2015
|
|
Zertarako nahi dut nekatu neure desirak agintzen didana eskatzen, nire adimenak bidera dezakeen eta nire desirak desira dezakeen guztia, haien helburuekin, Zuretzat ezaguna baita, eta nik ez baitakit haietatik onura ateratzen? Beharbada, nire arimak irabazia lortuko
|
duela
uste duen honetan, egongo da nire galera. Izan ere, lan batetik aska nazazula eskatzen badizut eta hartan bada nire hilduraren jomuga, zer da eskatzen dizudana, ene Jainko?
|
|
8 Borondateak, nolabait, Jainkoaren borondatearekin bat eginik egon behar
|
duela
uste dut; baina otoitzeko egiak ondorioetan eta geroko egintzetan ezagutzen dira, hori baino arrago hoberik ez baita probatzeko. Gure Jaunaren mesede nahiko handia da, hartzen duenak ezagutzea, eta handi handia atzera ez itzultzea.
|
|
Beste bi aldiz, hitz desberdinez, esan zidan Jaunak ez izateko beldurrik, berak ematen zidala-eta. Eta honela, besterik ez egitea erabaki nuen, eta bizi nintzen artean asmo hartan aurrera egitea, guztian haren iritzia jarraituz, era nabarian Jainkoaren aurka ez bazen, eta hori ziur ziur nago ez dela izango, guztian gauzarik perfektuena egiteko nik dudan asmo bera
|
duela
uste baitut, gauza batzuetatik ateratzen dudanez.
|
|
Hemendik sortzen zitzaion arimen onerako bultzada handia eta sentimendu bizi bizia, Jainkoari egindako irainak ikusten zituenean. Arimen onerako desira honetara hainbesteko joera du, non edozein neke txikitzat hartzen baitu haren bidez fruituren bat jasoko
|
duela
uste badu. Hau nik neuk ikusi dut esperientziaz igaro dituen hainbeste neketan.
|
|
2 Gure aita bisitariari idazten diot, berorren gorentasunak hura hartzeko duen borondatea adieraziz, eta gutun honekin bere oniritzia bidal dezala haren aitatasunari eskatuz. Hala egingo
|
duela
uste dut, eta bestela, idatz biezaio berehala berorren gorentasunak haren aitatasunari, eta bidera beza inolako engainurik ez dela izan hark garbi ikusteko eran; izan ere, nire iritziz, aita bisitaria ez da geratuko ahal duen heinean berorren gorentasunari poz eman gabe. Gure Jaunak eman diezagula betiko iraungo duen poza, eta berorren gorentasuna izan dezala beti bere eskutik eta gorde diezadala.
|
|
3 Jakin beza orain dela hiru egun izan zela hemen Perutxo; San Paulok kristauak aurrean erabiltzen zituela dio, eta Jainkoak bihotza ukitu ziola; horrela eragin ziezaiokeela berari ere orria pasatzera. Hala egingo
|
duela
uste dut berari ongi datorkion heinean. Oso ziurtzat du Paulo beraien aurka etorriko dela.
|
|
Badira gantzuki eta gauza batzuk bero hori eztitzeko, ez utzi medikuari esan gabe. Berorrek urtero odola ateratzen
|
duela
uste dut; beharbada, on egingo dio, priore ordeak dioenez. Ez egoteko horrela diot nik, gerta baitaiteke nahi dugunean erremediorik ez izatea.
|
|
2 Nik hau esaten baino ez dakit: gure Jaunak nahi duela guk ez dezagula zorionaz goza nahigabeaz batera izan ezik, berorren gorentasunak hain maite duenagandik banandurik egotean, halako nahigabea izango
|
duela
uste baitut; baina berorren gorentasunak gure Jaunaren aurrean orain asko irabaz dezala nahiko du eta gero zoriona dena batera etor dadila. Haren Maiestateak nahi beza nik eskatzen diodan bezala eta mojen etxe guztietan arreta handiz egiten den bezala.
|
|
6 Erlijiosoentzat aurrean erabiliak izatea, neure bekatuengatik? zer den badakidanez gero, erruki natzaie, eta uste dut asko irabazten dutela, Haren Maiestatearen aurrean, haien alde irteten direnek eta laguntzen dietenek, eta nik nahi nuke berorren gorentasuna izan dadila irabazten duena; gogo onez egingo
|
duela
uste baitut, hala eskatzen ausartuko nintzateke dukeari ere, hemen balego.
|
|
Harrigarria da hark nola sentitzen zituen berorien sufrimenduak eta izan zien maitasuna. Orain ordaintzeko unea da, Jaunari haren alde otoitz eginez, baina haren arimak behar ez balu (ez
|
duela
uste baitut, gure fedeak pentsarazten didanez), egin dezatena, behar handiagoa duten arimei ezartzeko baldintzaz, hartaz balia daitezen.
|
|
2 Nire nebak dio ea jaso zituen berorren agurgarritasunak gutun batzuk barruan etxe ondoan bizi den botikari batentzat lau erreal zituztenak, hark eman zion ukendu bat ordaintzeko; uste dut zango bat mindurik zuenean izan zela. Hara joan ez badira, ordain bitza berorren agurgarritasunak eta geratu hari idatzi gabe, horren kezka
|
duela
uste baitut, nik berorren mezuak pasatzen badizkiot ere. Guztiei goraintzi asko bidaltzen dizkiet, ama priorearen partez berorren agurgarritasunari; mandazainak eramango dizu haren gutuna, nik garraio kostua txikiagoa izan zedin ez bainion eman, eta uste nuen baino gutun gehiago iritsi dira, eta horrela handia doa.
|
|
Begira, ene alaba, egiten dena baino gehiago esaten duenik badenez, saihestu behar dira arrisku guztiak. Egia esan, berak oso kontuan
|
duela
uste dut.
|
|
– Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin, ene aita, eta eman biezaio osasuna garizuma honetan, lan handia izango
|
duela
uste baitut. Batetik bestera ibili duela iruditzen zait.
|
|
Eta nik: bada, ni ziur nago hark ez duela egingo Jainkoa iraintzen
|
duela
uste duenik. Hala ere zaletasun handiak itsutu eta lerratzera eraman dezakeela zioen.
|
|
1 Jesus izan bedi berorrekin eta ordain biezaio Haren Maiestateak gaur eman didan poza eta laguntza nire desirarekin batera; izan ere, nire desira hori betetzeko berorrek ahaleginik egiten ez badu, uste dut hobe zitekeela ezagutu ez banu, sentituko dudana kontuan izanik; eta kontua da, ez naizela kontentatzen berori zerura joateaz, baizik eta Jainkoaren Elizan handia izan behar
|
duela
uste dut. Bihotzez eskatu diot, ez dezala onar berorrek, adimen hain argi hori horretarako baino bestetarako erabiltzerik.
|
|
8 Jaunaren erabakiak ez ditugu ulertzen, eta izan daiteke ni orain beste toki batera joatea komeni izatea; izan ere, artzapezpikuaren aldetik halako erresistentzia izateak, benetan nahi
|
duela
uste baitut, misterioren bat dagoela esan nahi du.
|
|
14 Valladolideko ama prioreak idatzi zidan negozioan egin zitekeen guztia egin zela, han baitzen Pedro Ahumada. Jakin beza horretan ari den merkatariak ongi egingo
|
duela
uste dudala; ez beza nahigaberik har. Goraintziak, baita nire haurrei ere, bereziki Frantziskori; haiek ikustea nahi nuke.
|
|
Gotzaina Alvaro Mendoza da. Bizitza Liburuaren kopia nahi du; gotzainaren bidez lortuko
|
duela
uste du.
|
|
Eska ezazue Haren Maiestateari nik esperientziaz jakin dezadala. Norbaitek honelako zerbait
|
duela
uste badu, gure Jauna gorets dezala eta eska diezaiola azkeneko hau, irabazia berarentzat izan ez dadin.
|
|
Zein atseden txarra datorkion!; zein birrindua joango den infernura!; zenbat eratako sugeak han!; hura bai toki izugarria!; bai dela ostatu zorigaitzekoa! Izan ere, gau bateko ostatu txar bat gaizki eramaten da, bizimodu gozora egina den pertsona bada (eta hara doazen gehienak halakoak dira); bada, halako ostatua betiko, sekula amaitu gabe, zer sentituko
|
duela
uste duzue arima triste hark?
|
|
Baina, beharbada, biziaz beste batzuei lagunduko lieke heriotza honen desiraz hiltzen. Eta hau deabruak egiten
|
duela
uste dut, bizi izanez egin behar dion kalteaz jakitun dagoelako, eta horrela hemen zuhurtziarik gabeko penitentziak egitera bultzatzen du osasuna gal dezan, eta ez doakio gutxi horretan.
|