Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 240

2000
‎—eta, bere teoria hura azaldu ondoren, bere ondoreak atera zituen—: Ez, Pedro, libertatea ez duk ilusione hutsa, are gutiago Urbiain bezalako toki batean, non bere kabuz pentsatzen duen gizonak nekez hats har dezakeen... Izan ere, Urbiainen Aristotelesen filosofia duk oraino nagusi, zeinari Erromako elizak sostengua emaiten dion —eta, handik aitzina, Aristotelesen filosofiaren hutsen berri eman zion eta aita Bartolome Ziaurrizkoaren etortzearena... eta erran zion, halaber, gezur haien aurka ukoa baizik ez zitzaiela geratzen, ukoaren egia; eta, isilune labur baten ondoren, basoan zituen arno hondarrei azken kurka emaiten ziela, akabatu zuen—:
‎Ene hitzak aditu bezain fite, alkateari ezpainetako irria hautsi zitzaion, irriaren hauste hartarik adierazi nahi balit bezala ezen, hark eneganik iguriki zezakeenaz denaz bezainbatean, huts egin niola, zeren handikien handitasunean amets egiten duen gizona, nola egiten baitzuen Urbiaingo orduko alkateak, nekez ase baitzitekeen ene kontsiderazino haiekin.
‎—Eta horrek, beraz, biok Kubarat joan behar duzuela erran nahi du, La Habanan hartu ahal izaiteko Espainiarat eramanen zaituzten galeoi flota arauzkoa... Cumanátik La Habanarako itsasaldiaz, berriz, nerau ardura naiteke, jakin dezazuen zein untzitan itsasoratu behar duzuen eta noiz, zeren ezagutzen baitut Cumanáko portuko marinelengan eta gainerako itsas jendeengan eraginik duen gizonik...
‎Baina ikusi al duk nor den Piarres? Libertateak bere zigiluz markatu duen gizon hautatu horietarik duk, abersitateari buru egiten diona eta beti ere aitzina egiten duena...! Eta hik ere aitzina egin behar duk, Pedro... eta egin ere eginen duk noizbait, zeren ni nauk eta ni izanen nauk, hik behar duan haizea eta hire pintzelak behar duena, sinetsi nahi ez badidak ere!
‎Eta, zeren galdurik gauden, galtzen dugu perspektiba. Eta, oihanean egon arren oihana ikusten ez duen gizonak bezala, ez dugu ikusten formen zorabioak —zorabioaren formak? — ezkutatzen eta mozorrotzen digun sorburua eta jatorria, zeina baita puntu ezdeus hura. Nik, ordea, mozorroa edeki eta kendu dut, eta puntu hori bertzerik ez dut buruan.
2003
‎Antzinako iduripen eta ustekizun beretan dago hemen Etxepare, nahiz Euskalzaleen Biltzarreko buruzagitza laster onartuko duen gizona Bidasoaz haraindira hurbilagotik behatzen hasi den, eta Euskal Herriaz duen ikuspegia aldaraziko diote orduan Hegoaldeko gizon bakar batzuen urratsek.
‎Bereziki gustatu zitzaidan lana izan zen, errealitatea eta fikzioa maisuki nahasten zituelako, irakurlea ere zalantzan jartzeraino. Von Briton idazlearen editoreak eta itzultzaileak gehiago idatzi nahi ez duen gizona bahitzen dute nobela bat idaztera behartzeko. Von Britonek dezenteko edadea du, nekatu egiten da eta tarteka itzultzaileak laguntzen dio, baina, noski, maila jaitsi egiten dela uste du editoreak.
‎Plaza nagusiaren erdian brontzezko irudi bat ikus daiteke. Burua goiti duen gizon bat irudikatzen du, esku bata bastoiaren gainean eta bestea gerrian, begirada gorantz, hanka bat bestearen aurretik, harro, konkistatzaile handien moduan. Begiratu hutsarekin antzeman daiteke inork zapaldu gabeko basamorturen bat igaro duela gizonak edo inor igo gabeko mendi gailurren batera doala.
‎–Harritzen naiz zu bezalako neska politak ez izatea ondoan maite duen gizonik.
2004
‎De Man’en esakuntza gogoangarria aipatuko dut: " Arrotz zaion hizkuntza batez gobernatzen, eskolatzen eta agintzen dan herria, etsai armatuaren kontra bere burua gerizatzeko esku garbiez gain deus ez duen gizonaren antzeko da".
‎Eta orain gutxi arte, familiarik gabeko gizona nintzelakoan nengoen. Etengabeko lanean babesa bilatu duen gizon bakartia besterik ez naiz.
‎" Hau da marka", esan dio bere buruari. Aktorearen zahartzaroko argazkirik ez du gogoratzen, gazte hil zelako agian, ez daki, baina ziur dago metro batzuetara duen gizonaren iguala izan behar zuela hirurogeita hamar urte ingururekin.
‎Din A3 ak Din A4 etara pasatzen espezialista den emakumea alaia da, hori bai, pentsatu du larunbat arratsalde osoa etxeko sofan etzanda pasatzea erabaki duen gizonak. Esaldiak barre algara batekin bukatzen ditu beti.
‎Telebistatik ateratzen diren ahotsak ezagunak egin zaizkio. Bikoiztaileen ahotsak entzun, eta Markinan, amaren etxean botatzen zituen siestak ekarri ditu gogora larunbat gaueko plana oraindik erabaki ez duen gizonak. Amaren etxean, sofaren gainean lo geratu eta kaletik lagunek egiten zioten deiak esnatzen zuela gogoratu du.
‎Koadrilako lagunek Espainiaren batasuna bermatzeko egindako lana ikaragarria zela esan eta barre algara bat botatzen zuen beti. Esaldi bera zenbat aldiz entzun dion pentsatu du buru azpian zuen kuxina oin azpian jarri duen gizonak. Lau lagunek osatzen omen zuten herriko koadrila.
‎Gauza batzuei ezin zaie berdin deitu nahiz eta gauza bera izan, pentsatu du txokolate puska osoa jan duen gizonak. Fotokopia dendako emakumearen barreak eta drogeriako alabaren barreak ezin dute izen bera eduki.
‎Benetako mina sentitu du paparrean handik igaro den bakoitzean eta buruan hainbat irudi sortu zaizkio. Gaur ere gizon ile zuridun bat ikusi du bere irudimenean neskaren titi gogortuak laztantzen; urrezko eraztuna duen gizon baten eskua imajinatu du ondoren haren buru ilehoriaren gainean beherako indarra eginez, belauniko jarri dadin. Azken irudi honek botaka egiteko gogoa eragin dio.
‎Eta une batez eskolan dagoela sentitu du, eta arbelera atera behar duela. Buelta eman du eta dokumentazioa eskuetan bere izena irakurri duen gizonarengana hurbiltzen hasi da. Eta harri txintxarren gainean pausoak ematen dituen bitartean pentsatu du gizon haren ahotsean entzunda bere izenak beste batena dirudiela.
2005
‎Espainiarrak garaile begiratu dio ondoan duen gizonari, harro.
‎Ihesbidearen ordez satartea da ediren duena, eta hor dago, inora jo ezinik. Lehen ikusi duen gizona bada, homosexuala izanik ere, ez du haserre ikusi nahi. Atorra beltzaren azpian beso sendoak gordetzen dituelakoan dago.
‎Egia da aurkeztutako testuaren ingelesa oso txukuna ez dela, baina hala ere ezin izan du saihestu gizonezkoek motelegi irakurtzen dutela pentsatzea. Hurrena, aurrean ezkerrera duen gizon gazteak bukatu du. Honek ere ingurura begiratu eta eskuak kokospean bilduta itxaron du, aurretik eskumuturreko erlojuari begiratu automatikoa bota ostean, honek adierazitako ordua benetan barneratu barik.
‎Ez nuen honetaz hitz egin nahi. Ez nuen ulertzen zergatik hil nahiko zuen bere burua hirugarren seme alaba izan berri duen gizonak, baina oraindik aukera gutxiago zuen niretzat hilketaren hipotesiak: nork hil nahiko zuen hirugarren seme alaba izan berri duen gizona?
‎Ez nuen ulertzen zergatik hil nahiko zuen bere burua hirugarren seme alaba izan berri duen gizonak, baina oraindik aukera gutxiago zuen niretzat hilketaren hipotesiak: nork hil nahiko zuen hirugarren seme alaba izan berri duen gizona. Ez nuen ulertzen zer gertatu zen eta oraingoz nahiago nuen horrela uztea, are gehiago nire arreba aurrean izanda.
2006
‎sufritu duen gizonak ez du lotsarik behar galtzeko.
‎Berez etorri behar luke, batean nahiz bertzean, gau osoa beilan atxiki duen irakurketaren berri emateak. Ez du dudarik bezperan ezagutu duen gizonaren eta haren izkribuen jakin mina izanen luketela Iruñean nahiz Baionan. Konparaziorako, Baigorriko bizkondearen semearendako txundigarria gerta liteke honen gisako zerbait irakurtzea:
2007
‎Gogoeta egiten duen gizon zahar baten iritzi batzuk plazaratzea besterik ez da nire xedea. Eta agian honengan edo harengan kezkak eta galderak eragiteko, lehendabiziko hitza?
‎Ile horia marrazki arabeskoekin nahastua du alfonbran. Han goian tente ikusten duen gizona besarkatu nahi luke, baina gero eta urrutiago dago gizon gaztearen gorputza. Lotan gelditzeko esango lioke, baina etzanda jarraitu du lurrean, gizonaren orkatilen parean biluzik, beste plano batean.
‎Aurrera bada. Imajinatu ni gizona naizela, bere emazteak asetzen ez duen gizon dotore eta osasuntsua, eta imajinatu Bigarren mailako aurrelaria ez dela Bigarren mailako aurrelaria, baizik eta neskatxa bat, cheerleader bat adibidez, liraina baino lirainagoa, gaztaroko freskotasun horrekin, gorputz gihartsu bezain goxo baten jabe. Zirrika hasten dira animatzailea eta gure gizon dotore eta osasuntsua:
2008
‎Ordu orduantxe, baina, jauregiari begira zegoen Nazario Orbe: begiak dir dir egiten zion, eta dirdirak argitzen zion betartea, ilunpeko irria agerian jarriz, berebiziko ametsa bete duen gizonaren keinu ezin baikorragoan. Amets hura betetzeko, ordea, zenbat eta zenbat borroka, bai lehian zituèn beste fabriken aurka, eta bai fabrika barruko organizazio gero eta konplexuagoak, bere enpresa egunean egunean hazten ari zirenetakoa zen?
‎Kapitaina orpo gainean jiratu eta aurrez aurre jarri zitzaigun; aurpegiko kolorea erabat joanda zeukan, sudurra urdinduta; fantasma bat, deabrua edo gauza okerragoren bat, okerragorik baldin bada? ikusi duen gizonaren tankera zeukan; eta benetan diotsuet pena izan nuela bat batean halako zahar eta gaixo itxura hartzen ikusi nuenean.
‎Ez badut ron pixka bat hartzen, Jim, sukar ametsak hasiko zaizkidak; dagoeneko hasi zaizkidak. Zera, Flint zaharra ikusi diat hortxe izkinan, hire atzean; argi eta garbi ikusi ere; eta ametsak hasten bazaizkit, bizimodu latza izan duen gizona nauk ni, eta sekulakoak egiteko nagok. Hire sendagile horrek ere baso batek ez zidala kalterik egingo esan zian.
‎belazurrunetik zintzilik batzuk, arraio demonioa!, beste batzuk kareletik behera botata, eta denak arrainentzako jaki. Oraindik ez da jaio niri aurre egin eta egun bateko onik izan duen gizonik, hara zer esaten diadan, Tom Morgan.
‎Lidiak ikusi ez ikusi egin du. Gari zurbil zurbil jarri da, konturatu delarik nor den aurrean duen gizona. Aitorrek esan du:
‎–Ume gaiztoak beldurtzeko erabiltzen dute gurasoek! , itzuli digu Ousmanek herriko alkate edo behar duen gizonaren esana.
‎bi emakumeak elkar hartuta zeudela eta, beren apeta eta gutiziak asetzeko erabili gintuzten neurrian, ordezkagarriak ginela. Esku banatan maletak arrastaka zituela irteerako atetik kanpora jarraitu nion begiradarekin, eta bere bizialdia bukatutzat eman duen gizon baten itxura hartu nion. Badaudela, pentsatu nuen, bizitzari luzapen bat eskatu eta maileguan bezala bizi diren pertsonak, eta ni neu ere gisa horretako mamu bat bihurtuko nintzela pentsatzeak ikara eman zidan.
‎Ordu orduantxe, baina, jauregiari begira zegoen Nazario Orbe: begiak dir dir egiten zion, eta dirdirak argitzen zion betartea, ilunpeko irria agerian jarriz, berebiziko ametsa bete duen gizonaren keinu ezin baikorragoan. Amets hura betetzeko, ordea, zenbat eta zenbat borroka, bai lehian zituèn beste fabriken aurka, eta bai fabrika barruko organizazio gero eta konplexuagoak –bere enpresa egunean egunean hazten ari zirenetakoa zen– ekartzen zizkiòn arazoen aurka... langileen aurka, zer esanik ez!
2009
‎Biak gara aitaren seme alabak. Biak gaur egun gorroto duen gizonarekin izandako haurrak. Maitasunaren ondorioa.
‎Pena sentitu nuen. Ezagutzen dut fraide baten barrua, eguneroko biziaren erabakarra fedeak eraginda bizi duen gizona; haren gatazka isilak, beldurrak, goranahiak eta hutseginaren sentsazioak, lotsak, goi asmoak berriro eta gero berriro desanimoak, eta badakit nola joaten den erdi etsitzen, erdi paktatzen bere ahultasunaz, berak, mundua, esaten duenagaz, gero, urteekin?
‎Gandiagak hor bere burua sentitzen du, artzain eta laborari lurrezko bere soina, gizon emakume primitiboaren bere arima; bere intuizioa aurkitzen du egiaztatua, bere mendiumetasuna berretsia eta loriatua. Bai, egia da, orain berriro izan nahi duen gizon primitibo hori dela, badela, oraindik.
‎Gandiagak, Arantzazuk zer daukan, naturala?, berezkoa, Arantzazu izateko, bilatzen zuen. Zer aurkitu duen gizon emakumeak betidanik Arantzazun. Seguru zegoen, lurrak berak irakasten diola gizon emakumeari non aurkitu goi agerpena.
‎Muxuekin arazorik ez duen gizona
‎Baina autoa ez da guztiz hustu. Atzeko partean oraindik ere aitarena egin duen gizona dago, doministikuka. Txakurrek alergia ematen omen diote (oraintxe konturatu da) eta oso bidaia txarra pasa dute.
‎Aita itxura duen gizona
‎Aita itxura duen gizonak txartela hartu eta nola ailegatu den puntu honetara, kafetegi honetara, txartel honetara, galdetu dio bere buruari. Zorionez, emakumeak hitz egiten jarraitu du, galdera deserosoak aldenduz, bestela berehala ailegatuko bailitzateke erantzunetara.
‎Segurtasuna lortzen du fitxa hauei helduta, salbazio taula ditu. Hurrengo egunean hau guztia azaldu dio aitarena egingo duen gizonari. Astiro eta pazientziaz, afizionatu bat besterik ez dela argi geratu denez gero.
‎Zain egon behar izan du aitarena egingo duen gizonak, baina azkenean autoz ailegatu da inmobiliariako emakumea. Autoa txikia da, Clio zahar bat, eta atzeko partea trastez beterik dago.
‎Diafragmarik ez duen gizona
‎Gizonak ez du ezer ulertzen. Bere autoa hartzen du gogoan, Volkswagen Touran bat, ez zen txarra auto hori, auto familiarra, zabala, aita itxura duen gizon bati dagokiona. Volkswagen Touran kuttuna, orain dela bi hilabete gaizki saldu behar izan zuena.
‎Konturatu baino lehen, autoan dauka eta iparralderantz doaz. Konturatu baino lehen ipuinetan ezinak diren eginen lilurak jan dio borondatea Martini, eta bere burua aingerutzat duen gizonari saldu dio beharbada existitzen den edo beharbada existitzen ez den arima.
‎Behin baino ez, Norak debekatu zionetik. Ez du deitu nahi, ez du izan nahi ezetzik ulertzen ez duen gizona. Gorroto ditu halako gizonak eta gorroto du bere burua telefono zenbaki ezaguna markatzen duenean, ilunetan, bere logelatik, telefonoari begiratu gabe, buruz baitakizki tekla guztiak.
‎Gehiago ere bada, bere liburuak atera baititu apalategietatik denei begiratzeko, eta Eliasek edozer irakurtzen du baina bereak berrirakurri, hori nekez. Elias sena da, aurrera egiteko gogoa, bigarren pausoa ematen duen gizona, lehena oraindik bukatu ez duenean. Elias ez da nostalgia, herrimina eta urteen memoria.
‎–Neska hau harrapatzen duen gizonak?
2010
‎Eta, behin gerrara joanez gero, ez al zuen hobe lubakian gordetzea, bere batailoiko kideek egin zuten bezala, etsaiari bularra dohainik eskaini beharrean? Zergatik aukeratu zuen heriotza, bere heriotza aukeratzen duen gizona suizida ere bada, maila batean?, borrokari eusteko eta borrokari berriro ekiteko aukeraren aurrean. Gero, ideal baten aldeko sakrifizioa dago:
‎Eta gehitzen zuen, argibide gisa: . Ba al dakizu zer esaten duen aitonak, zer behar duen gizon batek gerra egiteko. Lehenengo gauza, potroak.
‎eta kartzeletan nekez aurkitzen dira izaki ederrak, armiarmak eta arratoiak baizik. Bai, badakit badagoela borrokatzeko era burutsuago bat, ezkutukoa eta isilpekoa, baina klandestinitatea ere ez da niretzako modukoa, kezkarekin ez bainuke lorik egingo eta lo egiten ez duen gizonak burua galdu edo betiko loa aurki bailezake berandu gabe, eta hori ere ez nuke nahi. Bitartean, ahalik eta normalen bizitzen saiatzen naiz, neure mugen barruan, jakina,, normal?
‎–Begira, ama. Emaztea joka txikitzen duen gizona ezin da inoiz aita ona izan. Beraz, zaude isilik kontu horrekin.
‎Ene Frederick maiteak ez du nonbait nire berririk, etorkizuna aurretik duen gizon bati bezala idatzi baitit bere azken gutuna. Hobe horrela, berri ilunak berandu ailegatzen bazaizkio.
‎Bainugelatik bueltan, hoteleko txabusinan bildurik dator emakumea. Ohe ertzean eseri da, eskua heldu dio han jarraitzen duen gizonari, irribarre bat eskaini dio. Ez zaio hitzik ateratzen.
‎H.ren lanari erreparatzea izan zen lehena. Bere lana maite duen gizona –eta berdin emakumea–, egin beharrekoa nola hala betetzera mugatu ordez lanaren errespetuz eta perfekzioaren amodioz burutzen ahalegintzen dena ez da gaur bereziki estimatzen; aitzitik, bizitzaz gozatzen ez dakien gizagaixotzat hartzen du maiz gure gizarte honek; beharbada ni ere errukarri horietako bat naiz, horrelako jendearen zintzotasuna eta prestutasuna izan baitut beti gogo... agian aitaren eredua izan dut nahi gabe ere buruan, beti ekinean eta jardunean.
‎Arestian aipatutako heroiaren paperean jarriko banintz, esate baterako, Francoren aurkako politikan, kartzela nuke ordaina... eta kartzeletan nekez aurkitzen dira izaki ederrak, armiarmak eta arratoiak baizik. Bai, badakit badagoela borrokatzeko era burutsuago bat, ezkutukoa eta isilpekoa, baina klandestinitatea ere ez da niretzako modukoa, kezkarekin ez bainuke lorik egingo eta lo egiten ez duen gizonak burua galdu edo betiko loa aurki bailezake berandu gabe, eta hori ere ez nuke nahi. Bitartean, ahalik eta normalen bizitzen saiatzen naiz, neure mugen barruan, jakina," normal" bizitzea ere ez baita erraza...
‎Eta, behin gerrara joanez gero, ez al zuen hobe lubakian gordetzea, bere batailoiko kideek egin zuten bezala, etsaiari bularra dohainik eskaini beharrean? Zergatik aukeratu zuen heriotza —bere heriotza aukeratzen duen gizona suizida ere bada, maila batean—, borrokari eusteko eta borrokari berriro ekiteko aukeraren aurrean. Gero, ideal baten aldeko sakrifizioa dago:
‎Eta gehitzen zuen, argibide gisa: ‘Ba al dakizu zer esaten duen aitonak, zer behar duen gizon batek gerra egiteko. Lehenengo gauza, potroak.
2011
‎Erran nahi baita Onofre Quasimodo ren parean jartzeko moduko gizona zela: Victor Hugok bere Notre Dame de Paris en erakusten duen gizon korkox begibakarraren parekoa baitzen, itsusi baino itsusiagoa: Onofrek, baina, Quasimodok ez bezala, gogorra zuen bihotza, eta horrek egiten zituen bata eta bertzea erabat desberdin?
‎gorputz osora barreiatzen zen ahotsa zen hura, xanpainaren zirrara bezalaxe. Balitekeela pentsatzen du aurrean duen gizona bere senarra ez izatea, baina haren papera ondo egiten du, alafede. Elkar ezagutu zuten eguna ekarri du gogora une batean, bien adiskideei buruz aritu da hizketan ondoren.
‎Gorputz mehe zuria erakutsi zion. Orain geltokian gertaera hura gogoratzen duen gizonak, haurra orduan, arineketan alde egin zuen, bera biluztu gabe, malezia konplituaren atseginarekin eta misterio erdi deskubrituaren ikararekin. Gaur arratsaldean, espaloi batetik bestera ikusi duenean, begitartean ordukoa bezalako kexua igarri dio lehengusinari.
‎Bezpera ilunabarrean sonbreiru hori armairutik hartu eta buruan ipini duen gizonak bere etxeko leihotik so egin du kalera. Sartaldeko oskorriak eguneko printzen hondarrak erakusten ditu hiriko teilatuen gainean, hodeiertzeko gorritasun leuna zurbiltzen eta ubeltzen ari dela.
‎Giltza, egileen ustez, gertuko istorioetan oinarritzea izan zen, nahiz eta gero eurek gertakizunari buelta eman eta euren mundura eraman, baina jendea identifikatuta sentitzen zen pasadizoekin: unibertsitatera doala esan eta ez doan semea, aitaren enpresa hondoratu duen gizona, benetako ametsari uko egin dion aitona. Antzeko jazoerak ezagunak zaizkio edonori eta nazioartean ere baieztatu ahal izan zuten, Altunak kontatu duenez:
‎aurpegiz, mp3a poltsikoan ezkutatu izanaz harro (eskua poltsikoan sartu izan balit bezala sentitzen nintzen), arrai agurtu nau. ...relako eszenak, beti pentsatu izan dut elkar horrela agurtzen dutenek harreman sinpatiko eta alaiak zituztela, pentsatu beharrik gabe bizitzen uzten dizutenak; baina behin barrutik bizitakoan sinpatia koartada bat baizik ez da izan, eta izuturik dagoen iraganeko bitxo raroari espazioa lapurtzera etorri den amaren amarru bat baizik ez dut ikusi inozentzia presuntzioa lotsagabeki indiskrezio bihurtu duen gizon oraindik nerabeki jator honengan. Mendiko motxila atzeko eserlekuan jarri (nik eskatu bezala) eta autoaren alde batetik bestera begiratu dit.
‎Baina, horrez gain, gaur salatu beharra daukagu Joxe Garmendia Marmitteren kontrako jazarpen bidegabea: bere etxean bizi, bere lurrean egon beste deliturik egin ez duen gizona, terrorista odolgose eta piztia arriskutsutzat aurkeztu digute estatuak eta haren morroi diren hedabideek. Oraintxe bertan inguraturik daukate Joxeren etxea, Sakoneta, eta edozein unetan gerta liteke eraso bortitz bat, guk hemendik arbuiatzen duguna.
‎Lurretik, Mikelek ez ditu borrokalariak ongi bereizten. Labana eskuan duen gizonak atzera egiten du. Haren ondoan, erraldoi bat dago, edo behintzat halako itxura hartzen dio Mikelek.
‎Beti pentsatu nuen gauzak nolabait konponduko zirela, une batez isildu zen, atari batetik atera ziren haurrei begiradaz jarraitzeko?. Aitonarekin hitz egin nuenean agindu nion saiatuko nintzela belarria falta duen gizon horren nortasuna argitzen. Ikusi bazenu nola begiratu zidan!
‎–Erosketak egitera joan nahi duen gizon bat! Goazen, damutu baino lehen.
2012
‎Bihotzean ez dut nik federik naturaz gaindikoan. Izadia eta haren Jainkoa bi direla, horrelakorik ez du ukatuko pentsatzen duen gizonak. Bigarrenak, Harexek sortua baita, bere nahierara mendera edo alda dezakeela aurrenekoa, hori ere ezin eztabaidatuzko gauza da.
‎Hil duen gizonaren gorputza eramatera;
‎Eta, hitz hauek bukatzean, Rodolphek imintzioa erantsi zion bere esaldiari. Eskua pasatu zuen aurpegian, zorabioak jo duen gizon baten gisa; gero Emmarenaren gainera erortzen laga zuen. Emmak erretiratu egin zuen bere eskua.
‎Aspaldi ohartua nintzen, eta militar zahar askok baiesten du nire oharpena? nola, sarri askotan, halabeharreko zoria iragartzen duen seinale berezi bat agertu ohi den ordu gutxiren buruan hil behar duen gizonaren aurpegian, halako moldez agertu ere, non begi trebatu batek nekez huts egiten duen.
2013
‎Susmoa dut, psikiatraren kontsultara joango banintz, zera esango lidakeela, nire psikearen egitura, izaera obsesibo konpultsiboa duen gizon bati dagokiola. Batzuek buruan, egun osoan, mikrobio patogenoak dituzten bezala, eskuak behin eta berriz garbitzera daramatzatenak?
‎Orain, hara non erraten ari zaion bizirik dagoela. Bizirik, lehengo maiatzetik irakurri beharraren beharraz hainbertze gau egun eginik atxiki duen gizona. Hilabeteko eritasunaren arrastoek erraztu diote bozkarioa ezkutatzeko ahalegina.
‎–Barka iezadazu hitza moztea, anderea, hots egin zuen Collins jaunak?; baina benetan burugogor eta tuntuna baldin bada, ez dakit oso emazte egokia izango ote litzatekeen, oro har, nire egoeran dagoen eta, naturala denez, ezkonbizitzan zoriona bilatzen duen gizon batentzat. Horrenbestez, nire mandatuari benetan uko egiten jarraitzen baldin badu, apika hobe izango dugu ni onartzera ez behartzea, zeren eta umore akats horietarako joera baldin badauka, baliteke nire zorionari ezer gutxitan laguntzea.
‎Hori izango litzateke zoritxarrik handiena! Norberak gorrotatzea erabaki duen gizon bat atsegin izatea! Ez opa niri halako gaitzik.
‎–Behin ezezkoa jaso duen gizon bat! Eta ni haren maitasuna berriztatuko zelako esperantzan, zelan izan ote naiz horren tentela?
‎Susmoa dut, psikiatraren kontsultara joango banintz, zera esango lidakeela, nire psikearen egitura, izaera obsesibo konpultsiboa duen gizon bati dagokiola. Batzuek buruan, egun osoan, mikrobio patogenoak dituzten bezala, eskuak behin eta berriz garbitzera daramatzatenak... armak ikusten ditudala nik, baita oinezko arduragabeek asfaltoan lagatzen dituzten laranja edo platano azaletan ere.
2014
‎Oraindik ez da aitortu, Y k aurpegi ikaragarri ederra du, aise idealizatzeko modukoa bere irisen argitasun grisak eta bizar kizkurtuak eta ondo lerrokatutako hortzeriak tupustean eta inkontzienteki gogorarazten baitizu pantailetan emakume moderno liberatuz mozorrotutako printzesa babesgabea salbatzen duen gizon ez matxistaz mozorrotutako printze urdina, eta zuk ere tragatu dituzu film horiek guztiak, eta ustekabean konturatzen zarenez, zuk ere nahi duzu belusezko babes horren puska bat. Edariari eta mirespenezko so etilikoari lotzen natzaio, beraz, ni bezalako hizlari sendagaitzentzat zaila izaten den arren, oso, ezinezkoa ia, isilik egoteko garaia zein den asmatzea, baina fin nabil behingoagatik.
‎Baina, egiaz, talde kritiko hori ez dago oholtzatik nahikoa hurbil aktoreen aurpegiak ikusi eta bazterreko eszena sotilenak harrapatzeko. Kopeta zimurtu eta aurrerantz makurtu besterik ezin dute egin, galderak egin eta dedukzio asegarriak atera beren ustekizunetatik; uste horietako bat da, esaterako, dirutza irabazten duen gizon gazte oro ehiztariak atzetik dituen eperraren gisa bizi dela. Ez dute inoiz aintzat hartzen nerabeen mundu aldakor eta ia ankerraren drama.
‎Hi bezalako neskak ditun bikote gogaikarri kolorge horien guztien errudun; ezaugarri femeninotzat dituzuen ezgaitasun nazkagarri horiek! A ze zoritxarra izan behar duen gizon irudimentsu batentzat arropa sorta eder batekin ezkondu dela pentsatu, horren inguruan ameskeriatan ibilia baita, eta konturatzea emaztea itxurakeria ahul, mainati eta koldar pila bat besterik ez dela!
‎Zainetako odolean daramatzan arraza eta nazionalitate guztien abilezia du, eta, edo sei arraza inguru dira, edo ni gezurretan nabil. Adoratu egiten nau, berak baino ragtime hobea jotzen duen gizon bakarra naizelako. New Yorkeko portuko kaian eseri ohi ginen, bera fagot batekin eta ni oboearekin, eta ehun urteko harmonia afrikarrak nahasten genituen minorreko klabean, arratoiak zutoinetan gora egin eta, kirrinka eta karraska, inguruan esertzen zitzaizkigun arte, zakurrek fonografo baten aurrean eginen luketen bezala.
‎Bularraldea hausten sentitu du. Sekulako nazkarekin eman dizkio gizalegeko bi musuak parean duen gizonari. Juan Karlos delakoa da herenegun Donostiako hotelean zegoen gizon trajeduna.
‎Haur itxura hartu duen gizonak gaiztakeria bat egin izan balu bezala begiratzen du lurrera. Ez da gai burua altxatu eta Elenari begiratzeko.
‎Azkenean, eguneroko plebiszitua eguneroko bizitzako inkontzientzia edo errutina da; azken azkenean, historiaren joaira baino ez; jendea egunero, hilero, urtero, mende oro bizitzen diharduen historia (zein libreki edo plebiszitarioki bizi duen gizon emakumeak historia hori, denok dakigu). Renanek, zehaztasuna agindurik, darabiltzan berba lausoen hondoa atzemateko, horiek Micheleten mistika nazional (ist) ari zor diotenari behar da gogo eman.
‎Ivan Ogareffek, bere izaerari men eginez, besteren sufrikarioak hunkitzen ez duen gizona izaki, hitz hori esan zezakeen... Baina ez zuen esan.
‎Absurdoa! Ene lagunok, zer espero dezakezue, urduriaren urduriz zapata pare berri bat kareletik bota berri duen gizon batengandik. Orain pentsatzen dudala, harritzen zait negarrik ez egina.
‎Ikusi nuen nola agontzen zen anda gaineko gizona, hezur eta azal, eta beso bat gora, garraiolarien sorbalden gainetik. «Espero dezagun maitasunaz orokorki hain ondo hitz egiten duen gizonak, oraingoan, gu barkatzeko arrazoi bereziren bat aurkitzea» esan nuen. Garrazki sumintzen ninduen gure egoeraren arrisku absurdoak, mamu ikaragarri haren mendean egoteko desohorezko premia bat izan balitz bezala.
‎Lehentasunak aldatu behar ditugu, emakume mozorrotzeko debilidadea duen gizon bizardun betaurrekodun baten bila hasteko!
‎Orain arreta jarri argazkiaren bigarren planoan agertzen den irudiari. Turista itxura duen gizon gazte txima luze bat ikusten dugu, kale kantoi ilunera sartzen. Kale gorriko mutiko bat darama eskutik helduta.
‎Zutarrietako gorpuen berri entzuna zuen, baina ez xiringena. Ez dut pentsatu nahi nola sentitu behar duen gizon horrek.
‎ulertuko ez dizut, bada, ni ere horrela ibili banaiz, Lafayette jaunak eskatu didan ekintzan parte hartu ez hartu?! Baina argi erran dit Lafayette jaunak berak badugula poliziaren torturei ihes egiteko modu bat, NBEn lan egiten duen gizon garrantzitsu baten informazioa ez baita txantxetako kontua. Informazio horrekin Peter Plan eta Piperman xantaiatu ditzakegula, alegia?
2015
‎Zehatz jakin gabe zergatik gutxietsi nahi zuen Shakespeare, eta eternalki igogailuaren atean dagoen gizona salbatzera joan, zakar kendu zion hosto bat hesiari. Hau dena jarri zitzaien mahai gainean Cardiffeko mutil gazteei hurrengo hilean, pentsatu zuen; hemen, bere terrazan, zokomiran eta piknikean besterik ez zebilen, bota egin zuen hain haserre bildutako hostoa?, arrosa sorta bat biltzeko zaldi gainetik eskua luzatzen duen gizona bezala, edo poltsikoak intxaurrez betetzen dituena bezala, mutil koskorretatik ezagutzen dituen bidezidor eta soroetan dabilela. Dena zen etxekoia:
‎Eraikin bakartia zaintzen duen gizonak
‎Hitzik gabe geratu da Hura, haserre baino gehiago, axolagabe. Martinekiko desamodioak indarrik gabe utzi du, eta ez du irtenbiderik ikusten, jakin arren guztiz zorigaitzeko egiten duela maite ez duen gizonarekin ezkonduko dutela pentsatze hutsak. Isilik geratu da, tristura latz baten menpe, lehen baino are eta zulo sakonago batean sartuta.
‎Barkuaren eskailerak bota dituzte uretara eta haietatik igo dira ontzira baleazale euskaldunak. Kanoiak zauritutako batzuk arrastaka igo behar izan dituzte adiskideek, bereziki hanka batean zauri sakon bat jasan duen gizon gazte bat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
edun 145 (0,95)
ukan 95 (0,63)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia