Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 90

2000
‎Beti egongo dira kontzeptuak beren bitartez abstrakziorantz eta ezagutzarantz hurbilduz joateko, nahiz eta horretarako ezagutzaren eta ‘ezagutza zuzenaren’ arteko bereizketaren beharra, irudien (Vorstellungen) eta kontzeptuen (Begriffe) arteko desberdintasunaren beharra eduki. Zientzi entitate behagaitzak —atomoak, elektroiak, eremu elektromagnetikoak, etab.— intuigarri eta hautemangarri ez izateak ez du esan nahi kontzeptualizagarri eta ezagugarri ez direnik. Izan ere, ezagutzak eta kontzeptualizazioak ez dute ez esperientzia ezta errepresentazio intuitiboa ere behar, kontzeptu eta objektuen arteko koordinazio erlazio bat (Zuordnung) baizik.
‎Zuzena hurrengoa esatea da: ikuspegi bakoitza esanguratsua da esanguratsu gisa ikusten duenarentzat (horrek ez du esan nahi den moduan ikusten ez duenik). Egiaz, zentzu honetan, ikuspegi guztiak hein berean esanguratsuak dira.
‎Haur teoria sexualak ditugun modu berean, haur teoriak ere baditugu oro har. Baina horrek ez du esan nahi haurrak egiten duen guztia oinarri gisako haur teoria batetik sortu denik.
2001
‎Kausalitatea, beraz, segidan ematen den aniztasunaren sintesia da. A eta B hautemapenak baditut horrek ez du esan nahi A eta ondoren B datorrela denboran besterik gabe; hau da, etxe bateko teilatua begiratzen badut lehen eta gero sarrerako atea, horrek ez du esan nahi atea teilatuaren ondoren datorrenik erregelaren baten arabera. Bestalde, itsasontzia ibaian behera doala ikusten badut, hor A B segida determinatua dago, objektiboa da, lehen itsasontzia leku batean ikusten dut eta ondoren beherago, eta hori ezin da atzeraldatu.
‎Kausalitatea, beraz, segidan ematen den aniztasunaren sintesia da. A eta B hautemapenak baditut horrek ez du esan nahi A eta ondoren B datorrela denboran besterik gabe; hau da, etxe bateko teilatua begiratzen badut lehen eta gero sarrerako atea, horrek ez du esan nahi atea teilatuaren ondoren datorrenik erregelaren baten arabera. Bestalde, itsasontzia ibaian behera doala ikusten badut, hor A B segida determinatua dago, objektiboa da, lehen itsasontzia leku batean ikusten dut eta ondoren beherago, eta hori ezin da atzeraldatu.
‎Kantek ezagutzaren eremua zedarritu nahi du eta esan dugu ezagutza esfera bat dela. Ezagutza agerpenen esferara mugatzen bada, horrek ez du esan nahi agerpenen eremua ez den beste zerbait badagoenik, hauen jatorri gisa. Hori ideia bat da, agerpenen negatibo fotografikoa edo izango litzatekeena, baina ez da zilegizkoa ideia hori zentzu positiboan ulertu eta gauza bihurtzea.
‎apriorizko sintesiaren printzipioak trikotomia bat barnebiltzen du, adigaia baldintza gisa, baldintzatua, bigarrena lehenengotik eratortzea. Honek ez du esan nahi hirugarren kategoria eratorpen soil bat denik, baizik eta autonomoa da, funtzio edo adimenaren ekintza berezi bat adierazten du. Hauxe da, hain zuzen, Hegelen dialektikaren jatorria.
‎Predikatuak subjektuari dakarkion berritasuna esperientziatik dator eta, beraz, ezin du beharrezkotasunik bermatu. Esperientzia bat behin eta berriz berdin errepikatzeak ez du esan nahi inoiz ez dela aldatuko. Esakune hauek, beraz, ezagutza zabaltzen dute eduki berriekin, baina ezin dute beharrezkotasunik eta orokortasunik eskaini eta, ondorioz, ezin dira benetako zientzia baten oinarri izan.
‎Erabilera erregulatzailean beti ere esperientziaren barne gaude, inoiz ez bertaz haraindi. Horrela, izadiaren ideiak Natur Zientziaren mesederako gertatzen den batasun bat proiektatzen du, baina horrek ez du esan nahi inoiz" izadia" objektu absolutua topatuko dugunik.
‎Kantek gero sarri aipatu zuen atal praktikoaren nagusitasuna. Hala ere, horrek ez du esan nahi atal praktiko hau teorikoaren gainean dagoenik, besterik gabe, baizik eta ideia sakonagoa defendatzen du Kantek: ezagutza giza ekimena da eta, beraz, arrazoimen teorikoa jatorriz ere praktikoa da.
‎Kanten arabera arimaren hilezkortasuna ez da ezagut dezakegun zerbait. Guk betebehar moralari etengabe zoriona lotzen ahalegindu behar dugula baino ez du esan nahi. Eta jainkoa ez da hor zeruan nonbait dagoen izaki gorena.
‎Orokortasun hori lortzeko bidea subjektuaren higikortasuna izango da. Subjektua ekilea izateak higikorra dela esan nahi du azken finean, esperientzia egiteak abiatu egin behar dugula besterik ez du esan nahi. Subjektuaren higikortasunaren baldintza, ordea, honek espazioa eta denbora ezartzea da, bi hauen elkarreraginak bermatzen baitu higikortasun hori.
‎45 ‘Beharra’ hitzak hemen ez du esan nahi ‘maitatzeko obligazioa’ edo horrelako zerbait. Jan eta jan, jangurari eutsi ezinik diharduenari buruz zera esaten dugu:
2003
‎autu guztietan, horiek eragin dituzten arrazoiak izan behar dira gogoan; erabakiak hartzeko erregelak bereizi behar dira, bakoitzaren erabilera, mugapenak edo hedadura kontuan izanda; bi printzipio horiek ezin daitezke erregela finko eta zehatz bihurtu, kasuren bat konpontzeko arau moduan erabiltzeko. Beste printzipio mota batzuetan, azkenez, ez da erraza erregelak egitea edo erabilera zehaztea, halakoak azaldu ditugun tokietan emandako azalpena irakurtzean ikus daitekeen bezala; baina horrek ez du esan nahi printzipiook ez dutela inolako ondorerik, hagitz erabilgarriak izan daitezkeelako, erregela guztiak kasu zehatzetan aplikatzerakoan.
‎3 Egia da adiskidetasuna ez zaiola pertsona jakin bati ezartzen. Hala eta guztiz ere, horrek ez du esan nahi bigarren legearen ondorioa ez denik. Bigarren lege horrek lagun hurkoa maitatzeko agintzen du, eta, beraz, elkar maitatzeko agindua barneratzen du.
‎Zinez, izadiak, euren borondatea kontsultatu gabe, loturak sortzen ditu haien artean, eta, lotura horien ondorioz, elkar maitatzera behartuta daude. Horrek ez du esan nahi, ordea, maitasunak adiskidetasuna ekarriko duenik; aitzitik, adiskidetasuna sortuko da, hori oinarritzeko ezaugarriak izanez gero bakarrik. Senidetasunarekin batera halako dohainak agertzen direnean, neba arreben eta senideen arteko adiskidetasuna arrotzen artekoa baino finagoa eta iraunkorragoa izaten da.
‎Ez Lakatosek ez inork ez du erakutsi zientzia sorgintza baino hobea denik eta zientziak modu razional batez jokatzen duenik. Nahierak, ez argudioak, gidatzen du zientziaren gure hautapena; nahierak, ez argudioak, bultzatzen gaitu zientziaren baitan jokaera batzuk izatera (horrek ez du esan nahi nahieran oinarrituta hartutako erabakiak argudioz inguratuta eta guztiz estalita ez daudenik, jaki eder bat euliz inguratuta eta guztiz estalita egon daitekeen modu berberean). Ez dago emaitza horregatik deprimitzeko arrazoirik.
‎Gauzak kontuan hartzeko modu berri batek sugar baten antzeko eragina izan dezake gugan. Baina horrek ez du esan nahi gure lehengo ikuspuntuak berrien arabera, modu kritikoan eta razionalki, aztertu ezin ditugunik.
‎87). Halere horrek ez du esan nahi, ohituta gaudenaren aurka, gizabanakoen aukera horiek tradizio partikular bakar batek, nagusiak, finkatutako aukerak izan behar dutenik, ideologia hau edo bestea izan. Zientziaren heziketaren eginbeharra, lan praktikoa, ez dute diseinatu behar tradizio nagusiaren adituen arabera egindako patroiek, gizartean elkarrekin bizi diren talde anitzek baizik.
‎Ondorioz, eta haritik ten eginez gero, Kuhnen beste hipotesi gehienak ere atereaz joan gaitezkeela ikus dezakegu, Popperren kritikak, zientziagintza normaldua jotzeaz gain, garapen iraultzailearen ideia eta Kuhnen soziologismoa kolpatzen baititu gehienbat. Izan ere, Kuhnen" logic of discovery" esaldiak" zientzi ikerkuntzaren poppertar logika" nahi du esan, eta" psychology" hitzaren hedapenak" psikologia soziala" ez ezik," soziologia" ere barneratzen du. Eta logikatik haratago joateak edo, hobeto esanda, logika albo batera uzteak, ez du Popper konbentzitzen.
‎Hori dela eta, bere komunitateko beste zientzialariekin komunean dituen ezagutzaren hainbat postulatu, uste eta ohitura intelektualak onartzen ditu. Bera eta beste zientzialariren bat bereizi egiten badira, horrek beste zientzialaria aparteko paradigmaren parte dela nahi du esan. Hortaz, esan daiteke zientzialaria, bere paradigmaren baitan, hain ‘zientifikoa’ ez den dogmaren menpe dagoela.
2004
‎Egia esan, arrazoi sendoagoak daude aurkakoa pentsatzeko, antzik ez dutela alegia. Nik, esaterako, eguzkiaren ideia dut buruan, baina horrek ez du esan nahi eguzkiaren tamainako irudi bat izan behar dudanik bertan, ezta gutxiagorik ere. Descartesek esango duen moduan, ez zait eguzkiaren neurriko irudirik sartzen nire buruan eta ezin ditut eguzkiaren irudiari dagozkion zehaztasun guztiak irudikatu bertan.
‎Gure ametsetan sentituko dugu gure buruan iziotzen diren irudiak benetan bizi eta hautematen ditugula, hori dela une horretan benetan gertatzen zaiguna; era berean basamortuan galdutakoak dakusan palmondoa edo ur iturria benetakoa irudituko zaio bertan galduta dagoenari, edo areriorik ez dagoenean erasoa edo jazarpena sentitzen duenak benetan etsaiez inguratuta dagoela sentituko du. Fenomeno hauen artetik loa hartuko du gogoan Descartesek —bera baita unibertsalena, izan ere, esan ahal izango dugu, ausardia apur batekin beharbada, ez dugula inoiz burua endredatua izan, edo ez dugula sekula basamortuan irudikeriarik atzeman, baina inork du esan lorik eta ametsik egin ez duenik inoiz— eta hortik abiatuta ekingo dio lan honi. Hasteko, nabarmenduko du lotan eta iratzarrita egotearen artean bereizteko benetako seinale baten falta.
‎Lehen elementu horiek espiritualak eta ugariak izango dira eta ez da egongo lehena izango den monadarik ez logikoki ez ontologikoki —Jainkoa izan ezik, jakina— Monada bakoitzak bilduko du bere baitan errealitatearen osotasuna, unibertsoaren osotasuna, eta sortzailearen betetasuna jasoko du, inongo akatsik gabe; eta horrela egia guztiek, ideia guztiek, izango dute lekua adimen horretan. Monadarengan islatzen diren ideia horiek guztiak kontzientzia maila ezberdinean agertuko zaizkio adimenari, baina horrek ez du esan nahi gure buruan era argi eta bereizian gaurkotuak ez dauden ideiak arrazoizkoak ez direnik. Kontzientzia maila ezberdinak egongo dira gure buruan, une jakin batean ideia batzuetara helduko gara eta ez beste batzuetara, baina, edozein kasutan, ideia guztiak izango dira eskuragarriak adimen guztientzat.
‎Garbi utziko du arrazoimenarena eta fedearena bi bide ezberdin direla eta leku ezberdinetara heltzeko gainera, edo egia mota ezberdinetara behintzat, eta ezin direla bi esparruak nahastu, ezin dela fedea arrazoimenera murriztu, baina ezta alderantziz ere arrazoimena fedearen menpean ipini. Honek ez du esan nahiko berarentzat arrazoimenaren bidea bestea baino goienagoa denik. Argi eta garbi adieraziko digu giza arrazoimenaz baliatzeak ez gaituela beste gizakien gainetik jartzen errebelazioari dagozkion gauzetan behintzat:
‎Marvin Harrisen testua aipatu dugunean ez genuen kultura eta natura kontrajarri nahi, kulturaren berebiziko pisua azpimarratu gura genuen bakarrik, edo, hobeki esan, kulturaren eta naturaren arteko dialektika asimetrikoa azaldu nahi genuen hizpide genuen ikuspuntutik. Gizakia beste animalietarik nabarmenki bereizteak, ordea, ez du esan nahi gizakiak izaki biologiko izateari uzten diola edota bere biologia bigarren maila batera pasatzen dela, inolaz ere. Biologia eta kultura giza errealitatearen bi" mementu eratzaile" ditugu, bakoitzak bere dinamika propioa duena baina elkarren beharrean daudenak txanpon baten aurkia eta ifrentzua bezala.
‎Ildo beretik, gizarte trukeen patroi erabat objektibo bat atzematerik ere ez dago. Horrek, baina, ez du esan nahi arbitrarietate hutsera kondenatuak gaudela. Alta, jakin behar dugu errealitate oro poliedrikoa dela eta, beraz, ikuspegi askotarikoa, ikuspegi eta dimentsio guztiek beren balioa daukatelarik.
‎Izan ere, moraltasunaren benetako balioaz jabetuko bagara, errealitateari —eta beraz, geure buruari— aurrez aurre begiratu behar diogu, zentzugabeki gainbalioetsi edo baliogabetu barik. Baina balioen giza jatorriaz ohartu eta hura azpimarratu beharrak ez du esan nahi balio orok berez eta izatez baliorik ez duenik. Nietzsche" egungo munduaz" ari zen goragoko pasartea idatzi zuenean.
‎Filosofiaren berri —ez baitezpada akademikoki— duenak badaki Jainkoaren edo transzendentziaren errealitatea ezin dela razionalki demostratu, bere irrealitatea (existentzia eza, alegia) razionalki ere ezin demostra daitekeela dakien edo jakin lukeen bezala. Horrek ez du esan nahi fedea eta sinesmenak irrazionalak direnik, osagai ez razional eta subjektibo ukaezinak dituzten arren. Gizakia ez da arrazoimen hutsez hornituriko izakia.
2005
‎Humboldten arabera" hizkuntza pentsamenduaren organo konfiguratzailea da" eta, zentzu honetan, ez da soilik gizakien arteko komunikazio tresna bat, baizik eta baita ere" bakarrik dagoen gizabanakoaren pentsatzearen ezinbesteko baldintza" 84 Pentsatzea, beste gauza askoren artean, kontzeptuak osatzea eta irudiak ekoiztea da, alegia, subjektuari objektu bezala itzultzen zaizkion adigaiak sortzea, eta hau ez da posible hizkuntzak prozesu mental horretan eskurik hartzen ez badu. Azken finean, gizakia bere izaeran eta bere humanitatean zehazten du hizkuntzak, hau da," hizkuntzak gizatasunaren naturan bertan hartzen du parte" eta, honengatik," bere ekoizpenak gizatasun horren barne behar bati erantzuten dio" 85 Honek ez du esan nahi, ordea, hizkuntzak pertsonen arteko harremanetan jokatzen duen papera bigarren mailakoa denik; alderantziz, pentsatze eta hitz egitearen arteko korrelazioak berak agerian uzten du, garbi gainera, gizakiaren barne izaera berez dela komunikatiboa.
‎Honek ez du esan nahi, ordea, ideien trukaketa hori era uniboko edo eztabaidaezin batean eman daitekeenik; alderantziz, pertsonak ezin du inoiz ezer eman edo jaso berau interpretatu gabe. Honengatik aitortu eta onartu beharra dago ulertzearen posibilitateak berak ez ulertzearen posibilitatea bera dakarrela bere baitan:
‎Esan dezagun, hasteko, hizkuntza guztiak giza hizkuntzak diren heinean eta gizaki guztiak gaitasun linguistiko bat eta beraren jabe diren heinean, egiaz, posible dela hizkuntza batean adierazitakoa beste hizkuntza batean ematea. Honek ez du esan nahi, ordea, batetik besterako pausoa neutraltasun osoz eman daitekeenik, ze, azken finean, hizkuntza bakoitzak kontestu historiko propioa du eta honengatik onartu egin behar dugu ere" itzulpen perfektuaren ezintasuna" 147 Era honetan azaltzen digu berak ideia hau:
‎Honen arabera," hizkuntzak gizadiaren monumentu zaharrenak dira" eta euren ikerketa sakona oso mesedegarri izango litzateke bai" gauzen ezagutzarako" bai eta" gure espirituaren ezagutzarako": ...artean konparatuko dira" 155 Gure autoreak bat egiten du" erabat landu gabe geratu izan den" proiektu horren asmoarekin eta, bere garaikide askoren iritziaren kontra," aspaldiko zein aro berriagoko hizkuntza ezberdinen arteko konparaketa[...] pentsatzearen eta ikerketaren gai aberats eta handia den eta onura publikoa duen" jarduera bat bezala kontsideratzen du156 Honek ez du esan nahi, absolutuki bederen, inork aztergai honen inguruan ezer egin ez duenik, ze, egiaz, ordura arteko literaturak erakusten du ere han hemenka hizkuntza ezberdinen arteko zenbait erkaketa eta hauekin loturiko hainbat gogoeta. Konparazio eta ohar horiek guztiak, hala ere, zatikakoak edo noizbehinkakoak dira gehienetan eta, askotan gainera, bestelako ikerketa historikoen edo asmo didaktiko hutsen zerbitzura bakarrik daude.
‎Gizaki bat osatzen duten ezaugarri guztiak dira garrantzitsuak, jakina, baina honek ez du esan nahi hauen artean sailkapen bat egiterik ez dagoenik edota egin behar ez denik. Alderantziz, pertsona bakoitzak bere humanizazio prozesuan bere bideari jarraitu behar baldin badio, honela ikusi dugu jada, jakin egin behar du bere baitan nor den eta berez zer den.
2006
‎Humeren ustean, giza moralerako garrantzitsuak diren zenbait zutaberen aztarnak ikus daitezke animaliengan. Hala ere, horrek ez du esan nahi animaliengan morala dagoenik. Naturalismoari dagokionez, kontuak kontu eta zalantzak zalantza, gizakia eta gainerako animaliak naturaren katean iltzatuta daude eta behaketak eta esperientziak gizakiak eta gainerako animaliek sustrai komun bat dutela erakusten digute.
‎Hala ez bada, jakina, goiko ondorio horretara ez iristea gerta daiteke. Baina, nahiz eta gu ondorio horretara ez iritsi, horrek ez du esan nahi triangelu bateko angeluen batura 180 gradukoa ez dela. Inola ere ez.
2007
‎139 Beranduago gutxiago agertzeak, bestalde, ez du esan nahi idazteko ohitura ahuldu zenik, baizik eta, besteak beste, irudi gorrien teknika zailagoaren ondorioz, pitxerretan inskripzioak eragiteko moda ahitu zela (Snodgrass, 2000: 30).
‎autoritateari uko egiteko eta bere burua etengabe auzitan jartzen uzteko gaitasuna. Horrek ez du esan nahi berak etengabe eztabaidatu behar duenik. Era horretako elkarrizketa —berriketa hutsean erortzen ez denean— ez-ohiko gertakaria da, zeinak gizakiaren inplikazio existentzialaren ahalegin guztia behar duen.
‎Kontua da, euskal giza errealitatea —gainontzeko giza errealitateak bezala— gizadiaren berezko aniztasunaren fenomeno natural moduko bat dela, hots, euskal errealitate linguistiko kulturala —besteak bezala— gizatasuna bera konkretatzen deneko gertaera historiko sozial bat dela. Horrek guztiak ez du esan nahi, jakina," euskal" partikula beti zentzu horretan erabiltzen denik —horren kontrako adibideak ugariak dira—, baina bai hitz horren bestelako esanahiak edo erabilerak —nola edo hala— nahitaez daudela aipatutako jatorrizko adierari lotuta. Horrenbestez, eta gurera itzuliz, ezinbestekoa iruditzen zaigu" euskal hezkuntzaz" hitz egiten hasterakoan, eta gure hausnarketen marko orokorra zehaztu nahian, berorren oinarrian dagoen subjektuaz," euskal hizkuntz komunitateaz", zerbait esatea.
‎Horren haritik interesgarria dirudi, labur labur bada ere, Durkheimek" kontzientzia kolektiboaz" esaten duena gogora ekartzea, zeina berak" gizarte baten kideek komunean dituzten sinesmen eta sentimenduen multzoa" bezala definitzen duen61. " Kontzientzia kolektibo" horrek, jakina, ez du osatzen" organo bakar" bat, ze —definizioaren arabera— taldeko banako guztien artean dago hedatua, baina —gure autorearen esanetan— horrek ez du esan nahi nolabaiteko" errealitate partikular" bat ez duenik62 Berori, azken batean, ez da galtzen gizabanakoen desagertze hutsarekin, eta, horregatik, horien baldintza konkretuekiko independentea da nola edo hala. Modu honetan zehazten digu, jarraian," kontzientzia kolektiboa":
‎" Hezkuntza ezin daiteke ustekabeko abentura bat izan, ez eta bermerik gabeko esperimentu bat: pertsonen bizitza doakigu hezkuntzan, eta pertsonen bizitzarekin ez da jolasten" 102 Berme kontua gehiegizkoa da seguruenik —etikak ezin digu ekintza pedagogiko zuzenerako errezetarik eskaini—, baina horrek ez du esan nahi ekintza horren helburuaz galdetzeko beharra ez dagoenik, eta are gutxiago erabakitakoaren inguruko erantzukizun pertsonala desegiten denik. Lowischek, horregatik," argibideak eskainiko dituen etika pedagogiko" baten beharra aldarrikatzen du, zeinari esker gizabanakoak" judiziorako eta ekintzarako bere konpetentzia morala, baita erantzukizunaren pertzepziorako bere konpetentzia" osatu ahal izango dituen103 Eta bukatzeko ohar labur bat:
2008
‎Hirugarren maila batean, Aristotelesek errealitate material ustelgarrien eta Ortziko esfera ustelezinen barneko printzipioak ezartzen ditu, alegia, materia eta forma. Horrek ez du esan nahi, hala ere, errealitate guztiek forma eta materia berbera dutenik edo kasu guztietan forma eta materia era berean ulertu behar direnik. Izan ere, materia bi modutan uler daiteke:
‎Filosofia mundu historiko erreal eta jakin batean bizi da, gaurkotasunean, eta errealitatearen legeak betetzen ditu. Baina horrek ez du esan nahi errealitatea etsipenez hartu behar denik. Jacques d’Hondt ek, Hegel secret liburu zoragarrian, Hegelek printzipio hori zein punturaino betetzen zuen erakusten du:
‎Esakune filosofikoak, esakunea delako, subjektuaren eta predikatuaren arteko erlazio ohikoaren eta jakitearen jokabide ohikoaren iritzia iratzartzen ditu. Jokabide horrek eta horretaz dugun iritziak haren eduki filosofikoa suntsitzen du; iritziak esperimentatzen du esan nahi zuena ez beste zerbait esan nahi dela, eta haren iritziaren zuzenketa horrek behartzen du jakitea esakunera itzultzera eta hura beste era batera ulertzera.
2009
‎Ezagupenaren joko kontsolagarria ahalbidetuko lukeena puskatan jarri beharra dago. Jakiteak, baita orden historikoan ere, ez du esan nahi" berraurkitzea", eta are gutxiago" geure burua berraurkitzea". Historia" benetakoa" izango da gure izatearen baitan jarraitutasun eza sarrarazten duen neurrian.
‎Ezagupenaren joko kontsolagarria ahalbidetuko lukeena puskatan jarri beharra dago. Jakiteak, baita orden historikoan ere, ez du esan nahi" berraurkitzea", eta are gutxiago" geure burua berraurkitzea". Historia" benetakoa" izango da gure izatearen baitan jarraitutasun eza sarrarazten duen neurrian.
‎Bi gai nagusi horiek Hegelek eta Fitchek oinordetzan utzitakoak dira eta bada, jada, horien ordez honako gaia planteatzeko ordua: " ezagutza absolutuarengatik hiltzea, izatearen oinarriaren parte izan daitekeela" 54 Horrek ez du esan nahi, baina, kritikaren zentzuan, egiaren borondatea ezagutzaren finitutasunak mugatua dagoenik; baizik eta egiaren borondateak, ezagutzaren subjektuarekin egin beharreko sakrifizioari dagokionez, muga oro eta egia intentzio oro galtzen duela. " Agian, ideia miragarri bat bakarra dago, oraindik orain, bestelako gurariak ezaba ditzakeena, garaile gorenaren gaineko garaipena lortuz —bere burua sakrifikatzen duen gizadiaren ideia, esan nahi dut— Ideia horren konstelazioa horizontean inoiz azaldu izango balitz, dudarik ez, egiaren ezagutza jarraituko luke izaten tamaina horretako sakrifizioarekin proportzionala litzatekeen helburu erraldoi bakarra; zeren ezagutzarentzat ez dago sakrifizio handiegirik.
2010
‎San Isidororentzat, berriz, bi osagai horiek bateraezinak dira. Baina horrek ez du esan nahi legea erkidego osoarentzat ezarri behar denik, baizik eta jasotzailea edonor izanda ere, legea guztion onerako eman behar dela.
‎Eta orokortasun horrekin eman dira, hala legea bera, nola horrek baitaratzen duen arau berezi bakoitza. Dena dela, horrek ez du esan nahi manuak erkidegoko kide bakoitzari zuzentzen zaizkionik (hori ez delako ezinbestekoa legearen kasuan), baizik eta legea orokorra eta erkidea izan behar dela beti, nahiz eta arautegi orokor batean kide zehatz batzuentzat bakarrik ezarri derrigorreko moduan, kide horien eginkizun eta gaitasunen arabera.
‎iuxta ez da" s" rekin idazten," x" rekin baizik; ius, ordea, bai. Bestalde, esanahiari erreparatuta, iuxta hitzak ez du esan nahi berdin izatea, ezpada hurbil egotea. Karguari edo ekintzari dagokionez, nolabaiteko antzekotasuna edo berdintasuna aurki daiteke; alabaina, ius hitzak berdintasuna dakarrela esaten denean, bestelako esangura adierazi nahi da.
‎Giza jarduera hizkuntzaren bidez gauzatzen den bezala, egiaz, giza bizitza bera ere hizkuntzaren baldintzapean aurkitzen da —horixe da Humboldten irakaskuntzetako bat—, eta horregatik bilatzen du Weisgerberren hizkuntzalaritzak abiapuntu antropologikoa. Egia da, bai," gizakia hizkuntza" binomioa ezin dela guztiz deszifratu —gogora dezagun biak daudela etengabeko elkarreraginean eta biak direla fenomeno aldakorrak—, baina horrek ez du esan nahi fenomeno bikoitz horrenganako nolabaiteko hurbilketa posible izango ez denik. Helburu horrekin heltzen dio Weisgerberrek, hain zuzen, aipatutako" hizkuntzaren giza legeari", eta —gizakiaren beraren baldintzapen linguistiko orokorraz hitz egin eta gero— ageriko bi errealitate aztertzen ditu luze eta zabal:
2011
‎Eta zati hori da, hain zuzen, ondorengo historian zehar arrakastarik handiena izan duena. Kontuz!, horrek ez du esan nahi Parmenidesentzat bere Poemaren zatirik garrantzitsuena lehenengo zatia denik. Are gehiago:
2012
‎" Stalinek ekonomiari buruz bakarrik hitz egiten du, ez politikari buruz". Badiouk ere ezer gutxi edo ezer ez du esaten ekonomiari buruz: ekonomiak borondate politikoaren guztiz menpe egon behar duela baino ez du aitatzen.
‎Aberastasunen banaketarik gabe ez dago berdintasunik. Baina berdintasunak ez du esan nahi bakoitzak bere posizioari edo lortutako botereari eutsi behar dionik; aitzitik, bakoitzak berak hartutako erabakiari tinko eusten diola esan nahi du. Politikaren egien ezaugarri orokorra, azken batean, gizadia edo gizaki oro burujabe izateko (emantzipatzeko) borondate erradikala da.
‎Benetako amodioa denboran, espazioan eta munduan iraunkor mantentzen den hori da. Iraunkorra izateak ez du esan nahi harremana mantendu edo haurrak izan behar direnik soilik. Amodioak bizitzan beste modu batean egon ahal izateko aukera asmatzen du; eta horretan datza bere iraunkortasuna.
‎Musika serialaren historia une zehatz batean hasten da (Schonbergen Variations pour orchestra, 1926), eta esan dezakegu Boulez en Repons obrarekin (1981) bukatzen dela. Horrek ez du esan nahi porrot egin duenik; edozein subjektu sekuentzia bat da, bere mugekin denborari dagokionez. Subjektu infinituak aukera baten muga eta bukaera esperimentatzen du.
‎Agerpenaren aldetik ere ez dago aldaketarik. Mundu batean zerbait agertzeak, mundu horretan modifikazioak egon direla besterik ez du esan nahi; hau da, ez da diskontinuitaterik behar, eta beraz modifikazio horiek hedatzeko ere ez da singulartasunik behar. " Gertakarien osotasunak" (Wittgenstein) osatzen du mundua, ez bere aldaketak.
‎Badiouk egia kontzeptuarentzat leku zentrala errebindikatzen du filosofian. Horrek ez du esan nahi Badiouk filosofia zaharrera itzultze hutsa nahi duenik. Ez; Badiouren filosofia oso egungo garaian kokatzen da.
‎Eta hori ondo ulertu behar da. Horrek ez du esan nahi (askotan ulertu den bezala) osotasunak xehetasuna ezabatzen duenik. Osotasuna xehetasunean bakarrik agertzen da.
2013
‎Psikologiaren eginkizuna aipatu ditugun funtzio horien mailan kokatuko genuke. Gainera, horrek ez du esan nahi funtzionalismoak dualismoa dakarrenik. Izan ere, funtzionalistaren arabera, egoera fisikoak dira gogo egoerak gauzatzen dituztenak.
‎Egungo ikerketek ikuspegi integralago bat eskaintzen digute. Horrek ez du esan nahi animalien eta gizakien arteko alderik ez dagoenik.
‎Funtzio biologikoa ezin da gure psikologiaren funtzio bihurtu. Esaterako, sexu harremanek funtzio biologiko ebolutibo bat dute seguru asko, baina horrek ez du esan nahi sexu harremanek, ikuspuntu psikologiko kultural batetik, funtzio ebolutibo hori dutenik. Dena den, ikuspuntu biologiko ebolutibo batetik ere, gero eta adostasun zabalduagoa dago taldeen eboluzioan sentimendu onek duten garrantziaren inguruan:
‎Dena den, argudio horiek tranpatitzat hartzen baditugu ere, horrek ez du esan nahi dualismoa faltsua denik. Areago, nire ustean, dualismoaren alde egiteko arrazoi hobeak badaude:
‎arima eta gorputza ez dira gauza bera. Horrek ez du esan nahi arima eta gorputza bi substantzia desberdin direnik. Labur esanda:
2014
‎Siegfried en eta Parsifal en arteko desberdintasuna da lehenengo kasuan emakumea onartzen dela; bigarren kasuan uko egiten zaio. Horrek ez du esan nahi Parsifal en dimentsio femeninoa desagertzen denik, eta Grialaren komunitate maskulino homoerotikoan geldituko garenik. Syberberg ek arrazoi zuen, Kundryren musuaren ondoren," amaren azken mezua eta emakume baten lehenengo musua", Parsifalek uko egiten dionean, Parsifal beste haur aktore batengatik ordezkatu zuenean, emakume hotz gazte batengatik:
‎Eta hasieratik egon zen agindu komertzialen menpe. Baina horrek ez du esan nahi, bere izatearengatik, ekoizpen guztiak zeudela erdipurdiko izatera kondenatuak. Nahikoa adibide daude frogatzeko, masarentzako artea egiteko inposatu ziren baldintza ustez umiliagarriak onartuta, zenbait artistek etekina atera eta kalitatezko lanak egitera heldu zirela:
2016
‎The social instinct, innate in men as well as in all the social animals this is the origin of all ethical conceptions and all the subsequent development of morality". Horrek ez du esan gura erlijioak ez duela gizakiaren eboluzio moralean sartu irtenik, batzuetan positiboa (estabilitatea emanez, espiritualtasun eta gozotasun idealista erantsiz), beste askotan negatiboa.
‎esplikaziorik gabeko erokeria arraro bat. Eboluzio naturalaren joairan eta begikera razional eta zientifikoan perbertsio eta ergelkeria hutsa den horri Dawkinsek, hala ere, guztiz onirizten dio, Naturak dionari ez du esaten zergatik, eta ez du argitzen arrazoi zientifiko ala filosofiko humanistaren bategatik egiten duen salto mortale hori zientziaren eremutik balioen juzguarenera, artikuluan berak aipatzen duen San Pauloren maneran egin ere, eta, esate baterako, Nietzscheren Genealogia ren arras kontrara: " Well, if that’s a perversion, it’s the kind of perversion we need[?] to encourage and spread";" yes, it is the kind of dumb that should be[?] encouraged". 283 (Zein ‘arrazoirengatik’?) Razionalki onarkaitza, zergatikoa ez dakigun arren, onarturik:
2017
‎Bere baitarakoaren izateari dagokion desitsaste horrexek egiten du Bestea egotea. Horrek ez du esan nahi Besteari izatea ematen dionik, baizik eta Bestetasuna, besterik gabe, berau ‘egote’ horren oinarrizko baldintza. Eta esan gabe doa, bere baitarakoarentzat, Bestea ez dena izateko modua Ezerezak zeharkatuta dagoela erabat.
2021
‎Inguru hurbilarekiko estuki lotuta, berori zaindu, konpondu, moldatu eta birsortzea funtsezko zeregintzat jotzen da. Aipatutako lanak bizitzaren sostengua dira; bitarteko inesentzialak baino, balio eta zentzu emaileak (kontuz, funtsezkoa eta baliozkoa izateak ez du esan nahi ideala edo gozagarria denik). Inguru hurbilari gailentzeko ameskerien aurrean, inguruarekiko ekodependentzia azpimarratzen da.
‎Emakumearen subordinazioa naturalizatzeko saiakeren aurrean, emakume egin egiten d (ut) ela azpimarratu zuen, bestela egiteko eta emantzipatzeko aukerak sortuz. Askotan leporatu izan zaionaren aurka, horrek ez du esan nahi emantzipaziorako amatasunari uko egiteko apustua egin zuenik, baizik eta amatasunak ezin duela nahitaezkoa izan eta emakumea ezin dela amatasunera murriztu. Hori sekulako aurrerapausoa izan zen, Wollstonecraftek edota Zetkinek berak askapena ‘etxekoandre eta ama’ hobea izateko bide gisa planteatzen baitzuten.
‎Hori aintzat hartuta, hiru kontu azpimarratzea komeni da. Batetik, egun erantzukizun indibidualerako deiak etengabe egiten ari direnen kontra, horrek ez du esan nahi trama komun horren nondik norakoan denok hein berean garenik erantzule. Adibidez, berotegi efektuko gasen isurketen %70 munduko 100 enpresek eragiten dute, horien buru ia denak ‘Mendebaldeko gizon zuri hetero arrakastatsu hizkuntza hegemonikoan ardaztuak’ izanik.24 Bestetik, horrek ez du esan nahi erantzukizun hori denok era berean hartzen dugunik gure gain:
‎Batetik, egun erantzukizun indibidualerako deiak etengabe egiten ari direnen kontra, horrek ez du esan nahi trama komun horren nondik norakoan denok hein berean garenik erantzule. Adibidez, berotegi efektuko gasen isurketen %70 munduko 100 enpresek eragiten dute, horien buru ia denak ‘Mendebaldeko gizon zuri hetero arrakastatsu hizkuntza hegemonikoan ardaztuak’ izanik.24 Bestetik, horrek ez du esan nahi erantzukizun hori denok era berean hartzen dugunik gure gain: gure ongizate erregimen familiaristan, nagusiki subjektu sexualizatu eta arrazializatuen bizkar dago bizitzen sostengua, inolako aitortza ekonomiko, sozial eta sinbolikorik gabe.
‎8 Horrek ez du esan nahi baldintza berdinetan txertatzen direnik. Berdinen espazioak ez du zertan espazio berdintzalea izan.
‎Egun hezur haragizko gizaki zehatzak kategoria eta hierarkia horiek erabiltzeak ez du esan nahi beti hala egin denik edo egingo denik, eta are gutxiago hala egin litzatekeenik.
‎Balio horiek bere egiteak ez du esan nahi subjektu maskulino gorpuzgabea bilakatzeko apustua egiten duenik. Gizon ustez gorpuzgabeen aurrean, giza kondizioaren anbiguotasuna eta gorpuztasuna azpimarratzen du.
‎Beraz, performatiboa izateak ez du esan nahi norberak nahieran egiten duen performance hutsa denik (performanceak ere, bestalde, ez dira nahieran egiten). Matrize heterozuzena eta horren zutabe diren diskurtso zein kategoriak auzitan jartzeko eraldaketa integrala behar da:
‎" Klase guztiak dira zehatzak, uler bedi, multiplearen bateratzea, barne mailako botere erlazio eta berezitasunekin, hau da, klase oro daude zatituta" (Goikoetxea eta Larruzea 2018). Beraz, gizonak eta emakumeak klase gisa ezaugarritzeak ez du esan nahi talde abstraktu eta homogeneoa osatzen dutenik, baizik eta beren beregizko zapalkuntza estrukturala jasaten dutela, beste ardatz nagusiagoetatik eratortzen ez dena. Marxismoaren irakurketa monoteisten aurrean, bestelako zapalkuntza eta ardatzak parez pare kokatzeko saiakera da, kategorizazioari dagokionean ere subordinatu gabe.
‎Horrek ez du esan nahi despatriarkalizazio prozesua produkzio modu kapitalista suntsitu gabe gauzatu daitekeenik. Kontrara, ezinbesteko baldintza da kapitalismoa iraultzea.
‎Horrek ez du esan nahi etxetik kanpoko lanak ez zituenik egiten: nekazaritzan, merkataritzan, zaintzan, industrian...
‎Mehatxua ala aukera da, ordea? Ikusiko dugunez, kategoria horien fundamentu esentziala auzitan jartzeak ez du esan nahi kategoria horiek eta horien erabilera baztertzen denik. Ez dira fundamentuak ukatzen, baizik eta horien izaera absolutu eta esentziala.
‎Hasteko, gorputzaren irakurketa ezinbestean soziokulturala dela esateak ez du esan nahi gorputza diskurtso hutsa denik. Butlerrek argitzen duenez, sostengatu daiteke gorputza ez dela ezagutzen edo ez dela identifikatzen gorputzaren mugak ezartzen dituzten koordenatu linguistikoetatik kanpo, horregatik gorputza berori ezagutzeko baliatzen dugun hizkuntza baino ez dela baieztatu gabe.
‎Bestetik, sozialki eraikia izateak ez du esan nahi faltsua edo gezurra denik. Sarrionandiak nazioaren eraikuntza azaltzeko dioen bezala, iparrorratza ere sozialki asmatua eta eraikia da eta horrek ez du esan nahi faltsua denik.
‎Bestetik, sozialki eraikia izateak ez du esan nahi faltsua edo gezurra denik. Sarrionandiak nazioaren eraikuntza azaltzeko dioen bezala, iparrorratza ere sozialki asmatua eta eraikia da eta horrek ez du esan nahi faltsua denik. Alta, (berr) egiten delako da.
‎Esentziala beharrean sozialki eraikia dela esateak, bidenabar, ez du esan nahi subjektu burujabe batek bere nahi eta gurarien arabera egiten duen ‘antzerkia’ denik. Generoa, subjektu askeak bere egin eta eraikitzen duen ezaugarri multzoa baino, subjektibotasuna eraikitzeko dispositibo eta matrize normatiboa da (beste hainbat ardatzi lotuta).
‎Beraz, subjektu indibidualak ezin du bere nahi eta gurarien arabera hartu, baztertu edo antzeztu, subjektua bera matrize horren arabera (berr) egiten baita, berak guztiz kontrolatu eta azaldu ezin dituen identifikazio, interpelazio eta subjekzio formetan murgilduta. Jaiotzatikoa ez izateak ez du esan nahi norbere borondate askearen arabera egiten den aukeraketa autokontzientea denik. Generoa, jabetza bat baino, desjabetza modu bat da, besteentzat eta besteen argitan izateko modu bat (Butler 2006:
2022
‎Sokratesen Defentsa. Baina hasieratik hori horrela izateak ez du esan nahi eginkizuna bukatuta dagoenik, ezta txikiagoak direnik ere filosofiara gerturatzen direnen arriskuak. Beti amaitu gabe dagoen eginkizun baten izena da filosofia.
‎Munduen sortzaile izateko filosofiaren gaitasuna aipatzeak ez du esan nahi inongo indar arrotzek argitutako espirituaren esku geratzea, ezta arrazoimenak izate abstraktu gisa argitutakoaren esku ere. Beste edozein giza jarduerak bezala, filosofiak zenbait baldintza material eta historikoren beharra du, eta horiek erlazio instituzional, kultural, pertsonal eta politikoetan zehazten dira.
‎Etengabe hitz egiten, eztabaidatzen, idazten eta irakurtzen da. Hala ere, horrek ez du esan nahi ideien arteko benetako eztabaida gertatzen den testuinguru ireki batean gaudenik. Pentsamendu oso estandarizatua eskaintzen da, iritzi eta kontsigna politiko merkataritzazko bihurtuta.
‎Filosofia idazketan gorpuzten den pentsamendua da, eta filosofoarena, idatziz berregiten den ahotsa. Horrek ez du esan nahi filosofia literatur generoa soilik denik, ezta haren obretan ahitzen denik ere: idazketa egiatia da, baldin eta esperientzia singular batean errotutako bizimodua arrazoimen komuna bilatzearekin lotzen badu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia