Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 204

2008
‎Frantziako Tourra amaitzen dudan bakoitzean esaten dut ez naizela itzuliko, baina denboraldia hastearekin batera hor hasten naiz berriz prestatzen. Tourrari esker hazi naiz txirrindulari gisa, eta horregatik erakartzen nau hainbeste lasterketa honek.
‎Zer edo zer aitortzen hasiz gero, egin nezakeela inpaktu handiagoko adierazpenen bat pentsatuko duzue, ziurrenik. Tira, hala bada, ikusten dut ez zaletasuna uste baino gehiagorekin partekatzen dudala. Uste nuen sekulako arrakasta zuen saioa zela, ETBren ikusleongan klixeak sortzeko gaitasunekoa eta apurtzailea barre eginarazteko aukeraturiko ikuspuntuari zegokionez.
‎Horregatik galdetzen dut ez ote den hobe Abiadura Handiko Trena lurperatzea, hilerrikoen ilunpe berean egin ahal izan dezaten handikozaleek aitzina, argiaren eta paisaiaren marruskadurak berandutu gabe.
‎Egun txar honi ez diot inongo arrazoirik aurkitzen. Beste noizbait aipatu izan dut ez naizela gustura ibili edo egun txarra izan dudala, baina hainbestean ibili naiz; behar baino gehiago sufrituz, baina aurrekoengandik gertu.
‎Tira, literatura pasio batetik sortzen da. Nik sinesten ez baldin badut, nahiago dut ez idatzi, hori garbi daukat. Baina kontrolatu behar dut hori.
‎Zorionez, euskaraz asko argitaratzen da, eta horrek nire obrarekin zorrotz bihurtu nau. Ikusten badut testu bat euskal bibliografia potoltzera datorrela, beste bat gehiago dela, orduan nahiago dut ez argitaratu.
‎Arlo fisikoa alde batera utzita, jokoan daukat burua. Uste dut ez didatela buruko min gehiago emango.
‎Nik sasoi bat ezer irabazi barik jokatu gura dut. Beraz, datorren denboraldian ez dut ez fitxarik, ez diru saririk eskuratuko», azaldu zuen talde zuri gorriko kapitainak. Beraz, konbenioz kobratzea tokatzen zaizkion 105.000 euroak itzuli egingo ditu.
‎Sasoi bat ezer irabazi barik jokatu gura dut, eta ez dut ez fitxarik, ez diru saririk eskuratuko»
‎Galdera hau sortzen den bakoitzean, edozein erantzun emanda istilua sortzen da. Nahiago dut ez erantzun. Errealistak izan behar dugu, eta ezker abertzaleak ere errealista izan behar du.
‎Ezin dut iritzia eman, ez dakidalako egia den edo ez. Nik pentsatu nahi dut ez dagoela halakorik futbolean, eta kirol arlokoak edo diruari buruzkoak direla erabakia hartzeko motiboak.
‎Aipatu dugu «Los recursos humanos». Angelo Ferracuti ez da oso idazle ezaguna eta, dena aitortu behar bada, esango dut ez nuela bere lana aurretiaz ezagutzen. Hala, eskertu dut Meettok en ahalegina:
‎Halere, Galdosek erabat baztertu du EAren eta ezker abertzalearen arteko elkarlana. «EAk garbi dauka zein den bere esparrua, eta uste dut ez dela behar beste esparru horretara jauzirik ematea». Besteak beste, ezker abertzalearen eta EAren esparruak «erabat desberdinak» direlako alboratu du lankidetza hori.
‎Aldaketa bat gertatu da, eta hori konpontzen saiatu behar dugu. Pentsatzen dut ez dela soilik terminologia kontu bat. Gainera, politikariek 830 kirolariren iritzia ezin dute baztertu.
‎Batzuetan esperantza iluna da, eta besteetan argitsuagoa. Nik pentsatzen dut ez dela posible erabat galduta egotea, zerbait gelditu behar dela uste dut. Itxaropen horrekin bizi da musikari eta idazlea, eta itxaropen horren mugan idatzi ditu Egunsentiaren esku izoztuak obrako poemak.
‎Hala da. Nik nahi nuke gazteek oztoporik ez dutela nabaritzen esango balute, baina uste dut ez dutela horrelakorik esango. Nik nabaritu dut badagoela misoginia latente bat, fina eta sotila.
‎Uste dut ez dela ulertu egin nahi izan duguna. Badakigu ikasle guztiak ateratzen direla gaztelaniaz komunikatzeko gai, eta badakigu ikasle elebidunak B eta eredutik ateratzen direla.
‎Gauza horiek konplikatuak dira. Eta nik bere kasuaz hitz egin eta sinatu baino gehiago nahiago izan dut ez egin, harreman afektibo bat dagoelako. Nire ustez, administrazioa guztiz erraturik eta okerturik dago.
2009
‎Orain arte egindako ibilbideari dagokionez, bereziki nire erantzukizunari dagokionez, bene benetan sinesten dut ez neukala beste aukerarik une bakoitzean hartutako erabakiak hartzea baizik. Honela, sailera 2007ko udan heldu nintzen, eta ordurako Iruña Veleia kasua oso korapilatua zegoela ikusirik, aholku izaerako zientzia batzordea abian jartzea erabaki nuen, zertxobait lehenago apartekotzat jo ziren aurkikuntzei oinarri zientifikoa eman edo ken ziezaien, eta ondoriozko neurriak har zitezen ala ez.
‎Jainkoarengan sinesten dut nik, eta, aldi berean, bizitzaz gozatzen dut. Horrekin esan nahi dut ez daudela bi gauzak kontrajarriak. Bestalde, ziurrenik esaten bada, gauzak hain seguru ez dauden seinale da.
‎Nik uste dut sozialistek Araban gehiengoa lortuko dutela, baina ahalik eta hautetsi gehien lortu dituzte, EAJ baino hiru gehiago gutxienez. Eta alderdi txikiei dagokionez, nik uste dut ez dutela aukerarik izango gehiengoetan eragiteko. Borroka beraz, EAJ eta PSEren artean dago.
‎Galdosek argi dauka hauteskundeetako emaitza jipoi izugarria izan dela EArentzat, baina porrot hori ez dela aspirina batekin sendatuko ohartarazi du: Uste dut ez zela ona izango Unai Ziarretak presidentetza utzi, eta talde beretik presidente berri bat ateratzea, talde bereko pertsona horiek hartu diren erabakiekin zerikusirik izan ez balute bezala.
‎Gauza bera esan du Marie Ange Gondart andereak, autoz igaro baitzen atentatua gertatu zen unean bertan eta tiro egilea oso hurbil bizpahiru metrora ikusi baitzuen. Tiro egilearen begiak eta aurpegia ikusi ditut eta ziurtatzen ahal dut ez zela Yvan Colonna; hamar urteren buru ere tiro egilea erakusten badidate ezagutuko nukeela ziurtatzen ahal dut, adierazi du atentatua hurbilenetik ikusi zuenak.
‎Antton, Maialen, Jon, Elixabet, Iztebe eta Laurendirentzat izan behar da... Uste dut ez naizela euskalduna, euskara ikasi dudalako, ene eguneroko bizitzan euskaraz mintzatzen naizelako baizik. Haiekin euskaraz hitz egitea izan da, agian, ene motibazio handiena.
‎Hori esaten dute. Nik ere pentsatzen dut ez dela kasualitatea. Kopak duen egiturak on egiten digu, ondo egokitzen da gure jokoa lehiaketa horretara.
‎ez dut ezer ulertu. Edo bestela esanda, ulertu dut ez dudala zerbait ulertu behar; aitzitik, irakurri behar dudala eta irakurritakoa iragazten utzi, baratzeak euri ura bezala.
‎Antzezlanean aipatuko diren gaietan sakontzen saiatuko dira bertsolariak. Pentsatzen dut ez dela oso arina izango, gauzak esaten saiatuko gara. Sakontzerakoan zein bidetik jo jakiten askotan ez da erraza, Zabaletaren iritziz:
‎Beraz, arrazoiz beteak sentitzen garenean eskuak eta hankak ze zitalkeriatan sartuak ditugun begiratu behar genuke. Eta idatziz jartzen dut ez inori ezer leporatu nahi diodalako, baizik eta neure buruari gogoratzeko. Kontuz beti, Irati, kontuz.
‎Eta XX. mendeko eskultorerik sonatuenetakoak harrituta zegoela erantzun zion. Madrilen, Bartzelonan eta beste toki batzuetan izan naiz, eta bakarrik hemen sentitu dut ez nintzela Espainian. Hemen gauzak bestelakoak dira, eta ez diot bakarrik hizkuntzagatik.
‎Baina ezin naiz horretan sartu. Orain ate batzuk ireki zaizkit, eta, Reala dagoen bezala, uste dut ez dela niretzat aukerarik onena, ez pertsonalki, ez ekononomikoki, ezta kirol arloari erreparatuta ere. Kontratu luzea eskuratzea du jomuga.
‎Hau guzti hau jakin ostean, jendea libre da nahi duena egiteko, niri dagokidanez, ordea, garbi utzi nahi dut ez naizela Berebarren berriro sartuko. Azkenik, irakurle guztiei Berebarreko tabernarien jarrera berekoia ez izatea eskatu nahi diet, eta Amazigh herriari merezi duen begirunea izan diezaioten.
‎Nik uste dut ez baduzu espero ez duzula lortzen. Txanda irabaztera atera nintzen, eta Slaterrek baino saio hobea egin nuen.
‎Emaitza ofizialak bipil salatu ditu Mousavik. . Gogor salatzen ditut boz hauetako emaitzak zenbatzean gertatu diren arau urratzeak, eta ozen esaten dut ez dudala jukutria honen aurrean burua makurtuko?, adierazi du hautagai erreformistak. –Agintari batzuen ekintzek Errepublika Islamikoaren oinarriak berak kolokan jartzen dituzte, eta tiraniara eraman gaitzakete?, gaineratuta, Mousavik, gezurraren eta diktaduraren botereei aurre egiteko?
‎Jendilaje honekin argi eta garbi dago lanean eta euskararen aldeko borroka garbian jarraitu dugula, ez beraiek bezala, eta, batez ere, euskararen gaia aurrera atera nahi badugu, uste dut ez dugula beste erremediorik izanen, botoen bidez gailentzea baino.
‎Aurten, taldearen egoera dela-eta, niri jarri didate, pixka bat, taldeburuaren etiketa. Nik ez dut ez onerako ez txarrerako hartzen. Azken finean, neure burua estutzen dut.
‎Nire hankak, gogorrak, mojen titiak bezala ditudala esan zidan. Aitortu behar dut ez dakidala horrek zer esan nahi duen, baina, Josebaren arabera, hori ona da. Ea egia den.
‎Erdian Avey Tare, gitarra eta ahots nagusia, eta bestaldean Panda Bear, sanplerra, perkusioa eta ahotsa. Aitortu beharra dut ez nekiela nola moldatuko ziren diskoetako giroak zuzenean lortzeko, baina aurreneko kanta hasi zenetik argi gelditu zen oso set dantzagarria eskainiko zutela, iluna baina dantza egiteko aproposa. Nola dantzatu, ordea?
‎Niri sarritan gertatu izan zait gai bati buruz ezer esateko ez nuela pentsatzea baina, hitz batetik abiatuz, hitz horri lotutako bost errimarekin, zerbait esan, eta konturatzea, esan eta gero, sinesten nuela esandakoan. Uste dut ez nintzatekeela ondorio horretara helduko muga horiek izan ez banitu.
‎Susana Grisok gidaturiko saioan, azkenaldian, Espainiako Estatuko hainbat hiri handietako arazo nagusi bezala berau kokatu dute, horretarako hainbat bideo, argazki eta testigantza jendaurrean azalduz. Baliteke azken garaietako krisialdiak jende ugari bultzatu izana lanbide horretara, baina susmoa dut ez dela hainbesteko igoera izan. Ez behintzat saldu nahi diguten bezala.
‎Eta Euskaltelez, zer esanik ez. Uste dut ez dugula asmatu, ez dugula asmatzen. Hauek ez dute dirua dohainik ematen, ez eta diru truk ere, enpresa pribatuek egingo luketen bezala.
‎–Uste dut zerikusia duela nire haurtzaroan ezagutu nuen neskato batekin. Babesa behar zuen, eta harengandik oso gertu nengoen arren beti sentitu dut ez nuela nahikoa egin hura babesteko. Geroztik mamu baten antzera jazartzen nau?.
‎Diputatu andereak galdetu zidan ea zer nuen erantzuteko. Neure aztoramenduan uste dut ez dela adierazpenak egiteko momentua edo horrelako zerbait esatera mugatu nintzen, abokatu bat behar nuela pentsatuz, hildakoa leporatuko zidaten susmoa hartu bainuen. Bukatzeko, esan zidan bere bulegoan zeukan zerbitzu juridikoen idatzi bat (sic) jaso behar nuela eta handik pasatzeko Batzar Nagusietako agerpena baino lehen.
‎Niri NaBai ez zait perfektua iruditzen, ez dut gustuko AHTaren jarrera epela, adibidez. Baina esan beharra dut ez dudala ulertzen EAEtik askotan datorren diskurtsoa; Nabai= PNV= salduak. Zer, orain Batasuna ez den oro, saldua?
‎Pentsatu dut ez dutela lanposturik sortzea nahi, bestela, ez dut haien kritika ulertzen. Tokiko erakundeak eta irabazi asmorik gabeko enpresak dira diru laguntza jasoko dutenak, ez dezatela akordioaren edukia itxuraldatu.
‎Gure obligazioa museoan dagoen guztia kontserbatzea, babestea eta zabaltzea da. Eta uste dut ez dugula horren gaizki egin?.
‎Harritu egin ninduen bizitzak ematen duen perspektibarekin nola aldatzen diren gauzak. Eta garbi utzi nahi dut ez dela autobiografikoa?. Halere, kameraren atzean beste norbait jartzea nahiago zuen,, bizipenekin biziatu gabekoa?, eta Barco hautatu zuen.
‎–Sumatzen dudanagatik jende pila bat egongo da, eta han gauza txiki txiki bat izango naiz ni seien artean. Espero dut ez galtzea?.
‎Batek daki zer gertatuko den udal eta foru hauteskundeen ostean. Gainera, uste dut ez dela oso egokia hauteskundeetan gertatuko dena aurreikustea, aurretik herriak botoen bidez hitz egin behar duelako. Hauteskundeetako emaitzak ikusi ondoren etorriko dira alderdien aliantzak, baina lehendabizi herriak hitz egin behar du.
‎Lasaiago atera ziren, baina dagoeneko urduri daude hurrengo bisitarako. Ea zer gertatzen den, baina argi dut ez diedala inork ukitzen utziko.
‎edo oholtzan galdu edo joan ez. Nik uste dut ez joateko aukera gizartea beste parametro batetik neurtzen duen jendearen irtenaldia izango litzatekeela. Askok pentsatuko du:
2010
‎Ezin onartuzkoa izango litzateke, CiUra ihes egindako botoetatik eratorritakoa izango bailitzateke hirugarrengoz hiruko bat saihestearren, eta independentisten abstentzio zabaletik, honela esango bailukete: Nire botoak ez baldin badit errentagarritasun nazionalik ekarriko, nahiago dut ez eman botorik inori. Ni neu ez naiz abstentzioaren aldekoa, Parlamentuan talde propio bat lortu ahal izateko, hauteskunde legeak kopuru jakin batzuk eskatzen baititu, eta nekez lor daiteke halakorik independisten hein bat etxean geratuta.
‎Urreagak argi utzi nahi du ez dela hala izango, eta nahita ere lukeela egin. Garbi utzi nahi dut ez dela inolako fede txarrik izango. Pilotari bat bolada onean dagoenean ez dugu partida nahita etengo.
‎Orain dela gutxitik aurrera, ETB1eko eguraldi mapan, egunero egunero ikusten ditugu Ortzanzurieta eta Irurzun hitzak. Suposatzen dut ez dela izanen inoren borondate txarrarengatik, baina begiratzen baduzue Euskaltzaindiaren webgunean, ikusiko duzue bi kasuetan ere esaten dutela Ortzantzurieta eta Irurtzun direla euskal era arautuak; hortaz, ba, Andoni laguna, ez baldin badago beste arrazoi sendoagorik behinik behin horrela agertzeko, eskatuko nizueke bi akats horiek ahalik eta azkarren kentzeko.
‎Funtsezko aferaz, Urdaibain beste Guggenheim bat egin behar den ala ez, ez dakit zer pentsatu, are gehiago, uste dut ez dudala iritzirik izan nahi. Euskal Herrian askotan gertatzen den bezala argudioak atzean daude jadanik eta politika ziztrinenaren joko hutsa dugu begien aurrean.
‎Kontua ez al da izango urteetako eskaintza faltak ekarri duela eskaera falta? Lerrook idazteko orduan, egunkaria hartu eta ikusi dut ez dagoela berri bakar bat ere Valentziari eta Balearrei buruz. Bakar bat ere ez.
‎Grezian ere terrorismoaren aurkako legediaren barnean dauden auzietan aritzen naiz, eta, beraz, esperientzia pixka bat badaukat salbuespeneko prozeduretan. Batetik, esan behar dut ez dela normala Udalbiltzaren gisako erakunde bat salbuespen auzitegi batean epaitzea. Bestetik, epaiketa Madrilen gertatzeak, Euskal Herritik urrun, eta auzipetuena ez den hizkuntza batean aritzeak defentsa eskubidea urratzen du.
‎Abesbatza sortu zuten aspaldi, itsuekin, eta makina bat tokitan egon dira kantuan; orain, berriz, antzezlan batekin dabiltza: Nik autobusa kargatzen laguntzen dut, eta ziurtatzen dut ez dela ezer falta. Gero han muntaketa egiten dut, aulkiak antolatu, aktoreei lagundu....
‎Duela 40 urte sartu zen telebista etxe txiroenetan, guztietan. Frankismoan gogoratzen dut ez zegoela telebistarik. Gero, 1980ko hamarkadan ugaritu ziren pantailak eta emisio orduak.
2011
‎Gainerako sinatzaileek ere iritzi bera dutela egiaztatzeko, haiekin guztiekin harremanetan dago. «Une honetan fedea eduki behar da prozesu honetan, eta nik benetan uste dut ez dagoela kezkatzeko motiborik eta erantzun baikorra izan dela». Gobernuak ere prozesuan parte har dezan nahi du Currinek, eta Nazioarteko Harreman Taldeak «beharrezko» babesa lortuko duela uste du.
‎Bera eguneko zentroan dagoenean baino ez dut hartzen atseden. Nik ez dut ez jaiegunik, ezta oporrik ere». Maria Angeles Perez donostiarraren hitzak dira.
‎Dena gauza bera da.Tel Aviven jaio izanak eragina izan du zeure musikan eta jarreran. Bai. Beti sentitu dut ez naizela ez benetan estatubatuarra ez israeldarra. Beti kanpoan egon naiz.
‎Soluzioaren muina ala galbidearena? «Uste dut ez dagoela adorerik euskal politikagintzan galdera lotsagabe hori egiteko; beharbada Europa osoan ere ez dute adorerik». Metafora bat baliatu du azalpena argitzeko:
‎Nahiz eta maiz nahi dutena egiten duten, ukazioa bizi dugulako beti Ipar Euskal Herrian, ez da eztabaida tarterik estatuarekin. Muga hori gelditzen da gainditzeko, eta herri harresia hor kokatzen da gaur egun. Beharbada, Miarritzekoa bizi izan zen militanteari babesa ematea bezala, baina uste dut ez dela bakarrik hori. Herri harresiak badu prozesuaren barnean funtzio bat, konkretuki, Frantziako Estatua herri gisa interpelatu nahi da.
‎Poztu naiz ere Ipar Euskal Herriari begira ez zelako inoiz hain urrun joan, sekula ez genuen hain zuzenki interpelatu Frantziako Estatua, hor urrats jakin bat eskatzen zaio. Ipar Euskal Herriko arduradun politikoak han egotea urrats bat da; espero dut ez dela bakarrik argazkiarentzat eta diren urratsak eginen dituztela, gurekin. Bai Euskal Herrian eta bai Parisen.ESPARZA.
‎Hutsuneak eta mugatzeak daude, eta zortea dugu nazioarterako egitasmo propioak dituzten gobernuak izaten. Uste dut ez dela ahaztu behar estatuaren erantzukizuna dagoela horretan.Cervantes Institutua lagungarria da zuen lanean. Cervantes Institutuak jardun garrantzitsua du, elkarlana dugu harekin, eta osagarria da guretzat. Artistentzat hobe da leku gehiago izatea, logikoki artistek ate guztietara jotzen baitute, eta Cervantesek harremanak eta sareak eginak ditu.
2012
‎Eusko Jaurlaritzak argazkia bilatu du. Uste dut ez duela segidarik izango adierazpenak. Jaurlaritzak bizikidetzaz duen jarrera ulertzeko adibide argi bat badaukagu:
‎Ez da alferrik izango. Nik behintzat, horrelako ziri bati esker, betidanik jakin dut ez niola ezer eskertu behar inongo erregeri.
‎Beraz, erronka bat da, jende berriarekin lan egin behar duzulako, gauzak modu ezberdinean egiten direlako, gauzak besteengandik modu diferentean jasotzen dituzulako...». Igual horregatik guztiagatik, diskoak asebete egin ditu. «Uste dut ez gaudela ohituta hemen rock hain klasikoa eta indartsua euskaraz entzutera». Larratxek hitzetan egindako lana nabarmendu du:
‎Gogoratu nuen Iker Barandiaranek antzeko zerbait esan zuela neguan Gaur8 astekarian, nire zutabe bati erantzunez. Onartu behar dut ez dudala oso argi musika gogorra zer den. Badakit zer den, eta zein den?
2013
‎Paunic, Neto eta Salgadorekin kimika ona dudala nabarmendu nahi nuke, erantzukizuna hartzen laguntzen didate. Asmatuko dut, edo ez, baina garbi dut ez naizela ezkutatuko. Jokalari batzuk besteak baino erantzukizun handiagoa eduki behar dugu, eta ni naiz horietako bat.
‎Dramaren arrastoek eragindako elkarbizitza. Baina Andoaingo Alderdi Sozialistako bozeramaileak, Estanis Amitxastegik, justiziaz, askatasunaz eta demokraziaz ari denean, pentsatzen dut ez diela hitz egiten bere ideiekin bat egiten ez duten andoaindarrei. Pagaza ren izena nork eman zuen oraindik jakiteko dagoela dioenean, imajinatzen dut sekulako poza hartuko lukeela hurrengo egunetan hainbat atxilotu baleude, orain dela urtebete Iñaki eta Ttintto herrikideekin gertatu bezala.
‎Idaztea egin beharreko zerbait zen Doris Lessingentzat (Kermanshah, Persia [Iran, gaur egun], 1919). «Neurotikoa dirudi, baina ezin dut ez idatzi. Idatziko ez banu, zoratu egingo nintzateke», azaldu zuen behin.
‎Ilusiorik ez banu, berehala utziko nuke kargua. Urte hastapenean erabaki asko hartzen dira, eta uste dut ez direla hartu behar hartzeko, betetzeko baizik. Seaskak betetzen du erraten duen guztia».
2014
‎Trenaren baliagarritasuna defendatzen duten asko ez datoz bat AHTaren ereduarekin... Uste dut ez ditugula horren gauza ezberdinak defendatzen, baina hitzak nahi duten moduan ulertzen dituzte batzuek. Gasteiztik Bilbora joateko, trenbide berria egin behar da ezinbestean.
‎Egia esan, ez dakit. Baina uste dut ez duela ezertan laguntzen presoek prozesuaren alde egin ditzaketen ekarpenei oztopoak jartzeak. Foro Sozialaren gomendioen jarraipen batzorde bat aurkeztu duzue.
‎Nievesen aurkako neurriak «aztertuko» zituela berretsi zuen Goikoetxeak, eta karguan jarraituko duela. «Une honetan erran behar dut ez dudala dimisioa emanen; jarraituko dut. Salaketa larriak egin dituzte, eta argitu da dena».
‎Galdera horiei erantzuna bilatuz, honako hau da atera duen ondorio argienetako bat: «Uste dut ez dela libertitze istorio bat, dela politika istorio bat eta formakuntza istorio bat». Antzerki eta dantza herrikoiaren bidez, gizarteek «segida» ziurtatzea bilatu baitute, «iraupena», Euskal Herrian munduko leku orotan bezala.
‎«Biziki elaboratua den antzerki forma bat jaso dugu, guk dantza deitzen duguna arduraz, edo bertsolaritza deitzen duguna. Nik uste dut ez dela ezaguna euskal kulturan, kontsideratua baita peko mailako kultura bat bezala, kultura ttipi bat bezala, ezin duena eredu izan handi batentzat. Baina konbentzitua naiz hala dela, erran nahi baita unibertsaltasun bat baduela kultura horrek».
‎Eta, gauza batzuetan, euskara babestu behar dugu. Uste dut ez dela komeni umeekin aisialdia ingelesez egitea. Zergatik udalekua ingelesez?
‎Nago nork bere opilari ikatza ateratzen diola halako kasuetan, eta tradizio zein ohituren irakurketa interesatua egiten duela. Aitortu behar dut ez dudala zapirik jartzen Gasteizko jaietan. Hiriko festetarako dudan zaletasunaren parekoa da zapia janztearekiko dudan interesa.
‎Oso ongi sentitu gara elkarrekin, eta harrera ere oso ona izan da. Uste dut ez duela batere galdu aurrekoarekiko eta pauso bat aurrerago joan garela». Orain hamar urte egin bezala, Bowery Arts & Science gunean kontzertua eman zuen taldeak.
‎Aita, halere, urrutirago joaten zen, esaten zuen horia ez dela kolore aproposa ezta bakarka ere. Nik ez nuen horretan sinesten, baina aitortu nahi dut ez dudala bizitza osoan kolore horia apenas erabili. Gero jakin genuen, Marikoro lehengusuak esanda, eskolako nagusienetako batzuk goizeroko kantuaren hitzak aldatzen zituztela, adibidez, moriremos odiando la maldita bandera eta antzekoak.
‎Presidenteak jakinarazi zuenez, entrenatzaileak berak eskatu dio oraindik negoziatzen ez hastea. «Ernestok [Valverdek] ez du hor sartu nahi, eta nik ere uste dut ez dela garairik egokiena». Valverde Urrutiaren apustua izan zen, eta logikoa dirudi jarraitzeko eskaintza egitea.
2016
‎Kezka ere badu: «Espero dut ez izatea hotelen eta ostatuen berdina; gure bezeroek ez dituzte horrelako zerbitzuak nahi; turista asko galduko genituzke». Zergen inguruan galdetuta, webgunearen prozesua azaldu du:
‎Aspaldi bidali genion Lesbosera etortzeko gonbidapena, eta, Lampedusarekin egin zuen bezala, elkartasuna erakutsi nahi izan digu. Uste dut ez dela kasualitatea aita santua deportazioen garaian etortzea. Bergogliok aho betez salatu du ate itxien politika, eta haren bisitak kontzientzia asko astinduko dituelakoan nago.
‎Oso denda gutxi zeuden, eta asko, Donostian.Orain itzuliko al zinen Erresuma Batura. Ez dut uste. Gauzak asko aldatu dira, eta uste dut ez litzaidakeela gustatuko.Handik itzuli zinenean, berehala topatu zenuen lana Orbegozo enpresak langileen seme alabentzat zuen eskolan. Gustura aritu zinen lan horretan. Oso gustura.
‎Nik ere izan ditut gurasoak, tira, oraindik haietako bat kontserbatzeko gustu ona badut?, baina ez dut gogoan inoiz halakorik egin zutenik. Ondorioztatu dut ez zirela guraso modernoak, edo bere garaiko guraso modernoak zirela gehienez ere. Ezin dut zehazki esan:
‎2000 urteaz geroztik, 114 kazetari hil dituzte Mexikon. Zenbateraino baldintzatzen du horrek kazetarien jarduna. Uste dut ez duela baldintzatzen. Halere, bereizketa bat egin behar da:
2017
‎Semea jaio eta bizpahiru astera ekarri zuten olagarrotxoa, 27 aste zituelako. «Gureari pixka bat berandu ailegatu zitzaionez, uste dut ez ziola behar zion moduan eragin. Jaio berritan eman behar zaio olagarroaren besoei heldu diezaion, baina gureak jada zundei heltzen zien», azaldu du amak.
‎Zerk huts egiten du, zure ustez. Nik beti argi azaldu ditut nire ustez Osakidetzak dituen alde onak eta txarrak. Jada badauzka 30 urte baino gehiago, eta uste dut ez diola heldu euskarari behar zuen moduan. Osakidetza eta Ertzaintza izan dira beti Eusko Jaurlaritzan euskararen kontua okerren maneiatu duten sailak.
‎Nola hartu zenuen gonbita. Ez ginen asko izango mediku euskaldunak garai hartan horretan afizioa geneukanak, eta Simon Gurrutxaga eta biok hartu gintuzten medikuntzako hiztegiaren zuzentzaile. Poliki poliki, orduka hasi nintzen lanean; 1983an kontratua egin zidaten, eta, geroztik, orain arte.Pentsatzen dut ez zenutela oinarri sendorik izango hiztegiak osatzeko. Nora jotzen zenuten. Inork ez zuen oinarri handirik, ez medikuntzan bakarrik.
‎Ez dira alde handiak egongo hiruren artean».Baieztapen horri zalantzaren apur bat jarri nahi izan dio, itsasoaren iragarpena tartean sartuz: «Itsasoa bada, aldeak handiagoak izateko aukera egongo da, baina uste dut ez dagoela handia eta txarra emanda». Ez dabil oker, metro eskaseko olatuak iragarri baitituzte, eta haizea ere indar askorik gabekoa.Urte askoan arraunean ibilia da, eta kontatu du aldatu egin dela taldeen baitan Zarauzko estropada hauei begiratzeko modua:
‎Zuek 11tik zortzira.Argi dago Mariano Rajoyrena izan dela porrotik handiena; Espainia gobernatzen duen alderdiak Kataluniako Parlamentuan hiru diputatu izateak agerian uzten du arazo bat duela. ...o arazoari heltzeko moduez; izan ere, agerian geratu da berriz ere herritarren %47 independentziaren alde daudela eta herritar horiei ezin zaie 155.aren bidez erantzun.CUP urrunegi joan dela esango nuke, independentzia jarri dute beste ezeren aurretik, ezkerreko politika sozialen gainetik, eta hori zen bere ikurretako bat.Kritiketako bat izan da 155 eta DUIaren arteko distantziakidetasuna.Nik uste dut ez dela distantziakidetasunik izan. Madrilek beste modu batean erreakzionatu behar zuen, hasieratik bukaera arte esan zitzaion judizializazioaren bidez ez zuela ezer lortuko; errepublikaren aldarrikapenaren bezperan bestelako jarrerak erakutsi behar zituzten, bereziki sozialistek eta Madrilek.
2018
‎«Estatua auzitara eraman genuen kalte ordainak jasotzeko, estatuak ez zuelako zuzen jardun, lehergailua jarrita zegoen, artezilariei abisua eman zieten, baina ez ziren joan?. Sentitu dut ez dizkidatela gauzak erraz jarri».
‎Ni ez nago berdin, animo aldetik behintzat. Ikusi dut ez dudala lehen nuen ilusio hori. Gaur egun, askotan, entrenatzera joatea ere gainkarga bat bezalakoa da.
2019
‎Horrek ere erreferenteak sortzen ditu gugan eta gazteengan. Nik uste dut ez garela guztiz ohartzen neurri honek izan dezakeen eraginaz. Artista horiek ez badatoz, ez dute lo egingo hemengo pentsio batean edo jango jatetxe batean.E.L.:
‎Ez dut ulertzen zuen lan egiteko modua. Biziki ongi ezagutzen dut kazetaritza lanbidea; bada 25 urte horretan ari naizela.Hautetsi batek erraten badu emazte izateagatik gutxietsia sentitu dela, normala da galdera egin diezazugun.Bada, nik erraten dut ez dela hala izan! Zoazte nire ingurukoak, nire emaztea galdezkatzera, eta ikusiko duzue ez naizela sexista!
‎«Nire bizitza osoan saiatu naiz ahal den guztia egiten ukrainarrek irribarre egin dezaten. Datozen bortz urteotan ahal dudan guztia eginen dut ez dezaten negar egin». Ukrainako Rada Goreneko tribunatik egin zituen adierazpen horiek atzo Volodimir Zelenskik (Krivii Rih, Sobietar Batasuna, 1978).
‎Nik uste dut bigarren etapatik aurrera hasiko direla faboritoak aldeak lortzeko lehian. Baina uste dut ez direla handiak izango, eta lasterketa azken etapan erabakiko dela, iaz bezala. Joan den urteko azken etapa oso polita izan zen, Urkiolan gora.
‎Han bizitzea maite du: . Ez dut ez beldurrik ez deus?. Egunerokoan erosotasun gutxi ditu, baina moldatzen da. Diruz lagundutako bidaia zerbitzu bat dute:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia