Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 76

2008
‎Espetxetik irten da De Juana, baina bere inguruan sortu den polemikak aurrera jarraitzen du oraindik ere. Espainiako Auzitegi Nazionala etakidearen ondasunak ikertzen hasi da.
‎Gaur Donibane Garazin izango dira, Maltzagako Mahaiak itunaren 10 urteurrena gogorarazteko antolatutako ekitaldian. Izan ere, Aralarrek akordioa gogorarazi «beharra» ikusten du oraindik ere, eta haren «funtsarekin» bat egiten du. «Mugarri handia izan zen.
‎Zatiketa honetan jarraitzaile ugarik alderdia utzi arren, ANCk indar politiko nagusia izaten jarraituko duela uste dute adituek. Ezen, ANCk ospe handia du oraindik ere herritarren artean, Apartheid erregimenaren kontra eginiko borroka tematsuagatik.
2009
‎Penelope Cruzek hartu du rol nagusiaren ardura, Lena pertsonaiaren azalean. Almodovar bere kabuz arreta handia eskuratzeko gauza da aspaldian, batez ere Espainian, baina oraingoan Penelope Cruzen eta hark irabazi berri duen Oscar sariaren laguntza izan du oraindik ere oihartzun handiagoa izateko, eta lortu du. Joan den astean Madrilen egindako aurkezpenean 300dik gora kazetari izan ziren zinemagilearen esanak aditzen, eta gaurtik aitzin Los abrazos rotos milaka zinema aretotan jarriko dute ikusgai, baita Hego Euskal Herrian ere.
‎Gaur egun, Europako Batasunak sustatutako proiektu batean dihardu lanean Sordek, eskola barneratzailea aztertzen. Aurrerapausoak nabaritu arren, uste du oraindik ere, bide luzea, dagoela egiteko.
‎Hondoa jota zegoen, baina Lotto taldekoek itzuli handietarako euren taldeburua izateko deitu zioten 2005an. Belgikako taldean jarraitzen du oraindik ere, nagusiekin tirabirak eduki dituen arren. Istorioak.
‎Dena dela, Jimenezek gogorarazi du oraindik ere gripe arruntaren txertoa jartzeko aldia zabalik dagoela, eta bi txertoak ezin direla jarraian hartu. Osasun agintarien arabera, txerto bat eta bestea hartu bitartean gutxienez aste pare bateko tartea uztea komenigarria da, ez dadin aparteko arazorik sortu.
‎Zientzia fikzio generoaren barruan dena asmatuta zegoela ematen zuen, baina Moon ek argi utzi du oraindik ere badela zer konta eta, batez ere, kontatzeko moduari hainbat buelta eman ahal zaizkiola. Espazioan gertatzen den filma izateko oso baliabide urrirekin egina da; efektu berezi gutxi eta ia aktore bakarra baitago, Sam Rockwell bikoiztuta gainerako haragizko pertsonaia guztiak pantailen bitartez agertuko dira.
‎Baikorrenak ere nekez imajinatuko zuen egun hartatik aurrera gertatuko zena. Markak hausten jarraitzen du oraindik ere hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen den indizeak. Baina kontrako bidean.
‎Uste du oraindik ere badirela Euskadi zaharra sozializatu nahi dutenak, obsesio eta aurrez aurreko identitarioekin, kolore bakarreko eta pentsamendu bakarreko Euskadi egin nahi dutenak. Eta ildo horretan mintzatu zen EAJri buruz ere.
‎Gainera, krisi ekonomikoa dela-eta Europako portuen jarduera orokorrak %15 egin du behera eta kontainerrenak %22 Mundu osoan, itsasontzien %10 geldirik dago, eta, horiekin batera, marinelak langabezian. Gainera, azken 40 urte hauetan, portuetako zamalarien kopurua aunitz gutxitu da, eta mekanizazioak kopuru hori gehiago murriztuko du oraindik ere.
‎Garai batean Justizia Jauregia izandakoa txotxongiloen aterpetxe da orain. Eraikinaren kanpoaldean Justicia jartzen du oraindik ere, gaztelaniaz eta letra larritan, ikusteko moduan. Tolosako txotxongilo zaleak (batik bat, Titirijai jaialdia 1982tik antolatzen ari direnak) justizia jaso izanaren sentimendua izateko moduan dira.
‎El Salvadorren kokatu du pertsonaia, eta munduko bazter batean bortizkeriari uko egin dion gaztea (Gorka) eraman egin du oraindik ere erabiltzea zilegi den beste lurralde batera. Borroka oso konkretu batetik irten eta bere burua 300.000 hildako izan zituen gerra zibil batean murgilduta ikusten duen idealista bat da, azaldu du Barkok, eta 20 urte geroago irratian farabundoek hauteskundeak irabazi dutela entzuteak gogoetara bideratuko du.
‎Hala ere, Ardi ez zen erabat bipedoa. Haren oinei begiratuz gero, behatz lodien kokapenak adierazten du oraindik ere zuhaitz adarrei eusten ziela. Dena den, adarren gainean ibiliko zen, eta ez haietatik zintzilikatuta.
‎Bere iraganaren parte da, eta ondo ametitzen du oraindik ere Fresa y chocolate z mintzatzea: Beti horri buruz galdetzen didate, eta lasai hartzen dut.
2010
‎Bayern Europako talde handietako bat da, gaur hasiko dituenak Txapeldunen Ligan lehen Europako Kopa jokaturiko hamahirugarren finalerdiak dira, eta zazpitan egin du aurrera. Espainia, Ingalaterra eta Italiako ligetako taldeek, baina, ilunpean utzi dute taldea azken hamarkadan, eta gaurtik aurrera du oraindik ere handia dela aldarrikatzeko parada. Taldea Manchesterren balentria eginda sailkatu zen, eta sasoiko dago, Bundesligako azken partidan 7 irabazi baitzion Hannover 76i.
2011
‎Inoiz euskarazko film batek eskuraturiko datu onenak ziren. Eta hala izaten jarraitzen du oraindik ere. Ke arteko egunak filmak 51.663 ikusle izan zituen, eta 103.536,43 euro bildu zituen bere garaian.Aupa Etxebeste! k izandako harrera onaren eta onespenaren abarora zinemagile gehiago animatu da azken urteotan film luzeak egitera.
‎Euskaraz inoiz egin den filmik garestiena da, 2.500.000 euroko aurrekontuarekin. Eneko Olasagastik Ezinezko maletak eleberrian oinarrituriko pelikula filmatzeko finantzaketa lortu nahian jarraitzen du oraindik ere, baina egitasmoa gauzatzeko asmoa du. Telmo Esnal zuzendaria Urteberri on amona!
‎iaz, 1.763 izan ziren biktimak, aurten %10 gehiago?, eta 2.029 emakumeen kontrako indarkeria kasuak, aurten baino %14 gutxiago?. «Zenbakiak gora egiteak kezkatzen gaitu, baina kontuan izan behar dugu alderaketa 2010 urtearekin egiten dugula, eta iaz jaitsi egin zela genero indarkeria kasuen kopurua, aurreneko aldiz zortzi urtean», adierazi du Mariola Serranok, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak.Balantzeak erakusten du oraindik ere emakume asko ez direla ausartzen euren erasotzailea salatzera. Izan ere, Serranok argitu duenez, urtarriletik ekainera bitartean Ertzaintzak 519 ikerketa egin ditu tartean biktimaren salaketarik izan gabe.
2012
‎Kasuak nazioarteko komunitatean izandako oihartzunak bultzatuta, Filipinetako eta Espainiako gobernuek akordio bat lortu zuten, Larrañaga Espainiaratu zezaten. Heriotza zigorra kendu zioten, eta preso arrunt baten eskubideak ditu egun, baina bizi osorako zigorrarekin jarraitzen du oraindik ere, batzuek ala besteek erabaki bat hartuko zain. «Ez dugu ulertzen zer egiten duen oraindik ere preso, denek baitakite errugabea dela.
‎Azkeneko filmekin kritika aurrez aurre izan zuen Kim Ki Dukek, baina Pietà rekin galdutako prestigioa berreskuratzeko moduan azaldu da. Nolanahi ere, bere herrialdean baino harrera hobea jasotzen du oraindik ere kontinente zaharrean: «Europan arrakasta duen zinemagile moduan ezagutzen naute Korean».
‎ANVk 300ndik gora zerrenda aurkeztu zituen Hego Euskal Herriko Udal eta Foru hauteskundeetan, eta horietatik 133 legez kanporatu zituen Espainiako Justiziak. Azkenean, 2008ko irailaren 16an, legez kanpo utzi zuten alderdia, eta hala jarraitzen du oraindik ere. «1936ko gerran batera aritu ginen PSOErekin, eta hark legez kanpo utzi gintuen», nabarmendu du Dodaka Salegik, ANVko militante historikoak eta Eusko Lurra fundazioko kideak.
2013
‎Alabak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egin duten inkesta batek berretsi du oraindik ere emakumeek zaintza lanean denbora bikoitza ematen dutela, eta seme alabak izandakoan areagotu egiten direla desberdintasun horiek. Zaintzaren beharra areagotuko dela ziur jakinda, gogoeta egiteko garaia dela nabarmendu du Luxanek.
‎Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi duenez, euskal gizarteak era guztietako indarkeriak jasan ditu urteetan, eta horrek «bateko zein besteko biktimak» eragin ditu. Onartu du oraindik ere normalizazio politikoa «oztopatzen» duten «gehiegikeriak» gertatzen direla. Hartara, Garitanok «konpromisoa» berretsi du giza eskubideak errespetatu eta alde bietako biktimak onartzen jarraitzeko.
2014
‎Hodeiak zapatetan (Susa) bere bigarren liburuko poemak idazten hastean, ez zuen kartzelaz aritzeko asmorik, baina ezin izan du saihestu. Etxaburuk argi du oraindik ere «era batean edo bestean» kartzelan jarraitzen duela. Honela azaldu du gertatu zaiona:
‎«Nik beti pentsatuko dut horrelakoak zirela!». Zabalak nabarmendu du oraindik ere anaia zenaren urtebetetze eguna, urtarrilaren 6a, oroitarazten diela semeei. «Beti esaten diet zenbat urte edukiko zituzkeen».
‎Jaleos, Tres, Après toi eta Bolero. 1996an, New Yorkeko City Centerren estreinatu zen Victor Ullateren Jaleos lana, eta koreografoak azaldu du oraindik ere «indarrean dagoen» pieza dela. Luis Delgadoren musika du oinarrian, eta dantzariak «bikain» azaltzen dira, Ullateren esanetan:
‎Langabeziari aurre egitea zen lan astea murriztearen helburu nagusietako bat. Indarrean jarraitzen du oraindik ere Aubry legeak, baina bertsio oso malguan. INSEEren datuen arabera, praktikan, soldatapekoek astean 39,4 ordu egiten dituzte lan? 2012ko datuak dira?.
‎Ez dago argi zenbat jende hil den. Oraingoan ere jakina zen sarraski bat gerta zitekeela; mundu guztiak ikusi zuen eta ikusten du oraindik ere egoera. «Nazioarteak EI gaitzetsi eta egoera deitoratu baino zerbait gehiago egin behar du», esan dio BERRIAri Nafiz Abdulaziz YPG Herriaren Babeserako Unitateen (Siriako kurduen milizien) ordezkariak.
2015
‎Egoki prestatuta joaten zen beti». 6.000 metroko maldetan «maiz» ibiltzen zela gogora ekarri du Osak, eta erantsi du oraindik ere ez dakitela zerk eragin zuen heriotza.Sortzez donostiarra zen, baina Larrabetzu (Bizkaia) izan zuen bizitoki azkeneko urteotan. 53 urte zeuzkan, eta Club Vasco de Camping elkarteko bazkide zen.
‎2014ko urtarrilaren 8tik egindako lan guztia oroitarazi zuen, eta, aurrera begira, administrazioen babesa ere eskatu zuen.«Instituzioek familiei laguntzeko eskura duten guztia egiten ez dutenean, eragiten duten mina saihets daiteke; familiek nahikoa lan badute goizero jaikitzearekin». Gasteizko Udalaren jokabidea kritikatu du Ibarrolak; alde batetik, jakinarazi du ez duela erraztasunik eman prentsaurrekoa emateko leku bat eskaintzeko, eta, bestetik, «deigarritzat» jo du oraindik ere familiarekin harremanetan jarri ez izana.Ibarrolaren ustez, desagertuen auziak familia barruko gai moduan ulertzeko joera dago, baina arazo soziala dela aldarrikatu du, eta hala aurre egin behar zaiola berretsi. Horretarako, gizartearen babesaz gain, administrazio publikoei gertaera horiek oroitzeko eskatu die; ikerketa aurrera eraman dezatela edozein arrastoren berri izan arte.
2019
‎Bartzelonako 13 epaitegiak kontuak blokeatu dizkie U erreferenduma antolatzea egotzita auzipetuta dauden Kataluniako 30 goi kargudunetako hamazazpiri, dirua bidegabe erabiltzea leporatzen dietenei.5, 8 milioi euroko bermea jarri zien auzia ikertzen ari den epaitegiak, eta adierazi du oraindik ere 2,1 milioi ordaintzeke daudela. Defentsek argudiatutakoaren arabera, Auzitegi Gorenean buruzagi subiranisten kontra egiten ari diren epaiketarako erantzukizun zibilarengatik eskatutako diruaren baliokide dira 2,1 milioi horiek.
2020
‎Batzar Nazionalak urtarrilaren 5ean izendatu zuen Guaido erakunde horretako presidente, eta hark adierazi du oraindik ere presidentea dela. Maduroren aldekoek, baina, oposizioko disidenteekin bat eginda, beste izendapen bat egitea lortu zuten.
‎Mundu osoan, 110.000 inguru dira kutsatutakoak, eta 4.000 hildakoak. Gaur gaurkoz, Txinak du oraindik ere kutsatu gehien. Han 80.000 dira kutsatutakoak, eta 3.100 hildakoak.
‎5 Gaur egun, Grande Courseko lasterketen barruan sartuta dago, baina, hala ere, betiko euskal giro polita izango du oraindik ere, eta horrek berezi egiten du.
‎Gasteizen auditorium bat eraikitzeko proiektua behin eta berriz atzeratzen ari da. Eztabaida luzeko egitasmo bat izan da hasieratik, eta adostasun politikorik gabe jarraitzen du oraindik ere. Ia bi hamarkadako ibilbidean, udal gobernu bakoitzak bere egin du antzoki berriaren plana, baina inork ez du eraikitzeko adostasun nahikorik lortu.
2021
‎Glasgowko goi bileran kritika ugari egin dizkiote Pekini, karbono neutraltasuna lortzeko konpromisoa 2060ra atzeratzeagatik. Asiako potentziak, ordea, ikatzarekiko menpekotasun handia du oraindik ere, nahiz eta iaz AEBek baino energia berriztagarri gehiago ekoitzi zuen.
‎Sufre dioxidoari dagokionez, maila txikiek adieraz dezakete gutxi falta dela sumendia itzaltzeko. Baina, datuen eta adituen arabera, mendiak nahiko indar du oraindik ere materiala isurtzeko. «Ez dago erupzioaren amaiera gertu dagoela adierazten duen inongo zantzurik», azaldu du Blancok.
‎Arnasa apur bat hartu du lan merkatuak, baina hazteko gaitasun ahula erakusten du oraindik ere. Otsailean, igoera txikia izan da Gizarte Segurantzako kotizatzaileen kopuruan(+ 1.563), eta langabeen kopuruak gutxitzen jarraitzen du, baina motel ari da behera egiten, eta zalantza handiz, pandemiak izan dezakeen bilakaeraren arabera.
‎Garaipenez jositako ibilbidea osatu zuen. Gaur egun, kirola egiten du oraindik ere, baina entrenatzaile ezaguna ere bada.
‎«Erabiltzaile asko izan ditugu; gogobeteta gaude». Hala, azpimarratu du oraindik ere estazioa irekita egongo dela beste hiru astez, iraupen eskia egin nahi duten nafarren zain.
‎«Lehenengo egunetan jende gutxiagok eman du izena; badirudi mendizaleei ez zaiela horren erakargarria egiten inguru hori, baina, egia esan, leku zoragarriak daude lehen zati horretan ere». Horiek horrela, gogorarazi du oraindik ere aukera dagoela izena emateko, www.urmuga.eus webgunean.
‎Gonzalez Eginoren irudiko, «joera positibo arin bat» atzeman zen, baina uste du hobekuntza ez dela «pozik egoteko modukoa». Horrez gain, gogorarazi du oraindik ere emakumeak %28, 5 direla energia enpresen langileen artean —2020ko datuak oraindik eguneratzeko dituzte— Klimaren ekintzan ere hainbat jarduera abiarazi direla nabarmendu du, baina gogorarazi du bost urte igaro direla Parisko akordiotik, eta estatuek bidali behar zituzten «helburu indartuak» ez zaizkio nahikoa iruditu: «Helburuen berritze horretako emaitza nahiko etsigarria da».
‎Unescoko Kultura zuzendariordearen esanetan, «COVID pandemiak eragindako krisiak agerian utzi du oraindik ere beharrezkoa dela artistak eta kultura arloko profesionalak sozialki, ekonomikoki eta lan arloan babesteko mekanismoak hobetzea, batetik, eta haien bizi eta lan baldintzak mantendu eta sendotzea, bestetik».
‎Naparraren memoria aldarrikatzen du oraindik ere sendiak. Jon Alonso idazle iruindarrak Naparra kasu irekia liburua argitaratu berri du kasuaz, eta datorren apirilaren 22an, 19:00etan, Martin Ugalde foroan izango dira idazlea eta Eneko Etxeberria.
‎Onerako eta txarrerako. Onerako, orduan ez zegoen herri bat gaur egun badagoelako, eta, gero, izate horrek ekarri du oraindik ere presoak daudela eta abar».
2022
‎Izan ere, Kontseiluak uste du oraindik ere badagoela aukera dekretua aldatzeko, eta datozen hilabeteetan «indar guztiak» horretarako erabiliko dituela azpimarratu du.
‎Hain zuzen, migratzaileek bidean eta bidearen ondotik bizi behar izaten dituztenak salatu ditu Arzallusek, laguna adibide hartuta. Kontatu duenez, Baldek paperak lortzeko borrokan segitzen du oraindik ere, egoera irregularrean eta «inolako laguntza eta babesik gabe». Ez du, oraingoz, Espainiako lege babesik, ez eta, Arzallusen hitzetan, «inolako bedeinkaziorik ere».
‎2013 eta 2021 bitartean, 12.526 etxegabetze egon ziren Hego Euskal Herrian. Azken urteetan, kopuruak behera egin du, baina ELAk ohartarazi du oraindik ere «maiz» gertatzen direla, nahiz eta tipologia aldatu den: orain, %77 alokairuko bizilekuei dagozkie; etxe babestuetan ere ugaltzen ari dira etxegabetzeak.
‎Dena dela, erantsi du urrats gehiago ere egin direla etorkizunean, «egian oinarritutako memoria bat eraiki nahi bada». Izan ere, lehendakariak salatu du oraindik ere «gezurrak» daudela 1936ko gerraren gainean.
‎Bada, salatu duenez, lehenengoa urratu egin da, jurisdikzio militarrak hartu baitzuen ikerketa bere gain; eta bigarrena urratzeko «probabilitate handiak» daude, hipotesia baita babesik gabe zegoela egin ziotela tiro. Etxeberriak nabarmendu du oraindik ere posible dela ikerketa ofizial bat martxan jartzea, eta hala egiteko eskatu du. Bertzalde, nahiko lukete gizateriaren aurkako delitu gisa hartzea 1968an Tolosan gertatu zena, 1977ko Amnistia Legeak ez baitu halako krimenak ikertzea eragozten:
‎Gorosti elkarteak gidatu du apo hontzaren errolda proiektua, eta elkarte horren helburuetako bat da sentsibilizazio lana egitea. Garciak uste du oraindik ere ingurumen heziketa handia falta dela gizartean, baina poliki poliki hiritarrak kontzientzia hartzen ari direla. Lan honek lagundu dezakeelakoan dago:
‎Sei hilabeteotan aurreikuspenek nabarmen behera egin badute ere, azpimarratu du oraindik ere hazten ari direla hala Nafarroako nolako Arabako, Bizkaiko zein Gipuzkoako ekonomiak: «Hazkundea errealitate bat da, eta urte honetan ekonomia bere ahalmenaren gainetik handitzea espero dugu, nahiz eta ez duen egingo duela sei hilabete espero genuen indar berarekin».
‎Horrez gainera, hitzarmena aplikatzeko lehentasuna gehitu da Espainiako Estatuko itunaren gainetik, eta hitzarmena aplikatzeko bermearen egungo 48 artikulua hobetu da: itunak ultraaktibitate mugagabea du oraindik ere, bai eta hitzarmena alde bakarrez ez aplikatzeko klausula ere.
‎Khanen aurkako atxilotze aginduaren berri izan bezain laster, haren ehunka jarraitzaile bildu ziren lehen ministro ohiaren etxe aurrean, babesa agertzeko. Izan ere, kargutik kendu duten arren, sostengu zabala du oraindik ere gobernuburu izandakoak. Joan den hilabetean, PTI Pakistango Justiziaren Aldeko Mugimenduak, haren alderdiak, gehiengoa eskuratu zuen Punjab eskualdeko parlamenturako bozetan, agintean den PML N Pakistango Musulmanen Ligari aurrea hartuz.
‎Oliba olio birjina Tuterako Urzante enpresaren prentsan. Oliba olioaren prezioak gainezka egingo du oraindik ere luzaroan
‎Oliba olioaren prezioak gainezka egingo du oraindik ere luzaroan
‎«Herri kultura maite duen edonorentzat figura eztabaidaezina da». Luis Gasca (Donostia,) kultur munduaren eta gizartearen aintzatespena jasota hil zen joan den urtean, baina Asier Mensuro komikiaren eta zinemagilearen historiagileak uste du oraindik ere handiagoa izan lukeela hark egindako lanaren aitortzak: «Komikia arte bat bezala aztertu zuen lehenengo taldeko kide izan zen, Umberto Eco, Alain Resnais eta abarrekin».
‎erakusleiho bat ere zabaldu nahi genion herriari, herritarrek ere ikusi ahal izan dezaten munduan badirela Euskal Herriaren moduko beste hainbat nazio». Andra Mari dantza taldeko kide eta Musika Bizian jaialdiko antolakuntza taldeko kide da Garatz Unamunzaga, eta, dioenez, hasieran ezarritako helburu bera du oraindik ere festibalak.
‎Gainera, ziurtatu du Esquerrak negoziazioen bidearen alde egin izan ez balu «ezinezkoa» izango zela sedizioa berrikusi izana. Nolanahi ere, Aragonesek adierazi du oraindik ere kontu ugari falta dela argitzeko. «Gauza batzuk airean dira, baina horiek parlamentuko tramiteetan eztabaidatzen dira.
‎«Balantze ona dela uste dugu; Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako herritarren bizitza hobetzeari eragingo dioten gai interesgarriak sartzea lortu dugu». Hala ere, zehaztu du oraindik ere negoziatzen jarraituko dutela eta zuzenketa gehiago adostea espero dutela.
‎Hori bai, bien bitarterako, Sturgeonek esan du oraindik ere prest dagoela Erresuma Batuko Gobernuarekin erreferendum adostu bat lortzeko, eta berretsi du hori dela lehenesten duen bidea; halere, azaldu du jakitun dagoela zein den Londresen jarrera, eta horregatik prestatuko dutela bozen hauteskundeen araberako bide hori.
‎Atzera begira jarrita, horrela ikusten du gaur egunera arte egindako bidea Aitziber Salaberria Elhuyarreko euskara planen arlo arduradunak. Hala ere, argi du oraindik ere badagoela zer hobetu, eta horregatik dio lan mundua «heldu beharreko gai estrategiko bat» dela. Izan ere, Amaia Balda Emun kooperatibako koordinatzaile orokorraren arabera, lan mundua gizartearen isla da, eta gaur egungo «normaltasuna erdaretan aritzea da».
‎Mendi korrikalari kataluniarrak errekorrak apurtzen jarraitzen du oraindik ere. Aurtengorako, bi proba zeuzkan begiz jota; Zegama Aizkorri eta Hardrock (AEB, 160 kilometro,+ 10.000 metro).
‎«Hori ez zen lortuko herritarren mobilizaziorik gabe, eta eragile poliotiko, sindikal eta sozialen artean adostasunera iristeko borondate eta determinaziorik egon ez balitz». Edonola ere, gogorarazi du oraindik ere «oztopo ugari» gelditzen direla bidean, eta, horiek gainditzeko, dei egin du urtarrilaren 7ko manifestazioan parte hartzera.
2023
‎«Aldaketa gertatu denez, egokitu beharra dago, baina oraindik ere presoen eskubideak aldarrikatu behar ditugu». Izan ere, azaldu du oraindik ere haien eskubideak urratzen direla, hirugarren gradua ezartzeko oztopoak aipatuta: «Jarraitu behar dugu ikur berria erakusten, eta egoera salatzen».
‎Noiz arte egon behar dugu zain administrazioak euskaraz erantzun diezagun? Ematen du oraindik ere bide luzea geratzen dela zerbitzu publikoak euskaraz berdintasunean jaso ahal izateko; zenbaitetan, neurriek erritmo oso mantsoa dute, beste zenbaitetan ez dira egungo markoa gainditzeari begira jartzen, eta, tamalez, eremu batzuetan atzerapausoak ere ikusten ari gara. Arauak ezinbestekoak dira hiztunon eskubideak errespetatzeko, baina ez dira nahikoa, arau horiek betearazi egin behar dira.
‎LABek, berriz, salatu du egoera ez dela agintari politikoek dioten bezain ona. Azken urtean sortutako enpleguaren kalitatea ezbaian jarri du, eta gogorarazi du oraindik ere lau kontratutik hiru behin behinekoak direla. «Probaldiko kaleratzeak neurrigabe igo dira, eta behin behinekotasuna aldizkako finko gisa ezkutatzen ari dira.
‎Aurretik ere biltegi desberdinetan aritu zenez, ez zitzaion «arrotza» egin. Suitzara joan zen ondoren, eta han jarraitzen du oraindik ere. «Lehen hilabete eta erdia Museo Nazionaleko Bilduma Zentroko egunerokotasuna ezagutzen eman dut».
‎Goizean mendian korrika saioa egin duela ere aitortu du hizketan hasi orduko. Mendiaz eta korrika egiteaz gozatzen du oraindik ere. Urte asko jarraitzeko asmoa duela azaldu du.
‎Horien artean dago Ugaitz Elu (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Hura beteranoa da jada, baina harrobitik igo berritan zuen ilusio bera du oraindik ere. «Sasoi zaila» dela esan du.
‎Horrek pentsarazten digu gure jendeak beharbada alde batera utzi duela independente izateko gogoa, eta jada ez duela sentitzen herri askea izateko beharra, dagoeneko ez duelako herritzat hartzen ere berea. Baina, aldi berean, beren berezitasun linguistiko, kultural, soziologiko, historiko eta abarrez egiten duten erakusketak agerian uzten du oraindik ere oharkabean nolabaiteko maitasuna sentitzen dutela diren horrekiko, eta, beraz, beren buruaren beraren eta beren liderren uste guztia eta itxaropena baino ez dute galdu beharbada; harrotasun nazionala, autoestimua galdu dute.
‎EBZko eta Erreserba Federaleko presidenteen jarrerak ezberdinak dira inflazioari aurre egiteko hartutako neurrien inguruan. Christine Lagardek politika murriztaileen aldeko jarrera du oraindik ere, inflazio tasa handiaren aurkako neurri nagusi gisa ikusten baitu. Gainera, eurogunean inflazioa eta batez ere azpiko inflazioa jaistea nekeza izaten ari denez, halako politikekin jarraitzearen alde agertu da behin eta berriro, ekonomia geldoarazteko.
‎Plataformak salatu du oraindik ere «mendeku tresna» gisa erabiltzen dela justizia, ETAren behin betiko su etenaren ostean irekitako «itxaropen aroa» kontuan hartu gabe. «Urte luzez luzatu den indarkeriaren mamua betikotzeko jarrera nabaria da», salatu du, eta gehitu du horren adibide dela Zelaiaren eta Barbadoren aurkako auzia.
‎Kritikei jaramonik egin gabe, alde bakartasunez jokatzen du oraindik ere. Bere azken proposamena Iruñeko erdigunea eraldatzeko hirigintza proiektu berri bat da:
‎BNGren aulkiak balio handia du oraindik ere?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia