Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 22

2001
‎Larri, begiratu iheskorrekin, ibilera goganbehartsuarekin dabilen bat ikusten duenean, haren atzetik doa. Bere burua uretara botatzen duenean berak ere jauzi egin eta bizirik ateratzen ahalegintzen da. Gobernuak saria ematen dio.
2008
‎Ezin dio bizkar eman herri historikoaren azken hondarrari eta ostikoari. Are gutxiago hitzetik hortzera euskaldun ororen lehendakari bataiatzen duenean bere burua. Horretaz gainera, aipatzekoa da, bere diskurtsoaren osagarri nabarmen bat nortasuna dela.
2010
‎Portzelanazkoa dirudien kafe jokoa mahai gainera atera duenean bere artean galdetu du Julenek, betidaniko dirudunak ote diren ala berriki aberastutakoak. Ez daki senarraren berri, baina Judith hau behintzat jatorri apalagokoa dela esango luke, gizabidezko manerak ongi ikasi dituen arren; ondoegi beharbada, portzelanazko kikarekin betidanik ohiturik dagoenak ezaxolatiago helduko lieke seguru asko.
2011
‎Joan Lluís Lluís, Nire zakurrarekin solasean Frantziaz eta frantsesetaz, Gatuzain, 2006, 100 or. Ekonomiaren eta hizkuntz heriotzaren arteko loturaz, hona beste iritzi bat: . Hizkuntza bat galtzeko arriskuan jartzen da komunitate batek erabakitzen duenean bere hizkuntza nolabait gizartean edo ekonomian aitzina egiteko oztopoa dela?. Gregory Anderson,. Mintzairen erdiak isilduko dira?, Berria,.
2012
‎Furgonetan bezala, klaseetan ere denek onartu dute Gema dela Gorkaren reikirako bikotea, eta bikoteka jartzeko agintzen duenean bera utzi dute irakaslearekin. Hortik aurrera, Gorka bere alboan eseri da gosari, bazkari eta afarietan ere.
‎Lander du buruan. Justu orain, haien harremana hobetzen ari den unean; justu orain, Lander bere energiaz bete eta sendatzen ari denean; orain, Landerrek inoiz baino gehiago behar duenean bere alboan. Ezin dio bizkarra eman.
‎Azkenean, horra hor iturburua!... Bertatik hurbil dagoen plazatxoan, teilatu gorriko etxe txikia eraiki dute bainu lekuaren gainean, eta apur bat urrunago galeria bat, euria ari duenean bertan paseatzeko. Ofizial zauritu batzuk jarlekuetan eserita zeuden, makuluak alboan utzita, zurbil eta triste.
2013
‎Ez du barru txarrekoa ematen. Aitzitik, berba egiten duenean bere ahoak badu zer edo zer atsegina. Eta bere aurpegierak halako duintasun bat ageri du, bere bihotzaren uste txarrik emango ez lukeena.
2017
‎Teinka hori, mitoak berak hala hauteman du, autokontzientzia primitiboak, ez kreazioaren (naturaltasunaren) gogoetako testuinguruan, baizik kulturaren jatorriaren sagan eta kulturaren kontzeptuan bilakatu da oposizio eta gerra; zehazkiago, komunitateak bere burua espreski, jatorrizko bekatu? baten ondorioen markuan ulertu duenean bere burua zibilizatutzat (Prometeo/ Pandora; Adan/ Ebaren sagarraren istorioa). –Bekatuzko?
‎Behartua dago etsai munstro hori eguna joan eta etorri bere egunerokoan ikustera haurrekin jolasean, emaztearekin ohean. Eta ikusten duenean bera bezalako gizajo bat dela hil duena (haurra bera edo emaztea edo inguruko zaharren bat ez bada), konturatzen denean hiltzaile arrunt bat dela pertsona arruntak hiltzen, orduan jada ezin dio eutsi etsai munstroaren fantasiari, eta mundu guztia erortzen zaio, ahaztu duen trauma batek harrapatuta.
2018
‎Kristevak dio galera horrek kulturaren aurreko toki bat adierazten duela, baina ez dago arrazoirik toki hori kulturaren forma berritzat edo aitortu gabetzat ez jotzeko. Bestela esanda, Kristevak nahiago du esan esperientzia lesbikoa dela akulturazioaren aurreko egoera libidinal batera itzultzea, ezen ez aurre egin lesbianismoak jartzen dion erronkari, zalantzan jartzen duenean berak, Kristevak, aitaren lege kulturalen inguruan duen ikuspegi mugatua. Lesbiana psikotiko gisa eraikitzearen atzean dagoen beldurra zer da:
2019
‎Jasoneri hainbat bider hitz egin diozun eremu askotan egin duzu atzera, eta, zelan izaten diren gauzak, orain ematen du ikasleak maistra gainditu duela. Orain, Jasonek gainetik kendu duenean bere zaintzaile rola, gainetik kendu duenean errua bere buruari denbora eskaintzeagatik, gainetik kendu duenean gurasoak azkenera arte zaintzeak eragin zion depresioa. Jasonek bere benetako ahotsa ateratzea lortu duenean, orain zu, bere maistra feminista, eskubideen defentsaren jainkosa, orain zeu zara atzera egiten ari dena.
‎TRAGEDIA GREZIAR BAT BALITZ BEZALA, baina justu alderantziz, alderantzizko tragediak ere halakoak direlako?, Orlandoko aita batek jakin du bere semea hil dela, hil dutela, tiroz, mendekuz, gorrotoz, baina aita ez greziarrak, Antigona batek edo Priamo Errege batek eginen lukeenaz beste, ez du ahaide hilaren gorpua ikusi, eraman eta, hari lur emanez, ohoratzeko zeru lurrak astindu, ezta hurrik eman ere. Poliziak bere semearen patuaren berri emateko deitu dionean, jakin duenean bere semea Omar Mateenek tirokatutakoen artean zegoela eta, ondorioz, maritxu horietako bat izan behar zuela, dudarik gabe maritxu horietako bat zela, beti izan zela, beharbada inoiz susmatu moduan, edo beharbada etxean ezaguna zen moduan (baina gauza bat da zerbait isilean susmatu edo jakitea eta beste bat, oso bestelakoa, agerikoa mundu guztiaren aurrean aitortu beharra), ahalkez bete da eta uk...
‎Bekaizturik dago bi aldetatik: munduari bekaizten zaio, alaba kentzen diolako; alabari bekaizten zaio, hark munduaren parte bat konkistatzen duenean berari lapurtzen diolako. Bekaizkeria hori, lehenbizi, alabak aitarekin dituen harremanetara bideratzen da; batzuetan, senarra etxean atxikitzeko erabiltzen du alaba:
‎–Zorigaiztoko ezkontza batetik ezin libratu diren emakumeak pozik egoten dira beti senarrarekin?, dio Stekelek. Nolanahi ere, neskak arrisku ikaragarria hartzen du hitzematen duenean bere bizi guztian oheratuko dela sexualki ezagutzen ez duen gizon batekin, eta harekin bakarrik, zeren eta, funtsean, ohaidearen nortasunaren esku uzten baitu bere destino erotikoa: horra hor Léon Blumek ezkontzari buruzko lanean arrazoiz salatzen zuen paradoxa.
‎Haremeko emakumearen kondizioan, egunak asperraren basamortua izatea da izugarrikeriarik okerrena: gizasemeak erabiltzen ez duenean beretzat daukan objektu hori, emakumea ez da ezertxo ere. Antzekoa da emakume maiteminduaren egoera:
‎Gerrariek demonio guztiek hartuta egiten zuten oihu, Jainkoak barka nazala, biolentoak hitzetan eta zirkinetan, eta leku santuetarako bidaiarekin jarraitzeko ideiaren aldekoek esaten zuten Espainiako edo Afrikako itsasoan aurkituko zituzten naoei, itsasontziei estortsioa eginez probetxu eta irabazi handiagoak egingo zituztela Lisboa hartzen gelditzen baziren baino, anakronismo honetaz historialariari baizik ezin zaio konturik eskatu, hamabigarren mendean naoez mintzatzea, probetxu handiagoa bizia hainbeste arriskatu gabe, gainera, harresiak altuak baitira eta mairu anitz baitago. Bete betean asmatu du On Afonsok esan duenean bere proposamena aztertzea sekulako kalapitarekin bukatuko zela, edo sekulako algazaraz, arabiarrek esaten duten bezala, nahiz eta renaniarren, flamenkoen, boloniarren, bretoien, eskoziarren, normandiarren edota horien guztien oihuak eta kalapitak izendatzeko balio duen. Tira, hor jarri ziren konforme aurkako aldeak, S. Pedro egun osoan zehar luzatu zen ahozko eztabaida baten ondoren, eta hurrengo goizean, hau da, ekainaren hogeita hamarrean, gurutzatuen ordezkariak badoaz, konformidadean, erregeari esatera baietz ba, Lisboa hartzen lagunduko diotela, etsaien ondasunen truke, harresiez beste aldetik begiratzen dieten horienen truke, hain justu, baita beste zenbait zuzeneko eta zeharkako pizgarriren truke ere.
‎Orain jende guztia bezala mintzatzen bagara, eta hau bezalako hausnarketa nekezak gu arazo sakonagoetara eraman aitzin, esaterako Leibnizen munduko kontingentziaren frogara edo eta Kanten froga kosmologikora, zeren orduan bete betean ibiliko baikinateke Jainkoari galdezka, ea benetan baden edo goi mailako izaki bati duin ez zaizkion zehaztugabetasunekin gu nahasten ibili ote zen, hori bezalako izaki batek dena argi eta garbi egin eta esan behar zuen bitartean, beraz jende guztia bezala mintzatuz, egile horiek aldarrikatzen dutena da ez duela merezi biharko egunarekin kezka gaitezen, zeren, aldez edo moldez, gertatuko den guztia dagoeneko gertatu baita, eta kontraesana itxurazkoa baizik ez da, demostratua geratu denez, zeren, harria berau bota zuen eskura itzularazi ezin dela egia izanik ere, egia baita, halaber, guk ezin izango diegula zartakoari eta zauriari itzuri, punteria onez jaurti bazen, eta arreta faltaz zein oharkabean harrapatu gintuelako garaiz kendu ez baginen. Hau da, bizitzea ez da, bakarrik, zaila, ia ezinezkoa da, batez ere kausa ikusmiran ez dagoelarik, efektuak galde egiten digun kasuetan, efektu izena oraindik egoki baldin bazaio, efektuak eskatzen duenean bere oinarri eta jatorriak azal ditzagun, bere aldetik jada izaten hasi den kausa bezala azal dezagun, zeren, jende guztiak dakien bezala, geuri dagokigu, kontradantza honen erdian, esanahiak eta definizioak aurkitzea, benetan gustura egingo genukeena begiak lasai lasai itxi eta guk menderatzen duguna baino aise gehiago menderatzen gaituen mundu bat iragaten uztea den arren. Halakorik gertatzen bada, hau da, begien aurrean daukaguna baldin bada, itxura guztien arabera, efektuaren antza duen zerbait, eta efektu horren kausa aurretikorik edo hurbilik atzematen ez badugu, erremedioa moldatzea da, denborari denbora ematea, zeren giza espezieak, zeinaren gainean, gogora dezagun tokiz kanpo dagoela dirudien arren, ezagutzen den iritzi bakarra berak bere buruaz daukana baita, efektuak betiko itxarotea du helburu, eta kausak betiko bilatzea, edo hori da bederen, gaur den egunera arte, beti beti egin izan duena.
2021
‎Sagarroia, bere egitez ere nekez erditzen da, baina are, bere faltaz nekezago. Zeren nola larruan baita latz, eta gaztaina karloa bezala, puntaz eta arantzez bethea, eta umeak ere bera bezala latzak, eta arantzetsuak baititu; ume hek erdi behar duenean bere arantzeez, eta karloez min egiten diote, eta halatan minari errendaturik, erditzeko meneratzen denean, barrenat sartzeintu eta han ahal bezanbat edukitzeintu. Eta nola hala dadutzan bitartean ere, handitzen eta gogortzen baitira ume hek; eta alabaiña erdi behar, edo hil:
‎Kontraesanekin zer egin behar duten? Iritzi guztiak baliagarriak direla esan du zuzendariak eta baten batek erantzun duenean berak historia irakasten duela eta ez iritzi bat, eta postmodernitatearen eta egiaren eta simulazioaren eta bestelako gaien inguruan eztabaidaitzen hastekotan zirenean konturatu dira ez dakitela historia, postmodernitate eta egia eta simulazioaren inguruan gehiegi ere, eta hobe dutela irizpide batzuk finkatzea, hauek pertsonalistak badira ere, eta ikasle bakoitzaren azterketaren galdera bakoitza ... Ados agertu dira denak, gehienbat hurrengo puntura pasatzeko gogoa zutelako, non mahai gainean jarri den beharbada bukatu ez diren teilatuko obrak aurretik ordaintzeari utzi eta agian irakasle gehiago kontratatzea ideia hobea dela.
2022
‎–Trankil, Eduardo –Txapok– Laster hartzen duk kaka zahar honen ordaina. Andonik beste saiheski festa bat antolatzen duenean bere baratzean.
2023
‎Paperak aztertzen dabilen polizia zalantzan geratu da, une batez ematen du aurrera egiten utziko diela, baina azkenean esan die komisariatik pasatuko direla badaezpada, eta orduan, iheserako seinalea emanda, ateak zabaldu eta denak abiatu dira antxintxika, nor bere aldetik, poliziak tiro zaparrada batean hasi diren bitartean, pin pan pun, ezker eskuin edo nondik datorkien ikusi ezin dutela, pistola eskuan eta auto artean makurtuta bala erauntsiari ixkin egiteko, baina ez dira lau lagunak lasterka ihesari eman diotenak, lauretako bat auto barruan geratu da segadan harrapatuta tiro bat homoplatoan sartu diotelako, eta pistola eskuan alde guztietara begira dago hurrengo bala nondik iritsiko. ...la bere buruari, nahiago hori bestela etorriko zaiona baino; hortaz, hartu pistola, jarri kanoia bere buruaren kontra, eta katuari eragiteko lehen klika egin du, baina ez du izan barrenik bigarren klika, bala abiaraziko duena, egiteko, edo indartsuagoa izan da auskalo non kukutzen den iraupensena; bere burua inguraturik ikusi du orduan, lau ateak aldi berean ireki eta bakoitzean pistola bat sumatu duenean berari apuntatzen garrasika oihukatzen dioten bitartean pistola botatzeko, eskuak altxatzeko, kotxetik ateratzeko, eta berak ez daki zer egin, min izugarria duelako sorbaldan eta buruan eta belarrietan eta gorputz guztian.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia