Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2004
‎Oso mihi dotore eta leunekoa da nire barruko hori, eta dirudienez ezin du munduko gehienek bezala hitz egin, belarrari belar deituz eta lastoari lasto; beragatik balitz, belarrari" ama lurrak guretzat sortu zuen elikagai osasungarria" esan litzaioke, eta lastoari berriz" elikagai ez hain osasungarria, elikagai osasungarria lehortu eta udazkentzen denean erabiltzekoa". Bai, holaxe hitz egiten du nire barruko ahotsak, eta ondorioz ikaragarri luzatzen da zerbait argitu nahi duen bakoitzean, eta ondorioz oso aspergarri egiten dira bere kontu gehienak, eta ondorioz pazientzia hartu behar da berari entzuten jarri eta marruka ez hasteko. Ordea marruka hasita ere, berdin da, zeren ahotsa ez baita gure barrutik kentzen, ezin baita inola ere desegin.
2010
‎Zinta karreraren egunean egin ziguten argazkia Stonehameko kutxa batean egon da urte guztiotan, eta aurrez aurre daukat orain. Virginia oso dotore dago bertan, soineko berde berriarekin; burua altxata dauka, eta barre egiten du nik une hartan argazkilariari esandako tontakeria baten kariaz. Ni, berriz, besoak aurrerantz ditudala nago, zinta lortu berria kamerari erakusten.
‎Buruak baino lehenago erreakzionatu du nire gorputzak. Konturatu baino lehen bulegotik kanpo nengoen, portxearen ertz batean.
‎Osaba Juanen hilobiraino joan da, eta epitafioa irakurri du nik entzuteko moduan: " Bizitza bat eduki dut.
‎Ordu biak aldera Rabinowitz doktoreak deitu du nire egoeraz galdetzeko, eta ebakuntzaren eguna aurreratu nahi al dudan esan dit. " Hemezortzian egin genezake.
‎Iratzartzean datza Nire salbapena Lo eginda datorkit Herio ziurrena Ingumak beregana Hartu du ene izena Ez esnatzekotan da Klaro ene azkena.
‎Egon banago inon eta izan banaiz ezer, baina naizen hori, naizen ezer hori, izan nahi dudana dea? zeinek edo zerk erabakitzen du ni zer naizen, ni naizena?
‎Ez dakit Ugarteren haserreak eraginda ala lehenagotik, baina harremanetan egon badago. Gainera bereganatu nahi du nire eta Irantzuren egitasmoa, Irantzu bera bereganatzen saiatu zen bezala. Txortan egitera ailegatu ote ziren, egunen batean enteratuko naiz, orain ez nadin arazo nagusitik desbideratu.
‎Isilik gelditu da, halere begirada ez du nigandik kentzen.
‎Ezer ez esatea erabaki nuen, arrebari galdetu eta kitto. Beti izaten du nik baino askoz informazio hobea, Donostian bizi arren.
‎Martin hasi zen erantzuten, modu maitagarrian" minduarena" antzeztuz. Honek ez du nigatik hitz egiten; neu bai ibili nintzen eta ondo, Gabon Zaharra beti joaten zait primeran!
2011
‎Hiltzera zihoalarik, Herioari iseka eginez, bertso aipatu horiek idatzi zituen: urkatzen nautenean, soka batetik zintzilik, jakinen du nire lepoak zenbat pisatzen duen ipurdiak. Ez zuen Herioak beldurtzen.
‎Musika aukeratu eta jartzearen ardura Silvieren eta beste mutil baten artean geratu da, horiek jarri dituzte beren gustuko abestiak, guztiak ere frantsesez, jakina. Horrek esan nahi du nik ez dudala ez talde bat, abeslari bat, kanta bakar bat ere ezagutu.
2012
‎Eta, bestetik: perspektiba subjektibo anizkoitzen zatiketa dela medio, azken egia funtsezkorik ez dagoelako ikusmen pluralista erlatibistak berdinki urtu edo desegin nahi du nire egiazko jakintzaren mami eraldatzaile benetakoa.
‎Eta taupada horrek, leihoan, bizi bat margotzen du niretzat, bertan gizaki izan nadin.
‎Itsasoak tximistak itzaltzen ditu, eta amak, ohean, isilean esaten du nire izena, heriotzaren presentzia gardenagotuz.
2013
‎• Jaungoikoak ba nahi du ni urez joatea, ama, zertarako da negar egitea?
‎Gizon eta mutiko, nire opil zuri: atzo esan nizunak betiko balio du nigan, nik ez dakit egia esaten betiko ez bada. Zure ilea nahi dut nirean, elurra elurrago, eta bion hezurrak batera kraskatu horzkaka, bizitzak eternalki irauten duen bitartean.
‎Bizitzan hainbeste samin nozitu dugunoi herioko zaldun beltzak ez digu inolako beldurrik ematen. Izaerak anker jokatu du nirekin, baina nik bere ezinbesteko agindua betez peatuko diot.
2014
‎—Berarekin dantza egingo ote zenukeen jakin nahi du nire lagunak —esan zion Barrezek Isaneri.
‎—Inork ez al du nirekin esgrima saiotxo bat egin nahi? —galdetzen zien ofizialei.
‎—Berak irakatsi zion —esan zuen Estebanek— Horregatik ez du nire emazteak etxean eduki nahi. Eta arrazoi du.
‎Harritua begiratu du eskuan daramadan liburua, burua altxaturik hazpegi ezagunen bat alferrik arakatu du nire bisaia lotsagorrituan.
‎Ez dagoenaren eta agertzen denaren artean Xamuioren ahotsarekin solastuz noa. Liburua irekitzean Xamuioren off ahotsak bat egiten du nire off ahotsarekin. Hori da bertan aurkitutakoak niretzat duen balioa.
‎Memoriak ez zuen ordura arte tolesduretan bilatzeko aukerarik izan. Gazte hildako amona nire jaioterritik hain gertu egon izanak epidermikoa den zerbait sortzen du nigan. Lina San Bartolome kalean egon zela dirudi, bere senide batek bertan eraikitako etxeetako batean.
‎Beti dago lotsa hori mehatxu egiten. Lotsak afektatu egiten du nire gorputza eta etengabe narama idazten ari naizenari buruz gogoeta egitera. Eta hori horrela izanda ere, afekzioa bilatu gabe idaztea.
2015
‎Banuen ere itzulpena kuxkuxeatzeko gura. A posteriori, braust esango dut, itzulpenaren bitxiak behin eta berriro desbideratu du nire arreta, liburuaren mamiaren kalte. Eta hori zergatik?
‎Izan dezaket mutazio larri bat, edo nire ingurukoek duten bizimodua eragozten didan ezaugarri fisikoren bat. Baina herentziako eragile horrek eragina du nire bizimoduan agertzen denetik aurrera (patologia bat bada, sintomak dituelako), eta orduan ere genetikari nekez lotuko nioke ez banu Genetika zientziaren laguntzarik, ez balidate genetistek edo medikuek hala dela esango. Orduan agertuko litzateke herentzia genetikoa nire bizitzan.
‎Honela esan genezake: " praktika hauetan norbait naizela sentitzen dut, praktikak zentzua du nire izatea bera delako, eta nire izatea da haietan naizelako zentzuz". Gurpil bat da, noski.
‎Nire ahotsari oraindik ez diot nire antza hartzen. Ezagutzen ez dudan edo atzendu dudan inork hitz egiten du nire barrenetik. Haizean deuseztatu aitzin inoren arnasbideetatik igarotako ahotsa.
‎Ohartu al haiz nola begiratzen didan? Zer nahi ote du nigandik, kar kar?
‎" Paulino oso gaizki esaka ari da azkenaldi honetan nire kontra, esanez ni berehalaxe pentsatzen hasten naizela konbatea abandonatzen, eta bereziki kontrario horiek lehendik bere aurka borrokatu badira. Esaten du nik indartsu samar jotzen badut ere berehalaxe altxatzen dudala eskua abandonatu nahian, zertxobait jotzen duen beste gizon bat badaukat aurrean. Eta ergelkeria hauek guztiak gutxi ez balira, amaieran" txoro erdia" deitzen dit.
2016
‎Basoan tiro hotsak aditu dira berriz baina zure izterren hotzikarak betiko izua izaten segitzen du nire bizar sarriaren ferekan.
2017
‎Bigarren irakurketak beste alde batetik ere aldatu du nire pertzepzioa. Memoria sobre la Raza Roja en la Prehistoria Universal liburuaren tesirako, etimologiak garrantzi itzela du, demasekoa, eta ia orrialde guztietan agertzen da azalpen etimologikoren bat edo beste, gehien gehienetan arrunt fantasiosoak, itxuraz.
‎Zaurituek izaten duten denbora geldiaren korapiloan, pentsamendu bat josi zitzaion burmuinean, nahi gabean, gogoaren aurka, bizirauteko arrazoi modura: " Nafarroak merezi du nire bizitza, baina Karlos errege Borboiak, ez".
‎" Errepublika zelebratzen dugu", erran zigun aitak, kontent, harro, zorioneko. Oilasko usaina du niretzat Errepublikak. " Biba Errepublika" oihuka pasa genuen bazkari guztia.
‎Txukun eta dotore atondu zuen arte. Hartaz, gutxik izanen du nik dudana bezalako saskirik. Sentimenduz jositakoa.
‎Zerbait tekleatu eta berokian gordetzen du mugikorra. Irribarre zabala marrazten du niretzat, eta besarkatzen nau. Bularrean pausatzen diot burua eta begiak ixten ditut.
‎Bizitzako uneak bere azken urteetako lan autobiografikoan garrantzi handiko galdera bat utzi zion V. Woolfek etorkizuneko irakurleari" Zer adierazten du nire historia azaldu izanak. Zergatikbihurtu ziren lan hartan (amarekiko nire sentipenak) argitu ondoren nire ikuspegia eta emozioak ahulago eta xareago?" Virginia Woolfek bere beste lan batean argi esana zuen Farorantz idazterakoan bere amarekiko bizipenak utzi zituela liburuan," psikoanalistek bere gaisoekin egiten dutena" eginez.
‎Eta herrikoari, berriz, Herriko Benat. Hagitz etxe izen gutxi aditu du nere belarriak Goizuetan, aurretik" Herriko" hori hartzen. Baina, badu bere arrazoia:
2018
‎Halaxe oroitzen du nire barruak, nire barruak, nire barruak".
‎Ni, etzanda eserita baino gehiago, aulkitik erdi jausita. Bukaera aldera, txikle paketea atera dut poltsikotik," nahi duzu bat?" eskaini diot, eta burua biratu du nire begi gorrituekin topatzeko. Txiklea hartu duenean, gure atzamarrek elkar ukitu dute, Atxagaren ahotsak txoriak zerbaiten metaforatzat aipatu dituenean.
‎Sentsazio guztiz erreala, hara hor. Gozatu egin du nire presentzia bere ondoan, nire pisua bere gainean sentitzean. Baina gorputza gogortu zaio atzera, buruak hilda nagoela gogoratu dionean.
‎Ezin nau ikusi, baina badaki hemen nagoela, badaki, eta hori daukat nire alde: onartu egin du nire presentzia. Bere sukaldeko aulki urdinean eserita nago.
‎Edozein gortzeko modukoa da haizea, baina Añesen parapetoa zeharkatzea lortu du nire ahotsak: " Parisen ez duzu hau".
‎Zure irribarrearen goxotasun zuriak kitzikagarri bihurtu du zure destaina Zure begi altzairu kolore grisak ebaki du nire soa.
‎Begi ezagunak, zureak. Ordea, beste nonbait ikusiak nituelako zalantza kezkagarria piztu zitzaidan; orain badakit non nori ikusi nizkion; eta orain zentzu betea hartu du nire baitan Cesare igarlearen profeziak.
2019
‎Jainkoaren bitartekaritza? Jainkoak inoiz ez du nire negozioetan esku hartu, badakit eta ziur diot. Hartu izan balu aukera emango zidan Rodriguez kaporala nolabait aurkitzeko, bizirik edo hilik, edo haren arrastoa behintzat (gogotik eskatu nuen arrenka, gogotik erregutu, aurpegi ere eman nion zeruetako Jainkoari, alferrik ordea).
‎—Hitz egin isilago eskatu zien Celsok. Pokik lo hartu du nire gorraren barruan.
‎Eta ez naiz bidez bide ibiliko, basoan zehar baizik. Punteria ona du ni bota nahi nauen terroristak." Julian ere bileran zen, eta agindua eman nion: " Bilatu Land Rover bat herrian gizon horiek ekartzeko eta eramateko.
‎—Oso ondo egin du nire lagun Antoinek. Zer gertatu da?
‎Ez al ditu inork filtroak jarri behar? Jartzen ez badira okerrera egingo du nire leuzemiak.
‎Moritz agindutako ordua baino lehentxeago iritsi da eta, besterik ezean, edari energetiko laranjaduna hartu du ni jantzi bitartean. Jeans garbitu berriekin borrokan ari nintzenean, sarrailaren hotsa entzun dut.
‎Barre karkaila ezin ozenago batek gida libratu du nire esku artetik. Nekagarri egiten hasia zait ondoko gazteen aztoramena.
‎John Bellamy Foster-ek kritikatu egiten du nik" prometeismoa" terminoa erabili izana Marx eta Engelsi erreferentzia egiteko. Onartzen dut orokorpen hori ez dela guztiz egokia, baina ez nator bat berak Manifestuaren pasarte horren inguruan egiten duen irakurketa" ez prometeoarra" rekin (Foster, 2001, 135).
‎Nork arraio entzun nahi du nire ni poetikoa bakoitza berearekin zuen ‘ni’ak lapurtu nahiko nituzke eta nire ‘ni’a desagertarazi bakarrik zuen ahotsek abestu dezaten momentuoro isilaraziak baina ez isilpean egiten duten bezala.
‎Aktoreak begietara so egin zion eta ulertu zuen txakurra zer ari zitzaion esaten: " Eta nork hartuko du nire arta?" Orduan, aktorea jabetu zen ez zuela hiltzea merezi.
2020
‎Galdera horrek eragiten zizkidan itzalak, eta ikara; ikara xor bat, ez panikoa. Izan ere, propagandari erresistentzia dioten pertsona asko ezagutzen ditut, eta haien ereduak baretu egiten du nire kezka.
‎Itzala behar du nire arimak, ilunantzean atseden hartu une batez, eta isilik geratu, ez esan ezer.
‎Goizaldean besarkatu nauzue: iraungo du, iraungo du, jagongo du nire eskuak.
‎Itzala behar du nire arimak 105
‎Ume bat euripean jolasten, uhartearen edertasun itzela. Nork entzun, nork entzun, nork ikusi du nik ikusi dudana. Zer esan nahi du zarata horrek guztiak?
‎Ospitalera sartu eta Zainketa Intentsiboen Unitatea (ZIU) bilatzen hastearekin batera bertako atmosferaren parte sentitzeko parada izan dut. Gorputzaren kontzientziak indarra hartu du nigan.
2022
‎Hauxe jarriko du nire hilotzean: Vanesa atalanta, hego ebakien tximeleta odoleztatua almirante gorria, pasio itsasoan.
‎Bi minutu baino lehen neskatoak nire besoetara etortzea eskatu du. Handik bi egunera ere Irasemarekin bere etxera zerbaiten bila sartzea tokatu zait, amak haurrari besoak luzatu, eta honek nahiago izan du nire besoetara etortzea. Apur bat molestatu egin da Irasema.
‎Arlo hori lantzea da Yemilik euskaldunoi bidaide izateko proposatzen digun ildoetako bat. Ildo horretako aukerak aztertzeko bildu du nirekin gaurko boskotea.
‎Arnasaz edo zorabioaz kezkatuko litzateke bat, baina ez dago histeriarik hemen. Umorez hartu du nire aurreko emakumeak: dio," hau dok herri putie!" esateko, edo horren ordez.
‎Hizlariak bat bateko kantuaz eta komunitate bizitzaz ari direla, Oumaimak burua biratu du nire aldera. Auzolan moduko baten ondoren egiten zituzten kantu saioak gogoratu zaizkio:
‎tipoak uste du neu naizela Espainiako enbaxadorea. Horregatik du nireganako halako joera zerbitzala. Klaro, ni Pariseko galtza argiekin.
2023
‎Tamamen izan gara, artez zipriztindutako lur lehorra, kaolin ugarikoa, krater zuri erraldoietatik industria estraktibistak kamioiz kamioi lapurtua bertan baditugu bi lursail, ortu bat, makal bi eta ur putzua sasiz gainezka, inoiz berriz landatuko ez direnak harri baten kontrako zauriak orban gorria utziko du nire [orkatilan hiriburuan jada, txikitan igeri egiten ikasi genuen
‎—Hiru horiek elkarrekin ikusita, ezin izanen dut lo hartu eta zerbait sartu behar dut nire gorputzean —esan die— Norbaitek solysombra bat hartu nahi du nirekin?
‎Fakultate humanistiko batean irakasle gisa dudan esperientziak pentsarazten dit azken hamarkada hauetan behin eta berriz aditzen da baliagarritasunaren ideologia nagusi negargarriaren biktima diren gurasoek egindako galdera: " Baina zer eginen du nire semeak/ alabak letretako lizentzia batekin?", pentsarazten dit, bai, Lockeren argudio lakatzek ez luketela inolako haserrerik piztuko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia