2015
|
|
Gorenetakoa denez gero (geroago aipatuko dudan gizon santu eta goi espiritudun batek, fraiPedro Alcántara izenekoak, esan zidanez, eta beste jakintsu handi askok esan didatenez, eta guztietarik deabrua gutxien sar daitekeena), ez dago hitzik gutxi dakigunok hemen esatekorik; jakintsuek, ordea, hobeki adieraziko dute. Bada, esaten badut ez
|
dudala
ikusten ez gorputzeko begiez, ez arimakoez, irudizko ikuskaria ez delako, nola ulertzen eta baieztatzen dut nire ondoan dagoela ikusiko banu baino argitasun handiagoaz. Izan ere, ilunetan dagoen pertsona bat bezala dela, edota itsu dagoena bezala dela eta bere ondoan dagoen beste bat ez duela ikusten irudikatzea, ez dator egoki.
|
|
Izan ere, Jainkoak munduaren begietan horrela ibil dadin baimentzen duen arima ongi molda daiteke munduaren martiri izateko, berak munduarentzat hil nahi ez badu, munduak berak hilko duelako. Egia da ez
|
dudala
ikusten munduan ongi deritzodan gauzarik, pertsona onengan hutsegiterik ez onartzea baino besterik, marmar eginaren eginez perfekziorantz bultzatzeraino. Adore handiagoa behar dela diot, norbait perfekziora iritsita ez badago, perfekzio bidean aurrera egiteko, berehalako batean martiri izateko baino.
|
|
Haren Maiestateak nahi beza honek aurrera eraman ditzala, etxe ona izatea edo ez, gorabehera gutxikoa baita; alderantziz, atsegin handia da geure buruak handik kanporatuak izateko arriskua dugun etxean ikustea, munduko Jaunak ez zuela etxe bat ere izan gogora ekarriz. Geurea ez dugun etxean egote hau, fundazio hauetan ikusten denez, behin baino gehiagotan gertatu zaigu; eta egia da ez
|
dudala
ikusi sekula ere mojarik nahigabez horregatik. Jainkozko Maiestateak nahi beza ez dakizkigula falta izan betiko bizilekuak, bere mugagabeko ontasun eta errukiagatik.
|
|
Hark hiru egun igaro ditu hemen, baina nik ez dut gozatu hartaz nahi nukeen adina, bisita ugari izan zituelako, batez ere kalonjearenak; elkarren adiskide handi eginik geratu ziren. Nik esaten diot berorri, Jainkoak eman dion dohainik hoberenetakoa dela hori; gutxi ikusi ditut neure bizitzan haren antzekoak, uste dut inor ere ez
|
dudala
ikusi; xalotasun eta argitasuna; ni dohain horien aldeko itsua naiz. Honetan alde ederra kentzen dio bere semeari.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorrekin. Niretzat berorren letra ikustea mesede eta opari handia izan bada ere, egunotan zain egon naizenez gero eta oraingoz poz honetaz gozatzerik ez
|
dudala
ikusten dudanez gero, urtu da berorren gutunak eman zidana. Gure Jauna goretsi dut eta haren grazia handitzat dut berorrek faltatzat duena, ertz ertzeko nahigabe hartatik ezin etor zitekeelako inolako probetxurik, ez arimari ez osasunari; eta beraz, berorrek eskerrak eman diezazkioke Haren Maiestateari, hura kentzeaz ez delako eragozten gure Jaunaren zerbitzua, hau baita garrantzitsuena.
|