2015
|
|
Izan ere, lan batetik aska nazazula eskatzen badizut eta hartan bada nire hilduraren jomuga, zer da eskatzen dizudana, ene Jainko? Lan hori emateko eskatzen badizut, beharbada, nire pazientziarako ez da komeni, oraindik ahul baitago eta ezin baitu sufritu hain golpe handirik; eta pazientziaz eramaten badut eta apaltasunean sendo ez banago, baliteke zerbait egin
|
dudala
uste izatea, guztia egin duena Zu zeu izan zarenean, ene Jainko. Sufritu nahi badut, ez nuke nahi zure zerbitzurako ohorea galtzea ez dela komeni dirudien gauzetan, neugan ohore sentimendua dudala ager ez dadin; eta gerta daiteke ohorea galduko dela uste dudan gauzetan gehiago irabaztea, nik nahi dudan hartarako, hau da, zure zerbitzurako.
|
|
1 Laugarren egoitzez hitz egiten hasteko oso beharrezkoa dut egin dudana, hau da, Espiritu Santuari neure burua gomendatzea eta hemendik aurrera nire ordez hitz egin dezala eskatzea, geratzen dena zuek ulertzeko eran esan dezadan; izan ere, naturaz gaindiko gauzak izaten hasten dira, eta oso zaila da aditzera ematea, Haren Maiestateak egiten ez badu, idatzi zen beste leku batean bezala, nik ulertzen nuen heinean, orain dela hamalau urte, gutxi gorabehera. Jaunak arima batzuei egiten dizkien mesede hauetaz pixka bat argi gehiago
|
dudala
uste badut ere, beste gauza bat da esaten jakitea. Egin beza Haren Maiestateak hortik onuraren bat etorriko bada, eta bestela, ez.
|
|
21 Honelako zerbait honezkero esana
|
dudala
uste dudalako, ez dut esaten hemen gehiago, oraingoan serio agertu zitzaidala baino besterik eta esan zidan soilik inola ere ez nezala errentarik har, eta ea zergatik ez nuen hartu nahi bere aholkua, eta desagertu egin zen.
|
|
Jaunak ez du nahi izan nola den niri aditzera ematerik, eta ni hain ezjakina naiz eta hain adimen kamutsekoa, non, behin eta berriro azaldu nahi izan didaten arren, ez baitut ulertzerik izan nola den. Eta hau egia da; berorrek adimen bizia
|
dudala
uste badu ere, ez dut; izan ere, gauza askotan ikusi dut nire adimenak ez duela ulertzen, esan ohi denez, jaten ematen diotena baizik. Batzuetan nire aitor entzulea harri eta zur geratzen zen nire ezjakintasunez; eta sekula ez nuen aditzera eman, ezta ez nuen nahi ere, Jainkoak nola egin zuen hau eta nola izan zitekeen hau, ezta ez nuen galdetu ere egiten, nahiz eta, esan dudanez?
|
|
Lehenengo eragozpena hasi nintzen esaten eta apaltasun falta pixka bat da, Jaunak jaso aurretik arima gora jaso nahi izatea, eta gauza hain ederra meditatzeaz nahikoez izatea, eta Maria izan nahi izatea Martarekin batera lan egin baino lehen. Jaunak hala nahi badu, lehen egunetik bada ere, ez dago zertan beldur izanik; baina guk joka dezagun zuhurtziaz, beste behin ere esan
|
dudala
uste dudanez. Apaltasun faltarenizpitxo honek, ezereza dirudien arren, kontenplazioan aurrera egin nahi duenarentzat kalte handia dakar.
|
|
Eta harri eta zur nago, izan ere orduan ez nuen, nire ustez? Jainkoaren maitasunik, gero otoitzean hasita izan
|
dudala
uste dudan bezalakorik; argitasuna nuen, amaitzen dena estimu gutxitan izateko eta harekin irabaz daitezkeen ondasunak balio handikotzat hartzeko, betikoak baitira.
|
|
Ez diot Jaunaren mesedea ez denik haren egintzak hausnartzen beti egon ahal duenarena, eta ongi da hori lortzen saiatzea; baina gogoan izan behar da irudimen guztiak ez direla berez trebeak horretarako, arima guztiak, ordea, trebeak dira maitatzeko. Beste behin ere idatzi
|
dudala
uste dut gure irudimenaren eldarnioaren kausak azalduz; nire iritziz, ez guztiak, ezinezkoa litzateke-eta, baina bai batzuk. Eta, beraz, orain ez naiz horretaz arituko; aditzera eman nahi nuke, ordea, arima ez dela pentsamendua, ezta borondatea ere ez dagoela haren esanera, zoritxarrekoa bailitzateke hala balego; horregatik, arimaren probetxua ez datza asko pentsatzean, gartsu maitatzean baizik.
|
|
Eta izan ere, gaitz hori dutenak ez hartzeko ahalegin guztiak egiten ari bagara ere, hain sotila da, non behar denerako moteldu egiten baita eta horrela erremediorik ez duenera arte ez gara konturatzen; liburutxo txiki batean honetaz zerbait esan nuelakoa dut, ez naiz gogoratzen; ez da ezer galtzen hemen zerbait esateaz, Jaunak asma dezadala nahi badu. Behin edo behin esana egon daiteke; beste ehunka aldiz esango nuke, on egiteko zerbait esaten asmatuko
|
dudala
uste banu. Umore honek bere borondatea egin ahal izateko bilatzen dituen trikimailuak hain ugariak izanik, argi ibili behar da haiek sumatu eta gainerakoei kalterik egin gabe nola eraman eta tratatu ikusteko.
|
|
Fundatu ditudan etxeetan nahi ez nituen gauza gutxitan amore eman
|
dudala
uste ote du, ene aita, noski, gauza askotan baizik.
|
|
Ordena osoa eraberritua dagoen ala ez, hemen ez diote horri begiratzen, eta direnak direla, hauek santutzat dituzte; eta egia esan, ongi doaz eta bildutasun handiaz, otoitzari emanak baitaude; goi mailako pertsonak, eta hogei baino gehiago ikasketak dituztenak, edota ez dakit nola deitzen dieten?, batzuek kanonetakoak, eta beste batzuek teologiako ikasketak eta buru argiko irakasleengandik jasotakoak. Etxe honen, Granadakoaren eta Peñuelakoaren artean, hirurogeita hamarretik gora daudela entzun
|
dudala
uste dut. Nik ez dakit zer izango den guzti hauetaz ezta orain jendeak zer pentsatuko duen ere, haiek duten izen ona kontuan izanik; beharbada, guztiok ordaindu dugula; izan ere, erregearen aurrean oso izen ona dute; artzapezpikuak, berriz, dio berauek direla fraideak soilik.
|
|
4 Dagoeneko esan diot berorri, gauza batean egin behar
|
dudala
uste dudana eginez, Jainkoak adore eman zidala etor zitezkeen zoritxarrak eramateko; ez naiz kexatuko, behintzat, aurrez iragarri ez zidatelako ezta ahal dudana egin gabe utzi dudalako ere, esan dudanez. Gerta daiteke, berorrek erru handiagoa izatea hori egiteko aginduz, nik obeditu ez izanaz izango nukeena baino.
|
|
17 Gutun hau orain dela hamabost egun baino lehenagotik idatzia
|
dudala
uste dut. Oraintsu jaso dut beste bat berorrena eta neure aita Rodrigo Álvarezena; honi asko zor diot etxe horretan gauzak hain ongi egin dituelako, eta erantzun nahiko nioke haren gutunari eta ez dakit nola egin, galdatzen dituen gauza batzuk ez direlako gutunez erantzutekoak; dena dela, ikusiko banu, nire arimaren berri dakienari bezala?
|
|
6 Nire nebak dio, hona badator, haren amak irudika dezakeela berarekin dagoela; eta han finkatzen bada eta bertutetsua bada, haiekin ikasiko duela San Gilen eta beste inon baino hobeki egongo dela. Eta Joan Ovallek dio (berorren agurgarritasunak nahi duela esan nuenez gero), bete betean hartuko duela arazoa bere gain, eta barre egin nuen; izan ere, nire nebak nik nahi
|
dudala
uste badu, atsegin hartzen du hura egiten; eta horrela, haiek harekin hain adiskide ikusirik, Jainkoagan uste dut asko irabaziko dutela, eta berak ez du haiekin galtzen giro gozoa dutelako.
|
|
Hau ama priorearen informazioa da. Informazio handia
|
dudala
uste dudanean, etxeen onerako izan ohi da eta haien negozioetarako. Ez dakit nola esan dezaketen horrelakorik.
|
|
4 Uste dut eman izango diotela berorri Madrilen zehar eramateko idatzi nuen gutun bat; baina galduko balitz, badaezpada, hark zioena jarri dut hemen, asko sentitu baitut honetan sartu izana. Lehenik, begira dezala hartu duen Hernán Álvarez Peraltaren etxea, gela bat erortzeko arriskuan duela entzun
|
dudala
uste baitut; begira beza ongi.
|
|
Malagónen aurkitzen badu berrogeita hamar dukat aurreratuko ligukeenik, hau da, ama prioreak baleuzka?, pozik hartuko nituzke, hainbeste mojarentzat ez baita asko. Behiena da, ene aita, hemen ez
|
dudala
uste inoiz faltako denik. Oraingoz izango da nolabaiteko sufrimendua.
|
|
Honetaz, hainbeste doakiguna izanik? beste toki batean zer edo zer esango
|
dudala
uste dudanez gero, ez naiz gehiago luzatuko hemen.
|