Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 96

2003
‎Legeak, aldi berean, Fiskaltzari aitortzen dizkio prozesu barneko ekimena eta prozesuaren bukaera agintzeko eskumen zabalak. Helburua du horrek prozesuak sor ditzakeen ondorio kaltegarriak baztertzea. Orobat, talde teknikoa moldatzen du, bera ezinbesteko tresna izan dadin, neurriok eskuratu nahi duten helburua erdiesteko.
‎Legeak arautzen du, berebat, kaltedunaren esku hartzea, hamasei urtekoak baino nagusiagoak direnek eginiko delitu astunen prozeduretan. Helburu du horrek biktimaren interesa jagotea, egintzak argitzeko eta horiek jurisdikzio ordena eskudunaren barruan epaitzeko tenorean, adingabearen prozedura hezitzaile eta zehatzailea kutsatu gabe.
‎Murrizketa hori handiagoa edo txikiagoa izan daiteke, eta, horren arabera, barneratze mota desberdinak ezarri dira, jarraian azalduko den bezala. Edozein kasutan ere, barneratzeak norberaren segurtasunerako giroa sortu behar du horretan parte hartzen duten guztientzat, dela profesionalentzat, dela araua hautsi duten adingabeentzat.been garapen psikologikoa behar beza Horregatik, nahitaezkoa da egotaldiaren baldintzak zuzenak izatea, adingalakoa izan dadin.
2004
‎Aginduzko erregelek lurralde eskumena finkatu badute, auzitegiak ofizioz aztertuko du bere lurralde eskumena, demanda aurkeztu bezain laster. Fiskaltzak eta bertaratutako alderdiek esan beharrekoa entzun ondoren, auzitegiak uste badu auziaz arduratzeko lurralde eskumenik ez duela, orduan auto bidez adieraziko du hori, eta lurralde eskumena duen auzitegiari jarduna igorriko dio. Aukerazko foruak aplikatzeko modukoak badira, ondore horietarako auzitegiak demandatzaileari zuzenduko dio agindeia eta demandatzaileak adierazitakoa beteko du.
‎Ezespena eskatu ondoren, hori helaraziko zaie prozesuko gainerako alderdiei, hiru eguneko epe erkidean, horiek adieraz dezaten, dela proposatutako ezespen arrazoiaren inguruan euren atxikimendua edo aurka jartzea, dela une horretan beste ezespen arrazoiren bat jakitea. Epe horretan ezespena proposatu ez duen alderdiak ezin izango du hori geroago proposatu, salbu eta behar bezala egiaztatzen duenean alderdiak une horretan ez zekiela ezespen arrazoi berria.
‎Ezespen idazkia kontuan izanik, idazkari judizialak uste badu ezespen arrazoia legez tipifikaturikoen artean ez dagoela, ez du hori onartuko eskaera egintza horretan, ezespena ez onartzeko oinarri diren arrazoiak adieraziz. Ebazpen horren aurka, 224 artikuluko 3 paragrafoan ezarritako errekurtsoa jar daiteke.
‎Auzitegiak ulertzen badu auzibitarterik edo gauza epaiturik ez dagoela, berehala hala adieraziko du hori, zioak emanez, eta entzunaldiak aurrera egitea erabakiko du, bere gainerako helburuak direla eta.
‎1 Alderdietako batek ulertzen badu, onartutako frogaren bat lortzeko unean edo frogaren jatorrian, oinarrizko eskubideak hautsi direla, berehala alegatu du hori, gainerako alderdiei, hala badagokie, helaraziz.
‎Artikulu honen aurreko paragrafoetan esanbidez zehaztu ez den bitartekoren baten bidez egitate garrantzitsuen inguruan egiazkotasuna lor badaiteke, auzitegiak, alderdiak hala eskaturik, froga gisa onartuko du hori, kasuan kasuan beharrezko diren neurriak hartuz.
‎Kasu eta inguruabar ezberdinen arabera, lege honetan xedatu prozesu uneen ostean agiriren bat aurkezten bada, auzitegiak, probidentzia bidez, ez du hori onartuko, dela ofizioz dela alderdiak hala eskaturik, eta aginduko du aurkeztu duenari hori itzultzea.
‎1978 urtean Espainiako Konstituzioa argitaratzean, aitortu egin zen, gaztelaniaz aparte, beste hizkuntza batzuk ere ofizialak direla euren autonomia erkidegoetan. Bistan denez, jokatzeko eremu berria eragin du horrek hainbat arlotan, eta, horien artean, prozesu zibilaren esparruan.
‎Hirugarrena. Demanda edo eskabidea jaso ondoren, epaitegiak aginduko du horren izapidetza onartzearen inguruan bidezkoa dena. Hala denean, epaitegiak aginduko du prozesuko akatsak ongituak izan daitezen, hiru eguneko epean gehienez.
‎Zuzenbidearen araberako betearazpen agindua gauzatu aurretik, eta bederatzi eguneko epean betearazpen agindua zein alderdiren aurka jarri eta hori nahiz Fiskaltza entzun ondoren, auzitegiek adieraziko du hori bete behar den ala ez.
‎Agindei hartzailea agertzen ez bada, epaileak prozeduraren ondoren xedatuko du hori auzi ihesean egin dela; interesdunei eta Fiskaltzari agerraldirako zitazioa egingo die; agerraldi hori hurrengo bost egunetan izango da; eta adingabearekin zerikusia duten eta nahitaezkotzat jotzen dituen behin behineko neurriak dekretatuko ditu.
‎Oroitidazkia kautoa izanez gero, epaileak aginduko du hori protokoloan jasotzea 1974 artikuluan ezarritako moduan.
‎Informazioan aipatu egitateek ez badute halako garrantzirik, epaileak aginduko du hori idazkariaren ofizioan artxibatzea.
‎Agirian ezarritako baldintzen araberakoa izateagatik onartzeko moduko proposamena aurkeztuz gero, epaileak onartu egingo du hori, bai eta eskaintza hobetzeko geroago egiten direnak ere. Ekitaldia amaitu ondoren, errematea eskaintzaile bakarrari edo onenari adjudikatuko dio, salbu eta enkantea egitea eskatu duenak hori onartzeko eskubidea beren beregi bere buruarentzat gorde duenean; kasu horretan, espedientea ikusiko da, hiru eguneko epean, interesatzen zaiona eska dezan.
‎Adituek deskargaren inguruan euren iritzia eman bitartean, epaileak erabakiko du hori egitea, zama iraunarazteko beharrezkoa dena aginduz.
‎Bederatzigarrena. Itsasontziko kapitainak, kodearen 644 eta 826 artikuluetan xedatutakoaren arabera, lizentzia judiziala eskuratu behar badu handirako mailegua eratzeko, lizentzia hori eskatuko du horretarako informazioa gauzatuta edo presa egiaztatzen duten agiriak aurkeztuta; agiri horiek egiaztatu behar dute, halaber, ezin izan dela funtsik aurkitu, aipatu artikuluetatik lehenengoan jasotako bideak erabilita. Gainera, epaileari eskatuko dio aditu batek ontzia aztertzea, bai eta konponketak, birgaikuntza eta hornikuntzarako zenbatekoa finkatzea ere.
‎Hartzekodun betearazleak kreditua izan, eta, horrek baino lehenago, beste kreditu bat kobratzeko eskubidea duela dioenak eskubide hobeko hirugarrengotzaren demanda jar dezake; demandarekin batera ekarri du horretarako lehenespeneko kreditu moduan aurkeztutakoaren froga hastapena.
‎Ukitutakoek izendatutako kontu hartzaileak badaude, orduan, kasuan kasuko besterentzeak egiteko edo kargak ezartzeko, administratzaileak agerraldira deituko die horiei, eta bertan erabakitakoaren berri emango zaio auzitegiari; auzitegiak probidentzia bitartez ebatziko du horren inguruan.
‎Alderdi betearazlea agerraldiarekin bat badator eta auzitegiarentzat agerraldia ukatzeko arrazoirik ez badago, auzitegiak probidentzia bitartez onartuko du hori, ez du betearazpenik etengo, eta alderdiei eta prozesuan interesa izan dezaketenei deituko die.
‎1 Ebazpen judizialak edo tartekaritza ebazpen irmoak borondate adierazpena egitera kondenatu, eta, 548 artikuluan ezarri hogei eguneko epea igaro ondoren, alderdi exekutatuak ez badu borondate adierazpenik egiten, auzitegiak, auto bitartez, egindakotzat joko du hori, betiere negozioaren oinarrizko osagaiak aurretik zehaztuta daudenean. Borondate adierazpena egin ondoren, alderdi betearazleak eska dezake, autoaren lekukotzarekin, manamendua luzatzea, borondate adierazpenaren edukiarekin eta objektuarekin bat datorren erregistroan edo erregistroetan, adierazpen horren idatzoharra edo inskripzioa egin dadin.
‎Behin akta eginda, hori Nabigazio Egunkarira edo antzeko izaera duen beste liburu batera alderatuko da, akta eskuesten duenak arauz halako liburua egiten badu; halako libururik izan ezean, eskuesleak liburu berezi bat egingo du akta horientzat, Erregistroko bulegoaren Egunkariarentzat ezarritako arretekin. Kasu guztietan, alderatze idazkuna sinatuko du hori eskuesten duen pertsonak.
‎Agiri publiko baten banantzea lortu ahal izango du horren aurkezleak, behin kasuan kasuko jarduna amaituta; paper sortan geratuko dira jaso agiria eta behar besteko lekukotza, ofizioz emandakoa.
2005
‎Kalifikazioa ezezkoa bada, baita interesdunak eskatutako zatikako inskripzioen kasuan ere, erregistratzaileakzenbidearen oinarriak zehaztuz eta aur sinatu behar du hori eta bertan agerrarazi behar dira, hala inskripzio hori oztopatu, eten edo inskripzioari ezezkoa emateko arrazoiak, nola horien azalpen juridikoa, egitateak nahiz zukarapen bideak, errekurtsoa jartzeko organoa nahiz horretarako epea esanbidez adierazita; horrez gain, interesdunak bidezko deritzon beste edozein errekurtso jar dezake, hala behar denean.
‎Erregistratzaileak zalantzak dituenean inskripzioa indarrean izatearen inguruan, ez dakielako inskripzioaren ezereztea baliozkoa eta eragingarria izan den edo ez, ziurtagirian idazkun biak gehituko dizkio letrari, horren forma edozein izanda ere; betiere, erregistratzaileak adierazi behar du hori egin duela ez zekielako ezerezteak lege ondoreak izateko inguruabar guztiak ote zituen, eta zalantza horren arrazoiak argituko ditu.
‎Interesdunek nahiz epaileek errekurtsoa jarriz gero presidentearen erabakiaren kontra, Gobernu Gelak izango du horren gaineko eskumena, eta erregistratzailaren txostena jaso eta gero, behingoan entzungo du errekurtsogilea idatziz; hala denean, Gobernu Gelak hobeto epaitzeko beharrezko deritzen agiriak eskatuko ditu.
‎42 artikuluko bigarren, hirugarren eta laugarren zenbakietako idatzoharra egiten bada hartzekodunaren alde, Kode Zibilaren 1923 artikuluan ezarritako lehenespena izango du horrek, bere kreditua kobratzeko.
‎Legatu hartzaileren bat zehaztugabea izanez gero, epaile edo auzitegiak aginduko du horren legatuaren aurreneurrizko idatzoharra egitea, bai jaraunsleak berak edo beste interesdun batek halaxe eskatuta, bai ofizioz.
‎1 Hipotekaren eraketa eskatzeko eskubidea duenak idazkia aurkeztu behar du horretarako betebeharra duenaren egoitzako epaitegi edo auzitegian, hipotekaren zenbatekoa zehaztuz eta horren bidez karga daitezkeen ondasunak aiparrarazi eta erregistro hori aipatuz.tuz edo, gutxienez, betebeharpeko horren ondasunak zein erregistrotan age
‎Erregistratzaileak itxiera eginbidea sinatzeak esan nahi du horrek adostasuna ematen diela bereziki sinatu ez diren aurkezte idazkun guztiei.
‎Behin behineko eteteak aldian aldiko erregistratzailearen izendapena ekarriko du, eta, hitzarmenik lortu ezean, titularrak jaso lituzkeen sarrera likidoen 100eko 40 jasoko du horrek.
‎Ariketa batetik hurrengora igarotzeko gaitasun adierazpena eta azken ariketan onespena erdiesteko, epaimahaiaren botoen gehiengoak egin behar du horren alde. Berdinketak presidenteak erabakiko ditu.
2006
‎ez badu garrantzi nahikorik horren izapideak intzidente bidetik egin daitezen, auto bidez ebatziko du hori ez onartzea, eta azaldutako arazoaren kasuan kasuko izapidetza egingo da. Auto horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da 197 artikuluaren 1 paragrafoan ezarri baldintzetan.
‎Partikular baten egoitzan sartu eta miatzeko autoa beti izango da oinarriduna, eta epaileak auto horretan zehatz mehatz adieraziko du hori zein eraikin edo toki itxitan gauzatu behar den, egunez bakarrik egingo den, eta zein agintarik edo funtzionariok egingo duen.
‎Lekukoa ez denean agertu ezintasuna dela medio, eta, auzitegiaren ustez, horren adierazpena garrantzitsua bada epaiketaren emaitza onerako, presidenteak auzitegi horretako kide izendatuko du hori, lekukoaren bizilekuan izaera horrekin ager dadin, baldin eta bizileku hori epaiketa egiteko leku berean badago, eta alderdiek egokitzat jotako galderak egin diezazkioten.
‎Epea amaitu eta hurrengo bi egunetan, aipatu xehetasunen lekukotza igorriko zaio kasuan kasuko audientziari; horrek, izapide gehiagorik gabe, hurrengo bost egunetan ebazpena emango du. Salbuespenez, audientziak jarduna erreklamatu ahal izango du horren inguruko kontsulta egiteko, baldin eta horrekin haien izapidetza oztopatzen ez badu; kasu horietan, jarduna epaileari itzuli zaio, gehienez hiru eguneko epean.
‎Gainera, Europako kontinentean ez dago nazio bakar bat ere, gai horretan beroni erantsitako kode proiektuaz harago doanik, ezta Alemania bera ere. Alemanian, prozesuko legeetan, granitozko haitzean bezala, inprimaturik geratu zen indibidualismo germaniarraren zigilua; bertako errege erreginen agintaritza ahaltsuak ere ezin izan du hori ezabatu, ezta haren militar loriatsuek eta arestian izandako lurralde zabalkuntza indartsuak ere ez.
‎Ondore horretarako, auzitegiaren salan edo atalean ez badago behar besteko magistratu kopururik, hori osatuko da lurralde audientzietan, arlo kriminaleko gainerako ataletan dauden magistratuetatik behar direnekin, eta, halakorik ez dagoenetan, arlo zibileko saletan daudenekin, arlo kriminaleko salako presidenteak edo audientziakoak izendatuta, hurrenez hurren; arlo kriminaleko audientzietan, gainerako ataletan dauden magistratuekin, presidenteak izendatuta; eta, bost magistratu baino gutxiagoko plantila dagoenetan, ordezko magistratuekin, eta, halakorik ez badago, magistratu horiek zein lurraldetakoak izan eta lurralde horretako audientziako presidenteak txandaren arabera arlo kriminaleko audientziarik hurbilenean dauden magistratuetatik izendatzen dituenekin. Kasua arlo kriminaleko zein audientziatan gertatu eta bertako presidenteak behar besteko aurrerapenarekin egin du horretarako eskaria.
‎Udal epaitegietako idazkarien ezespenetan, udal epaileak egingo du ezespen piezaren instrukzioa, eta berak emango du horren epaitza ere, baldin eta bertan udal epaile bat bakarrik badago.
‎Bi izanez gero, ezetsiari ez dagokion epaitegikoak egingo du hori; eta, hiru edo gehiago izanez gero, zaharrenak.
‎Nabari denez, ahalmena muga estuen barruan itxuratu da. Berau sinatzen duen ministroak buruan izan du ahalmen horri uko egitea eta akusazio printzipioa zorrotz zorrotz aplikatzea; baina ez du hori egin, Europako kontinenteko koderik aurreratu eta askeenek ere ez diotelako horretaten diona. Frantzian eta Alemanian, Fisrako eredurik eskaini.
‎Behin behineko espetxealdiak iraungo du hori eragin duten zioek dirauten beste bakarrik.
‎Epaileak erabaki ahal izango du, betiere beharrezkotzat jotzen duenean, tek laginak eta aztarnak eskuratzea, ho mediku forentseak edo beste aditu barien analisiaren ondorioz egitatea hobeto kalifika badaiteke; eginbideetan, kasuan kasuko laborategira igorri direla egiaztatuko da, eta laborategiak emaitza bidaliko du horretarako zehaztu epean.
‎Kontzeptu horrek bere barruan hartzen ditu armak, tresnak eta edozein motatako efektuak, baldin eta delituarekin zerikusia izan ahal badute, eta delitua zein tokitan gertatu eta bertan edo toki horretatik hurbil aurkitu badira, edo errudunaren esku badira, edo beste toki ezagun batean. Zigor Kodeak behin aipatzen du hori 451 artikuluan, eta lege testu horretan aukeratutako euskal ordainari eutsi zaio oraingo honetan ere, delituaren gorputza jarriz:
2007
‎1 Behin kanporatze ebazpena jakinarazita, atzerritarrak Espainiako lurraldea utzi du horretarako ezarritako epean. Epe hori ezin izango da hirurogeita hamabi ordutik beherakoa izan, salbu eta lehenespeneko prozedura aplikatzen denean.
‎2 Lege organiko honen eta bera garatzeko arauen prozedurei dagokienez, Estatuaren Administrazio Orokorrean eskumena duten organoek zein jardun izanzioko Estatuko Agentziak, Gizarte Se eratxikita eta jardun hori betetzeko besterik ez bada ere, Tributu Administragurantzaren Diruzaintza Nagusiak eta Estatistikako Institutu Nazionalak organo horiei ahalbidetuko diete, datuen babesari buruzko legeriarekin bat etorriz, tatistikako Institutu Nazionalak Biztan espedienteetan jaso beharreko datuak zein fitxategitan jaso eta fitxategi horietara zuzenean sartzea; horretarako ez da behar izango interesdunen baimena. Esleen Udalerriko Erroldari dagokionez bakarrik ahalbidetuko du hori.
‎Erregeak Konstituzio Auzitegiko kideen artean izendatuko du horren lehendakaria, auzitegiaren beraren osoko bilkurak hala proposatuta, eta hiru urterako.
‎1 Gobernuaren lehendakariak, Ministroen Kontseiluan eztabaida izan ondoren, eta bere erantzukizun esklusiboaren mende, Kongresuaren, Senatuaren edo Gorte Nagusien desegitea proposatu ahal izango du, eta Erregeak aginduko du hori. Desegite dekretuak hauteskundeen data finkatuko du.
‎«Habeas Corpusaren» eskabidea sustatuta, epaileak aztertuko du horren izapidetza egiteko betekizunak dauden, eta eskabidea Fiskaltzari bidaliko dio. Jarraian, auto bidez, prozedura hastea erabakiko du, edo, hala denean, eskabidea ukatuko du, hori bidegabea izateagatik.
‎3 Alderdi politiko bat epaiketa bidez eten dadin, Zigor Kodeak xedatu behar du hori. Halaber, kautela neurri gisa erabaki ahal izango da alderdi pografoak ezarritakoaren arabera.litikoa etetea, Prozedura Kriminalaren Legeak xedatutakoaren arabera, edo lege organiko honen 11 artikuluko 8 para
‎Aurreko egoera hori izan arren, enpresaburu berriak aurreko enpresaburuaren jarduerari ez eustea erabakitzen badu edo jarduera hori eteten badu, horren ondorioz hasitako enplegu erregulazioko espedientean oinarritu du hori.
‎4 Enpresaburuak ez dituenean betetzen artikulu honen 1 idatz zatian jasotako betekizunak, edo enpresaburuaren erabaki azkentzailearen xedea Konstituzioan edo legean debekatutako bereizkeria arrazoietako bat denean, edo erabaki azkentzailea hartzen denean langilearen oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak urratuz, erabaki azkentzailea deuseza izango da, eta lan agintaritzak ofizioz adierazi du hori
‎Langileen eskuordeak eta enpresa batzordearen kideak agintaldian bakarrik ezezta daitezke, horiek hautatu dituzten langileek hala erabakita. Horretarako, gutxienez hautesleen herenak batzarrerako deia egin eta boto pertsonal, aske, zuzeneko eta sekretuaren bidez hautesleen erabateko gehienpideak egin bitartean, eta gutxienez sei hilabete igaro arte ezin izango da ezezgoak erabaki behar du hori. Hala ere, ezeztatze hori ezin izango da gauzatu hitzarmen kolektiboaren inguruko izatapena berriro eskatu.
‎Aldarrikatzea epe hori amaitu eta hurrengo bi lanegunetan egingo da, eta aipatu oholetan argitaratuko da hori. Aldarrikatze erabakiaren aurka hurrengo lanegunean egin daiteke erreklamazioa, eta mahaiak hurrengo egun baliodunean ebatziko du hori.
‎Horretarako oinarri hartuko dira hauteskunde prozesuko bermeetan eragina izan eta hauteskundeen emaitza alda dezaketen akats latasunik edo legitimaziorik ez izatea, akta eta hauteskunde prozesua bat ez etortzea eta hauteskundeetako aktan jaso den langile kopurua eta hautatutako ordezkari kopurua bat ez etortzea. Hauteskunde mahaiaren egintzak aurkaratzeko erreklamazioa egin da egintza gauzatu eta hurrengo lanegunean, eta mahaiak hurrengo egun baliodunean ebatzi du hori, lege honen 74.2 artikuluko azken lerrokadan ezarritakoari kalterik egin gabe.
‎4 Aurreko hitzarmena ordezten duen hitzarmenak osorik indargabetzen du hori, esanbidez indarrean uztea erabaki diren aldeak izan ezik.
‎Lanen geldialdia bertan behera utziko du hori agindu duen Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak, edo enpresaburuak, geldialdi hori eragin zuten arrazoiak desagertzen diren unean bertan. Azken kasu horretan, enrantzako Ikuskatzailetzari komunikatupresaburuak Laneko eta Gizarte Seguko dio hori.
‎Mahaia osatzen duen inor ezin izango da hautagai izan, eta, hautagai izanez gero, ordezkoak hartuko du horren lekua mahaian.
‎Betekizun bat ezabatu da, alegia, finkaren titularrak, gutxienez, makineriaren, abereen eta kapital ibilkorraren balio osoaren ehuneko 25 ekartzea; modu horretan, apartzeriaren eta errentamendu partziarioaren arteko bereizketa ezabatu da. Elkarte apartzeriari dagokionez, itunik ez dagoenean, sozietate kontratuak arautuko du hori (32 artikulua). Apartzeria indarrean dago zenbait autonomia erkidegotan, eta, bestalde, irudi berrietan agertzen da, besteak beste, nekazaritza eta industriako kontratuetan, eta integrazioari lotutakoetan.
‎Eskuratzailearen mesederako, kontratua egin eta hurrengo hamar egunetan, garria gehitu dio, inongo arrazoirik alega berak bakarrik atzera egiteko eskubidea ezarri zen. Zuzentarauak, espainierako itzulpenean, «suntsiarazte eskubide» izendatu du hori, eta «ad nutum» ezautzeko beharrik gabe egikaritzen dela adieraziz. Zernahi gisaz, eta inongo arrazoirik alegatzea beharrezkoa ez delako, zehatzago dirudi «atzera egiteko» ahalmena dela esatea, alde bakarreko eta baldintzarik gabeko izaera hori azpimarratzen duen adierazmoldea da hori eta.
‎«Erkidegopeko denbora» adierazpenak ez du, itxuraz, Frantziako zuzenbideko forma sozietarioa izendatzeko oztopo larririk; hala eta guztiz ere, ez da egokia bestelako formulak sartzeko, zuzenbide pertsonalekoak izan (Greziako multierrentamendua) zein zuzenbide errealekoak izan (Portugalgo aldizkako biztantze eskubidea). Gainera, oztopo bat du horrek, itxuraz adierazten duelako eskubide horien titularren artean denbora erkidegoan dagoela, eta, egiatan, guztiz alderantzizkoa da, titularrak titular direlako denboraldi desberdinetan, eta denboraldiok elkar baztertzen dutelako. Hori horrela, komenigarriagoa da «txandakako aprobetxamendu eskubide» adierazmoldea, lehenengoz, hain zaila ez delako, orokorrago eta deskriptiboa baita, eta, bigarrenez, horri buruz egindako arauketari ezin hobeto egokitzen zaiolako.
‎Legearen 35 artikuluan organo horren eginkizunak ezarri dira: ...en direla zaindu behar du, fundazioaren baliabide ekonomikoak fundazio xedeetarako aplikatu diren egiaztatu behar du, patronatuko kideen aurka erantzukizun ekintzak egikaritu behar ditu horien egintzengatik, patronatuko egintzak eta akordioak aurkaratu behar ditu legearen edo fundazio estatutuen aurkakoak badira, etab., baina fundazioko gobernu organoen zuzendaritza boterea ez du deuseztatu edo ez du horretan esku hartu behar, salbu eta irregulartasunak daudenean; izan ere, lege berriaren bidez, fundazioen funtzionamenduan botere publikoen esku hartzea albait gehiena murriztu nahi izan da.
‎Egindako jardunetatik ondorioztatzen bada kexa eragin duela funtzionario batek egindako abusuak, nahierakeriak, bereizkeriak, akatsak, zabarkeriak, etab., Herri Defendatzaileak ukituarengana joko du horren inguruan duen iritzia adieraziz, eta goiko agintariarengana, egokitzat dituen iradokizunak formulatuz. Administrazioko funtzionario edo organismo batek ikerkertaren aurrean jokabide areriotsua izaten jarraitzen badu, horren inguruan txosten berezia egin ahal izango diote, eta Defendatzaileak urtero Gorteetan aurkezten duen txostenean esanbidez aipatu dezakete.
‎Konstituzioaren arabera, muga horiek ezin dira gainditu: ezin da atzeraeraginezko aplikazioa egin ez legegintzarako eskuordetzaren kasuan (Oinarri Legeak organo betearazleari ezin diolako inola ere eman atzeraeraginezko arauak egiteko ahalmenik, EKren 83.b) artikuluak ezarritakoaren arabera), ez zehapen penal edo administratiboen kasuan (EKren 9.3 art.). Konstituzio Auzitegiak argi utzi du hori hainbat epaitan (martxoaren 4ko 8/ 1992, otsailaren 4ko 6/ 1983, apirilaren 10eko 42/ 1986, ekainaren 11ko 99/ 1987, uztailaren 16ko 126/ 1987, azaroaren 15eko 273/ 2000 KAE).
‎Prozedura azkarra da (azkar bideratzen da), erraza eta batere formalista (idatziz eska daiteke, baina ahozko agerraldia ere egin daiteke, epaile eskudunak ofizioz ere abiatu dezake, eta ez da nahitaezkoa abokatua eta prokuradorea aurrean egotea), orokorra (partikular batek edo agintaritzaren agente batek ezin du alde batera utzi epaileak atxiloketaren legezkotasuna kontrolatzea, eta prozedura abiatzeko legitimazioa oso zabala da) eta unibertsala (legearen aurkako atxiloketak ukitzeaz gain, hasieran legezkoak izanda legearen aurka luzatzen direnak edo legearen aurkako baldintzetan egiten direnak ere ukitzen ditu). Konstituzio Auzitegiak azpimarratu du hori zuzenean lotuta dagoela EKren 17.2 eta 17.3 artikuluetan jasotako bermeekin, hain zuzen ere, atxilotuaren eta akusatuaren eskubideak aitortzen dituzten horiekin (martxoaren 5eko 31/ 1985 KAE; urriaren 7ko 107/ 1985 KAE; uztailaren 10eko 98/ 1986 KAE; otsailaren 10eko 21/ 1997 KAE; irailaren 27ko 174/ 1999 KAE, etab.); esparru militarrean ere aplikatzeko modukoa dela azpimarratu du (martxoare... jurisprudentziari jarraituz), kanporatzea itxaroten ari diren atzerritar atxilotuen kasuan (urtarrilaren 17ko 12/ 1994 KAE eta otsailaren 12ko 21/ 1996 KAE); horrez gain, argi utzi du EKren 55.2 artikuluaren aplikazioak (hau da, banda armatu edo terroristetako kideak atxilotzean aplikatutako neurriak) ez duela «Habeas Corpus» eteten (uztailaren 20ko 153/ 1988 KAE).
‎Askatasunaz gabetutako pertsona zein lekutan egon eta bertako Instrukzioko epaileak du horren gaineko eskumena. Pertsona hori non dagoen jakin ezean, atxiloketa non gertatu edo atxilotuaren azken egonleku ezaguna zein izan eta bertako Instrukzioko epaileak du eskumena (banda armatuen edo terrorismoaren kasuan izan ezik, kasu horretan eskumena Instrukzioko epaile zentralak baitu, eta jurisdikzio militarraren kasuan, atxiloketa non gertatu eta barruti judizial horretako Instrukzioko Epaile Togadun Militarrak baitu eskumena).
‎Gobernuak arlo horretan duen buruzagitza ez da ekimen arlokoa soilik, harago doa; izan ere, behin aurrekontuak onetsita, Gobernuak soilik aurkez ditzake aurrekontu ekitaldi bereko gastuen igoerari edo sarreren murrizketari buruzko lege proiektuak. Horrez gain, Parlamentuaren ekimenak (kredituen igoera edo aurrekontu sarreren beherakada dakarren proposamen edo zuzenketen bidez) Gobernuaren adostasuna eskatzen du horren inguruko izapideak egin ahal izateko. Gorte Nagusiei aurrekontuak aztertu, zuzendu eta onestea edo baztertzea dagokie.
‎Espainiako konstituzio historian, Konstituzio batzuetan testuaren eraldaketa ezarri zen prozedura zehatz bat erabiliz, eta beste batzuetan, horretarako ez zen prozedura berezirik ezarri. 1978ko Konstituzioak eraldaketa prozedura nahiko zurruna ezarri du, baina ukiezintasun klausularik gabe; X. tituluan arautu du hori. Horrenbestez, testuan ez dago eraldatu ezin den arazo edo edukirik.
2008
‎2 Epaileak egin behar duenean batzarako deialdia, hilabeteko epean eman behar du horren inguruko ebazpena, eskabidea egin zaionetik zenbatzen hasita, eta, baiezkoa emanez gero, modu askean izendatuko ditu batzaren presidentea eta idazkaria. Batzarako deialdia egitea erabakitzen duen ebazpenaren kontra ezin daiteke errekurtsorik jar. Sozietateak ordainduko ditu deialdiaren gastuak.
‎Txostena egindakoan, adituak jatorrizkoa bidaliko dio izendapena eskatu duen pertsonari, eta bidaltze hori komunikatuko dio izendapena egin duen merkataritzako erregistratzaileari; erregistratzaileak espedientean agerraraziko du hori, eta gero espediente bera itxiko du, eginbide egokiaren bidez. Inguruabar hori, halaber, izendapen idazkunaren bazterrean agerraraziko da.
‎Auditoretzapeko ekitaldia amaitutakoan, urteko kontuak eta kudeaketa txostena egiaztatzeko betebeharra duten sozietateetan auditoreak izendatu behar direnean, sozietatearen egoitzako merkataritzako erregistratzaileak bakarrik izango du horretarako eskumena, edota, sozietatearen egoitzako lehen auzialdiko epaileak, horrek erregistratzailearen izendapena ezeztatu eta gero.
‎2 Horren haritik, Merkataritza Kodearen 34 artikuluari 5 paragrafoa gehitu zaio, Sozietate Anonimoen Legearen 222 artikuluak sortu ahal dituen zalantzak saihesteko; arean ere, artikulu horrek onartzen du urteko kontuak ecuetan argitaratzea, 90/ 604 Zuzentarauaren 8 eta 9 artikuluen babespean, eta Merkataritza Kodearen paragrafo berriak argiro zehazten du hori, gorabehera kontuak beti adierazi behar direla pezetatan. Horrez landara, Merkataritza Kodeak osatu du urteko kontuen diziplinan betidanik izandako hutsunea, 44.7 artikuluan kontu bateratuen inguruan jasotako araua hitzez hitz sartuta.
‎2 Agiriaren kalifikazioa egin behar duen erregistratzaileak uste badu eskatutako eragiketa oztopatzen duen akatsen bat dagoela, sektore bereko titularkideari edo titularkideei emango die horren berri, agiri guztiak eurei emanez. Eragiketa bidezkoa dela uste duenak bere erantzukizunpean gauzatu ahal izango du hori.
‎Aurkarapen arrazoia ezaba daitekeenean, epaileak zentzuzko epea emango du hori konpontzeko.
‎1 3 Administratzaileek zuzeneko nahiz zeharkako gatazkaren bat izanez gero sozietatearen interesarekin, horren berri eman behar diote Administrazio Kontseiluari. Halakoa izatekotan, gatazka zein eragiketari buruzkoa izan, eta administratzaile ukituak ezin izango du horretan parte hartu.
‎Subjektu pasiboak berari dagokion tributu kuotaren eta aurretiaz sartutako kopuruen arteko diferentziaren gain bakarrik du erantzukizuna. Zatikako ordainketa egiteari dagokionez, subjektu pasiboak du horren gaineko erantzukizuna, berak baitu sarrera horiek burutzeko betebeharra.
‎Konstituzioak maiz sarri erabiltzen du «tributu» esamoldea (edo horren espezieak) eta, horren ondorioz, tributuaren kontzeptua badago Konstituzioan, baina ez du horren definiziorik ematen.
‎Ezin daitezke nahastu behin betiko likidazioa eta likidazio irmoa. Modu horretara, likidazio egintza irmoa izanda ere (subjektu pasiboak ezin du hori aurkaratu, errekurtsoa jartzeko epea bukatu delako), behin behinekoa izan daiteke; arean bere, Administrazioak oraindik likidazioa berrikusteko aukera du, egiaztapenedo ikuskapen ahalmenen bitartez.
‎Kasu horietan, Ikuskatzailetzak erabil ditzake modu ez zilegian lortutako agiriok? Legeak ez du horren inguruko erantzunik ematen. Badirudi kasu horietan Administrazioak ez lukeela jardun behar, eta Fiskalari horren berri eman liokeela, azken horrek salatzailearen erantzukizuna zehaztu lezan.
‎Autore batzuek prozeduraren hitzarmenezko amaierarekin parekatu nahi izan dute adostasuna, baina hori ezinezkoa da ondokoagatik: hasteko, tributuen arloa xedaezina da eta Administrazioak edo norbanakoak ezin du hori aldarazi; horrezaz aparte, adostasun aktan jasotako likidazio proposamena ez denez behin betikoa, Administrazioa ez dago horri lotuta (eta, beraz, ikuskatzaile buruak beste likidazio bat eman dezake, proposamena bazter utzita).
‎b) Egintza delitua izatea. Epai irmoak adierazi behar du hori.
2009
‎Kanbio betebeharpekoak letraren ordainketa eskaintzen badio ukandunari, horrek onartu behar du hori, eta letra eman dio, ahalik arinen letra hori jasotzen duenetik. Ordainketa eskaintzen denetik, ukandunak erantzun du bere jokabideak kalteren bat sorrarazten badu.
‎Kapitainak bidezko arrazoirik izan gabe ezezkoa ematen badio bere zatia jasotzeari, ontzizkalpena jasan duen kapitainak kalte galeren inguruko protesta egingo du horren aurka, bi itsas ofizialen aurrean; lehenengo portura heldu eta hurrengo hogeita lau orduetan, kapitainak protesta hori berretsiko du, 612 artikuluaren aginduz instruitu behar duen espedientean sartuta.
‎Agiriaren kalifikazioa egin behar duen erregistratzaileak uste badu eskatutako eragiketa oztopatzen duen akatsen bat dagoela, sektore bereko edo sektore bakarreko titularkideari edo titularkideei emango die horren berri. Inskripzioa egiteko gehieneko epea igaro baino lehen agiri guztiak emango dizkie, eta eragiketa bidezkoa dela uste duenak bere erantzukizunpean gauzatu ahal izango du hori, epea amaitu baino lehen.
‎Kontabilitate hori enpresaburuak eraman dezake zuzenean edota horretarako baimena duten pertsonen bitartez, baina enpresaburuak du horren gaineko erantzukizuna. Uste izango da harako baimena eman dela, horren kontrako frogarik izan ezean.
2011
‎2 Ekitatea balioestekoa izango da arauak aplikatzean; hala ere, auzitegiek emandako ebazpenen oinarri esklusiboa ekitatea izan dadin, legeak beren beregi ahalbidetu behar du hori.
‎Kasu horretan, zordunaren aurka berreskaera eskubidea izango du horri ordainketak ekartzen dizkion onuren ondorioz bakarrik.
‎Testamentugileak jaraunslea izendatuko du horren izen abizenak erabiliz; eta, izen abizen berberak dituzten bi pertsona daudenean, testamentuak inguruabarren bat adierazi du, izendatua nor den jakin ahal izateko.
‎Inoren gauzaren gaineko legatua baliozkoa da, testamentugileak legatua egitean jakin badaki gauza hori inorena dela. Jaraunsleak legatua eskuratu behar du hori legatu hartzaileari emateko; eta, hori egitea ezinezkoa bada, legatuhartzaileari eman behar dio gauzaren zenbatespen zuzena.
‎Testamentua olografoa izanik, bidaian zehar testamentugilea hiltzen bada, komandante nahiz kapitainak testamentua jasoko du hori zaintzeko; horren inguruko aipamena egingo du egunkarian; eta, ontzia Erresumako lehenengo portura iristen denean, tokiko itsas agintariari emango dio testamentua, aurreko artikuluan arauturiko forman eta horrek aipatzen dituen ondoreetarako.
‎Erosleak saltzailea ordezten du horren eskubide eta akzio guztietan.
‎Galdutako nahiz ostutako gauza higigarriaren edukitza duenak gauza hori onustez eskuratu badu jendaurreko salmentan, gauzaren jabeak ezin izango du horren itzulketa lortu gauza horren truk emandako prezioa ordaindu gabe.
‎Gozamendunak bere ustez komenigarri diren hobekuntza onuragarriak edo atsegin hutsezko hobekuntzak egin ditzake gozamenaren objektu diren ondasunetan, horien forma edo izaera aldatzen ez badu; hala ere, gozamendunak ez du horren ondoriozko kalte ordaina eskatzeko eskubiderik. Dena den, gozamendunak hobekuntza horiek ken ditzake, hori egin badaiteke ondasunei kalterik egin gabe.
2012
‎2 Pertsona juridiko baten eraldaketak, bat egiteak, xurgatzeak edo zatitzeak, ez du horren zigor erantzukizuna iraungitzen, erantzukizun hori eraldatutako, bat egindako edo xurgatua suertatu den erakundeak edo erakundeek izango dute, eta zatitzetik suertatzen diren erakundeari edo erakundeei zabalduko zaie. Epaile edo auzitegiak pertsona juridikoari murriztu ahal izango dio zigorra, pertsona juridikoak hasieran delituarengatik zuen erantzukizunaren arabera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia