Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 97

2000
‎Aurki guztiak baitu bere ifrentzua, eta gutien uste dugunean mintzatzen baita beldurra balentasunaren ahotik, edo urguilua eta handinahia umiltasunaren mihitik —ustekabeko ederrak izan behar ditugu azken judizioko egunean, jaun André...! —, eta orduan bizitza ez da lehen behakoan iduritzen zaiguna, baina bertze zerbait, hagitzez ere nahasiagoa eta konplexuagoa. Eta horregatik ikusten du lehen behakoak azaletik eta kanpotik, eta bigarrenak barrendik...
2003
‎Damurik fama hitsa du lehen bildua!
2004
‎Utikan, beraz, alderdikeriak: . Euskalgintzak independentziaz eta nortasun osoz jokatu behar du lehenik eta behin. Jarrera partidistak hartzeko tentalditik errotik ihes egin behar du, nahiz eta jarrera horiek itxuraz aldekoak izan.
‎Hauenak izango dira azken hitzak gai honetan: euskaldunon zabarkeria kritikatu nahi du lehenak; euskal prentsaren botere eragintxoa suntsitu nahi izan dutela esango digu bigarrenak. Euskarazko kultura idatzian euskaldunok erakusten dugun ardurarik ezaren erakusgarri, hona Pako Aristiren kritika zorrotza:
‎–Mutil hau futbolaria izango da, ordea, gero eta duda gutxiago daukat, eta futbolari batek futbola du lehen lana...
2005
‎Ez diote esan egunero egin behar duenik, baina kaltegarria denik ere ez. Zergatik, ordea, ez du lehen aldi horretaz batere oroitzapenik. Zergatik dabilkio barrutik har bat, terapia horrek zelatatzen bide duten gizonen arrastoan jarriko duela etengabe esaka?
‎Berak, behintzat, ez du lekua topatzeko borrokan sartu nahi izan. Hala ere, berehala ikasi du lehen entzundako berbarekin dena konpontzen dela. Sumimasen, hitz magikoa.
‎Euria Gran Viako espaloia bustitzen hasi da. Jendeak pausoa bizkortu du lehen tantarekin batera eta, euri tantak biderkatu ahala, korrika ihes egin nahi eroan hasi dira denak, espaloian gora batzuk, behera besteak.
‎–Piedadek deitu du lehen –Martinak– Gutuna heldu zaizuela gaur. Hortik Ingalaterratik, edo Irlandatik, edo Alemaniatik, ez dakit ondo zer esan didan.
2007
‎Berak ezagutu zuen Xabierrek kremaileraz jositako larruzko jaka beltza janzten zuen neguan zein udan, eta ez zituen inoiz soinetik kentzen bota militarrak. Horregatik ez du lehen unean ezagutu praka pintzadunak eta mokasinak jantzita dituen gizona. Hatz gainetan ileak dituen gizona bihurtu da Xabier.
2008
‎Klaserik gabeko partetik sumatu litezke bi pertsonak hurreratzen. Polodun alkoholikoaren botila erdi hustua ikusi du lehen lerroko mutil gihartsuak. Besoa luzatu, botilari heldu, eta besaulkiaren kontra hautsi du.
‎Tekila merkearen modukoa da gerra: poztu egiten du lehen tragoan, honen edo haren aldeko deiadarra egiten denean; baina dena moteltzen du botilaren ipurdi hutsak, ondoren.
2009
‎Heidegger ez dugu aipatuko. Guztiz bestelako ikuspegi eta filosofiatik, baina XIX. mendeko positibismo naiboki naturalistaren berdin aurka, B. Russellek Filosofiaren arazoak (1912) liburutxo argitsua, bikain euskaratua A. Arrietak, errealitatearen eta itxurazkoaren artean bereizteko zailtasunari ekinez irekitzen du lehen kapitulua. Gure aurrean mahai baten itxurarekin, ageri?
‎–Nebraskan jaio nintzen eta Deustun hilko naiz? esaten du lehen esaldiak. –Baina naizen gizona Bagdaden sortu zen, txikitan amak irakurtzen zizkigun mila eta bat ipuinen orrialdeetan.
‎Iruñera joan etorria, goiz osoa plastikozko eserlekuetan labain, kristo puta a ze beroa. Egarriaren pasioarekin, izotz pusketak haginen kontra etorri zaizkio, Coca Cola galdu du kokotsean behera, kamiseta busti du eta hortxe, momentu horretan entzun du lehen aldiz Aingeruaren barrea. Hezurretaraino amorratu da, hemezortzi urteen ernegu beroarekin, barre leun eta trikimailuz betea entzun duenean.
‎–Goizeko lehen orduan gertatu da ezbeharra? esaten du lehen orduko albisteak,, bihotzekoak jota eta Deustuko etxean?. Kafe makinan entzuten dut lehen aldiz, arratsalderoko limoi eztia hartzeko ur beroaren bila noanean.
‎Musika hasi eta berehala jotzen du lehen deiak, bigarrenak, hirugarrenak. Linea guztiak okupatu arte.
‎–Egoteko, murmurikatu zuen, zehar behako beltza eskaintzen zidala?. Gosaldu nahi du lehenik.
2010
‎Izan ere, iraultzaile baten helburua errealitatea aldatzea bada. Marxek, Engelsek, Leninek eta iraultzaren aldeko teorialari guztiek horixe aldarrikatzen dute bederen?, errealitatea ezagutu behar du lehenik eta behin. Eta lehen errealitatea da bakoitzak bere burua duela:
‎Izan ere, iraultzaile baten helburua errealitatea aldatzea bada —Marxek, Engelsek, Leninek eta iraultzaren aldeko teorialari guztiek horixe aldarrikatzen dute bederen—, errealitatea ezagutu behar du lehenik eta behin. Eta lehen errealitatea da bakoitzak bere burua duela:
2011
‎Mazoak eta mailuak eta bertan utzita, lurretik altxa eta antxintxika alde egin du lehen ertzainak, etorritako bidetik, obretako enkargatua eta epaitegiko idazkaria atzetik doazkiola, kolorea txuri eta hankak dar dar. Bigarren ertzaina, etxe aurreko zabaldiari arriskutsua iritzita, etxe osteko partetik sartu da zuhaitz artean, eta haien babesean nola hala iritsi bidetxidorrera, sasi eta laharren kontrako borrokan ondo markatuta baina.
‎Eta eliza ez da aldatu, hori da bere ezaugarrietako bat, beraz ni neu aldatu naiz, larritasunez begiratu zidan?. Horrek esan nahi du lehen gauzen alde ona ikusten nuela eta orain berriz alde txarrak baino ez.
2012
‎Hau estomagoan hasten da. Beti. Zure gorputzaren erdigunea du lehen ezkutalekua. Hutsune handia sentitzen hasten zara.
‎Axoloteak sortzen duen liluramenduaz eta sosegu faltaz jabetzeko Julio Cortazarren Axolotl ipuina irakurtzea esperientzia ona da, ezinbestekoa literatura maite duenarentzat. Cortazarrek ezin hobeto kontatzen du lehen pertsonan axolotl bilakatu den pertsonaren adierazi nahia eta aztoramendua. Neurri handi batean horiexek dira axoloteari begiratzeak sortzen dituen sentimenduak:
‎Mozten ari den tomateari begira, Anek pentsatu du lehen aldia dela Bakarnek halako zerbait esaten diona. Halako batean, Peru sukaldera sartu da, urduri antzean.
‎Gomuta dezagun laburki zer izan den Alfonso Sastre barbaro letrazaleak esan duen izugarrikeria, eta politiko bisigodo txit zibilizatuek zer epaitu duten hari buruz. 2009ko ekainaren 21eko artikulu batean Gara n hauxe idatzi du lehen lerroan: –Apenas terminado este artículo, se ha producido el último atentado, esta vez mortal?
‎Haren itxurak harritzeraino zakarra ematen du lehen begiratuan, baina benetan gogoko bihurtzen da gero, begiek hazpegi eragabeetan arima saiatu eta goitsuaren zantzuak antzematen ikasten dutenean. Batzuetan, emakumeak txoratzeraino maitemintzen dira horrelako gizonez, eta, aukeran, haien itsustasunaren ordez ez lukete Endimion sasoikoenaren eta zuri gorrienaren edertasuna nahiago izango; zor zaiena ezagutu behar diegu emakumezkoei:
2013
‎Konplitua izango du erromesaldia eta hitza eta zor handia. Beste goiz bat eta iritsi da, jo du lehen kale santu harrizkoa. Eguzkia mirari bat da.
‎Baina, hau hala izanik ere, guztiek daukate berea. Beti bezala, literaturara jo du lehen lehenik Versusek. Bi idazle datozkio batik bat gogora:
‎Ideia zabaldu tour 95 kronika, eta Mila ezker saiakera. Hauxe du lehen sarraldia fikzioan.
2014
‎576 Umore beltzak ez du lehen pertsona gramatikala maite.
‎–Psikosia da??. Erlojuak denbora neurtzeko kapaz ez diren ingurune batean, narratzaileak ikuspuntua aldatuko du lehen pertsonatik bigarrenera, bere izateari beha dagoen A ren pasibitate tenteldua islatzeko. Badira ohe bat, uhel eta guztikoa.
2015
‎Kartzelariak atea itxi ondoren, ziegako burdinen artetik begiratu du Intxauspek, eta luzarorako ikusi ahal izango duen bakarra begiztatu du lehen aldiz: harrizko pareta gris eta heze bat.
‎–Joanes artzaia? du lehen atal horrek izena;. Baserria, bigarrenak, non Joanesen eta bere familiaren bizilekua erakusten zaigun, Zabaleta baserria.
‎Irudi luke bere lehengo zalantzen eta beldurren erantzuna biologian topatu duela poetak; familian, hobeto esanda. Urte joanak nork ekarri, galdetu du lehen, eta orain, erantzunik eman gabe ere, lehena eta oraina jarri ditu ele gozoka. Nostalgiaren sendagailu bat izan liteke, edo, hobeto agian, etorkizunarekiko itxaropenaren agergarri.
‎–Miatze orokor bat aipatu du lehen norbaitek; zergatik ez ditugu armairu guztiak banan banan arakatzen, ea norbaiten gauzen artean aurkitzen ditugun lapurtutakoak??
‎Etxeko atea erdi irekita, oraindik kanpoan hanka bat dudala, komedoretik datorren telebisioaren hotsa entzun dezaket. Belarria ere ez du lehen bezain fina. Komedorera sartu naizenean aspertuta sumatu dut eta, ezer esan gabe, telebisioa itzali eta egin beharreko galdera egin diot, erantzuna zein izango den aurrez badakidala.
‎Hala bihurtzen zen niretzat Hans Lauerren soslaia gero eta sotilagoa, gero eta apalagoa. Inguruan beste sagarrondo batzuk landatzeak ezkutatzen du lehen bakarrik zegoena.
‎Aurpegia aldatu zaio tiroen larriduratik estudiante garaiko protestetako oroitzapenetara pasatzean. Barre egiten du lehen lehen aldiz agerraldi batean korrika egin zueneko unearen karira: ikasleen protesta bat izan zen, ministro batek ikasturte unibertsitarioa aldatzeko hartu zuen erabakiaren aurka 20 bat lagun elkartu ziren; udaltzain bat agertu zen manifestaziora, zer gertatzen ari zen jakin minez, eta ikasle haiek ziztu bizian korrika ihes egin zuten uniforme bat ikuste hutsarekin.
‎Azkeneko mendeotako faseak Roland Robertsonek bereizten ditu. XV. mendetik XVIII. mende erdira ezartzen du lehena; ordutik 1870eko hamarkadara bigarrena; ordutik 1920ko hamarkadara hirugarrena; 1960kora laugarrena; eta 1960ko hamarkadatik gure egunetara, bosgarrena (1990: 26).
‎a) Aztertutako herrien artean, zer herrik du lehen
2016
‎Gaztaroan, denboraren nozioa sortzen zaio gazteari eta aita amak zahar zozo batzuk direla iduritzen zaio. Bera baita gaztea, bera oraina eta berak mugatzen du lehenaren eta orainaren arteko tartea, ez adinak, ezta ere denborak. Aitatxi bai, zaharra da, telebistan ikus daitezkeen beste zaharren antzekoa, baina ez hainbeste ere, bihotzak denbora samurtu ohi duelako.
‎neskatxaren bularretik lepora egin du eta handik bururaino igo da, eta lantegiko halleko beste puntan geratu da une batez. Berriz ere buelta hartu, eta atzera egin du lehen egindako bidean, burutik lepora, eta handik Porrimara, neskatxaren bularrera berriro ere. Orain, ordea, eskuinaldera jiratu da; pauso batzuen ondoren geldialdi xume bat egin du, eta eskuinera beste pixka bat zuzendu du norabidea.
‎Bulegotik irten, eta kamioiak deskargatzen diren tokira jo du zuzenean. Han hasten du lehen ikuskaldia zaintzaileak, gero bi ordutik behin ibilbidean aldaketa gutxi batzuekin errepikatzen duen berbera. Bi itzuli ematen dizkio lantegiari ikuskaldi bakoitzean:
‎«Nahi duzu norabait eramatea?», autoko leihoa jaitsita egin diot eskaintza, eta igo egin da. Usainak eman du lehen pista, eta etengabeko tik urduriak etorri dira gero. Etxegabea da; hori berehala kontatu du.
‎Bada, hau berau hartu zuen Itxura Hitseko Zaldunak bere damukioa egiteko tokitzat». Balio du lehen liburuko 25 kapituluak hemen ikusten dena deskribatzeko. Haitz bat, errekasto bare bat, zuhaitz asko, landareak...
‎Hori da taxuzko literaturaren pozoia. Merkatuak ez du lehen bezala agintzen, gehiago agintzen du? (Berria, VI).
‎Herri honetan oso garbi bereizten dugu zer den aurrez aurrekoa eta zer eztabaida». Oinarrizko adostasunak lortzea «posible eta ezinbesteko» ikusten du Amonarrizek, eta nabarmendu du lehen ere lortu izan direla zenbait eremutan; euskara batua aipatu du. Orain ere ikusten du modua akordioak lortzeko.
2017
‎Egunen batean konpondu egingo du. Ez du lehen hegaldiarekin abandonatuko bere asmakizun bikaina. Azken finean, ez da hain gaizki atera ere.
‎Gibelera utzi du lehen arboladia. Gizonak badaki aziendendako pentzeak direla inguruko bazterrak.
‎Urdaiazpiko puska bat bulkatu du lehenik aho barnera, ogi mami pizar batek bizkartua. Ospitaleko tortura geletan zapore guztiak berdindu dizkiote aho-sabaian; alabaina, gauza da oraino jakiak eder zireneko printzaren bat pitzarazteko dastamen papilan.
‎Egunkari paperez egindako bi kapelu dira, bere gurasoen garaiko argazkietako haurrek soldadutan jostatzeko erabiltzen zituztenen gisakoak. Txantxatzat hartu du lehen kolpean. Serioski ari dira.
‎Baina ezkondua zen. Eta Emmak erran behar du lehenik... zer nahi duen. Hark du...
‎Hogei urterekin raia bat sartuko du lehen aldiz.
‎Simone de Beauvoirek, Lettres au Castoren, Sartrek idatzi zion gutun hau jartzen du lehena: «Eramango al zenioke, arren eskatzen dizut, nire azpiko arropa (armairuaren beheko tiradera) garbitzaileari goizean?
‎izan ziren Mayren lehen hitzak Washingtonen. Errusiaren eta NATOren inguruan Trumpek esandakoek kezka sortu dute Londresen, eta Estatu Batuekin ados ez daudenean ozen esango dutela adierazi du lehen ministro britainiarrak. Dena den, Europar Batasunetik ateratzeko prozesuan murgilduta dagoen une honetan, Washingtonekin merkataritza akordio bat sinatzea da Londresentzako buruhauste nagusia.
‎Freudek zioen inkontzientean ez dagoela ezetzik. Inkontzientearen neurrigabeko ametsak nagusitu behar du lehenik zorionaren promesa gauzatu dadin Trumpen Las Vegasen.
2018
‎Disposizio libidinalen multzo bisexual bat postulatuta, ez dago arrazoirik ukatzeko semeak aitarenganako jatorrizko maitasun sexuala duenik, eta, hala ere, horixe egiten du Freudek inplizituki. Alabaina, mutikoak amarengana du lehen katexia, eta Freuek dio bisexualitatea hor azaltzen dela mutikoak ama limurtzeko erakusten dituen portaera maskulino eta femeninoetan.
‎Izatez, Wittigentzat «emakumeen» xede politikoa izan behar da subjektu hiztun absolutu bat postulatzea, eta xede hori lortuz gero, «emakumeen» kategoria bera aienatuko da guztiz. Emakume batek ezin du lehen pertsonako «ni» erabili, emakumea den aldetik hiztun «partikularra» delako (erlatiboa, interesduna, lerratua), eta «ni» esateak aurresuposatzen duelako gizaki unibertsalaren izenean eta gizaki unibertsal gisa hitz egiteko gaitasuna. Hori «ezin pentsatuzkoa da subjektu erlatibo batentzat, subjektu erlatibo bat ezin baita mintzatu inolaz ere».
‎Mila eta bostehun jarraitzaile inguru dauzkaten txiolari ertainen kasuan, gainera, egun horretako joerak markatzeko aukera ona eskaintzen du lehen pase horrek, txio bakarrarekin 10 bertxio eta 20tik gora atsegin jasotzekoa. Zutabea idatzi duenak adinako meritua baitu zutabearen bikaina ikusten jakin duenak.
‎Agnetarekin, bertako administrariarekin, kontratua sinatzeko eta ezinbesteko paper kontuak betetzeko geratu lukeela lanean hasi aurretik aitatu zion eskolako zuzendariak. Atzeratzen joan zaio eginbehar hura, baina arratsalde hartan bertan du lehen klasea, eta goizean atondu ditu tramite guztiak. Ez duela luze joko espero du Karlosek hala ere, eguerdia baino lehen erosketak egitera ere joan beharra baitu.
‎Durangora joatea aukeratu du ordea. Hogei minutu oinez daramatzanean eskumatara barrundatzen du lehen pagadia eta poztu egiten da. Ez dago horretarako arrazoi berezirik, berezkoa da:
2019
‎Tira, horrek esan nahi du lehen solairu osoa niretzat daukadala, nahi dudan logela hautatzeko, eta gogoak ematen badit egunik egun logelaz aldatzen ibiltzeko ere bai. Dena dela, praktikoagoa izango da, maindireak nik neuk aldatu eta garbitu ditudanez, logela bakarra hautatzea, eta hain zuzen etxeko aurrealdera ematen duen gela handitxo bat aukeratu dut, goizetan eguzkiak bete betean jotzen duena.
‎Ezkaratzera sartu eta sua egin du lehen lehenik; bera etxean dagoen bitartean, txapa epel beti, nahinoiz enplegatua izateko prest, gainean ontzi erdi beteren bat eta alboetan trapu zulaturen batzuk zintzilik dituela. Epeltasuna hainbat arinen hedatzeko labearen tapa zabalik utzi eta askaurrerantz jarraitu du.
‎batez ere Zu, lehenbizikoa?. Jakina, emakumearen klase berekoa, arraza berekoa izan behar du gizasemeak; sexuaren pribilegioak ez du balio esparru horretatik kanpo; gizonak, erdi jainkoa izan dadin, gizakia izan behar du lehenik eta behin; armada kolonialeko ofizial baten alabarentzat, indigena ez da gizon bat; neska gaztea, beheko, gizon bati ematen bazaio, bere burua apaldu nahian dabil, ez duelako uste bera amodioaren duin denik.
‎Orain, berriz, ahizpa txiki horrengana itzultzen da, hunkiturik, uko egin baitie askatasunari, exijentziei, subiranotasunari, eta traizio egin baitio ahizpari, gutxi asko. Orain bilakatua den emakume horrek garbiro sumatzen du lehen izan zen gizaki haren falta; saiatzen da hildako neskato hura berreskuratzen barren barrenetik. Hunkitu egiten da, neskato?
‎Begiratokia utzi, bulegora joan, armairu bateko paperen artean Setioko lehen probak bilatu ditu, oraindik baditu proba horiek, bigarrenak eta hirugarrenak ere bai, jatorrizko testua ez, ordea, hori argitaletxeak gordetzen du lehen zuzenketa bukatu ondoren, dena paper poltsa batean sartu zuen, eta orduantxe jo zuen telefonoak. Ikaraldi batek astindu zuen Raimundo Silva, ezkerreko eskua, azturak eramanda, telefonora hurbildu zen, baina bidearen erdian gelditu eta atzera egin zuen, gauza beltz hori lehertuko den erloju bonba bat da, eraso egiteko prest dagoen kriskitin suge dardartia.
‎Elkarren besoetan zeuden, artean musukatu gabe, elkarri begiratzen zioten eta irribarre zabalak zituzten, aurpegi alaiak, gero irribarreak biltzen joan ziren emeki emeki, lurrak xurgatzen eta dastatzen duen ura bailiran, azkenik biak serio gelditu ziren arte, elkarri begira, itzal fin eta azkar batek hegalak harrotu zituen logelan zehar, agudo etorri eta agudo alde egin zuen, eta orduan, hegal erraldoi eta boteretsuek bildu zituzten Maria Sara eta Raimundo Silva, eta gorputz bakarra bailiran estutu zituzten, eta musua hasi zen, atzo elkarri eman ziotenaz oso bestelakoa, pertsonak berberak ziren, beste pertsona batzuk ziren arren, baina hau esatea edo ezer ez esatea berdintsu da, izan ere inork ez daki musua benetan zer den, agian elkarren gorputza irenste ezinezkoa, agian komunio demoniakoa, agian heriotzaren hasiera. ...edo jakin bai, baina ausartuko ez balitz bezala, azken segundoan azken pareta ikusezina tartekatu izan balitz bezala, finean esku jakintsuak gidatu zuen besoa, Maria Sararen gerria ukitu zuen, aldakaraino jaitsi zen, eta izterraren biribiltasunetan pausatu zen azkenik, presiorik egin gabe ia, eta gero, poliki poliki, gorputzetik gora abiatu zen, bularreraino, orain hatzen oroimenak ezagutzen ahal du lehen aldiz ukitzen zuten blusaren oihalaren leuntasuna, sentsazioa oso arin iraungi zen, unean berean urtu zen, gizonaren esku ezdeusaren azpian bular baten mirakulua zegoelako kontzientzia asaldatuak urtu zuen. Ukituak zorabiaturik, Raimundo Silvak burua altxatu zuen, han zegoen eskua benetan bere eskua zela begiratu, ikusi, sumatu, seguru jakin nahi zuen, orain bai, pareta ikusezina abailtzen ari zen, paretaz bestaldera gorputzaren hiria zegoen, kaleak eta plazak, itzalak eta argiak, ez dakigu nondik datorren kantu bat, leiho infinituak, erromesaldi etengabekoa.
‎Zer idatziko dut ez da galdera bakarra, laster bururatu zitzaion beste bat, bigarren hau ere premiazkoa, hain premiazkoa non bat bateko efektu erreflexu bezala ez hartzea ia ezinezkoa baita, baina zuhurtziak agintzen du lehen galdu garen eztabaidara ez itzultzea, eskatuko zuena, behin eta berriz kontzeptu nahasketetan ez erortzeko, harreman min, funtsezkoen eta harreman garrantzirik gabekoen artean bereiztea, hori gutxienez, benetan garrantzizkoa dena da jakitea Raimundo Silvak, Zer idatziko dut galdetu ondoren, Nondik hasiko naiz galdetu zuela. Balirudike bi galderetatik lehena dela garrantzizkoena, horrek erabakiko dituelako ondorengo idatziaren helburuak eta ikasgaiak, baina Raimundo Silvak Portugaleko Historia bat idazteko bezain atzera joan nahi ez zuenez, eta joan ezin zenez, historia hura, bestalde, zorionez laburra izango zen arren, urte gutxi lehenago hasi zelako eta bere muga, esan den bezala, Lisboako Setioa izango zelako, eta gurutzatuek erregearen eskaerari Ezetz erantzun zioten unean hasiko zen historiak narrazio eremu zinez murritza izango zuenez, bigarren galdera bilakatzen da gertakarien eta kronologiaren erreferentzia ezinbesteko, hau da, herri xehearen hitzak erabiliz, Nondik arraio helduko diot galdetzea bezala litzateke.
‎Berak izan behar du lehena berri ona ematen! Irrikatan dago berriro, aspaldiko partez, lagunaren irribarre xaloa ikusteko.
‎BEHIN Xabierrekin Mataron lehorreratuta, Evak taxi bat aurkitzea izan du lehen lana. Lehenbailehen iritsi nahi du lagunaren etxera, eta zalantza apur bat ere badu bere baitan:
‎Izan ere, ez du begiratu beharrik apaizaren ibilera urduria ikusteko alde batetik bestera, ezta haren aurpegiko imintzio xelebreak ere: hamaika aldiz ikusia du lehen ere halako portaera, haurtzaroan, bere eskoletan, ezin konta ahal barre eta isekaren iturburua izandakoa ikasleen artean.
2020
‎Etxezarretak azken neurri bat ere aipatu du lehen baino lehen egin beharrekoa: " Gizarte Segurantzaren gastua arrazionalizatzea" eta pentsioen ordainketa ez diren gainerako gastu guztiak aurrekontuen bidez pagatzea.
‎Beste enpresa motekin alderatuta horrela azaltzen da aurreko krisialdietan enpresa mota honek erakutsi duen irauteko gaitasuna eta batez beste I+ Gan ahalegin handiagoa egitea: lana sortzea eta mantentzea du lehen helburu. COVID krisiaren hasiera honetan ere euskal kooperatibistak hasieratik neurri azkar eta zorrotzak hartzen ari dira beraien enpresan, beraz, beraien lana babesteko.
‎Victor Pereira ikertzaile portugesak ere aipagai du lehen mintzagai izan dugun ABC egunkariko berria. Pereirak dioenez, 130 hildakoren kopurua harrigarria da.
‎Urrutiegi joan gabe, Nikolas Ormaetxea Orixek, Gerra Zibila zela-eta erbesteratu behar izan zuen euskal idazleak, Santa Kruz apaiza liburua argitaratu zuen 1929an, Santa Kruz hil eta hiru urtera. Liburuaren atarian aitari eskaintza egin eta gero –" Jainkoa ta Euskalerria zenduzen buru biotzetan, armak artzean; nik ere bai orain, ustez, lumari eragitean" –, honela idazten du lehen orrialdean:
‎Afaldu ere apenas egin du, ea galtzak kabitzen zaizkion hurrengoan. Speed marra bat ere hartu du lehen, drogazaleek flakatzeko joera dutela entzun duenez gero. Baina azkena izanen da; berak ez du nahi halakorik.
‎Eta hara non ikusi dituen arrosak, gorri ilunak, kristalezko mila puskaren artean barreiatuak, ur putzu baten erdian. Kasu emanez kendu dizkie gainetik loreontzi izandakoaren aztarnak, eta loreak salbatzera jo du lehen lehenik; banaka banaka atera ditu, sukaldera joan da kristalezko bertze ontzi baten bila, eta zut paratu ditu, eman die edatera, eta ondotik bildu du bertze guzia.
2021
‎Bere aitak bizitzako azken urteak mindurik bizi izan zituela kontatzen du lehen pertsonan" Asaba zaharren baratza" narrazioko Polikarpok –Sabino Arana Goiri ere Polikarpo zen–; gorpuzkiak atera zituztenen artean bere izena aipaturik ageri ez zelako mindurik hain zuzen. Mugida hartan txoferra bera izan zen arren.
‎–Ez, ez, etxe hartan ez dago lagunik. Bordel bat da –barre egin du lehen aldiz Nagorek–, baina oso fidagarria da. Modeloa da.
‎Existentzialismo hitza hartzen badugu, adibidez, surrealismo hitzaren antzera, ia adjektiboaren forma besterik ez zaigu gelditu, zehaztu gabeko zerbait adierazteko, benetan aztarna bitxiak. Sartre, oraindik existentzialismoaren aitzindaritzat hartzen bada ere, inork ez du lehen bezala gurtzen, haren lanaren sakontasuna eta balio estetikoa ukatzen ez diren arren.
2022
‎Liliren erreakzioaren zain gelditu da Etxanoz. Senarraren anbizio propioen abdikazioak keinu ulertezin moduko bat ernatu du lehenik emaztearen bisaian –giharrak uzkurtu zaizkio, kommoziopean balego bezala–, txundidura sinesgaitza ondoren: sekula santan ez du gizona lorpen posible bati uko egiten ikusi.
‎Aurpegiak jo du lehenik itsasoaren kontra. Urak sudur zuloak bete dizkio, eta arnasa hartzea eragotzi.
‎Hasieran amorrua ematen zion ofizialordearen oldarkortasunak, baina dagoeneko hasia da ohitzen, eta, neurri batean, bata bestearen osagarri direla sentitzen du. Cesterok dena egiten du momentuan eta mihian herdoilik gabe; Juliak, berriz, nahiago izaten du lehen bulkada pasatzen utzi eta mugimendu bakoitzaren ondorioak arretaz aztertu.
‎Hasiera batean, eskua pistolaren heldulekura eramateko bulkada izan du, baina atzera egin du keinua burutu baino lehen; ezin du lehen ezustekoarekin plana pikutara bidali.
‎Greg Brook informatikaria da egun, eta gogoan du lehen hezkuntzan ongi ibili izana, jakintza xurgatzen zuen" belaki" bat izatea," klaseko aurrena" izatea. Klase aurreraturako aukeratu zuten (lehen hezkuntzaren amaierako alde selektiboa), eta aise egin zuen unibertsitaterainoko bidea institutuan barrena.
‎Gaizki pasa dut asko kostatu zaidalako ulertzea gizakiongan garapen prozesu biologiko bat dagoela. Jaioberriak behar duena umetokian izan duen pertsona horrengandik behar du lehenik, eta nire eginkizuna harreman hori babestea zen. Garbitzearekin, erosketak egitearekin eta janaria prestatzearekin zuen zerikusi handiagoa, baloratzen ez den zati horrekin guztiarekin.
‎Eduk ez du lehen behaztoparekin batera amore emateko asmorik. Emakume hau bere lehenbiziko match a da web ean izena eman duenetik iragandako hiru hilabetean.
‎Billeteen lagun, bi kondoi gehitu ditu, baikortasun ukaldi batek jota. Ez du lehen oztopoan etsitzeko pentsamendurik.
‎Konturatu egin dela uste dut. Berak ere irribarrea behartu du lehen aldiz, eta trago txikiak eman dizkio edari laranjari, begiak non kokatu ez dakielako. Isiltasuna guri konpainia egitera eseri dela dirudi, altxatzeko asmorik gabe, eta bat batean hiztegiko hitz guztiak lekuz kanpo daude.
2023
‎Obrak egiteko baimena badute. Mezua jaso bezain laster eman du lehen agindua: obretako makinak sar daitezke Belvédère eremuan eta jauregi barnean.
‎Nondik hasi solasa? Ohiko elkarrizketetan aise da, kazetariak du lehen hitza, esplikatzen dio zein den elkarrizketaren helburua, galderak prestatuak ditu, grabagailua pizten du, eta segi aitzina!
‎Neskato bat jaso du orrian, hamar bat urtekoa. Begi handi eta eztitsuekin barrura begiratu du lehen, hotzak hilik, ikatzak ilundutako arropa urriekin. Neskatoaren begiek beharraren gogorra dute, behartuta egindako lana, amorrua eta etsia nahastuta aurpegieran.
‎–Hori bermutean dabil lagunekin. Ez du lehen bezain kezkatua ematen –Markek ezin izan zuen komentarioa saihestu.
‎–Ez da ortotsa izan, Herensuge baizik. Bota du lehen orroa, Ortziren hotsa zela pentsatu duzun hori.
‎Lehen arretako profesionalek, gizarte langileek, komunitatean egotera pasa behar dute eta enfoke prebentiboa bereganatu. Honek egungo zerbitzuen berrantolaketa ekarriko du berarekin eta errekurtsoen mobilizazioa ere eskatuko du lehen fase batean. Hots, langileak pertsonengana gerturatu dira eta denbora igaro beraien beharrak entzuten:
‎Bill eta Melinda Gates Fundazioaren 2020ko Urteko Gutuna ere fenomeno kalkulatu eta deliberatu horren beste adibide bat da, batik bat lotura duelako pertsona beltz eta marroiei onberatasunez laguntzen dieten emakume zuriek ematen duten irudiarekin.2 Txosteneko lehen irudiak ezartzen du lehen mugarria: Melinda Gates bera ageri da, makurturik, izenik gabeko emakume beltz bati begietara begira, zeina ospitale bateko ohe batean etzanda baitago, maskara bat jantzita.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia