2011
|
|
Bigarren garagardorako urduri jartzen hasi dira batzuk, neskak parrandari jarraitzeko gogo bizia azaldu
|
duenean
batik bat. Xabierren dantzarako trebeziak dastatu nahi zituen, antza, oraingoan, baina berehala etsi behar izan du, mutila barratik askatzeari lapa bat harkaitzetik libratzea baino lantegi gaitzagoa iritzita, nonbait.
|
|
Antolatzaileak dira, azkar igartzen zaie, ahots tonuagatik, begien goiko ertzera begiratzen dizutelako beren behekoarekin, irribarre egiten dutelako testuinguruak eskatzen ez
|
duenean
batik bat, eta ingurua barre algaraka ari denean irribarreari eusten diotelako, herria pozik dakusan enperadorearen kondeszendentziaz. Beren erabakiak hartzeko erritmoa inposatzen dizutenetakoak dira, benga, erabaki; inork ezer esaten ez badu, lehenengo manifara eta gero bokata jatera eta zuk denbora pixka bat bakarrik behar zenuen erabakitzeko ez zenuela ez bata ez bestea egiteko gogorik.
|
|
Kilimak sentitzen ditut guanteran, Aitorrek kasete bila ireki
|
duenean
batez ere, eta ez dira guztiz desatseginak. Agian pistola narrazioa apur bat animatzeko da, gainerakoan egunerokotasun aspergarri bihur baitaiteke hau.
|
2016
|
|
Zaintzailearen irudimenak ez du indarrik gerora gerta litezkeenak barruko agertoki horretara ekartzeko; ez du etorkizuneko ezer planeatzeko gaitasunik, ezer programatzeko edo aurreikusteko kemenik, bizitza asmo berriz suspertzeko ahalmenik. Ez da inoiz gauza izan bere etorkizuna pentsatzeko, eta aitagandik jasotako bizimodua jarraitu besterik ez du egin, billarreko bola batek beste batekin talka egiten
|
duenean
batak bestearen indarra jasotzen duenean bezala, inertzia hutsez. Makina bateko atal bat bezala bizi da, bere gainetik dagoen mekanismo batek eragiten diolako mugitzen den pieza bezala, edo gauero bere ibilbidea unibertsoaren legeei jarraituz hutsik egin gabe errepikatzen duen izar baten moduan.
|
2019
|
|
Mahai gainetik zigarro punta bat hartu eta ezpainetaratzen du, bere ile sarria behin birritan atzeraka lisatzearekin bat, su emateko gero. Joxek ondotxo ezagutzen duen ohiko imintzioa du berau, buruan ideiaren bat
|
duenean
batik bat?
|
2021
|
|
Izugarri gustaten zait Jon Miranderen ipuin labur labur hori, ezagutzen duzue? Enpalatuta dagoen gizonari galdetzen dio batek ea minik ematen dion eta baietz gizonak, baduela mina, barre egiten
|
duenean
batez ere. Enpalatuta edo gurutzean bageunde barrerik egiteko gogorik izango genukeen ez dakit, baina momentuz ez gaude Golgotan, eta saiatu ginateke komediaren territorioetara hurbiltzen.
|
|
Behin behineko atxiloaldiak ezarritako presa du eta badaki beste bi bisita egin dizkiola autoaren giltzak jaso baino lehen. Ama Nagusiaren lidergo metodologiak ezartzen duen gidoiari jarraitu behar dio, hau ez baita malgutasunean ondo moldatzen, berarentzat etekin zuzenik ez
|
duenean
batez ere. Azkenean, Ama Nagusiak hiriko kirol denda jakin batean enkarguan utzi dituen zapatila batzuk jasotzeko mandatu batekin piztu du Lourdesek Seat zaharraren motorra.
|