Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 209

2000
‎Bera izan da panpin kutuna. Xarma handia du oraindik ere, agian, une berezi batean jaio zelako eta oraingo umeek gurasoengandik jasotzen dute Erreka Marirekiko lilura. " Eman eta gero" k ere harrera ona izan du; nahiz eta ipuin konplexuagoa izan.
‎estatu nazioak ezdira, besterik gabe, nortasun etniko nagusitu baten garapen politikoaren emaitza. Etniabat nagusi izanik ere, bere naziotasuna ez du oinarritzen ezaugarri kultural edohistoriko enpirikoetan soilik, eta horrek esplikatzen du oraindik ere beste etniabatzuetako ezaugarriek irautea, nazio nortasun berdin edo ezberdinarekin. Beste aldebatetik, gurean bezala nazio eskakizunak mugimendu etniko batetik datozenean ere, nazio nortasunaren eraikuntza osagai etnikoan soilik oinarritzen ez dela erakustendiguten zenbait gertaera ditugu:
2001
‎Baina, dioenez, ez zituzten begiak estalita ELA LABen arteko batasunak berekin zekartzan zenbait zailtasun ez ikusteko: " ELAk eta LABek irakaskuntzan, publikotasunarekiko orokorrean, eta euskal eskola publikoarekiko zehazki, duten ikuspegiak zer hobetu asko izan du betidanik, eta hala du oraindik ere"; sektore bakoitzaren bata bestearen aurkako irudia; subiranotasuna aurrerakoitasunez eta egoki erabiltzea ala ez; eta beste indar sindikal batzuen gai oso jakinak bazterrean uztea ala ez. Azken gai honi dagokionez, Lozanok gogora ekartzen du bere sindikatuak alderdikeriak alde batera utzi eta gai jakin bakoitzean CCOO eta UGTrekiko ahalik eta batasun mailarik handiena lortzen saiatzearen aldeko jarrera erakutsi duela.
‎Baina bil ditzagun begiak eta ahalegin gaitezen garai bateko Baionairudikatzen: bertako arkitekturak gordetzen du oraindik ere halako kutsu bat, nirioso iradokitzaile egiten zaidana. Egia aitortu behar badut, iraganera jo, eta hiri batirudikatu behar dudan orotan, Baiona da burura lehendabizi etortzen zaidana: Azkenaz beste nobelan, XIX. mendeko Baiona irudikatu nuen; Lilith izeneko ipuinluzean, Erdi Arokoa izan daitekeen Baiona atenporala ageri da; Otto Petteeleberriko errege hiria ez da Baiona, baina baditu Baionaren ezaugarri batzuk...
2002
‎Data horretan, Durangalderako emititzen hasi zen Aldaba Irratia, Durangon. Hortik oso gertutik, Elorriotik Txintxibiri izeneko irratiak emititzen du oraindik ere.
‎Agerian baitago azken batean, auzi bat dagoela onartzeak berak, beraientzat, PPko espainiar nazionalistentzat, arriskutan jartzenduela duten Espainiaren burutapen zurruna. Ematen du oraindik ere Irlandan bezala gaudela Margaret ThatcherekMaze presondegiko gose grebalariei hiltzen utzi zien garaian, oraindik ere ETA eta ingurukoak psikopata aldra bat besterik ez direla dioen tesia nagusi zen garaian, akabatzea besterik ez dagoena. Are txarrago, oraindik ere defendatzen dute armak ez darabiltzaten abertzaleak, EAJkoakbatez ere —beraiek baitira talde nagusia— ETAz baliatzen direla Espainia betikoak amore eman dezan.
2003
‎«Arrazoi du gure izkuntzalari jakintsuenak,' Xenpelar' en' euskerak beretzat eztuela balio dionean. ' Xenpelar' en' euskerak, ordea, millaka eta millaka euskaldunentzat balio izan zuen, eta ala balio du oraindik ere. Gure jakintsuen euskerak zenbatentzat balio du?».
‎“Presioa eta aholkularitza ari gara egiten enpresetan, produktuetan azukreak eta gatzak murrizteko”, adierazi zuen OMEko zuzendariak. Bestalde, txostenak agerian uzten du oraindik ere desberdintasunak daudela herrialde pobreen eta aberatsen artean. Prostatako minbizia zabalduago dago aberatsetan eta biriketan, pobreetan.
2004
‎Bitxikeria horietatik haratago, penizilina ezinbestekoa izan da zenbait espezialitate mediko garatzeko, hala nola hematologia eta kirurgia, eta zainketa intentsiboetako unitateak bultzatzeko. Urte batzuk igaro ondoren, substantzia erabilgarria da oraindik ere, García Rodríguez irakaslearen arabera, eta nabarmendu du oraindik ere erabiltzen dela faringoamigdalitis estreptokozikoak, sifilia eta sukar erreumatikoaren profilaxia tratatzeko, besteak beste.
‎Alemania izan zen atzo eztabaidan parte hartu zuen azken herrialdea, Finlandia, Herbehereak eta Belgikaren ildoari jarraituz. Europako Batzordeak ez du moneta batzuk kentzeko jarrera ofizialik, baina gogorarazi du oraindik ere baduela legezko balioa, nahiz eta zirkulaziotik kendu. Alemaniako banku zentralak, Bundesbank ek, ez du baztertzen dendetan 0 eta 5 zentimoko biribiltze sistema bat sartzea, 1 eta 2 zentimoko txanponak pixkanaka kentzeko.
‎Galiziako Ekologista Elkarteak (Adega) ohartarazi du oraindik ere badagoela “fuel kantitate izugarria” “Prestige” ren isurketak kaltetutako eremu harritsu guztietan, azaroaren 13an petrolio ontziaren istripuaren bigarren urteurrena betetzen denean. Fuel olioa kentzeko lan handia egin den arren, oraindik ere “txapapotedun gune asko” daude, dio Xavier Vázquezek, Adegako Biodibertsitatearen arduradunak.
‎Fray Ciccillok erabakitzen zuen, eta horrela segitzen du oraindik ere, sotoko ze judu aterako ziren kalera. Normalean, hamar bat.
‎–Bai –erantzun zidan emakumeak, irribarre dardarati batez, eta konturatu nintzen goraki errana nuela–; Brandeburgoko bigarren kontzertua, hain zuzen. Atsegin ematen du oraindik ere norbaitek musika ona entzuten duela jakiteak. Garai nahasi hauetan...
2005
‎Auzitegi Gorenak Segi" erakunde ez terroristatzat" jo izanari ezarritako helegitea ebatzi behar du oraindik ere. Erabakiak eragingo ote du epaiketa honen erabakian?
‎Ikuspegi honek garrantzi handia izan du eta du oraindik ere eskolarenantolaketan, eta horregatik, zehatzago aztertuko dugu.
2006
‎Baina zortzi astetako bisitarenondoren? Negozioagatik hartuko du oraindik ere era edukatuan bezeroa, ala estimu minimo bat hartuko dio bere erosleari?
‎“Mediku batzuk oraindik ez dira nahikoa horretaz ohartzen”, zehaztu du SEPAReko arduradun ohiak. Azken horren adibide gisa, adierazi du oraindik ere beldur handia dagoela etengabe medikamentu antiinflamatorioak preskribatzeko, horrek albo ondorio larriak eragin ditzakeela uste baitu, “tratamendua inhalaziobidez ematen bada, arriskuak ia nuluak dira”.
‎Aurpegira begiratu dio Piliri baina ez dio ezer esan. Burdinazko mingaina du oraindik ere. Ez dio esan Piliri bere aitaren izena ez zela German, Paulo zela, Paulo Etxebarria, eta German horren izena berak asmatuko zuela edo gaizki ulertuko zuela, bere amak ez duela inoiz German izeneko gizonik ezagutu.
‎Goiz batez, gosaldu ere egin gabe, dotore jantzi, etxetik irten eta kalez kale ibiltzeari ekin zion, norabide jakinik gabe, serio eta kopetilun. Amorruaren amorruz, egoskor, ez zuen gelditu nahi izan, eta hirian zehar bueltaka jarraitzen du oraindik ere etengabe. Egurasten.
2007
‎Ez zuen arrazoirik falta Artze zenak. Esaera makina bat aldiz entzuna dugun arren, euskaraz dakienak zoritxarrez, ez du beti euskaraz hitz egiten.XXI. mende honetan euskara ikasteko zerbitzuak internet bidez eskaintzen dira, Argentinan eta Idahon euskal etxeak daude, Korrikak inoiz baino kilometro gehiago egin ditu... baina zerbaitek huts egiten du oraindik ere; euskara dakitenen kopurua eta erabilera kopuruak ez datoz bat. Hala gertatzen da Euskal Herriko hainbat txokotan eta baita Idiazabalen ere.
‎Dokumentu horretan amerindioak pagano salbaiak direla adierazten da, eta hori ez zitekeen inondik ere iraingarria izan basoko paganismoa ez baita hiriko monoteismoa baino gutxiago, alderantziz agian ez balute aitzakia hartu lurraren kentzeko beren jabe zilegiei, bulak Mundu berria nola banatu behar zen eta konkistatzaile bakoitzari zer zati egokitzen zitzaion finkatu baitzuen. Eta finkatzen du oraindik ere, ukatu gabe dago eta.Jadanik egina zioten eskaera Joan Paulo II.a zenari 1992an," Deskubrimendu" aren V. mendeurrena kari aldarrikatu zituztelarik Herri autoktonoen jende eskubideak Genevako Nazio Batuen Erakundean; eta geroztik ere behin baino gehiagotan salatu dute deskubrimenduaren printzipioa, herrien arteko bakearen, harmoniaren eta justiziaren kontra zuzen jotzen duel...
‎baina ez da hori zure senargai ohia? Zer egiten du oraindik ere zure mahaiaren gainean. Ezin horrelakorik asmatu.
‎Gaur egun arrantzak kostaldeko herrien erritmoa ezartzen du oraindik ere. Ontziak erabat berrituta eta gaurkotuta, arrantzaleek itsasora jotzen dute euren bizimoduarekiko errespetu handiz, arbasoengandik belaunaldiz belaunaldi jasotako espirituari jarraiki.
‎Kontua da diesel motor guztiek 12 zaldi baino gehiago dituztela, eta, beraz, zerga ordaintzen den udalerriaren arabera, kategoria horretatik behera dagoen antzeko ezaugarriak dituen gasolina auto baten bikoitza baino gehiago ordain dezakete. Horrek esan nahi du oraindik ere automobil modelo baten diesel bertsioetan, diesel motorrari aplikatutako formulak zaldi fiskal gehiago emango dituela, zilindroak handiagoak direlako. Horrela, zerga formulak ematen dituen ‘zaldi fiskalen’ emaitza izango da.
‎Gero garrasika hasi zen Bogdanovichen izena airera, izan ere, beste zinema zuzendari gazteago bat ere bazebilen tartean bueltaka, Peter Bogdanovich zuen eta du oraindik ere izena, hau ere antzezle lanak egiteko deitua.
‎Jakina, zuk ez duzu jakingo nor zen Orsonen andrea, azkena, nik ezagutu niona, Orsonek bizitzako azken hogei urteetan alboan eduki zuena. Oja Kodar zuen eta du oraindik ere izena, munduaren gainean sekula izan den emakumerik ederrena, batere zalantzarik gabe. Ez nuke asmatuko gaur egunean zenbat urte dituen esaten, hirurogeitik gora honezkero, baina segur naiz, dabilen lekuan dabilela, bertako emakumerik ederrena izango dela oraindik ere Oja.
‎Halaz bere teoriak frogatzen zituen. Sinesten du oraindik ere, hizkuntza, gurea bederen, instintoaren alorrean egiaztatzen dela.
2008
‎Dena den, 1978an konstituzio espainola sortu zenean, euskaldunak mobilizatu egin ziren talde gisa babes instituzional handia lortzeko beren hizkuntzarentzat, batez ere hezkuntzan, komunikabideetan eta administrazio publikoan (Azurmendi eta Martinez de Luna, 2005, 2006). Duela gutxi eginiko ikerketa batzuek adierazi dute, ziur asko, hizkuntza galera alderantzizkatzen, edo, gutxienez ere, egonkortzen ari dela (Bourhis, 2003b); egoera soziolinguistikoak, ordea," gaixotasun problematiko" etako bat izaten jarraitzen du oraindik ere.
‎Nahiz eta Bilboko hitzaldian ez ziren kasu horien adibideak aurkeztu, talde horren barruan daude" mun1978an konstituzio espainola sortu zenean, euskaldunak mobilizatu egin ziren talde gisa babes instituzional handia lortzeko beren hizkuntzarentzat, batez ere hezkuntzan, komunikabideetan eta administrazio publikoan. Duela gutxi eginiko ikerketa batzuek adierazi dute, ziur asko, hizkuntza galera alderantzizkatzen, edo, gutxienez ere, egonkortzen ari dela; egoera soziolinguistikoak, ordea," gaixotasun problematiko" etako bat izaten jarraitzen du oraindik ere.
‎Ikerketa horrek ezeztatu egin du oraindik ere oso zabaldua dagoen ideia bat: baso helduak karbonoari dagokionez neutroak direlako ustea, hain zuzen.
‎Sailkapenak Lehen 50 sailkatuen artean, 42 Ipar Amerikako unibertsitateak dira Sailkapen honetan sailkatutako lehen 50 unibertsitateetatik, Massachusetts Institute of Technology, Harvard Unibertsitatea, Stanford, Berkeley… 42 estatubatuarrak dira. Datu horrek berretsi egiten du oraindik ere herrialde honetako erakunde akademikoak eta munduko gainerakoak bereizten dituen oztopo teknologiko handia, nahiz eta, rankingean adierazten den bezala, Europak gero eta aurrerapauso gehiago egiten dituen Erresuma horretan. Espainiako zentroei dagokienez, 2008ko uztaileko azken sailkapenean aurreko txostenekin alderatuta puntuazioa hobetu bada ere, egoera ez da oso txarra.
‎Titulu baten salmenta Egia esan, eragiketa horiek titulu bat saltzea dakarte, aurretik erosi gabe —eskubide bat eskuratzen da, komisio baten bidez—, gero eskuratzeko eta, espero den bezala debaluatu bada, dirua irabazteko. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak adierazi du oraindik ere informazioa eman dela “egungo merkatuaren baldintzak mantentzen diren bitartean”, eta ohartarazi du hori ez betetzea “merkatu abusua dakarren jokabidetzat” joko dela, eta zigor handiak ezarriko direla. Estatu Batuetako Balore Batzordeak aurreko astean “epe laburreko eragiketei” buruz ezarritako debekua, hasiera batean, urriaren 2ra arte egongo da indarrean 799 erakunderentzat.
‎Espetxetik irten da De Juana, baina bere inguruan sortu den polemikak aurrera jarraitzen du oraindik ere. Espainiako Auzitegi Nazionala etakidearen ondasunak ikertzen hasi da.
‎Gaur Donibane Garazin izango dira, Maltzagako Mahaiak itunaren 10 urteurrena gogorarazteko antolatutako ekitaldian. Izan ere, Aralarrek akordioa gogorarazi «beharra» ikusten du oraindik ere, eta haren «funtsarekin» bat egiten du. «Mugarri handia izan zen.
‎Zatiketa honetan jarraitzaile ugarik alderdia utzi arren, ANCk indar politiko nagusia izaten jarraituko duela uste dute adituek. Ezen, ANCk ospe handia du oraindik ere herritarren artean, Apartheid erregimenaren kontra eginiko borroka tematsuagatik.
2009
‎Ba, hortxe du hori ere, udaletxe atzeko maldan, AHTren igarobidetik oso hurbil. Bertan ikusiko du oraindik ere badituela jarraitzaileak Ezkioko Ama Birjinak. Dena den, ez dut oso atsegin txoko hori hartzen ari den itxura; ez zait iruditzen gune publiko batentzat egokia denik; beste kontu bat da kultu leku pribatu batean bakoitzak zer egiten duen.
‎Euskararen errepertorioak okerrera egin du oraindik ere euskara ohiko hizkuntza duten lagunarteetan. Datu batzuen arabera, zenbait herritan, gazteek euskara orain hogei edo hogeita hamar urte baino gehiago erabiltzen dute, baina, datua positiboa izanagatik ere, ez du hizkuntzaren osasuna bermatzen.
‎Orain, munduko talde arrakastatsuenetako bat da Coldplay eta disko gehien saltzen dituenetako bat ere bai. Dena den, Blur taldeko Alex Jamesek adierazi du oraindik ere arruntak iruditzen zaizkiola, baina Chris Martin oso ona dela. EMI multinazionalaren barnean dagoen Parlophone diskoetxeak egin zuen azkenean talde britainiarraren alde eta salmenten eta arrakasten zerrendei begiratuta, sekula egin duten aukera onena izan dela esan daiteke.
‎Munarrizek agertu duenez, Casa de muñecas oso obra aktuala da, giza eskubideen defentsa sutsua aldarrikatzen duelako. Hitz horiekin aurkeztu zuen Henrik Visen egileak antzerkia 1879 urtean eta Munarrizek nabarmendu du oraindik ere balio dutela hitz horiek antzerkia aurkezteko, gaurkotasun osoa mantentzen duelako.
‎AEBetako presidenteak ohartarazi du oraindik ere lanpostuak galduko direla eta krisiak min handia sortuko duela, bere hitzaldiari kutsu errealista emanda.
‎Aralarko artzainak, batez beste, beste leku batzuetakoak baino askoz gazteagoak dira. Inguru horietan lanbide horrek indar handia du oraindik ere azpimarratu du Aldezabalek. Datuen arabera, ordea, gero eta abeltzain eta artzain gutxiago daude oro har, eta horien batez besteko adina handi samarra da, etorkizunean lanbideari eutsi ahal izateko.
‎Elkarrekin bi orduz baino gutiago mintzatu baziren ere, haren oroitzapen garbia du oraindik ere, horrelako berotasun eta bizi indarra erakutsi baitzituen hizketan.
‎Dena ilun dakusa. Pistola eskuan du oraindik ere. Bere garunetan ezarri du.
‎Gure Irratiak bere bidea egin du, eta egiten jarraitzen du oraindik ere. Baina, zein da uneotan bere egoera lege aldetik?
‎Nahiz eta autoreak ez duen identifikatzen bihotz gutxiegitasunaren eta hezur hausturen arteko kausa ondorio erlaziorik, gogoratu paziente horiek besteek baino joera handiagoa dutela anemia edo infekzio akutuak izateko. Emakumeak, okerrago Houstongo (Texas, AEB) Baylor College of Medicine erakundeko Kani Jneidek zuzendutako ikerketa. jakinarazi du oraindik ere desberdintasunak daudela infartua duten pazienteak artatzeko moduan, gizonezkoak emakumeak diren kontuan hartuta. Azken horiek, ikerketak dioenez, duela hamarkada batzuk baino askoz hobeto tratatzen dira gaur egun, baina oraindik ere gizonek baino arreta gutxiago jartzen dute.
‎merkatuko enpresa indartsuenetako batzuek Europan ekimen teknologikoak bultzatzeko erabiltzen duten aurrekontuaren kopuru bera. 2009ko martxoan, herritarrek 499 milioi pezeta aldatu zituzten, hilabete bat lehenago baino hiru aldiz gehiago Datu horiek erakusten dutenez, lehen espainiarrek dozenaka mila pezeta jartzen bazituzten kutxan iraganeko hondar preziatu gisa, gaur egun txartel zaharrak eta gogorrak palestrara ateratzen ari dira, eta pezetak erakusten du oraindik ere baduela balioa merkatuan, baina ez bakarrik trukearena edo bildumazaleena, baita merkataritzarena ere. Pezetatan erosi Teruelgo Zentro Historikoa elkarteko merkatariek “Itzuli pezeta” kanpaina egin dute.
‎Penelope Cruzek hartu du rol nagusiaren ardura, Lena pertsonaiaren azalean. Almodovar bere kabuz arreta handia eskuratzeko gauza da aspaldian, batez ere Espainian, baina oraingoan Penelope Cruzen eta hark irabazi berri duen Oscar sariaren laguntza izan du oraindik ere oihartzun handiagoa izateko, eta lortu du. Joan den astean Madrilen egindako aurkezpenean 300dik gora kazetari izan ziren zinemagilearen esanak aditzen, eta gaurtik aitzin Los abrazos rotos milaka zinema aretotan jarriko dute ikusgai, baita Hego Euskal Herrian ere.
‎Gaur egun, Europako Batasunak sustatutako proiektu batean dihardu lanean Sordek, eskola barneratzailea aztertzen. Aurrerapausoak nabaritu arren, uste du oraindik ere, bide luzea, dagoela egiteko.
‎Hondoa jota zegoen, baina Lotto taldekoek itzuli handietarako euren taldeburua izateko deitu zioten 2005an. Belgikako taldean jarraitzen du oraindik ere, nagusiekin tirabirak eduki dituen arren. Istorioak.
‎Dena dela, Jimenezek gogorarazi du oraindik ere gripe arruntaren txertoa jartzeko aldia zabalik dagoela, eta bi txertoak ezin direla jarraian hartu. Osasun agintarien arabera, txerto bat eta bestea hartu bitartean gutxienez aste pare bateko tartea uztea komenigarria da, ez dadin aparteko arazorik sortu.
‎Zientzia fikzio generoaren barruan dena asmatuta zegoela ematen zuen, baina Moon ek argi utzi du oraindik ere badela zer konta eta, batez ere, kontatzeko moduari hainbat buelta eman ahal zaizkiola. Espazioan gertatzen den filma izateko oso baliabide urrirekin egina da; efektu berezi gutxi eta ia aktore bakarra baitago, Sam Rockwell bikoiztuta gainerako haragizko pertsonaia guztiak pantailen bitartez agertuko dira.
‎Baikorrenak ere nekez imajinatuko zuen egun hartatik aurrera gertatuko zena. Markak hausten jarraitzen du oraindik ere hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen den indizeak. Baina kontrako bidean.
‎Uste du oraindik ere badirela Euskadi zaharra sozializatu nahi dutenak, obsesio eta aurrez aurreko identitarioekin, kolore bakarreko eta pentsamendu bakarreko Euskadi egin nahi dutenak. Eta ildo horretan mintzatu zen EAJri buruz ere.
‎Gainera, krisi ekonomikoa dela-eta Europako portuen jarduera orokorrak %15 egin du behera eta kontainerrenak %22 Mundu osoan, itsasontzien %10 geldirik dago, eta, horiekin batera, marinelak langabezian. Gainera, azken 40 urte hauetan, portuetako zamalarien kopurua aunitz gutxitu da, eta mekanizazioak kopuru hori gehiago murriztuko du oraindik ere.
‎Garai batean Justizia Jauregia izandakoa txotxongiloen aterpetxe da orain. Eraikinaren kanpoaldean Justicia jartzen du oraindik ere, gaztelaniaz eta letra larritan, ikusteko moduan. Tolosako txotxongilo zaleak (batik bat, Titirijai jaialdia 1982tik antolatzen ari direnak) justizia jaso izanaren sentimendua izateko moduan dira.
‎El Salvadorren kokatu du pertsonaia, eta munduko bazter batean bortizkeriari uko egin dion gaztea (Gorka) eraman egin du oraindik ere erabiltzea zilegi den beste lurralde batera. Borroka oso konkretu batetik irten eta bere burua 300.000 hildako izan zituen gerra zibil batean murgilduta ikusten duen idealista bat da, azaldu du Barkok, eta 20 urte geroago irratian farabundoek hauteskundeak irabazi dutela entzuteak gogoetara bideratuko du.
‎Hala ere, Ardi ez zen erabat bipedoa. Haren oinei begiratuz gero, behatz lodien kokapenak adierazten du oraindik ere zuhaitz adarrei eusten ziela. Dena den, adarren gainean ibiliko zen, eta ez haietatik zintzilikatuta.
‎Bere iraganaren parte da, eta ondo ametitzen du oraindik ere Fresa y chocolate z mintzatzea: Beti horri buruz galdetzen didate, eta lasai hartzen dut.
‎Garbia zen bidea, gardena. Gero, Sara agertu zitzaion, bedeinkazio baten eran, eta harengan ikusi zuen Anandak gailurrera zuzenean zeraman soka, eta hasiera hasieratik Sararekin bat sentitu zen, bien patuak elkarrenak ziren, tantra bide handia zabaldua zen bien aurrean, zuzen zuzen, maitasunaren bidea, polaritateak batzen zituena, zatiketarik gabea; hain garbi ikusi zuen Anandak, hain garbi ikusten du oraindik ere; Sarak fidatu behar luke, oraindik ere erdibideko estratara itzul daitezke, Himalaiako mendietara igo ziren hartan bezala, Kumbamelan parte hartzera, yoghi eta bilatzaile espiritualen bilera erraldoi hartan; santoiak ezkondu zituen Sara eta Ananda, jendeak lore jasa zuriz estali, elurraren pare, eta Sara hain zoriontsu zen, bere begietan zeru osoa bildurik, elurraren distira betseine... Sarak alde guztietara begiratzen zuen, sorgor:
‎Euskaraz bizi nahi duten herritarrek zailtasun handiak eta ugariak gainditu behar dituzte oraindik ere eguneroko bizitzan, zailtasun gaindiezinak askotan, eta egoera horrek hobera egin dezakeen, eta nahitaez egin behar duen? arren, ezinbestez iraungo du oraindik ere urte luzeetan; borondateak borondate, ezinezkoa baita bestela izatea. Zilegi da, ordea, erabat zilegi, gogo hori asebetetzea.
‎Bertsolaritza, landa ingurunean sortutako mugimendua izan arren, inoiz ez bezalako ospea eta zabalkundea lortuz joan da pixkana pixkana. Imaginario kolektibo esentzialki euskaldun bat berpizteko, narratzeko eta sustatzeko balio izan du, eta balio du oraindik ere, nazio nortasuna proiektatzen duten sinbolo guztiak erabiliz. Gainera, gaur egunera arte ekarri ditu herrialdeko toki askotako lirika tradizionalaren melodia eta musika.
‎Sintaxia zela, edo hiperbaton deitu hitzen tokiz trukatzeko jolas guztiz interesgarria, aditzaren garrantzia beste hainbat hitzekin zituen lotura eta korapiloak askatzekoa... ahalegin horiek denak probetxugarriak izan nituen nire buruko ganbara gazterik zabaltzeko eta apal txukunetan berba genero bakoitza eta esaldi klase bakoitzarenak txukun gordetzeko. Noiz aditza aurrealdean eta noiz atzean koka, noiz den egokiago hala edo honela (hiperbaton jolasak, denak, euskaraz jolasteko ere baliagarri direnak)... idazteko orduan ere pista ederrik eman ohi du oraindik ere, latinaren eskolak. Gero Axularren liburu mardul ederra hartu besterik ez dago...
2010
‎Aurrerapauso handia eman zuen atzo talde txuri urdinak. Dena den, izerdia gogotik bota du oraindik ere. Hori uste du behintzat De la Bellak.
‎Sindikatuen presioarekin, Zapateroren gobernuak pentsioak atzeratzeko duen asmoa gelditzeko itxaropena du oraindik ere, Uzkudunek. Gezurtatu egin du gobernuak pentsioen inguruan esan duena.
‎Presidentzia ministroak esan du oraindik ere EAJ lehenesten duela Kongresuan akordioak lortzeko, baina prest agertu da aliantza CiUri ere zabaltzeko, betiere Kontzertu Ekonomikoa hizpide hartu barik.
‎Orduan, berreraikuntza fisikoa urrun geratzen zen, baina gaur egun planteatzen da eta erakundeek beren ekarpenak egiten dituzte. Jende askok lan egiten du oraindik ere hainbat sabai eraitsi ondoren prestatu ziren lekualdatuen eremuetan. Bakoitza bere lana egiten saiatu da nagusi diren arloetan.
‎Arrifeko Gerlako Biktimen Babeserako Elkarteak behin eta berriro salatu du oraindik ere sentitzen direla iperita bonbardaketen ondorioak Arrif aldean. Minbizi tasak ikaragarriak dira, Rabateko Onkologikoan ere pazienteen% 60
‎Bayern Europako talde handietako bat da, gaur hasiko dituenak Txapeldunen Ligan lehen Europako Kopa jokaturiko hamahirugarren finalerdiak dira, eta zazpitan egin du aurrera. Espainia, Ingalaterra eta Italiako ligetako taldeek, baina, ilunpean utzi dute taldea azken hamarkadan, eta gaurtik aurrera du oraindik ere handia dela aldarrikatzeko parada. Taldea Manchesterren balentria eginda sailkatu zen, eta sasoiko dago, Bundesligako azken partidan 7 irabazi baitzion Hannover 76i.
2011
‎Inoiz euskarazko film batek eskuraturiko datu onenak ziren. Eta hala izaten jarraitzen du oraindik ere. Ke arteko egunak filmak 51.663 ikusle izan zituen, eta 103.536,43 euro bildu zituen bere garaian.Aupa Etxebeste! k izandako harrera onaren eta onespenaren abarora zinemagile gehiago animatu da azken urteotan film luzeak egitera.
‎Euskaraz inoiz egin den filmik garestiena da, 2.500.000 euroko aurrekontuarekin. Eneko Olasagastik Ezinezko maletak eleberrian oinarrituriko pelikula filmatzeko finantzaketa lortu nahian jarraitzen du oraindik ere, baina egitasmoa gauzatzeko asmoa du. Telmo Esnal zuzendaria Urteberri on amona!
‎iaz, 1.763 izan ziren biktimak, aurten %10 gehiago?, eta 2.029 emakumeen kontrako indarkeria kasuak, aurten baino %14 gutxiago?. «Zenbakiak gora egiteak kezkatzen gaitu, baina kontuan izan behar dugu alderaketa 2010 urtearekin egiten dugula, eta iaz jaitsi egin zela genero indarkeria kasuen kopurua, aurreneko aldiz zortzi urtean», adierazi du Mariola Serranok, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak.Balantzeak erakusten du oraindik ere emakume asko ez direla ausartzen euren erasotzailea salatzera. Izan ere, Serranok argitu duenez, urtarriletik ekainera bitartean Ertzaintzak 519 ikerketa egin ditu tartean biktimaren salaketarik izan gabe.
‎gutaz kupiturik iruditu zitzaizkidan beren begiratu iheskorretan?, kaleko bizitza, jaioterriaren kolore usainak, dena laga, eta erbeste arrotzerako zeharbidea hartzea zein malkartsua den, pasatu duenak bakarrik daki. Egun haren biharamuna aipatzen du oraindik ere amak, bere buruan estreinako ile urdintzen hasia atzeman zuenekoaz oroitzen delarik. Aitak, musua leihatilako beira gainean bermatu, beti aldean izan ohi zuen koadernotzarra hartu, eta marrazten eman zuen bidaia osoa; apenas hitzik ere egin zigun, inor zain ez genuen hiri zatar hartara heldu ginen arte.
‎Edozein modutan ere, haren hilobiaren gainean liliak agertzen omen dira lantzean behin, andere zahar dotore batek utziak. Itsasoaren honunzkaldean, Gaglioneko enterradoreak hau hilen hezurren gainean eraikitako mundua dela esaten du, biraoen ondoren, horixe botatzen du oraindik ere zakur galdu madarikaturen batek lurpetik hezur zurixkak ateratzen dituenean.
2012
‎Kasuak nazioarteko komunitatean izandako oihartzunak bultzatuta, Filipinetako eta Espainiako gobernuek akordio bat lortu zuten, Larrañaga Espainiaratu zezaten. Heriotza zigorra kendu zioten, eta preso arrunt baten eskubideak ditu egun, baina bizi osorako zigorrarekin jarraitzen du oraindik ere, batzuek ala besteek erabaki bat hartuko zain. «Ez dugu ulertzen zer egiten duen oraindik ere preso, denek baitakite errugabea dela.
‎Azkeneko filmekin kritika aurrez aurre izan zuen Kim Ki Dukek, baina Pietà rekin galdutako prestigioa berreskuratzeko moduan azaldu da. Nolanahi ere, bere herrialdean baino harrera hobea jasotzen du oraindik ere kontinente zaharrean: «Europan arrakasta duen zinemagile moduan ezagutzen naute Korean».
‎ANVk 300ndik gora zerrenda aurkeztu zituen Hego Euskal Herriko Udal eta Foru hauteskundeetan, eta horietatik 133 legez kanporatu zituen Espainiako Justiziak. Azkenean, 2008ko irailaren 16an, legez kanpo utzi zuten alderdia, eta hala jarraitzen du oraindik ere. «1936ko gerran batera aritu ginen PSOErekin, eta hark legez kanpo utzi gintuen», nabarmendu du Dodaka Salegik, ANVko militante historikoak eta Eusko Lurra fundazioko kideak.
‎Entzun ote zituen gure birraitonak Muñagorriren bertsoak trintxeran? Elurra egiten al du oraindik ere Beotibarko zelaietan?
‎M. Beauvaisek (zure oharretan ageri denez) zenbait elkarrizketa egin zuen L. Etoile ko zuzendariarekin, eta hura gogaitzera ere iritsi zen gorpuari buruz bere iritzia behin eta berriz emanez, alegia, zuzendariaren teoriengatik ere, gorpu hura, dudarik batere gabe, Marierena zela setatsu esanez. . Baiesten du oraindik ere, dio egunkariak,, gorpua Marierena dela, baina ezin du xehetasunik eman, lehen aipatu ditugunez gainera, gainerakook ere gauza bera sinets dezagun?.
‎Diskurtsoaren lapurreta ere burutzen dute herri indigenen ikuspegia eta ideiak bereganatzen dituztenean. Leonor Zalabata ordezkari indigenak salatu du oraindik ere zurien arazo, balio, behar eta mundu ikuskerari lehentasuna ematen zaiela. Haren aburuz, indigenei ez zaie aukerarik eman eurena esplikatzeko, munduari zer nolako kontribuzioa egin diezaioketen erabakitzeko edota zer eskatzen duten horren truke plazaratzeko.
‎Aurten ere gogoratu da “ijitoek oraindik ere baldintza berdinetan ezagutu eta tratatu nahi dutela, eta bizi diren herrialdeetan gainerako herrikideek edo halakoek dituzten aukera eta behar berberak lortu nahi dituztela”, adierazi du Ijitoen Idazkaritza Fundazioak (FSG). Erakunde honek deitoratzen du oraindik ere ijito jatorriko pertsona askok gaitzespena, diskriminazioa, errezeloa eta are tratu txarrak bizi dituztela. Hori dela eta, edizio hau are bereziagoa dela gogorarazi du, aldi horretan hasiko baitira Ijitoak Gizarteratzeko Estrategia Nazionalak finkatzen, “27en Printzipio Komunetan oinarrituta Europan ijitoak sartzeko oinarriak”.
‎Poema bereziak ziren, beti ere abesteko edota musikaren laguntzaz errezitatzeko sortzen zituztelako. Espainiar literatura ikasterakoan irakaslearen azalpenekin oso distraiturik egon ez zenak eta memoria on samarra duenak gogoan izango du oraindik ere moaxaja hauek bazutela amaieran estrofa aski berezi bat (jarchas deiturikoa) arabiera klasikoan edota erromantze hutsean zetorrena:
‎Artean Franco bizirik zegoela niri soldadutza Ceutan egitea tokatu zitzaidan, behartuta joan behar izan nuen nahitaez soldadu. Soldadutza infernu moduko zerbait zen orduan eta garai hartan soldadu izan zen orok gogoan izango du oraindik ere sentsazio txar hori. Minutu bat gehiago ere ez genuen bertan egon nahi.
‎Iritzi nahiko ezkorra, labur esatearren. % 57k uste du egun hezkuntza sistema eurak ikasle ziren garaian baino okerrago (edo askoz okerrago) dagoela eta irakasle horietatik% 52k uste du oraindik ere okerrago egongo dela bost urte barru. Irakasle zaharrak, lanean urte mordoa daramatenak (eta uste dut ni 35 urtez irakasle izan ondoren multzo horretakoa naizela) baikorragoak dira irakasle gazteak baino.
2013
‎Alabak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egin duten inkesta batek berretsi du oraindik ere emakumeek zaintza lanean denbora bikoitza ematen dutela, eta seme alabak izandakoan areagotu egiten direla desberdintasun horiek. Zaintzaren beharra areagotuko dela ziur jakinda, gogoeta egiteko garaia dela nabarmendu du Luxanek.
‎Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi duenez, euskal gizarteak era guztietako indarkeriak jasan ditu urteetan, eta horrek «bateko zein besteko biktimak» eragin ditu. Onartu du oraindik ere normalizazio politikoa «oztopatzen» duten «gehiegikeriak» gertatzen direla. Hartara, Garitanok «konpromisoa» berretsi du giza eskubideak errespetatu eta alde bietako biktimak onartzen jarraitzeko.
‎Sailkapen horrek agerian uzten du oraindik ere badela gehiegizko konfiantzaz jokatzen duen jendea.
‎Egunkariko zuzendari gisa, ordea, idatzi zuen esaldi bat Azurmendik, eta buruan du oraindik ere. «Hau dena guk uste dugun bezala baldin bada, inoiz ez dugu jakingo», idatzi zuen.
‎2011n 901.027 kilo ziren, %25eko lege helburutik oso gertu, Rodriguesen arabera. Hala ere, Lemak onartzen du oraindik ere badagoela hobetzeko tartea, baldin eta Espainiarekin pilarik gehien jasotzen duten Europako herrialdeekin alderatzen bada: Belgika(% 50 baino gehiago) eta Alemania eta Herbehereak(% 40 baino gehiago).
‎Banku sektoreko bi arduradun garrantzitsuk iritzi bana eman dute, eta ez dute uste kredituak berriz ere partikularren artean jartzerik izango dutenik, ñabardurekin. Alde batetik, Francisco González BBVAko presidenteak esan du oraindik ere erortzen jarraituko duela, «sistemak, gutxienez, urte amaiera arte funtzionatu gabe jarraituko duelako». Angel Ron Banco Popularreko arduradun nagusiak egindako adierazpenak ez dira ezezkorrak.
2014
‎Balmaseda eta Galdamesen taldeak sortu ziren, besteak beste". 456 pertsonak erosi dute metroa, baina adierazi du oraindik ere metroak erosten ari direla asko.
‎Hodeiak zapatetan (Susa) bere bigarren liburuko poemak idazten hastean, ez zuen kartzelaz aritzeko asmorik, baina ezin izan du saihestu. Etxaburuk argi du oraindik ere «era batean edo bestean» kartzelan jarraitzen duela. Honela azaldu du gertatu zaiona:
‎«Nik beti pentsatuko dut horrelakoak zirela!». Zabalak nabarmendu du oraindik ere anaia zenaren urtebetetze eguna, urtarrilaren 6a, oroitarazten diela semeei. «Beti esaten diet zenbat urte edukiko zituzkeen».
‎Jaleos, Tres, Après toi eta Bolero. 1996an, New Yorkeko City Centerren estreinatu zen Victor Ullateren Jaleos lana, eta koreografoak azaldu du oraindik ere «indarrean dagoen» pieza dela. Luis Delgadoren musika du oinarrian, eta dantzariak «bikain» azaltzen dira, Ullateren esanetan:
‎Langabeziari aurre egitea zen lan astea murriztearen helburu nagusietako bat. Indarrean jarraitzen du oraindik ere Aubry legeak, baina bertsio oso malguan. INSEEren datuen arabera, praktikan, soldatapekoek astean 39,4 ordu egiten dituzte lan? 2012ko datuak dira?.
‎Ez dago argi zenbat jende hil den. Oraingoan ere jakina zen sarraski bat gerta zitekeela; mundu guztiak ikusi zuen eta ikusten du oraindik ere egoera. «Nazioarteak EI gaitzetsi eta egoera deitoratu baino zerbait gehiago egin behar du», esan dio BERRIAri Nafiz Abdulaziz YPG Herriaren Babeserako Unitateen (Siriako kurduen milizien) ordezkariak.
‎Alta, bere barneko ezinegona neurtezina zen. Presoen senidez betetako autobusean joan zen Pariseraino, eta bidaia haren irudi bizi bizia gordetzen du oraindik ere.
‎Guk, ordea, Unceta eta besteekin (2011: 51) bat egiten dugu, eta gure aburuz, dituen ezaugarri bereziak direla-eta, lankidetza deszentralizatuak egokia eta sustatua izatea merezi du oraindik ere.
‎Katu paraxutistak: erorketa txikiak gertatzeko arrisku handiagoa Katuaren oreka sistema sofistikatuak sorpresa bat gehiago du oraindik ere. Hasiera batean, zailagoak ziren felidoak, altuagoak zirelako; felidoak jausgailu bat sortzeko gai dira beren gorputzarekin, lau hankak luzatu eta bizkarra modu nabarmenean biribildu baitute.
‎Hitzaren gehiegizko garrantziak ahotsa desahotu du, nolabait esateko. Egun hainbestetan aipatzen den hitzaren politikan, hitz egiteko ekintza eta politikaren arteko loturak aipatzen direnean, Aristotelegandik Habermasengana doan pentsamendu tradizioak agintzen du oraindik ere. Filosofoen Greziak ez zuen ahotsa bere horretan pentsatu, ahotsa hitzaren esanahira lotuta zegoen orduan, hori baino ez zen ahotsa, eta ikuspegi horretan harrapatuta jarraitzen du egungo pentsamenduak.
2015
‎Egoki prestatuta joaten zen beti». 6.000 metroko maldetan «maiz» ibiltzen zela gogora ekarri du Osak, eta erantsi du oraindik ere ez dakitela zerk eragin zuen heriotza.Sortzez donostiarra zen, baina Larrabetzu (Bizkaia) izan zuen bizitoki azkeneko urteotan. 53 urte zeuzkan, eta Club Vasco de Camping elkarteko bazkide zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia