Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 91

2004
‎Gureko idazleak ere emankorrak izan dira azkenaldian. Orain aste bi aurkeztu zuen Txalaparta argitaletxeak Lehenengo aldia ipuin erotiko liburua; Diego Martiartu arrasatearraren ipuin bat jasotzen du horrek. Saltokietara atera berria da baita Oskar Arana aramaioarraren Lotsaizuna ere, J.M. Coetzeeren Disgrace nobelaren itzulpena (Elkarlanean).
‎Guraso bakarrak dituzten beharrak, azaldu du Virginia Artola, Udaleko Gizarte Saileko teknikariak, ez dira behar bereziak, baina bai bakarrik egotean, areagotu egiten dira. Ohiko familia batean bi kide badaude lan guztiak egiteko, guraso bakarren kasuan lan guztiak batek bakarrik egin behar du hori dena.
2008
‎kantatzen duena, eta ikuskizunean ere asko lagundu du horrek. Txukun
‎Espainian, mugagabeko greba dago deituta gaurtik hasita. Azken urteetan gasolioak izandako igoera izugarriak du horren errua. Egubakoitzean, Arrasateko Mekako gasolindegian, esaterako, 1,279 eurotan zegoen gasolio litro bakoitza.
‎Boto azalpenei dagokienez, Itziar Lamarain popularrak behin eta berriro azpimarratu du PSE EE eta EAJk batera aurkeztu duten mozio hori berandu datorrela eta joan den apirilaren 3an gaitzetsi behar zela Isaias Carrascoren kontrako atentatua. Nabarmendu du hori ez dela lortu orduan, besteak beste, PSE EEko kideak ez zirelako osoko bilkura horretara joan.
‎Agitax taxi gidarien elkarteko presidente Emilio Fernandezek azaldu duenez, sistema berria GPS bidez dabil. Hala, bezero batek telefono zenbakira deitzen duenean, gertuen dagoen taxi gidaria topatuko du horrek. Udalerri horretako taxi gidaririk egon ezean, ibarreko beste udalerrietako gidariengana jotzen du.
‎Juan Moreno bergararrak beste iritzi bat du horren gainean. " Hemendik aurrera, taxi geltokiak desagertuko dira eta, beraz, hor dago etorkizuna", dio.
‎Lizentzia saldu eta erosi gura duten taxi gidarien arteko adostasuna egoten da. Bada, Arrasaten lehiaketara ateratzen dira eta puntuazio altuena ateratzen duenak eskuratzen du hori. Lizentzia kopurua herri bakoitzaren biztanle kopuruaren araberakoa izan da orain arte.
‎Bergaran, esaterako, bezeroak ez du gauean geltokian taxirik topatuko. Hala, gauerdian taxi bat gura duenak, astegunetan, Udaltzaingora deitu du hori eskatzeko. Aste bukaeran, berriz, Ertzaintzara jo du, taxi bat hartu nahi badu behintzat.
2009
‎Horren adibide da Jaurlaritzak Eskola 2.0 programa abian jarri duenean egin duen apustua. Gazteek hartu behar dituzten ordenagailu eramangarriak Windows programarekin zetozen, baina software librearen aldeko mugimenduak lortu egin du hori aldatzea. Gainera, gazte horiek hasieratik ohituko dira software libreekin lan egiten.Bai baina hor badago uste bat ez dena zuzena; alegia, software librea erabiltzea zailagoa dela; eta hori ez da horrela.
‎" Eskaerak bikoiztu egin dira eta prestatuta geneukan partida ia agortuta dago. Jaurlaritzak berak ere igarri du hori eta esan zuen emango zuela diru gehiago. Baina hala ere ez da nahikoa izango eta gu jakitun izanda zein ardura dugun, seguru diru ekarpen handiagoa egingo dugula arlo horretan".
‎Horixe da ustea. Dena den, hori guztia konprobatu egin behar da, eta hain justu ere, gaur egingo du hori Junta Probintzialak. Izan ere, ohi duten moduan, hauteskunde egunetik hiru egunetara atzera ere egiten dute botoen kontaketa; eta izandako salaketa mordoa kontuan hartuta, zorrotz egin dute zenbatzea; izan ere, zenbatze horren emaitzaren arabera, Iniziatiba Internazionalista Herrien Elkartasunak (II HE) ez du baztertzen Europako hauteskunde emaitzak Espainian inpugnatzea.
‎Aurreikuspenak bete egin dira, eta esku hartze baxua izan dute Debagoienean Europako hauteskundeek; lasaitasuna ekarri du horrek.
‎Arizmendi Ikastolak eta Goieskolak, Debagoieneko euskal eskola publikoak dagoeneko antolatu dituzte ate irekien jardunaldiak. Hau da, ikastolaren zein eskola publikoaren eskaintza ezagutu gura duenak datorren astean hasita izango du hori egiteko aukera.
2010
‎Etxean ere ibiltzen zara mendi martxa antolatzen, ala. Fundatzaileetako bat ere banaiz. Bi urterik behin antolatzen da mendi martxa, baina orain Murrukixo mendizale elkarteak hartu du horren ardura. Laguntzera joaten naiz, bidea markatzen eta, baina parte hartzera ez.
‎Prozesua azkar joango da hemendik aurrera; Mankomunitatearen asmoa da zerbitzua urte hasierarekin batera ematen hastea. Enpresari jakinarazten zaionetik, 10 lan eguneko epea izango du horrek Mankomunitateak eskatzen dion dokumentazio guztia aurkezteko. Jarraian, Mankomunitateak bost egun izango ditu zerbitzua esleitzeko.
‎Gaur eman du horren berri BBCra eta' Gara' ra bidalitako bideo eta agiri banaren bidez. Horietan zehaztu hainbat hilabete direla" eraso ekintza armaturik" ez egitea erabaki zuela, eta nabarmendu du prozesu demokratiko baten eszenatokira iritsi ahal izateko herriari" hitza emateko prozedura finkatzea" ezinbestekoa dela. Posizio abertzaleetatik baikortasun printza batzuk ikusi diren bitartean PP eta UPyD alderdiek dagoeneko esan dute hauteskundeei begirako estrategia dela eta espero duten albiste bakarra ETAren desagerpena bera dela.
‎Udal aurrekontuaren jaitsierak eragin zuzena izan du Udalaren inbertsioetarako gaitasunean; 1.650.123 euro izango dituzte inbertsioetarako, iaz baino %72, 3 gutxiago –iaz 5.960.470 euro izan zituzten– Aitor Goiti Ogasun zinegotziak honela azaldu du horren arrazoia: " Gastu arruntei dagokienez, ahalegin guztiak egin ditugu jaisteko, baina kasu batzuetan ez da posible izan gure esku ez daudelako.
‎Azken horren harira, bizilagunetako batzuek salatu dute lehenago kexuak aurkeztuta dituztela malda horren egoerarengatik. Lasagabaster alkateak onartu egin du hori: " Kexuak aspaldikoak dira, eta egia da orain arte ez dugula gauza handiegirik egin, guk ere ez, jakina.
2011
‎Erantzukizunetik jokatuta, jakina, B Plan delako bat dei genezakeena ere badugu. Zer esan nahi du horrek. Ibilbide laburra izango lukeen estrategia defentsibo bat izango litzatekeela seguruenez, ez bailitzateke nahikoa izango kaudimen on bat izatea; Kutxak bakarrean izango lukeen neurri txikiak hegoak moztuko lizkiguke. Kutxa Bank banku pribatua ala banku soziala izango da?
‎Esan zuen" gezurra" dela egoitzako zuzendari ohiak egindakoen erantzukizuna ere patronaturena ere badela esatea: " Argi eta garbi esaten du hori epaileak emandako epai irmoak". Bestalde, zaharren egoitza zabalik mantentzeko" apustu garbia" egin zuen:
‎Baina, parte hartzeaz gain, gustura hartuko genituzke aipamenak eta iritziak, egunerokotasuneko zeregina hobetze aldera. Oharkabean ez pasatzea bilatzen du horrek, gizarte honetan garrantzitsuak gara-eta. Azkenaldiko gertaerek, behintzat, hori erakusten dute; horren harira, pentsionistei ematen ari dieten protagonismoa baino ez da aipatu behar.
2012
‎Hasteko, errebeldia zer den definitu litzateke, baina argi daukagu sistemak saltzen duena aurrefabrikatutako errebeldia dela. Horrek ez du esan nahi alternatibarik ez dagoenik, baina sistemak edo botereak ez du horren berri emango.
‎Atzo bederatzi aramaioar elkartu ziren, gazte zein heldu. Beste herri batzuetan gertatzen ez den moduan, Aramaion auzolanerako ohitura bizirik dagoela erakusten du horrek. Etor Telleria arkeologoak pozik hartu zuen albistea.
‎Eta argitu du horren berri, gainera, zerrenda horretako kideei ere eman dietela. Rebeka Uberak adierazi du Aralarren borondatea dela Elgetako herria, alkatea eta Udala legebiltzarrean sortutako liskar horretatik aparte uztea.
‎Lurraldeko autobideak zela finantzatuko dituzten kazetariek galdetu diotenean erantzun du hori Ugartek.
2013
‎Zapatuan, esaterako, garagardoa etxean egiten ikasteko erakustaldia izango da 15:30ean. Gerri gardo taldeak antolatu du hori, Eingeinkeren laguntzarekin.
‎Izenik ez dut aipatuko baina beste erkidego autonomoetan egoera askoz ere larriagoa da, porrotetik gertu daude unibertsitatea asko. Tasen igoera sinestezin bat eragin du horrek, bi urtetan %60 hazi arte. Gurean, baditugu gure arazoak eta saio presentzialak bermatzeak, noski, kostu altua dauka eta hartu ditugu neurriak.
‎Aurten ez dute ez kontzerturik ez afaririk antolatu, eta, horren ordez, gaztetxearen teilatua, biltegia, bulegoa eta abar txukuntzen eman dute urteurrena. Ospakizunetarako baino lanerako behar handiagoa ikusi dutela azaldu dute Asanbladatik; baina zer esan nahi du horrek. Zer dago erabaki horren atzean?
‎Edozein modutan, krisiak asko aldarazi du Lanbidera edo gizarte zerbitzuetara eta, zeharka, Bidebarrira ailegatzen den pertsonaren profila. Jon Igartuak baieztatzen du hori: " Azken boladan, Lanbidek bidaltzen digun jende gehiena Diru sarrerak Bermatzeko Errentaren onuradunak dira, eta horietako asko ikasketa maila handia dutenak edo beste lan batzuetan esperientzia dutenak izaten dira.
‎Oposiziokoei abenduko plenoan azaldu genien azken urteotan egindako kudeaketari esker gaudela, krisialdia krisialdi, egoera ekonomiko onean. Herritarrei ematen dizkiegun zerbitzu guztiak mantendu izanak erakusten du hori. Beraz, zentzu horretan kontinuistak izaten jarraituko dugu.
2014
‎Izan ere, Ordorikak aldaketa nahi zuen oraingoan, beste giro batean sartu eta" harantzago" joatea. Estudioan lagun izan dituen musikarien ekarpenari esker lortu du hori, bere ustez.
‎Mario Fernandez (Bilbo, 1943) Kutxabankeko presidenteak dimisioa aurkeztu du gaur goizean. Administrazio Kontseiluaren bileran egin du hori. Kutxabankek ohar bidez azaldu duenez, uda aurretik aurreratu zuen Fernandezek bere agintaldia amaitzeko asmoa" erreferentziazko akziodunari" (BBK Fundazioa), garai hau bukatutzat emateko eta testigua momento egokian emateko.
‎Espediente handietako bitan, adibidez, Europako zuzentarau batek eman du haritik tira egiten hasteko aukera. Beraz, bada autokontrol mekanismo bat aukera ematen duena diru joan etorriak aztertzeko, eta normalak ez diren gauzak atzemanda, haritik tiraka hasteko aukera eman du horrek. Bigarrena da lehen esandakoa, hiritarrek erantzukizun handiagoa hartzen dutela orain euren gain.
‎Dena den, hartu emana badaukagu, eta asko pozten naiz egiten ari den lanarekin. Ondo lan eginda, helburuak bete ahal direla erakusten du horrek.
‎Ikerketaren garrantzia azpimarratzen dute behin eta berriz minbiziaren kontrako elkarteek. Zein garrantzia du horrek?
‎Duela urte bi idatzitako bertsoa abesti bihurtu dute orain. Juantxo Zeberio musikariak izan du hori egiteko ardura eta grabazio estudioetan hainbat musikari ezagun elkartu dira. Beasaingo Pottoko estudioetan grabatu du abestia Juantxo Zeberioren Tenporak taldeak Fredy Pelaez teknikariarekin.
‎Orain arte eguraldiak ez du askorik lagundu. Eraginik izan du horrek turismoan. Eguraldiak beti dauka eragina, baita hemen ere. Nahiz eta saiatzen garen eguraldiak ez baldintzatzen gure turismo eskaintza, urte sasoi guztietan saiatzen gara turismoa erakartzen eta azkenaldian lortzen ari garela esan genezake.
‎Orain, administrazio konkurtsalak formula hori zertxobait aldatzea onartu du," enplegu bermea" kontuan hartuta. Ez du ontzat eman erosleari aparteko derrigorrezko indemnizazioa eskatzeko alegazioa –erosleak kontratuak egingo balitu eta gero kontratu horiek desegingo balira, alegazio batek indemnizazioa ordaintzeko eskatzen zion, eta epaileak ez du hori ontzat eman.
‎Merkatariaz gain, margolaria. Zein garrantzia du horrek zure bizitzan?
‎Txirrinkak bizikleta eguneroko bizimoduko elementua izatea du helburu, eta pedalei ematen jarraituko du hori herritarren artean zabaltzeko.
‎6.500.000 pieza baino gehiago egin dituzte Elayko langileek CERNeko (Ikerketa Nuklearretarako Europako Kontseilua) detektagailu eta aparailu zientifikorako, eta Higgs bosoia deskubritu, detektatu eta aztertzea ahalbidetu du horrek.
‎Eta neuk ere ikusten dut. Entrenatzeak egiten du hori. Konstantea izan behar da, eta iristen dira emaitzak.
‎Oharrean dio Udalaren ardura dela amaitu gabe dagoen gunea ahal bezain laister bukatzea, bertako segurtasuna eta itxura bermatuz. Gaineratu du hori ahalbidetzeko akordioaren bidea hartu duela Udalak, hitzarmen baten bitartez San Martingo sustatzaile guztiei betebehar batzuk ipiniz.
‎2013an, %95ean kokatu behar zenuen eta 2020rako, %75ean. Egun, Gipuzkoako batez bestekoak bete egiten du hori; %56ko zorpetze maila dute. Aretxabaletaren kasuan, 2011n hori ez zuen betetzen, baina helburua 2013rako zen.
‎Ingalaterrak Eskoziarekin erakutsi duen jarrera askoz malguagoa da; egia da, baita ere, jarrera hori hartu duela, aurretik kalkuluak egin eta ezezkoa gailenduko den esperantza ere baduelako. Ziurrenik, Kataluniaren kasuan Espainiak ez du horren argi emaitza hori lortuko zenik. Kalkulu tekniko horrez gain, esan dugun bezala, kultura politiko itxia dauka Espainiak.
‎Bigarren etapan intsektuen kontrol zehatza egingo dute, eta bi urte iraungo du horrek. Termitak atzemandako lekuetan pozoia jarriko dute eta jarraipen zorrotz eta sakona egin gero, izurritea desagertu arte.
2015
‎Geroago eta korrikalari gehiago daude sukarrak jota. Mendi lasterketen birusa aurtengo gripea baino errazago dabil hedatzen, eta Antzuolako 8 Miliak lasterketako gertatutakoak erakusten du hori: " Pasada bat izan zen, zabaldu eta 17 ordutan plaza guztiak beteta genituen, 240 guztira", azaldu du antolatzaile lanetan dabilen Aritz Saidik.
2016
‎7,8 milioi euro pertsonek enpresetan parte hartu eta lurraldearekiko konpromisoa har dezatenGipuzkoako Foru Aldundiak 7,8 milioi ipiniko ditu langileen parte hartzea bultzatzeko bi programatan, Ekonomia Indarberritzeko Planaren barruan daudenak. Ainhoa Aizpuru foru diputatuak eman du horren berri oraingo martitzenean.
‎Giza Garapenaren Indizearen arabera, munduko gizarte garatuenen artean dago Euskadikoa. Eustatek eman du horren berri.
‎Bestetik, autoen proba mendian egingo denez, antolakuntzak azaldu du hori kontuan hartzeko eta ingurunea errespetatzeko. " Mendia garbi utzi eta hondakinak jaso", diote.
‎Arrasateko euskalgintzan diharduten hainbat taldetako ordezkariek hizkuntza aktibismoaren gaineko ikastaroa izan dute aste bukaeran Gemma Sangines katalandarrak gidatuta. Euskaraz" eroso" bizitzeko tresnen gainean jardun du horrek, eta behin ekintza plana zehaztuta lanean jarraitzeko asmoa agertu dute.
2017
‎Donostiako Hawaii enpresa komertzialak eskuratu du 2017ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa saria. Gipuzkoako Bazkundeak gaur, azaroak 17, banatutako Gipuzkoar Merkataritza Enpresa Sarien 25 edizioan jaso du hori. Ekitaldian izan dira Denis Itxaso, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako Diputatua eta Isabel Muela, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza Sailburuordea.
‎Ze eragin izango du horrek zuengan?
‎Jabier Larrañaga Ogasun eta Finantza diputatuak eman du horren berri Batzar Nagusietako Ogasun eta Finantza batzordean. " Erreforma teknikoa" dela adierazi du, eta azpimarratu gura izan du" zerga iruzurraren aurkako borroka lehentasunen artean dutela".
‎Denetara, 12,8 milioi euro ordainduko dizkie Eroskik interesetan mota bateko zein besteko inbertsio tituluak dituztenei.Eroskik prentsa ohar bidez eman du horren berri. Gogora ekarri duenez, lehen jaulkipena 2002an egin zuen, eta orduz geroztik “zuzen” ordaindu dizkie urteko interesak inbertsiogileei; dagoeneko, 345 milioi euro.
2018
‎Izan ere, umorea eta irudimena ezinbesteko osagaiak dira Lur-en baina harago joanda, oso modu naturalean helarazten du transexualitatearen eta norbera den moduan onartzearen gaia. Bere potota edo alua maite duen mutila da Ane [Erika Olaizola], eta hasieratik hala aurkezten du bere burua; Aneren aita Jonek [Kepa Errasti] du hori horrela dela onartzeko arazoa. Aitona Julianek [Mikel Laskurain] eta hilda dagoen –baina Anerekin komunikatu ahal den– ama Itsasok [Nerea Gorriti] Ane den modukoa maite dute eta saiatuko dira aita konbentzitzen.
‎Pinuetako gaitzaren aurrean, EAJk proposatu du 15 urte baino gehiago eta gaixorik dauden pinudietako jabeek tasa ez ordaintzea, zuhaitz horien gaixotasunak kalteak eragingo dietelako baserritar edo jabe horiei. EH Bilduk, baina, ez du hori hain argi ikusten.
‎Porro bat probatzea ez da arazoa nerabeendako. Gizarteak normaltzat du hori, eta, ondorioz, 13 urterekin ez dute inongo arriskurik ikusten. DBHko 2 mailan 5 porro baino gutxiago erretzen dutenak asko diren moduan; urteak aurrera egin ahala, datu hori jaitsi egiten da eta 10 baino gehiago kontsumitzen duten tartera pasatzen dira.Marihuanaren kontsumitzaile handi izatetik beste substantzia batzuk kontsumitzera pasatzen dira?
‎hirugarren sektoreko lanak esleitzea besterik ez da geratzen. Adifek irekia du horretarako lizitazio prozesua. Bestetik, berriki esleitu dituzte bigarren sektoreko lanak, Arrasate, Elorrio eta Bergara artekoak –5, 2 kilometroko luzera du trenbide zatiak– Hain justu, Dragadosek, Tecsa Empresa Constructorak eta Cosntrucciones Amenabarrek aldi baterako sorturiko enpresak egin du bere kont ratua, 182,75 milioi euroko aurrekontuarekin.
2019
‎Oinarri eta irizpide horiek zehaztapen argiak ematen dituzte estatus politikoak izan behar ditguen edukien eta ezaugarrien inguruan eta, besteak beste, EAEren eta Estatuaren arteko harreman eredua aldatzea proposatzen du, erabakitzeko eskubidea, botere ahalmena, blindajea eta berme sistema… Batzorde horrek ezin ditu ordezkatu Parlamentuak hartutako erabakiak eta bertan agerian geratu diren asmoak. Zilegitasunik ez du horretarako eta, hori egiteak, Autogobernu Batzordeak eskatutakoa gaindituko luke. Errespetu osoz diogu hori, baina egia argi adierazi behar dela uste dugu.
‎Duela aste pare bat, urtarrilaren 23an, Juan Guaidok bere burua Venezuelako presidente izendatu zuen. Herrialdeko tentsio politikoa areagotzea ekarri du horrek, eta gizartea erabat zatituta geratu da, lehenaz gain. Batetik, Maduroren Gobernuaren aldekoak, iraultza bolibartarra babesten dutenak.
‎Baezen iritziz, bestalde, egoera" beldurgarria" bizi izaten ari da Venezuela, eta manipulazioa Gobernuaren aldetik dator, haren esanetan. " Aldaketa politiko bat eskatzen du herriak, eta chavismoak ez du hori sustatzen. Ezer ez egiteaz gain, blokeatzen ari da aldaketa politikorako edozein aukera.
2020
‎28 Minutu horietan etxekoak nahiko galduta ibili dira erasoan, huts gehiegi eginez. Zorionez, Ardoik ez du hori baliatu abantaila handitzen joateko.
‎Genero Berdintasunaren Indizearen arabera, Gipuzkoa 72,5 puntutan kokatu da. Zer esan gura du horrek. Konfirmatu egiten du Gipuzkoa aitzindaria dela berdintasun politikaren garapenean.
‎" Kurtso bukaerako jaialdia ekainaren 18rako aurreikusita geneukan, Amaia antzokian, baina dugu egin. Beraz, hilaren 19ra arte klaseak mantenduko ditugu eta, orain arte inprobisatzen joan garen moduan, egun horretan ere zerbait inprobisatuko dugu ziur asko, baina egoerak baldintzatuko du hori".
‎Udaleku irekietan eta arte udalekuetan izena eman zuten umeek izango dute aukera udako zaintza hezitzailean parte hartzeko; ez dute ume gehiagorik hartuko. Norbaitek atzera egin gura badu, datorren astean egin behar du horretarako eskaera.
‎Bestetik, abstentzioaren inguruko kezkarik ez duela esan du kazetarien aurrean: " Hiritar orok jakin behar du berme guztiak izango dituela; eta abstentzioarena baino, agian kontrako efektua izango du horrek".
‎" Gaixo terminalekin lan egitera ohituta nago, eta besarkada edota musuak ematen dizkiet sarri, askok behar izan dituztelako. Ahalik eta kontaktu gutxien izan behar genuen pazienteekin, eta tratua hotzagoa izatea ekarri du horrek". Hori gutxi balitz, Miren Ezenarrok azaldu du" babes neurri guztiak" jarrita artatu dituztela gaixoak, eta horrek ekarri du praktikoki" ahotsaren bitartez soilik" komunikatu behar izatea.
‎Frantziako Gobernuak ibuprofeno medikamendua ez erabiltzeko eskatu du, koronabirusak eragindako kalteak areagotu ditzakeelakoan. Nekane Murga Osasun sailburuak azaldu du hori baieztatu dezaketen datuak aztertzen ari direla eta datu horien berri eman dietela farmaziei. Osasun sailburuaren arabera, milioi biztanleko 1.200 proba egin dituzte Gasteizen," Europan milioi biztanleko 300 egiten ari diren bitartean".
‎Osasun sailburuaren arabera, milioi biztanleko 1.200 proba egin dituzte Gasteizen," Europan milioi biztanleko 300 egiten ari diren bitartean". Murgaren esanetan, kasuak azkarrago atzematea erraztu du horrek.
2021
‎" Ez da erabaki erraza izan, bigarren urtea baita aldarri beraren gerizpean pertsona ugari biltzen dituen mobilizazio handi hau baztertzen dugula. Baina argi daukagu, bizitzen ari garen egoera honetan, non gero eta positibo gehiago baitaude eta gaixotasuna erraz kutsatzen baita, 80.000 eta 100.000 pertsona artean elkartzen dituen mobilizazio bat deitzea arduragabekeria dela, eta Sarek kosta ahala kosta saihestu nahi du hori", adierazi dute.
‎Nekazariek ordura arte parrokiari erosten zioten hazi kopurua jaitsi egin zen. Aragonek azalduko du horrek nola eragin zuen Arrasaten".
‎Gizartean gertatu den aldaketarekin du horrek zerikusia, nire ustez. Gizarte oso demandatzaile bihurtu gara.
‎" Legedeak garapen bat behar du halako igerileku bat onartzeko. Europan oso hedatuta dagoen eredu bat da, baina hemen oraindik, legediak garapen bat behar du hori onartzeko. Uste dugu, herria aspalditik eskatzen ari den proiektu bat dela, uste dugu piztuko dela ilusioa eta interesa herritarren artean, eta datozen hilabetetan herritarrekin konpartitu eta beraien ekarpenak jaso nahi genituzke.
‎Uberak ezinbestekotzat eta premiazkotzat jo du Sagardui Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrean agertzea txertaketa kanpainaren inguruko azalpen guztiak gardentasun osoz emateko, EH Bilduk pasa den ostegunean eskatu bezala. Horren harira, legebiltzarkideak gogora ekarri du hori dela horrelako kasuetan Erregelamenduak aurreikusten duen bidea; alegia, oposizioaren eskubideak bermatzen dituena, eta ohartarazi du EAJk eta PSEk sailburuaren agerraldia desitxuratzeko tentazioa izan dezaketela, datorren asteazkenean Osasun Batzordean ager dadin oposizioaren parte hartzea mugatuta. “EH Bilduk ez du horrelako jokaldi bat onartuko.
2022
‎Danbakak musikari hasiberriei bultzada emateko helburua ere baduela aintzat hartuta, egokia iruditu zaie Aiert oñatiarra hautatzea finalerako. " Aniztasunari egin nahi genion tokia, eta Aiertek primeran islatzen du hori; proposamen desberdina eta apurtzailea dauka, eta niri, pertsonalki, zirrara eragin dit", dio Markinak. Gomendio bezala, hitzordu handian" kantu propio gehiago jotzea" eskertuko dutela gehitu du.
‎Finean, Ulma Taldeak eta Oronak planteatzen dute atxikitako kooperatiba izateari utzi eta itunpeko kooperatiba izatea. Zer esan nahi du horrek?
‎Asteburuko jaien bueltan egokitutako janari eta edari postuak erakusten du hori. Gure ideiekin bat egiten duen dinamika izan da:
‎Giro tradizionala; ze pisu du horrek emakume bertsolari batendako?
‎Elkarlana da D2030en balioetako bat eta argi du horretaz baliatu behar dela Debagoienak lanaren eta inklusioaren alorrean dituen erronkak identifikatu eta horiei erantzuteko esku hartzea diseinatzeko. Hala, DGLSrekin batera lantzen dabil D2030 esku hartzea.
‎Artalde bateko jabe den artzainak halako kasu baten aurrean bere esku hartzen badu arazoa, eta sai bat hiltzea okurritzen bazaio, sai bakoitza hiltzeagatik 9.000 euroko isuna jaso dezake, baina Zurutuzak argi du hori ez dela irtenbidea: " Nire ardiak salbatzearren ez nintzateke halako isun bat jasotzera arriskatuko, ez dute hainbeste balio...
‎Eta, tartean munduko lasterketa entzutetsuena Debagoieneko lurretatik pasako da. Radio Vitorian eman du horren berri Rafa Mungia arrasatearrak, eguerdiko albistegian, eta zehaztu du oraindik detaile gehiago ez badituzte ere, lasterketa ibarrera Kurtzetako gainetik sartuko dela.
2023
‎Digitalizazio prozesua oso azkarra izan da. Pandemiak, gainera, areagotu egin du hori. Uste dut beharrezko formakuntza gabe harrapatu gaituela zentzu askotan.
‎" Antzerkia eta musika amateurra; horixe zara zu, amateurra. Maite duena esan nahi du horrek. Antzerkia eta musika maite ditu Valenek, eta Euskal Herrian ia inork ez bezala, biak ezkontzea lortu du.
‎Halaber, salatu du Elgetako Udalak ez duela harremanik udalerriko enpresekin eta Iker Laka Elgetako alkategaiak ere bat egin du horrekin, funtsezkotzat joz enpresekin harremana berrartzea. " Elgetak, herri txiki bat izan arren, ehun ekonomiko handia dauka eta zaindu egin behar dugu.
‎Elizateak oraingoan ez dira aurkeztuko. Nola eragingo du horrek?
‎Iñurrategik dio lehenengoz hitz egingo duela gaiaz jendaurrean, eta beharrezkotzat jo du hori, autokritika eginez. " Ni neu ere euskaraz bizitzeko borroka horretan ari naiz eta orain arte ez dit inporta izan aniztasun funtzionala duen pertsona batekin lehen hitza gaztelaniaz egiteak. Horri buelta eman behar diogu, begirada norabide egokian jarri eta haiek ere pertsona bat gehiago moduan ikusi".
‎Afrikako herrialde ezaguneko Mbam eskualdean proiektu bat du abian Yaakar elkarteak; hainbat erakunderen eta herriko ikastetxeen laguntza jaso du horretarako eta datorren eguenerako Kurtzebarri BHIko ikasleek jaialditxoa antolatu dute.
‎Aurreikuspen hori jakinik Neguko Bidezaintza Planaren jarraipen eta informazio fasea aktibatu du gaur goizean Eusko Jaurlaritzak, eta eguerdian bilera egin du hori koordinatzen duen organoak, EAEko erakunde guztiak ordezkatzen dituenak, fase operatiboa abiarazteko. Prebentzio moduan, zazpi garabi astun izango dira errepide sare nagusian, gurutzatuta gera litezkeen kamioiak erretiratzeko.
‎Ibarra kiroldegiaren aurrealdean dagoen berdegunearen diseinua egiteko ardura Lur Paisajistak enpresari eman dio Udalak. Joan den ekainean egindako parte hartze prozesuan herritarren boto gehien jaso zituen aukeran oinarritu du horrek. 14.800 eurotan –gehi BEZa– esleitu da lana eta ekainaren hasierarako gertu izatea aurreikusi dute.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia