Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 109

2000
‎Gauean, berriz, Andoni Aizpururen beraren esanetan, egunean zehar gertatutakoari buruz bestelako ikuspegia azaltzen ahaleginduko dira, bigarren irakurketaren bila alegia, batzuetan tonu umoretsu eta zirikatzailean, beste batzuetan serio eta sakonago. Orokorrean, eguerdiko atalak goizeko martxa jasoko duela esan genezake, eta gauekoak, bere aldetik, hortik aurrerakoa; lehena bat batekoagoa izanen dela, eta bigarrena sakonagoa, nahiz eta bietan dekoratu zein gaiak beretsuak izan. Hala ere, bada jorratutako gaietan bien arteko ezberdintasunik eta horrela, eguerdian" telebista lokalen zapina" ikusteko aukera dugu eta baita EITBren 18 urteak aprobetxatuz" etxeko" pieza zahar eta bitxiren batzurekin gozatzeko tartea ere.
‎Orokorrean, eguerdiko atalak goizeko martxa jasoko duela esan genezake, eta gauekoak, bere aldetik, hortik aurrerakoa; lehena bat batekoagoa izanen dela, eta bigarrena sakonagoa, nahiz eta bietan dekoratu zein gaiak beretsuak izan.
‎Maila psikobiologiko batean, atxikimenduak espeziearen eboluzioko egokitzeaislatzen duela esan dezakegu, haurren biziraupen ahalmenak areagotzeko moduaizanik (Bowlby, 1980). Atxikimendu mota ezberdinak dira genetikokipreselekzionaturik dauden portaeren aldakuntzak, atxikimendu irudi zehatzbatekin haurrak izan duen experientziaren ondorioz (Crittenden, 1988).
‎Lehen esaldian, fokalizatutako elementua aditzaren aurreko sintagma da; bigarrenean aditza bera. Honen ondorioz, azentu lexikalik ez dagoen kasuan, galdegaiakesaldiaren osagai kopurua mugatzen duela esan dezakegu, hots, galdegaia aditzaurrekoa denean, esaldiak osagai bi edukiko ditu eta, galdegaia aditza bera denean, osagai bakarra.
2001
‎Honen guztiaren ondorioz, gaur egun bainuetxeetara hurbiltzen den bezero motak antzinako nobleziarekin zerikusi gutxi duela esan genezake. Batetik askotan dirulaguntzen bidez hurbiltzen diren pertsona nagusiek bezeria potentzial nagusia izaten jarraitzen dute, batez ere astean zehar eta denboraldi baxuan, baina Raimundo Azpilikuetak argitzen digun bezala," asteburua eta oporrak heltzen direnean hau jende gaztez betetzen da, hirietako presa eta estresetik ihesi; izan ere, beraiek dira mundu hau deskubritzen ari direnak eta ilusionatuen daudenak, paradisua iruditzen zaie; imajinatu, duela urte batzuk hemen haurtzaindegi bat jartzea zorakeria irudituko zitzaigukeen, eta jadanik abian dago".
‎Bailarak oraindik zenbait hutsune ageri ditu ekonomikoki, hala nola erosketak egitera inguruko herrietara joan behar izaten dela, baina orokorrean Lea ibarrak iraultza handia ezagutu duela esan genezake, hau da, bere etorkizuna inoiz baino argiago ikustea, baina aldi berean bere izaera eta nortasuna gordetzea ahalbidetu izan dion bilakaera sakona alegia. Orain leatarrek euskal herritar eta kanpotar guztiak beren berpizkundearen lekuko izatera gonbidatu nahi dituzte, bide batez turismoaz baliatuz bertako bazter lasai eta ederretaz goza dezaten
‎Eta bitaminarik ez duela esan dezakegu.
‎Erreserbako ardoa bezala, edalontzia goraino bete gabe, kalterik egin ez diezaion. Anbulantzia garbitzean aurkitu duela esan lezake, besterik gabe. Gero, inork ez dakiela, egun pare baterako bereganatu duela aipatu beharrik ez luke izango.
‎Senarrak eta beraren etxekoek –emaztea erre, urkarazi edo irato egin badute–, epailea, medikua eta polizia igurtzi egiten dituzte, emazteak bere buruaz beste egin duela esan dezaten.
2002
‎Eraikinaren hormetan mozarabe estiloko hiru argiko leiho polit bat ageri da. Orokorrean, bista ederreko inguruneak baselizaren xumetasuna nabarmentzen duela esan genezake
‎Horiek guztiek arazoaksortzen dituzte unibertsitatearen kudeaketan. Adibidez, unibertsitate aurrekoikasketan euskarak izan duen garapenak ez du beharrezko egokitasunik izanunibertsitate publikoan, eta 15 urteko atzerapena duela esan dezakegu, oro har.Horrek irakasleriaren desegokitasuna ekarri du, irakasle soberakin handia sortuz.
‎Erakunde erantsien printzipioarekin, presoa kartzelatik ateratzerakoan kontrolpean jarraitzeko modua bilatzen da eta honek ere garapen handia jaso duela esan dezakegu. Erakunde erantsi hauek batzuetan administrazioak berak eskaintzen dituen etxeak dira, baldintzapeko askatasunak irauten duen garairako egokituak direnak (parole edo probation houses), nahiz eta beste hainbatetan presoekin lanean diharduten gobernuz kanpoko erakundeek kudeatzen dituzten, kasu hauetan, erakunde hauek kontrolerako mekanismo baino presoaren integrazio sozialerako bitarteko diren arren.
2003
‎Oskillasoren hamarkada horretako literaturgintza eta euskalgintza Kurl elaberria argitaratzeak irekitzen badu, aldikada hori EuskaltzainKurloiak nobelaren azala, egileak berak egina. 1962 diaren Arantzazuko kongresuak (1968) zarratzen duela esan dezakegu. Orain argitara dakargun Euskaldunak Madrilen elaberria ere, nahiz hurrengo hamarkadan lehiaketa batera bidaltzeko egiten dion sarreran dioenetik edo 1984an aurkeztu zuelakoa dugu, agirien faltaz buruz kalkulatu behar dugu eta, hirurogeiko hamarkadakoa delako susmoa dugu, zein urtetakoa den zehatz esaterik ez dago baina.24 Lehiaketarako alean" Irakurleari" egiten dion sarreraidatzian, bizkaiera eta batua nahaste darabiltzala, beren beregi diosku:
2004
‎Ideia Gibraltarreko Itsasartean sortu zen, Enara Markos, beste kidea eta ni zetazeoekin lanean ari ginenean, bertan garatutako ideia Kantauri itsasora ekartzea posible zela ikusi genuen. Gure proiektua berria da, urtebete inguru duela esan dezakegu.
‎Hain zuzen ere, 1984an, 20 urte beranduago, Azpeitiko Antzerki Topaketetan sumatu zuenez, Hegoaldeko ikuslegoak ez zuela ulertzen Iparraldeko euskara. Beste hogei urte beranduago darabiltzagun erreferenteak direla medio mugaren eraginak handitzen jarraituko duela esan genezake. Ondorioa euskara batu bi izango ote dira?
‎Nolabait ere, lan merkatuaren logikapean eratutako kultura trebakuntza transmititzea zegokion ikastetxeari, lan baldintza horiek legitimatuko zituzkeen ideologian oratutako gizaki moldea sortzeko. Nazionalismoaren auzian ere, halaber, beste horrenbeste egin duela esan genezake hezkuntzaren zizelak: hain zuzen, botere nazionala bere eskutik zeukan Estatuaren hizkuntza, kultura eta naziotasuna zilegi bihurtzeko betekizuna izan baitu eskolaren bidezko ideologia lanak.
‎Hau da, egiaren bermea izango litzateke badela zerbait berez existitzen dena (ni existitzen banaiz behintzat), bat dena, aldatzen ez dena, amaigabea, betierekoa, aldaezina, burujabea, ezagutza gorenekoa, ahalguztiduna, bera nire eta existitzen diren gainerako gauza guztien (egia bada existitzen direla) sortzailea delarik. Egia esan, Descartesek horrela kristautasunaren akats bera errepikatzen duela esan dezakegu, errua gizakiarengan eta ez Jainkoarengan ipintzean. Jainko bat, erabateko egia, bururatzen du, akatsgabea, eredua, jatorria eta sortzailea, eta gizakia horren menpekoa, akastuna eta erruduna egiten du, bera betiereko menpetasun batera kondenatuz, besteak beste erabateko egiaren eta, gura eta gura ez, borondate arrotz baten menpe egotera.
2005
‎Familiako gorabeherak tartean, Arretxek liburu honetan sentimenduetan barrena abiatu zuen bidaia. Ipuin bakoitzean bidaia geografikoaz gain, sentimenduetara bidaia egiten duela esan genezake. Sentimenduak zazpi koloretako bakoitzak adierazten ditu:
‎Batzuen artean(+ 2,) ospetsu bilakatu da eta xehetasunak xehetasun onarpen osoa bildu duela esan dezakegu. Jakina, onarpen hori ez da gertatu autoritatea daukatenen artean eta arlo honetan zain segitzen dugu.
‎Hizketa ekintza ezberdinek, gorago esan bezala, gizabanako ezberdinen edota giza-talde ezberdinen singulartasun historikoa islatzen dute eta, zentzu honetan, hizkuntza bakoitzak beti zerbait berria ekartzen duela esan dezakegu.
2007
‎Baina jo dezagun arauak, harago joz, enpresaburuak gutxieneko zerbitzu horiek zein langilek egin behar dituen modu esklusiboan izendatuko duela ezartzea. Kasu horretan, badirudi greba eskubidea modu garrantzitsuan mugatuta egongo litzatekeela eta greba eskubidea egikaritzen duten langileen interesak ukituta geratuko liratekeela enpresaburuaren esku utziko balitz erabakitzea gutxieneko zerbitzu horien ardura zein langilek duten; beraz, garapen arau horrek greba eskubidearen funtsezko edukia urratzen duela esan dezakegu, eta hori dela eta, konstituzioaren aurkakoa izango litzateke.
‎Hori dela bide, Konstituzioaren interpreteak konstituzio arauen esangura interpretatzeko irizpideak ditu eta partikularrek eta botere publikoek jokabide eta erreferentzia jarraibideak dituzte jarduteko eta Konstituzioaren eduki desberdinak garatzeko. Konstituzio Auzitegiak legeen hitzaurreei buruz hitz egitean esandakoaren parafrasia eginez, balio arau-emailerik ez duela baina Konstituzioa interpretatzeko balio duela esan dezakegu (KAE hauek: azaroaren 12ko 36/ 1981, urtarrilaren 28ko 1/ 1982, azaroaren 4ko 62/ 1982, ekainaren 26ko 82/ 1986).
‎azaroaren 29ko 70/ 1982, martxoaren 13ko 40/ 1985, eta uztailaren 29ko 98/ 1985). Horrek proiekzio bikoitza duela esan dezakegu: banakakoa (eskubide hauek biltzen dira:
‎Hitzaldia Agustín de Argüellesek egindakoa izan arren, Cádizko Gorteen iritzi kolektiboa adierazten du eta konstituzio testuaren azalpen eta justifikazio luzea da. Ezaugarri nagusiei dagokienez, lehenengo eta behin, jatorria zalantzarik gabe herrian duela esan dezakegu, Espainiako nazioa baita, Gorte «nagusi eta apartekoen» bidez, bere buruari Konstituzioa ematen diona, beste inongo boterek parte hartu gabe (erregeak ez zuen idazketan parte hartu eta Erregeordetzak, erregea Espainiatik kanpo baitzegoen, testua argitaratu besterik ez zuen egin). Bigarren, konstituzio oso luzea da, izatez, 384 artikulu zituenez, Espainiako konstituzio historiako luzeena da?; atal organikoa du (hau da, konstituzio organoen arauketari buruzkoa), nahiko ondo sistematizatuta, baina oinarrizko eskubideen arauketa barreiatuta dago eta testu osoan ikus daiteke.
‎Beraz, neurri batean, prentsa bulegoak ideologia bat gizarteratzen duelaedo gizarteratu nahi duela esan dezakegu...
‎Gizarte erantzukizuna irudi kontua ere ba da. Gizarte erantzukizunak, beraz, komunikazio korporatiboaren esparruan asko eragiten duela esan genezake, inpaktu handia duelako.
‎Kanta herrikoiak biltzen dituztenek beti esan ohi dute ez dela gauza bera leku batean edo bestean melodia bat jasotzea eta desberdintasun nabariak daudela kanta berbera gazte edo heldu bati entzuterakoan.Gaur egungo euskal musika tradizionalak edo herrikoiak, bigarrenaren ildotik jarraitzen du. Euskal musika bizi bizirik dago eta osasun ezin hobea duela esan dezakegu, egunero berritzen baita. Badirudi musika honen bilakaera inork ezin dezakeela gelditu.
2008
‎Matuteren ustez, gizartea adierazi, hitz egin, berba erabili behar du, hau baita elkarrizketa bideratzeko modurik egokiena. Zentzu horretan, Kontsulta Legearen asmoa bikoitza zela adierazi du; alde batetik, gizarteak ozen eta argi ETAri ezetz esan ziezaion eta, bestetik, elkarrizketarako mahai anitza nahi duela esan zezan.
‎Bost baldintza horiek betetzen badira, herrialde batek behar adinako gobernagarritasuna lortu duela esan dezakegu. Herrialde garatu askok ez dituzte denak betetzen, eta garabidean dauden herrialde batzuetan, berriz, baldintza guztiak betetzen dira.
‎Komunztadurak, hortaz, hedapen desberdina duela esan genezake. (36) a. [[pastel (aren)] erdia] lizundurik zegoen.
‎Lehen aukera imajina dezaket, pelikula anitz ikusi ditut. Esaterako, mutilak maleta lurrean utzi, eta, lasterka, neskaren besoetara salto egiten duela esan dezagun. Bigarren kasuan, masailean bi musu eta begirada hotzak imajina ditzaket.
2009
‎Norak segundo baten arnasa hartu du, segundo bakarra baitauka deitu duen entzuleak zer esan lezakeen neurtzeko. Zoroa izan liteke, haserretuta bizi diren horietako bat, irratia etxea dela uste duen berbalapikoa, suizidatu nahi duela esan lezake edo biluzik dagoela edo emaztea oraintxe hil duela edo ez dakiela taxistaren telefonoa eta ea emango dioten. Goizaldeko ordu biak dira ia, jaikita daudenak egunak exiliatu dituenak dira, iheslariak, insomneak, mozkorrak eta poetak.
‎Saiakera horiek guztiak alperrikakoak direla erantzungo didazue zuetako askok, gizartea anestesiatuta bizi dela argudiatuz. Bada, hori horrela pentsatzen dutenak askotxo direla dakidan arren, saiatzeak merezi duela esan dezakete beste askok. Nik neronek bestela, herritar modura, udal aurrekontuaren eztabaidan dena lanbrotute ikustot.
‎Izugarrizko lorpena izan da, egun jendea kontzertuetara zenbat mugitzen den ikusita. Gainera, bi ordu eta erditik gora jotzen aritzeak eta guztiak emateak ikuslegoan satisfazio osoa lortzen lagundu duela esan dezakegu.
‎Garatek, bada, Rudolf Giuliani alkatearen aurreko New Yorken (irudiaren) erretratua egiten duela esan dezakegu. Hiri honen inguruan euskal literaturan idatzitako beste kronika liburua Harkaitz Canoren Piano gainean gosaltzen da, eta interesgarria litzateke egiaztatzea, azterketa imagologiko konparatistiko bat eginez, bi liburuek zeinen era diferentean irudikatzen duten hiria eta zeinen idazkera diferentea darabilten, halaber.
‎DBHn ehuneko 35 hartzen dugun bitartean, Haur Hezkuntzan ia ehuneko 45 hartzera iristen gara. Datu horiei erreparatuta gure proiektuak benetan etorkizun oparoa duela esan genezake. 2002tik aurrera gure sarean sartu diren hogeita zortzi kooperatiba berriek ereduaren hazkundea berresten dute.
‎Urte anitz daramatza Margollesek bizitzaren etenunetan izaten diren egoerak, usteak eta ospakizunak aztertzen, horren dimentsio soziala ikertu nahian. Hala ere, bere lana ez da materialki tetrikoa edo desatsegina; dimentsio psikikoarekin lan egiten duela esan genezake. Esate baterako, oso iskanbilatsua izan zen Vaporización izeneko lana, izan ere, erakusketa gela batean sartu eta uraren lurruna soilik aurki zitekeen.
‎Nietzscheren pentsamenduak influentzia zuzena bi eremutan (batez ere) izan duela esan dezakegu, modu batera edo bestera: nazismoan eta XX. mendeko pentsalari frantsesengan.
2010
‎...atu interesgarri bat erakusten digu, hots, familia elebidunen kopurua jaitsi egin da, eta familia erdaldunen kopuruak gora egin du, %25, 6tik %33ra hain zuzen ere. horren guztiaren ondorioz, eta sektoreka banatu eta segidan emango ditugun datuak ere kontuan hartuta, galiziera indar handiz barneratu bada ere kultura, politika eta antzeko sektore ofizialetan, sendi eremuan oraindik ere atzera egiten duela esan dezakegu, eta hiriguneetako erdieta goi mailako klaseetako haureta gazte eremuetan garrantzirik gabekoa dela ia ia. galiziako Xuntan izan diren gobernu ezberdinek egindako hizkuntza politika gogogabeak (galizierarekiko beligerantea ez esateagatik, gaur egun gertatzen den bezala)" galizieraren eta gaztelaniaren arteko bizikidetza elebiduna" bultzatu du; baina galizieraren erabilerar...
‎Datorrena datorrela, Obamak bere aurrekoek lortu ez dutena lortu duela esan dezake. Eta estatubatuarrek irabazleak gustuko dituztela kontuan hartuta, baliteke hurrengo asteetan haren ospeak gora egitea.
‎Horregatik, datu base horren inguruko xehetasunak ezagutzeko, beregana jo dugu. 1994 urtean osatzen hasi zen, beraz oraindik adingabea baina informazioagatik erabateko heldutasuna duela esan dezakegu. Bertan txirrindularitzaren historia datutan aurki ditzakegu:
‎Orain arte ikusi dituen bele guztiak beltzak direnez, bele guztiak (hau da, orain artekoak eta etorkizunekoak) beltzak direla uste du Mikelek. Bele guztiei buruzko uste hori berria da, eta indukzioz eskuratu duela esan dezakegu.
2011
‎Erantzuna, erabakia, mehatxua, kalifikazio agentzien esku dago. Uste badute finantza erakundeek bigarren erreskatean ez dutela parte hartzen haien borondatez, edo haientzat kaltegarria den neurri bat hartzera behartzen dituztela, Greziak porrot egin duela esan dezakete. Arrisku hori saihesteko asmoz, Frantziako Gobernuak akordioa lortu du herrialdeko finantza erakunde nagusiekin, Greziaren balizko bigarren erreskatean parte hartzeko moduaz.Mundu osoko finantza erakundeek milioika euro dituzte Greziaren zor bonuetan.
‎Kontzertuetan ere, nagusiki erdara erabiltzea ohiturak dakarren inertziaren arazoa da. Arrasaten, musikaren munduan, inertziak erdararen alde jokatzen duela esan genezake, gazteek dioten moduan, inguruko zenbait herritan gertatz
‎Marseillako hiriak ia beti inguruan ibiltzen den bizilagun bat duela esan dezakegu. Mistral deitzen da.
‎Ondoren, Vi+ 15 V era konektatu; berriz ere neurketak egin, eta taulan jaso. Emaitzak ikusita, Q1ek kommutazioan lan egiten duela esan genezake. Zergatik?
‎Terapian lortutakoa denboraldi batez gordetzeko gai bihurtzen denean pazientea eta autonomia handiagoa lortzen doan neurrian, terapia saioen artean tarte handiagoak uzten joan liteke terapeuta. Azken batean, pazientea terapia gabe denbora luzez egon daitekeenean, mendetasunaren arazoa gainditua duela esan dezakegu. Pazienteak terapia uzteko beldurra badauka, terapeutak esan diezaioke berriro arazoren bat agertzean han egongo dela saio berriak egiteko prest.
2012
‎Bideozaintzako irudiak mihisean inprimatu eta nahasten ditu, horiek gainetik manipulatzen dituelarik. Nabari da aurkeztutako proiektuak ondo landuak izan direla, eta irudi eta pinturaren arteko nahasketa horretan bete betean asmatu duela esan dezaket. Aspaldi zen plastikoki pintura proiektu batek ez ninduela erakartzen; kasu honetan, Grazeneak lortu du.
‎arrosak, tea, petrolioa... baina ia beti lur usain ukitu berezi batekin. Azidotasuna ere nahiko nabarmena izaten du; eta alkoholari dagokionez, graduazio ertainekoa eta oxidatzeko nolabaiteko erraztasuna duela esan genezake. Sangiovesearen ezaugarri aromatikoek aniztasun handia dute, mahatsa hazten den tokiaren araberakoa.
‎Orain arte aztertu ditugun emaitzen arabera, euskararen erabilerak oro har aurrera egin duela esan dezakegu. Gaur egun duela 20 urte baino lagun gehiagok erabiltzen du euskara.
‎Leku batzuetan, oso ahul dago, beste batzuetan osasuntsuago eta hainbatetan (arnasgunetan), lehen begiradan behintzat, aski osasun onean dagoela esan genezake. Hori bai, gorputz atal guztiak elkarlotuta eta elkarreraginean dauden bezala, han hemengo hiztun taldeak euskararen hiztun elkartea osatzen duela esan genezake, horiek ere elkarlotuta eta elkarreraginean. Eta zati baten osasun ahuldadeak, baduela zerikusia gorputz elkarte osoaren osasun ahuldadean.
‎Bi egitura horiek meningeek inguratzen dituzte, eta horien geruzen artean, likido zefalorrakideoa dago. Beraz, NSZ ingurune likido batek babesten duela esan dezakegu.
‎Azurmendiren pentsamenduaren erdigunean dago erlatibismoaren defentsa.Zuzenean joango naiz problemetara, zeharbiderik gabe. Pentsamendua dogmatismoakbahitua duela esan dezakegu, loturak bilatzen ditu askatasuna bilatu beharrean.Joxek, erlatibismoa loturetatik askatzeko txerto gisa erabiliko du beti. Arazoa da, ordea, erlatibismoa, clichetzat hartzen dela gaur egun, eta desitxuratu.
‎Azurmendiren pentsamenduaren erdigunean dago erlatibismoaren defentsa.Zuzenean joango naiz problemetara, zeharbiderik gabe. Pentsamendua dogmatismoakbahitua duela esan dezakegu, loturak bilatzen ditu askatasuna bilatu beharrean.Joxek, erlatibismoa loturetatik askatzeko txerto gisa erabiliko du beti. Arazoa da, ordea, erlatibismoa, clichetzat hartzen dela gaur egun, eta desitxuratu.
‎Eta baten batek esan dezake hori guztia egia izanik ere, munduko gainontzeko lurraldeetan giza eskubideak, askatasuna eta bizitza mailan egoera tamalgarriagoan bizi direla, eta ez dugula daukagunaz kexatzerik. Horien alde Europako biztanleriak beste hainbat lekutan ez dagoen heldutasun bat eskuratu duela esan nezake, baina ez dezagun ahaztu heldutasun hori hainbat gerra eta iraultza odoltsuren irakaspen garratzaren ondorioz egundoko ahaleginez eskuratu dugula, eta ez gure estatu zapaltzaileek edo orain goraipatzen den Europar Batasunak erdietsirik, haiengatik balitz oraindik erdi aroan geundekeelako.
‎Kapagorri Frantziako parlamenturako hautatu duten diputatu gorri bat da, eta Euskal Herriaren egoera hobetzeko mirari bat eszenifikatzea bururatzen zaio: neska bat, Elorri Bazterre, konbentzituko du Ama Birjina ikusi duela esan dezan. Hortik aurrera, erromesaldiak hasiko dira miraria gertatu den lekura; diruaren jarioa barra barrakoa da; basilika, hotelak eta putetxeak eraikitzen dituzte bertan.
2013
‎Immigrazioak izan du horretan eragin zuzena, etorkinek Kataluniara etortzean hizkuntza ere bere egin dutelako. Urtetik urtera jende gehiagok hitz egiten duela esan genezake, indartzen ari dela. Egia da puntu beltzak ere badaudela gizartean, guztia ez dago egoera paregabean; argi dago, baina herritarren %96 inguruk ulertzen dute hizkuntza.
‎Aldagai ez finantzarioen artean, EFQM ereduan oinarritutako kudeaketa kontrolerako sistemak hezkuntzaren kalitatearekin lotutako aldagai ukiezinak ere neur ditzake, modu kualitatibo batean bada ere. Ondorioz, hezkuntza erakundeak bezalako izaera soziala duten erakundeen kasuan (publikoak nahiz pribatuak), EFQM ereduak helburu sozialen eta ekonomikoen arteko oreka bermatzen duela esan genezake.
‎kantxak digestio astuna edo digestioa egiten duela. Zakurrean «otoitz egiteko jarrera» batek indigestioa jasaten duela esan dezake. Horrela deitzen da txakurra musulmanen antzeko posizioan jartzen delako, otoitzean dituen eragozpenak arintzeko.
‎Gaur egun, Can Ricart Bartzelonako erdigunearen parte da, Glories eta Besòs auzoen erdibidean, Poblenou auzoan leku estrategikoa du. Horrela, eraikin industrial honek ondare balio handi bat edukitzeaz gain, hirigintzaren ikuspuntutik potentzial izugarria duela esan dezakegu hirian duen kokapenagatik.
2014
‎Senarra tomateekin kezkatuta dago, ordea. Aldameneko baratzeko tomateak erdoilak erabat janda daude eta Aizpuruak zorte ona izan duela esan dezakegu, erdoilaren kontrako erremedioa gaur baino lehen behin bota diela kontuan hartuta. Erdoilak hartutako hostoak kentzen ari dela, baratzezain zaharrago bat hurbildu zaio eta, nola ez, tomatea gora eta erdoila behera hasi dira hizketan.
‎Beraz, euskararen ezagutzari dagokionean %77, 5ak euskara ezagutzen duela esan genezake.
‎Lau urteetarako, umeen gehiengoak badaki kopuruak konparatzen dituzten hitzekin kontatzen. Zuhaitz bat beste bat baino handiagoa dela edo katilu batek beste batek baino zuku gehiago duela esan dezakete. Badakite, gaileta bat izan eta beste bat jasotzen badute, lehenago baino gaileta gehiago izango dituztela, eta, gaileta bat beste ume bati ematen badiote, badakite gaileta gutxiago izango dituztela.
‎Gure egunerokotasunaren eta errealitatearen eraikuntzan, hainbat arlotan, diseinuak duen inpaktua eta eragina jakina da eta horrek gizartean leku pribilegiatua hartu izan duela esan genezake: " Ez dago gaur egungo bizitzan, giza esperientziari forma emateko orduan diseinua faktore garrantzitsutzat hartzen ez duen arlorik" (Pelta, 2012).
‎Horregatik sortu dituzte proiektuak ikusteko lehiaketa hauek. Dorre eta eraikin handien garaia amaitu da, edota krisiak horrekin amaitu duela esan genezake. Orain gauzak berritzeko eta proiektu txikien ordua da.
‎Baina zergatik jaso zuten hainbeste maitasun? Wotanek beregana gerturatzen du Frickak Siegmund hil dezan konbentzitzera hala esan badezakegujoan ostean; badaki bere aitaren hitza pizten, Wotanekin benetako harreman baten erabateko pribilegioa duela esan dezakegu. O, mugak daude halere, jainkotasunarekin zerikusia dutenak, zeren Wotanek bere alabari hitz egitean bere buruari hitz egitearen itxura eginda soilik jasan dezake.
2015
‎Zera dio: ezkutaturiko ordenagailu batek gizaki batek eginiko galderei erantzuten badie eta gizakiak ezin badu bereizi erantzunak eman dituena gizakia ala ordenagailua den, orduan makinak froga gainditu du eta pentsatzeko gaitasuna duela esan dezakegu. Kontua orduan diseinuan datza; horrelako ordenagailu batek imitazioaren jokoa joka dezan nola diseinatu jakin behar dugu.
‎Ez du ahaztu koplen joko ironikoa eta «Nire aitaren etxea» poema famatua ere bigarren alde honetan dago. Euskal tradizioaren berrirakurketa egin duela esan dezakegu. Hitz jokoak ere errefrau tradizionalekin osatu ditu.
‎6 Hemen beste era batera da: ...tua agertzen zaio aurrean, hiru pertsonak, lehenengo haren espiritura argitasun handi handiko hodei baten eran datorren su hartzearekin, eta pertsona desberdin hauek, eta arimari ematen zaion berri-emate miragarri baten bidez, bene benetan ulertzen du hiru pertsonak substantzia bat eta ahalmen bat eta jakite bat eta Jainko bakarra direla; horrela, fedez sinesten duguna, han arimak ikustez ulertzen duela esan dezakegu, gorputzeko begien ikustez izan ez arren, irudizko ikuskaria ez delako. Hemen komunikatzen zaizkio hiru Pertsonak, eta hitz egiten diote, eta Jaunak esandakotzat Ebanjelioak dakartzan hitz haiek aditzera ematen dizkiote:
‎Artista herritarra da, eta gatazketan parte hartze zuzena du; beraz, eraldatze eraikitze prozesuan zeresana eta zeregina duela esan dezakegu. Jarrera politikoa izango luke, hortaz, baldin eta politikotzat hartzen badugu artistaren ikuspegia kontestu sozial eta historikoak lekuko gisa plazaratzea.
2016
‎Egoera gogorra da oraindik orain. Azken bizpahiru urteetan hobera egin duela esan genezake, baina askotan esaten den bezala, ez ditugu berriro ezagutuko garai emankor haiek. Gaur egungo merkatuetan, baita politikan ere zalantza handiak daude.
‎esan omen zuen jentilen buru zen agureak. Baina agindu hori mendeetan bete duen Olentzero egokitu egin da oraingo forma, nahi eta bizimodura, aire modernoagoz bada ere, lehengo jentil arima berreskuratu duela esan dezakegu. Zuhaitza ez da izango VIII. mendean san Bonifaziok bota zuen haritza, baina gehienetan, aipaturiko esanahi haietaz gabeturik, apainduria eta argizko artifizio hutsez jantzirik agertu ohi zaigu.
‎Erlijioaren autoritate absolutua gutxitua da, zientzietan batez ere. Fisikaren ikuspegitik biologiarenera pasatzen ari gara; gizarte barokotik masa gizarte industrialera; liberalismo gorakari askatzailetik liberalismo nagusitu menperatzailera eta inperialismora, etab. Darwinen liburuak ernetzen ari den paradigma berria islatzen du eta, aldi berean, horren ofizialtasuna bezala aro berrian asentatu egin duela esan genezake, pentsamenduari bide arras berriak zabalduz. H. d., Darwinen eboluzioaren teoria mentalitate kanbioaren fruitu da batetik, kanbioaren eragile bestetik.
2017
‎Hobe dugu beste botila bat hartzea edo bestela aurki gara biok oihuka. Danek edan duela esan dezakegu. Mr Quentin hor dabil beti oso bizkorra dela esaten, guk esan dezakegu txakur zartzaparrilazalea dela, gainera».
‎Estresak, berriz, hipokanpoko serotoninaren metabolitoen (5 HIAA) maila handitu duenez, bertan serotonina aktibitatea areagotu egin duela esan genezake. Estresak berak, aldiz, ez du jokaera mailan aldaketarik eragin, baina estresaren aurrean izandako jokaerak, hau da, sagu aktibo edo pasibo izateak, eragina izan du estriatuko 3 HK/ KIN ratioan.
‎Estresak berriz, hipokanpoko serotoninaren metabolitoen (5 HIAA) maila handitu duenez, bertanserotonina aktibitatea areagotu egin duela esan genezake. Estresak berak, aldiz, ez du jokaera mailanaldaketarik eragin, baina estresaren aurrean izandako jokaerak, hau da, sagu aktibo edo pasibo izateak, eragina izan du estriatuko 3 HK/ KIN ratioan.
‎Nahiz eta 2014 urtetik aurrera lurralde horien ekoizpen zientifikoak behera egin duen (ikus 3 irudia), elkarlanak gora egiten jarraitu du, Akitania Espainia datuen salbuespenarekin. Akitania Espainia elkarlanak joera irregularra aurkezten du 2008 urtetik aurrera, baina ditugun datuen argitan geldotzeko joera nahiko argia erakusten duela esan genezake. Salbuespen horren arrazoiak ezin ditzakegu jakin lan honetan erabili ditugun datuetatik abiatuta, beste ikerketa batzuen eskutan uzten dugu fenomeno hori argitzea.
2018
‎Lagunduko didazu, mesedez? Andoniri zure laguntza jasoko duela esan diezaioket?
‎Hori horrela, Tejerinak, Carbajok eta Martinezek (2012) bildutako datuetatik lokal bat izatearen grina adin txiki batetik agertzen dela ondoriozta dezakegu, errepikatzeko joera bat ezartzen delarik (argi ikusten da, nahiz eta errekurtso ekonomikorik ez izan, gazteak lokal batera sartzen direla, eta horrek fenomeno honen garrantzia azpimarratzen duela esan dezakegu).
‎Lagunduko didazu, mesedez? Andoniri zure laguntza jasoko duela esan diezaioket?
2019
‎Hori dela eta, Saizarbitoriak berriro ere, aukeraketa paregabea egin du. Horretaz gain, ironiaz beterik dagoen lan honetan, abesti honen bitartez berriro ere errekurtso hori erabiltzen duela esan genezake: haserretu eta egunak elkarri hitz egin gabe egon den bikoteak bakea egin eta besteen aurrean, ezer gertatuko ez balitz bezala itxurak egitea.
‎Deskribitzen duen egoera honek, filmean ikusten dugunaren antz handia du, eta ez da kasualitatea.Mendien eta itsasoaren artean ikusten dugun herri txiki horrek pairatzen duen egoera degradanteaHobbesek definitzen duena da: ez dago biolentzia fisikorik, baina bai izua eta etengabeko mehatxua.Zvyagintsevek egoera hori adierazten duela esan genezake, gerra egoera salatuz gaur egungo Errusian.Hau da, Zvyagintsevek nola estatu subiranoa degradatu egin den adierazten du. Akordioa usteldu da, jada ez du balio.
‎Produktuen elkartrukerik bada, honek, logikoki lanaren dibisio soziala aldez aurretik jotzen duela esan dezakegu, izan ere, nik neuk ekoizten ez dudan hori lortzeko elkar trukatzen ditut nire jabetzak gainontzeko ekoizleekin; baina lanaren banaketa soziala elkartrukearen premisa izan arren, produktuen arteko trukeak ez du lanaren dibisio soziala halabeharrez inplikatzen.
2020
‎Ainguraketa mailari dagokionez, berehalakotasun komunikatibo altua duela esan dezakegu, izan ere saio honetan hizketa gaia unean unean erabaki eta eraikitzen da hein handi batean, testuinguruko gertakari eta elementuek bideratuta. Hurrengo adibidean, elkarrizketatuak daraman gaztainaz betetako poltsa hizketa gai bihurtu eta honen inguruan dihardute:
‎bere bigarren liburua, 1971ko Nesken eta emakumeen bizitzak, nobela bezala saldu zen, izenburuazpi horrekin," a novel", ipuin ziklo bat ere kontsideratu daitekeen arren, ipuin elkarlotuez osatutako istorio bat alegia. Hots, guztiz nobela ez balitz ere, nobelarako jitea duela esan genezake. Munro ez da, alde horretatik, beraz, Txekhov kanadar bat, are gutxiago Borges ipar amerikar bat Elenak atxiki luze bat jo zion zigarroari, jarraitu aurretik.
‎Suaren erritua, suteena zehazki, bizirik dirau oraindik. Eta hirietara ere ailegatu da, bere esanahia galdu duela esan dezakegun arren. Gaur egun suteak egiten dira baina ez dakigu oso ondo zergatik.
‎Bueno, bere liburuaren argitalpena onartzerakoan Madeleinek nolabait berpiztu duela esan dezakegu.
2021
‎Zenbait adibide jarri ditu erdigunean: " Uzta oso ona izan bada, adibidez,' gehiegi' duela esan dezake kontserbagile batek, eta merkatuak ez duela ekoitzitako guztia hartuko; Errioxako edo Nafarroako ardoen jatorri izenaren kasuan ere, muga batzuk ezartzen dituzte, eta gehiago badute, jaso gabe uzten dute".
‎Beraz, gaur egun bertsolaritzak bigarren boom bat bizi duela esan genezake, baina bigarren boom horren izaera desberdina dela. Gure susmoa honakoa da:
‎87), eta etxekoak bisitatzera etortzen da urtean zenbait alditan. Ez hango, ez hemengo izatearen halako sentimendu bat duela esan genezake, eta itzultzailea atalasean dagoen pertsonaia gisa defini daiteke.
‎Bada, gurean argi dago literaturaren autonomizazioaren eskutik eta itzulpen eremuaren beraren autonomizazio erlatiboarekin bat gertatutako euskal literatura itzuliaren bilakaerak eragina izan duela literatur eremuko partaideengan. Adibidez, idazleengan 46 eragin duela esan dezakegu, Harkaitz Canoren hitzak ekarrita, idazleak ere" gero eta itzultzaileago" (2013) izateko joera nabari delako, itzulpena eta sorkuntza jarduerak gero eta gehiago bereiztekoa, alegia. Halaber, itzulpen eremuko partaideengan, itzultzaileengan, ere eragina izan du, noski, bilakabideak:
‎Aurrerago aipatuko dugun ezeztapenaren fokuaz zer diogun kontuan hartuta (§ 41.4.3d), adibide horietan bai adberbioak baieztapenaren fokua zein den adierazten duela esan genezake. RAEk (2009) ere aipatzen du ‘baieztapenaren foku’ kontzeptua.
‎Beste honako honetan, berriz, nehor horrek bat edo bakoitza esan nahi duela esan dezakegu: Gazteko usantzak iarraikitzen ohi zaitza nehori zahartzean ere (Axular); Nehori ematen dio merezien pagua (Etxeberri Ziburukoa); Ikararik egonen da nehor haren beldurrez (Etxeberri Ziburukoa); Finak deklaratu, ohi du nehoren bizia (Etxeberri Ziburukoa); Nehork bere barrena du ezagutzeko gaitzena (Oihenart).
‎Hala ere, egindako analisiak, motibazioa eta abarrak ez dituela garatzen erakusten du; are gehiago, katalizatzaile izan beharrean, zenbaitetan oztopo ere badela, ez ikasleentzat soilik, irakasleei eragiten dien zerbait dela agerian geratu baita. Jakina, baieztapen orokorra dela ezin ukatuzkoa da, eta, lekuan lekuko askotariko errealitateak dauden arren, joera jakin bat deskribatzen laguntzen duela esan genezake.
‎Norabide berean, ikerketa berriagoek urrats bat aurrera ematen dute eta AAen eta Espainiako curriculumak zehazten dituen konpetentzia kurrikularren arteko korrelazioa" Relación entre las competencias curriculuares y las Inteligencias Múltiples", gaztelaniaz eskaintzen eta aztertzen du Pallarés Dominguezek (2021: 110) bere lanean. Horrela, lotura gaur egun marko europarrean eta AAko inteligentzia edo adimen moten artean lotura zuzena eta osagarria ezar daitekeela ondorioztatzen du autoreak, eta, ondorioz, konpetentzietan oinarritutako hezkuntza ereduak argudio eta euskarri sendoa duela esan genezake.
‎Gainera, asaldura edo eritasun neurologiko batek eragindako bigarren mailako zefalea ikuspegi bikoitzarekin, muskulu kontrolik gabe eta mugimenduen koordinazioarekin (ataxia) ere gertatzen da. Belarrian min handia duen buruko min akutua otitisaren ondorio izango da ziurrenik; txantxarra badago, aho hortzetako infekzio baten ondorio izan daiteke, beharbada, haurra barailan fokalizatutako min baten ondorioz kexatzen bada, bruxismoaren edo hozkada txar baten ondorio izan daiteke, eta zurrunga egiten badu, loaren apneak eragin duela esan dezake. Zer sendabide edo medikamentuk hobetzen dute zefalea?
‎Ordutik hainbat urte igarota ere, gizakiak ez du kalkulatzeko grina galdu; are gehiago, lehen baino handiagoa duela esan genezake. Gaur egungo fisikariek Irlandako artzapezpikuak adinako grina dute kalkulatzeko noiz izan zen gure Unibertsoaren sorrera, Big Bang deitua.
2022
‎Ametsa betetzea lortu duela esan dezake Veronica Gallarinek. Izan ere, 13 urtez diseinu grafikoan lanean arituta, aspalditik zuen Sanjuandegiko Urbitarte auzuneko 8 zenbakian –behea– kokatuta dagoen saltokian bere negozio propioa zabaltzeko asmoa.
‎Bigarren fasearen hasiera 1886an kokatu ohi da, 1893ra arte luzatuko litzatekeelarik. Heldutasunerako jauzia hemen ematen duela esan genezake, literaturari dagokionean behintzat. 1886an lagunek eta ingurukoek bere lanak benetako izenez sina zitzan konbentzitu zuten, eta urte horretatik aurrera ezagutuko du benetako arrakasta, literaturatik bizitzeko modua emango diona, ez berari bakarrik, familia guztiari baizik, aurrerantzean Txekhovek literaturatik irabazitako dirutik biziko baitira gurasoak eta arreba gazteagoak.
‎bere bigarren liburua, 1971ko Nesken eta emakumeen bizitzak, nobela bezala saldu zen, izenburuazpi horrekin," a novel", ipuin ziklo bat ere kontsideratu daitekeen arren, ipuin elkarlotuz osatutako istorio bat alegia. Hots, guztiz nobela ez balitz ere, nobelarako jitea duela esan genezake. Munro ez da, alde horretatik, beraz, Txekhov kanadar bat, are gutxiago Borges iparramerikar bat –Elenak atxiki luze bat jo zion zigarroari, jarraitu aurretik– Bestetik, Munroren asmo betidanikoa nobelak idaztea izan zen:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia