Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 241

2001
‎‘Elurrak dena ezkutatzen du, baina elurra ez da suntsitzailea, egunen batean estali duen hori suntsitu gabe eskainiko du berriro.’
2003
‎1976ko urtarrilean eta martxoan, indarrean sartu ziren bi hitzarmen horiek, beren artikulu guztiekin, nahiz ez duen horrek erran nahi, orduz geroztik, Nazio Batuen Erakundeko estatu guztiek, hitzarmen berriak izenpetu dituztenek, egin ahalak oro egiten dituztela hain printzipio ederren, zuzen eta zehatz, bermatzeko. Ez da, ezen, nehoiz errazki gainditzen, ez bizitza pribatuan, ez bizitza publikoan, printzipioen eta interesen arteko gatazka.
2004
‎Entrenamendu batzuetan, hor zehar dabilenean, poliziaren kotxe bat alboan jartzen zaio eta pega pega eginda eramaten du hamabost kilometroan. Poliziek, leihatilak zabalduta, animatu egiten dute, edo esaten diote Coppiri muturreko on bat eman behar diola egunen batean, ea zer uste duen horrek, ea pentsatzen duen Gino baino handiagoa dela, e Gino?, galdetzen diote, ea pentsatzen duen horrek" monje hegalaria" baino handiagoa dela, e Gino. Egunen batean, muturreko on bat eman eta kito, orduan joango zaizkio handikeriak, gorri andrezale ateo mozkorti horri.
‎Entrenamendu batzuetan, hor zehar dabilenean, poliziaren kotxe bat alboan jartzen zaio eta pega pega eginda eramaten du hamabost kilometroan. Poliziek, leihatilak zabalduta, animatu egiten dute, edo esaten diote Coppiri muturreko on bat eman behar diola egunen batean, ea zer uste duen horrek, ea pentsatzen duen Gino baino handiagoa dela, e Gino?, galdetzen diote, ea pentsatzen duen horrek" monje hegalaria" baino handiagoa dela, e Gino. Egunen batean, muturreko on bat eman eta kito, orduan joango zaizkio handikeriak, gorri andrezale ateo mozkorti horri.
2005
‎Arraroena, ostera, zera da: zelan demontre jakin duen horrek atera naizela. Argi dago berriek bere hankak dituztela, nik gurasoekin eta Ainararekin baino ez dut hitz egin.
‎Naroa bultzada biren artean erabaki ezinik dabil. Urkok pantailan ikusten duena ezagutu nahi du, jakin zer den harrapatu duen hori, baina, aldi berean, lehengusua ondo dagoen egiaztatzera joateko irrikan dago. Azkenean, Urkoren pantailako informazioa ulertuko duen zalantzan jarrita, bigarrena erabaki du, aulkitik altxatu eta lehen egindako bidetik arineketan itzuli.
‎–Badakit zer esan nahi duen horrek ingelesez –moztu nion, baretasunari eutsi nahian– Hortik datorkio izengoitia?
2006
‎Izan ere, batetik, ez dirudi 1901eko bizkaitarrismoak, eta preseski alor linguistikoan, kanpaina iraultzaile(?) bati ekiteko aski justifikazio eskain zezakeenik, Euskal Herri osoari begira gainera. Gero, Unamuno-ren arrazoiketa kazeta baterako gutun bat besterik ez da, eta ez dago estuegi hartzerik; baina arrazoitzeko ailegatzen duen hori, ez dakit zein Basaburutan ez dakit zeinek esan omen duen ez dakit zer, anekdota pintoreskoa da, ezen ez argumentua, higatutxoa baliabidea, zuribide politikero gisa ere xahar eta txarra268 Bestetik, beraz, kasu ailegatuarekin jarraitzeko, apez sermolaria" bizkaitarra" [Arana Goirizale edo jeltzale] zela, Unamuno-k ez dakit nola jakingo zuen(" ETAko apaiz" askotxo eta are ... data horietan apezak, bizkaitarrak baino errazago, karlistak izaten baitziren.
‎–Brisson? Nahiago dut ez erran zer pentsatzen duen horrek afera honetaz.
‎–1937tik 50eko hamarkada arte bizi izan zen Frantzian –Anek erabaki zuen ofentsibari ekiteko ordua zela– Galdetzen ahal dizut zer garrantzi duen horrek?
2007
‎Karaktereak adierazten duen hori (hizkuntza bakoitzaren diferentzia eta autonomia osoa), edo hizkuntzak gauzkalako eta mintzatzen gaituelakoa, ulertu behar da, gogoan izanez karaktereak izpirituaren kausalitateari egiten diola erreferentzia, hastapen laukoitzaren adieran betiere, inoiz ez dadin gaitzulertu ahal izan norbanakoaren uko gisa (agian interesatuki). Mundu bat eta bera da hizkuntza bakoitzean kontzeptura datorrena, pentsamenduaren lege berak dira hizkuntza guztien barne eraketa ildokatzen dutenak(, gramatika unibertsala?), diferentzia txikiekin62 Hizkuntza guztiak bat dira.
‎halaber) bere osoan herri guztien sumak sumatzen du, ez Greziak bakarrik edo Frantziak. Gizadia herri guztien batuketa da, non ere herriak elkar aberasten ari diren etengabe; eta gizatasuna ez da eredu edo ideal abstraktu bat (humanista), razionalki definitua, guztientzat arauzkoa, baizik herri bakoitzak gauzatua duen horren era. Beraz, gizatasuna, giza balioak?
‎Ezin du taxi gidariak nahita ere herri osoa hil. Hikmeten lanbideak hil nahi duen hori ondo aukeratzea dakar derrigor. Seguruena norbera ere bezeroarekin batera hiltzea baita.
2009
‎Natura amatzat hartzea ez da (berdin da orain bizia esaten badiogu) mitorik antzinakoenetako bat baino. Nietzscheren ildoanago, beste diskurtsoa Natura edo bizi barbaroarena da, epikoa, arranoak eta lehoiak aipatzea gustu duen hori: bizia indarra da, moralaren hesien gainetik dago, masak zapalduz doa aitzina; gizagaindikoa, eliteak, ekintza ekintzagatik,, la joie de l, action, l, air vif de la marche?, mobilizazio totala...
‎E SATEN ARI NINTZENA, Elorri formaz modernistan, harrigarria dela mamian zenbateraino dagoen Gandiagaren arima arkaiko, eskolak ito eta gainditu nahi izan duen hori, bizi bizi oraindik. Ez da, beraz, inoiz guztiz galdu.
‎Joan Jose Maurizio,. Josetxo? (Antonio, idazleak beti erabili duen hori, erlijioko izena da) Zarautzen jaio() eta hilabete gutxira, gurasoek haurrarekin Oikiara etxealdatu behar izan zuten, amaren anaia zaharrena hil egin zela eta, aitonaren eta Etxeberri Azpikoa edo Errementarikoa baserriaren ardura hartzeko. Oikian egin du haurtzaro gehiena().
‎Odisea da etxea utzi, galduta ibili, eta, batek ez daki nola, atzera Itakara itzulia aurkitzea. Bitartean, jakina, oso posible da Itaka hori arras aldatua agertzea; edo Odiseo bera egotea aldatua beretarrentzat ere kasik ezagutezina izateraino, zakurren batentzat edo ez bada; edo berak Itaka uste duen hori batere ez izatea Itaka, oraindik feaziarren beste uharteren bat gehiago baizik. Odisea ez da korronteak eta zorteak eraman zaitzaten uztea.
‎liteke, bada, izatearen edozein modutan, Jainkoa, baden ala ez den galdetzen duen jendearentzat, errealitaterik errealena izanda ere beste gizon emakume askorentzat? Zer da zehazki, Jainkoa baden ala ez den galdetzen duen horrek, galdetzen (edo ja ezesten) duena. Esplikatuko al digu lehenbizi, zeri deritzon izatea?
‎–Bai, Beheko Aska erraten diogu. Baina ez dut ulertzen zer garrantzi duen horrek.
‎–Ohartzen zara zer erran nahi duen horrek?
‎Berak beste gauza bat merezi duela, bai horixe. Eta ailegatuko dela merezi duen hori. Egun hauetako batean, gutxien espero duzunean.
‎–Sendategian bisitan egon ginèn egun batean, hik garbi esan hion osaba Xabierri mapak aldatu ditugula noizbait, baina hik badakik zer esan nahi duen horrek zehatz mehatz. Sekula pentsatu al duk, esate baterako, hi euskalduna haizela eta ez espainiarra?
‎Ikazkinen laguntzaileak gara gu. Eta badakizu zer esan nahi duen horrek, ezta?
‎Phineasek ez daki seguru zer esan nahi duen horrek. Ez dio galdetu hala ere; ez du Dravarekin Sorari buruz hitz egin nahi.
‎–Sendategian bisitan egon ginèn egun batean, hik garbi esan hion osaba Xabierri mapak aldatu ditugula noizbait, baina hik badakik zer esan nahi duen horrek zehatz mehatz. Sekula pentsatu al duk, esate baterako, hi euskalduna haizela eta ez espainiarra?
2010
‎Izan ere, Jainkoak aurkitu dizkit maratila guztiak, gero eta garbiago daukat hori? jendeak zortetzat duen hori Probidentziatzat baitut nik, bai onean bai txarrean; izan ere, ume umetatik izan dut garbi Jainkoa nuela erdigune, nahiz eta nire egitekoa, hasieran, esaera zaharraren arabera ulertzen nuen: –A Dios rogando y con el mazo dando?, harik eta Frai Millanen ikuspuntua nagusitu zitzaidan arte, Molinosen beste esaldi bat oinarri:
‎Pieza honetan, denos/ zure/ naia irakur daiteke garai hartako grafiarekin. 13371 zenbakidun piezarekin, ordea, gure ata zutan jartzen duen horrekin, ez zegoen ondorio garbirik,, ez baitago erkatzeko nahiko elementu?. 15910 zenbakia duen ostrakan idatzi zuena komun publikoan idatzi zuen bera dela, eztabaidaezina?
‎Baina oker nabil, Gabino. Izan ere, Jainkoak aurkitu dizkit maratila guztiak, gero eta garbiago daukat hori... jendeak zortetzat duen hori Probidentziatzat baitut nik, bai onean bai txarrean; izan ere, ume umetatik izan dut garbi Jainkoa nuela erdigune, nahiz eta nire egitekoa, hasieran, esaera zaharraren arabera ulertzen nuen: " A Dios rogando y con el mazo dando", harik eta Frai Millanen ikuspuntua nagusitu zitzaidan arte, Molinosen beste esaldi bat oinarri:
2011
‎Gaur ez bada bihar, hondartzara aterako haute gauean... Hiriburukoak hemen dituk dagoeneko, badakik zer esan nahi duen horrek. Listan zegok hire izena, nik neuk ikusi diat.
‎Hipersentiberatasuna bakardade mutuz isildu eta hunkigarri zitekeen edozer nire atentzio eremutik kanpo mantentzen saiatu naiz, bat batean organo boikot egilea hainbeste ozendu den arte, niri buruz hirugarren pertsonan hitz egiten duen hori; sartzen uzten duzun edozer izan daiteke hunkigarri, eta mugitzen bazara sartu egiten dira gauzak; buru barruan isildu ezin duzun hotsa izateak mugitzera behartzen zaitu eta gerra zibilari buruzko dokumental batekin topo egiten duzu, edo frankismoan fusilatutakoei buruz, tertulia politikoekin edo pobreziaren kontura interesgarri sentitzen diren pijo kameradunekin, eta negar egiten dut, komed... La jungla de asfalto k lur jota utzi ninduen astebetez, porro bat bestearen atzetik errez pasa nuena, edo La vida soñada de los ángeles ek, zeina Elisak jarri zidan, madarikatua, berak edozer jasaten du bloody mary baten truke.
‎Gero, kaleko inpresioa beste bat izan daiteke sektore zabal batzuengan. (?) Katalana ondo omen dago horientzat, arriskutik kanpo, eta zaila da jendeari ikustaraztea ikusi nahi ez duen hori. (?) Akaso katalana gaztelaniaren baitan urtzen utzi behar dugu.
‎Kaxunawa herria hiritik gertu bizi da, eta, guk sumatzen dugunez, oraindik ere ez da fio bere kultura eta hizkuntzaz?. Joaquin Mana,. Hizkuntza indigenetan heztea, eta zenbaterainoko garrantzia duen horrek, hizkuntza horiek indartzeko?, Hizkuntzen mundua. Munduko hizkuntzei buruzko txostena, 2005, EHU, 225 or.
‎–Ez dakit zertarako nahi duen horrek telefonorik, erran zuen Mikelek?. Ilargian egonda ere alabak ederki entzunen lioke eta!
‎–Ez dut ulertzen zer garrantzi duen horrek.
‎Senarra nire bila etorri eta beste gizon batekin topatu nau... eta orain hilik dago, tiroz josita. Badakizu nolako itxura duen horrek?
2012
‎Igogailu barruan, zure jarrera normaltasunak markatzen duen horretara ahalik eta gehien egokituko zenuela erabaki zenuen. Munstroa ezkutatu nahi nion ile kizkurrari, nire hutsunea, ezereza, beldurra eta nora eza estali.
‎Kontrolik gabeko garrasi, oihu, orro eta konbultsioak erraietatik aterako zaizkizun beldur zara. Preso dagoen animaliak, giltzapean sartu duen horretatik libratzeko egiten dituen mugimendu histerikoak egiten hasiko ote zaren izu. Barruan daudela badakizu.
‎begien aurrean agertzen ari zitzaidan neurrian, erronka hori bota nion neure buruari: Ea berak sentitzen duen hori adierazteko gauza naizen!
‎Zer misterio gozo ezkutatzen ote du? Zer ote da berak aise ulertzen duen hori, zuri ihesi dabilena. Berehala susmoa hartzen duzu freskotasun hori ez ote den biluztasun modu bat, funtsezko murrizketa bat gehiketaren ordez, arindu bat, zamaketaren ordez.
‎Norbaitek apego psikologikoa duenean gauzei atxikita bizi da, hil nahi ez duelako. Ezagutzen duen horri heltzen dio. Horretan dagoenak ez du orainaren eta errealitatearen berririk.
‎trikitilari historikoa bera ateratzen zen askotan, ordurako burua pixka bat galdua bazuen ere. Bizitza guztian musikarekin bat eginda bizi izan denak dardara berezi bat sentitzen baitu barnean, norberaren memoriaz gain munduaren memoria kolektiboa ukitzen duen hori, berriz doinu goxoak entzutean.
‎Bizitzan aurrera egiten laguntzen duten gauzak ikasteko bi baldintza bete behar dira: bat, ikasteko prest egon, beharra sentitu, alegia, umildadea, une askotan dena badakigula azpimarratzen digun harrokeria suntsitzen duen hori; eta bi, zeure baitan lekua edukitzea datorrena jaso ahal izateko. Horretarako hustu egin duzu, eman dizkizuten printzipio etiko, moral, dogmatiko eta era guztietako pautak albora utziz, bestela horiek berak aski lirateke datorrena ukatzeko, mezu berriak oztopatzeko, garunaren eta kontzientziaren arnasberritzea paralizatzeko.
‎–Badakit zer ematen duen horrek, Julia, pipertu zen Jon?. Ez dut psikologoa izan behar paranoia ezagutzeko.
‎Badirudi, beraz, intsektua, horri esker, ez dela izozten, neurri batean, behintzat. Hala ere, ez dago garbi glizerolak nola ahalbidetzen duen hori; jakintsuek ez dute oraindik jakin nola konpontzen den gure, piztia, bizidunentzat hain babesik gabekoa den inguru latz horri aurre egiteko.
‎Zergatik egiten duen hori. Edo, hobeto, zertarako?
‎Baina esan beti esaten baita Espainian ideia guztiak libre direla, independentistak ere bai (eta sinesten ez baduzue ere, orain ez dio axola), gure analista hori pixka bat gehiago estutuko dugu. Analizatzen du legeria, Estatuak behin eta berriro egiten duen horren erabilera (Auzitegiak, errepresio indarrak), komunikabideen jarrera, Alderdien eta hautesleria espainolaren jokaerak, etab., eta konklusiora iristen da, Euskal Herriarentzat biziraupenik ez dagoela independentziarik gabe, eta independentziarik ez dagoela bortxaz ez bada. (Kontuz:
‎Bakarrik dago zenduaren fantasmarekin. Ikaratuta dauka bere aurrean, lurrean, mugimendurik batere gabe ikusten duen horrek. Joan zaio grinaren indarra, eta hilek ernatu ohi duten ikara horretarako badu lekurik bihotzean.
‎nola zure aita noblea hil duen horrek
‎–O! Musika alemana, amets egitera bultzatzen duen hori.
2013
‎–errepikatu Zeledoniok?. Hik irakatsi behar digun orain, ez ezkondu eta ez haurrik izan ez duen horrek, zelan hazten diren haurrak. Mutila horrela tratatu behar badun, hobe dun, bai, moja joatea!
‎Ekintzak Frantzian dio dokumentuaren tituluak, eta, besteak beste, hauxe adierazten du gerra zikina berriro abian jartzeko erabakia hartzeari buruz: «Soilik terrorismoaren kontrako borroka bere osotasunean gidatzen duen horrek erabaki ahal izango du mota honetako ekintzak abiatzea edo ez abiatzea».
‎–Ixooo! –errepikatu Zeledoniok– Hik irakatsi behar digun orain, ez ezkondu eta ez haurrik izan ez duen horrek, zelan hazten diren haurrak. Mutila horrela tratatu behar badun, hobe dun, bai, moja joatea!
2014
‎Ordu jakin batetik aurrera, bakarrik bizi garenak soilik gelditzen gara sarean. Zu, ni eta telebistan dagoena komentatzen duen hori. Ordu jakin batetik aurrera, erantzun bakoitzak norbait jartzen du sofa desorekatuaren beste aldean.
‎Segundo batez begitantzen zait Y desagertu egin dela, ezagutzen dudan baritono ahots sendoko gizona, iritzi kategorikoak ematen dituena, gorputz osoan ile sarri eta aberezkoa duen hori bera jada ez dagoela hemen eta, aldiz, tokia utzi diola Holden Caulfield txiki bati, zeina kapela gorri irrigarria jantzita Central Parkeko lakuari so baitago ahateen patuaz larrituta: –Baina zu ez, ezta?
‎Sexua ez da txinpartatsuegia, ez da inoiz izan egia esan, pasioaren aldetik gurea kondenatuta egon da beti, publikoki berotzearen txapeldun izan garen arren, gero bakarkakoan, benetakoan, nahiko azkar eta suziririk gabe jokatu izan dugu gehienetan, nahiz ezin aitortu gabe utzi Y nahiko iraunkorra dela, mozkortuta dagoenetan ere, baina baita nahiko berekoia ere, eta ez dit egundo ezer jan Berlinen garrasi eginarazi didatenen moduan; bestalde, gaur burugogor setatu da, postura epela? deitzen duen hori aurrera eramaten, hots, alboka etzanik bisaiak parez pare,, ez al duzu gustuko, postura hau hain da epela?
‎norberaren patua kontrolatzeko saiakera agorra zorioneko edo zoritxarreko bakan batzuentzat besterik ez dela. Niretzat, Arditak zerbait interesgarria badu, adorea da, edertasunarekin eta gaztetasunarekin batera distira galtzen duen hori.
‎Han zegoen bera, famili burua, taldeko alfa arra, National Geographic en esamoldean. Bakeroak jantzita agertu nintzen ni eta txandalaz bera, baina haren arropei distira zerien, ez herrietako merkatuetan erosten direnen distira deigarria, denda on eta garestietako distira baino, garbiketekin alde egiten ez duen hori. Nikiak lau hankako animalia bat ageri zuen paparrean.
‎Seguru euren herrietan ez direla horrela ibiltzen. Begira, begira ze muturrekoa hartu duen horrek! Jo, Jo!
‎Ni ere bai. Dios, konturatzen zarete zer esan nahi duen horrek. Che Ghevararen kasta berekoa naizela!
‎Ez daki zer nahi duen. Edo badaki, baina ez du nahi duen hori formulatu nahi.
‎–Ez, ez; badakit badakizula, baina are gehiago esango dizut; agur esateko orduan, gogor eusten diozu zeure bizitzatik denbora baterako aldendu behar duen horri.
‎Herderrek historia bilakabide razionala dela argitu gura du, eta historia partikularrak ordena batean, hots, historia unibertsal razional batean ilaratzeko, beste modurik ez du aurkitu Jainkoarengana errekurritzea baino. Berak formalki eta zuzenean egin duen hori, hurrengoek zeharbidez egingo dizute. Izan ere, historia unibertsalaren kontzeptua bera, eta historia unibertsalaren filosofiak, Herderrena bezala haren maisu eta kritiko Kantena, eta Hegelena adina Marxena, teologiak dira denak nolabait.
‎Polemikoak agitu diren puntuetara mugatuko gara hemen. Kontrarioek Mommseni suposatu dioten guztia ahaztu, eta, testuari soil atxikirik, xeheki bereiztea da zein den haren esijentzia edo erreibindikazioa, zein den ematen duen horren arrazoia, eta bai esijentziaren eta bai horrentzat berak ematen duen arrazoiarentzat, zein den berak eskaintzen duen zehaztapena eta justifikazioa.
‎Orduan arazoa da, l, identité nationale en tant que fondement de l, ordre constitutionnel? 2165 (Konstituzioa nazioaren aurretik ipini nahi digute gaur batzuek). Montesquieuk soil postulatu egin duen hori, Rousseau praktikatzen ausartu da, Korsikako Konstituzioaren eta Poloniako gobernamenduaren idazkiekin. Ezin da egin Konstituzio bat, adierazten du,, si l, on ne connoît à fond la Nation? 2166 (Orain alde batera laga ditzakegu Rousseauren ahaleginak Korsika eta Poloniari buruz informazioa biltzeko).
‎Ni gizon morroskoa naiz, metro eta laurogeita bost zentimetro luze. Badakizu zer esan nahi duen horrek. Konturatu gabe Montxonen telefonoa ia bi metrora kolokatu nuela...
‎beruna eta eztainua aurkitu ditugu zure arropa eta eskuetan. Ez dizut azalduko zer erran nahi duen horrek.
‎–Badakizu zer erran nahi duen horrek.
‎Orain mundu guztiak ikusiko du izugarrikeria hori. Badakizu zer erran nahi duen horrek?
‎–Harritu naiz, hala ere, Felisa, nola erosi diozun ijito itxura duen horri, zuèn usainarekin eta zu zarenarekin? –erran zion Anbroxiok, koadroa ordaindu eta hura paper batean bilduta jaso ondoren?.
‎Une hartan, bertzalde, Anbroxio zenarekin Parisen izan zuèn solasaldia berroroitu zuen Felisak, Tintin Signoreten koadroa erosi ez bertze izan zuena: . Harritu naiz, hala ere, Felisa, nola erosi diozun ijito itxura duen horri, zu zarenarekin??, erran zion Anbroxiok. –Eztizalea ere banaiz, baina, eztizalea naizelako, ez ditut erleak eta liztorrak etxera ekartzen??, erantzun Felisak.
2015
‎Plastikozko aulkian eseri eta paper zirriborratuz lepo dagoen mahaiaren gainean jartzen ditu oinak Telmok. Eta kristal zikinen atzean dagoenari so geratzen da, ondo jakin gabe ikusten duen hori larre berde bat, itsaso azula ala horma gris bat ote den. Jakin nahi izan gabe.
‎Kantu polita da Moustakik abesten duen hori, dudarik gabe. Testua ez dakit berak asmatua den, baina itxura hori du behintzat, bere jatorriaz eta bere inguruabarraz ari baita; ederra izateaz gain, kantuak badu beste dohain bat, arestian literaturaren helburutzat jo duguna:
‎Azken buruan, gure historia intelektuala muga ezegonkor horren higiduraren historia da. Teknologiaren pentsalariek asko idatzi dute gure hizkuntza erabiltzaile jiteari buruz, tresnak egiteko dugun gaitasunaren inguruan eta tresnak erabiltzeko gauza garela esaten duen horretaz. Historia horrek istorioez beteriko erretratu orokor bat ekarri digu, zer garen eta zer ez garen esanez.
‎Teknologiaren historialari onenetariko batek, Stephen Cutcliffek, argi utzi du auzia Ideas, Machines, and Values (2003) liburuan: Bruno Latour pentsalari frantsesak «teknozientzia» terminoa erabiltzea erabaki du, gaur egun zientziak osatzen duen hori eta teknologiak osatzen duena banatu ezin dituelako.189 Uste dut iritzi horiek ongi bideratuta daudela eta teknozientziaz mintzatzea komeni zaigula.
‎Baina Dennetten ikuspegi epifenomenistak edo «hirugarrenpertsonistak» bestelako soluzioak dakartza. Lehenengo eta behin, berak «Antzerki cartesiarra» deitzen duen hori nahi du hustu: eszenatoki bat dago, ikus entzuleak, bastidoreak, mekanismoak eta argiak, baina garrantzitsuena pertsonaia nagusia da, horren guztiaren protagonista.
‎Tresna gisa, munduan bizitzen jarraitzen laguntzen digu, aurrera egiten, geure burua defendatzen eta garapena lortzen, pertsonala zein komuna. Horrek zerikusi gutxi du ustez gizakia bereizten duen horrekin, izaki denok, naturalak eta artifizialak, baita animalia ere, ahalegintzen baikara aurrera egiten. Denok gaude txalupa berean.
‎semantika, linguistika, psikiatria, medikuntza, hezkuntza, industria, ekonomia, fisiologia, eta abar». Halere, horrek zibernetika zaharra delakoa definitzen du nolabait, makina eta propietate fisikoekin zerikusia duen hori. Gaur egun zibernetika berria da gehien estimatzen dena.
‎Ez al litzateke alderantzizkotasun hori postmodernismoaren label? Ortodoxiak ortodoxia, egia da agian, idazle baten erronkak gaur egun gehiago behar lukeela izan Vicente Verdúk No ficción liburuaren kontrazalean harro predikatzen duen hori: –Liburu hau ezin da zinemara egokitu, eta ezta ia beste ezertara ere?.
‎Argazkien miratik begia urruntzeak hil du argazkilaria. Horren ordez, makinak nahi duen hori ateratzen du, errepresentazio bat, errealitatearen fotokopia higatua. Eta garbi dago:
‎Egileak ez du jakingo, ez zait iruditzen, Jexuxek egun hartan zer pieza jo zuen; nik badakit, ordea. Nastuko pieza deitzen duen hori. Zer esan nahi ote du horrekin?
‎Eztiki mintzatzen da Claudia, nahiz eta esaten duen horrek min ematen dion oraindik ere. Abegikorra da oso.
‎–Beti zeharka begiratzen duen hori.
‎Belarribakoren hitzaldia gero eta ozenagoa da, gero eta sutsuagoa, esaten duen horretan siniste osoa duenaren konfiantzarekin egiten du berba, soldaduei, borrokaren aurretik, adorea eta kemena eman gura dien ofizialaren indarraz. Ondo argi ikusten du hartu beharreko bidea, ez da bidezkoa eta bera zeruan egotea, hilda egotea, teniserako zapatilak defenditzearren; ez da bidezkoa gizakiak horrelakoengatik hiltzea; bidezkoa da, ordea, bere zapatilak defenditzearren eraila izan denak bere burua defenditzea, are gehiago, mendekua hartzea ere bai, bere gorrotoa erakustea eta amorrua ateratzea, odola kutsatzen dion amorrua ateratzea.
‎Berak ez daki oroitzapenean entzuten duen hori egia den; gauza bera entzuna zuen txikitan itsas izarrei buruz, adarretako bat moztuz gero berriro hazten zitzaiela?, baina ez daki egia den, ez baitu bere begiez ikusi. Nolanahi ere, elkarri kateatuta egon ohi dira oroitzapenak, maila bakoitzak beste bat dakar berekin, eta, halaxe, bederatzi buruko herensugea dakusa istant batez orain, eta Herkules, eta Herkulesen ezpata, eta Jalao, eta Jalaoren zuzia, eta Jalao Herkulesek buruak ebaki ahala zauriak erretzen?
‎Hiztegigile subjektiboak absentzia definitzeko erabilitako hitz haiek azaltzen zuten ongien bere oraingo sentimena: , orain alargunak badaki berandu iritsi dela irakurri berri duen horretaz bere emazte zenarekin mintzatzeko, hark irakurri zuenean geroko gorde zituenak entzuteko?.
‎batak ala besteak irakurtzen ditu lehenik, eta irakurritakoaz mintzatu nahi luke, baina ez du egingo harik eta besteak ere irakurri arte, irakurtzearen plazera ez zapuzteko. Orain, ordea, alargunak badaki berandu iritsi dela irakurri berri duen horretaz bere emazte zenarekin mintzatzeko, hark irakurri zuenean geroko gorde zituenak entzuteko.
2016
‎Zerurik gabe. Haien buruan dirdira egiten duen hori baino ez duela. Izarra.
‎Jakinik gehienetan aditzera ematen duguna faltsua dena. Bere hitzak aditzera emateko eta beste inoren onarpenik bilatzen ez omen duen horrek, zergatik osatzen du musika talde bat?... Zergatik dira besteak gaiztoak eta gu zintzoak?
‎–Beharbada, esan dit amak?, baina gauzak ez dira hain sinpleak izaten. Nik ezin dizut esan zerk bultzatuta egin duen hori zure aitak. Berari galdetu diozu.
‎Beldurra diogu lotan geratzeari. Egin, egin eta egin aritu behar dugu, lehiaketa batean bezala, beti lehenak izateko; bakoitzak nahi duen horretan, bai, baina gauza bakar batean. Eta agian nik ez dut lehena izan nahi; agian idazteaz aparte beste zerbait egin nahi dut; agian ez dut nahi idazten dudana Albertok irakurtzea!
‎Batzuek, noizbait hobera egingo duten ustean mantentzen ditugu halako harremanak. Amodioak izan behar duen horrenganako fedez, harremanok direnagatik ez baizik eta hobetzen direnean izango direnagatik eusten diegu distantziari, korapiloei eta ustelari. Eta, batez ere, balizko bakardadearen mamua ingurutik uxatzearren.
‎Inoiz atearen zirriztutik begiratzen dionean irribarre bat ezpainetan duela sumatzen badu, badaki mundua erortzen hasten bada ere ezin zaiola molestatu. Gehienetan, ordea, irribarrerik gabe igarotzen ditu orduak, eta horrela dagoenean beste leku batera joatea aski duela iruditzen omen zaio, ezinbestekoa duen esaldia, mingainaren puntan duen hori, aurkitu ahal izateko. Horrela, etxetik atera, autoa hartu eta urruneko mendi batera joan omen daiteke, behinola han zegoela esaldi bikain bat etorri zitzaiolako, edo itsasoari begira eseri eta mugitu gabe egin ditzake pare bat ordu falta zaion lerroaren zain.
‎argizuzi bat den hitzak erre egiten du izendatu gura duen hori
‎Anthonyk eta Stantonek eraso egin zieten gizon beltzei, konturatu baitziren emakume zuriek baino lehen lortuko zutela akaso esklabo ohiek boto eskubidea, eta berdin oldartu ziren langileriako gizonen aurka ere. NLUtik kanporatu zituztela ikusita, Stantonek azpimarratu zuen argi geratzen zela?(...) Revolutionek behin eta berriz esan duen hori, hau da, langile klaseko gizonak direla Emakumeen Sufragioaren etsairik okerrenak?.
‎Emakume negroak(...) boto eskubidea behar du; hartara, zuhurki erabiliko du, eta, hala, gizon negroak galdu duen hori berreskuratuko du, hark gaizki erabili du-eta. Boto eskubidea behar du bere arraza erreskatatzeko.
‎Ez da totela, baina hitz egiten duen bakoitzean esaldi guztiak bi bider botatzen ditu. Auskalo zergatik egiten duen hori, ez du inork ulertzen. Tik nerbioso baten antzekoa bihurtu da.
‎B: Zer itxura ona duen horrek.
‎Hitz joko soil izateko arriskuan badago ere, merezi du Robert Filliou pentsalariaren arteari buruzko definizioa berreskuratzeak: «Hain justu, bizitza artea baino interesgarriago bilakatzen duen hori da artea». Nire ustez ere, sorkuntzak laguntzen digu inguratzen gaituen errealitatea era aberatsago batean ezagutzen, eta ezinbesteko zaigula ere esango nuke.
‎«Jadanik ia inork ere ez du benetan eta pribatuan sinesten istorioak kontatu eta irakurtzeko gustua munduaren gaitzei aurre egiteko instrukzio horren beharrean denik, baina mundu guztiak jarraitzen du literaturaren motibazioa hori den plantak egiten. Baita Cervantesek ere, nahiz eta ez duen horretan sinesten, eta nahiz eta bere helduaroko obrek inongo helburu praktiko ez didaktikorik ez eduki». Hor dago jada gaia, halere:
‎Bertan niri gertaturikoak atsegingarri ez baina atsebagegarri izan badira ere, hiri hura ekusteagatik beragatik, atsebagea atsegin dut. Bukatzeko, On Alvaro Tarfe jauna, On Kixote Mantxako ni neu naiz, ospeak hots handitan daramana, eta ez beste hori nire izena ebatsi nahi ukan didan zoritxarreko hori, nire gogaiez ohorea irabazi nahi izan duen hori. Otoi dagiot berorri, aitonseme denez gero, hemengo endore edo herjaunaren aurrean aitor dezan ni, orain arte, berorren bizialdiko egunetan ez nauela behin ere ekusi, eta ni ez naizela bigarren zatiko On Kixote hori, eta nire ezkutari hau Santxo Pantza daritzoguna ez dela berorrek inoiz ezagutu zuen hura.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia