Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 68

2001
‎Baina badira arazo ideologikoak eta etikoak ere: idazleakiraganaz, orainaz, testuaz eta idazle zereginaz duen pentsamenduarekin lotutadaudenak: irudimenaz, behaketaz eta azterketa historikoaz gainera, idazleak beredesioen proiekzioa bideratzen du, aldez edo moldez.
2002
‎–Klasea? oinarri duen pentsamenduak bateratuta mantendu nahi ditu bi fenomeno eta, desberdintasun sozialen indibidualizazioak, bereizi egin nahi ditu.
‎Zinez asmoren bat adierazten duen pentsamendu orok behar ditu hala gaia (rem) nola hitzak (verba). Esaldi bakar batekin amaitzeko moduko laburra bada, agian ez du besterik; baina hitzaldi luzeagoak gehiago behar du.
2003
‎Orain hogei bat urte Katalunian bizi izandako garai gozoa guk bizi dugu orain. Alde batetik, Pentsamendua ren Klasikoak euskaratzeko egin den esfortzu handiakfruituak eman ditu dagoeneko, eta 70 titulu sortu ditu, filosofian, ekonomian eta zientzian mendebaldeak azken mendeetan sortu duen pentsamendua euskaraz eskainiz. Bilibu rukitan bildurik dauden hitzaurre guztiak irakurtzeabaino ez dago lanaren mamia eta kalitatea haztatzeko.
2004
‎Ez zaio arrazoi izpirik falta esandakoan, nik uste. Pixka bat pentsatu orduko, ez al gara bada konturatzen euskararen barne garapen autonomorik ezin dela gorpuztu berea ez duen pentsamenduaren eta kulturaren errapetik zupa eta zupa jardunda?
‎Testu iraingarri horiek, eta gerra hotzaren amaieraz geroztik zientzia eta teknologiarekin kritikoak ez ziren gogoetek jasandako irudi higadurak, artera eta literaturara hurbiltzen ari ziren ikusmolde filosofikoen alde egin zuten. Azken hurbilketa horiek neurri batean akademiatik kanpoko publiko zabalarentzat askoz ere liserigarriagoak ziren, eta horiek merkatuan jartzea errazago; merkatuak eskatzen duen pentsamendu mota, lehen eta orain, kontsumo azkarreko, auto-laguntzarako edo, era maleziatsuan esanik, pentsamendu ‘arrosako’ gogoeta da.
‎bata, zoritxarrekoa, baina guztiz erreala, zientzia eta teknikarena; bestea, gizakiaren salbazioa suposatuko lukeena, pentsamendu berria rena. Benetako gizakiak benetan modu erreflexiboan hausnartu behar du, uste zuen Heideggerrek; era sakonean gure gizaki izaeraren bilaketa horretan; Platonengandik sorturiko pentsamendu moduekin zerikusirik ez duen pentsamendu berrituaren eran. Platonen mendebaldeko filosofiari, gure institutu eta unibertsitateetan irakasten denari, lurperatuta izateko unea heldu zaio edo, nahiago bada, hilda eta bere gorpua benetan usteldu arte edozein areka galduan uzteko unea.
‎Rortyk irudikatzen duen pentsamendu joeraren helburua, ho rtaz, gure instituzio publikoen hobekuntzan eragina izatea litzateke, beroriek krudeltasun gutxiago izan dezaten, demokratikoagoak izanik.
2005
‎Edo duela hilabete batzuk, gure lur honek emaniko artista ospetsu baten erakusketa ikustera joan, eta bere obraren inguruan berak idatzitako gogoeta labur batzuk irakurtzeak eragin zidan etsipena ere buruan geratu zait: euskal arima, ingurua, espazioa eta naturarekin duen pentsamendua berbez adierazi nahian idatzitakoa gazteleraz, noski, euskaraz ez zekien eta nabarmen zen" euskal egituraz" sortua bere barnean. Erakusketa horretan, gaztelaniaz gain, ingelesez eta euskaraz ere idatzi behar, eta gure hizkuntzara" itzulitakoan" zein zentzugabeko perifrasia irakur daitekeen!
2006
‎Pentsamendu honen oinarrian modernotasunaren kritika orokorra aurkitzen dugu, baina, Touraine k diosku hori baino gehiago dagoela. Pixkanaka baikortasun marxista alde batera utziko duen pentsamendua ere badago oinarrian. 1933an Horkheimer ek, Marx-en tesiekin bat eginik, uste zuen lanak eta produkzioak ekarriko zutela arrazoiaren garaipena, etekin kapitalistak ikusi nahi ez zuena.
‎Lan honetan Modernitate Kapitalista zorrotz aztertu duen pentsamendu ildo bati jarraitu nahi izan diogu. Beronek, bizi dugun eta bizi gaituen mundu modernoari buruzko diagnostiko bat du, diagnostiko tragikoa une askotan, eta esperantzari leiho bat ireki nahi dion irakurketa beste batzuetan (azken hau Habermas ekin batez ere).
‎hala eta ze, bihar euskaldunak euskararen lekuan mintzatuko diren gaztelania" será como una traducción gloriosa y depurada del para entonces muerto eusquera"; eta" el pensamiento que dormitaba cual crisálida en el vascuence de Axular(...), lo romperá y saldrá a bañarse en luz(...) en el español de la mañana"(" el sobre castellano"," la lengua española o hispano americana") 339 Testua konplikatua da, Unamuno-k ez duelako garbi esan gura, esan gura duena. Formulazio absurdoak estaltzen duen pentsamendu oso sinplea, Unamuno-ren" kriolismo" aren argitan argitzen da.
2007
‎655 Ib., 80 Seguru asko Marx ez da akordatu, positibismo enpirikoaren erlatibismo bezala kritikatzen duen pentsamendua, doi doi Descartes-en Diskurtsoko 3 zatia baino ez zela.
‎Hizkuntza, ordea, subjektu edo arrazoimen plural, denborazko, gorpuzdun, kondizionatua da. Beti Bata pentsatu izan duen pentsamendu mendebaldarrak, lanak ditu orain Anitza hondoraino pentsatzen.
2008
‎deskriptibismoak (Frege buru zela) eta antideskriptibismoak (Kripke). Batetik, izenek esanahi deskriptiboa dutela defendatzen duen pentsamendu ildoa. Bestetik, esanahirik ez, erreferentzia baino ez dutela defendatzen duena.
‎Aristotelesen esaera ospetsuaren bidez esanda: Jainkoa pentsamenduaren pentsamendua da, edo bere buruazpentsatzen duen pentsamendua (XII 9, 1074b33).
2009
‎Izozkiaren txokolatea garbitzen du ezpainetatik eta pentsamendu bat sentitzen dut bidean. Bere ahoarekin eta nire ezpainekin zerikusia duen pentsamendua da baina bidea mozten diot etorri baino lehen. Zortzigarren teoria, neurea.
‎Katalunian, oraingoz tradizio gutxi duen pentsamendu lerro berri baten gainean dago eraikia: paktismoaren gainean, alegia.
‎Hala eta guztiz ere, kontuan izan behar da hizkuntza elementu identitario nagusitzat hartzen duen pentsamendu lerro hori ez dela hain aspaldikoa, hizkuntza ez baita beti horrela baloratua izan katalizazio identitarioan. Hizkuntza nazional bihurtzen ez den artean, nazionalizazio kulturalaren prozesuetan?, eta bere inguruan sortutako literatura eta musika idatzi hori guztia sortzen ez den bitartean, ez da urrats hori egiten.
‎Diziplina akademikoetan, ideia horiek etikaren ikuspegi zabalago bat ekar dezakete, agentzia morala baldintzatzen duten antolakuntza instituzional eta materialaren kontzientzia hobeagoa izango duen pentsamendu etikoa, alegia. Gainera, bizitza onaren auzia irekita eta eztabaida filosofikoetatik at uztea ez dirudi estrategia iraunkorra denik.
‎iraganeko borroken balio handia atzemateko kontzientzia zorrotza; politikaren zuzeneko praktikak potentzia handia duela zinez sinestea; transzendentziaren zeinahi lorratzetatik libre izango den gizarte laikoan euskarri harturik, munduaren transformazioaren aldeko apustua eta gorputz eta arima aritzea. Pentsamendu utopikoaren eta Benjaminek sustatu duen pentsamendu mesianikoaren bestelakotasunez analisi sakona egitera bultzatu du Bensaid Benjaminek. Edukiaz ari garela, utopia mugatuago, zehaztuago dago eta, beraz, etsipenak hartzea prestatuago, historiaren indeterminazioa irekitzeko prest dagoen eta utopiaren erresistentzia ahultzat hartzen duen mesianismoa baino.
‎Bensaidek izan duen pentsamenduaren bilakaera kontuan hartuta, Parisko 68ko maiatzean hasita alegia, gaur egungo bere aburuak laburbiltzen ahaleginak egitea egokia izan daiteke jakiteko bere pentsaera aurrera begira nondik dabilen.
‎Baina Hegel kritikatuz, ez da nahikoa historiaren prozesua soilik ulertzearekin, ekintza edo iraultza ere beharrezkoak dira aldaketa egon dadin. Baina, lehenik, Marxek Hegeli egiten dion kritika eta eraikitzen duen pentsamendua ulertzeko, beharrezkoa da Feuerbachek Hegeli egiten dion kritikaren zati bat azaltzea. Hegelek esan digu kultura jakin bateko gizakiaren pentsamendu eta ekintzak determinatuak daudela izpiritu berdin baten menpe operatzen dutelako.
2010
‎Nire irakurketa kritikoa, bai, baina baikorra izango da. Hondamendira eraman gaitzakeen euforia itsutik katastrofismo ezkorretik bezain urrun kokaturik, alegia.16 iñaki larrañaga da euskal herri euskalduna berrosatzea eta bere garapen iraunkorra bermatzea nahi duen pentsamenduaren eta praktika soziolinguistikoaren erakuslerik handienetakoa. beti ere, manera onaz, hizkuntz ekologiaren ikuspegiaz —munduko hizkuntza komunitateak berdinak dira duintasunean, eskubidedun subjektuak dira, eta tratamendu bera behar dute— eta jarrera prepolitikoaz —euskararen herria lehenagokoa da menderatzen duten estatuek eta politikak baino— horregatik, agian,... Franco hil zenetik, hogeita hamar urte igarota, eta hogei urteko hizkuntz politikaren bueltan, eaen, hau da, nafarroarekin eta iparraldearekin erkatuz euskararen aldeko politikarik onena burutu den eremuan, ibarretxe Jaurlaritzak argitaratutako liburuxkan" hizkuntza politika aurrera begira" hizkuntza politikarako Sailburuordetzaren egitasmoan, honako hauek irakur daitezke:
‎2 Eragiketa konkretuen desintegrazio aroa: mundu erreala kontzeptualizatzen duen pentsamendua galduz joango da pixkanaka, gero eta sinpleagoaizango delarik. Aro honetan, eragiketa konkretuak egiteko gaitasuna eta, pixkanaka, eragiketa aurreko adimena ere galtzen joango dira.
2011
‎J U L E N A R E XO LA L E I B A. Lehentasunezko arloak definitzerakoan argitu da zergatik eta zertarako ari garen lan hau guztia egiten. horren inguruan bi postura ikusi ditut nik gaur oso oso garbi. errealitatea asumitu egin behar dugula esaten duena versus atzerapen linguistikoaren kontzeptua gaitzat hartu behar dela esaten duena. Nondik joan nahi dugun pentsatu behar dugu. zientzia eta politika sozialaren arteko eztabaida horretan ez nator bat bakoitzak bereaz arduratu lukeela esaten duen pentsamenduarekin: " zu arduratu zaitez zientziaz, nik politika soziala egin dezadan".
‎Pentsamendu eta hitz egiteko modu bitxia (ezohiko esaldiak, hitz egite lausoa, landuegia, metaforikoa, estereotipatua).? Susmoak egiteko joera duen pentsamendu paranoidea.. Emozio desegokiak edo hertsatuak.?
‎Eta kolonizazio horri esker bizirik dela, den neurrian, baina, batez ere, kolonizazio horri esker, subordinatua izaten jarraitzen duela. Inposatzen duen pentsamendu eskema nagusia subordinatuaren erabilgarritasunarena baita: erdal munduan eroso bizi gara halabeharrez, ezinbestean, nahi eta nahi ez... hala ere, euskara dugu geure geurea eta horrela erakutsiko dugu gure diferentzia komuna nabarmendu behar dugun guztietan.
‎Arola da gurdi eroak ehotzen duen pentsamendua.
‎Lehenbizi, antropologiako nire prestakuntza intelektuala zegoen. Diziplinaren barrenean objektibitate zientifikoa lortzeko posibilitatean sinesten duen pentsamendu eskolakoa naiz, baina hori lortzeko bide bakarra ikergaitik zentzuzko distantzia kontzeptuala mantentzea dela uste duenekoa. Horri dagokionez, Franz Boasen jarraitzaile naiz.
2012
‎norberaren bulkada edo nahi onartezinak beste pertsona edo gauza batzuei egoztea dakar. Petxero bat bilatzen da, subjektuak atsegin ez duen pentsamendu batengandik babestu ahal izateko. Hiru urrats hauek ditu:
‎...en die gobernu guztiei, euren nazioarteko betebeharrak betetzeko eta behar bezala kontuan hartuta kasuan kasuko sistema juridikoak, har ditzatela neurri egokiak intolerantziari eta indarkeria antzeko moduei aurre egiteko, modu horiek erlijioan edo sinesmenetan oinarritzen direnean, batik bat, emakumearen aurkako bereizkeria eginerak eta erlijio tokien profanazioa, eta aitor dezatela norbanako orok duen pentsamendu, kontzientzia, iritzi eta erlijio askatasunerako eskubidea.Konferentziak gonbitea luzatzen die, halaber, estatu guztiei abian jar ditzatela intolerantzia modu guztiak eta erlijioan edo sinesmenetan oinarritutako bereizkeria guztiak ezabatzeari buruzko Adierazpenaren xedapenak.
‎lege heteronomoen arabera, munduko egia gorputzaren garapenaren prozesuak berarekin bat egiten duten bizitza indibidualak bideratzen ditu, modu horretan material guztiz partikularra duen egia unibertsala sortzen dutelarik. Ideia, beraz, norbanakoak bere buruan aurkitzen duen pentsamenduaren ekintza da, egiarekiko immanentea dena. Norbanakoa ez da pentsamendu horren sortzailea, pasartearen lekua baizik; baina bere bat egiterik gabe ezin da existitu.
2013
‎Postmodernitatean gozamena da pentsamenduaren muina; beste helbururik bilatzen ez duena eta, hortaz, modernitatearen arrazoiak azpiratu ezin duen pentsamendua. b) Pentsamendu kutsatua hizkera joko aniztasunari zabalik dagoen pentsamendua da. Modu horretan, jakintzaren eta bizitzaren mundu ezberdinetatik bidaiatu daiteke aurre irizpide finkorik gabe.
‎Usurbildarrak, urte askotako isiltasunaren ondoren, liburu parea atera du kalera: Heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza, biak ere mardulak, hitzaren eta esaldiaren musikaltasunaz onduak, eta egileak aspaldian landu duen pentsamendu anti modernoa (nolabait izendatzearren) erakusten dutenak. Pasaitarrak, berriz, Parisen bizi naiz eman du argitara, gai, ahots eta teknika anitz biltzen duen hiri paisaiaren erradiografia moduko bat, azken finean gure jendartearen eta garaiaren kritika ere badena.
2014
‎Beste testuinguru batzuetan badirudi ageriko arrazoi sintaktikorik gabe azaltzen dela? (e) la menderagailua atal birformulatzailean: ondorengo testuen antzekoetan, esaterako, pentsa liteke isilduta dagoela perpaus osagarria gobernatzen duen pentsamenduzko aditza; nolabaiteko ondorio subjektiboa adierazten du halakoetan.
‎Pentsamendu hipotetikoa da proposamenen gainean arrazoitzea eragiten duen pentsamendua; proposamen horiek errealitatea isla dezakete, edo ez. Posibilitateek berebiziko garrantzia hartzen dute; «hemen» eta «orain» posibilitate bat besterik ez da, beste askoren artean bat.
‎gai batetik besterako jauziak egiten ditu, ideiak elkarrekin lotu gabe. Koherentziarik ez duen pentsamendua da, esaldien eta ideien artean loturarik gabea. Zahartzaroko eta zahartzaro aurreko dementzietan, alkohol intoxikazioetan edo eskizofrenian sarri gertatzen da.
‎Egitasmoaren aurkeztean agertzen duen pentsamenduak interes handia du guretzat, asmo horren azpiko hizkuntz filosofiari antzemateko. Bi hitzetan, hauxe:
‎Ahotsa ez da esaten duen aurpegian identifikatzen, hau da, identitate batean, bere bakartasunean baizik, Calvinoren istorioan bezalaxe. Idazle italiarrak irauli egiten du ipuin honetan mendeetan filosofiak egin duena, bizkarra ematen dio esanahia lehenetsi duen pentsamendu metafisikoari. Ipuin bakar batean.
‎Umiltasun osoz mintzatu zaie deneri, frantsesez nagusiki (publikoaren zati bat erdalduna izanki), lehen batean liburuan agertzen duen pentsamendua laburbilduz eta ondotik jendearen galdeeri ihardetsiz. Pentsamendu ausarta, ikuspegi berriztatzailea, askoren ustekeriak inarrosten dituena.
2015
‎–Ez dago inor hainbeste botere bil dezakeenik, legitimitatea eta ahalmena faltako litzaizkiokeelako. Eta ez dago inor Fidelek duen pentsamendu estrategiko eta sormenezkoa imita dezakeenik. Horregatik, derrigorrez aldatu da eredua.
2016
‎Liburu horiek ez ditugu hemen aztertuko, baina oso gaingiroki azaldu bai biak ala biak zein testuinguru politiko kulturaletan sortu ziren. Euskaldun politikoki kontzientziatuenen artean modako filosofia marxismoa zenean ondu ziren biak, eta marxismoak klase azterketari eta klase borrokari lehentasun osoa ematen zionez, eta hizkuntzari bigarren edo hirugarren mailako balioa, balioespen hori irauli nahian, aditzera emateko hizkuntzak zer nolako garrantzia duen pentsamenduan eta errealitatea taxutzeko orduan:
2017
‎Aipatu beharra dago, talde honek kontzientzia ideologiko sendoa duela, eta galiziera ikasteko motibazio handienetako bat dela Galizian indarra duen pentsamendu nazionalista. Horregatik, pentsamendu honen parte ziren baina galiziera hitz egiten ez zekiten hainbat eta hainbat dira egun neofalante.
‎Merkatu askea, lehia askea eta aukera askea aldarrikatzen duen pentsamendu moral liberalak eta, beraz, gure demokrazia globalaren defizitak konpontzeko merkatu askea, lehia askea eta aukera askea proposatzen dituzten ildoek badute arazo bat; hain zuzen ere, eskura ipini zaizkigun eta hautatu ahal izan ditugun pertsona, komunitate, gailu, instituzio eta baldintzek, oinarrian, hauturik eza dutela. Elkarren ardura eta leialtasunak garatzeko orduan, hautaturiko komunitateak lehenetsi genituztela diote, adibidez, lobbyak, interes taldeak eta elkarteak lehenetsi genituela hautatu ez ditugun komunitateen gainetik (adibidez komunitate nazionalen eta beraz familiaren gainetik); pentsamolde horrek, ordea, ez du kontuan hartzen giza hautuaren prozesuaren haria.
‎baten ondorioa besterik. Estatufobia horrek pentsamendu kristau eta heterosexualean du oinarri (komunitatea sexuaren arabera banatzen eta antolatzen duen pentsamendua), gauza, txar, gisa hartzen ditu estatua eta boterea, moralki arrazionaltzat jotzen du norbanakoa, familia, on?
‎bata, eraldaketa gaurdanik eta hemendik egiten saiatzea, eraldaketa eta ahalduntze praktikak begitantzen dugun gizarte berriaren eraikitzaile izan daitezen. Eta, bigarrena, aurrekoaren ondorioz, begitantzen dugun gizarte hori antizipatzeko gaitasuna izango duen pentsamendu, diskurtso eta praktika abian jartzea gaur bertatik.
‎Berdintasunaren bidean eremu gero eta handiagoak hartzeko eta lantzeko bokazioa du, eta bere burua eraikitzen du izaera demokratizatzaile eta politikoki inklusiboa duen pentsamendu eta praxi gisa.
‎Esan dugu gorago elkarguneko feminismoaren geure genealogia propioak 80ko hamarkadara eta EEBAA taldera garamatzala. Bada, euskararen zentralitatea subjektu politiko eraldatzaile izateko bidean oinarri duen pentsamenduaren genealogiak 50eko hamarkadako euskalgintzaren berpizkunderaino garamatza, zehazki, ‘56ko belaunaldia’ deiturikoarengana.8
2018
‎Beraz, badu garrantzia horrek. Beste alde batetik, orokortua dago euskaraz haurrekin egitea ondo dagoela esaten duen pentsamendua. Horrela, garbi ikus daiteke pentsamendu horrek ez duela euskararen erabilera handiagoa izaten laguntzen, ez esparru informaletan, ez eta haur eta helduen arteko harreman horretatik harago ere.
‎Askotan gertatzen zait hemen, Eskozian. Javier Gomez Telemadrideko kazetariak dio gizarteak bizi duen desenkantuaren ondorioa dela, belaunaldi berria definitzen duen pentsamendu krisiaren emaitza. Bestela esanda, norbere burua etorkizunean proiektatzeko zailtasunen isla.
‎Arazo sozioekologikoa zibilizazio krisi sakon gisa ikusten du Iñaki Barcena politologoak, eta, horregatik, ekologiaren, sozialismoaren eta feminismoaren arteko aliantzak ekarriko duen pentsamendu utopiko berri baten beharra defenditzen du. Pentsamendu utopiko horren alternatiba pragmatikoa Bizi!
2019
‎Emakume atletikoak eta politak izan gaitezke aldi berean, surflari onak izan gaitezke, eta argazki onak ateratzen badizkigute ez dago arazorik. Sektore edo multzo batek duen pentsamendua da arazoa, ez da geurea, eta hori sare sozialetan asko ikusten da.
‎Heriotza, aldi batekoa, itzulgarria eta ez unibertsala dela pentsatzen du. Aldi honetan, haurrak duen pentsamendu magikoaren eraginez, heriotza zigor moduan ulertzen du (2, 9, 14, 22).
‎Tradizio errepublikar klasiko eta modernoaren arabera, askatasuna, norbera existitzeko inori ere baimenik ez eskatzean datza. Askatasuna interbentzio ezara mugatzen duen pentsamendu liberalak17 ez bezala, errepublikanismoarentzat askatasuna inoren menpe ez bizitzeko gaitasun politikoan datza. Hau da, askeak lirateke inoren menpe bizi behar ez luketenak, gizarte zibila osa dezaketen bakarrak, izan ere komunitate politikoaz arduratu litezke bestelako ardura material existentzialei erreparatu beharrik gabe.
‎Besteak, noski. Alderdi horretatik, tolesdurarik onartzen ez duen pentsamendu sinplea dugu, inongo giharrik ez nekarazteko jarduera ezin aproposagoa.
2020
‎Eta garrantzitsuago dena, pauso horiek antzerkiaren gaineko begirada aldaketa baten adierazle direla, zerbait mugitzen ari delako seinale. Horrela, bada, euskal antzerkia sostengatzen duen pentsamendua eta haren gaineko irudia gutxika gutxika sakontzen eta zabaltzen ari direla dirudi. Ez dut uste oraindik ikusgarritasun nahikoa lortu dugunik, jendartean eta euskal kulturaren barruan presentzia esanguratsuagoa konkistatu behar dugula iruditzen zait.
‎Zubiak eraiki behar dira, ezinbestean, unibertsitateko mundu akademikoaren eta Bigarren Hezkuntzakoaren artean, gai horren eta filosofiak zabaltzen duen pentsamendu itsasoaren gainean. Elkarren beharra dute bi munduok, baina uharte txiki bakanetan izaten dute topaleku, gehienetan.
2021
‎Zentzu horretan, eta interes korporatibistetatik urrun, Galparsorok filosofiaren garrantzia nabarmentzen du bi arrazoirengatik. Batetik, filosofiak, eta berezkoa duen pentsamendu sakonak, balio digulako arriskua salatzeko eta konponbideren bat bilatzeko, teknika jakin batek gizakiaren sormen gaitasuna murrizteko arriskua agertzen duenean derrigorrezkoa zaigulako salaketa eta konponbidea topatzen saiatzea; bestetik, eta aurrekoaren ondorio logiko gisa, filosofia mantendu beharreko antropoteknika delako, gizakia aurrera bultzatzen duelako, zeruertz berriak ikert... Haatik, azken aldian kontrako joera nagusitzen ari da gurean, pentsamendu sakonaren zein filosofiaren kontra eta azalkeriaren zein inozokeriaren alde.
‎Zentzu horretan, eta interes korporatibistetatik urrun, Galparsorok filosofiaren garrantzia nabarmentzen du bi arrazoirengatik. ...akonak, balio digulako arriskua salatzeko eta konponbideren bat bilatzeko, teknika jakin batek gizakiaren sormen gaitasuna murrizteko arriskua agertzen duenean derrigorrezkoa zaigulako salaketa eta konponbidea topatzen saiatzea; bestetik, eta aurrekoaren ondorio logiko gisa, filosofia mantendu beharreko antropoteknika delako, gizakia aurrera bultzatzen duelako, zeruertz berriak ikertzera zuzentzen duen pentsamendu sakona moldatzen laguntzen duen teknika baita. Haatik, azken aldian kontrako joera nagusitzen ari da gurean, pentsamendu sakonaren zein filosofiaren kontra eta azalkeriaren zein inozokeriaren alde.
2022
‎Reggaetonaren estetikarekin kritikoa naiz, eta uste dut dantzaren kodeak ezagutzea garrantzitsua dela. Erritmoak eta mugimenduak nondik sortu diren jakin behar da; mugimendu hori sortzen duen pentsamenduari zor zaiolako.
‎Emakumeen ahotsak txapelketara ekarri duen pentsamendu norabidearen eraldaketak ikuskera berrien zuntzak ikusarazten dizkigu, entzuleriaren amets eta desio partekatuetan ahots propioa eransten diola. Emakume bertsolariaren subjektibotasun kulturalaren ekarpena da:
‎100 Tiger, op., 211 or. Tigerrek aurrerago dioenez, baliteke gerra" estetika maskulinoaren" parte izatea, lasterketa auto bat abiada bizian gidatzea bezala... Merezi du pasartea irakurtzeak; Blyren Iron John liburuaren antzera, lan horrek bikain agertzen du maskulinitatearen auziak itxuraz sorrarazten duen pentsamendu nahasia; kasu horretan, C. Wright Mills ek behin" crackpot realism" (errealismo pitzatua) deiturikoaren ukituarekin.
‎Filosofia, ekonomia bezala, mundu mailako egin da. Hain argi ez dagoena da horrek ekarriko ote duen pentsamenduaren eta munduaren arteko adiskidetze historikorik, Hegelek antzematen zuen eran, zein pentsamendu mundu bat garatzerik, besteak beste Achille Mbembek proposatu bezala. Gaur egun, filosofia mundu mailako egite horretan aurkitzen ditugun fenomenoak bi dira oinarrian:
‎Prozesu horri esker, beren trebetasunak eta gaitasunak indartu ahal izango dituzte, irtenbide berriak bilatzera bultzatuz eta taldean portaera sortzailea indartzen duen pentsamendu abantailatsu eta freskoa emanez (Hu eta Zhao, 2016). Horregatik, espero dugu:
2023
‎Erreformaz erreforma, finantza sistemak nahi gintuen eta behar gaituen lekuan jarri gaituzte gobernuek. Nahikoa izango den, pentsiorik izango ote dugun… Zalantza horrekin ari gara erabakitzen zer egin, sistema pribatura jotzearen aukera elikatzen duen pentsamendu markoa apurtzen ez dugun bakoitzean.
‎Jurisprudentzia aldaketa horren oinarrian pentsamendu ildo berri bat dago, zeinaren arabera normalizazio prozesuekin urrutiegi heldu garela ulertzen baita; beraz, abian jarri da gaztelera defendatzeko ildo estrategikoa. Oinarri politikoa duen pentsamendu hori auzitegietako epaietan islatu da, eta hizkuntza normalizazioak bere itzalean dakarren bultzada estrategikoaren helmena mugatzeari ekin zaio.
‎Pentsamenduaren jardun librearen esperientzia poetikan gertatzen da. Botereak (miseria egile) inposatzen duen pentsamenduaren aurrean dela logikoa, dela juridikoa, dela zientifikoa, dela filosofikoa, dela arrazionala, behe graduko errealitatearen maitaleok poetikan berrasmatu behar dugu errealitatearen gorespena. Pentsamendu plural batean, “hori kantatzen du artistak, poetak, ospatzen duela osotasuna eta horren anizkoiztasuna, natura, hiriak, gizon emakumeak, eta inolako asmo barik haiek disekzionatzeko, ez mugatzeko, ez arrazoiaren eskemak ezarritako ordena baten mende jartzeko”.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia