Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 138

2008
‎Frantziak txandakako presidentetza du sei hilabete honetan atentatuan hil direnen familiartekoei eta zauritutakoei beren dolumina eta babesa adierazi nahi izan die. Afganistango Gobernuak Europako Batasunaren laguntza osoa izango duela ere gaineratu du.
‎Bestetik, Eusko Legebiltzarraren araudia urratu duela ere uste du abokatuak, legea irakurketa bakarreko testu gisa aurkeztu zenez zuzenketak aurkezteko aukera ukatu egin zelako.
‎Georgiako lurretan sartuak ziren Errusiako indar militar gehienak Hego Osetia eta Abkhaziara erretiratu zirela iragarri zuen atzo Moskuk. Bi lurralde horien mugaldean, baina Georgia barruan, «segurtasun eremua» sortzeko asmoa duela ere adierazi du Dmitri Medvedev presidentearen gobernuak. Georgiako presidente Mikhail Saakashvilik, ordea, ohartarazi dio ez duela inoiz onartuko horrelakorik.
‎Bere izena agertu zenez geroztik, Goikoetxeak jasan duen lintxamendu publiko eta mediatikoa ez da geratu, atzo kartzelatu zuten arte. Eta ustezko mehatxuen gainetik, ETAko kide baten anaia izateak pisu handiagoa izan duela ere esan daiteke.
‎Hori da administrazioak onartzen ez duena». Halaber, elkarte hori izateak berak Euskal Herriko Laborantza Ganbera instituzionalki sortzeko aldarrikapena mahai gainean ezartzen duela ere ez dutela onartzen uste du Berhokoirigoinek.
‎Eta kritikatu egin zituen lehengo astean Perez Nievasek hezkuntza alorrean iragarritako aurrekontu murrizketak. «Onartezinak» direla salatu zuen, eta kontseilariak «arinkeriaz» jokatu duela ere aipatu zuen.
‎Hala eta guztiz ere, atal hori irakurtzea ez dela beharrezkoa jakinarazi du egileak. Dena dela, jakin mina duen irakurleak bitxikeria bat baino gehiago aurkituko duela ere argi utzi du idazle eta kazetari donostiarrak.
‎Horietako bat bera ere agertu ez zela ikusita, Olasagarre harrituta agertu zen, eta bere gonbidapenari ezetz esateko posta elektronikoz bidali zizkioten erantzunak irakurri zituen: gaiarekiko interesik ez zutela adierazi zuten batzuek, Donostiara joateko gogorik ez zuela beste batek («ez zait bidaiatzea gustatzen», zioen ironiaz), euskal gatazkarekin zerikusirik duen ezer jakin nahi ez duela ere aipatu zuen beste batek, «nik nahikoa lan dut egunero bizkartzaina eraman behar izatearekin», zioen. Lau gonbidatuetariko bat bera ere agertu ez zela ikusita, harrituta eta atsekabetuta agertu ziren Juanjo Olasagarre eta Inazio Mujika.
‎«Erabakia errespetatzen dugu», esan du behin eta berriz EAk hauteskundeetara EAJrekin koalizioan ez aurkeztea erabaki izanari buruz. Ezezkoa «penaz» hartu duela ere onartu du Urkulluk. Beti izan dela koalizioaren aldekoa, orain ere hala dela, eta euskal gizarteak ere hori nahi duela uste duela.
‎Emakumearen esanetan, harremana okertuz joan zen hasieratik. Gizonak beste gizon batzuekin oheratzera behartu izan duela ere salatu du. Prostituzioan sartzera behartzeko, gizonak egunkarian iragarkiak jarri zituela adierazi du emakumeak, eta haren beldurra zuela eta «jazarria» sentitzen zela gaineratu du.
‎Jakina zen PP bulego bila ari zela, eta Maria Dolores Cospedal PPko idazkariak atzo jakinarazi zuen alderdiak hartu duela egoitza, egokitze lanetan ari dela, eta ostiralean irekiko dituela ateak. Mariano Raxoi PPko presidenteak inaugurazio ekitaldian parte hartuko duela ere azaldu zuen.
‎Chavezek kanpaina sutsua egin du azken horretan, eta Rosalesen aurka jardun da hauteskundeen atarian. Irainekin zuzendu zaio Chavez Rosalesi, eta preso hartuko duela ere mehatxatu dio. Ez dio askorako balio izan ordea; izan ere, oposizioko Pablo Perez izango da Zuliako gobernadore berria eta Rosales Maraicaboko alkate.
‎Ipar Kivuko gobernadore Julien Paluka prest agertu da gerrilla tutsiaren buruzagi Laurent Nkundarekin aurrez aurre negoziatzeko. Kongoko Gobernuak aukera hori begi onez ikusten duela ere argitu du Palukak: Nkundak deitzen badit, berehala berarekin negoziatzeko prest nago.
‎Noek uholde nagusia ekiditeko egin bezala, Goirizelaiak ere arka bat eraiki du ikasleon uholdea ekiditeko. Hiztegiko sinonimoak erabiliz, ontzi bat edo kutxa bat eraiki duela ere esan genezake. Noek animaliak babestu nahi zituen, eta Goirizelaiak, berriz, bere negozioaren partaide direnak.
2009
‎EMFk euskal mendizaletasunaren zerbitzuan lan handia eta ordezkaezina egin dezakeela uste dut, eta bide horretan ahalegin bat egitea merezi duela ere bai. Pertsonalki bizi dudan unea federazioko presidente kargua hartzeko aproposa dela uste dut.
‎Argentinarrak komeria asko ditu joko antolatzaile txiki eta biziekin, aintzat hartzeko moduko datua da hori. Baita McDonaldek burua Gasteiztik kanpo duela ere. Nonbait edukiko duelako, ez da txarra, Baracek non duen ere ez dakielako.
‎Vadocz hungariarra ariko da euskarri bikoitzean Uhartekoaren partez, eta Pandianiren atzetik Santi Ezquerro ariko da. Hector Fontek ere bere herrira itzuliko da Osasunako erdilaria punta erdiko lanak egiteko aukera baduela esan zuen Camachok atzo hedabideen aurrean, baina Ezquerrorekin egin zuen proba, eta bere ezaugarriengatik Ezquerrok hasieratik jokatuta ordezkoen artetik irtenda baino ekarpen handiagoa egiten duela ere esan zuen Camachok.
‎Euskal Herritik kanpo ere ospe handia duela ere gaineratu du Herrerak. Internet bidez kontzertuetako sarrerak saltzen ditugu, eta eroslea nongoa den jakin dezakegu.
‎Aldaketa politikoa eta soziala beharrezkoak direla ohartarazi dute LABeko kideek, baita langile mugimenduak borroka fase berria abiatu behar duela ere. Baina, horretarako, estrategia berritu behar dela esan du Etxaidek:
‎Entzun zuten lehen aldian, euskarari zeren itxura eman zioten galdetzean, mota guztietako erantzunak jaso omen dituzte: Afrikako hizkuntza batena, hungarierarena... baten batek extralurtarrena ematen duela ere esan digu.
‎Txosten horretan azpikontratatutako 400 langile kaleratzeko asmoa duela ere aipatu du sindikatuak. Enpresa gehienak Sidenorreko lantegietan lan egiteko sortuak izan direla kontuan hartu behar da.
‎Caparrosen taldeak itzela egin dezakeela esan da behin eta berriz. Neurri batean egin duela ere esan daiteke, bi hamarkada pasatxoren ostean Espainiako Kopako finalerako txartela eskuratu baitu talde bizkaitarrak. Ez dauka meritu makala.
‎Uda batzuetan urik gabe egon izan dira herri horietako batzuk, udaberri edo negu lehorrak izan direnean. Oria ibaiaren emaria eta ur kalitatea hobetzeko balioko duela ere espero dute.
‎Enplegu politika aktiboen transferentzia eskatuko duela ere adierazi du Lopezek. Aurrerapauso bat iruditzen zaizue?
‎–ETA Batasunak? hauteskundeetara aurkezteko intentzioa izan duela frogatutzat eman du, eta baita Europakoetara aurkeztu nahi izan duela ere. Estatuko alderdiekin koalizioan aurkezteko intentzioari buruzko frogarik ez duten arren, aurreko bozetan gertatu dena ikusta, Europakoetara aurkezteko, zirrikitu bakanetako bat?
‎Zuzeneko emanaldi bat ez dela txat bat izan behar dio McSpurren ek, baina batzuetan irtendakoak horren antza duela ere nabaritu izan da. Adibidez, asteazkenean Kopako partidan ibili zen internuta euskaldun batek.
‎Osasunak talde handien aurka Ligako talderik ahulenen aurka baino hobeto jokatu izan ohi duela ere egia da, nolanahi ere, eta Camachok hori ere gogorarazi zuen atzo, agerraldian.
‎Bi aukera horietakoren bat hartzen ez dutenentzat,, legeak ezarritako kalte ordainak baino handiagoak? emango dituela dio Dowk, baita beste lanen bat aurkitzeko laguntza zerbitzua eskainiko duela ere. Behin lantegia itxi eta instalazioak desmuntatu ostean, lurren drainatzeak egingo dituela ere jakinarazi du.
‎emakumeek botoa ematea?, dio Diskriminazioaren Kontrako Emakumeen Koalizio Mugimenduko buruetako batek. Erregimena irekitzearen aldeko beste hautagaiak, Mehdi Karroubik, agindua du baita buruzapia eraman beharra kendu egingo duela ere, baina ez du irabazteko aukerarik.
‎Gainera, ospitale pribatu eta publikoetan, transexualek haien generora egokitutako geletan egoteko eskubidea izango dute. Halaber, osasun arloko proposamenez gain, administrazioak transexualekiko diskriminazio positiboa sustatuko duela ere aipatzen da, lan eskaintzei dagokienean, esaterako.
‎Askok 2 planoan jarri arren, estropada bikainak egin ditu Mutrikun eta Orion, eta zorte apurren bat badu, oilarren bati gandorra zimurtuko dio. Pedre, a ongi ibiliko dela eta Arkotek sufritu egingo duela ere entzuten da. Bi galiziarren berri handirik ez dago.
‎Basarrirekin batera La Voz de Guipuzcoa n irratsaioa egin ohi zuen emakume euskaltzalearen historiala jorratzen hasiko zitzaigula, alegia. Tira, zer kontatzen duela ere, beti zaigu gozagarri Elortzaren gisako baten euskarazko berriketa.
‎Ildo berean, uda baino lehen, ETAk, estrategia politiko armatu eraginkorra? finkatuko duela ere esan zuten.
‎Hainbat lagunek biktima auto batean sartu eta berehala alde egin dutela adierazi dute lekukoek. Laguntza eskatzeko astia izan duela ere gaineratu dute iturri horiek. Hildako kazetarik 50 urte zituen eta Txetxeniako lehen gerra hasi zenetik tortura, bahiketa eta hilketa kasuen berri ematen jardun du urteetan.
‎Egun haietan tratu txarrak jasan zituzten pertsonen salaketak ikertzeko ere eskatu du. Gertakari horien ondorioz, hogei pertsona hil zirela salatu eta egun espetxean dauden 300 presoak lehenbailehen askatzea espero duela ere gaineratu du botere judizialeko buruak. EB Europako Batasunak, berriz, Iranen aurkako protesta formal bat egingo duela iragarri du, aipaturiko gertakariak salatzeko eta berriz ere ez gertatzeko.
‎Horiek hala, urduritzen hasiak dira Kataluniako agintariak; izan ere, testuaren aurkako erabaki batek krisia eragin dezake Generalitatean, Estatutua delako hiruko gobernuaren lorpen nagusia. Ondorioz, atzo, oporren osteko lehen bileran, iragarri zuten Estatutua defendatu egingo dutela Konstituzionalak erabakitzen duena erabakitzen duela ere. –Konstituzionalak erabakitzen badu Estatutua legezkoa litzatekeela soilik Espainiako lege organikoa aldatuz gero, Generalitateak lege organiko hori aldatzeko eskatuko du?, azaldu du Joan Saura Instituzioen Arteko Harremanetarako eta Barne sailburuak.
‎izango litzateke hori, haren hitzetan, eta horregatik ezarri dute lehentasun hori. Flandriako finantzak sanotzea betiere Belgikako estatu federalaren defizita murrizteko nolabaiteko laguntza izatea espero duela ere zehaztu du Peetersek. Haatik Valoniak, Bruselak eta aleman hiztunen erkidegoak euren finantzak horren laster orekatzea ez dutela lortu ahal izango ohartarazi du Peetersek, eta hori euren, ardura?
‎Krisi garaia bizi arren, Bizkaiko Foru Aldundiak Rekalde aretoaren aldeko jarrera izango duela aurrerantzean ere ziurtatu zuen atzo Josune Ariztondo Kultura diputatuak. Aretoak nazioartean ospea lortu duela ere esan zuen;, badu oinarri sendoa, beraz, datozen erronkei aurre egiteko?. Alicia Fernandez zuzendari berria erakusketen aurkezpenean izan zen, baina bigarren maila batean egon zen, kazetarien artean nahasirik.
‎Karadzic 2007an atxilotu zuten hamar urte luzez justiziatik ihes eginda egon ostean. AEB Ameriketako Estatu Batuekin egindako balizko hitzarmen baten arabera, immunitatea duela ere esan izan du. Bi genozidio akusazio daude, baina, haren kontra; Srebrenicako sarraskiengatik (9.000 musulman inguru hil zituzten indar serbiarrek 1995ko abuztuan), eta Sarajevoko setioarengatik lagunen heriotza eragin zuen.
‎Eusko Jaurlaritzak 2010 urterako, osasun arriskuaren estratifikazio mapa? osatuko duela ere jakinarazi du Osasun sailburuak. Mapa horretan, ahultasunaren eta kokapen geografikoaren arabera identifikatuko dira gaixoak.
‎Izan ere, edozein konponbidek edo etorkizunerako proiektuk Euskal Herria herri bezala aitortu du, eta herri horrek bere etorkizuna demokratikoki erabakitzeko eskubidea daukala jaso du. Eta Estatuak Euskal Herriak hautestontzietan hartutako erabakia onartu duela ere jaso du.
‎Criteriak(+ %0, 45) 1.135 milioi irabazi ditu aurten urria bitarte; iaz epe berean baino %17 gehiago. Mila milioiren zorra jaulkiko duela ere jakinarazi du eta, besteak beste, Austriako Erste bankuan %10 bereganatuko du.
‎0 nagusitu zen Dublinen (Irlanda), Anelkaren golari esker. Aldeko emaitzaz gain, talde hobea duela ere kontuan hartu behar da. Nahiz eta Abidalek ez duen jokatuko.
‎Bestalde, ebakuntzetarako itxarote zerrenda egiteko eskatu du, sexua aldatzeko operazioek erietxeko beste zerbitzuen funtzionamendua eragotz dezaketelakoan. Osakidetzak, eskaintzen dituen zerbitzu, programa eta laguntzen zerrenda publikatu behar duela ere uste du Transexualidad Euskadi elkarteak.
2010
‎Hainbat landa eremu suntsituko dituzte, baita itsaslabarrak ere. Faunan eta floran ere eragina izango duela ere nabarmendu dute.
‎Hamarkadetako laguntasunak eta literaturarako maitasunak batu zituela esaten du. Kafkak euren bizitzaz idatzi zuela ere bai, eta baita espetxeari lotua bizi behar duela ere, bere borroka bakezaleari eusteko beharra garrantzitsuagoa delako.
‎Bere estrategiak horretan guztian eragina izan duela ere onartu du presidenteak. Haren hitzetan, militarrak borrokara bidaltzeak eta hainbat lider atxilotu edo hiltzeak kartelen barruan etsipena eta egonkortasun eza eragin du.
‎Balio etikoak, errepresioa eta legea zorrotz ezartzea eskatu dituzte eledunek, genero indarkeria gainditzeko. Epaiketan Udalak herri akusazio gisa aurkeztu behar duela ere adostu dute.
‎HTC Magic sakelakoak aurkeztu zuen iaz sistema eragile hori, baina aurten jada etxe guztiek dute Googlen sistema eragilea erabiltzen duen sakelakoren bat, batik bat, HTCk eta Motorolak. Sony Ericsson Xperia X10 sakelakoarekin gerturatuko da Bartzelonara, eta Googlek berak Nexus One Europara ekartzeko ere aukera hori baliatuko duela ere espero dute.
‎Hutsune handia da, hori baita munduan dagoen sakelako telefono fabrikatzaile handiena. Hala ere, Bartzelonan bertan izango den Nokia azoka horretan N8 telefono berria aurkeztuko duelako zurrumurrua badabil, eta uda aurretik salgai jarriko duela ere bai. Zurrumurru horien arabera, 3,5 hazbeteko pantaila izango du eta hamabi megapixeleko argazki kamera.
‎Zer gehiago izan naiteke bada?. Etsenpluarekin predikatzen duela ere esaten du, alegia, abortuaren kontra ez ezik, antisorgailuen kontrakoa ere bada, antinaturaren kontrakoa.
2011
‎Halaber, 4.000 euro, pistola eta autoa ere Lareok eman zizkiola azaldu zuen Arandigoienek testigantzan.Horiek hala, fiskalaren ustetan, Lareo ez da «hilketaren sustatzaile hutsa». Gainontzeko akusatuak «kontrolatu» dituela ondorioztatu du, baita «esku hartze zuzena» izan duela ere, «ezinbesteko informazioa helaraziz eta hilketa egiteko dirua emanez». Fiskalak hemezortzi urteko espetxe zigorra eskatu du Lareorentzat hilketagatik, eta beste lau urtekoa justizia oztopatzeagatik.Garcia eta Igari ere hilketarako «ezinbestekotzat» jo ditu fiskalak.
‎«Datu baseetan, betiere polizia iturrien arabera, ehunka mila pertsonaren inguruko informazioa dago». Abokatuaren iritziz, «eskandalagarria» da zifra hori, «inork ez daki zenbat informazio ote duten».Zerrendak aztertzeak sufragio pasiborako eskubidea murriztuta egotea eragiten duela ere azaldu du Santxok: «Inork ez daki hauteskundeetara aurkez daitekeen; jendartean ez dago ziurtasun juridikorik».
‎Kontseilu Militarrak ere bide beretik jo du, eta erran du liskarrak «estatua suntsitzeko ahalegina» izan direla; horregatik, boterean jarraituko duela berretsi du. Gertakariak ikertzeko batzorde bat eratuko duela ere iragarri du. Fiskaltza Nagusiak jakinarazi du hasi dela «hamabortz susmagarri galdekatzen».Koptoek, ordea, argi erran dute haiek ez zituztela liskarrak hasi.
‎Azoka sustatu eta sustraitu zuten Jose Luis Lete eta Javier Zubikarai tartean. Keinua bota zien Gerediagako beharginei, «Itziar, Epi eta Estherri», berak azaldu bezala, «nire letxe txarra aguantatzearren».Gerediaga elkartean lanean jarraituko duela ere esan zuen.Horrekin batera, Aiert Goenaga ondarroarrak hartu zuen Irazabalen lekukoa. Ondoan izango duen taldeari egin zion Goenagak erreferentzia, eta erronka oso «motibagarria» dela azpimarratu.
2012
‎ETAren desarmea eta desegitea izango da amaiera hori, Urkulluren hitzetan. ETAk eragindako mina aitortu duela ere esan du, eta EAJ prest dagoela egoera hori «errazteko». «Erabateko parte hartze politikoa» ere beharrezko izango dela ohartarazi du.
‎Itsasokoak, ordea, 5,5 puntu ditu. Bizitasun horrez gain, garagardoak dentsitate apur bat galtzen duela ere ohartu da, «baina ez da horren azpimarragarria». Beraz, itsasoan ontzeak zaporeari ere eragiten dio.
‎Ez alderantziz». ETA desegitean Justiziak lehentasuna izan duela ere dio txostenak, «inpunitateak elkarbizitza sustraitik kutsatuko lukeelako». Txostenak Espainiako Gobernuaren norabidea zehaztuko duela dio egunerokoak.
‎Inork ez ditu gogoratuko haren erabaki polemikoak, eta Ziganda bota ostean Jose Antonio Camachorekin igarotako une zailak ere ez. Kluba modernizatu arren, zorra ia hirukoiztu egin duela ere ez, ziurrenik. 2008ko azaroan gorputzak lehen abisua eman zion.
2013
‎Zure eragina izan daiteke 300 kilometrokoa, 500ekoa edo 1.000koa, baina oso garrantzi handikoa da zentroa izatea». Bere neurria dela eta, Euskal Herriak sortzaileen arteko elkarlana errazten eta sustatzen duen «eskala» duela ere esan zuen Atxagak, eta horri «oso abantaila handia» irizten diola. Bernardo Atxaga, Aizpea Goenaga eta Mari Jose Olaziregik ez ezik, Fernando Bernuesek, Joxeanjel Arbelaitzek eta Imanol Rayok ere hitz egin zuten atzoko aurkezpenean.
‎«Europako Polizien Kodeak dio Poliziarekiko konfiantza lotuta dagoela Poliziak berak herritarrekin duen jarrerarekin». Aldi berean, Poliziak herritarren babesa izateko eskubidea duela ere esan du. Hori lortu behar duela uste du Arzuagak.
‎Meuri taldeko New Cars Sportek 40 langile kaleratzeko dosierra aurkeztu zuen, eta kaleratzeak jakinarazi ditu jadanik Erandioko egoitzaren kasuan. Kaleratzeen kalte ordainei aurre egiteko dirurik ez duela ere esan die langileei. Beharginek elkarretaratzea egingo dute gaur, auzitara joko dutela adierazteko.
‎Eta hori «hutsegitetzat» jotzen du Lopezen alderdiak. Euskadi, «estatu gisa» Egibarrek, atzo egindako hitzetan, Euskadik «estatu gisa» pentsatu eta jokatu behar duela ere adierazi zuen: «EAJn gero eta indar handiagoa du estatu moduan jokatzeak eta pentsatzeak, Espainiako Estatua, ikuspuntu ekonomiko batetik, Euskadi trabatzen ari delako».
‎«Perkusioko eta elektronikako kontzertu bat izango da» gaur Aparicik Musika Hamabostaldiko egitarauaren barruan egingo duena, perkusionistak berak adierazi duenez, «barne birtuosiosmoz betea, konplexua eta, arlo askotatik begiratuta, maila tekniko handikoa». Emanaldiak bata bestearekin alderatuta oso ezberdinak diren lanak entzuteko aukera emango duela ere iragarri du. Bakarka nahiz taldean Musika garaikideko perkusionista gisa, ibilbide oparo eta aberatsa osatu du dagoeneko Aparicik.
‎Entrenatzaile aldaketa da, ez lurrikara». Monreal eta Vasiljevic Osasunak kirol organigrama tekniko berria duela ere azaldu zuen Artxankok. Aurrerantzean, Martin Monreal izango da kirol zuzendaria, «Taxoareko piramideko goiko erpina», eta kirol idazkaria, «lehen taldearen auzietan erabaki ahalmena duena», Petar Vasiljevic.
2014
‎Hasierako hamaikakoari dagokionez, Arrasatek ez zuen argibiderik eman. «Jokatzen duenak jokatzen duela ere, ongi arituko da». Deialdiaren berri gaur emango du, baina jakina da atean Eñaut ariko dela.
‎Aurreikuspen batekin egin genuen, bezeroekin, erosleekin eta beste hainbat aldagai kontuan hartuz; eta orain, dagoeneko, oso zaila da honi buelta ematea», esan zuen Carlos Domingo langileak; baina «azken erabakia» Mondragonek daukala ere erantsi zuen, «beti eduki duten bezalaxe». Planak Mondragonen mahai gainean jarraitzen duela ere helarazi zuen talde eragileak, beraz, «nahiz eta taldeak ez duen borondaterik erakutsi proiektuan sartzeko». Alegia, atzo iluntzean ez zuen ematen Basauri eta Bergara lotzen dituen proiektuak aurrera egiteko modua izango duenik, erakunde publikoen diru laguntzak lortzeko Mondragonen baietza lortu behar baita aurrena.
‎Elkartean, informazioa emateaz gain, lagundu egiten dute. «Eta kalera atera nahi dugu eritasuna; jende asko bada, esaterako, infekzioa duela ere ez dakiena». Horrez gain, tratamendu berriak eskatzen dituzte, hobeak:
‎Beste aukerarik gabe joan ziren biak zuzenekoa eskaintzera, eta baxu jotzaileren batekin saiatu ziren arren, biko formatuari eutsi zioten eurek ere. «Hutsuneari indar handia ematen zaio formatu honetan, eta bietako edozeinek edozer egiten duela ere, garrantzi handia hartzen du», azaldu du Mantzisidorrek. Inprobisazioan oinarritzen zen euren jarduna, eta, horregatik, zalantzazko egoera etengabean zeudela dio.
‎Urrutirago joan da UPDkoa. Lidergo argiarekin batera «Europako armada» behar duela ere esan du. «OTANetik kanpo egongo den armada propioa, baina OTANekin harreman handia izango duena.
‎Prozesuaren «bigarren zutabea» izango litzateke egitura logistiko eta operatiboen desegitearekin lotutakoa. Hemendik aurrera, lan politikoetarako egitura indartuko duela ere jakinarazi du ETAk. «Bake prozesuak aurrera egin dezan aldeen arteko elkarrizketak sustatzea helburu» duten lanetan ere indar berezia egingo duela.
2017
‎Mikel Irastorza, David Pla eta Iratxe Sorzabalen izenak aipatuta, esan dute ETAko «zuzendari garrantzitsuak» zirela.Luhuson (Lapurdi) egin zuten Guardia Zibilak eta Frantziako Poliziak ETAren armagabetze prozesuaren aurkako azken operazioa, eta gizarte zibileko bost lagun atxilotu zituzten, armak suntsitzen ari zirela. Hori ez zuten aipatu ministroek atzoko bileraren osteko agerraldian.Bestalde, EBko «terrorismoaren biktimen» estatutu bat sustatzeko asmoa duela ere aurreratu zuen Zoidok Parisko bileraren ondoren. «Ekintza terrorista edonon gertatu dela ere, biktimek aitortza bat izan dezaten».
‎Aizpuruak lanari eman dio garrantzia: «Ondo ari garela erakusten du Zarauzkoak; egiaztapena da, eta egiten ari garen sakrifizio handiak zerbaiterako balio duela ere azaltzen du».
2018
‎«Egungo legedia aintzat hartuta, gradu aldaketei buruzko aurreikuspen zehatzak egin genituen, baina gobernu zentralak eta espetxe politikako arduradunek ez zituzten aintzat hartu». Eta aintzat hartu gabe jarraitzen dute.Dena dela, orduan egindako proposamenak «indarrean» jarraitzen duela ere gogorarazi zuen Erkorekak, eta aintzat hartzeko eskatu, «kontuan izanda baduela oraindik balioa eta biltzen duela adostasuna». Alde horretatik, azpimarratu zuen espetxe politikari buruzko erantzukizun guztia ez dela bakarrik espetxeetako erakundeena.
‎Funtsean, EBrekin aduana espazio komun bat sortu nahi du Erresuma Batuak, ondasunak salerosteko. Espazio horretan batasunak ezarritako arau eta estandar ugari bete dituela onartu du, eta baita EBko Justizia Auzitegi Nagusiak zer esana izango duela ere. Onartu du kanpotik iritsi eta kontinentera doazen produktuen tasak kobratu dituela bere mugetan, eta ondoren EBri ordaindu.
2019
‎Ondoren, askoren ahaleginak (euskalgintzako eragile, erakunde, euskaltzale eta entitate askoren ekarpenak) olatuari beste abiada bat eman dio. Sortutakoak aurrerantzean bide berriak zabaldu behar dizkigu, eta bide horietan eragile guztiok ardura dugu.Euskaraldiak arrastoa utziko duela ere esan genuen ariketa amaitu berritan, geruza ezberdinetan eragina izango duen ekimena izan dela sinetsita gaudelako. Hiztun bakoitzarengan dakarren gogoeta eta aldaketaz gain, gizartean eta eragileen arteko harremanetan inertziak astintzeko helburua izan du ekimenak hasieratik.
‎LABen autonomia maila praktikak erakutsi du, eta hori ez da arazo bat, aitzakia bat baizik.LAB independentea dela erakutsi du praktikak. LAB independentea da bere erabakiak hartzeko, jakina.LABek eraldaketa sozial eta politikoaren aldeko jarrera dauka, noski; esaten dugu borroka nazionala ezin dela erlatibizatu, aldaketa politikorik gabe ezin dela gauzatu eraldaketa soziala. Sindikalismo abertzaleak burujabetza prozesu batekiko konpromiso argia izan behar duela ere garbi diogu, eta kontraboterean ari gara erakundeen aurrean, kritikarekin, baina proposamenekin ere bai.ELAk dio kritika bakarrik iristen dela ezker abertzalea ez dagoenean erakundeetan.Hori ez da egia, eta hainbat adibide daude garbi erakusten dutenak.Bat edo beste aipatuko duzu. Iazko Martxoaren 8aren testuinguruan, soldata arrakala dela eta, Eusko Legebiltzarrean aho batez onartu zuten eba... ELAk adibide hori bera erabili izan du justu kontrakoa esateko, eta horregatik aipatu dut, haiek baino kritika handiagoa egin genuelako.
‎Garaipen horrek pesoaren egonkortasunari eragin diola azaldu du Buenos Airesek; izan ere, bere zorra saltzeko arazo larriak dauzka orain, aste gutxian zorra berritzeko tasa %78tik %10era jaitsi baita. ...itzaileek interesa galdu dute Argentinaren zorrarekiko.Finean, laguntza oihu ozena egin du Mauricio Macrik, krisi ekonomikoak eta politikoak amildegira bultzatu baitu. hauteskunde primarioen emaitzak erakutsi dute oso litekeena dela Macriren porrota urriko hauteskundeetan, eta horrek segurtasun sarerik gabe utzi du Cambiemos plataformako presidentegai izango dena.Argentinak botere hutsune bat bizi duela ere esaten ari dira analistak, nahiz eta Macrik presidentetzan jarraitu. Urriko hauteskundeak iritsi arte luzapenean baitago gobernu liberala, eta behin behinekotasun horretan argi geratzen ari da ezin diola aurre egin muturreko egoera ekonomiko eta sozial korapilatsu horri.Herritarrak estutasun handietan daude, eta zalantza gutxi dago Macriren promesek ekarri dutenaren inguruan; baina asko dira, era berean, Kirchnerren itzalaren beldur direnak; eta, bien bitartean, inflazioa gora eta gora ari da (urteko %50), eta langabezia tasa %10etik gora dago.
2020
‎Borrellek adierazi zuen EBk babesa ematen ziola Batzar Nazionalari, «Venezuelan demokratikoki aukeratutako organo bakarra izanik». Guaido bertako presidente legitimotzat jotzen duela ere adierazi zuen politikari espainiarrak.
‎Eta kargua edonork hartzen duela ere, pentsatzekoa da ez duela lan makala izango sorreratik bertatik arima askotarikoak azaleratu dituen alderdi baten kohesioa lantzen, baldin eta arima horiek guztiak proiektu beraren aterkipean mantendu nahi baditu. 2014an, momentu aglutinatzaile bat izan zuten Podemosek Espainian eta Ahal Dugu k Hego Euskal Herrian; gai izan zen sumindura askotariko bati forma politikoa emateko eta horren inguruan ildo eta jatorri politiko ezberdin samarrak bateratzeko.
‎Gauzak horrela, teknologia bat demokratizatzeko, derrigorrean, teknologia horrek merkatuan prezio bat izan behar duela ere irudikatzen du esaldiak. Apala izanik ere, prezio hori pagatu ezin dutenek dute teknologia horretara sarbidea eduki, beraz.
‎«Bizi dugun ezohiko egoera aintzat hartuta, pertsonen etxebizitzarako eskubidea bermatu litzateke beste ezeren gainetik». Etxe kaleratzea gauzatuta, Navarra Sumak alarma egoera arautzen duen Errege Dekretua urratu duela ere salatu dute plataformako kideek.
‎AEBek Afganistango indar armatuak entrenatzeko, hornitzeko eta aholkatzeko finantziazioa ziurtatuko duela ere agindu du, eta ziurtatu du ez duela esku hartuko Afganistango" lurralde integritatearen edo independentzia politikoaren kontrako" mehatxu edo erasoen aurrean; ezta" barne auzietan" ere. Afganistango indarren autonomia bultzatuko du.
‎«Kazetariekiko gorrotoa areagotu egin da». Espainiako Gobernuak koronabirusaren datuak emateko orduan «gardentasun gutxi» izan duela ere kritikatu du R. Cacherak.
‎Hori hala izanik ere, gauza bat da besteek zer nahi duten, eta beste bat PSNk zer nahi duen, eta, diferentzia horietan murgildu ahala, baliteke kontraesanak eragitea batzuei eta besteei. Izan ere, PSNk ez du irudikatu nahi gobernuak aurreko lau urteetako norabideari eutsi nahi diola, ezta, jakina, UPNren garaietara itzuli nahi duela ere. Alderantziz, hirugarren norabide bat adierazi nahi du, halako zentraltasun bat, politika gizartearen arazoen konponbide moduan, gizarte plural batean batzuekin eta besteekin ados jartzeko gai den gobernu bat.
‎Horrez gainera, kontuan hartuko dituzte margolanak hartuko dituzten zuhaitz motak eta haien adinak. Bisitarientzako irisgarria izango den leku bat dute burutan, bestalde, eta jarduerak oro har ingurumenarekin eta zehazki Urdaibaiko erreserbarekin errespetutsua izan duela ere nabarmendu dute.
‎Odol jario dexentea. Antzematen zaio ez dela zauri larri larria, baina artatu beharra derrigorrezkoa duela ere begi bistakoa da. Langilearen min alarauek nagusiaren madarikazio hotsekin bat egin dute.
2021
‎Amaitzeko, gehitu du nobelan pertsonaia gehiago ere badirela, kontakizuna «zabaltzen» dutenak, eta Errenteriak (Gipuzkoa) presentzia handia duela ere bai.
‎Bat egiten dugu Iñigo Salaberria ikastetxe publikoetako zuzendarien elkarteko lehendakariarekin, ostiral honetan nabarmendu baitu neurriak oso zuhurrak direla eta murrizketak are gehiago leundu liratekeela irakaskuntza ikaskuntza prozesuan aurrera egiteko. Ikasturtean zehar arau malguagoak dituzten protokolo berriak martxan jartzea espero duela ere adierazi du. Ados gaude ikastolen elkarteak lehen hezkuntzako ikasleentzat patioan derrigorrezko musukoa kentzeko eskaerarekin ere.
‎Horrez gain, gobernuak herrialdeko zentral elektrikoak berrikusiko ditu, eta «ekoizpen ahalmena nabarmen hobetzea» espero du horrekin. COVID kontrako txartatze kanpaina azkartuko duela ere hitzeman du. Aurreikuspenen arabera, biztanleen %60 txertatuta egongo dira irailerako.
‎Antolatzaileek bestelako plana zuten buruan estreinaldirako, baina egoerak behartuta hitzaldiak eta Internet bidezko emanaldiak antolatuz osatu zuten eskaintza. Pandemiak transmisio etena sakondu egin duela ere esan dute antolatzaileek.
‎Soldata arrakala ere gaitzetsi dute, eta salatu dute etxeko eta zaintza lanak «emakumeon gain» direla gaur gaurkoz, «hein handi batean». «Generoan oinarritutako hezkuntzak sistema betikotzen» duela ere deitoratu dute, «heteronormatibitatearen zerbitzuko delarik».
‎Eusko Jaurlaritzak handitze lanei buruzko txosten propio bat idatzi behar duela ere gogorarazten du Bilboko Arte Ederren Museoaren Defentsa Mugimendu Zibikoak, baina, zehazten duenez, ez dago argi ikerketa hori egin ote duten. Fiskalari helarazitako txostenean diote propiotzat hartutako kanpo txosten bat badagoela, eta hor ere arau hauste bat ikusten du Uriartek.
‎Eta heldu ziren eraikinaren zabalgune txikira. Eraberritu egin dute itsasargia; 1960ko urteetatik ez da inor han bizi izan, baina segitzen du martxan, baita orain eskultura barruan duela ere.
‎Bosniako Serbiar Errepublikako lehen ministro Milorad Dodikek legea baztertu, eta herrialdeko instituzio nagusiak boikotatzeko deia egin zuen. Legea onartu ondoren sortutako giro nahasiak agerian utzi du Bosniako herritarren iritzien arteko talka, eta baita komunitate bakoitzak bere egia defendatzen duela ere. Horrela adierazi dio BERRIAri Edvin Kanka Cudicek, Bosniako UDIK Ikerketa Sozialerako eta Komunikaziorako Elkarteko koordinatzaileak.
‎Txikiegia ote den, Ingalaterrarekiko menpekoegia, historiara begira ere urrun gogoratzen du inoiz subirano izana eta, ezin ahaztu, Brexit a gailendu zela 2016ko erreferendumean, Eskozian eta Ipar Irlandan ez bezala. Hori guztia egia da, baina independentismoak inkesta guztietan nabarmen gora egin duela ere bai. Oraindik minoritarioa da eta, bere horretan, ez luke berehalakoan erreferendumik irabaziko.
‎Zabaltegi Tabakalera sailak euskarazko film bat hartuko duela ere jakinarazi dute jaialdiaren antolatzaileek. Veneziako Zinema jaialdiko Orizzonti saileko film laburren lehiaketan parte hartu eta gero, Donostiako Zinemaldian izango da Heltzear, Mikel Gurreak zuzendutako lana.
‎Horren kontrara, Ebro inguruko merkatuan, itxurari baino produktuari garrantzi handiagoa ematen diotela dio: «Bertako kontsumitzaileek ezagutzen dute produktua, eta badakite edozein marka duela ere ona egongo dela». Oraindik ere badute lana Erriberan aurtengo uzta biltzen.
‎Elkarrizketan, Sarrionandiak azaldu du Madrildik Loiurako hegaldi batean Euskal Herriratu dela. Era berean, aitortu du «diskrezioz» itzuli nahi zuela, «gustura» dagoela senide eta lagunak berriro ikusita, eta baita sorterria zeharo aldatuta topatu duela ere: «Ez nuen Ertzaintza ezagutzen, ETB ere ez dut sekula zuzenean ikusi, harrituta nago hainbeste errotondagaz...
2022
‎Edonola ere, fiskaltzari helarazi diote dokumentua, hark «beharrezkotzat jotzen dituen ekinbideak abiatu ditzan». Parlamentuan gaiari erreparatzeko batzorde legegile bat abiarazi nahi duela ere iragarri du Santosek. Han eginiko lanean oinarrituta, foru lege bat ere ondu nahi dute, «ahalik eta kontsentsurik handienarekin».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia