Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 85

2008
‎Esaldi bi hauek, egungo abiadura handiko asmoek hemendik urte gutxira izango duten eraginaren isla besterik ez dira. Herri berde izandako hau, are grisago margotuko dugu, eta berdetzat joko dugun hori, barrenak hustu arte zulatuta izango dugu gazta bat bailitzan.
‎«Lan txikian milaka gara egunerokoan. Gure txikitasunean egiten dugun horrek daukan balioaz ohartu behar gara, denon artean obra handia eraikitzeko».
‎euskararen barneko hizkuntza bariazioa. Azken 30 urteotan, iparraldean bereziki, euskara tradizionala deitzen dugun hori, harremanetan sartu dela bai frantsesarekin bai euskara estandarrarekin, eskolaren eta komunikabideen bidez. Horrek hainbat aldaketa ekarri ditu, eta euskal hizkuntza paisaia zertan aldatu den aztertu nahi dugu; hau da, horrek zertan ukitu duen egiten den euskara, gizartearen hainbat ataletan. Inor gutxi arduratzen da Euskal Herrian hizkuntza ukimenak ekarritako hizkera berriez, eta hori ez da horrela beste tokietan.
‎Hori bukatuta, orduan euskaldunok sendotasunaren bertuteaz meditatu genuke luze eta zabal, ea posible egiten dugun horretara Euskal Herria aurrera ateratzea.
2009
‎Egunean zehar, bizian zehar, zer jasotzen dugun eta zer zabaltzen dugun pentsatzen jarri da ikasle hori. Jasotzen dugun horretatik kontzienteki zein ideiari (zein baliori) eusten diegun zerrenda egiten hasi da, balio kultural, erlijioso, linguistiko edo afektiboak buruan ordenatuz. Baina otu zaio ez ote diren gehiago inkontzienteki hartzen ditugun balio horiek.
‎Kezka eta exijentzia handia izatea eta betebehar batzuk atzeratzea ezintasun handiagoa sortzen digun edo zailagoa ikusten dugun hori perfekzionismo ezaugarriak izaten dira normalean. Lanaren kalitatea eta emaitza errealista ez den modu batean hartzen ditugunean, herstura handiegia sortzen zaigu, perfekzio beharra bilatzen dugu.
‎Ez gara isilduko. Egiten dugun horretan sinesten dugulako egiten dugu. Arrazoia daukagula uste dugulako borrokatzen gara; eta arrazoia daukagula agerian geratzen ari delako bidaltzen dute beste batzuek Polizia gu isilaraztera.
‎Gaixo ahulak bihurtzen gara Dr.Google ren aurrean; ezkorrak, hipokondriakoak, irizpideak ezabatzen zaizkigu, ez dugu berdin arrazoitzen. Egia eta gezurra zein den ziurtasunez jakin artean, entzun nahi dugun horri kasu egitea litzateke hoberena. 148 milioi aukeren artean, ziur badaudela lasai utziko gaituzten erantzunak!
‎Gernikako saioa ere pasatu da. Eta hemendik aurrera egin behar dugun horrek kezkatzen gaitu. Iragana, iragana da.
‎Ikusten dugun horretatik ez hain urrun dagoen parajeaz gozatuko du Mendukiloko leizera barruratzen denak: Aralarreko erroak, sustraiak ikus daitezke.
‎Konbikzio ezkertiar sendoak dituenak, esaterako, erreparo handiagoa izango du Clint Eastwooden film batekiko lilura adierazteko, edo gustu klasikoagoak dituena nekez errendituko da Lars Von Trierren film esperimentalago baten aurrean. Pentsatzen dugun horrek egiten gaitu garena, edo garela uste dugunak edo izan nahi genukeenak bultzatzen gaitu pentsatzen duguna pentsatzera?
‎Hirugarren urtea da hau; lehen urtean, erantzun gehiago izan ziren jendearen aldetik, batez ere ez zutelako ezagutzen proiektuaren asmoa, dirua biltzeko helburarekin zela pentsatzen zuten askok, baina gure helburua eta nahia ez da inongo irabazi ekonomikorik lortzea, ezta gutxiago ere. Gure asmoa arazo bat konpontzen saiatzea da, guk arazotzat jotzen dugun hori konpontzea. Jende ugari zebilen mendian onddo eta perretxikoak hartzen, oso masifikatuta zegoen dena, eta mendiek ezin dute jasan horrenbeste jende.
‎–Aspaldian ikusten ez zen elkarlana ikusi zen, eta gizartea hain justu hori eskatzen ari zaigu: bat egiten dugun horretan elkarrekin bidea egin dezagun?. Halaber, politikaren aldeko hautuaren alde elkarrekin kalera atera izana ere positiboa dela esan du.
‎Eta, gainera, ez dute ezer frogatzen, zeren gutako inor ez dago hor katramilatua. Orduan zer esango dugun horren aurrean. Guk ETArekin ez dugula lan egin.
‎Egunak dira jada herritik falta zaretela, hainbestetan kanpotik bizi izan dugun hori suertatu zaizuela, ihesera ala kartzelara kondenatu zaituztetela.
‎Ez behinola eta ez egun herrialde baten garapena neurtzeko parametroak ez lirateke ekonomiaren alorrera mugatu behar. Eta XXI. mendean, oraindik ere, lehentasuna dute hazkunde tasaren, barne produktu gordinaren edo kontsumo prezioen indizearen mailak herrialde baten garapenaz neurtzeko ezartzen diren irizpideen artean; herrialde horretan demokrazia askotan demagogikoki demokrazia deitzen dugun hori bada ere aldarrikatzea delitu bada ere, zentsura erabat errotuta badago ere, eta adierazpen askatasuna debekatuta badago ere. Liu Xiaobori, horregatik, erreforma demokratikoak aldarrikatzeagatik eta alderdi bakarreko sistema salatzeagatik, ezarri diote 11 urteko kartzela zigorra.
2010
‎Argi utzi behar dugu hemen ondo jaten dugula, baina, nolabait, goxo aldetik begiratuta. Begiratu genuke ea osasun aldetik ere orekatua eta ona den jaten dugun hori.
‎Zergatik dira argitaletxe horiek, hain zuzen, gure lanetik etekin gehien ateratzen dutenak? Zenbat idazle bizi da euskaraz idaztetik, eta zenbat idazleok sortzen dugun horretatik. Eta ez gara etekin ekonomiko hutsez ari, duintasunaz ari gara, gure lanarekiko begiruneaz.
‎Gauzak aldatu egin dira, gu ere aldatu gara, baina beste gauza batzuk ez dira hainbeste aldatu. Kanpotarrak hona etortzean miretsita gelditzen dira musikari lotutako giza mugimendu honekin, gaztetxeekin, eta gu geu askotan ez gara dugun horren garrantziaz konturatzen. Gu hortik hasi ginen, eta ez gara ezer, baina zerbait bagara, horiei esker gara.
2011
‎Autonomia Estatutuaren bidez autogobernuaren berreskuratzea, Euskadiko aurrerapen politiko, ekonomiko eta sozialarentzat funtsezkoa izan da. Hogeita hamar urte dituen sistema honek erakutsi du indarrean jarraitzen duela eta euskal gizarteak dituen arazoak konpontzeko eta herriak aurrera egin dezan bere balioa duela.Elementu hauek sistemaren sendotasuna bermatzen dute, eta elkarrekin denbora luzean zehar Estatutuaren itzalpean eraiki dugun horrek ziurtatzen du ez dela atzera pausurik izango. Gure autogobernuaren sistemaren sendotasuna gehiago indartzen da Autononomien Estatuaren barnean.
‎Iritsi da auzokideen elkartasun sare eta egitasmo herrikoien bidez auzoetako garapena defendatzeko unea. Azken batean, iritsi da horrenbeste maite dugun hori sutsuki defendatzeko momentua. Norberak bere esparrutik, nahi besteko konpromiso maila baliatuta baina denak helburu bera buruan zein bihotzean:
‎Krisia bakarrik negozio ereduentzat izango al da. Krisiarena arduraz hartu beharreko esparru batean kokatzen dut, baina ezin genezake askorik egin gure moduko enpresek. Egin dezakeguna da kontrolatzen dugun horretan protagonistak izatea komunikazio munduko aldaketetan. Ez dago lo geratzerik, eta ez du balio gu txikiak garela esateak.
‎Bost axola zer egiten dugun. Bost axola sortzen dugun hori kalitatezkoa den ala ez. Euskal sortzaileok ikusezinak gara non eta gure etxean bertan.
2012
‎Baina ez da beldurtzekoa. Aberats jaio ez ginenok badakigu gazte ginenetik hona ongizatean irabazi dugun hori gabe ere bizi daitekeela. Ez dugu ahaztu orduan genuena, eta ez genuena eta garai hartako bizimodua.
‎Moduak dira agerian utzi behar ditugunak, gure izerdiak konplexurik gabe erakusteko. Alegia, maite dugun hori zaintzeko.
2013
‎«Txalogarria izan zen BERRIA sortzeko garaian herritarrek izandako jarrera. Zerbait kentzen dizutenean jabetzen zara zeren falta sumatzen duzun, eta hor pizten da kontzientzia handi bat, esaten duena eduki dugun hori berreskuratu behar dugula; eta, ahal bada, hobe bat ere bai». Maite Lizeaga hernaniarraren hitzak dira.
‎Jaen igo berria da, gu bezala, baina Gironak Lehen Mailara igotzeko kanporaketa jokatu zuen aurreko denboraldian, eta oraingoan ere talde nahiko ona du. Taldea gai da maila ona emateko, bi partida hauetan ikusi den bezala, baina falta zaigu oraindik, jokalari berriek hobeto egokitu egin behar dute guk nahi dugun horretara. Kostako zaigu hori dena lortzea, baina uste dut taldeak gora egingo duela pixkanaka.
‎Erabaki dezagun bada: ...ospatuko dugun egun hau, ze etekin aterako diogun, bikotekidearekin etxera heldu orduko zirri batzuk egingo digun... zer jango dugun, zelango aldartearekin jesarriko garen mahai horretan, noren alboan gura dugun egon kosta ahala kosta, ze mimoak emango ditugun eta zeintzuk gorde, zer gura diegun eskaini gure seme alabei, masturbatuko ote naizen urduritasunak askatzeko, zelan eskertuko diogun maite dugun horri egin duena, zelan partekatu gura ditugun ordu horiek, zelango arropa eramango dugun soinean, zertarako joango garen afari horretara. Zer egingo dugu gure esku dagoena bideratzeko?
2014
‎Lehentasunezko egitasmotzat aurkeztu zenuen berriki. Egitasmoak badaude, eta hiru urterako obrak direla kontuan hartuta... ez bagara orain hasten, korapilo izendatu dugun hori benetako korapilo bihurtuko da. Zein da Eusko Jaurlaritzak egin duen proposamena?
‎Zer espero daiteke hortik? Denok ari gara ikasten zer espero daitekeen «espainiar justizia» deitzen dugun horretatik. Errepikatzen ari da CAN auziarekin gertatu zena.
‎Denbora galtzea da. Horretan pentsatzea da lanean arreta galtzea, eta gure lana da egunean egunean egin behar dugun horretan pentsatzea. Aldagelan, jokalarien artean hitz egiten dute igoeraz?
2018
‎Haiei soluzioa azkar eta ongi eman behar diegu. Egiten dugun horretan benetan onak izateko epe zorrotzetan, erabat moldatu behar dugu, eta horrek kudeaketa bikaina eskatzen du.Lehiatzeko modu horrek marjina izateko tarterik uzten du. Nazioartean lehiatzea ondo lehiatzea da. Ekipamendu ondasunak ondo garraia daitezke, salneurria/ pisuaren ratioarengatik, eta, industriarentzat estrategikotzat jotzen dituztenez merkatu gehienetan, ez dute aduana zerga handirik pagatzen.
‎«Kalejiraren sinbolismoa oso garrantzitsua da guretzat. Gozategik beti izan du harremana plazarekin, eta guretzat oso inportantea da plaza horretan azaltzea zer den gure kultura, jendeari errespetuz ematea lantzen dugun hori, euskaraz eta Euskal Herritik. Uste dut oholtzaren gainean funtzio sozial bat badugula, eta jendeak ikusten duela hori.
2019
‎Argi dago denok, nahita edo nahi gabe, irudi bat helarazten dugula, eta horrek guk nahi baino gauza gehiago komunikatzen dituela. Horregatik, berau zaintzea ulergarria iruditzen zait, guk nahi dugun hori transmititu dezagun, betiere garbi baldin badugu kantuak direla funtsezkoenak. Hori argi izan ezean, irudi hain erakargarria ez baina proposamen interesgarriak dituzten hamaika musikari ezagutzeko aukera galdu baitezakegu.
2020
‎Baina kantagintzak inoiz baino gehiago du esateko. Gero beste kontu bat da ea asmatzen dugun hori ondo formulatzen eta belaunaldi berrietara heltzen. Gure belaunaldiko jendearekin eta nostalgiarekin gelditzen bagara ez goazelako inora.
‎Hala ere, Hermosillak badu arrazoi bat baikortasunerako, eta itxialdiak eragin dezakeen hausnarketa batekin dauka zerikusia. «Arazo ekonomiko bat daukagunean, oporrak dira baztertzen diren gauzen artean lehenetako bat, ados; baina, bidegurutze sakon batera iristen garenean, adibidez heriotza bat edo antzeko zerbait, ohartzen gara zein garrantzitsua den ametsak betetzea, beti egin nahi izan dugun hori egitea, alegia. Bada, uste dut itxialdi honek horrelako efektu bat eduki dezakeela jendearengan, sakona baita gertatzen ari dena».
‎Okerrena, gentilizioaren eskola, prentsa probintzianoaren muga zeharkatu eta, bete betean dagoela instalatua herri prentsa deitzen dugun horretan ere. Berdin da elkarrizketatuak zer egin duen, zertan den aditua, zer duen esateko.
‎Normaltasuna deitzen dugun hori, batere normala ez den baina ohiko bilakatu zaigun ameskeria hori, nolakoa izango den imajinatzeko saioak egiten ari gara, eta, ziurra ez bada ere, denok sumatzen dugu gure etorkizun hurbila eta, areago, ondorengoa ere zirriborratzen ari garela egun hauetan. Etxean hutsuneak eta gehiegikeriak antzeman ditugu, eta beste horrenbeste gizartean, hamaika etxe eta etxetarrok batera osatzen dugun multzo formagabe horretan.
‎Ispilu baten aurrean ikusten du bere burua. Batzuetan etiketa batzuk ditugu, baina gero egunero egiten dugun horrek erretratatzen gaitu benetan.
‎Denbora bat igaro ostean, konposizio egitura berriak lantzen hasi zen: «Behatxulo batekin jolastuz, begiesten dugun horren gainean sortu ohi diren deformazioak aurkitu nituen». Horrela, Erriberriko komentuko espazioak paperean jaso zituen, eta behatxulo batetik begiratuta egongo balira bezala marraztu.
‎Kontuak kontu, egoera askotan ondo datorkigun bertsoa da Lazkao Txikirena. Izan ere, gizakiok badugu joera lurperatzen dugun hori zerura jasotzeko. Bizi izan direnean jasan ez ditugun pertsonen hiletetara joaten gara.
2021
‎«Ez dakit zelan definituko nukeen liburua», adierazi du Leire Lopez editoreak. «Pertsona baten hondamendiaren kontakizuna izan daiteke; familia harremanen zailtasunei buruzko liburua; alaba bat aita baten irudian arakatzen; saiakera bat ulertzeko giza harremanetan ulergaitz egiten zaigun hori, pertsona bati lotzen gaituen hori, nahiz eta trukean ezer gutxi jaso, edo ezer gutxi uste dugun horri hitzak bilatu eta zerbait bat osatzeko saiakera». Ospitaleko gelan abiatzen da kontakizuna, eta, editoreak iragarri duenez, lehen orrialdetik jakingo da «ohean dagoenaren gainbehera lehenagotik datorrela.
‎Femurra, haragia eta protesia izeneko hitzaldian, elementu horietatik abiatu zen kohesioa azaltzeko. «Femurra da instituzio jakin bat, egitura; haragia militantziak eta balioek osatzen dute; eta protesia batzuetan kanpoan dagoela uste dugun hori da: kultur politikak, paisaia kulturala».
‎Herri eta nazio bateko ereserkia izateko, bai hitzetan eta musikan, beti da nabarmendu beharrekoa bere atal historiko kulturala eta herri legez batzen gaituen baliabideak eduki ditzala, horixe esabidea. Eta guzti honez gain, preziatuko dugun hori, kantu eta ereserki nazionala bilakatzeko, premiazkoa da orotasunean herritarren artean hunkimena sortu dezan.
‎Inolako zalantzarik gabe. Jaten duguna gara, eta jaten dugula uste dugun hori gara.
‎Kultura da egunerokoan bizitzen dugun hori, eta plazera ematen diguna, besteekin partekatuz. Horretarako, esperimentatu behar dugu, gauzak entseatu.
‎Aitortu du lan gaitasuna «muturrera eraman» dutela, eta jardunarekiko konbentzimendua berretsi: «Musikarien artean borondate osoa dago bizitzarako substantziala dela uste dugun hori defendatzeko; gure bizimoldeari eusteko borondatea dugu, zeina musika sinfonikoak ere osatzen duen».
‎Poza ematen du eskuak lurrean sartzeko beharra duten hiritarrei aukera hori eskaintzeak. Kolektibotasunaren, elkarren arteko mendekotasunaren eta eremu publikoaren ezaugarri den auzolanean dihardugu, denona den eta denon artean zaindu nahi dugun hori elkarrekin zaintzen. Arlo publikoan herritarrok esku hartzeko eskubidea aldarrikatzen dugu modu horretan.
2022
‎Hausnarketa honen edukiak zaharkitua eman dezake, baina abiaburu hauetatik zenbat eta gehiago aldendu, orduan eta zailago jarriko zaigu nahi dugun horretara hurbiltzea.
‎«Badakigu zer diren gaurko mugak. Guri da asmatzea ondoko urratsa zer den, eta nola baliatzen dugun hori eskumen gehiago izateko, sufragio unibertsala lortzeko, barne demokrazia handiagoa izateko...». Estatus bereziko lurralde elkargo bat izan liteke hori.
‎Munduan gertatzen den guztiaren biktima injustu edo bidezko borrero bilaka gaitezke. Buruan asmatzen dugun horretan beti asmatu, zutik gelditu den birla hori gure barruko oihartzun ganbaran entzuten den ahobakartasuna izorratzen tematzen den arren. Eskerrak zutik gelditu den birla bakar madarikatu horri.
‎Etxean euskaraz egin arren, eskolan gaztelaniaz egiten zuelako iritsi da nire lagun hori ondorio horretara. Esaten diot, nire iritziz, ama hizkuntza, gurasoengandik jaso dugun hori, bakarra dela gurasoek hizkuntza konpartitzen duten kasuetan, eta gero etortzen zait beste lagun bat eta esaten dit amarik ez duen ume batek nola izango duen ama hizkuntza. Eta nik esaten diot gauza bat dela amaren hizkuntza eta beste bat ama hizkuntza, baina ez dio argumentu horrek balio izaten.
‎urduri edo triste sentitzen bagara, jada pistak ditugu gertatzen zaiguna identifikatzen hasteko eta zerbait egiteko. Mundu birtualaz, pertsona birtualez eta abar hitz egiten da, baina beharrezkoa da birtualaren ideia hori kentzea, guk sentitzen dugun momentutik, sentitzen dugun hori egiazkoa delako.
‎Festaren aurkezpenean bertan ere hala nabarmendu zuen Peio Jorajuria Seaskaren lehendakariak: « [Herri Urratsen] izanen dira milaka pertsona euskararen alde, ez bakarrik euskara ospatzeko, baita erakusteko ere euskarari zein toki ematen diogun gure bizitzan eta zer aldarrikatzen dugun hori egingarri bilakatzeko».
‎«Nola lortu dugun hori. Bada, ez da erraza azaltzen, eta elementu batzuk falta zaizkigu oraindik sentsazio horretara ahalik eta gehien hurbiltzeko», azaldu du Codronek:
‎ION FONTENLA: Agroekologiaren bueltan sortutako dokumentala da; ezagutu nahi izan dugu modu konkretu batean bizi den jendea, normaltzat hartzen dugun horretatik kanpo bizi dena: bai ekoizleak eta bai kontsumitzaileak.
‎Alabaina, lehenengo begi kolpean ikusten dugun horrek bigarren kolpe batean ikusten dugunaren bestelakoa den zerbait adieraz diezaguke. Horrek ez du esan nahi aldaketarik dagoenik, ikuskatze prozesuan informazioa ehundu, lotu eta osatzen dela baizik.
‎Tentsioak sortzen dira ezagutzen dugun eta ezagutzen ez dugun horren artean, iruditeria oniriko eta errealen artean, denaren eta ez denaren inguruan... Halaber, tentsio kontraesankor hori materialetara ere hedatzen da.
‎Halako batean aitortu egin diogu elkarri bidea zaila izan dela, baina ederra ere bai eta gure pasioa egiten dugun hori izateak eutsi digula. «Egia esan, ni inkontzientea izan naiz», esan dit berak.
‎Garrantzitsua zait jendeez mintzatzea ene kantuetan; horregatik, ehunka izen agertzen da. Suaren gainean ibili nintzen lehen aldian enekin egon ziren jende horiek kantuetan daude; garen hori, egiten dugun hori, sinisteko eta erritualak egiteko ditugun manera ezberdin horiek baloratzeko manera bat da. Dena da bat, eta hori dut partekatu nahi Euskal Herrian, ene sentimendu eta emozioa partekatzen entseatzen naiz jende horren bitartez, gure historiaren, bastartasunaren eta borroken bidez.
‎Baina uste dut garrantzitsua dela, neurri batean, udalekuen magia efimero hori idealizatzea. Udalekuak gune seguru, aske eta zoragarria direla sinesten badugu, desesperanteagoa irudituko zaigu burbuila horretatik kanpoko mundua, baina aldi berean izango da pertinentea guretzat nahiko genukeen mundu horren irudia gogoan izatea, eraiki nahi dugun horrek nolakoa lukeen eta eraikitzen nondik has gintezkeen intuitzeko. Eta batik bat, posible dela (eta posible egin izan dugula) sinesteko.
‎Uste dut, errealitate horren gibelean dauden askotariko faktoreen artean euskal diasporaren inguruko egungo historiografiaren anakronismoaz ari naiz, hots, haren ikuspegi inperialista eta negazionistan antzematen dugun horretaz, badirela zenbait kausalitate zientzia historikoaren alde politikoari erantzuten diotenak, bereziki politika publikoei, horietatik abiatuz eraiki eta sortzen baita historia ofiziala; hau da, jakintza historikoa sortzen den testuinguruari erantzuten diote kausalitate horiek, jakintza horri bide ematen dioten eta haren existentzia eta nolakotasuna zehazten duten baldintza politikoekin lotu... Gobernuak gizartearen eta haren iraganaren artean diseinatzen duen harremanaz ari naiz.
‎Besteak beste, pentsatzeko gogorik ez dugunean ikusten dugun hori da telebista. Kirol emankizunak, reality ak, igande arratsaldetako pelikula kaskarrak.
‎Identifikazioa argazki bidez egiten dute. Identifikatu nahi dugun horren argazki batzuk eskatuko dizkigu aplikazioak, eta horrekin identifikatzen saiatuko da.
‎Badaezpada, urkatuaren etxean ez aipatu sokarik. Hobe dugu ondo arrazoitzea mundua ikusteko modurik egokientzat dugun hori, eta gure proposamen politikoak ahalik eta oinarri sendoenetan finkatzea, betiere autokritika zorrotzenaren iragazkiz bahetuta. Kritikoki pentsatu ahal izateko, pentsatzen hutsez hasi behar da.
‎Arazo bat ikusten dut: politika esaten diogun, letra larriko politikatzat jotzen dugun hori, alderdien joko bat dela. Hortik kanpo utzi behar da hizkuntzaren auzia.
‎Urteko telesail onenen zerrendak hedabide askotan irakurriko ditugu eta zerrendetan dauden telesail asko ikusi ez baditugu, gaizki sentitzeko arriskua dugu. Azken boladan hain famatua egin den FOMO a izan dezakegu eta urtean zehar zer ikusi dugun hori ranking batean jartzeko beharra izango dugu.
‎Horrez gain, gisa horretako enpresen proiektuei beste ikuspegi batetik ere kritika egin die Rebeka Gonzalez de Alaiza Arabako Mendiak Aske plataformako kideak: «Trantsizio energetiko deitzen dugun hori enpresa transnazionalen inbertsioak beste toki batean egitea besterik ez da; negozioa zabaltzeko esparru berrien bila dabiltza». Gehitu du hori «betiko logika kapitalistaren barruan» egiten dutela, «muga biofisikoak» kontuan izan gabe, eta «etengabeko hazkundearen mitoari» jarraituta.
2023
‎Konbertsazio faltagatik edo, elkarri «kristorena omen dator» esaten eman genuen pasa den asteburua, zerura seinalatuz. Elurte ikaragarria irudikatu genuen etxepean, eta amestu genuen etxetik ezin atera gelditzearekin —eskolara joan ezinik gelditzearekin amesten genuen ume garaietan bezala—, elkarri argazki eta bideotan partekatuz denok leihotik ikusten dugun hori bera. Azkenerako, urte sasoi honetarako normala lukeen elurte arrunt samar batekin gelditu gara, ez gehiago.
‎Familiakoak izan edo ez, bizikideen arteko transmisioak garrantzi handia du gure mikrobioman eta, beste gauza ikusezin askoren moduan, partekatzen dugun horrek eragin nabarmena du gure osasunean.
‎Eta badira erronka garaikideak. Elementu horiekin guziekin ikusten genuen mugimendu deitzen dugun hori elkarrekin biltzeko eta bat egiteko beharra. Gogoetatzeko zer ibilbide egin duen, baina batez ere etorkizunari begira proiektatzeko.
‎arrazistak izateari behingoz uztea. Egungo euskaldunak ez gara gure herriak mendeetan gauzaturiko ekintza guztien erantzuleak, baina bagara orain eta etorkizun hurbilean egiten eta egingo dugun horrekiko. Hortik abiatuta, halako praktika onargaitzak baztertu eta Justizia, Berdintasuna eta Elkartasuna oinarri izango dituen bestelako errealitate bat hasi gara pentsatzen eta bistaratzen biziki maite dugun gure herriarentzat.
‎herritarrek era izatea modu eroso batean bi hizkuntzatan aritzeko. Beste gauza bat da progresibotasuna; zelan egin behar dugun hori. Badira bide batzuk legelariek aztertzea nahi dudanak.
‎Debekuei erantzuteko espabilatzen gara, baina gero ahaztu egiten dugu gauzek ez dutela inertziaz aurrera egiten. Aurrera joatea nahi dugun horri aurrerantz bultza egin behar zaio.
‎...zuli nahiko nuke bisitaren gortasuna albo batera utziz eta bertan lantzen diren begirada eta ikusgarritasunaren baitako boterea eta kontrol politiken inguruko gaiak —izan sozialak, militarrak, konbentzionalak edo bestelakoak—, plazaratzearen beharra aldarrikatu nahiko nuke, haien inguruko gogoetak, pentsamenduak eta hausnarketa kritikoak bultzatzearena; maiz, hain naturalizatutzat jotzen dugun hori zalantzan jartzeko, eta beste ikuspuntu batzuetatik heltzeko aukera eskaintzen baitu erakusketak. Horrekin gelditzen naiz ororen gainetik.
‎«Gure sormen lanak harremanetan daude une oro beste batzuekin, sorkuntzan egikaritzen baitira ideia eta desira konpartituak. Horren aurrean, aukera dugu besteek eginikoa erreproduzitzeko edo, transgresioaren bidetik jota, aurretik jaso dugun hori apurtzeko». Hain zuzen, errealitate berriak sortzeko bidean, literaturaren eta artearen balioa aldarrikatu zuen Vargasek:
‎Beti esan dut inertzia ez dela bidea. Egin dugun horretan soilik ez; egin genezakeen horretan guztian pentsatu genuke».
‎Hala borobildu du bertsoa Uriak: «Hemen soilik nahi dute/ parrandaz disfruta:/ utzi alde batera/ kezka eta disputa./ Baina ez dezagula/ guztia ezkuta/ sinbolizatzen/ dugun hori ahaztuta». Barrez agurtu du Marijaia Akizuk:
‎Hala, Omnium Culturalekook 2018tik erreklamatu dugun hori, ekiteko batasun estrategikoa hain zuzen, posible da orain, ikusita oinarriko estrategian bat datozela oro har. Alderdiak nor bere kasa ari dira negoziatzen oraindik, baina guretzat ezinbestekoa da moduren bat aurkitzea batasun estrategikoa izan dezaten edozein ekinbide politiko abian jartzen dela ere.
‎Askotan, harreman hori ikusmenera mugatzen badugu ere, badago begietatik sartzen zaigunaz gaindi sortzen den pertzepzioa. Honela, inguratzen gaituena gorputzaren barrenetaraino isurtzen da, eta inguruan dugun horri harrera egiteko orduan eragiten du. Bada, prozesu horretan, lehenengo kontaktu horretan eta hautemate horren barneratzean zentratzen dira Iruñeko Ziudadelan kokatutako erakusketak; hain zuzen, Mapamundistak:
‎«Gure asmoetako bat gure musika geroz eta jende gehiagorengana iristea da, baina, aldi berean, gu geu ere geroz eta exijenteagoak gara: egiten dugun hori guri gustatu behar zaigu lehenengo, eta gero gainerakoei. Bilakaerarik ikusiko ez bagenu, ez genuke diskorik kaleratuko».
‎«Iñigo gure zuzenekoetako teknikaria izan zen lau edo bost urtez, eta, ordutik, sekulako harremana dugu: badaki islatzen guk bilatzen dugun hori. Oso gustura aritzen gara», azpimarratu du Zalakainek.
‎Ze auzotan bizi zineten? Jakin egin nahi izaten dugu kanpoan aurkitu dugun hori zenbateraino den gureko.
‎Berretsi dute orain arteko balio berberekin jarraituko dutela lanean, «zubigintza, ekintza eta ahalduntzea» indartuz: «Pertsona, lurralde eta ideia desberdinen bat egitea; hitzetan baino gehiago, egiten dugun horretan aurkitzea sinesgarritasuna; eta txikitasunetik amets handia eskuratzeko gaitasuna badugula ikustea».
‎Azkenaldian, zozketak izugarrizko erronkak dira: bilakatu nahi dugun horretara gerturatzeko erronka».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia