Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 105

2013
‎Ogibideak udatiar bihurtzeko aukera ere ematen dio. Uda igarotzeko lekura luzatzen da giro hiritarra, hizkuntza desberdinetako udatiarren elkargune izateak berak erakusten duenez .
‎Garcés ek (2009: 20) argitzen duenez :
‎Laburbilduz, birformulatzaile esplikatiboen agerpen maiztasunen azterketa estatistikoak agerian uzten duenez , birformulatzaile hauek banaketa desberdina dute alorraren arabera eta, zuzenbideko testuen kasuan behintzat, baita testu generoaren arabera ere. Bestalde, ikuspegi estatistikotik, banaketa horiek irmoak eta sistematikoak dira; alegia, ez dirudi ausazkoak direnik.
‎Adibide sorta honek erakusten duenez (36 adibideek, alegia), erreferentziazko birformulazio esplikatiboetan diskurtso markatzaileek zeregin garrantzitsua dute bai lege teorien eta bai lege testuen erreferentziak berbaldian txertatzeko; eta, aldi berean, berbaldia osatzen duten elementuak modu egokian bereizi, antolatu eta kohesionatzeko. Alegia, testuinguru horietan birformulazio markatzaile esplikatiboek funtzio metadiskurtsiboa dute (kanpoko erreferentziak berbaldian txertatzea) baina baita funtzio testuala ere (informazioa egituratzea eta kohesioa indartzea).
‎Garcés ek (2009: 18) azaltzen duenez : –Cabe diferenciar, en este sentido, el papel que cumple la reformulación en el discurso no planificado, destinado principalmente a resolver problemas de comprensión comunicativa, de la función que desempeña en el discurso planificado, donde se convierte en un mecanismo para alcanzar determinados efectos contextuales, no transmitidos por la primera formulación (Blakemore, 1993, 2002).?
‎Risterucci Roudnickyk zehazten duenez , ez da ohikoa izaten autore batek bere sistemaz kanpoko publikoarentzat hitzaurreak idaztea, eta hala denean alderdi hori nabarmentzea komeni izaten da. Zenbaitetan, autore jakinen hitzaurreak paratzen dira beste autore batzuen itzulpenean (sistema berekoak zein beste sistema batekoak), harrera hobea izan dadin, inportazioa erraztea xede hartuta.
‎Argitaratzailearen oharra (sinadura gabea, izenburuak argitzen duenez , argitaratzailearena da).* Itzultzailearen hitzaurrean ez da jatorrizko bertsioaren berri ematen.
‎Itzultzailea ez den hitzaurregileak azaltzen duenez , antologiarako hautua itzultzailearen apeta eta gustua izan da.
‎–Saizarbitoriak gurean leiv motiv moduan bere obretan erakusten duenez , itxarote hutsetik zerbaiten zain egotera dagoen aldea da kontua?.
‎Horrek ez du esan nahi Larramendik Mikoleta plagiatu zuenik, ezpada honek idatzitakoa ezagutzen zuela. Andoaindarra bilbotarrarengandik aldentzen denean ere, nekez uka litezke haien arteko antzekotasunak, ondorengo taulak erakusten duenez :
‎Ez da zaila definizio horietan translatio imperii et studii mitoaren oihartzunak antzematea. Penintsulako erreinuen zerbitzura jardundako zenbait historiagilek aldarrikatua Erdi Aroan zehar, mito hori oraindik gehiago indartu zen Errege Erregina Katolikoen alditik aurrera, Nebrijaren Gramatikako pasarte ospetsuak(, siempre la lengua fue compañera del imperio?) erakusten duenez . Horren aurrean adiera metriko poetikoz hornituriko vascuenceeta euskarahitzak romancehorrekiko harreman dialektiko dialogikoan irudika ditzakegu, eta zentzu horretan beste posizio garaikide batetik etorriko lirateke, vascocantabrismo delakoaren ingurutik alegia.
‎Tubalen mitoa nagusi izan bada ere, Eneasen istorioa ez zaio guztiz arrotza euskal kulturari, apologisten artekoari behintzat. Julen Arriolabengoak aztertu duenez ,. Cachopínek Euskal Herriko leinu eta pertsonaia askori eman zien jatorri troyarra, Diogenis erreginaren eta bere semeen bitartez belaunaldiz belaunaldi jasoa, hala nola, erromatarren aurka borrokatu ziren kapitainei (Julio eta Anquises), Bizkaiko jaunei, Gebarari, Lezcanori, Altamirako Aznarri eta Hedoni, eta abarri? (2006, 136).
‎Oten gaztaroa neurtitzetan. Hitzaurrean esaten duenez , XVII.a eta jarraian zetozen deboziozkoak ez ziren gaztetakoak, hirurogei urteak atzean utzita zituen gizon batenak baino. Nahiz eta hirurogei urteak bete ondoren argitaratu zuen bere euskal idazlana, hitzaurrean jakinarazitakoaren arabera, XVII. poema honen aurretik zetozen hamaseiak gaztetan moldatutakoak ziren.
‎Euskal letren mundua historikoki erabilgarritasunarekin ondo uztartu denez, oso eroso zetorkion. Horren eroso, non, ekoizpenak bistaratutakoaren arabera, testu erabilgarria XVIII. mendearen mugak zeharkatuz, kementsu sartuko den XIX. mendean barrena, elkarrizketaren eta batik bat alegiaren ugaritasunak salatzen duenez .
‎batean bizi zen. Hitzaurre horretan bertan aditzera ematen duenez , ordea, Xabier Lizardi edota Lauaxetaren lanak salbuespentzat hartu behar dira, berauek izan baitziren, los creadores de los dos mejores poemarios de la preguerra Biotz begietan (1932) y Arrats beran (1935)?.
‎Gainera, Uriartek aspalditik ezagutzen zuen Eusebio M. Azkue: ikaslagun (Bilboko S. Fraiskuko komentuan) eta adiskide ziren, hari eta Ozollo misionistei eskainitako poemaren sarreran adierazten duenez (eskuizk. 491; Kortazar. Billelabeitiaren ediz., 245).
‎poeman (ibid. 57), kontatzen du nola eta zergatik Euterpek asmatu zuen flauta, Mourlane Michelenak ohartarazten duenez (1918: 627).
2014
‎Euskal hiztegigileen definizioak abiapuntutzat harturik, artikulu honetan aztertzen dut zenbateraino diren baliokide eta zenbateraino diren desberdin birformulatzaile esplikatibo batzuk (alegia, erran nahi baita, hau da, hots). Azterlan honek agerian uzten duenez , hizpide ditugun birformulatzaileen artean funtsean baliokidetasuna dago haien balio pragmatiko nagusiari dagokionez, baina ez dago erabateko baliokidetasunik haien artean beste irizpide batzuk kontuan hartzen baditugu eta, beraz, ez dira trukagarriak testuinguru guztietan.
‎Nukleo kritiko horretan aurkitutako gelaxka unitateen kopurua nukleo kritikoaren eta gelaxka unitateen bolumenaren ratioa da. Urreak aurpegietan zentratutako kristal egitura kubikoa duenez (eta gelaxka unitate kubikoa), gelaxka unitatearen bolumena a3 da non a sare parametroa baita (alegia, gelaxka unitatearen ertz luzera). a-ren balioa 0,413 nm da, problemaren enuntziatuan aipatzen den moduan. [EHU, Materialen zientzia eta ingeniaritza, Callister, Jr., William D. et al. (EHU, 2011) 10 kapitulua]
2015
‎Egurtzegik berak duela denbora guti analogiaren azalpena aurkeztu du: proposatzen duenez , gihaureta zihaurizenordain hanpatuetako hasperen sudurkariaren kutsatzailea paradigmako lehen pertsona nihaurlitzateke (2014: 83).
‎Txerviakov: Baina berorren emazteak butaka aipatu duenez –hautsita dago.
‎Pertsonaioi suertatzen zaizkien arrisku une guztietatik onik ateratzeko ezohiko gertaeraren eragina hain nabarmena izanik, azkenean, naturaz gaindiko indarren jarduna saihetsezin bihurtzen zaio kontalariari, Jainkoari edo mirariari toki egiteak erakusten duenez : –laurak, mirariz antzera, aurkitzen ziran batera atzerrijan?
‎Ikusita nahiezen bat duten bikoteez arduratzen dela, ezkontza horren osasunari buruzko berririk eza, iraganbidearen eskakizunak gorde dituen seinaletzat har daiteke, bestela, kontatuko baitzukeen. Ameriketatik etorritako lehengusuarekin ezkondu zen Dorotek irudikatzen du ahaideen arteko ezkontzaren desegokitasuna, zigortua izateak erakusten duenez .
‎2015eko Euskarazko hedabideak lanak erakusten duenez , bestalde, 133.000 lagunek esan zuten bezperan Euskadi Irratia entzun zutela, eta 112.000k Gaztea entzun zutela. Antzeko zifrak (apur bat altuagoak) eman zituen CIESen 2015eko abenduko neurketak:
‎Baltzak argudiatzen duenez , gure ideia, kontzeptu, irudi edo ezagutzak iraganari dagozkie; gogoari, hain zuzen, hitz egitean hizpidera dakarguna oroimenekoa baita. Esanahien mundu horri gogaldeaderitzo Baltzak, esanahien arteko harreman esanguratsuek gauzatutako mundua.
‎Bere atzekoa, kanpokoa, ordea, ezaguna eta definitutako edukiduna da, mugatua eta gogoan bildua. Baltzak adierazten duenez , kobaren barnea eleguneari dagokio, eta, kanpo aldea, gogaldeari. Marirekin hitz eginda, kobaren barruan, bizkarra eman eta kanpokoa aurrean eta barnekoa atzean jarrita, munduak irauli egiten dira:
‎tartaroa, zigor tokia; amildegia, leizea, galdutakoena; linboa, bataio bakoen egoitza; eta, bereziki, aberastasunaren eta oparotasunaren lekua. Huartek gogorarazten duenez , Mediterraneoko antzinako kulturetan, infernurako sarbideetako bat azpiko urak ziren; Akeronte, Kozito, Flegetonte, Lete eta Estigia ibaiak, hain zuzen. Autoreak (1997:
‎hildakoek edan egin behar dute berarekin, bere eremuan, egoteko. Tiresiasek argitzen duenez : «hildakoen artetik odolera heltzen utzitakoak/ bere egiak esango dizkizu, eta uzten diozunak/ bizkarra emango dizu, eta bere bidean atzera egingo du» (XI, 147).
‎Mundu biak, gurea eta bestea, bizidunena eta infernua, eta haien logika eta arauak ezagutzean, eta horiek ez nahastean. Harpur ek azaltzen duenez , mundu biak polo ezberdin bi legez har daitezke, eta batean literala dena, bestean, ez. Horregatik, beste munduan zerbait aurrez aurre izateak bizidunen munduan izango lukeen trinkotasuna onartzea suposatzen du; Medusari dagokionez, infernuko izaki den heinean, munstro suntsitzaile bat.
‎batzuetan beste mundua honen osagarritzat jotzen da; beste batzuetan, bestalde, honen bihurkaria; eta, beste batzuetan, azkenik, honen isla irudi. Dena den, Harpur ek argitzen duenez , beste mundua ez da honen aurkakoa, beste aldea edo ikuspegia baizik.
‎Hartsuagak azaltzen duenez , kontakizun baten muina bi eratara alda daiteke. Batetik, osagairen bat galduz; bestetik, osagairen bat irabaziz.
‎Azkenik, azpimarratzekoak diren elementuak. Alde batetik, Dama goru egiten omen zebilen, kontalariak ziurtasunez gehitzen duenez . Eta, beste alde batetik, piztia bi aipatzen dira:
‎Gogoan izan dezagun, beste adibide esanguratsu legez, Sofokles (1981) poetaren Antigona tragedia. Antigonak, hiriko legediaren aurka, bere neben arteko borrokan hilda irtendakoa lurperatu nahi du, lurpeko jainko jainkosen arauak eskatzen duenez .
‎Lukax Dorronsoro Goaz taldeko zuzendariak adierazten duenez , 76tik zuten antzezlan hau eskuartean, multikopiaz ezkutuan zabalduriko kopia hain zuzen, eta 1989an eutsi zioten testu moldaketari eta euskara batuan ezartzeari. Eta Ihautiriaktituluak ez du zerikustekorik garai bateko antzerki ohikoarekin, baizik eta satira, fartsa bat da, delako ihauterietan egiten diren modukoa; gai, ordea, muga du.
2016
‎(1982) izeneko idazkian hain zuzen ere?. Eragin frantsesari dagokionez, Kortazarrek azaltzen duenez , ez dago askorik eztabaidatzeko, Lauaxetak berak onartu baitzuen eragin hori (Kortazar, 1986, 29). Orixerengan moda kontua zena, ordea, Lauaxetarentzat klasiko garaikide zen, eta horretan zetzan poesia sinbolistari buruzko ezbaia.
‎Ez da ahaztu behar, halaber, eztabaida hori testuinguru jakin baten abaroan garatu zela, zehazki Aitzolek gidaturiko pizkunde nazionalaren egitasmoaren estalpean. Lourdes Otaegik aztertu duenez , Aitzolek, herriarengan eragina izango duen literatura, hobesten zuen, eragin hori azkarra izango zena gainera, eta horretarako poesia ikusten zuen genero behinena (Otaegi 1996:
‎Historikoki, artearen autonomiaren debatea eta literatura konparatuari buruzkoa garai bertsuan garatu ziren, XIX. mendean. Izan ere, batetik, Bordieuk erakutsi duenez , literaturaren autonomiaren kontzientzia ezinbestekoa da literatur esparruen osaeran. Zentzu horretan, Flaubert eta Baudelairerenautonomiaren aldeko jarrera ezinbestekoa izan zen Frantziako literatur esparrua egituratzeko.
‎Traizioa zentzu positibo eta sortzailean ulertu behar da kasu horretan, Atxagarentzat itzulpenaren traizio hori funtsezkoa baita zerbait berriaren agerpenerako. Hala, Jakak azaltzen duenez , adiera horretan,, traizioa, lehenik eta behin, itzulpenaren epistemologia modernoari egiten zaio, sorburu testuaren eta itzulpenaren arteko desberdintasunak akats, inperfekzio, huts eta arazo gisa hautematen dituen diskurtso atzerakoiari? (Jaka, 2012, 223).
‎Langintza horretan, Loidik zenbait oztopo gainditu zituen, besteak beste, hizkuntzaren, kamustasuna?, Iñaki Aldekoak euskal nobelagintzaren kasuan aipatzen duenez , (12). Gure ustez, Loidiren heziketa zientifikoak eginkizun horretan lagundu zion, euskara bizitza modernorako tresna gisa aise erabiliz, zenbait zalantza gorabehera.
‎testuak. Hainbat euskal poetek Gernikaren memoria lekua Berlinekin lotu dute euren errepresentazio artistikoetan, maila askotriko korrespondentzien bidez. Autoreak egoki azaltzen duenez , horietariko batzuk ezberdintasunean oinarritzen dira antzekotasunean bainoago. Zenbait euskal poeten Gernikaren errepresentazioek memoria kulturalari egiten dioten ekarpenaren bidez, Gerra Zibilaren memoria leku (ar) en espazio geografikoa zabaltzera egin dute, kritika eta hurbilpen berriak ekarriz memorien negoziaketaren esparrura.
2018
‎Bestalde, ez dago garbi (8) ko ari erakuslea den edo aurreko hitzaren postposiziotzat ulertu behar dugun. Zernahi gisaz, erakusleak ez du dardarkari azkarrik, (11) n dugun arequy k ere erakusten duenez . Orobat, erakusleek ez dute gprotetikorik hartzen, XVI. mendean ohi bezala (Reguero, 2017, 571).
‎Erroibarren (Ibarra, 2000, 101), Ultzaman, Anuen, Atetzen (Ibarra, 1995) edo Sakanan (Erdozia, 2001, 240). Reguerok (2015, 593) azaldu duenez , sudurkaririk gabeko soziatiboa hegoaldeko nafarreraren ezaugarria da lehen testuetarik25, baina ez bide da nafarrera osoarena, eta bai, ordea, nafarreraren eremutik landakoa ere, ekialderagokoa, batez ere (Camino, 2003a, 446). XVI. mendean ere forma hori ohikoa da Nafarroa erdialdean, eta Iruñean eta inguruetan txandaketa dago forma sudurkariarekin (cf.
‎orrequin ageri da 1535ean, baina maynguequi 1563an, mutilarequi 1596an eta orrequi 1612an, eta Beriainen lanean ere reki da nagusi, baina bestekotik ere badu (Reguero, 2017, 577). Reguerok (2015, 593) azaltzen duenez , sudurkaririk gabeko soziatiboa hegoaldeko goi nafarreraren ezaugarria da lehen testuetarik5, baina ez bide da nafarrera osoarena, eta bai, ordea, nafarreraren eremutik lan5 Izan ere, Iruñeko justizia auzibideetan XVI. mendean dagoeneko badugu. Besterik da eztabaidatzea XVI. mendeko Iruñe aldeko euskarari" hego nafarrera" dei diezaiokegun, Bonapartek XIX. mendean definitutako euskalkia eta asmatutako terminoa izanik. dakoa ere; ekialderagokoa (cf.
‎Garai arkaikoan oraindik kausi zitekeen [aditz nagusia+ ez+ aditz laguntzailea] hurrenkera perpaus nagusietan. Salaberri Izkok (2018) erakutsi duenez , Ekialdera jo eta denboran aurrera egin ahala, [ez+ aditz laguntzailea+ aditz nagusia] gailenduz joan zen, eta Nafarroan ia hori baizik ez da ageri, baina Etxepareren lanean eta Amenduxen olerkian oraindik bada hurrenkera zaharraren alerik. XVII. mendean Errazkingo apaizak ere eman zuen horrelako bat (ConTAV, 108) 14.
‎Atal honetan agerturiko poema gehienak elkarren eskutik dabiltzan monarkiaren edota erlijioaren interesak berrestera datoz, hau da, ordena sinbolikoari atxikimendua erakutsi eta ordena berori erreproduzitzera, hegemoniko diren monarkiaren eta elizaren aldeko kontsentsua indartzera. Hortaz, ez da harritzekoa monarkia hispanikoaren formazio diskurtsiboak euskaldunez sorturiko irudia bereganatua izatea poema horiek, burdinaren topikoaren erabilerak erakutsi duenez . Eta aldi berean poemen existentziak berak nahitaez eskatzen du formazio inperialaren subjektu gaztelaniadun aristokratikotik bereizten den subjektu euskaldun bat nahiz eta, bere burua irudikatzeko, haren begiradak itzultzen dion alienatu irudi bera onartzen duen, eta hain zuzen horregatik kontzientzia bikoitza deritzon nozio honen arabera azal daitekeen.
‎Ekoizpen editorialari dagokionez, hausturaren garaia izan zen, haustura horren mugarritzat dituelarik Torrealdaik Gabriel Arestiren Harri eta Herri (1964) olerki bilduma eta Txillardegiren Huntaz eta hartaz (1965) saioa. Epealdi honetan, Torrealdaik jaso duenez , batez beste 48,4 liburu argitaratu ziren urteko.
‎Mito edo fikzioan kokatzea, ordea, ez litzateke hain agerikoa. Izan ere, Pavelek berak kontatzen duenez , genero epikoan koka daitezkeen kontakizun heroiko asko zentzu mitikoan irakurri izan dira historikoki (eta ez fikzionalki), hots, bertako entitateei existentzia erreala aitortuz: " Podemos razonablemente dar por sentado que el publico del texto En busca del Santo Grial tomaba a sus personajes legendarios como si hubieran existido realmente" (Pavel, 1997:
‎7 Iñaki Aldekoak azaltzen duenez , klasikotasun hori kristaua litzateke; hots, klasikotasuna ulertzeko modu kristaua luke Orixek, Espainiako Urrezko Aroan zegoenaren gisakoa (Aldekoa, 1991: 180)
‎Testuinguru horretan, zentsurari dagokionez, pertsonaia klabea da Pedro Rocamora, gobernu horretako Propaganda burua, eta beraz, zentsura kontuetarako arduradun nagusia. Torrealdaik kontatzen duenez (2000), Rocamorak Zarautzen etxea zuen eta han pasatzen zituen urtero udaldiak, eta halaxe egin zuen harremana besteak beste Jose Artetxe eta Patxi Unzurrunzagarekin, azken hau, dagoeneko aipatu denez, Itxaropena argitaletxeko arduraduna eta Euskaldunak estreinakoz argitaratuko duena. 1947ko irailaren 9an, Zarautzen Euskal Jaiak direla, bildu ziren Artetxe eta Unzurrunzaga Rocamorarekin, eta haren ametoa lortu zuten zenbait" poema erlijioso eta folkloriko" argitaratzeko euskaraz (Unzurrunzaga, 1993:
‎Euskaldunaken kasuan, ordea, Rocamorak berak eman zuen baimena ordezkaritza horietatik pasa gabe, eta ondorioz, inolako irakurle zentsorek testua irakurri gabe. Harrigarria irudi badezake ere, ez zen salbuespena; Marta Riojak esaten duenez , ez zen ezohikoa baimena testuaren izaeragatik bainoago zentsorearekin edo zentsura sistemako beste elementu batzuekin izandako kontaktuengatik erdiestea: " La arbitrariedad con que se censuraba tambien podia depender del grado de cercania que el autor/ traductor tuviera con el censor" (Rioja, 2008).
‎bere zainetako odolak idazteko gai izan dadin kurritzen duela. Adierazpen dramatikoa bilakatzen da, zeren, euskal gizartea hobeki bizi dadin idazten duenez , konpromiso horretan bere bizia jokatzen duela diosku:
‎Itzulpen ikasketen argitan, eta Lefeverek azaltzen duenez , itzulpenaren mezenasgoarekin lotura zuzena du alderdi ideologikoak, alderdi ekonomikoak eta estatusak bezala (Lefevere, 1992: 15).
‎Pegenautek azaltzen duenez , itzulpena da seguru asko literatur manipulaziorako formarik esanguratsuenetako, sarrienetako eta eraginkorrenetako bat:
‎Edonola ere, Tymozcok zehazten duenez , ezin da guztiz bereizi zentsura egoeran gertatu den itzulpenaren azterketa bestelako kontrol egoeretan gertatzen denetik:
‎Hortaz, euskal ikasketen arloan zentsura instituzionala eta itzulpena gurutzatzen diren esparruen azterketarako, oso kontuan hartu dugu zein den zentsura aparatuaren une historikoa eta zer ezabatzen eta sustatzen zuen garai bakoitzean. Halaber, gogoan izan dugu garaiaren eta esparruaren araberako zentsoreen diskurtso aniztasuna; izan ere, Billianik azaltzen duenez , zentsura frankistaren transformazioa nazioartean mantendu nahi zen erreputazioaren araberakoa izan zen hein batean, eta Francoren erregimenak nazioarteko errespetua mantentzeko estrategiak izan ziren askotan zentsura instituzionalean izandako aldaketak (2006: 15).
‎Hurtleyk (1987) adierazten duenez , liburu politika argirik ez zuen Espainiako erregimenak Frankismoan, eta, oro har, irizpide argirik gabe eta modu arbitrarioan jokatu izan zuen. Lobejonek ere argi azaltzen du bere tesi lanean:
‎126). Uribarrik Torrealdairen bidetik azpimarratzen duenez , euskal itzulpenak zentsuratzeak ez zuen soilik argitalpenaren eduki ideologikoarekin zerikusirik; euskara bera zen zentsuragaia:
‎Torrealdaik lehenago ere egin izan du argirik gai honen inguruan. Azaltzen duenez :
‎Honen inguruan, soilik hipotesiak egitea geratzen da: Torrealdaik zehazten duenez (2000: 46), 19 zenbakidun irakurle zentsorea Jose Antonio Albizu zen gehienetan eta, nonbait, euskararen ezagutza eskasa zuen (Torrealdai, 2000:
‎Esan bezala, ordea, Zentsura Instituzioak bere mekanismoak erabili zituen nobelari onespena eman baino lehen, nahiz eta, aurrez aipatu bezala, litekeena izan aurrebaimen horrek irakurle zentsorearen ebazpenean eragin izana. Hain zuzen, eta Torrealdaik (2000) behin baino gehiagotan ziurtatu duenez , aita ponteko edo bermatzaile baimen emailearen gaia ere aski baliatu izan zen zentsura saihesteko ahaleginean; eta kasu honetan ere halaxe dirudi, Arrue euskaltzainaren laguntzaren bidez argitaratu baitzen Saizarbitoriaren lehendabiziko nobela. Azkenik, hizkuntzaren kontuak direla eta, oso esanguratsuak dira Saizarbitoriaren ondorengo hitzak, zentsura politikoaren eta moralaren artean egon zitezkeen aldeak nabarmentzeaz gain, bestelako irakurketetarako bideak irekitzen dituelako.
‎Baina azkenean 1976an kaleratu zen nobela, Kriselu argitaletxearen eskutik, eta urte berean aurkeztu zuen 100 metro Zentsura Instituzionalaren gordailura, egilea editore gisa agertuz, martxoaren 22an. 23 zenbakidun irakurle zentsoreak egiten du txostena; Torrealdaik zehazten duenez (2000, 2 Gogoratu bestela, besteren artean abortuaren gaia ere jorratzen zuen Luis Martin Santosen Tiempo de silencio (1962) nobelak jasotako zentsura gogorra. Gehiago sakontzeko, ikus:
‎87). Bestetik, Torrealdaik ederki nabarmentzen duenez , euskal irakurle zentsoreek izan duten erantzukizuna ikaragarria da, beren irakurketek behin betiko balio dutelako, hau da, bestelako agintariek euskararik ez dakiten heinean, euskal irakurle zentsorearen iritzia ezin da kontrastatu (gehienez ere, beste irakurle zentsore euskaldun batekin) eta euren irakurketak behin betikoak bilakatzen dira ezinbestean. Gainera, horri guztiari" zenbait irakurleren euskara maila apala gehitu behar zaio, egoera absurdu eta dramatiko bihurtzen duena.
2019
‎Onartezina litzateke" hitz familiak" lege fonetikoak ordezkatzeko edo hauetan ez ikertzeko erabiltzea Hill eta Fellnerrek Matisoffi eta sino tibeteraren zenbait ikertzaileri aurpegiratu bezala Cahiers Linguistique Asie Orientale ko 2019ko ale berezian. Ez da hori Schuessler, Handel eta gainerako espezialisten iritzi ez asmoa (ikus ale bereko erantzunak) eta, Thurgood ek iradokitzen duenez , baliteke Hill eta Fellnerren baieztapenak alorra behar bezain hurbiletik ez ezagutzetik etorri izana. Gure kasuan, badaezpada ere, euskal hitz familien interes nagusia lege fonetiko eta morfologiko zehatz, zahar edo sakonagoak bilatzen eman dezaketen laguntzan datza (hots, momenturen batean familiak erabili gabe haiek eskuratzea ezinezko edo askoz zailago izanik eman diezaguketena, ez" allofam" eta antzeko deizioekin gure ezjakintasuna estaltzea). aurrizkitzea fosildua dira duela urte eta, horien aztarnarik ez delarik egungo hiztunen gaitasunean; euskalariek ere ez dituzte ezagun zahar.33
‎Egile berak erakusten duenez , indoeuropeistek etenik gabe jardun dute gramatika konparatua sortu zenetik hitzen etimologia(= motibazioa) asmatu nahian eta horren adibide bezala ematen digu ‘4’ rena:
‎Litekeena da ordea teknikoegitzat jotzea ohiturarik ezagatik. Gutxiago axola duenez gramatikak baino, gutxiagotan hitz egiten da ahoskeraz eta ezagutzarik ezak mamuak sortzen ditu. Gauzak gertutik ikusita, zergatik da" teknikoagoa" S apikaria eta Z lepokaria direla esatea ergatiboaz edo komunztaduraz hitz egitea
‎Inola ere ezin izan daitezke euskara berdinak poesian, saio batean, biltzarre hontako hitzaldi batean erabiltzen duguna eta ipuin batean, sermoi batean edo zortzi hamar urtetako neskato mutikoei zerbait irakasteko erabiltzen duguna. Pedagogia zuzen batek eskatzen duenez , bereiztu egin behar dira irakaskintzan hizkuntza mailak. Eta euskara batua dela eta ez dela, anitz oker ibilte egin ditugula uste dut gure ohitura zahar baten eraginez, beharbada, hau da, euskal idazleok euskal idazleentzat bakarrik idazten dugula, herria eta herriko hizkuntza mailak eta euskalkien hedadura kontutan hartu gabe.
‎Berako populazioa (1700 lagun inguru) 6 ehuneko ehun euskalduna zen 1822an; 7 batzarrera deituriko gizon guziak behinik behin hala ziren, eta haietako kopuru segur aski handi bat euskaldun elebakarra zen. Eta, hala ere, iduri duenez , Herriko Etxean gaztelaniaz aritzea bide zen norma, agindua.
‎7 Suposatzen dugu herrian izanen zela armadaren destakamenturen bat (XIX. mende hasierako ordenantzetan" erregimentuba" aipatzen da —Idoate & Villanueva, 1981—), eta bertan kanpotar jende ez euskalduna, baina, iduri duenez , halakoak ez zituzten batzarretara deitzen.
‎Jaiotza agirian ez du jartzen sortetxearen izena; bai, ordea, aita Juan Jose Etxegarai Garmendiarena, zeina Mendigorriberea baserriko semea baitzen.29 Gregorioren izena 1842ko erroldan aurkitu dugu: Altzate karrikako Mikelezkerrenea etxean bizi zen, alargun, bi seme alabarekin.30 Ogibidea zela medio, batera eta bertzera ibili beharra egokitu izanen zitzaion nahitaez, baina, iduri duenez , izkribua egin zen garaian herrian zegoen: haren emazte Rafaela Arregi Mitxelena lesakarra haurdun zegoen, urte hartako maiatzean jaioko baitzen Beran izan zituzten hiru seme alabetako hirugarrena.31 d) Juan Esteban Iratzoki Ezponda() 32
‎Iduri duenez , medikuak, lehendik alarguna izaki, 5 bazuen bere kargura alaba gazte bat bederen, izkribuan aipatzen dena (haren izenik ez, ordea). Herrian, nonbait, zenbaitek uste zuten zirkunstantzia hori kontuan hartu behar zela ordezko berria hautatzeko, eta, horregatik, mediku ezkongabea ekarri zela Berara, umezurtzaren bizilagun (bizitzarako bidaide) ere izan zedin.
‎7), eta besteetan dezu dezun badezu duzula dezu erakoa (C Z: 7), guztietan mugakide diren euskalki desberdinei dagozkien formak (dezu/ duzu) txandakatuz, eta, itxura duenez kasualitatez?, gipuzkeraren areagotze moduan jarririk74.
‎Alde horretatik ere, askoz bateratuagoa da (C) Z edizioa. c) Alde desberdinak aztertuta, hiru multzotara bil litezke edizioak: gainerako edizio guztien oinarrian den A delakoa lukeena, B eta X argitalpenena, eta aipatu zioengatik aztergaitzagoa den C eta Z edizioek osatua. d) Z edizioaren erreferentzia eta eredu zen C delakoa Mikelestorenaren ardurapean burutu zen, itxura duenez , lesakarrak prestatu zuen azkena, hain zuzen. Alabaina, arazo politiko ideologikoak tarteko, C-tik urrunarazten zuen Acto Fedeco izeneko atala erantsi zitzaion Z edizioari amaieran, arazotsua suertatzen ari zen Jesusen Bihotzaren bederatziurrenaren ordez. e) Maila idatzian, oro har, irizpide nahasiak eta homogeneotasunik gabekoak dituzte edizio guztiek ezaugarri, betiere lehen edizioetan Mendiburu eta Larramendiren idazkera ereduetatik abiaturik dirudiela.
‎25 Iturbidek jasotzen duenez , debozio haren aitzindari eta bulkatzaile nagusietako bat izan zen J. Croiseten Devotion au Sacre Coeur de Jesus liburua (1691). Indexean sartua egon zen 1704tik 1887ra arte (Iturbide, 1997:
‎Itxura duenez , lar desbideratu gabe ibili zen honetan iruindarra inprimatze data iradokitzean, ezaguna baita Jose Longas bitartean27 ari26 Alzolak emanak dira ezaugarriak: " En 12.°, de 100 x 64 mm 3 paginas a lmea tirada" (Alzola,:
‎Oharra: Ematen duenez , Girgillao euskal formaren alde mintzo den lekukotasuna dugu, bilakaera honen arabera: Guirguillano>* Guirguillao> Guirguillau.
‎Oharra: Ematen duenez , Erdi Aroaz geroztik Illeku zena ez zen XVIII. mendera arte Illekueta bilakatu.
‎Oharra: Ematen duenez , XIX. mendeko bigarren erdialdera arte ez zen gertatu Lozabien (Lozabein metatesiduna tarteko)> Lo (t) zabian (bokal asimilazioaz) bilakaera.
‎Lau mendeetan zehar (XVI XIX) Mugairi aldaera egiaztatzen duten 14 lekukotasunek argi adierazten dute zein den jatorrizko izena, etimologia gardenekoa dena, gainera. Mugaire aldaera nahiko berantiarra da, XIX. mendekoa ematen duenez , bokal itxiak irekitzeko joera ezaguna baita euskal toponimian, Mugairi> Mugaire bezala, Oñati> Oñate, Santurtzi> Santurce, etab. Lekukotasun horiek eskuetan, erabat baztertzekoa da, gure ustez, XVIII. mendera arte dokumentatu ez den Mugaide(* Mugabide) forma bakarra izaten ahal dela jatorrizko izena defendatzea: ". la documentacion antigua no descarta que Mugaide fuese la forma antigua y original" (Belasko, 1996:
‎Oharra: Nahiko argia da, ematen duenez , Zuraurre dela auzo honen jatorrizko izena eta ez Zigaurre.
‎Oharra: Ematen duenez , Alkurruntz forma Alkurruz tik bilakatutakoa da, eta azkeneko bi testigantzek Arluze edo Arluz mendia Alkurruntz bera dela diote, ez bertze bat.
‎Zumarrizta aldaeraren lekukotasunak ugariak dira XVI XIX. mendeetan zehar. Forma horretaz gain ageri den Zumarrista eta gaur egun erabiltzen diren Zumarresta eta Zumarrezta formak, ematen duenez , jatorrizkoaren aldaerak dira.
2020
‎Abaituak (2008: 251) argitara ekartzen duenez , lotura horretan iheslari euskalduna espainiartasun frankistaren sinbolo den zezen plazan hiltzeak berebiziko interesa pizten du. Sinbolismo ezagun eta konpartituak garrantzi handiagoa ematen dio plazak espazioaren bidez kontatzen duenari.
‎Era berean, eta pasarte berberari erreferentzia eginez, Saizarbitoriak nabarmentzen duen hiriaren izaera indiferentea agerian geratzen da Konstituzio plazako gertakarien bidez. Tiroketa bat eta erailketa bat gertatzen da non eta hiriko plaza nagusian, baina handik gutxira bizitzak berdin jarraitzen du, Arroitak (2015: 243) adierazten duenez , sakrifizio absurdoaren ideia azpimarratuz. Aurretik aipatu gisa, heriotzaren ostean haurrak" polizia eta lapurretara" jolasean dabiltza plazan, pistola imajinarioak erabiliz, helduek eguneroko minekin alderatzen dute jazotakoa(" Hortxe plazan kiskali zitean(...) Ez diat begirik hertsi erreuma zikin honekin.") eta tiroketa bera Donostiako postal irudiekin tartekatzen da.
‎Aldekoak (1998: 11) agerian uzten duenez , Sarasolak (1971), Lagasabasterrek (1986) zein Otegik (1976) ondutako ikerketetan edota literaturaren historietan Mendebaldeko tenporalizazioekiko atzerapena jo izan da euskal eleberrigintzaren ezaugarri nabarmenentzat. Argi dago ezezagunarekiko urruntasun eta ezinegon sentimenduez baldintzatuta iritsi zirela euskal literaturaren eta hiriaren arteko harremanak XX. mende hasierara, eta hurrengo hamarkadetan ere, landa eremuan gotortutako gizarte batek errefusatutako espaziotzat hartu zela hiria.
‎Eta Selleckek berak azpimarratu duenez , espazio horiexetan, eskolaz kanpoko espazio" aske" horiexetan, hartan ere, galesa arriskuan jartzen ari da: "(.) outside in the" real" world the Welsh language is threatened on a daily basis" (Selleck, 2016).
‎Odol koloreko globo argitsu hark distira biziak jaurtitzen omen zituen, eta, inoiz gelditu gabe, bere bideari jarraitzen zion sortzen zen lekutik Otatzako basoan galdu arte. Berriemaileak kontatzen duenez , behin errotari batek izuz ikusi zuen nola argia hurbiltzen zihoan berak gidatzen zuen gurdirantz, harik eta bere gainean kokatu zen arte. Beste behin, emakume batek presaka itxi behar izan zuen etxeko leihoa beregana zetorren argi hura barrura sar ez zedin:
‎108 Añastroko kontzejuaren artxiboa, C1 kutxa, 11 zk. Eskribaua: Casimiro Perez. duenez , Ladrera, Ozilla eta Zurbitu herrien mugatik alde batean zein bestean hedadura zabaleko eremua hartzen du Calla toponimoak. Callarrate leku izena ere bildu da bertan (Gonzalez Salazar 1985).
2021
‎46). Lege ala arau bakar batek ez duenez zehazki definitzen, jakinik ministerioaren zirkularrak eta ordenak Estatu Kontseiluak ezeztatu dituela 2002ko azaroaren 29ko erabakian," murgiltze bidezko irakaskuntza hori, Hezkuntza Ministerioa eta Seaska federazioaren arteko hitzarmenaren baitan kokatzen da" (MI, MCC eta MEER 2016: 46).
‎Lehenak hizkuntza komunikazio tresna izateaz galdetzen zuen, eta grafikoak erakusten duenez , adostasuna handia zen, eta maila handian. Gehiengo nabarmenak,% 95ek, hizkuntza komunikazio tresna dela adierazi zuen:
‎Bosgarren eta hamargarren adierazpenen kutsuak erakusten duenez , filosofia eremuko baieztapenek aniztasunik handiena eragiten dute. Komunikazioaz galdetzean, ordea, adostasuna eta maila handia zabalak dira; hala da lehenengo eta hirugarren adierazpenetan, komunikazio tresna eta diskurtsoa edo mezu antolaketa agerian uzten baitute, hurrenez hurren.
‎Hori hala ote den ezaugarritzen hasteko, ikerketa antolatu, egin eta aztertu egin da, eta haren lehen emaitza esanguratsuenak aurkeztu. Ikerketak erakusten duenez , markoaren diagnostikotik eratorritako hipotesia baieztatu egiten da: aipatutako lerro biak sendo daude iritzi mailan; hortik ateratzen dena, ez.
‎Horrez gain, aurrez aipaturiko nazioarteko ereduetan oinarritu da maiz Meabe, besteak beste, Adrienne Rich, Audre Lorde, Alfonsina Storni, Alejandra Pizarnik, Sophia de Mello, Helene Cixous edo Patti Smith. Azken horri dagokionez, bere poema baten iruzkinean azaltzen duenez (Erlea.), Smithek miretsi egiten omen zuen Rimbaud eta honekin izandako amets erotiko bat kontatzen du poeman. Meabek esaterako," Patty Smith Rimbaudekin ametsetan" poema eskaini zion (Bitsa eskuetan 2010:
‎Ahozkotasunaren esparruan sortzen zuten literatura, eta hiletetan eresiak kantatzea zen euren zeregina, baita plaza eta merkatuetan profazadore aritzea ere. Halere, Bizkaiko foruak jasoa duenez , debekatu egin zitzaien, gatazka sortzaile zirela argudiatuz (Etxebarria & Kaltzakorta 2009: 46).
‎Bigarren mugarri gisa, Xabier Altzibarrek (2008) azterturiko Bizenta Mogelek idatziriko Gabon kantak eta bertsoak dira aipagarri XIX. mendearen hasieran. Altzibarrek frogatzen duenez , Bizentaren Gabon kantak euskal literaturako obra garrantzitsua da, behar bezala ezagutzen ez dena. Bizenta() euskal literaturako lehen emakume bertso idatzien egilea da, haiek aztertu eta argitaratu zituen Altzibarren iritziz.
2022
‎Latsibi kaleratzeaz saiatu arren, ez zuen jadetsi. Baita, berriro talka egin ere Gasteizko Apezpikutzarekin, 1935ean Mateo Muxika gotzainak igortzen dion eskutitzak agerian lagatzen duenez :
‎Berben esangura erakusteko zereginean beti araua gordetzen du, baina kontakizunean pertsonaiek beste mintzaira batera jotzen dutenean, bi bide hartzen ditu, araua eta ahoskera," Batsi Guzur" ek baieztatzen duenez , ebakeran oinarritutako ingelesari gaztelania gehituz: " y la vida perdurable esan biarrian bira bira perdurable esan" (166).
‎Kode bateratua erakustearekin eten duenez , hitz bakoitza neurtzeko premiarik ez zuenean, bi hitzetan adierazten ditu hainbat esaera. Ekimen hau ez dator Azkue eleberrigilearengandik baizik eta hizkuntzalariarengandik; izan ere, gertalekukoek gaztelania ezagutzen dutenez, kontakizunean bertan euskaratzen du, hartzailea jakinaren gainean jartzeko zein den berba egokiena euskaraz baliatzeko.
‎Ekimen hau ez dator Azkue eleberrigilearengandik baizik eta hizkuntzalariarengandik; izan ere, gertalekukoek gaztelania ezagutzen dutenez, kontakizunean bertan euskaratzen du, hartzailea jakinaren gainean jartzeko zein den berba egokiena euskaraz baliatzeko. Estandarizatuta ez dagoen euskararen bidez egikaritzen duenez kontakizuna, estandarizatuta dagoen gaztelaniaren bitartez zehazten ditu ezohiko diren erabilerak, istorioak garatzen diren tokietan hizkuntza ofiziala zenera joz, euskaldun ororen hizkuntza ofiziala ez izan arren. Ardi galduan oso gutxitan eskaintzen zaio latinari eginkizun hau.
‎Zalantzarik gabe, hizkuntza hori da istorioaren bilakaeran parte hartzen duena, ez osterantzekoak. Ardi galduan Leonen meza berria larunbatez Lasarteko komentuan egitea erabaki duenez bere izeba Isabelek, eta hor igandean izan ezik gaztelania erabiltzen delako, Azpeitiko apaizak ukatzen du aitabitxi izatea; Latsibin ele horrekin zipriztintzen dira liberalei egindako salaketak. Haatik, ez du ezartzen korapiloaren muinean, Ardi galduan Leonen saminaren eragilea ez delako aitabitxia ordezkatu izana, aita ardi galdua izatea baizik, horregatik galtzen du nahi zuen destinoa, eta Latsibin, hauteskundeetan aurrez aurre jartzen diren bi aldetakoek txertatzen dutelako gaztelania, karlistei politikaren gaian euskarara mugatuz.
‎Gordeta zegoen eskuizkribua 1989an plazaratu zenean, L. Villasantek Ardi galduaren aurretik gauzatutakoa zela zioen, kode bateratua proposatu ondoren, euskalki bat ez zuela aukeratuko uste zuelako, 2 baina ez zuen asmatu, zehazki, horixe egin zuelako, eta lehena amaituaz bat bigarrenari ekin zion, J. Kintanak (2008: 303) jakinarazi duenez .
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia