2015
|
|
haiek bakarrik Harekin bakarrik, eta hamahiru baino gehiago ez; izan ere, askoren iritzien bidez jakin dut eta esperientziaz ere bai, horrela komeni dela; eramaten den espiritua eramateko eta limosnaz bizi izateko eta eskean ibili gabe, ezin dela hamahiru baino gehiago izan. Eta sinets iezaiozue beti gehiago, lan handiz eta pertsona askoren otoitzez hoberena lortzen ahalegindu zenari; eta etxe honetan gauden urte hauetan guztiok izan
|
dugula
ikusi dugun poz eta alaitasun handian eta neke gutxian, eta izan ohi zuten baino askoz ere osasun hobearekin, ikusiko da hauxe dela komeni dena. Eta norbaitek honi latza baderitzo, bota biezaio errua bere espiriturik ezari eta ez hemen gordetzen denari, pertsona ahul eta osasun onik ez dutenek, espiritua dutelako, hainbesteko leuntasunez eraman dezaketelako; [hau latz egiten zaienak] joan bitez beste monasterio batera, han salbatuko baitira bertako espirituari jarraituz.
|
|
Bada, ez dugu hormetara begira egon behar. Kontuan izan behar dugu ez digula iraungo etxeak betiko, luzeena izanda ere bizitzak irauten duen bezain aldi laburrean baizik; guztia leun egingo zaigu, zenbat eta gutxiago eduki hemen, betikotasun hartan gehiago gozatuko
|
dugula
ikusirik, gure Jesus onaren bizitza imitatzean izan dugun maitasunaren araberakoak izango baitira hango egoitzak. Jesusen Amaren eta gure Ama eta Zaindariaren Erregela eraberritzeko hasierak direla hauek badiogu, ez diezaiogun irain egin berari, ezta gure aurretiko guraso santuei ere, haien antzeko izateari uko eginez.
|
|
5 Prelatuek azter dezatela dioen horri dagokionez, oso ongi izan daiteke eta berorren aitatasunak agindu diezaioke; izan ere, argi dago ez duela hark ezer egingo berorren aitatasunaren baimenik gabe, eta, nik uste, horren berri emango diola. Aita Salazarren eta nire artean den adiskidetasun handia eta egiten didan mesedea ez dut ukatuko nik sekula; hala ere ziurtzat dut, niri hau egitera gehiago eragin diola gure Jaunaren eta beronen Ama bedeinkatuaren zerbitzuak beste inolako adiskidetasunak baino; izan ere, uste dut, bi urtean ez
|
dugula
ikusi elkarren gutunik. Harremana oso aspaldikoa balitz, beste garai batzuetan laguntza premia handiagoaz ikusiko nindukeen, Ordena honek bi aita oinuts besterik ez zituelako, eta orduan aldaketa hori bilatzea orain baino normalago izan zitekeen; orain, Jainkoari eskerrak, uste dudanez, berrehun baino gehiago daude, eta haien artean pertsona egokiak gure jokaera apalerako.
|
|
Gauza handia da etxea edukitzea, lehenago edo geroago baimena izango baitugu; nuntzio jaunak eman izan balu, honezkero amaitua litzateke. Gure Jaunak eman biezaio osasuna, haren premia
|
dugula
ikusten baitu. Badiotsot nik Tostadok ez duela batere zalantzarik, ezta nik ere ziurtasunik hasi zuenak harengatik egiteari utziko dionik.
|
|
4 Honela, otoitz honek, behin bakarrik esanda ere, [Jaunak] gugan azpildurarik ez dagoela eta esaten duguna egingo
|
dugula
ikusten badu, aberasturik utziko gaitu. Oso maite du Berarekin harremanetan guk tolesgabe jokatzea.
|
|
Baina ongi konturaturik egiten den bekatutik, denik eta txikiena bada ere, Jainkoak gorde gaitzala. Are gehiago gauza arinik ez baitago, hain Maiestate handiaren aurka eta Hura geuri begira
|
dugula
ikustean! Hau dela uste dut nik ongi pentsaturik egiten den bekatua, norbaitek hau esango balio bezala:
|
|
1 Bada, esan dudanez, Jesus onak kontuan izanik zein gauza zaila zen gure izenean eskaintzen zuen hau, gure ahultasunaren berri badakielako eta askotan Jaunaren borondatea zein den ez dakigula agertzen dugulako, ahulak garenez gero eta Bera hain errukitsua?, bitartekoa behar
|
dugula
ikusten zuen eta emandakoa eman gabe uztea ez zaigula inola ere komeni, horretan baita gure irabazi guztia; bada, hori betetzea zaila zela ikusi zuen; izan ere, bizitza guria daraman bati eta aberats bati esaten badiozu Jainkoaren borondatea dela eta neurria ezartzeko bere platerean, beste batzuek ogi kuzkur bat behinik behin izan dezaten, gosez hiltzen direlako, hamaikatxo arrazoi jarriko dizkiz... zin egin duela eta promes egin duela, eta Jainkoaren borondatea dela hark bere botoak betetzea, eta begira dezala eskandalu ematen badu haien oso kontra doala, guztiz hautsi ez arren; pobretasuna zin egin badu, gorde dezala itzulinguruka ibili gabe, hauxe baita Jaunak nahi duena; ez dator erremedioa oraindik batzuek nahi izatetik ere; zer izango zen Jaunak gehiena egin ez balu jarri zuen erremedioaz?
|