Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 79

2015
‎kolpe bat etortzea, edota suzko gezi bat baletor bezala. Ez dut esaten gezia denik, baina edozer izanda ere, argi ikusten da ezin etor daitekeela gure izaeratik. Kolpea ere ez da, kolpea esaten badut ere; baina sastada zorrotzez zauritzen du.
‎Begira, gero, gaztelu honetako egoitza gutxi direla deabruek borroka egin gabe daudenekoak. Egia da, haietako batzuetan zaintzaileek borrokatzeko indarra dutela, uste dut esan dudala arimaren ahalmenak direla hauek?, baina behar beharrezkoa da erne egotea haien trikimailuak ezagutu eta, argi aingeru bihurturik, atzipetu ez gaitzan; izan ere, gauza ugari erabil ditzake guri kalte egiteko apurka apurka sartuz, eta kaltea egina den arte ez gara konturatzen.
‎1 Nik ezagutu ditut arima batzuk, eta asko ere uste dut esan dezakedala, egoera honetara iritsi direnetakoak, eta urte askoan, gorputz eta arima, zuzentasun eta egokitasun honetan egon eta bizi izan zirenak, itxura batean behintzat; eta urte haien ondoren, ustez mundua mendean behar luketenak, gutxienez hartaz ongi desengainatuak egon behar luketenak, Haren Maiestateak probatu ez hain gauza handitan, eta hainbesteko egonezin eta bihotz esturaz zebiltz... Haiei aholku ematea alferrikakoa da; izan ere, aspaldidanik bertute bidean saiatzen direnez gero, besteei irakasteko gai direlakoan daude eta nahikoa motibo dutelakoan gauza haiek sentitzeko.
‎Uste dut esanda geratu dela espirituzko pozei dagokiena. Nola batzuetan gure grinaz estalirik bezala datozen; horregatik beraiekin batera negar zotinak ekarri ohi dituzte, eta pertsona batzuei entzun izan diet bularra estutzen zaiela eta are gehiago, kanpoko mugimenduak ere gertatzen direla, eragotzi ezin direnak; indarra, sudurretik odola irtenarazi eta halako gauza nekagarriak eragiterainokoa, da.
‎–Jainkoak hain goiko otoitzaz Beregana eraman duen arimari ez zaizkio iristen irainak eta berdin dio estimatua izan edo ez. Ez dut esan zuzen, ez dio berdin, askoz ere pena handiagoa ematen baitio ohoreak desohoreak baino? (36, 8).
‎Nik uste dut, Haren Maiestateak egiten duenean, munduko gauzak alde batera utziz doazenei egiten diela. Ez dut esaten nik egitez izan behar duenik, batzuek beren egoeragatik ezin baitute, desiraz baizik, berariazko eran dei egiten baitie adi egon daitezen barruko gauzetara; eta honela uste dut, Haren Maiestateari leku egin nahi badiogu, ez diola hau bakarrik emango gehiagorako dei egiten hasi zaionari.
‎Ni benetan beldur naiz, Jainkoak mesede hau egin eta otoitzetik urruntzen denari, horixe ez ote zaion gertatuko, bestela arrisku handi handian egongo da edota otoitzera laster batean itzultzen ez bada, gero eta txarrago joango da. Nik badakit badela zertan beldurrik izan kasu honetan, eta ezagutzen ditut nahiko nahigabeturik naukatenak eta ikusi dut esaten dudana, hainbesteko maitasunez adiskidetzat eman nahi izan zitzaienagandik eta hori egintzekin erakutsi nahi zienagandik urrundu zirelako. Esan eta esan ari naiz ez jartzeko arriskuetan, deabruak ahalegin handiagoak egiten dituelako arima hauetako bategatik, Jaunak mesede hauek egin ez dizkienengatik baino; kalte handia egin diezaioketelako beste batzuk berarekin batera eramanez, eta baliteke mesede handia egitea Jainkoaren Elizan; eta Haren Maiestateak berariazko maitasuna diela ikustea baino besterik ez balitz ere, nahiko da deabruak eginahalak egiteko gal daitezen; eta horregatik eraso latzak izaten dituzte eta, galtzen badira, beste batzuk baino are galduagoak izaten dira.
‎nola ikusi zuen edota nola ulertu zuen, ikusten eta ulertzen ez badu? Nik ez dut esaten une hartan ikusi zuenik, gero argi ikusten duela baizik; eta ez ikuskaria delako, ariman geratzen den ziurtasuna delako baizik, Jainkoak soilik ezar dezakeen ziurtasuna. Nik ezagutzen dut pertsona bat, Jainkoa gauza guztietan presentziaz, ahalmenez eta izaeraz dagoela ez zekiena, Jainkoak egin zion mesede hauetako batetik bete betean sinestera etorri zen arte, eta hala, aipatuak ditudan erdi letradun bati galdetu zion nola zegoen Jainkoa gugan (honek, Jainkoak aditzera eman aurretik pertsona hark zekien bezain gutxi, zekien) eta graziaren bidez zegoela soilik erantzun bazion ere, hark egia ongi finkatua zuen eta ez zion sinetsi; beste batzuei galdetu zien eta egia esan zioten; horrela, poz pozik geratu zen.
‎10 Ez dut esan nahi hona iristen direnek bakerik ez dutenik; bai badute eta oso handia; izan ere, nekeek beraiek hain dute balio handia eta hain sustrai ona, non, oso handiak izan arren, haietatik beraietatik etortzen baita bakea eta poza. Munduko gauzek ematen duten nahigabetik sortzen da handik irteteko desira hain mingarria, non, ezer aringarririk badu horrek, bera erbeste honetan bizi izatea Jainkoak nahi duela pentsatzea baita, eta hala ere ez da nahiko horrekin, arima irabazi hauekin guztiekin ez dagoelako oraindik erabat Jainkoaren borondateari emana, geroago ikusiko denez; hala ere, kontentatzen da; baina sentimendu handiz eta gehiago ezinean, gehiago ez diotelako eman, eta malko ugariz.
‎21 Honelako zerbait honezkero esana dudala uste dudalako, ez dut esaten hemen gehiago, oraingoan serio agertu zitzaidala baino besterik eta esan zidan soilik inola ere ez nezala errentarik har, eta ea zergatik ez nuen hartu nahi bere aholkua, eta desagertu egin zen.
‎6 Nik orain esan nahi nukeena da Jauna nola agertzen den ikuskari hauetan. Ez dut esaten, barne zentzumenean argi hain bizi hau eta adimenean irudi hain argia ezartzea, bertan dagoela pentsatzeko moduan, nola izan daitekeen azalduko dudanik, hau jakintsuen egitekoa baita. Jaunak ez du nahi izan nola den niri aditzera ematerik, eta ni hain ezjakina naiz eta hain adimen kamutsekoa, non, behin eta berriro azaldu nahi izan didaten arren, ez baitut ulertzerik izan nola den.
‎8 Ez dut esaten konparazioa denik, hauek sekula ez baitira izaten bete betekoak, egia dela baizik; biziaren eta pintatuaren artean den aldea dagoela batetik bestera, ez gehiago eta ez gutxiago. Izan ere, irudia bada, irudi bizia da; ez gizon hila, Kristo bizia baizik; eta gizona eta Jainkoa dela aditzera ematen du; ez hilobian zegoen bezalakoa, handik pizturik irten zen bezalakoa baizik; eta batzuetan halako handitasunez dator, non ez baita inor Jauna bera dela zalantzan jar dezakeenik, batez ere Jauna hartu ondoren; badakigu han dagoela, fedeak esaten digulako.
‎8 Gauzetatik askatze bitxi bat ere uzten du, nik nola den esan dudana. Uste dut esan dezakedala nolabait desberdina dela,, diot, espiritu hutsezko beste gauza horiek baino gehiago?; izan ere, espirituari dagokionez gauzetatik guztiz askaturik daudenez gero, hemen badirudi gorputzak berak egitez betetzea nahi duela Jaunak, eta lurreko gauzekiko desadostasun berri bat gertatzen da, eta bizitza oso nekagarria da.
‎Soka lepoan loturik duela ito zorian, arnasa hartzeko ahaleginetan, ari dena bezala da. Honela iruditzen zait lagunartea nahi izatea gure ahultasunagatik dela; oinazeak heriotza arriskuan jartzen gaituenez gero (eta hau, ziur, egiten duela; nik batzuetan ikusi dut neure burua arrisku honetan gaixotasun larri eta probekin, esan dudanez, eta uste dut esan nezakeela hau besteak bezain larria dela), horrela gorputzak eta arimak elkarrengandik ez banatzeko duten desira da arnasa hartzeko laguntza eskatzen duena eta, esanez, kexatuz eta distraituz, erremedioa bilatu bizi izateko espirituaren borondatearen eta arimaren alde gorenaren guztiz kontra, ez bailuke honek nahi oinaze honetatik irteterik.
‎Ez dakit nik nola gerta daitekeen hau, baina hala gertatzen da; eta, nire ustez, ez nuke aldatuko Jaunak egiten didan mesede hau (haren eskutik baitator, eta esan dudanez? ezertxo ere ez nik lortuta, guztiz naturaz gaindikoa delako) geroago esango ditudan guztiengatik ere; ez dut esaten guztiak batera hartuta, banan banan hartuta baizik. Eta ez dadila gal oroipena, azken batean liburu honetan idatzirik dagoena eta Jaunak orain naukana baita.
‎Ez dut esaten aditzen eta entzuten duenik liluramenduaren gorenean denean (gorenean diot, ahalmenak galdurik daudenean, Jainkoarekin bat eginik daudelako), orduan ez baitu ez ikusten, ez entzuten, ezta sentitzenere, nire iritziz; baina, aurreko bat egitezko otoitzean esan nuen bezala, arima Jainkoagan guztiz eraldatze honek gutxi irauten du; baina irauten duen horretan ez da sentitzen inolako ahalmenik,...
‎guztia galtzea nahiz guztia irabaztea; Jainkoagatik guztia jokoan jarria duenari, berdin zaio bata nahiz bestea. Ez dut esaten ni neu horrelakoa naizenik, baina izan nahiko nuke.
‎8 Baina Jaunagandik itxaro dut (Haren Maiestateak badaki, esana egin ondoren, nire asmoa arimak hain ondasun gorenaz zaletzea dela) lagunduko didala horretan. Neugan sarri esperimentatu ez dudanik ez dut esango. Eta honela, azken ur honetaz idazteari ekin nionean, ezinezkoa iruditzen zitzaidan gai hura erabiltzen asmatzea, grekoz mintzatzea baino ere zailago da, izan ere.
‎Egia da honelako gainezkaldibatean Jaunak halako eran lan egin dezakeela ariman, non arimari lan gutxi gelditzen baitzaio perfekzioa lortzeko; izan ere, inork ezin izango du sinetsi, hortik ibilia ez bada, Jaunak hemen ematen diona, ez baitago honaino irits daitekeen gure aldetiko ahaleginik, nire iritziz. Ez dut esaten Jaunaren laguntzaz, urte luzeetan saiatuz, otoitzari buruz idatzi dutenek dioten bezala, hasierako eta tarteko etapak gaindituz, ez direnik iritsiko lan handi handiekin perfekziora eta sorkarietatik askatzera; baina ez hain epe laburrean, Jaunak hemen, guk ezer egin gabe, egiten duen bezala eta erabaki sendoz ateratzen du arima lurretik eta han dagoen guztiaren gain nagusitza ematen dio, a...
‎Baina hiru gauza hauek batera aurkitu ezin badira, bi lehenak garrantzitsuagoak dira; bada, letradunengana jo dezakete haiekin komunikatzeko haien beharra dutenean. Diodanez, otoitza eduki ezik, hasieratan letrek gutxi balio dute; ez dut esaten ez dutela harremanik izan behar letradunekin; bada, egian bidea harturik ez doan espiritua nahiago nuke nik otoitzik gabe; eta letrak izatea gauza handia da, hauek gutxi dakigunoi irakasten eta argia ematen digutelako eta, Eskritura Santuko egietara iritsirik, behar duguna egiten dugulako: zaindu gaitzala Jainkoak zentzugabeko debozioetatik.
‎espiritual ere egingo du guri probetxu egin diezagun. Eta hau ez dut esaten probatu gabe eta neuri gertatu zitzaidan halako bibaino gehiagorekin. Nik diot arima batek, bere burua oso osoan maisu bakarraren mende ezartzeko, oker ere oker jokatzen duela halakoa izan dadin arduratzen ez bada; maisu hori erlijiosoa denean, bere nagusiaren mende egon behar duenez gero, honi beharbadahiru gauzak faltako zaizkio, gurutze txikia ez dena?, norberak nahita bere adimena adimen onik ez duenaren mende ezartzeko.
‎Eta beren ahultasun eta gaiztakeriagatik eta beren izaera kaskar eta miserableagatik erortzen badira, ni erori nintzenez, beti gogoan izan dezatela galdu zuten ontasun handia, eta susmoz eta beldurrez ibil daitezela (badute motiborik eta), otoitzera itzultzen ez badira, gero eta txarrago joango baitira. Izan ere, honi esaten diot nik egiazko erortzea, hain ondasun handia lortu zuen bidea gorroto izateari, eta arima hauekin ari naiz hitz egiten; ez dut esaten Jainkoa irainduko ez dutenik eta bekatuetan eroriko ez direnik, arrazoizkoa izan arren mesede hauek hartzen hasi dena horietatik gordetzea, baina ezerezak gara. Biziki ohartarazten dudana hau da:
‎arima asko ezagutzen ditut honaino iritsi direnak, eta hemendik behar den bezala aurrera egiten dutenak hain gutxi dira, non lotsa bainaiz esaten ere. Ez dut esaten gutxi direnik; asko izan behar dute, zerbaitegatik eusten digu Jainkoak. Nik ikusi dudana esaten dut.
‎14 Ni bezalako emakumetxo ahul eta kemen gutxikoentzat egoki datorrela uste dut, Jainkoak orain egiten duenez, erregalu artean eramatea, Haren Maiestateak niretzat nahi dituen neke lanak sufritu ahal ditzadan; baina Jainkoaren zerbitzariei, gizon sendo, letradun, adimen argikoei dagokienez, Jainkoak deboziorik ez diela ematen eta hain kezkatsu ikusten ditudanean, hori entzuteaz ere nahigabetu egiten naiz. Nik ez dut esaten hartu behar ez dutenik, Jainkoak emanez gero, eta gauza handitzat izan dezatela, Haren Maiestateak orduan komeni dela ikusiko duelako; baina ez dutenean, ez daitezela estutu eta uler dezatela ez dela beharrezkoa, Haren Maiestateak ez baitu ematen, eta ibil daitezela beren buruen jaun eta jabe. Sinets dezatela hutsegitea dela.
‎15 Hau ez dut esaten hasten direnengatik (horri hainbeste ekiten badiot, askatasun eta erabaki honekin hastea haiei hainbeste doakielako da), beste batzuengatik baizik; asko izango direlako aspaldi hasi zirenak eta sekula ere amaitzen ez dutenak. Eta uste dut neurri batean gurutzea hasieratik ez besarkatze honengatik dela, nahigabeturik ibiltzea ezer egiten ez dutelakoan.
‎Ez dakit nola igaroko naizen hemendik, nire profesa zer eratakoa izan zen, hain erabaki sendoz eta pozez egina eta Zurekin egin nuen ezkon itunaz oroitzen naizenean. Hau ezin dut esan malkorik gabe, eta odolezkoak izan lukete eta bihotza urratu, eta hala ere ez zen nahiko izango gero iraindu zintudanerako.
‎10 Ez dut esan gabe utzi nahi nola eman zien Jaunak ura, miraritzat hartua izan baitzen. Aita frai Antonio, priorea, afal ondoren klaustroan bere fraideekin uraren premiaz hizketan ari zela, jaiki zen priorea eta eskueran zuen pordoi bat hartu eskuetan eta haren zatiren batean gurutzearen seinalea egin zuela uste dut; ez naiz gogoratzen ongi gurutzea egin zuen; baina, azken batean, makilaz seinalatu eta esan zuen:
‎5 Ostatura iritsi nintzenean, toki hartan zela jakin nuen domingotar fraide bat, Jainkoaren zerbitzari handia, San Joserenean egon nintzen garaian nire aitor entzulea izandakoa. Fundazio hartan haren bertuteaz asko hitz egin nuelako, hemen ez dut esango izena baino besterik: aita Domingo Bañez maisua deritzo.
‎6 Batzuetan entzun izan dut esaten Ordenen hasieretan, zimentarriak zirenez gero, Jaunak mesede handiagoak egiten zizkiela gure antzinako santu haiei. Eta egia da.
‎Damu dut, ene Jainkoa, hain kaskarra eta zure zerbitzuan hain zabarra izana; baina ongi dakit nire aurretikoek bezalako mesedeak jaso ez baditut, neure erruagatik izan dela. Pena ematen dit, Jauna, neure bizitzak, haienaren ondoan jartzen dudanean, eta ezin dut esan malkorik isuri gabe. Konturatzen naiz nik neuk galdu dudala haiek landu zutena eta inola ere ez dudala Zutaz kexatzeko motiborik; eta ez litzateke egoki beste inor kexatzea ere; bestera:
‎Exultavit spiritus meus. Ez dut esaten asmatuko; uste dut eman zidala aditzera espiritua borondatearen goreneko aldea dela.
‎15 Monasterio hauetako ahizpa batzuen berariazko gauza batzuk esaten hasi nintzen, hau irakurtzen dutenerako orain diren hauek ez direla biziko uste izanik, eta gero etor daitezenek hain hasiera onen lorratzean aurrera egiteko bihotza izan dezaten. ...ehazkiago eta nik izan dudan beldurrik gabe esango duenik izango dela, ni horretan tarteko naizela irudituko zaiela etortzen baitzait burura; eta horrela, alde batera utzi ditut hainbat gauza, ikusi dituztenek eta haien berri dakitenek, ezinbestean, miragarritzat izango dituztenak, naturaz gaindikoak direlako; hauetakorik eta Jaunak haien otoitzen bidez egiten zituela argi ikusi den haietakorik ez dut esan nahi izan bat ere.
‎Bart beste guztiekin batera nengoela, kantatxo bat kantatu zuten, Jainkoa gabe bizitzea zein gogorra zen adierazten zuena. ...in indartsu eragin zuen nigan, non eskuak uzkurtzen hasi baitzitzaizkidan, eta kontra egitea alferrik izan zen; izan ere, pozezko liluramenduetan neuretik irteten naizenez, era berean sorgortzen da arima halako samin handi handiaz, eta joana geratzen da, eta gaur arte ez dut ulertu; egun batzuetatik honantz, uste nuen, ez nuela lehenago izan ohi nuen bezain bultzada handirik izaten, eta orain uste dut esan dudan hau dela honen arrazoia; ez dakit nik hala izan daitekeen, lehenago samina ez baitzen iristen nigandik irtetera, eta hain jasanezina denez, eta ni neure zentzumenetan argi nengoenez, oihu eginarazten zidan ezin bestean; orain biziagoa da-eta, alderik alde zulatzeraino iritsi da eta hobeki ulertu dut Andre Mariak izan zuena, gaur arte, diodanez, ez bainuen ulertzen zer zen alderik alde zulatzea.
‎1 Uste dut, urtebete baino gehiago dela hemen dagoena idatzi nuela. Aldi horretan guztian Jainkoak bere eskutik izan nau, ez bainaiz gaizkiago ibili; alderantziz, hobekuntza handia sumatzen dut esango dudan honetan. Goretsia izan bedi guztiagatik.
‎Hau bada eta merezimendu handiagoa lortzen badut, zer da asaldatzen nauena? Ez dut esaten pena apalik gabe geratuko direnik, guztiak ez direlako iritsi, Jainkoari poz ematen diotela uste dutena soilik egitearren, penarik ere ez sentitzeko perfekzio mailara; bere interes guztitik borondatea askaturik bada, argi dago ez duela inolako penarik izango; bestera: hainbeste kostatzen zaion zerean Jauna kontentatzeko aukera izateaz poztu egingo da, eta apalduko eta aserik geratuko espiritualki Jauna hartzeaz.
‎8 Ez dut esaten ordubetean ezta egun batean ere gauza asko pentsatzekorik, hori, beharbada, ezertaz ere ongi ez gozatzea litzatekeelako; izan ere, hain gauza meheak direnez gero, ez nuke nahi pentsa dezazuen esateko asmorik ez nuena, ezta gauza bat ulertu beharrean bestea uler dezazuen ere. Egia da, kapitulu hau ongi ulertzea hain garrantzitsua izanik, idazteko nekagarria bada ere, ez dut neke hori hartuaren damurik, ezta ez nuke nahi behin irakurrita ulertzen ez duenak, askotan irakurri izanaren damurik izan dezan ere, batez ere ez dezatela damurik izan ahizpak otoitz bidean gidatu behar dituzten ama prioreek eta nobizien maistrek.
‎13 Esan dut Antonio Morán doanean bidaliko diodala leinargitasun agiriaren kopia bat, ezin hobeki egina dagoela diotena, eta hau kontu handiz egingo dut. Eta oraingoan bidean galduko balitz, eskuratu dezan arte bidaliko diot, zentzugabekeria bategatik ez da bidali (hirugarren pertsona bati dagokiolako, ez dut esaten, ez baitu eman nahi izan); eta hemen ditudan erlikia batzuk ere bidaliko dira, apaindurak merkeak baitira. Nebak niri bidaltzen didanari dagokionez, mila aldiz muin egiten diot eskuetan; nik urrea erabiltzen nuen garaia izango balitz, inbidia handia izango nioke irudiari, polita baita oso.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Neure iritziz oso garrantzitsuak diren gauza batzuk esateko astia eta osasuna izan nahi nituzke; hain gaizki nengoenez gero, eta mutila joan zenetik askoz ere gaizkiago lehen baino?, nahiko egingo dut esango dudanaz; eta ni astuna izanik, laburtu nahi badut ere luze joango da. Argi ageri da Gizakundeko etxe honek gaitz handia egiten didala.
‎Egun bat soilik egingo nuela uste nuen, eta elurra eta izotza egin du, eta ez zirudien bideari ekiterik zegoenik, eta horrela gaur arte, larunbatera arte izan naiz. Jainkoa lagun, astelehenean abiatuko naiz, hutsik gabe Medinarantz; eta han eta Ávilako San Joserenean, presaz ibili nahi banu ere, hamabost egun baino gehiago emango ditut, hainbat arazori erantzun beharra dagoelako, eta horrela uste dut esan nuen baino gehiago luzatuko naizela. Barkatuko dit berorrek, hemen agertu dizkiodan argibideetatik, gehiago ezin dudala konturatuko baita.
‎Jainkoak barka biezaio beti eragotzi duenari, berorren aitatasunarekin ni ongi konponduko bainintzen, honetan gutxi sinetsi baitit ere. Jaunak guztia ekarriko du bide onera; baina sentitzen dut diodana eta berorren aitatasunak sufritu duena; izan ere, lehenengo gutunean idatzi zidana kolpe latza da, bi jaso baitut berori nuntzioarekin izan ondoren.
‎2 Egiaz, ez dut esango nik orain ongi esandako gauzarik, horretarako gogo eskasa baitut. Aringarri bat dago soilik, eta hau da:
‎1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin, ene alaba. Gauza bitxia da ia gutun guztiek aspertu egiten nautela berorrenak izan ezik (ez dut esan nahi aitor entzuleenek ere aspertzen nautenik), eta haiei erantzuteak are gehiago, eta bata zein bestea atsegingarri zait berorren agurgarritasunarekin. Atsegin handia ematen dit, hobeki dagoela dioelako.
‎– orain ez dut esaten?
‎8 Villanuevako fundazioa bidaltzeko esan nuen, eta, beraz, hemen ez dut esango besterik oso ongi geratzen direla eta han gure Jauna bihotz bihotzez zerbitzatuko dela uste dudala baino. Ama priore kargurako hemendik eraman nuen Beatriz de la Fuenteren alaba.
‎Gure Jaunak gorde beza berorren aitatasuna eta ekar beza laster batean honantz, niretzat eta beste gauza batzuetarako oso beharrezkoa baita. Ez dut esaten ezer izango denik berorren aitatasunak ez dakienik. Guiomar anderea gaizki dabil; gutxi agertzen da hemendik, hezueri hark ezertako ez dela uzten baitu.
‎9 Esaten ari nintzenera itzuliz, aspaldi idatzi nion Paulori, domingotar jakintsu handi batek, nik Matusalenekin ikusi behar izan nituenak kontatuz, uste dut esan zidala ez zuela inolako ahalmenik, erakutsi egin behar zuela egiten zuena zer eskubidez egiten zuen; beraz, horretaz ez dago orain zer esanik.
‎Poz pozik nago berarekin. Esan didanez, idaztekotan da, eta horregatik ez dut esango berari buruz gehiago.
‎8 Nire bideetako kontuak horko ama prioreagandik jakingo dituenez gero, ez dut esaten hemen. Hemen besteetan egon ohi naizen baino osasun hobeaz nago, Jainkoari eskerrak.
‎Eskatu bihotz bihotzez Jainkoari beraren alde. Agindu beharrik ez dagoela dakidalako, ez dut esaten une guztietan.
‎Egun honetan esaten zidan ez zela geldituko harik eta berorren jauntasunaren oinetan jarri arte. Idatzi nion berorren jauntasunari, nola biek erregutu zidaten berorri idazteko, beraiek ez baitira ausartzen, eta barkamena eskatzeko; eta beraz, hemen ez dut esango nire iritziz beharturik nagoena baino besterik, hura idatzia baitut.
‎Gauza asko ez esatea nahiko nuke, haietakoren bat horrela irteten ez bada ezer gal ez dadin, niri berorrekin gertatu zitzaidanez. Ez dut esaten galdu zenik, ongi baitakit ezetz, baina sarritan Jainkoarena bada ere, batzuetan irudipena besterik ez da izaten. Ahaztu zait noiz izango zen beste horrek esan zuena; aditzera eman biezat egia ala gezurra irteten den, honen bidez gutunak ziur etortzen baitira.
‎2 Poz honekin ongi pasatu dut prelatu berriaren hautatzea. Gure Jaunak nahi beza, egun gutxian izan dezala kargua; ez dut esan nahi, bizia galduz, azken batean bera da haien artean talenturik handiena duena eta guretzat oso begiratua izango da, batez ere buru argikoa denez gero, konturatuko da zertara jo behar duen. Nolabait esateko, egin izan den lana guri bezain gaizki etorri zaie aita hauei.
‎11 Idatz biezaio berorren aitatasunak Joana andreari nola izango den profesa, orain ez baitut astirik berari idazteko. Beldurrez idazten dut esan dudanagatik eta horregatik gutxitan egingo dut eta egiten dut. Erantzun nion ene alaba Maria San Joserenari.
‎Ez nuen uste berorri idatzi ahal izango nionik, eta horrela, ama prioreak egin duenez gero? ez dut esango hemen hau baino besterik: aita Nicolaok buruan sartu sartua duela, berori ez dadila sar, Jaunaren laguntzaz Madrilen egingo den fundazioan izan ezik, Haren Maiestateagan itxaro baitugu laster egingo dela.
‎3 Uste dut esan zuela une batean, zigorrak ezarriz gero, obedituko luketela. Ez zuen argi esan eta ez zaio kasurik egin behar honi, beharbada, begitandu egingo baitzitzaidan.
‎Oso pozik dago bere arreba eta Joan Ovallerekin (halaxe hartzen dute hartu ere), eta haiek berarekin. Unetxo batean soilik etorri da hona, eta horrela ez diot ezer esan beste horretaz; baina uste dut esatea besterik ez dudala izango eta berak egin egingo duela; izan ere, haurrek behar dutenerako, paje bat handiegi datorkie.
‎Berorren aitatasunak esan biezaio pozik gera dadila berorren otoitzaz eta ez dadila batere arduratu adimen ekintzez Jainkoak beste era bateko mesedea egiten dionean, poz handia eman baitik idazten didanak. Kontua da, espirituaren barruko gauza hauetan, egokiena eta zuzenena, ondoriorik hoberenak uzten dituena dela; ez dut esan nahi berehalako batean desira ugari ekartzen dituena (hauek onak izan arren, batzuetan ez baitira geure buru estimuak agertzen dizkigunak bezain onak); egintzetan baieztatzen diren ondorioak esan nahi dut, eta Jainkoaren ohorearen desirak, haren ohoreari begiratzean eta oroimena eta adimena Hari nola atsegin eman eta nola erakutsi gehiago Hari bere maitasuna agertzen dutenak dira....
‎Uste dut esan dudala honezkero Bisitazio eguna dela.
‎Ama priore horri ez zaio falta, baina Pastranan ugarian ohiturik, pobretasun espiritu gutxi geratu zaio; niri horrek pena ematen zidan eta emango dit hori entzuten dudan bakoitzean; izan ere, etxe hauek, Jainkoari eskerrak, Beragan soilik ustea dugula fundatu dira, eta horrela beldur naiz, giza bitartekoetan ustea jartzen hasten bagara, jainkozkoak faltako ez ote zaizkigun. Hau ez dut esaten negozio horrengatik, baina badakit ez lukeela sartuko hor bere alaba era horretakoa ez balitz. Hala ere hari ez zaio ezer zor, eta Jainkoaren nahia horrela egitea izango da.
‎3 Gure aitagandik guztia jakingo duenez gero, ez dut esaten orain horretaz ezer; hau eskatzen diot soilik: mesedez, kontu handia izan dezala gertatzen denari buruz niri idazteko, gure aitak ezin duenean, baita nire gutunak hari emateko eta harenak biltzeko ere.
‎6 Gutun hau gauzak ongi jakinik idatzia dago eta ez nolabaiteko eta handi samarra den motiborik gabe; ezin dut esan hori; hala ere, oso komenigarri dela ikusten dut berorri eskatzen diodana egitea, hortik ezin baitzaigu etorri inolako kalterik, gainerakotik bai, ordea, eta handia, eta bidezkoak diren gauzetan ez da behar okasiorik. Gure Jaunak merezimenduak egiteko aukera asko ematen dizkigu eta konturatzen naiz berorren agurgarritasunak izan dituela hor eta badituela, harri eta zur bainago berorren sumintasuna dela eta zer sufritzen duen; hala ere, orain zuhurtasuna behar da, eta halaxe ematen du Jainkoak, gotzainaren arazoan egin zuenez.
‎10 Dagoeneko Medinan gaude, zeregin askorekin; beraz, ongi etorri garela baino besterik ezin dut esan. Isabeli profesa atzeratzea disimuluz izan dadila, ez dezala pentsa gehienen botoz izan denik, ez baitzaio begiratu horri hainbeste.
‎Premia handia izango zen hor, gure aitak berorren agurgarritasuna beragandik bereizi duenean. Berorren gutunean agertzen den apaltasunak benetan poztu nau, baina ez dut dioena egiteko asmorik, sufritzearen esperientziaz ikas dezan. Begira, ene aita:
‎Egon bitez jainkozko bular haien ondoan, Jaunak ardura hartuko baitu, indartsu egon daitezenean, gehiagora ateratzeko, bestela ez bailukete lortuko uste duten onurarik, beren buruari kalte egitea baizik. Eta noiz duen arima batek besteei on egitera irteteko desira eta garaia baino lehen irteteak dakarren arriskua, aipatu dizuedan liburuan aurkituko duzuenez gero, ez dut esan nahi hemen, ezta gehiago luzatu ere honetan; izan ere, hasi nintzenean nire asmoa zuoi aditzera ematea zen, nola atsegin har dezakezuen KantarikEderrenetako hitzen batzuk entzun ditzazuenean, eta gogoeta egin, zuek ulertzeko ilunak badira ere, haietan dauden misterio handiei buruz, eta gehiago luzatzea ausarkeria litzateke.
‎5 Hain zuzen ere, gogoan dut erlijioso bati entzun niola sermoi oso eder bat, eta haren zatirik handiena Emazteak Jainkoarekin zituen gozotasun hauei buruz zen; eta barrez eta hain gaizki hartu zuten esan zuena, non ni harri eta zur bainengoen; izan ere, maitasunari buruz hitz egin zuen (sermoia Maitasun aginduaz zen eta beste zer gai erabil zezakeen). Eta argi ikusten dut esanda daukadana dela, hau da, Jainko maitasunean hain gaizki arituak garenez gero, uste dugu, arima batek ezin duela horrela tratatu Jainkoarekin. Baina ezagutzen ditut nik hainbat pertsona, beste batzuek gauza onik ateratzen ez zuten bezala, ez zutelako ulertzen eta uste dut beren burutik sorturikoak zirelakoan zeudela?, beste haiek ondasun handiak, gozotasun handia, beldurrik gabeko segurtasuna atera dituzte, gure Jaunari askotan berariazko gorespenak egin behar izateraino, gartsu maite duten arimentzat erremedio onuragarria utzi zuelako; kontura daitezela eta ikus dezatela posible dela Jainkoa hainbesteraino beheratzea; Jaunak grazia handiak egiten zizkienean ez zela nahiko beraien esperientzia beldurrak uxatzeko.
‎Honetan ez naiz geldituko, nire asmoa otoitzari emanda gaudenontzat onuragarri izan daitekeenaz hitz egitea delako; dena dela, Jauna bihotz gartsuaz maite duenari gogoa berotzeko eta hura miresteko guztia da onuragarri. Haren Maiestateak ongi daki, hitz hauetako batzuen azalpenak entzun baditut ere eta nik neuk eskaturik eman badizkidate ere, gutxi dira, bat ere ez, gogoan ditudanak, oroimen oso eskasa dudalako; eta honela dut esan Jaunak irakasten didana baino besterik, eta neuri harira datozkidanak, eta printzipio honetaz sekula ez dut entzun gogoan dudanik ezer.
‎Pobretasunezko etxeetan ere beharrezkoa da hau. Uste dut esan nuela beste behin ere, eta beste gauza batzuekin ere gauza bera gertatuko da; baina egunak igaro ahala ahaztu egiten zait, berriro irakurtzen ez hastearren.
‎Eta arretaz erreparatu honi, hau da, Jainkoak arima bati esan dudan kontenplazio osozko otoitzaren mesedea egiten dionean, hortik asmo sendoaz irtengo ez balitz eta, aukera izanez gero, egitez beteko ez balu, edozein irain, denik eta astunena balitz ere, barkatuz eta ez irain izena duten huskeria hauek soilik, halakoa ez dadila asko fida bere otoitzaz; izan ere, Jainkoak hain goiko otoitzaz Beregana eraman duen arimari ez zaizkio iristen irainak eta berdin dio estimatua izan edo ez. Ez dut esan zuzen, ez dio berdin, askoz ere pena handiagoa ematen baitio ohoreak desohoreak baino, eta asko jostatzeak eta atsedenak pena handiagoa lanaldiek baino. Izan ere, Jaunak egiaz bere erreinua hemen eman dionean, halakoa ez du nahi munduan; eta erreinu hartaz maila goragokoan gozatu ahal izateko, uste du hau dela benetako bidea, eta berak ikusita daki datorkion irabazia eta zenbat aurreratzen duen arima batek Jainkoagatik sufritzean.
‎Hona hemen: Honetaz beste toki batean ere jardungo dudanez gero, ez dut esango hemen ondorengo hau baino besterik: nahiago dudala elkar maita dezatela, eta maita dezatela samurki eta atseginez (esana geratu den maitasuna bezain perfektua izan ez arren, guztiekiko maitasuna bada behintzat) nolabaiteko liskarrik izatea baino.
‎Ez dut esan nahi jainkozko otoitz hauen azalpenik emango dudanik (ez nintzateke ausartuko eta ugari dira idatziak; eta zentzugabea litzateke nik idaztea), Pater Nosterreko hitzei buruzko gogoetak baizik. Izan ere, batzuetan, liburu askorekin debozioa galdu egiten zaigula dirudi, hura izatea hainbeste doakigunean; gauza jakina da, ordea, maisuak gauza bat irakasten duenean, ikasleari maitasuna hartzen diola, eta irakasten dionak ikaslea poztea nahi izaten du, eta ikasten laguntzen dio, eta honela egingo du gurekin Maisu zerutar honek.
‎Bada, sinets iezadazue zuek eta inork ez zaitzatela engaina otoitza ez den beste bide bat erakutsiz. [7] Nik ez dut esaten une honetan guztientzat gogoetazkoa edo ahozkoa izan behar duen; zuentzat diot, era batekoa eta bestekoa behar dituzuela. Hau da erlijiosoen eginkizuna.
‎Teresak hemendik ere lehen idazketan zetorren pasarte polit bat kendu zuen: Ez dut esaten ez errezatzeko (hitzez hitz hartuta kontenplazioaz ari naizela esan ez dezazuen, Jaunak hartara eramaten zaituztenean izan ezik); esaten dudana hau da: Pater Nosterra errezatzen duzuenean, jakin dezazuela hura irakatsi zuenarekin zaudetela egi egiaz eta horregatik haren oinei muin egin eta eska diezaiozuela zeuengandik ez dezala alde egin eskatzen laguntzeko.
‎esango du, eta badu aitzakia horrela. . Ez dut esaten utzi behar duenik, lortzen saia dadila baizik ongi baderitzo, eta bestela ere bai; izan ere, benetako pobreak gutxi estimatzen ditu halako gauzak, eta zerbaitegatik lortzen saiatzen bada ere, ez diote sekula kezkarik ematen, inoiz faltako zaionik ez baitu uste, eta faltatu arren, gutxi axola zaio; bigarren mailakotzat du eta ez ezinbestekotzat; goi goiko pentsamenduak dituenez gero, beste ...
‎Nik, kaskarra naizenez gero, ez dut ongi jakin neure burua babesten, eta honela neure ahizpak nigan zentza daitezela nahiko nuke. Ez dut esango, neugan edota besteengan ikusita, esperientziaz ez dakidan gauzarik.
‎Izan ere, Jainkoak mesede hau egiten digunean, utzi egin behar ditugu alde batera munduko gauzen ardurak; hango Jauna iristerakoan, kanpora botatzen baitu guztia. Ez dut esaten otoitz hau duten guztiak, nahitaez, munduko gauzetatik askatuak daudenik; kontura daitezela nahi nuke, behintzat, falta zaienaz eta apaldu daitezela eta guztiz askatzen saia daitezela, bestela hemen geldituko baitira. Eta Jainkoak halako aurrerakinak ematen dizkion arima, gauza handitarako nahi duen seinalea da; bere erruz ez bada, oso aurrera joango da.
‎–Guztia uztea? esatean ez dut esan nahi erlijioso bizitzan sartzea; egon daitezke horretarako eragozpenak, eta leku batean nahiz bestean arima perfektua gauzetatik askatua eta apala egon daiteke; hori beraren neke handiagoaz, prestaera gauza handia baita. Baina sinets iezadazue gauza bat, ohorearen edo diruaren gose pixka bat badago (eta hau berdin izan daiteke monasterioetan nahiz haietatik kanpo, haietan arriskuetatik babestuago badaude ere eta, beraz, handiagoa litzateke errua), urte luzeetan otoitzari emanak egon arren (edo, hobeto esan, gogoetazko otoitzari emanak, otoitz perfektuak aztarna hauek kentzen baititu), egundo ez dutela asko aurreratuko ezta ez direla iritsiko otoitzaren egiazko fruituak gozatzera ere.
‎Zentzugabekeria dirudi hain gauza ona etetea. Baina ez da; nik ez dut esaten desira kendu behar denik, eten egin behar dela baizik, eta baliteke beste bidetik horrenbesteko merezimendua lortu izatea.
‎3 Orain, esandako bide hau hasteko abiapuntutik okerrik ez egiteko eran, azal dezagun pixka bat nola hasiera eman lanaldi honi, oso garrantzitsua baita; oso garrantzitsua dela diot. Ez dut esaten hemen adieraziko dudan erabakia falta zaionak ez duela horretan hasi behar, Jauna erabaki hori hobetuz joango baita; eta pauso bat eman baino besterik egiten ez badu ere, bere baitan hainbesteko indarra izanik, ez dezala izan galduko duen beldurrik, ezta oso ongi ordainduko ez dion beldurrik ere.
‎Ez du idazten kontzeptuetatik, bizi izaniko esperientziatik baizik. . Ez dut esango, neugan edota besteengan ikusita, esperientziaz ez dakidan gauzarik, dio obra honen hitzaurrean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia