Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 248

2000
‎Nabarmena da ahalegin handiena non egin behar den. Gipuzkoako bati ez diot behin ere entzun telebistako saio bat ez duela ulertzen. Goiti jota izan daiteke oso teknikoa izatea, baina hori alfabetatzen eta ikasketa mailarekin lotzen da.
‎Pasiloetan emakume bat topatu eta idazkaritza non den galdetu diogu. Ez duela ulertzen erantzun digu gazteleraz eta ez da harritzekoa; Basaurin %94 inguru erdalduna da. Haurra gelan utzi berri duen ama hau ere bai.
‎Eider, erantzun diot, eta bere koadernoan apuntatzeari ekin dio. Hala ere ahalegin antzua izan da berea, berriro zuzendu baitzait barreka, ez duela ulertu eta errepikatuko ote nion.
‎Neurtzerakoan antiojuak bustitzen zitzaizkiola esaten digu poetak. Negar egiten duela ulertzen dut nik, gizonaren ahuleziaren eta lanaren handiaren arteko desorekak amorratuta, inpotentziak gainez eginda. Malkoa isurtzen zaion aldi bakarra du ia bere obra osoan, eta zeharbidez aitortzen digu, ahalke da, ez du lirikotasun merkea egin nahi edo sentimentalkeria baliatu.
2001
‎Baina lonek, berak onartu bezala, Homeroz bakarrik daki, beste poetez ezer ez dakielarik. Honen aurrean, eta logikari jarraituz, Sokratesek frogatu egiten dio Homero ere ez duela ulertzen; singular bat, kasu honetan olerkaria, egia irizpideen unibertsaltasunetik abiatuta bakarrik uler baitaiteke.
‎" Gatazka hauen borroka lekuak, bada, Metafisika izena du" (A VIII (E29)). Metafisika ezagutza ororen bilkura da, arrazoimen hutsak sistematikoki ordenatzen duen heinean; eta, beraz, oro har Filosofia adierazi nahi duela uler daiteke. Hau aspaldi batean zientzia ororen erregina omen zen, eta merezi zuen titulua gainera bere ikerketaren garrantzia dela eta, baina gaur bere izena aitatzeak mespretxua baino ez du sortzen.
2002
‎Ehuna zeharo galtzen badu, motxilak proba gainditu ez duela ulertzen da.
‎Paradoxa badirudi ere, edukiera motxila bakar batek adierazten du (Salewa Hyper 700: 35 litro); dena den, gainerako seietatik beste bost laginetan, modeloak aldamenean daukan zenbakiak edukiera adierazten duela ulertzen da.
‎ITMren arazo nagusia komunikazioaren esparru orokorrera egindako estrapolazioa da batez ere, zeren hargailu/ hartzailea zerbait irmo moduan ikusten baita. Ulerkera eskematiko horretan, igorleak bidaltzen dion mezua hartu eta hartzaileak modu automatiko batean deskodifikatzen du seinalea; hots, igorlearen helburu semantikoa bere osotasunean antzematen duela ulertzen da. Baina, egia esan, makinek barik deskodifikazioa gizakiek egin behar dutenean, deskodifikazioa aktibitate osoa eta konplexua da, kodifikazio bera bezain garrantzitsua dena, hartzaileak berak ere zentzuaren konstrukzioari ekin behar baitio.
‎Eta hori guztia, nahitaez eremu mugatua gainditu gabe. Komeni da, halaber, xehetasun konplexuak ez baztertzea (“pazienteak kontraindikaziorik ezin duela ulertu uste izatea ez da hori ez egiteko arrazoia”), eta administrazioak jarraibide garrantzitsu batzuk eman ditzakeela iradokitzen du. Era berean, 2 eranskinean adierazten du konpainia fabrikatzaileak bere prospektua 20 kontsumitzailek aztertu behar dutela, eta gutxienez 16k galdera batzuei erantzun behar dietela, prospektua interpretatzean egiten dutena behatu eta erregistratzeaz gain.
‎irribarre inozotzat ere har daitekeen keinu oinazetsua egiten ari zait. Ematen du ez duela ulertzen zer ari zaion gertatzen. Gero, erortzen hasten da, poliki poliki, bekainak jasota, galdera mutua eginez bezala.
2004
‎Kontua da amak umeari plastakoa ematen diola eta umeak ez duela ulertzen zergatik. Orduan, zergati horren bila abiatzen da.
‎Sei euskal preso politiko ezagunek ETAren zuzendaritzari bidali bide izandako gutuna ez duela ulertu nahi izan leporatu dio Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak Batasunari. Aralarren kongresua eta Batasunak bere proposamen entzutetsua jaurtiko duen egunaren atarian egin ditu adierazpenok Zabaletak Deia egunkariak egindako elkarrizketan.
‎Bidean aurkitzen duen guztia mailegu den neurrian aterpetxeak, natura, ermita erromanikoak, iturriak, dena, topatu bezala edo egoera hobean utzi duela ulertu behar du.
‎3 Auzitegiak ulertzen badu jurisdikziorik ez duela, gaia beste jurisdikzio ordena bateko auzitegiei dagokielako, orduan auzitegiak adieraziko die, auziaren gaineko ardura hartu ez duen autoan alderdiei, euren eskubidea zein organotan baliatu duten. Ebazpen berbera emango du auzitegiak, eskumen objektiborik ez duela ulertuz gero.
‎3 Errekurtsoak kasaziorako interesa duela ulertuko da, baldin eta errekurtsoa hartu duen epaia Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia doktrinaren aurkakoa bada; edo epai horrek ebatzi baditu probintziako audientzien kontraesaneko jurisprudentziaren gai eta arazoak; edota bost urte baino gehiago indarrean egon ez diren arauak aplikatzen baditu, betiere, ez dago Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia doktrinarik, azken kasu horretan, eduki bereko ...
‎–Ainhoa elebakarra da, eta ospitalean igaro beharreko gau luzeetan ez du sehaska kanta ezagun bat kantatuko dionik. Egarritzen delarik baso bat ur behar duela ulertuko dionik ere ez. Ainhoa ez da etorkina, ezta etorkinen alaba ere.
‎Familiako menuetan sartzen diren elikagaien gama zabala bada, haurrak aldatzeko aukera gehiago ditu eta askoz errazagoa da elikagai gehiago onartzea. Aitzitik, familiako elikadura ohiturak elikagaien kontsumo maiztasunari buruzko gomendioetatik urruntzen badira edo elikagai aukera gutxi badituzte (bi edo hiru barazki edo fruta mota bakarrik), ez da koherentea haurrarentzat denetik jan behar duela ulertzea. Haurrak etxean dituen elikadura ohiturei buruzko adibideak ia seguru markatuko ditu bizitza osorako elikadura ohiturak.
‎Haurrek aukera zabala dutenean, erraz handitzen da onartutako elikagaien kopurua. Aitzitik, familiako elikadura ohiturak zenbait elikagairen kontsumo maiztasunari buruzko gomendioetatik urruntzen badira, edo elikagai mota gutxi badituzte (2 edo 3 barazki eta/ edo fruta mota bakarrik), ez da koherentea haurrarentzat denetik jan behar duela ulertzea. Aholku errazak Haur eta nerabe gehienek ez dituzte jan behar dieta orekatuaren irizpideetan gomendatutako bost fruta eta landare errazioak.
2005
‎Ezin dut esaterako, apaiz izan. Horrexegatik, lagunen batek seminariorako bidea hartuko balu, iraindua sentituko nintzateke, nire gainetik jarri nahi duela ulertuko bainuke".
‎Jendeak titulua entzutean belarrak norbait jan behar duela ulertzen ote duen nago. Ez da hori asmoa, belarraren zorrotzaz ari naiz, labanaren ahoaren ordez, belarraren ahoaz ari naiz, historiaren sabela ireki eta gero barruan sartzen laguntzen digun bisturi horretaz.
‎Literaturak bizitzarekin zerikusia duela ulertu behar dute baina Myo Cid ekin hasten badira, behintzat, nekez ulertuko dute ezer.
‎Lanbide zein karguaren arabera diharduen agintari, enplegatu nahiz funtzionario publiko orok interesa duela ulertzen da.
‎Behin bateraezintasuna ministerio aginduaren bidez adierazitakoan, interesdunari errekerimendua egingo zaio, hamabost eguneko epean adieraz dezan Erregistroa ala horrekin bateraezina den kargua edo enplegua aukeratzen duen, lehenago halako adierazpenik egin ez badu; bietako bat aukeratu ezean, interesdunari ohartaraziko zaio kargua edo enplegua aukeratzen duela ulertuko dela.
‎Oilaskoarena haragi samurra da, erraz asimilagarria eta xurgagarria, eta nutrizio maila bikaina du. Horri haurren artean duen onarpen handia eta prezioa gehitzen badizkiogu, kontsumo handia hartzen duela ulertzen da. Hausnarkari haragia, behi haragia nagusi dela, digeritzeko zailagotzat jotzen da, eta ez da hain bateragarria haurren gustuarekin, nahiz eta kalitate nutrizional handiagoa izan.
‎“Neurriz kanpoko” igoera Ekintzan dauden Kontsumitzaileen Federazioak (FACUA) “neurriz kanpokotzat” jo du azken 12 hilabeteetan butano bonbona %10, 9 igotzea, eta uste dute ez dagoela “behar bezala justifikatuta”. FACUAren aburuz, hazkunde berriak “kalte nabarmena dakarkie erregai hori erabiltzen duten pertsonei”, eta gogorarazi du azken berrikuspenean salatu zuela euroaren egoera dolarraren aurrean indartsua zela, “gaur egun oraindik ere gertatzen den bezala”, eta, beraz, ez duela ulertzen bonbaren prezioak hazten jarraitzen duenik. Era berean, ez du onartu igoera hori nazioarteko merkatuetan petrolioaren kotizazioak gora egin duelako justifikatzen dela.
‎jendea egunkari bateko web gune batera joango da artikuluak irakurtzera, beraz, guztiz desberdina da. Egunkari baten webgunean, gainera, erabiltzaileek argiago fidatuko dute informazioaz, informazio objektiboagoa eta neutralagoa izan behar duela ulertuko baitute. Enpresa baten orrian zerbait susmatuko dute.
‎Ametsek buruaz erantzun dio, baietz, japonieraz badakiela, baina aurpegiak beste zerbait ez duela ulertzen islatzen du. Eskuan duen argazkiari begiratu eta, azkenean, zer egin jakin ez eta Madokari erakutsi dio.
2006
‎Haur txikiari, esate baterako, ikuspegi afektibotik animalia horiekin askorik partekatuko ez duela ulertzea kosta egingo zaio.
‎Baliteke guretzat familiak sekulako garrantzia duela ulertu nahi ez duena harritzea, adibidez, sendi batetik bestera bereizgarri fisikoak aldatzen direla esaten badiot, baina ezaugarri fisikoei erreparatuz pertsona horrek nolako abizenak dituen igarriko dizkiot nik; niretzat, adibidez, inoren begi urdinak, ezpain finak, azal iluna...
‎Egon ez dago lehiakortasun erregimen egiazkorik eta kontsumitzaileak, noski, aukeratzeko askatasunik ez duela ulertu du berehala.
‎Batzak hitzarmen proposamena onartu duela ulertzeko, beharrezkoa izango da, gutxienez, konkurtsoaren pasibo arruntaren erdiak horren aldeko botoa ematea.
‎Interesdunak adostasuna eman duela ulertuko da, baldin eta, sarrera eta miaketa nork egin behar eta horrek hala eskatuta, interesdunak bere kabuz burutu ditzakeen egintzak gauzatzen baditu sarrera eta miaketa eragingarrian izan daitezen, Estatuko Konstituzioak 6 artikuluan egoitzari aitortzen dion bortxaezintasuna inbokatu gabe.
2007
‎Eskari idazkiak ez baditu betetzen 4 artikuluan ezarritako betekizunak, edo beharrezko datuak ez baditu jaso, behar adinako argitasunarekin, eskatzaileari agindeia egingo zaio, atzemandako akatsak ongi ditzan hamabost eguneko epean. Halaber, eskatzaileari ohartaraziko zaio hala egin ezean eskarian atzera egin duela ulertuko dela. Azken kasu horretan eskaria artxibatu dela jakinaraziko zaio, horren arrazoia adieraziz.
‎Kongresuak zentsura mozioa onartzen badu, Gobernuak bere dimisioa aurkeztuko dio Erregeari, eta mozio horretan jasotako hautagaiak ganberaren konfiantza jaso duela ulertuko da, 99 artikuluan ezarritako ondoreetarako. Erregeak Gobernuaren lehendakari izendatuko du hautagai hori.
‎Betekizun horiek bete ezean, lan agintaritzak enpresaburuari aginduko dio eskabidea hamar eguneko epean ongitzea. Halaber, enpresaburuari ohartaraziko dio hala egin ezean eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, eta jardunak artxibatu egingo direla.
‎Langileen lege ordezkaria edo sindikatu eskuordea kaleratu bada, horri dagokio beti aukera egitea. Halako aukerarik egin ezean, berriro hartzearen alde egiten duela ulertuko da. Esanbidez edo ustez, berriro hartzearen aldeko aukera egiten denean, nahitaezkoa izango da hori.
‎2 Alta eta baja eskabideek ez badituzte betetzen ezarritako betekizunak, eta eskabide horiekin batera ez badira aurkezten erregelamendu honetan eta gainerako xedapen osagarrietan agindutako agiriak, agindeia egingo zaio halako eskabideak aurkeztu dituenari, hamar eguneko epean akatsa ongi dezan edo nahitaezko agiriak aurkez ditzan. Horrez gain, eskabideak egin dituenariko jardunak, Laneko eta Gizarte Segu ohartaraziko zaio agindua bete ezean bere eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, eta ofizioz egingo direla bidezrantzako Ikuskatzailetzari hori jakinarazita, kasuan kasuko ondoreetarako.
‎Izen emate hori eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta hurrengo hogei egunen barruan egin behar da. Epe hori igaro eta Erregistroak izena ematen ez badu, alderdiak nortasun juridiko osoa hartzen duela ulertuko da, salbu eta epe hori Legearen 5 artikuluan ezarri arrazoiengatik, jarraian aztertuko ditut, eteten denean.
‎Zein antolamendu aplikatu behar dugun dakigunean, hau da, Estatukoa edo autonomia erkidego batekoa, antolamendu horren barruan hierarkia printzipioa aplikatu dugu (legezko arauek lehentasuna dute erregelamenduen gainetik, etab.). Behin printzipio horiek aplikatuta, bi arau homologoren artean gatazka planteatzen bada (jo dezagun eskumena Estatuarena dela, Estatuaren bi arauk lerrun bera dutela, adibidez, bi lege arrunt direla; orduan, horiek interpretatzen eta integratzen ahalegindu dugu, biak bateragarri eginez. Hori ezinezkoa balitz, geroko arauak aurrekoa indargabetzen duela ulertu da).
‎Gizakian ikusten dugu garbi asko izpiritua nola doan, bere agerketa den materiatik gora, forma geroz eta garbiagoak hartzen, hots, bere baita hutsera itzultzen berriro pentsamendu hutsean. ...edo euskal abertzaletasuna?, idoroko dut, elementu material pila dagoela itxuraz kasual hutsa, irrazionala dirudien beste pila bat (jendearen instintoak, etab.), edo gizartearen eta historiaren kontrarioak diruditen elementuak (egoismoak, gerrak), edo zientzia, etab., pentsamendua eta hausnarketa (burutazio xumeenetatik arrazoiketa zorrotzenera); eta horrek denak elkarbatasun razional bat biltzen duela ulertuz bakarrik, kontrarioek nola bat egiten duten adituz, adituko dut errealitatea. Beraz, unibertsoa izpirituaren ezizpiritutara jaiste eta materia bihurtze, eta materiaren baitan goititze, izpiritualtze prozesu bat da, azkenean bere buruaren ezagutza osoan bere baitara osoki itzultzera bidean.
‎–Frustrazioa eta beldurra ikusten duela ulertu dudala uste dut.
‎Bigarren estadioko haurrek ez dituztenagusiak moralaren sorburu bakartzat jotzen. Moralak elkarrekikotasunarekin etatruke harremanarekin zerikusia duela ulertzen dute. Elkarrekikotasuna irizpidebihurtzen dute moralaren arabera egokia zer den erabakitzean, elkarrekikotasunhori oso zentzu estuan hartzen ez badute ere.
‎Ikasketak egiten dituzten erakunde akademikoan, probintzia bakoitzean itundutako ikastetxe pribatuen berri izan dezakete ikasleek. Eskolako istripuak Ikasle batek gorputz lesioa duenean bere ikasle izaerarekin zerikusia duten jardueretan, eskola istripua izan duela ulertuko da. Kategoria honetan sartzen dira, besteak beste, ikastetxeko kirol praktikek eragindako lesioak, ikasketa bidaia batek edo ikasketa amaierako bidaia batek eragindako lesioak edo ikasketak egiten ari diren esparruaren barruko edozein jardueraren garapenak eragindako lesioak, baldin eta jarduera horiek ikastetxeek antolatu edo baimendu badituzte.
‎Onartzen du Artetak bihar Estatu espainiarra desagertzen bada, horrekin batera nazio espainiarra ere desagertuko dela? Ziurrenik ez, nazio espainiarrak jarraitu egingo duela ulertuko du, estatua galdu duten beste hainbat naziok existitzen jarraitu duten modu berean, historia liburuek erakusten dutenez. Espainia horren historia egitea, baina, bere hitzen arabera, ‘fede’ kontua izango da aurrerantzean, zoro batzuen asmamen gaiztoa.
2008
‎" Fishmanen esanetan, hizkuntza indarberritzea (euskaraz HINBE, ingelesez RLS edo reversing language shift) hizkuntzazko plangintza modu bat da". Gure ustez, hobe litzateke hitzez hitz" hizkuntza lerrakuntzaren alderantzikatzea" edo" hizkuntza aldaketaren alderantzikatzea" erratea," hizkuntza indarberritzea" (HINBE) baino, edo holako zerbait10 Hizkuntza mehatxatuak hartzen zuen galbiderako norabidea utziz beste norabidea hartzen duela uler dezakegu, ahultzen baino indartzen hasten dela noski. RLS kontzeptuan, ideia garrantzitsua litzateke hizkuntza indartsuaren eta hizkuntza ahularen arteko desoreka txikitzen ari dela, alderantzikatze horren bidez.
‎Prozedura hasi duten ikuskatzaileek prozeduraren garapena bultzatu behar dute, salbu eta abstentzio, ezespen edota ziodun karien bat dagoenean. Ziodun karirik izan ezean, subjektuak men egin behar die jarduketetara agertzeko agindeiei; bestela, subjektu horrek arau haustea gauzatzen du, eta jokabide hori errepikatuz gero, subjektuak ikuskapen lanaren aurka egin duela ulertzen da, zehapenak astuntzen direlarik. Edozein unetan, baita jarduna etetean ere, Ikuskatzailetzak berme eta kautelazko neurriak har ditzake, agiriak eta liburuak desager ez daitezen.
‎Legez bananduta ez dagoen ezkontideak eta beraren menpean bizi diren seme alaba adingabekoek ohiko egoiliartasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izateagatik pertsona hori Espainiako lurraldean egoiliarra dela uste bada, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean ohiko egoiliartasuna duela ulertzen da.
‎Iraungitze data (%89, 3), ontziratze data (%41, 4) edo nutrizio balioa (%41, 4) dira etiketak irakurtzen dituzten kontsumitzaileen %40k finkatzen dituen alderdiak. Hala ere, ulertze maila oso txikia da, %64, 1ek dio ez duela ulertzen “informazio guztia”. Hala ere, etiketatzea “fidagarria” iruditzen zaie.
‎Gauzak horrela, «harrituta» dagoela adierazi du EAk ohar bidez. Ez duela ulertzen Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Garzon epaileak iraultza zergaren harira hartutako bidea. «ETAren estortsioa jasaten ari direnen aurka egiten ari da eta horiek babestu ordez, atxilotu eta espetxeratu ere egiten ditu», salatu du.
‎Pieza honek «taldearen maila erakusten du», Sierraren ustez. Nahiko obra trinkoa izan arren banatuko diren liburuxkekin jendeak ez duela ulertzeko arazorik izango uste du Sierrak. Horrelako talde bat aurrera eramatea zaila dela aitortu du, baina «bokazio handiarekin aurrera ateratzen da», haren ustez.
‎Maleta gorri bat dauka eta norabait doa. Louk mugitu behar duela ulertu du. Lurretik altxatu da, eta emakumearen begirada bilatu du hiriko tren geltokira doan autobusa hartu baino lehen.
‎Minutu batzuk lehenago erdi hutsik zegoen nasa handi hura jendez betetzen hasia zen, eta nire zoritxarrerako, han ez zegoen mendebaldarrik batere, denak txinatarrak ziren. Hemen jende asko dago, gero eta gehiago, pentsatu dut, eta jendetza horrek nire egoera zail  tzen duela ulertu dudanean urduri jartzen hasi naiz. " Non dago ama?", galdetu dit Garazik, eta nik, ahalik eta samurren bera ere urduri jar ez dadin, laster iritsiko garela erantzun diot, nire buruari non ostia ote gauden behin eta berriro galdetzen diodan bitartean.
‎Ez dago Enararekin paseoan ateratzea bezalakorik jende askok begi onez ikusten gaituela ohartzeko. Eta, era berean, gaur arte inork ezer esan ez badigu ere, jakin badakigu askok ez duela ulertzen adopzioaren bidea. Askorentzat," Ez dira zuen benetako seme alabak".
2009
‎Horregatik gorde dira kantariaren garairako guztiz galduta dauden ohitura edo gertaerak, eta berba edo esaldi ilunak. Sarritan kantariak soinu batzuk errepikatzen ditu, nahiz argi egon berba edo esaldion esanahia ez duela ulertzen esatari horrek. Hala ere, soinuari eusten dio, berak kantatzen duen bertsioan tradiziotik datorren berba edo esaera horri lekua utzi nahirik edo.
‎txekea endosu zuriaren bidez eskuratu duela ulertzen da.
‎Ulertuko da endosu zirriborratuak ez direla idatzi. Endosu zuri baten ondoren, beste endosu bat egiten denean, azken horren sinatzaileak letra endosu zuriaren bidez eskuratu duela ulertzen da.
‎Nolanahi ere, balizko hobekuntza horiek itzalean geratu dira asteon AIG aseguru etxeak bere zuzendariei ordaindu dizkien 165 milioi dolarreko pizgarriak direla eta. Horren ildotik, Obamak esan du ez duela ulertzen porrota saihesteko Estatuaren dirua jaso duen enpresa batek halakorik egitea.
‎Lehendakariaren ustez, baliteke EAJk jarrera aldatu behar duela ulertu izana, Gobernu sozialistarekin apokalipsia etorriko zela iragarri zuten, baina mezu horrek balio ez dio balio eta orain herri honen alde erantzukizunez jokatu nahi dutela erakutsi gura dute, azaldu du.
‎Inoiz telefonoaren alboan zain egon bazara deituko zizula esan eta zergatik deitu ez zizun pentsatzen, zurekin oheratu nahi ez duela ulertu ezin baduzu edota zure harremanak aurrera egiten ez badu... benetan ez zaitu maite.
‎Horren harira, Ruizek esan du ez duela ulertzen izan ere, Patxi Lopez lehendakariak eta Gemma Zabaleta Enplegu sailburuak CES erakunde aktibo bezala ikusten zutela adierazi zuten; bai sindikatu, enpresa eta gainontzeko eremu ekonomikoei dagokienez ere.
‎Gainera, Koldo Aulestiak azpimarratu du gizarteak ez duela ulertzen kaltetua ez dela gaixoa bera bakarrik, ingurukoak baino.
‎Jakitea nahi dut, nik sentitzen dudana sentitzen ez badute ere. Esaten dudanean [jendeak] ez duela ulertzen, esan nahi dudana da ezinezkoa dela ulertzea. Baina gutxienez jakin behar dute?.
‎adibidez, gurasoak larrua jotzen ikusi genituen. Aitak ama hil nahi duela ulertzen du haurrak. Hori onartzea gogorregia zaionez, inkontzientera du bidaltzen.
‎NEKANE. (irri mingotsa) Betikoa. Ez duela ulertzen, zelan neska bi?
‎Hori entzunda, ITXASO k MILENA rekin hitz egin behar duela ulertu du. Aulkia hartu eta MILENA ren aurrean eseri da, serio hitz egiteko prest.
‎garrasika esaten zuten Bartzelonako ikasleek asteazkenean. Baina badirudi norbaitek ez duela ulertzen. Indar poliziala campusetik kanpora!
‎Euskal ametsak soilik ametsak dira oraindik ere. Doinu alaiari erreparatuta, ametsak amets izaten jarraitzea ospatzeko deia egiten duela uler daiteke. Ummm... bai, dio Muguruzak.
‎Amorratuta hitz egin zuen herenegun Mikel Astarlozak. Ez duela ulertzen zer gertatu den. Ez dela posible.
‎Bigarrena, Barbour hegalekoaren jarrera aldaketa. Taldearentzat lana egin behar duela ulertzen hasi dela dirudi, taldea bere zenbakia baino garrantzitsuagoa dela. Eta, hirugarrena, Rai Lopez hartzen ari den indarra.
2010
‎Erkidegoetako autogobernuek gizabanakoaren eskubideei eragiten dieten erabakiak nola hartu ditzaketen ez duela ulertzen aitortu du, eta ildo horretan esan du ez dela posible erkidegoek arauei jaramonik ez egitea.
‎Astakera bat da, Unaik gure idazkari nagusiak elkarrizketarako neurriak aipatu eta korrika beraiek ateratzea, inork baino azkarrago erantzuna ematen. CCOOko zuzendaritzako kideak ez duela ulertzen sindikatu abertzaleen jokaera, beraien agiri batean onartu baitute lan istripuen kontra eman den erantzun zatituak enpresa buruak indartu dituela eta sindikatuak kaltetu.
‎Batzorde independentea eta Norvegiako Gobernua ezberdindu egin behar direla esan dugu. Gure gizarteak horrela funtzionatzen duela ulertu behar dute, esan du Størek telebista publikoan. Ildo horretan, ez dugu zertan Batzordeak egindako lanagatik barkamenik eskatu, gaineratu du.
‎izan da argi atera dudan gauza bakarra, gurua tenpluan ez dagoela jada. Horrez gain, haien keinuen arabera, Varanasiren kanpoaldean ashram bat eratu duela ulertu uste izan diet.
‎KANDIDOk keinu egingo du ezer ez duela ulertzen adieraziz.
‎Ordezkaria berariaz izendatu ezean, abokatuak bere defendatua defendatu ez ezik, ordezkatu ere egiten duela ulertuko da (LPLren 229.3 art.).
‎Kari edo arrazoi hau PZLk zeharka indargabetu duela ulertu behar da, hark inhibizioaren ondoriozko eskuduntza arazoa ezabatu baitu. Horrela defenditzen du, beste askoren artean, Moliner Tamborero, G. k,. Incidencia de la LEC 2000 en el sistema de recursos de la Ley de Procedimiento Laboral?, Tribuna Social (Revista de Seguridad Social y Laboral), 2001/ 130 zk.
‎Behin epaitza betearazteko eskatuta, magistratuak agerraldi batera deituko ditu alderdiak hurrengo lau egunen barruan. Langilea edo bere ordezkaria agertzen ez bada, bere eskaera atzera bota duela ulertuko da (LPLren 83.2 eta 278 art.). Aldiz, enpresaburua edo bere ordezkaria bada agertzen ez dena, agerraldia haren agerpenik gabe egingo da (LPLren 83.3 eta 278 art.). Ez berrartzearen intzidente moduan ezagutzen den agerraldi horretan (LPLren 236 art.), bakarrik berrartze irregular edo ez berrartzearen inguruko egitateez eztabaidatuko da424, eta mementoan praktikagarriak izanda magistratuak... Magistratuak auto bidez ebatziko du hurrengo 3 egunetan.
‎Kasu horretan, epaileak epaian ezartzen du langilea bere lanpostuan berriz hartzea, bost eguneko epean, edo enpresaburuak lanera ez itzultzea aukeratzen badu legokiokeen kalte ordaina ordaintzea. Bost eguneko epe horretan aukerarik egiten ez bada, enpresaburuak langilea berriz hartzea aukeratzen duela ulertuko da. Kaleratutako langilea langileen legezko ordezkari bat edo ordezkari sindikal bat bada, berriz hartzea langileari dagokio beti.
‎dagozkien ezkutuko klausulak ere egongo dira hor. Nolanahi ere, López hautagaiak aurkezten duen gobernu programak sozialisten 25 aulkien babesa besterik ez duela ulertu behar dugu.
‎esaterako, bizitza profesionaleko momentu desberdinetan, eta ikasketak bukatu bezain laster, eskatu ahal dituzten soldata antzeko diru-laguntzak, hainbat urteetan luzatzen direnak. Izan ere, Grezian filosofoek denbora pentsatzen pasatzen zuten modu berean, Herbehereetan kreatibitateak bere jana behar duela ulertzen da, eta hori ikasketek, ikerketek, gogoetarako eta esperimentaziorako uneek osatzen dute, denbora asko eta diru gutxi suposatzen duten prozesuek, alegia. Ondorioz, ikus daitezkeen helburuetara iristeko, ikusten ez diren pausoak sustatzen ditu hango politika kulturalak.
2011
‎«Lehenik eta behin, harrituta gaudela adierazi nahi dugu». Aralarrek bere erabakiaren berri eman eta gutxira, ezker abertzaleak komunikabideei igorritako oharrean adierazi du ez duela ulertzen Aralarren jarrera. «Aralarrek zatiketaren aldeko hautua egin du».
‎Espainiak ezarritako jaieguna. Euskal Herrian, ordea, askok aldarrikatu dute urteotan urriaren 12a ez dela ezer ospatzeko eguna, eta ugariak izan dira, urtero, jaiegun horren aurka egindako protestak, Espainiaren zapalkuntza eta inperialismoa irudikatzen duela ulertuta. Iaz, zer ospatu badagoela aldarrikatu zuen Independentistak sareak.
‎Aurreko paragrafoaren d) idatz zatian agindutakoaren ondoreetarako, atzerrian egiaztaturiko diplomazia eta kontsulatuetako funtzionario espainiarrarekin bizi den ezkontideak Espainian legezko bizilekua duela ulertuko da.
‎3 Agintzaria gozamenaren edo bizi arteko errentaren gain ezartzen bada, eta agintzari horren balioak xedapen askeko zatia gainditzen duela ulertzen bada, nahitaezko jaraunsleek aukeran dute testamentuko xedapena betetzea ala legatu hartzaileari testamentugileak askatasunez xeda zezakeen jarauntsi zatia ematea.
‎Lurraren ugazabak gaitzustez jardun duela ulertzen da, baldin eta egitatea beraren begi aurrean gauzatu bada, eta, jakinaren gainean egonda ere, ez bada egitatearen aurka jarri.
‎Albazeatza borondatezko kargua da; eta kargu horretan aritzeko izendatuak berori onartu duela ulertuko da, baldin eta ez badu desenkusarik azaltzen izendapenaren berri izan eta hurrengo sei egunetan, edo, izendapena jadanik ezaguna izanez gero, testamentugilea hil dela jakin eta hurrengo sei egunetan.
‎bi aktore ezagun, gertuko plano pare bat, irribarre batzuk? Jakitun naiz portzentaje handi batek ez duela atsegin egiten dudana, edo ez duela ulertzen, edo ez zaiola iristen, baina sentitu behar dut nik egin dudala eta gustatzen zaidala. Miserable samarra litzateke, ardurak eskatuko dizkidan inor ez dudan arlo honetan, aske naizen honetan, gustatzen ez zaidan zerbait egitea, jendeak gustukoago izan dezan?.
‎Ez duela ulertzen. Ganbaran segituko dutela bihar ere paperek eta agiriek, horixe bera egin baitute azken hirurogeita hamar urteotan.
‎–Ez duela ulertuko Rosario Aurorak. Hori duzu pentsatzen, alkate lagun?
‎Behin txostena balioetsi eta gero, espetxe zaintzarako epaileak erabaki dezake zigorra zentroan bertan betearaztea, zigortua beste zentro batera eramatea, bertan betearazpena buka dezan, edota zigortuak zigorra urratu duela ulertzea. Azken kasu honetan, lekukotza emango da, ZKren 468 artikuluak jasotzen duen kondena urratzea betetzeko.
‎Danielek asma kronikoa duela (nahiz eta medikuak halakorik ez egiaztatu) eta arrazoi hori dela-eta sarri arnasa hartu ezinik etxean geratzen dela dio. Ikastetxeko zuzendaritzak Danielek duen gaixotasuna ez duela ulertzen dio. Bestalde, Daniel oso adin txarrean dagoela dio, eta eskolan emakumeek erraz manipulatu dezaketela dio.
‎Familiako menuetan sartzen diren elikagaien gama zabala bada, haurrak aldatzeko aukera gehiago ditu, eta askoz errazagoa da plater gehiago onartzea. Aitzitik, familiako elikadura ohiturak kontsumo maiztasunari buruzko gomendioetatik urruntzen badira edo barietate gutxi badute (bi edo hiru barazki edo fruta mota bakarrik), ez da koherentea haurrarentzat denetik jan behar duela ulertzea. Haurrak etxean dituen elikadura ohiturei buruzko adibideak ia seguru markatuko ditu bizitza osorako elikadura ohiturak.
‎Denbora horretan formalki kontrajartzen bada eta zorra ordaindu behar ez duela uste badu, ahozko bista egingo da. Hitzezko judizio horretan, arrazoirik ez duela ulertzen bada, kontratua suntsiaraztea eta hura utzarazteko eguna erabakiko dira. Errentariak hamar eguneko epean uzten badu etxebizitza, baina zor duen dirua itzultzen ez badu, prozesuarekin jarraituko du demandatzaileak hala eskatuta, zor zaion dirua berreskuratzeko.
2012
‎Seme alaben sufrimendurik txikiena onartu ezin duten gurasoez hitz egin digu. Sasoi bateko" utziozu negar egiten, ona da-eta" gisako esaldien kontrara, haurraren samina gaizki daramate, umeak angustiarekin bizi duela ulertzen dutelako, eta ez ikasketa prozesu moduan," baina haurrari ez badiozu uzten sufritzen eta frustrazioa sentitzen, ez diozu uzten bere kabuz ikas dezan egoera ezkorrei aurre egiten". Adimen emozionalaren, liburuen eta informazio burrunbaren aroan, psikologo eta hezitzaileak hein batean erantzule izan daitezkeela aitortu du Ochoa de Aldak.
‎Jose Elorrieta (ELA) eta Diez Usabiaga/ Arnaldo Otegiren arteko" batasuna" edo elkar ulertzea gakoa da, bi kultur sozio-politiko historiko horien arteko akordioa beharrezkoa da, Euskal Herriak subiranotasun bidean aurrera egiteko. Subiranotasunak inoiz baino gehiago burujabetasun ekonomikoa behar duela ulerturik ere. Ados zaude?
‎Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, berriz, Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiari «argi eta garbi gaitzesteko» eskatu dio. Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak jakinarazi du ezker abertzaleak ez duela zerikusirik horrelako gertakariekin, eta esan du ez duela ulertzen zergatik tematzen den Eusko Jaurlaritza ezker abertzalearengana jotzen halakoak gertatzen diren bakoitzean. Aralarrek ere «errotik» gaitzetsi du edukiontziak erre izana.
‎Zinemaldiaren erabakia, beraz, oztopoz betetako bide bateko azken harri gisa ulertzen dugu. Eta gaude, euskal gizartearen zati handi batek ez duela ulertuko zergatik ukatu zaion denona den marko batean espektatiba handiak sortu dituen film bat ikusteko aukera. Izan ere, azken buruan, herritarrek izan behar dute, eta ez beste inork?
‎Kalumniaedo irain delituetan kaltearen konponketak epai kondenatzailea argitaratzea edo zabaltzea ere barne hartzen duela ulertzen da. Delituengatik kondenatua izan denaren kontura argitaratu edo zabalduko da epaia, epaile edo auzitegiaren ustez kaltea konpontzeko epe eta erarik egokienean, eta bi alderdiek esan beharrekoa entzun eta gero.
‎Behin txostena balioetsi eta gero, espetxe zaintzarako epaileak erabaki dezake zigorra zentroan bertan betearaztea, zigortua beste zentro batera eramatea, bertan betearazpena buka dezan, edota zigortuak zigorra urratu duela ulertzea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
edun 131 (0,86)
ukan 117 (0,77)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia