi batzuengatik: lehenengoa, apaltasunik eza delako inoiz merezi ez duzuena zeuei eman dakizuela nahi izatea, eta hala uste dut ez duela apaltasun handirik izango desira hori izan dezanak; izan ere, nekazari xume bat errege izatea nahi izatetik urruti dagoenez, ezinezkoa iruditzen baitzaio, merezi ez duelako, horrelaxe dago pertsona apala ere halako gauzei dagokienez; eta nik uste dut ez dela inoiz gertatuko, Jaunak mesede horiek egin aurretik norbere buruaren ezagutza handia ematen duelako.... Izan ere, halako pentsamenduak dituenak nola ez du ulertuko mesede oso handia egiten zaiola infernuan ez edukitzeaz?
‎3 Uste dut ez dudala sekula aditzera eman hau orain bezain ongi; izan ere, Jainkoa barruan bilatzeko (kreaturetan baino hobeki aurkitzen baita eta gure probetxu handiagorako; hala dio san Agustinek aurkitu zuela, toki askotan haren bila ibili ondoren), laguntza handia da Jainkoak mesede hau egiten duenean. Eta ez pentsa adimenaren bidez denik, Jainkoa norbere baitan pentsamenduaz gauzatuz, ezta irudimenaren bidez ere, norbere baitan irudikatuz.
‎heriotza gozo bat da, arima gorputzean egonik izan ditzakeen jarduera guztietatik askatze bat; atseginezkoa, egiaz gorputzean badago ere, arima harengandik askatu egiten dela dirudielako, Jainkoagan hobeki egoteko; hala gertatzen da, arnasa hartzeko ere bizirik geratzen ote zaion nik ez jakiteraino. Orain horretaz pentsatzen ari nintzen, eta uste dut ez duela arnasarik hartzen, edota hartzen badu ez da konturatzen; bere adimen osoa sentitzen duen zertxobait ulertzen erabili nahi luke eta, horretarainoko indarrik ez duenez gero, harri eta zur geratzen da; horrela, guztiz galtzen ez bada ere, ez du mugitzen ez oinik ez eskurik, zorabio handiak jota hilik dagoela dirudien pertsona batez hemen esan ohi dugun bezala baitago....
‎gehiagoa eta gutxiagoa dagoelako. Bat egiteari dagokionez, uste dut ez dudala gehiago esaten jakingo; baina Jainkoak mesede hauek egiten dizkion arima prestatzen denean, Jaunak haiengan egiten duenaz gauza asko dago esateko. Gauza batzuk esango ditut eta nola geratzen den arima ere bai.
‎Diodan honetan, nahigabe honekin nengoela, Jauna agertu zitzaidan eta atsegin handia eman zidan, eta esan zidan egin eta igaro nintzala gauza hauek Beraganako maitasunagatik, orain nire bizia baitzen behar zena. Eta honela, uste dut ez nuela nahigaberik izan Jaun hau eta nire poz emailea neure indar guztiez zerbitzatzeari emanda nagoenez gero; izan ere, pixka bat sufritzen uzten zidan arren, hainbesteraino pozten ninduen, non alferrik baita sufrimenduak nahi izatea.
‎Argi argi zela Jainkoaren espiritua esan zidan, eta otoitzera berriro itzuli beharra zegoela: ez nengoelako ongi finkaturik, ezta hildura ulertzen hasirik ere (eta horrelaxe zen, izena bera ere uste dut ez nuela ulertzen eta), eta otoitza inola ere ez uzteko, hartan ahalegin handiak egiteko baizik, Jainkoak hain mesede apartekoak egiten zizkidanez gero; ea zer nekien nik Jaunak nire bitartez pertsona askori on egitea ez ote zuen nahiko, eta beste gauza batzuk (izan ere, aurrez iragarri zuela dirudi Jaunak nirekin geroago egingo zuena); eta erru handia izango nuela neure gain Jainkoak egiten zizk...
‎Adimenak, ulertzen badu ere, ez du ulertzen nola ulertzen duen; behintzat ezin du konprenitu ulertzen duenik. Nik uste dut ez duela ulertzen, bada, diodanez, ez du ezer ateratzen.
‎Uste dut on litzatekeela, oi ene arima, erreparatzea Jaunak zer arriskutatik atera zaituen eta, maitasun hutsagatik hura iraintzeari utziko ez bazenio ere, beldurragatik behintzat utz diezaiozula, mila aldiz egoera arriskutsuagoan zuri bizia kentzeko ahala baitu. Uste dut ez dudala gehitzen asko beste mila esanda ere, neure bekatuak kontatzean kontuz ibiltzeko agindu zidanak agiraka egin arren, eta nahikoapainduak doaz.
‎18 Beste batzuetan, arimako ergelkeria batek jotzen nau, nik hala dela esango nuke?, uste dut ez dudala ez onik ez txarrik egiten, esaten den bezala, jendearen airean ibili baizik: ez penarik ez aintzarik, ez bizitzarik ez heriotzarik, ez atseginik ez atsekaberik.
‎Valladolidera etorri zitzaidan hitz egitera poz pozik eta zer zeukan eskuratua esan zidan; nahiko gutxi; erlojuz ongi horniturik zihoan, bost baitzeramatzan; grazia handia egin zidan. Orduak ongi antolaturik izateko zela esan zidan, ez zuela joan nahi beharrezko gauzarik gabe; uste dut ez zutela non lo eginik ere.
‎Nik gurekin zihoanari nion erruki, zuzen gindoazela esan ondoren, ibilitako bidean atzera egin beharra izaten zelako. Hala ere, berezko izaera ona izanik, uste dut ez nuela egundo haserre ikusi; horrek benetan harritu ninduen eta gure Jauna gorestera eraman; izan ere, berezko izaera ona denean, okasioek gutxi egiten dute. Nik goretsi egiten dut bide hartatik onez atera nahi izan gaituelako.
‎Haietako batean, Jauna hartu ondoren otoitzean nengoela, gure Jaunagandik aditu nuen beraren zerbitzurako izango zela etxe hura. Uste dut ez nituela han eramango oraindik bi hilabete, neure espirituak presa ematen zidalako Valladolideko etxea fundatzera joateko, eta horren arrazoia orain esango dudana zen.
‎4 Uste dut ez genukeela ezer galduko berorren aitatasuna Gorpuztirako hona etorriko balitz; horrela, elkarrekin joango ginateke. Ez da asko nekatuko karro batean etorrita; izan ere, aita frai Antonio nirekin joan arren, dagoen eran egonik, nahiko zeregin izango dugu berarekin.
‎6 Bihar joango dira Remedios eko aita priorea eta priore ordea Umbretera, hemen dagoen artzapezpikuak deitu baitzien. Hauek ez badute ekartzen aita bisitariak egin duena baliogabea dela (eta uste dut ez dutela ekarriko), gauza handia egongo da egina. Jaunak bidera dezala guztia bere zerbitzurako, eta berorren agurgarritasuna gorde beza sirenaren kantaren liluratik, baita ene aita Padilla lizentziaduna ere; muin egiten dio eskuetan behin eta berriz honi eta berorren agurgarritasunari nire nebak.
‎2 Granadako fundaziorako hortik bi moja ateratzeko agindua eman dut, eta uste dut ez dituela berorrek eskasenak emango, eta horrela eskatzen diot, mesedez, konturatzen baita zein garrantzitsua den perfekzio handikoak eta trebeak izatea. Era horretara, tokia geratuko zaio moja gehiago hartzeko eta zorra lehenago ordaintzeko, oso gogor egiten baitzait hemendik Burgosera joatea nire nebaren kapera egiteari ekin gabe.
‎4 Berorren gutuna ikusi nuenez gero, berehala bidali nion artxidiakonoari berea. Nik uste dut ez duela ezer egingo, eta inori nahigabe gehiago ez ematea nahiko nuke; dagoeneko artzapezpikua dugunez gero, ageriko gauza da eta, pentsatu dut beraren bitartez ahalegintzea, hemengoei esan diezaien.
‎Hunkitzerainoko poza hartu dut, eta grazia egin didate berorren barka eskatzeek. Nik bezain gartsu maite banau, barkatuko dizkiot eginikoak eta eginkizun direnak; berorren agurgarritasunarekin dudan kexarik handiena, nirekin gutxitan egon nahi izaten zuela da, eta argi ikusten dut ez duela errurik, eta horrela esan nion Malagóngo ama prioreari; kontua da, Jaunak nahi izan zuela nik hor hainbeste neke izatea eta horrek nekea arintzen zidanez gero, Jaunak kentzeko agintzen zuen. Jakina, berorren agurgarritasunak eta ahizpa horiek atsegin pixka bat hartzearen truke, ontzat ematen ditudala igarotako nekeok, baita handiagoak izan balira ere.
‎11 Uste dut ez dudala hemen igaroko urtarril osoa, hau niretzat toki txarra izan ez arren, hainbeste gutun eta zeregin ez baititut. Aita bikarioak Arenasko fundazioa egiteko eta han bil gaitezen hain gogo bizia izanik, uste dut hemengoa laster amaitzeko aginduko didala; eta, egia esan, gehiena eginda dago.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia