Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 341

2000
‎Kanpotik datozenak ere euskaldunak izan ohi dira, Azpeitia eta barnealdekoak gehienbat. Baina horrek ez du esan nahi, euskaraz ez dakien herriko norbaitek erdaraz ezin dezakeenik hitz egin, noski»
‎Ondarroan esaten delako, baina ez du esango
‎Hauteskunde izateak ez du esan nahi herri bat demokrazian bizi denik. Demokraziaren irispide formal hau, ondoko hiru irispideekin gutxienez, lagundurik agertu behar da.
‎Didaktika alorraren egoerari garrantzi berezia eman zaio joan den asteburuko mintegian eta berrikuntza ugari ipiniko da abian hemendik aurrera. Horrek ez du esan nahi orain arte esparru horretan ahaleginik egin ez denik. 1995ean didaktikaren inguruko lehen tailer nazionalak egin zirenetik planteamentu didaktikoak bateratu eta zehaztu egin dira.
‎Pentsa, Espainiako Konstituzioa bera 140 urte lehenago zegoen gatazka bati buruz ari da hizketan. Horrez gain, Estatutuaren Bigarren Xedapen gehigarriak dioenez, Estatutua onartzeak ez du esan nahi Euskal Herriak bere historian zehar izan dituen eskubideei uko egiten dienik. Indarkeriarik gabeko egoeran, alderdi politiko bakoitzak bere proiektu politikoak mahai gainean jarri eta, beharrezkoak izanez gero, egungo markoan aldaketak egiteko bide ematen zuen Ajuria Eneko Akordioak.
‎Utzi buruberoak izaten. Horrek ez du esan nahi pausoak eman behar ez direnik, urratsak beti eman behar dira. Erratzeko eskubidea badugulako.
‎Inork ezin du esan elkarlana erraza denik, baina elkarlana garatu ahal izateko gauza guztien gainetik borondatea, zintzotasuna eta argitasuna dira beharrezkoenak. Ukatu gabe oso baldintza handia dela, borroka armatuak ez du gure agenda erabat markatu behar.
‎Hala ere, publikoa erakartzaren aitzakian ezin da edozer egin, zenbait publiko mota baitago. Antzerki esperimentala ere behar beharrezkoa da, baina publikoak erraz ikusiko duen obra bat egiteak ez du esan nahi esperimentazioarik ezin egon daitekeenik.
‎" Bazka" aldizkariaren aurreko zenbakian oso artikulu interesgarria kaleratu zen horren inguruan. Inork ez du esaten gehiegi pintatzen denik edo koadro gehiegi dagoenik. Liburuekin, aldiz, bai.
‎Eta hiesa duten gaixoentzat onuragarria gertatzen da erabilera. Minbiziaren kasuan bezala, horrek ez du esan nahi gaixotasuna sendatzen duenik, baina bai haren kalteak eramangarriago egiten dituela. Hiesaren kasuan, morfinak THCarekin nahasturik bere efektua hirukoiztu egiten du.
‎alegia, begi onez ikusiko lukeala Euskaltzaindiak letra hori bi bokal berdin nahiz ezberdinen artean erabiltzen astea. Honek ez du esan nahi gorago jo nahi dutenen saioak ez direla ongi ikusiak izango. 3) Morfologiaz, izenen erabileraz batzordeak prestatu duen aintzinkana pundu nagusietan oinharri bezala hartuak jokatuko du, aditzarekikoa beste aldi baterako utziaz.
‎" Esan nahiarekin kezkatzen den jendea falta zaigu. Inor ez da berria eta ez du esango beste norbaitek esan ez duena, baina ahalegin bat egin behar da"
‎Edozein artistak bezala, inork ezin du esan oso argi duenik. Oso jatorri mistoak dira.
‎Hori edozein musika motaren zabalpen handiagoan islatzen da. Horrek ez du esan nahi entzuteko informazio eta formazio maila bera dugunik. Formazioaz dudanean ez diot inori eskatzen musikari profesionala izatea, musika errespetuz eta arretaz entzuteko ohitura izatea baizik.
‎" Egibarrek hau esan du, Arnaldok bestea..." betiko istiluaz jendea aspertzen ari da. Alderdietan lau aparatuk agintzen dute, baina horrek ez du esan nahi jendea ados dagoenik aparatu horiek esaten dutenarekin. Kaleko jendea da mugitu behar dena.
‎Hala ere Saran bertako jende gehiena euskalduna dela esango nuke. Horrek ez du esan nahi jendea abertzalea denik. Eta ez dut uste umetan ezagutu nuenean ere oso abertzale zenik.
‎Izaera pazifista dauka, kontzientzi eragozleen mugimenduari lotua; intsumisioari. Ez du esan nahi Batzarren dauden gainontzekoak joera hauen aurkakoa direla, baina sozietatean txertatuta dauden sektore kristauek bere pisua dute. Batzarrek beste sentsibilitate bat du.
‎' Gizartearen desmilitarizazioa',' gastu militarren desagerpena' eta' soldadutzaren apurketa' dira bilatzen ditugun xedeak. Hamarkada honetan borroka antimilitaristan izan den tresna erabilgarriena, insumisioa alegia, amaitu egingo da, baina horrek ez du esan nahi bide berriak asmatu ditugunik, zaharrak berreskuratu baizik: gastu militarraren salaketa, bake heziketa, gerra enpresa eta egoitza militarren aurkako ekintza zuzenak eta bake tsuak.
‎Eta hori ez da besterik gabe ekonomia egoeraren eta haren ondoriozko prekariotasun, langabezia eta gizarte bazterketaren eraginez gertatzen. Halaber, ez du esan nahi ezta ere langileek beren nortasuna" betidaniko klase balio" gisa ezagutzen ditugun haiez kanpo eraiki behar dutelako denik. Berdintasuna, justizia eta elkartasuna beti bezain garrantzitsuak, edota inoiz baino beharrezkoagoak, izaten jarraitzen dutela esan ondoren, eta etorkizuneko programak eta borroka ereduak aldatu direla adierazi ondoren, ponentziak dio bideragarria dela neoliberalismoari aurre egingo dion proiektu alternatiboa osatzea, izan ere ezerk ez baikaitu behartzen indarrean dauden jardunbide ekonomiko eta sozialak ezinbestekoak eta gaindiezinak direla sinestera.
‎Bertsolarien artean ugarien ezker abertzaleko jendea egoteak, ez dut hori frogatzeko daturik baina zabaldurik dagoen ustea da, hala izanda ere bertso saioetan joera politiko jakin batzuk nagusitzeak ez du esan nahi proiektua bera joera politiko hori indartzeko asmatua denik, gaur egun zenbait politikoren artean zabalduegi dagoen arrazoitzeko eskemakin aritu behar ez badugu. Agian izan liteke gizartean zenbait joera politikok ez dutela beste batzuk duten erraztasunik beste erabakigune batzutan egoteko.
2001
‎Azken urtetan ia euskaldunen erdia museo batetik pasa da, baina horrek ez du esan nahi artea inoiz baino gehiago estimatzen dugunik. Arte lanen salmentak eta arte liburuen irakurketak ez dira igo.
‎Gutxienez, inork du esan euskaraz kantatuz ezin dela inora atera. Gure belaunaldiko zenbait talde bat batean gaztelaniatik euskaraz kantatzera pasa zen:
‎Alde eta kontra. Ezker politikoaren barruan sartzen den edo sar daitekeen jende kopurua Europako beste leku batzuetan baino handiagoa da eta horrek ez du esan nahi horren barruan denak ezkertiarrak izango direnik. Alde negatiboa oso argia da:
‎Globalizazioaren ondorioz merkatua jaungoikoa da gaur egun. Dirua merkatuaren tresna bat besterik ez da eta merkatuan bakarrik oinarritutako gizarte batek, orain arte eraman gaituen tokira eramango gaitu eta oraindik askoz gehiagora. Horrez gain, garapenak ez du esan nahi bakarrik ondasun gehiago egitea, niretzat garapena gaur egun egiten ez diren gauza batzuk egitea ere bada. Demokraziarena ere aipatu duzu, demokrazian sinesten dut baina pentsatzen badugu egun dugun demokrazia paradisua dela hori sinesgaitza da, ezin da demokrazia horretan sinestu.
‎Literatur lehiaketak sarri kritikatzen dira. Zer du esateko epaileak?
‎Orain sortu daitekeen mahaian alde denak egotea nahi dugu. Horrek ez du esan nahi fase guztietan denek izan behar dutenik. Fase guztietan ez dira denak izango baina azkenekoan, akordioa lortzeko, denok izatea ezinbesteko da.
‎Baina ordaina jasoko du; berak ez bada, gure ondorengoek. Nire herrian, berriz, lan egiteak ez du esan nahi miseriatik aterako zarenik. Zerbait egiten duenari bidea mozten diote, ustelkeria asko dago.»
2002
‎Telebistan beste lagun aktore batzuek bultzatuta sartu nintzen. Honek ez du esan nahi lana hartzeaz damutzen naizenik. Azkenean antzeztea da nire lana.
‎Intsumisioak gizarteari bakezko baloreak dituen mezu bat helaraztea lortu du, baina horrek ez du esan gura milia bertan behera uztea zuela helburu bakarra, ezta bakarrik ejertzitoak kentzea ere, baizik eta sistema demokratiko batean dauden disfuntzioak gainditzeko desobedientziaren ideia kontzientzia sozialean sartzea. Hau da, ideia horrek gizartearen nahiz herriaren erreibindikazioak bideratzeko balio duela, eta giza eskubide guztiak errespetatuz, balio duela ere demokraziaren kontzeptuan sakontzeko.
‎herri txikietan kanpaina egitea errazagoa da eta bilketa egiteko gune bakarra ezartzen da. Honek ez du esan nahi herri handietan erantzun txarra jaso dutenik.
‎Nafarroako jendea izango da berak izatea nahi duena, eta guk hori onartu egin dugu. Horrek ez du esan nahi gure aldarrikapenak eta gure lana ez burutzea, alderantziz baino.
‎Kontua ez da zortzi, hamar pieza motz egin daitezen ziurtatzea, gero jendaurrean lan profesionalak balira bezala aurkezteko. Lan berriak, proposamen eszeniko esperimentalak... diruz laguntzea oso ondo dago eta gainera guztiz beharrezkoa da, baina horrek ez du esan nahi ikuskizuna parafernaliaz inguratuta aurkeztu behar denik. Diru hori era eraginkorragoan erabil zitekeen.
‎Gu AB, Aralar, Zutik eta Batzarrerekin orain hasi gara lanean. Horrek ez du esan nahi beste alderdiekiko bideak itxiak daudenik akordioetara iristeko. Ahalik eta jende gehiagorekin batzea hobe bake prozesua indartzeko.
‎Eta bestetik, bi aldeek hitz egin beharra dutela. Horrek ez du esan nahi, adierazpen horrekin bat egiten ez dutenekin lanik egingo ez dugunik. Baina aldi berean garrantzitsua da egun batzutan geure mezu propioa adieraztea.
‎Hori da kritika on bat, ez du emozioa zapuztu behar. Kritika on batek liburuarengana hurbildu behar zaitu, irakurtzeko desioa piztu, horrek ez du esan nahi liburua saldu behar duzunik.
‎Unibertsitateko kritikaren helburua ez da epaitzea, ez didaktikoa izatea ere. Ez du esan behar zer den ona, zer den txarra. Aztertu egiten du.
‎N. Madrid Lopez doktoreak dio adikzio psikologikoek ez dutela adikzio kimikoek ekarri ohi dituzten ondorio fisiko larririk ekartzen. Horrek ez du esan nahi, dena den, gaixoak inolako ondorio fisikorik jasaten ez duenik. K.S. Young doktoreak dioen moduan, Internet adiktoak, esaterako, lo galera larria izan dezake, horrek osasunerako dakartzan ondorio guztiekin.
‎Gaur egun,[+ 2] eredua da geografikoki eta herri kopuruen aldetik hedatuen dagoena, eta geroz eta gehiago hedatzera joko duela dirudi". Dena den, adituaren ustez, horrek ez du esan nahi aldaketa azkarra izango denik. Gaur egun irrati telebistatik entzuten den euskara batuaren azentu eredua[+ 2] dela esan dezakegu, eta agian komunikabideen eraginaren bidez eredu hau hedatzen joango dela pentsa daiteke, baina LEHIAko kideak" zail samarra" dela dio, zenbait lekutako azentuazioa[+ 2] bihurtuko balitz komunikaziorako garrantzitsuak diren desberdintasun morfologiko asko galdu egingo liratekeelako.
‎OHE kasuen %90ak esplikazio arrunten bat badu, eta gainerakoak, esplikaziorik gabe gelditzen dira. Baina kontuz, ez du esan nahi esplikagaitzak direnik. Normalean esplikaziorik gabe gelditzen dira, ez dugulako daturik, ez dakigulako ea toki horretatik hegazkinik pasa ote zen, edo txori talderik zegoen.
‎zalantzatik haratagoko frogaren bat, eta horrek susmatuarazten digu fenomeno horrek berez ez duela existitzen. Plater hegalariek ez dutela existitzen esateak, ez du esan nahi jarrera itxikoa naizenik. Zientzialariok, guk geuk planteatzen dugu beste planetetan bizitza egoteko aukera egon badagoela, hori ez dugu sekula ukatu
‎«Nere ustez tiroak oker joan dira, behar ez zan tokira tira dituzte. Egia da, bai, zenbait esne zentralek esne txarra saltzen zutela, baiña orrek ez du esan nahi esne ori edateko txarra zanik, gaitz egingo zukeenik, gorputzari kalte egingo ziokeenik, falsifikatua zegoela baizik, esneak berekin euki behar dituen gauza guztiak ez zeduzkala, behar bada' garbiegia' zegoela.
‎Lotan nago, begiak itxita da!" eta kantu osoa bota zidan. Ordura arte ez zuen sekula kantatu, baina ez du esan nahi kantua ez zekienik. Oso ume bizia zen, eta lau urterekin esan zidan:
2003
‎Eta horrek luze joko duen arren, egunen batean lortuko dela uste du idazleak: " Eremu batzuetan bertako euskalkia galtzen ari da, baina horrek ez du esan nahi euskara betirako desagertuko denik. Izan ere, euskara batua dakien jendea badago, eta badute beren euskalkia berreskuratzeko gogoa.
‎Saioa 1999ko urriaren 4an hasi zuten eta harrezkero ez da etenik izan. Horrek ez du esan nahi ordea, aldaketarik izan ez denik. Alde batetik, lan taldea bera aldatu egin da.
‎Gurean guztiz kontrakoa gertatu da, ordea. Gutxi landu izanak ez du esan nahi, hala ere, euskal literaturan umorerik aurki ez daitekeenik; adibideak izan badira eta Anjel Lertxundik «Horrela bizi bagina beti. Euskal umorearen antologia»n bildu zituen duela 10 urte baino gehiago.
‎Ene ustez Nazio Batuen Erakundeari zilegitasun hori aitortzea guztiz beharrezkoa da. Aurreko guztiak ez du esan nahi ordea, Iraken desarmea lortzeko biderik egokiena, bidezkoena eta eraginkorrena gerrarena denik. Ez horixe!
‎Hau ahaztu barik, proposamenak gure autogobernuaren sakontzea dakarrela ez dago ukatzerik, baina Gernikako Estatutuak berak aurreikusten dituen potentzialitateei eusten dio bide batez. Honek ez du esan nahi indarrean dugun markoarekin hautsi nahi duenik, bertan baitu oinarri. Litekeena da legeak eraldatu edota proposamenaren hainbat aspektu zehaztu behar izatea, eta zergatik ez?
‎Badakigu (eta ulertzen dugu) ETAk gogor baldintzatzen duela premiazko ariketa hau, baina ezin diogu ETAri arazo politikoen konponbiderako protagonismo gehiagorik eman. Horrek ez du esan nahi ETAren txantajean erortzen ari garenik; arazo politikoez hitz egiteak ez du zerikusirik ETAren existentziak agerian uzten duen arazo etikoarekin. ETA zuzenbidezko benetako estatuaren aplikazio osoarekin soluzionatu beharreko traba da.
‎Baina mahai gainean jarri duen proposamenak ez du inongo ikuspegi nazionalik. Eta ikuspegi nazionala diodanean ez du esan nahi: " Hau da errezeta eta guztientzako balio du".
‎Horrek guztiak planteamendu nazional bat osatu du. Erritmo ezberdinak egoteak ez du esan nahi inondik ere Euskal Herri osoarentzako planik ezin daitekeenik egin. Lehen esaten nuen bezala, nafar abertzale batentzat mingarri da hori, berriro ere azken 20 urtetan Nafarroari hainbeste min egin dion eskeman, anexionismoaren eskeman, erortzen garelako.
‎Zoritxarrez, Lizarra Garazin gertatuak arrazoi eman digu. Eta horrek ez du esan nahi desiragarria ez denik bigarren bat.
‎Tradizioa gaurko begiz zekusan, tradizio hori abangoardia bihurtuz. «Euskal arimaren, euskal estiloaren bilatzailea izan da», dio Urbeltzek, «baina jendeak gaizki ulertu du; Historiaurretik honako gure kultura erreibindikatzeak ez du esan nahi jendeak kobazulora itzuli behar duenik». Oteizaren ustez, gainera, Historiaurreko mundu hori ez zen hain mundu urruna, Santimamiñetik 18.000 urtek bereizten gaituztela zioen, eta hori 100 urteko 180 amona besterik ez direla.
‎Denak balio du araupean jokatu zuen McCarthyk, denak balio du esaten ari zaigu Robert ere. Itzali zaizkio, antza, Michaelek, anaia zaharrak, esaten zizkion hitz xalo bezain eder haiek:
‎Gainontzekoek herrialdeka aritzeko premia nabarmendu zuten. Batasunak ez du esaten herrialde bakoitzak bere nortasuna ez daukanik, baina ea proiektu komun bat garatu ote daitekeen eztabaidatu nahi du. Lurraldetasunaren gaiari dagokionean, puntu horrek bereizten ditu alderdi politiko abertzaleak.
‎Nik hori hilabete honetan, hiru edo lau aldiz irabazi dut jada, garaiaren arabera, noski». Baina horrek ez du esan nahi «diru erraza» denik. Emakundeko Txostenean elkarrizketatutako prostitutek ziotenak eta gurekin hitz egin dutenek esandakoak frogatzen du ez dela horrela.
‎Hori oker handia da. Balazta erabiltzeak ez du esan nahi mantsoagoa goazenik, alderantziz, azkarrago joatea baizik, eta seguruago gainera.
‎Nafarroa gehieneko jatorrizko hizkuntza euskara dela historikoki ondo frogatua dago, baita nafarren gehiengo nagusia euskalduna izan zela XVIII. mendera arte ere. Baina horrek ez du esan nahi lurralde horretan euskaraz bakarrik hitz egiten zenik, eta hori ere historikoki frogatua dago. Euskararekin batera, gutxienez beste zazpi hizkuntza hitz egiten ziren Nafarroan »erromantze nafarra, okzitaniera, gaskoia eta antzinako frantsesa, hebreera, arabiera eta mozarabiera, eta jakina, gaztelania», eta horien guztien nondik norakoak eskaintzen ditu Aitor Aranak Nafarroako ipar ekialdeko euskara.
‎Bigarren Burdin Aroan (Gure Aro aurreko 500 urtean), zenbait hobekuntza teknologiko gauzatu ziren, burdinaren etorrera eta tornuz eginiko zeramika besteak beste. Peñalverrek dioenez, horrek ez du esan nahi beste kultura eta teknikak ekarri zituen giza talderik etorri zenik, baizik eta asmakuntza teknologikoak modu azkarragoan zabaltzen zirela jadanik, merkataritza garatuago bati esker.
2004
‎Bestela, nola uztartzen al dira bi ideia hain kontrajarriak? Gainera, horrek ez du esan nahi zu etxe bakarrekoa zarenik. Zuk etxe gehiago badaukazu izatea.
‎Ibarretxe Planaren bidez elkarbizitzarako plan bat proposatzen dugu, baina ezagutza politiko juridikoa oinarri duelarik. Elkarbizitza planak ez du esan nahi oinarririk gabeko elkarbizitzarako plana denik, elkarbizitzak berez ez dira onak edo txarrak, planteatzen diren araberakoak dira. Lehenik hori definitu behar da, eta ondoren mila gauza plantea daitezke.
‎Ongi da, hori da zure ustea, baina ni so egile hutsaren zeregina egiten ari naiz, bizi garen egoeran aktore bakoitzak egin dezakeena ikusten saiatuz. Horrek ez du esan nahi norbaitek mezulariak bidali ezin ditzakeenik. Carod Rovira ere norbaitek animatuko zuen ETArekin hitz egitera joateko.
‎Iritzi publikoari begira bederen, argi gelditu da EAJk, EAk eta EBk Sozialista Abertzaleekiko duten jarrera; baita Espainiako Gobernuaren aurrean ere; argi geratu ez dena da Ertzaintzak dituen tortura edo tratu txarren salaketen aurrean duten jarrera. Inkomunikazioak inpunitate esparru bat eraikitzen du eta horrek, berez, ez du esan nahi esparru horretan atxilotuaren eskubideak urratu behar direnik, baina egungo Euskal Herrian inkomunikazioa torturarekin lotua dago. George Bushek eta Toni Blairrek argazkiak daudelako onartu dute ofizialki Irakeko torturen errealitatea.
‎Ni ez naiz pozten beraiei gauzak gaizki doazkielako, baina gertatu zaienak badu irakurketa on bat niretzat: onenak izateak ez du esan nahi arrakasta izango duzunik. Konpromiso falta baino gehiago ekipo falta da.
‎Elkar ezagutu behar da, esperientziak igaro, momentu onak eta txarrak igaro, denetik pasa behar da ekipo bat egiteko. Horregatik hamaika izar paratuta denak batean ez da ekipoa egiten, eta ez du esan nahi irabaziko duzunik. Irabazteko egin egin behar da, dakizuna egin eta daukazuna eman, Valentziak bezala.
‎Profesionaltasun ezak ez du esan gura soroslegaiek prestakuntza egokia behar ez dutenik, noski. Besteak beste, ezbeharren bat izan dutenak zelan sendatu ikasi behar dute, zauri txikia daukatenengandik hasi eta hilzorian daudenenganaino »zorionez, gutxitan gertatzen da hori».
‎Eta biziraupena lortu duten herriak burujabetzara jo duten herriak izan dira. Eta horrek, gainera, gurea bezalako hizkuntza gutxiagotu baten egoeran, ez du esan nahi biziraupena ziur lortuko dugunik ere!", esan zuen, Irlandako prozesua ekarriz gogora. " Herri honek soilik aurrera egin ahal izango du eta euskarak aurrera egin ahal izango du estatu bateko planteamendua egiten baldin badu" erabaki zuen.
‎«Kanpoko gauzekiko jakin mina, bidaietako anedotak, besteen lurraldeekiko errespetua... Horrek ez du esan nahi bidaiatzeak dituen balio denak onak direnik». Jolasaren funtzio didaktikoak erakarri zuen hasieratik Iztueta:
‎Musikari dagokionez, ez diogu guk gure buruari etiketarik jarriko, proposamen bat luzatzen dugu eta jendeak balora dezala. Egia da kontzertuetan ez garela momentuko abeslariaren ohiko showen aldekoak, baina horrek ez du esan nahi ez dugunik ezer transmititzen, alderantziz.
‎Gaur egun hori oso kontuan izaten da horrelako elkartasunak egiterakoan, EA eta EAJren artekoan, esate baterako. Horrek ez du esan nahi abertzaleen arteko elkarkidetza ezinezkoa denik, baina koalizioak osatzeko ikertu behar dugu ea galtzen dena irabazten dena baino gehiago ote den. Orduan ez genuen zalantzarik izan, egia esan, ez genuen horrelako eztabaidetan sartu nahi.
‎Horregatik, gutako batzuek EAJrekin koalizioan joan beharra aldarrikatzen dugu. Baina horrek ez du esan nahi etorkizunean beste planteamendu batzuk egingo ez ditugunik.
‎Oso inportantea da hori. Ez gainera oraingo euskara jakin bakarrik, jakin behar du esaten" kontxo! Zuk Tolosakoa hitz egiten duzu, zu bizkaitarra zara, zu Donostiakoa, zu Iparraldekoa...".
‎Testuak euskaldun herritarrak eta euskal nazionalizatuak bereizten ditu. Ez du esaten eskubide ezberdinak izango dituztela, baina herritarrak bi termino horietan ezberdintzea kezkagarria da. Plana kausa nazionalistari atxikia dago.
2005
‎Dena batera gertatzen ari da, Cafe Bar Bilbao saria jaso nuen duela gutxi, Euskararen zazpi bekatu nagusiak estreinatu da orain, Tramankulua estreinatu dut oraintxe aktore gisa... Horrek ez du esan nahi orain egin dudala guztia, atzetik datorren lana da.
‎Potentzialtasun horretan ikusten dugu batzuetan bukatutako lanetan nekez ikusten duguna. Idazterakoan filosofia hori izan nuen, baina horrek ez du esan nahi zabarkeriaz idatzita dagoenik, jakina.
‎Gurutze/ Fatimetu arrebak bota berri du latza: «Dagoeneko soberan ditut elkartasun karabana guztiak» esan du, eta inguruko zenbaitek haserre hartu omen du esandakoa. Baina zuzen dabil Fatimetu/ Gurutze.
‎Ikusten den bezala, Ibarretxe lehendakariak Hegoaldeko Autonomia Erkidegoan normalizazio akordio zabala lortzeko apustu sendoa egin du, eta, noski, apustu horrek orain arte lortu diren adostasunak gainditzeko eta areagotzeko helburua du. Horrek ez du esan nahi, ordea, orain arte lortu diren adostasunak errespetatu behar ez direnik; horixe da, hain zuzen ere, 2004ko abenduaren 30ean Legebiltzarrean gehiengo osoz onartu zen Estatutu Politiko Berriaren proposamenaren kasua.
‎alternatiba kritikoak saiakeran erakutsi nahi izan du komunikazioaren munduan baliabide gutxirekin bada ere posible dela iritzi publikoarengana iristea, irudimena tartean izanda eta tresna erretorikoak behar bezala uztartuz gero. Ez du esan posible izango dela garaipen osoa, inondik ere, baina bai lehen baino hobeto iristea jendearengana eta zenbait garaipen partzial lortzea. Bere iritziz, bestelako komunikazioa behar beharrezkoa da komunikazioaren munduan eredu neoliberala jaun eta jabe agertzen den mundu honetan; eta komunikazio mota hori matxinada ekintza bat da, manipulazioaren, merkatuaren diktaduraren eta gorrotoaren aurka altxatzen den errebolta horizontala eta demokratikoa.
‎Dagoenera egokitzeak ez du esan nahi, niretzat, euskal idazleok dagoenarekin euskal liburugintzaren sistemarekin konforme gaudenik. Gure konforma ezinaren aldarriak nonahi irakurtzen dira prentsan.
‎Animikoki oso lurralde gorabeheratsuetara eramaten zaitu horrek, baina espiritu gorabeheratsu hori neure egin dut. Gorabeheratsua dela diot, baina horrek ez du esan nahi azaleko bizitza dudanik: buru belarri sartu naiz arlo honetan, guztiz inplikatu naiz fisikoki, sentsitiboki, pertsonalki... bizitza antolatu dut honen inguruan.
‎Batetik, egiaztatzen da ikasleen erdiak ez duela gainditzen euskara proba. Bestetik, ereduko ikasleek eredukoek baino emaitza hobeak lortzen dituzte, baina horrek ez du esan nahi eredukoek emaitza onak lortzen dituztenik, eredukoek ere, emaitza kaxkarrak lortzen dituzte. A eredukoei buruz ez da aipamen zehatzik egiten, baina badakigu A eredukoek ez dituztela lortzen emaitza onak.
‎Horregatik, ez dira publiko egin emaitzak. Horrek ez du esan nahi ereduak hutsune handiak ez dituenik, baditu: irakasleen formakuntza 25 urte hauetan erdara hutsez egin da.
‎Eredu euskaldunak hezkuntza sistemaren ardatza izan behar du. Horrek ez du esan nahi, inolaz ere, soziolinguistikoki bestelako ezaugarriak dituzten giza taldeei (etorkinak adibidez) ez zaienik malgutasunez, eredu berean, tratamendu egokia eman behar. Ikastetxe bakoitzak, gehiago esanda, herri bakoitzak, giza talde bakoitzak, izan behar du bere hezkuntza proiektua.
‎Euskaldun berriak sortzea da lehenengo multzoaren eginkizuna eta horrenbestez elebidunak sortzea. Gaztelania galtzeko arrisku benetakorik ez dute, horrek ez du esan nahi eskolan, eta familian, gaztelaniarekiko atentziorik behar ez denik, baina arazo nagusia euskararekin izan ohi da. Euskara ikasteko orduan, batetik, trebetasun hartzaileak (pasiboak) landu behar izaten dituzte eta horiek errazago landu ohi dira ikasle horiekin.
‎Azken batean umearen unibertsoa kontatzen da, familiaren laguntzaz. Horrek ez du esan nahi beste hiru istorioek nortasunik ez dutenik. Irakurleren batek aipatu dit aparteko ipuinak balira bezala irakurri daitezkeela.
‎Gaur, munduko populazioaren laurdenak, gutxi gorabehera, ez du ur zerbitzurik. Gainerakook iturria zabaldu besterik ez dugu ura lortzeko, baina horrek ez du esan nahi uraren arazoak ukitzen ez gaituenik.
‎Baina alemanek bakarrik izendatu dute ulertzen nahiko erraza den kontzeptua. Beste hizkuntzetan horrelako hitzik ez izateak ez du esan nahi hitzak deskribatzen duena ezagutzen ez dugunik.
2006
‎Suposatzen da egun batean Nafarroak Euskadirekin bat egingo duela erakunde politiko bakarrean. Inork ez du esaten noiz eta nola gauzatu behar denik hau eta bitartean nafarrek behin eta berriro esan dute ez dutela inongo interesik Euskadirekin erakunde politiko bateratua osatzeko. Ipar Euskadiko lurraldeei begiratzen badiegu interesa oraindik eskasagoa da.
‎Egia da arkitektura eta eskulturaren arteko nahasketa honek azken hamarkadatan bultzada handia izan duela, baina horrek ez du esan nahi kontu berria denik. Egiptoko piramideak eskultura sinple eta espresiboak dira, eraikin funerarioen funtzioa betetzeaz gain; gotikoan arkitektura eskulturara hurbildu zen forma organikoen bila; barrokoan ere fatxadak eskultura legez landu ziren.
‎Akordioa garrantzizkoa eta pozik egotekoa da, besteak beste, etapa berri baten abiapuntua delako. Baina horrek ez du esan nahi alderdi sozialista Eusko Jaurlaritzan sartzeko bidea urratzen ari denik. Ez da behin behineko helburua guretzat.
‎Ni ez naiz horren ezkorra. Dudarik gabe, justizia bultzada politikoak kutsatuta dago, baina honek ez du esan nahi epaile guztiekin eta epaiketa guztietan horrela denik. Justizia kutsatuta izateak ez du esan nahi epaileek euren kontzientziaren arabera jokatzen ez dutenik.
‎Dudarik gabe, justizia bultzada politikoak kutsatuta dago, baina honek ez du esan nahi epaile guztiekin eta epaiketa guztietan horrela denik. Justizia kutsatuta izateak ez du esan nahi epaileek euren kontzientziaren arabera jokatzen ez dutenik. Kutsadurarik ez balego ere, jokabidea ez litzateke zuzen zuzena izango.
‎Barruan gaudela eta bizimodua hortik irabazten ari garela oso jende gutxik esango dizu, gezurra, edo egia, edo nahi duzuna. Ez badagoelako edo ez dagoelako, baina inork ez du esaten lanean ari denean «aizu, ba ni honekin ez nago ados, kanpora joango naiz eta hitz egin egingo dut», oraindik ez dut inor ezagutu hori egin duenik. Beti bukatu eta gero edo bidali dutenean gertatu da hori, norbait bere lanean ez zelako behar bezala portatzen, edo behar bezala ez zuelako egiten, bidali dute eta esan du:
‎Horrek ez du esan nahi, egoera jakin batzuetan, zenbait bat egite gertatzeko interes eta bultzada politiko jakin batzuk ez daudenik, atzerriko lehiakideei aurre egiteko tamaina handiago baten bila. Horixe gertatu zen egoitza soziala Bilbon duen BBV bankuarekin.
‎" Unibertsitatean esan dezaket ekologista naizela eta inork ez nau begiratuko arraro. Baina gure inguruan inork ez du esaten feminista denik, badaezpada". Zeri diote beldurra?
‎M. G. ESNAL. Orain onartu diren lege horiek printzipioz oso ongi egongo dira, zeren beti ahulenari lagundu behar zaio. Horrek ez du esan nahi erne egon behar ez dugunik. Arriskua badago.
‎Urrutira joan gabe, Espainian bertan, gainerako adierazpen nazionalisten artean ez da gertatu. Euskal Herrian edo Irlandan gertatu izanak ez du esan nahi indarkeria nazionalismoaren bidelagun logikoa denik.
‎Ez dut uste historiaren zentzuaren aurka joatea izango denik. Autodeterminazioaren aldarrikapena ahulagoa izan da Katalunian hemen baino, baina horrek ez du esan nahi historikoki legitimazio gutxiago duenik.
‎Eta ordezkarien sentsibilitateak neurri handian gora egin luke. Espainiako Estatuko magistratuen elkarte garrantzitsueneko bozeramailea Bartzelona joaten bada ezin du esan epaitegietan katalana erabiltzea, zerra mekaniko bat eskura izanda esku-zerra erabiltzea bezala dela. Eta ezin dugu ahaztu Gerra Zibilaren zorra oraindik kitatu gabe dagoela.
‎Prentsa elebidunean euskarazko gehigarriak diruz lagunduko dituzue. Euskararen normalizazioak ez al du esan nahi euskara ohiko orrietan egotea. Tokiko telebista digitalen kasuan euskararen presentzia bermatuko duzue euskara ezagutzaren portzentajeak kontuan hartuta.
‎Txori horrek bere lurraldeari abesten dio eta iruditzen zait ezin hobe abesten diola gainera. Izan ere, ez du inongo apologiarik egiten, ez du esaten bere lurra hoberena denik. Bere lurra dela besterik ez du esaten eta larre sasi horietan gustura bizi dela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia