Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 433

2000
‎Herrialde hauen artean, dagoeneko, 17 milioi sinadura bilduak dira ekimen honen alde, eta horri Espainiako Estatuan bildu diren milioi bat sinadura inguru gehitu behar zaizkio. Euskal Herrian kanpaina honek oihartzun gutxi izan du orain artean. Hil honetan hasi da era antolatu batean funtzionatzen.
‎International Data Corporation enpresa amerikarrak emaniko datuen arabera, 2000 amaierarako 160 inguru bilioi pezeta mugituko ditu Internetek sortutako ekonomia berriak. Horrek esan nahi du orain artean negozio bakar batek ez duela gisa honetako hazkunde erraldoirik bizi izan.
‎Lehenik eta behin, hazkunde eta garapen krisi natural bat izan badago. Euskararen aldeko lanak, gizartearen sektore esanguratsu eta zabal batek burutua, arrakasta handia lortu du orain artean. Arrakasta hezkuntza mailan islatu da batez ere, baina beste alorretan ere hainbat lorpen erdietsi dira:
‎Mundu berria sortzen ahalegindu da gure adiskidea eta horrek etena ekarri du.Etena, ez iraganarekin berarekin, iraganeko kontsentsu suntsitzailearekin baizik.Txillardegik behin eta berriro salatu du orain arteko kontsentsu integratzaile horrenarriskua eta behin eta berriro azaldu ditu disentsuko jarrerak, gure kontzientzien barnean ezarri nahi zen kontsentsu hori bere artikulu latzekin arrakalatuz eta sasi irtenbideen sendotasun itxurazkoa pitzatuz. Hitz batez, etena ekarri du, eta aurreko egoerarekiko etena aldarrikatu du, eten horretan parte hartzera deituz.
‎Eta ihesaldi horretan gu sartzen gara: antza, itxurazko turista bat balitz bezala Mexikora joan gura du, eta, egia esan, hara inguratzea lortu du orain arte. " Alcatraz etik ihes egitea lortu dutenen alde, nahiz eta saiakeran hil!", topa egin du nik altxatu diodan ukabilaren kontra.
‎Bidean ekaitza lehertu zaigun arren, Moab herrixkako kanpinera heldu garenean, furgonetako aire egokitutik irten (oporraldi honetan horixe da bulegoa oroitarazten didan gauza bakarra), eta sekulako bero zafladak kolpatu gaitu. Horrek are astunago bihurtu du orain arteko gure nekea, eta dendak muntatzeko guztiz gogogabetu gaitu (nirekin aski kopetilun egon arren, gaur atzera Rubenek lagundu dit egiteko horretan). Baina gero Danek burutazio ezin hobea izan du:
2001
‎Eremu mistoa aspalditik da Nafarroako euskararen aurkako indarren helburu. Dekretu honek bete betean iraultzen du orain arteko euskararen arautzea administrazioan, eremu mistoa ia ez euskalduna bihurtuz eta euskalduna mistoa. Ondorengo ibilbide historikoan dira garapen hori ulertzeko klabeak.
‎Pillay epaileak orain 59 urte ditu, eta buru belarri ari da lanean justiziaren alde beti. Emakume horren ustez, hau du orain arteko lorpenik nabarmenena: gerrako bortxaketak genozidioaren eta gizadiaren aurkako krimenen artean sarraraztea.
‎“Kontsumitzaileak, adibidez, Majadahondako ospitalera (zerrenda horietan agertzen da haren idazpurua) deitzekotan, ikusiko luke Majadahondan ez dagoela ospitalerik, agian psikiatrian espezializatutako klinikarik”. Azkenik, AFCAk jakinarazi du orain arte frogatuta geratu dela gehigarri batzuek alergia jakin batzuk eragin ditzaketela, “nolanahi ere, polena bezalako produktu naturalek sortzen dituztenak baino askoz ere larriago”.
‎Gizartean funtsezko eginkizuna duen taldea da, eta, aldiz, babesik gabe dago. izan ere, ez dira langiletzat hartzen, eta, beraz, ez dute lan eskubiderik estresak eragindako istripu edo gaixotasunen aurrean. Mercé Jordi Emakumeari Laguntzeko Elkarteko lehendakariak salatu du orain arte ez dela inolako azterketarik egin etxekoandreek berezko gaixotasunik duten eta laneko gaixotasuntzat hartzen diren zehazteko. Haren arabera, medikuek berek ahazten dute etxeko lanak egiten dituzten eta familiari laguntzen dioten emakumeen arazo asko, batez ere depresioak, jasaten duten presioaren ondorio direla, eta dena botiken bidez konpontzen dutela.
2002
‎Alabaina, nabarmena zen Euskal Herriko ekonomia bere osotasun eta orokortasunean aztertzen zuen lanen gabezia. Euskal Herriko hezkuntza sisteman bertakoekonomia lantzen duen irakasgaien urritasunak ez du orain arte lagundu besteesparruetan ohikoak diren urratsak ematen testuliburugintza jardueran. Horren islada, gaur egun gure herriko unibertsitate sarean Euskal Herriko Ekonomia irakasgaiaEkonomia titulazio bakar batean egotea. EHUko Ekonomia lizentziaturan?, etahautazko irakasgai gisa, gainera.
‎Auzitegiko Medikuntzako institutuen eginkizuna justiziari laguntzea da, epaitegi, auzitegi, fiskaltza eta erregistro zibilen bidez. Horretarako, erakunde anatomiko forentseek eta auzitegiko klinika medikoek gaur arte egin dituzten eginkizunak zentraliz; besteak beste, peritu, tanatologia, klinika eta laborategi probak. Horrela, autonomia erkidego bakoitzeko erakunde bakar batek berrantolatu eta bateratuko du orain arte hainbat ikastetxek egiten zuten lana. Alde horretatik, auzitegiko medikuntzaren berrantolamendu berriak erakunde horiek unibertsitateekin eta era guztietako ikastetxeekin lotu nahi ditu, auzitegiko medikuntzaren arloko ikerketan egindako aurrerapenak bultzatzeko.
‎Euskaltzaindiak ongi bete du orain arte zeregin hori, historian zehar eta askotan garairik ilunenetan, erakunde honek hartu baitu bere gain euskararen kandelari pizturik eusteko ardura zail eta neketsua. Eta, gainera, anitzetan bere barnean bildu ditu urteen joan etorrietan euskararen egoerarekin kezkarik handiena erakutsi izan duten idazle, ikertzaile eta euskaltzaleak.
‎• Hainbat luxuzko etxe ataritan aurreko hamarkadan jarria izan arren, bideotelefonoak ez du orain arte arrakastarik lortu. Telefono mugikor gisa egokitua, ordea, telebista kazetaritza alda dezake Afganistango gerratik aurrera. Bi mila euro balio ditu, ez du antenarik behar eta, batere telebista kamerarik gabe, nonahitik albisteak zuzen zuzenean emateko aukera eskaintzen dio tokian tokiko erreportariari.
2003
‎Giza espezieak emakumezkoei esker biziraun du orain arte
‎“Espainiako itsas hegaztien hilkortasun gertakari larriena da hau, eta Europako bigarrena, 1999an “Erika” hondoratu ondoren”. Sánchezek adierazi du orain arte 100.000 eta 200.000 hegazti inguruk izan dutela eragina; izan ere, “jasotako hegaztiak kutsatutako hegaztien %10 eta %20 bitartekoak dira”. Galizia da isuriaren eragin handiena jasan duen Espainiako erkidegoa, eta bertan hegazti guztien erdia baino gehiago bildu da; Euskal Autonomia Erkidegoak eta Kantabriak, berriz, “palma eraman dute” azken hilabetean, esan zuen Sánchezek, haizeak “txapotea” bultzatu baitu Bizkaiko Golkora.
‎Hala ere, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) iritziz, proba osagarriak egin behar dira kasua behin betiko berretsi baino lehen. “Txinako Osasun Ministerioak uste du orain arte egindako testak ez direla eztabaidaezinak”, esan zuen OMEk Pekinen duen bozeramaile Roy Wadiak. Erakundeko aditu bat Cantonen dago, mediku txinatarrek egindako analisien ondorioak egiaztatzeko eta kutsaduraren jatorria zehazteko, orain arte ezezagun bat izan baita.
2004
‎Horrek behartuko ditu beste hirurak elkarrekin bidaia bat egitera eta hamar urte aurretik batera bizitakoak eta eman zituzten urratsak bergogoratzera, orduko adiskidetasuna eta eduki zituzten ametsak gaur egun bakoitzak dituen uste eta sentimenduekin kontrajarriz. Horretaz guztiaz hitz egiten du orain artean poesia, antzerkia eta bidaia kronika jorratu duen Juanjo Olasagarrek ondoko elkarrizketan. Zer islatu nahi izan duzu zure lehen nobela honetan?
‎Errendimenduak sakrifizioa dakar berarekin eta hori ez dator nesken" ohiturazko" ezaugarriekin bat. Emakumeak ez du orain arte kirol kulturarik izan.
‎Baina historia horrelatsu izan da beti, eta bide bertsutik jarraitzeko zantzuak nabari zaizkio aurrerantzean ere: etikaren soroa botere ankerrak goldatu du orain arte, eta uztak horren araberakoa izan behar. Ez dago azalpen isil gordeetan aztarrika hasi beharrik.
‎Ez du orain arte ezer zentzuzkorik egin eta!
‎Hala ere, hark dio azken hilabeteetan ez duela erabili edo kontsumitu zibetako haragia. Gaixoa ospitalean dago oraindik, baina eboluzio ona du, txosten medikoen arabera, eta harekin harremanetan egon ziren 81 pertsonetatik batek ere ez du orain arte pneumonia atipikoaren sintomarik izan. Aditu txinatarrek “birus inkubagailu” perfektutzat jotzen dute Cantón, probintzia horretako hiltegien eta animalia granjen osasungaiztasunagatik.
‎Eguneraketa berria, uda bukaerarako iragarri dena, eskuragarri dago ingelesentzat eta alemanentzat. Printzipioz, sp2ak adabaki bat du orain arte Windows XPk ezagutzen zituen segurtasun akatsetarako, baina, horrez gain, sistema eguneratzen du, eta funtzio asko hobetzen ditu, hala nola, suebakiak lehenespenez instalatzea. Hala ere, Gartner aholkularitza enpresak, adibidez, instalatu baino denbora bat lehenago itxarotea gomendatu du, nola funtzionatzen duen ikusteko; izan ere, haren abantailak lausotu egin daitezke, Nmap bezalako ohiko erabilerekiko bateraezintasunagatik.
‎Akuario arraina da, eta 21 kromosoma ditu, 300 milioi dna base letra kimikoak dituztenak, 23 kromosoma parerekin eta 3.000 milioi giza baserekin alderatuta. 30.000 geneen artean, Hughes Roest Crollius Parisko Goi Eskolako genetista buru duen taldeak uste du orain arte identifikatu ez diren gizakiek 900 gene dituztela.
‎Oraingoz, Herbehereetako exekutiboak ez ditu bere izenak eman. Holandako Gobernuak kautelaz hartzea erabaki duen arren, Cees Veerman Nekazaritza ministroak argitu nahi izan du orain arte aztertutako patata monda horiek jan dituen txerri haragiaren laginek “arlo horretako osasun araudia betetzen dutela” eta, gainera, “orain arte patatetan aurkitu diren dioxinen edukiek ez dituztela gainditzen Europako Batzordeak gomendatutako arauak”. Substantziak neurriak hartzera bultzatu ditu, luzaroan kontsumitzen bada gizakiengan minbizia sor baitezake.
‎“Baina larriena ez da espezieen zuzeneko hilkortasuna, zeharkako kausek eragindakoa baizik, ugalketa aldaketen ondorioz gertatzen dena eta ugalkortasuna galtzea eragiten duena”, azaldu du Vázquezek. Erantzunik gabe Bestalde, Greenpeaceko Ozeanoetako bozeramaile Sebastián Losadak azpimarratu du bi urte geroago “gauzak ez direla batere aldatu”, eta gogorarazi du orain arte “bete den gauza bakarra” petrolio ontzitik fuel olioa ateratzea dela. Hondoratzearen 500 egunekin batera, talde horrek gutun bat bidali zion Gobernuari, eta oraindik ez du erantzunik jaso.
‎Ciccillok proiekzioa hasi baino lehen esan dio, hemendik aurrera pelikula onak ikusten ohituko zara, Livia. Eta esan du orain arte bost zirela eta orain zazpi, Pablo falta delako, eta besoa estutu dio Liviari. Gero argiak amatatu dira eta Ciccillok Liviaren besoa askatu du.
‎Arregi jauna berotzen hasi da. Itxura mantendu du orain arte, baina zopa hartzen bukatu duenean izerdi tanta batzuk sentitu ditu kopetatik behera eta ezpain-zapiarekin sikatu ditu. Lehenengo unean, emagalduak ezagutuko zuelakoan beldurtu egin da, baina orain, ezagutu ez duela ohartzean, bere jarrera guztiz aldatu da.
‎Hizkuntzak genero identitatearen eraikuntzan zeresan handia dauka eta sexuen edo generoen arteko desberdintasunak iraunarazten ditu. Desberdintasuna menderakuntza edo zapalkuntza bihurtzen laguntzen du orain arte agertu diren moduetan. Honen ondorioz, aukera berdintasuna duen jendartea nahi badugu, lanari ekin diogu.
2005
‎Honelakoak mantentzeak duen kostuak, dena den, ugaltzea galarazi du orain arte.
‎Espainian milioi bat pertsona baino gehiago analfabetoak dira, gehienak 55 urtetik gorakoak, EINek egindako txostenaren arabera. . Hala ere, irabazi asmorik gabeko Mugarik gabeko Alfabetizazioa erakundeak ziurtatzen du orain arte alfabetatze ahaleginek ez dituztela munduko populazio marjinatuenen hezkuntza beharrak ase. Helburu hori lortzeko, erakundeek eta elkarteek alfabetatzeko toki espazio iraunkorrak sortzen lan egiten dute.
‎Istripuetako lehen biktimak kobratzen ari dira, muineko lesioagatiko diru sarrera gisa. Toledoko Paraplegiko Ospitale Nazionalak, muineko lesioen tratamenduan estatu mailako erreferenteak, ohartarazi du orain arte zentroan izandako diru sarreren erdia motozikleta eta autoko istripuen ondoriozkoak zirela, eta orain horiei “quads” ak gehitzen zaizkiela. Aurten zazpi sarrera izan dira, lur orotako lau gurpileko ibilgailuetan izandako erorketen ondorioz muineko lesioagatik.
‎Gainera, proiektuak izoztutako planetaren gainera jaitsiko liratekeen bi zunda ditu bere atmosfera aztertzeko. Neptunok espazio ontzi bat, “Voyager 2”, bisitatu du orain arte. 1989an, erraldoi izoztuaren inguruetan ibili zen, espazioko ibilbide luzeaz baliatuz.
2006
‎Joxean Muñoz izendatu dute Donostiako Tabacaleran jarriko duten Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren (KGNZ) zuzendari, Miguel Aiertzak ezetz esan eta gero. Muñozek Tipula komunikazio enpresan jardun du orain arte, gidoigintzan eta erakusketak diseinatzen. Joxean Muñozek, Santi Eraso eduki zuzendariak eta Iñaki Galarraga arkitektura zuzendariak hamalau hilabeteko epea izango dute KGNZko edukiak eta kudeaketa mamitzeko.
‎Bertako Ekologistak Martxan eta ADENA bezalako talde ekologisten arabera, «kulturaren eta naturaren aurkako zentzugabekeria» da Tindaya zulatzea, ingurumenaren nahiz balio arkeologikoaren ikuspegitik artxipelagoko ondare baliogarrienetakoa baita mendi sakratua. Gainera, dirua xahutzea proiektuaren hastapenak 24 milioi euroko inbertsioa izan du orain arte eta naturaren kontserbaziorako arauak haustea leporatu diete politikariei. Mendia zulatzeari buruz, Tindaya lehenago harrobia izan zela eta proiektuak mendiaren bolumenaren %0, 03a baino ez duela hartzen dio Luis Chillidak.
‎Ia mendebete geroago zinemarako musika ordenagailuz sortzen da batez ere, baina badira oraindik, antza denez, betiko eran paper soilean idazten dutenak. Inork ez du orain arte frogatu haien musika okerragoa denik.
‎Lege berriaren espiritua, beraz, defentsarako foru sakratuen aldekoa da. Espiritu hori azken punturaino eramanez, legeak baztertu eta kondenatu egiten du orain arte asko zabalduta egon den kezka. Kezka hori, izatez, barkatzeko modukoa zen, inkisizio prozeduren izaera eta funtsa urratuko lituzke, horrekin bateraezina baita.
‎Medikamentuen eta Elikagaien Administrazioak (FDA) Bausch Lomb en bertsioa onartu du, arazoa “produktuaren formulazioaren ezaugarri bakarrak” direla esanez. FDAk ziurtatu du orain arte ez dagoela markaren beste irtenbide batzuek, hala nola “ReNu Multiplus” edo “ReNu Multipurpose”, arazo bera dutenaren zantzurik. Hala ere, AEBetako Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Zentroak (CDC).
‎Eta beti zerbait egiten, sekula ez geldirik. Argazkietan bakarrik ikusi du orain arte geldirik, eta orain argazki baten barruan dagoela ematen du.
‎Eta egunero jorratzen da. Hori egin du orain arte Jakin ek eta ziur naiz horretan jarraituko duela Jakin aldizkariak.
2007
‎Garbi dago B eta A ereduek ez dutela lortu ikasle guztiak euskalduntzea, eta ez naiz ari gai zientifikoak euskaraz ulertzeaz eta ikasteaz, elkarrizketa xume batean euskaraz egiteko gaitasunaz baizik. Horrek garbi erakusten du orain arteko sistemak ez duela balio izan legeak berak aurreikusten zuenerako ere, hau da, derrigorrezko hezkuntza bukatzean ikasle guztiek bi hizkuntzak modu normalizatu batean hitz egiteko. Beraz, beste sistema eraginkorrago bat bilatu dugu.
‎Batzuetan, argudio eredu hau baliagarria da kontra argudioak saihesteko eta horiei aurre egiteko; gainditze argudioak erakusten du orain arte oztopotzat jotzen zena helburu laudagarri bat lortzeko bidea baino ez dela izan. Adibidez:
‎Begiekin ikusi uste duguna bera, irudimenarekin ikusten dugu, hau da, sentsazio edo inpresioen anizkun ezberdina, berak itzultzen du irudi bat batua, hots, hautemapena. «Psikologo bakar batek ere ez du orain artean pentsatu izan, puzten da Kant pixka bat, irudimena hautemapenaren beharrezko osagaia dela»287, hori bere aurkikuntzatzat erakutsiz.
‎AEBn, berriki egindako inkesta baten arabera, kontsumitzaileen %95ek elikadura arriskuei buruzko gomendioei eta abisuei jarraitzen diete. Datu horrek berretsi egiten du orain arte frogatu dena; izan ere, elikadura krisietan (adibidez, espinaketan E.coli agertzeak eragindakoan), kontsumitzailearen joera da tartean den produktuaren kontsumoa denbora batez murriztea edo saihestea.
‎Lagin horiek, gero, ordenagailu bidezko tomografiaren eta doitasun handiko 3Dko eskanerraren bidez aztertu ziren. Botila taldeak ziurtatu du orain arte informazio gehien eskaini duten laginak Infantearen birikakoak direla, momifikazio prozesu baten ondoren espero zitekeena baino bolumen handiagoa zutela ematen baitu. Proba horien arabera, kearen eraginpean kroniko egon ohi dira (tximinia batetik etorriko da ziur aski), eta makrofago albeolar eta hematiak ere maiz agertzen dira, eta horiek prozesu patologiko sukoi eta hemorragiko batekin lotuta egon daitezke.
‎Bilaketa modu berriarekin, Googlek ikusgarritasuna ematen die orain arte sakabanatuta zituen proiektu askori. Bestalde, bilaketa, Googlek jende askori ikuspena ematea lortzen du orain arte sakabanatuta zituen proiektuak, eta erabiltzaile askok ezezagunak. Sergey Brinek esan duenez, Googleren sortzaileengandik, ‘Universal Search’ da “neurri batean modu berean sari bikoitza”, zeren eta, gainera, “da” ezaugarriak ikuspen handiagoa Googleren beste zerbitzu batzuetan, adibidez, liburutegi birtuala edo bideoak”.
‎Oro har, erakusketa honek arrakasta ederra ukan du orain arte, eta ekintza berezien egiteko parada ezin hobea izan da, Baionan eta Donostian, hainbat mintzaldi, kontzertu, bisita gidatu eta elkarrizketa sorrarazi baititu.
‎Bizi izandako edertasunak nigan agintzen jarrai zezan eten nituen lokarri guztiak. Ordura arte bizi izandakoak bakarrik elikatu du orain arteko nire iraupen osoa, besteren beharrik batere gabe.
2008
‎Xabiroik bide laua egin du orain arte. Ikastolen Federazioak zalantzarik gabeko babesa eman dio hastapenetik eta kasik oztoporik gabe mamitu izan dira zenbakiak.
‎Zergatik Euskadin ez? Koldo Mitxelena Liburutegiak ondo funtzionatu du orain arte, zerbitzu ugari ematen ditu, erabiltzaile asko ditu; hemendik aurrera zerbitzurik gabe geldituko dira gipuzkoar irakurle guztiak?"
‎Gehientsuenak bere burua engainatzea aukeratu du orain arte (Aldatuko dut pixkanaka), beste batzuek haustura aukeraturik, harremana puskatzen dute (Espainian, 2006 urteko dibortzioen %8 elkarrekin bi urte baino gutxiago egindako bikoteek protagonizatu dute) eta beste zenbait, aitzitik, laguntza bila hasten da.
‎Neurri horiez gain, legeak aurreikusten du orain arte eraikitze lanetan erabili izan diren teknologiak bazterrera utzi direla eta eragin akustiko txikiagoa duten beste batzuk erabiltzen hasi dela; horrez gain, zarata emisioak kontrolatzeko sistema ezartzea ere aurreikusten du legeak (beste herrialde batzuetan, takometro akustikoa erabiltzen dute).
‎Cronica de la tarde saioarekin, Dani Alvarezek eta Arantza Ruizek aurkeztua. 22:00etatik gauerdira arte elkarrizketekin eta eztabaidekin jarraituko du orain arte bezala.
‎Gainera, ikerketak adierazten du labore transgenikoek ez dituztela gose edo pobrezia arazoak konpontzen. Hain zuzen, adierazi du orain arte genetikoki eraldatutako produktu gehienak animaliak elikatzeko erabiltzen direla herrialde aberatsetan haragia ekoizteko, eta ez populazio pobreena elikatzeko. Txostenaren arabera, transgenikoek ez dute beste laboreek baino errendimendu handiagoa.
‎Ikertzaileek “Health Affairs” aldizkarian adierazi dute bizitza luzatu egin dela 12 urte baino gehiago dituzten pertsonentzat, eta berdin mantendu dela Bigarren Hezkuntza amaitu zutenentzat. David Cutler Harvardeko Arte eta Zientzia Fakultateko gizarte ikasketetako dekanoak adierazi du orain arte bizi itxaropenei buruzko azterketek egoera sozioekonomikoaren eta heriotza tasen arteko erlazioari erreparatu ziotela. Ikerketa horiek, Cutler en arabera, ia ez zuten kontuan hartu pertsonen bizi itxaropena ikasketa mailaren arabera.
‎60 milioi dolar Bi proiektu dira ekimen berria. Lehenengoak, UNITAIDek 26,1 milioi dolarreko ekarpena egin ondoren, metodo molekular bat sartuko du orain arte ikerketan bakarrik erabiltzen zen TB MR diagnostikatzeko. Proba molekular azkar berri horiek dna zunda anitzeko tirak dira, eta bi egun baino gutxiagoan lortzen dituzte emaitzak.
‎“Oso zaila da herrialde pobreetako jendeak nor demandatu, nola frogatu jasandako kaltea edo non aurkeztu eskaria” esan zuen. Horrez gain, Intermón Oxfam ek nabarmendu du orain arte klima aldaketaren arloan egindako ahaleginak onura ekonomikoak ateratzeko egin direla, eta hori “erabat moralgabea” dela uste du txostenak. “Etika, zientzia eta giza eskubideak askoz gehiago eskatzen dute”, esan zuen Hernández de Torok.
‎«Liburuak harrera ona izatea espero dugu, gutxienez Brooklyngo erokeriak en parekoa». Izan ere Brooklynen girotutako nobelak Bidaiak scriptoriumean zehar ek baino onarpen handiagoa izan du orain artean. « Brooklyngo erokeriak euskaraz sortutako liburuekin lehiatzeko moduan ibili zen».
‎Berrikuntza aipagarria egongo da aurtengo festetan, jaien arduradun Ines Villanuevak azaldu duenez, «lehenengo aldiz egingo baita herri bazkaria; eta bitartean, Imperial Azteca mariachi taldea arituko da». Villanuevak adierazi du orain arte herritar askok eman dutela izena herri bazkarian parte hartzeko.
‎Sarkozyk ofizial egin du orain arteko RMI sistema ordezkatuko duen Elkartasun Aktiborako Errenta
‎Hautsak harrotu ditu Peter Van Walsumek Mendebaldeko Sahararen eta Marokoren arteko bitartekaritzan ez jarraitzeak. Abuztuaren 21ean bukatu zitzaion kontratua, eta NBEko idazkari nagusi Ban Ki moonek adierazpenik egin ez badu ere, Herbehereetako diplomazialariak publikoki onartu du orain arte zurrumurrua zena, alegia, jada ez dela NBEko idazkari nagusiaren Mendebaldeko Sahararako ordezkari berezia. Fronte Polisarioak gustura hartu du erabakia; izan ere, Marokoren aldeko jarrera izatea egotzi zion aurretik.
‎Pasa den uztailaren 24an diktaduran egindako torturengatik bizi guztiko kartzela zigorrera kondenatu zuten Luciano Menendez. Hala, espetxe militar batean eman du orain arteko atxiloaldia. Herenegungo sententziaren arabera, bertan eman ditzake Menendezek gainerako egunak.
‎Torneoa E4 Chessport xakean espezializatutako enpresak antolatuko du: hark antolatu du orain arte Bilbo Hiria torneoa, baita munduko puntako hainbat torneo ere.
‎Ildo horretan, Hego Euskal Herriko eremuan 6.000 bat desagertu daudela gogoratu du elkarteak, eta salatu du orain arte frankismoko arduradunek izan duten zigorgabetasuna. «Uste dugu elementu baliagarria izan daitekeela hau zigorgabetasun eredu hori gizarte eztabaidaren erdian kokatzeko».
‎Esan dudan bezala, krisiak zailtasunak ekarri ditu, eta horrek eragin nabaria izan du orain arteko salmentetan. Gernikako azokak beti izan du pisu objektiboa, baina aurten esan daiteke egoera ekonomikoaren erakusle izatea espero genuela.
‎Sasoi honetan, berriz, denboraldi-aurrean lehen taldearekin jokatu ondoren, gogotsu ekin zion sasoiari. Hiru aldiz sartu du Juanma Lillok deialdian, eta partida bakarra jokatu du orain arte, joan den igandekoa.
‎Leonen ariko dira gipuzkoarrak (20:00). Ez da pista erraza Akabarentzat Leongoa, baina Ligan ibilbide sendoa egin du orain arte Akabak, eta bolada horri segida eman nahi diote jokalariek. Bosgarren dira sailkapenean, hamar punturekin.
‎«Gaia bi aldetatik interesatzen zait: batetik, gaixotasunak eten egiten du orain arte izan garena eta beste nortasun bat sortzen du; eta, bestetik, atzera begira jartzen gaitu eta balantze bat egitera behartzen gaitu», adierazi du. Oraina errebindikatzean, «inguruak ez dizula axola dirudi», esan du idazleak, baina «orain arte hain serioak izan gara, hain ilun bizi izan gara, ezen uste dut beharrezkoa dugula arinkeria horri toki pixka bat egitea».
‎Zubeldia berriz, G puntuko finalera iritsi ostean, bere berea duen umoreari zukua ateratzen saiatuko da. Muñoak azkenik, G puntuan erakutsi du orain arteko bertso mailarik onena, eta maila hori berretsi nahiko du afari bueltako lehian ere.
‎1997an, Kyotoko Protokoloan 38 herrialde industrializatuk eta EB Europako Batasuneko estatu kideek 2008 eta 2012 urteetan gas isurketak gutxitzea onartu zuten; hala ere, ez zuten akordioa 2005a arte indarrean jarri. George Bush AEBetako presidenteak ez du orain arte akordioa berretsi.
‎Departamendu bakoitzeko Lan Auzitegietan 21 ordezkari daudenez guztira, beste sindikatuek emaitza nahiko eskasak lortu dituzte. FOk, esaterako, galdu egin du orain arte zeukan hautetsi bakarra. Ororen buru, Ajaccioko eta Bastiako Lan Auzitegien presidentetzaz jabetuko da Korsikako STC sindikatua.
‎Inpresio bat: espainiarren estrategia berria EAE ANV udaletxeetatik kanporatzea izango ei da, azken atentatuak posible egin ei du orain arte legez ezinezko zirudiena (Espainiako Gobernuak dixit, alderdia legez kanpo uztea gauza bat zela eta beste bat hauteskundeetako emaitzak). Ez dakit zelan, baina esango nuke hori ere egingo dutela, eskubide murrizketaren espiralean beste gradu bat.
‎Abiadura Handiko Trenaren aurkako" mugimendu sozialak" gaur azaldu du orain arteko" borroka moldeekin" segituko duela," bide baketsuak erabiliz"
2009
‎J. Martirena. Eta baita ere aukera ematen du orain arte eutsi gaituen eredua zalantzan jartzeko. Hasieran aipatu dudan eredu sozioekonomikoa gure ikuspegitik ez du pertsonen osasuna kontuan hartzen ezta bizi garen planetarena ere, produkzio eta kontsumoan oinarritutako eredu honek ekarri gaitu gaur egungo egoera honetara.
‎Ezkondutako bikote batek dibortziatu egin nahi badu, emakumeak konpentsazio pentsioa jasotzeko eskubidea du orain arte, oro har, emakumezkoa izan da jaso duena, dibortzioak eragin dion desoreka ekonomikoagatik. Hortaz, senarrak konpentsazio pentsioa pasa dio emazte ohiari.
‎Hauteskunde Auzitegi Gorenak espero du bertako eta atzerriko 20.000 ikuskatzaile izango direla hauteskundeetan. Amerikako Estatuen Erakundeak oraindik ez du baieztatu bertan izango ote den, izan ere, Michelettiren Gobernuaren aurkako jarrera argia erakutsi du orain arte.
‎Sailkapeneko azken postuan dagoen Eibar Bk puntu bakarra lortu du orain arte.
‎Gipuzkoako Dantzarien Biltzarraren eskakizunez aldatu du orain arte sanjoanetan izaten zen dantza txapelketa udazkenera. Bikoteen artean bi neskak osatutako bikote bat dago, Olabarriko Ana eta Marta Ruiz de Austri ahizpak.
‎Beste mota batzuetako materialekin ere lan egin izan du orain arte Oihanek; erretxinarekin, zilarrarekin eta telekin, besteak beste, baina, buztin polimerikoa da oraindik ere bere artelan zoragarrien sekretu nagusia.
‎Ematen du orain arte oroitzapenak senideenak izan direla eta, gainontzekoekin batera, nazionalak. Zure liburua atera eta gero, ateak ireki dira, eta orain Euskal Herriko ondarea ere badela iruditzen zait, nire kasuan Nafarroarena.
‎Zer da Euskaltzaindia, zer egin du orain arte, zer egiten ari da orain eta zer egiteko asmoa du hemendik aurrera. Galdera horiei erantzuteko ahaleginaren emaitza da esku artean duzun liburua.
‎Euskaltzaindiak, oro har, literaturan (liburu, aldizkari, egunkariak...) gehien erabiltzen diren hitzak bildu eta hautatuz egin du orain arte bere Hiztegi Batua. Halere, hitz horiez gainera, gaurko munduan badira edozein pertsona eskolatuk erabili behar dituen nazioarteko teknizismo eta berba zientifikoak ere, horiek agerkarietan gutxiagotan agertu arren (akriliko, epizentro, hominido, infinitesimal, kardiobaskular, kolesterol, magmatiko, perigeo, pleistozeno, telehitzaldi...) baina kulturan zein irakaskuntzan eta nahitaezkoak.
‎Izan ere, Osasuneko komisario Androulla Vassiliouk dioenez, “gaur egungo gaixotasun berri gehienak zoonosiak dira, hau da, animaliei eta gizakiei eragiten diete”. Esperientziak erakutsi du orain arte ez dela osasun, albaitaritza eta abeltzaintzako agintarien erantzukizuna bakarrik. Arrakasta, oro har, publikoaren jarreraren araberakoa ere bada; kontsumitzaileak, gaixotasunen prebentzioan eta hedapenean eragile garrantzitsu bihurtzen baitira.
‎OMEko zuzendariaren albokoak azpimarratu zuen kasu gehienak “arinak” direla, baina “arnas gaixotasun larriak izan dira gutxienez bi herrialdetan, Mexikon eta Estatu Batuetan”. Gehitu du orain arte ez dela hauteman bi herrialde horietara egindako bidaiekin zerikusirik ez duen pertsona transmisiorik. Ikertzaileak ere saiatzen ari dira zehazten zenbateraino egongo diren babestuago birusaren aurka kutsatutako pazienteak eta dagoeneko berreskuratu direnak.
‎Aldi berean eginen da, autonomia erkidego guztietako arrisku talde guztientzat. Ondorio kaltegarriei buruzko beldur diren pertsonentzat, Trinidad Jimenezek esan du orain arte, txertoa jartzen ari den Suediak, esaterako, ez duela txertoarekin lotutako kontrako erreakzio larririk jakinarazi, erreakzio arineko 200 kasu eta patologia kronikoak dituzten 74 urtetik gorako bost pertsona hil direla soilik.
‎Baina 1983 inguruan itxi eta geroztik aunitz hondatu da, erabi­lerarik eta mantenindurik gabe. Berriz Udalaren esku gelditu zenerako, honda­tua zegoen eta egokitze­ko inbertsio handia behar duenez, ezin izan du orain arte deus egin. Ka­xer­naren zati bat Gaztetxea da eta zati hori errespetatu dela dio baldintza pleguak.
‎Menpekotasun hori ezagututa ere, Europak ez du orain artean gasaren gerran ez Ukrainaren ez Errusiaren alde jarri nahi izan. Hala, bi herrialdeen artekoa soilik den merkataritza eztabaidan ez zuela eskua sartuko iragarri zuen herenegun Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak.
‎Patrick Modiano, azken hamarkadetan Frantzian idazle aski ezagun eta ospetsua izan arren, ez da sobera ezaguna Hego Euskal Herrian. Haren obrak espainierara hirurogeita hamargarreneko hamarkadaz geroztik itzuliak izan badira ere, nouveau roman ondorengo belaunaldi (eta) ko beste zenbait idazle frantziarrek (esaterako, Jean Echenoz, Michel Houellebecq eta Amelie Nothombek) baino sona gutxiago erdietsi du orain arte penintsulan. Arrazoiak ugariak, baina argi dago Modianok proposatzen duen literaturak Houellebecqen edo Nothomben kontakizun bortitzekin gutxi duela ikusteko.
‎Futbola une honetan lana da, baina orain gutxi arte txikitatik gustatu izan zaidan jokoa izan da. Futbolean jokatuz gozatu egin du orain arte. Argi neukan lau besterik ez direla bizi futboletik.
‎Inondik inora ere ez. Baina, kalitate handiko aurkariak defendatuz, sufrituz gozatzeko aukera izan du orain arte. Kalitatea, erritmoa eta jokatzeko era, dena da desberdina.
‎Emankortasun tekniketan aditu den Jeff Steinbergek eman du orain artean inor egitera ausartu ez den urratsa: Jarri aurreko Gene Diagnosiak (DGP) helburu terapeutikoetatik harago aplikaziorik baduela eta, hortaz, ezinbestean arlo hori aztertu egin behar dela adierazi du.
‎Europako Batzordeak salatu egin du orain artean GMk arazoa kudeatzeko eduki duen modua. Herrialde bakoitzarekin banan bana negoziatzea onartezina iruditzen zaio.
‎Inguruko paisaia, eguraldia eta Korrikaren tropela ordu gutxiren buruan aldatu dira. Malda gogorrek ordezkatu dituzte zelai lauak; euri langarrak oztopatu du orain arteko eguzki beroa; eta jende uholdeak ezkutatu du orain arteko Korrikako tropel fina.
‎Inguruko paisaia, eguraldia eta Korrikaren tropela ordu gutxiren buruan aldatu dira. Malda gogorrek ordezkatu dituzte zelai lauak; euri langarrak oztopatu du orain arteko eguzki beroa; eta jende uholdeak ezkutatu du orain arteko Korrikako tropel fina.
‎Ostalaritzako BEZa %5, 5era apaltzeak 2.500 milioi euro gutxiagoko diru sarrerak eraginen dizkio Frantziako Estatuari urtean. BEZa apaldu bitartean onartutako beste zerga arintzeek 800 milioi euroko kostua ukan du orain arte urtean.
‎Horren ziur egongo ez bagina eszeptikoagoak izango ginateke gobernu honek dituen arriskuak zeintzuk diren kontuan izanda. Bakea lortzeko epeei dagokienez, Egigurenek esan du orain arte egindako bidea eta sortutako egoerak umotzeko denbora dagoela. Uste dut batzuei erabaki bat hartzeko garaia iristen ari zaiela.
‎Ignacio Zuloaga margolari gipuzkoarrak (Eibar, 1870 Madril, 1945) Azorin idazle espainiarrari 1941ean egindako erretratua enkantean jarriko du Sotheby' s etxeak ekainaren 3an. Idazlearen familiak izan du orain arte.
‎Biak elkarrekin bizi ziren etxean hasi zen mutila neskari ukituak eta gehiegikeriak egiten, eta hura etxez aldatu zenean horretan jarraitu zuen, neskatoa bakarrik egoten zen uneak baliatuta. Aitaren esanetan, alabak ez du orain arte ezer esan nahi izan, beldurragatik. Foruzaingoak sexu askatasunaren aurkako delitua egotzi dio 19 urteko gazteari.
‎Erakusketa antolatzen duten hirugarren urtea dute aurtengoa, eta Fermin Etxauri galeriaren jabeak dioenez, oso erantzun ona izan du orain arte. Ada Breedveld herbeheretarra, Jean Pierre Lorand belgikarra, Juan Guerra mallorcarra (Herrialde Katalanak), Carmen Corcelles malagarra (Espainia) eta Manuel Gomez Arce madrildarra dira aurten beren lanak aurkeztu dituzten bost artistak.
‎Gaur gauean emango dute Asier Altunak eta Telmo Esnalek zuzendutako Brinkola telesailaren azken atala. %4, 2ko batez besteko ikusle kuota lortu du orain arte telesailak; euskaldunen artean, berriz, %10, 6koa. ETB1eko batez bestekoaren gainetik dago; 2008ko urritik 2009ko ekainera bitartean, %3, 18ko batez besteko ikusle kuota lortu baitzuen euskarazko kateak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia