Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 73

2002
‎Emakumezkoak baino handiagoak, indartsuagoak eta sendoagoak dira, baina testosteronak ahuldu egiten du bere gorputzaren immunizazio sistema, eta bakterioak eta parasitoak ugaltzen laguntzen du. Hori dela eta, lehenago hiltzen dira; edo, behintzat, hala adierazten du ‘Science’ aldizkariaren azken zenbakian argitaratutako azterlan batek, Sarah L ikertzaile eskoziarrek egina.
2003
‎Haurdun geratzean, ume osasuntsua izan nahi duen emakumeak kontu handiz zaindu behar du bere gorputza, eta are gehiago bere arima. San Ramon Nonatori meza batzuk atera behar dizkio eta limosna eta karitate ekintzak egin behar ditu.
2004
‎Díaz Marsatak ohartarazi zuen “orain arte gutxiegi erabili diren aurkezteko modu berriak agertu direla”, eta “gaixotasun horien ereduak aldatu egin direla kasu batzuetan”, izan ere, zenbait koadrotan ez da hautematen pazienteak berak gorputz irudia aldatu duenik. Psikiatrak azaldu zuenez, batzuetan, pazienteak ez du bere gorputzari buruzko pertzepzio oker edo alteraturik, erregulartasunez deskribatu den bezala, baizik eta, itxura fisiko txarra izanda ere, gaixoak jarrera konpultsiboari eusten dio. Gainera, beste batzuetan, psikiatriaren munduan erabiltzen diren “eskuzko baldintzak” ere ez dira betetzen, eta ez da tripakada edo gonbito koadrorik aurkitzen.
2005
‎Lerro horretatik kanpo iluntasuna. Ez du ezer entzun, beraz tarte estu horretatik atera du bere gorputza. Krek.
2006
‎Tomasek berriro egokitu du bere gorputz zaharra bankuan.
2007
‎Zure ama atzo gauean hil da. Bere ganbaran zegoen emazteki batek ekarri du bere gorputza besteekin ezartzeko. Besoaren gainean zenbaki bat markatua zuen berak ere.
‎Gainean sentitzen du bere gorputzaren beroa. Lerdeak irribarretik ihes egiten dio lagunari, hauspoa gora eta behera lehertu beharrez.
2008
‎LUKASek sofan irauliko du bere gorputza.
‎Nork nahi du norbera halako egoeran ikusi? Nork hartu nahi du bere gorputzari buruzko halako erabaki gogorrik. Inork ez.
2009
‎Zer ekartzen dio horrek kirolaren onuratik? Agian ezer gutxi, baina beharbada, ospea lortuko du bere gorputzarekin, edo besterik ez bada, itxura, ustez, hobeagoa izango du besteen begien aurrean. Gorputzari kultua deitu ohi zaio horri.
‎ALIZIA ahituta iritsiko da Bogara (Zain egotetik dator). Sartu orduko poltsa lurrera bota eta aulki batean botako du bere gorputza ere.
‎ALIZIAk poltsan zeramatzan lau gauzak gordetzen amaitu eta ohera jaurtiko du bere gorputza.
‎Izaera orekatua lortzeko nor den onartzen eta bere gorputza onartzen ikasi du. Jarrera aktiboa ikasi du bere gorputza zaintzeko eta hobetzeko, osasuna barnetik eta kanpotik lortzeko. Oro har, ebakuntza estetikoa desitxura fisikoa zuzentzeko bidea da, osasun fisikoa eta psikologikoa eta bizi kalitatea hobetzekoa, baina izaera arazoak edota gorputza onartzeko prozesu naturalak ezabatzeko ebakuntza erabiltzen denean, ondorioak beste batzuk izan daitezke.
2010
‎Gizakume gazteenen odolean dago, beraz, betiko irautearen sekretua. Hori edaten duenak geldiarazi ahal izango du bere gorputzaren zahartze bidea, hori edaten duenak biziaren eta heriotzaren giltza izango du bere eskuetan.
‎Orduan Malikak zakila ahotik atera du une batez, goiko ezpainaren barrualdean ezkutatuta zeukan bizar xafla hortz haginen artean estutu du eta ebaki sakona egin dio gizonaren zakilari. Honek oihu itzela egin eta atzera bota du bere gorputza; hormaren kontra jo, estropezu egin eta lurrera jausi da odol jario handia eten nahi eta ezinean. Malikak bere mototsari eusten dion zurezko orratz sendo eta luzea hartu du, gizon zuriaren gainean jesarri da eta bihotzean sartu dio, bere beso zailduen indar guztia erabiliz.
‎Salgai jartzen du bere gorputza
2011
‎Nomen duela hiru egun iritsi zen hango ospitalera, sabela bala batek aldetik aldera zulatuta. Ohetik, pozik eta harro erakusten du bere gorputzetik ateratako bala. «Haranean gertatu zen, Nalutetik gertu.
‎Jasango al du bere gorputzak hain indar handia?
‎Arrautza hartarik ateratzen da har bat, begiz ikus ahal bezain xehea, baina, jale ona, ez baita halakorik handitzeko. Jan duenean aski, gelditzen da alhatik; ordukotz hartua du bere gorputz guztia. Berak irunikako atorra baten barnean sartzen da, eta han dago geldirik.
‎Hastean xuri zelarik, orduan zuhail da, eta sabelalderat erdi bilkaturik dago. Jatetik gelditu denean, lorearen hegaletarik batez estaltzen du bere gorputz guztia, ahotik darion gozo batez elkarri lotuz estalkiaren bazterrak, edo ezpainak. Eta han da lehenik aipatu dugun itxuralat aldatzen.
2012
‎Elisabeth Ciboti, miretsi egiten duen eskultoreari, adierazi dutenez, baina bere izena erabili gabe. Carla modeloa izan zen. Eskaera artistiko asko izaten ditu eta batzuetan onartzen du bere gorputzeko atalen bat kopiatzea: hanka, eskua, aurpegia...
‎Sartu etxean eta sofan botako du bere gorputza ITXASOk.
‎Udan, aldiz, ibilaldiak ordu beroenetan egin behar dira, eta arropa apur batekin. Haurrak eguzkiaren eragina behar du bere gorputzak behar duen bitamina sintetiza dezan Garrantzitsua da, gainera, haurrak eguzkiaren argia jasotzea. Beharrezkoa da bere azalak bitamina sintetiza dezan.
‎Urkatua. Muga pasatua zuen, jakin gabean, metro batzuez baizik, eta orduan Guardia Civilak du bere gorputza hartu eta ereman. Hunat ekarrarazteko gero zer ez dugu ikusia.
2013
‎Artzain etxola bat edo ardi borda bat izan liteke. Eskuz eta zangoz loturik, idorrean biribilkatu du bere gorputz bustia. Nekeagatik ere, lo guti egin du.
2014
‎Presaka dabil, zazpietan baitu hitzordua. Presak, hala ere, pilulek baino garrantzi gutxiago du bere gorputzarentzat. Mugimenduak astiro egiten ditu.
‎Nork sentitzen du bere gorputzari begiratzeko beharra. Nork bere identitateariburuzko galderak egiteko bulkada?
‎255). Hunkitze ukitze horretan, zinemak ikuslea mugiarazi egiten du bere gorputzean, subjektibotasunean, ezabatuezinak diren aztarnak utziz9.
‎Aldebakarreko geldotasuna: eskuin lobulu parietalean jasan duen odol-jario edo tronbosi baten ondorioz, ezkerreko aldean hemi geldotasuna gertatzen zaio; hau da, ez du bere gorputzaren ezkerreko erdiaren kontzientziarik.
‎Keinu horien barruan sartzen dira eskuak ahora, balduroak, haurtxoaren barreak eta abar. Baina lau hilabete igaro ondoren, «bigarren mailako erreakzio zirkularra» agertzen da, aditu horiek azaltzen dute, tamalgarria eta gorabeheratsua, baina ez du bere gorputzarekin zerikusirik, baizik eta haurraren ingurune fisiko eta sozialarekin. Haurrak sehaskaren gainean zintzilik dagoen objektu bat ukitzen badu edo besoa txintxirrinak jo dezan mugitzen badu, gero mugimendua errepikatuko du, horrela efektua errepikatzeko.
‎Bestela, txakur sedentarioak patologia jakin batzuk garatzeko joera du: Obesitatea eta gehiegizko pisua. Txakur sedentario batek ez ditu jaten dituen elikagaien kaloriak gastatzen, eta horrek esan nahi du bere gorputzean pilatzen den koipea dela. Txakurren kasuan, mugitzeko motibazio falta eta etxean jolasteko edo ariketa fisikoa egiteko estimuluak izaten dira nagusi.
2015
‎Azken finean, ez dago baldintza ezin hoberik: bakoitzak ezagutu behar du bere gorputza, eta burua.
‎“Uste dut zure gorputzaren kontrola eta zure gorputzaren barrutik doazen zirkuitulabur horiek denak kontrolatzea ezinbestekoa duela bertsolari batek. Berak izan behar du bere gorputzaren eta bere buruaren jabe”. Emozioen mesedetan oholtza gaineko jarrera fisikoaz ere jardun zuen:
‎dioen belarrez eginiko lanpasa dagoela ohartu naiz. Hortentsik oinetakoak kendu ditu eta patata zaku bat bailitzan bota du bere gorputz lodikotea sofaren izkina batera. Neuk ere oinetakoak erantzi ditut eta beste izkinan eseri naiz.
‎Txakurraren gorputzeko tenperatura 39 ºC ingurukoa da. Horrek esan nahi du bere gorputzak pertsonenak baino bi gradu gorago funtzionatzen duela. Desberdintasun horrek azaltzen du animalia hori gizakiak baino sentikorragoa dela ur hotzarekiko:
2016
‎– Emakume bakoitzak erabakiko du bere gorputzari astindua eman nahi dion edo ez, edo zortzi kilometro
‎2ttor hara eta hona hasten da haizeak eraginda, modu esajeratuan. Ezin du bere gorputza kontrolatu. Erratza eta biltzailea ere hegan irten dira.
‎Emakume bakoitzak erabakiko du bere gorputzari astindua eman nahi dion edo ez, edo zortzi kilometro eginda gozatzen edo sufritzen duen. Jarrera paternalista samarra duzula iruditzen zait.
‎Pisua egokia baino txikiagoa izatea. Pregorexia duen ernariak maiz kontrolatzen du bere gorputz pisua, dieta egiten du, asko kezkatzen ditu kontsumitzen dituen kaloriak eta irabazten dituen kiloak, eta ez du kontuan hartzen zenbat pisatzen duen, garai horretan igo daitekeen pisua kontuan hartu gabe. Alterazio analitikoak agertzen dira:
2017
‎Ilunabarrean saguzar aldra bat etorri zaio gainera zalaparta beldurgarrian, eta ezin izan du ihes egin gajoak. Hegal beltzekin inguratu dutenean, haien ahoa txirrista bihurtuta irudikatu du, eta hodi ilunean behera erortzen sentitu du bere gorputza, abiada izugarrian. Beldurrez kiribilduta eta zortzi begiak itxita agur esan die neba kutunari eta munduari.
‎nik ezin dut aldi berean nire gorputza bat batekotasunez ‘bizi’ eta objektu gisa ikusi (edo mintzatu eta nire jarduna entzun, adibidez). Kontzientziaren bat batekotasunak existentziaren aspektu guztiak batzen ditu eta ez da bere buruaren lekuko; bat egiten du bere gorputzarekin. Bere baitarakoa kontzientzia gorputza da.
2018
‎Hitzez eta irudiz eraikitako poema ilustratua, askatasun eta maitasun kantu bat izateaz gain, biziberritze baten metafora ere bada. Ipuin batean bezala kontatzen du bere gorputzetik arroztua izan den emakume baten ausardia, nola garatzen duen bere buruaz erditu eta bizialdi berri batera jaiotzeko prozesua. Gorputzean bizitzen hasteko, bere buruaz desegin du.
‎Kirola egitera bultzatzen duten jostailuak Jostailu batekin asmatzeko, kontuan hartu behar da haurraren gaitasuna, hau da, «haren heldutasun intelektuala, indar fisikoa edo eskuzko trebetasuna; ez dira ez konplexuegiak, ez sinpleegiak», azaldu du Jostailuaren Teknologia Zentroko proiektu zuzendariak (AIJU), María Costa. 8 eta 11 urte bitartean, adingabeak ondo kontrolatzen du bere gorputza, eta garrantzitsua da kirola eta ariketak aire zabalean egitea sustatzea. Horregatik, opari on bat baloiak, saskiak, tenis erraketak, patinak eta patineteak, skateak, waveboard ak (bi gurpileko monopatina), bizikletak, etab. Kontuz!
‎Piztiak bizi ziren leku batean, goblinen erregea zen Bowie, beldurgarri bihurtzen zuen pelukarekin eta makillajearekin mozorrotuta. Añesek antzokiko iluntasunean hondoratuta gogoratzen du bere gorputz argala, eserlekuaren bizkarraldea burua baino gorago duelarik, badaezpada. Laia alboan eserita eta, azken berrien arabera, Esteban, bere anaiarekin, beste aulki ilara batean.
2019
‎Gizonezko bertsolari batek ez dio bere buruari galdetzen nola iritsi bertsora emakume gorputzetik. Are larriagoa, oraintsu arte ez du bere gorputzetik bertsora nola heldu (publikoki) pentsatu (beharrik izan). Neutro kontsideraturik, generorik ez duela dirudi, plaza irabazteko nahikoa duela bertsotan ongi egitea; naturaltasunari, berezkotasunari eta autentikotasunari (lan-orduez hitz egitea tabua izan da luzaz) egozten dizkio arrakastak eta egun txarrari porrotak.
‎Horren azpian, berriz ere, estereotipoak daude: . Iruditeria kolektiboan, oraindik ere pisu handia du bere gorputzarekin nahi duena egiten duen emakumea puta bat dela dioen ideiak. Oso mezu patriarkala da, eta ez die uzten emakumeei euren desioa eraikitzen?.
‎Mutilaren existentziaren ikasbidea mugimendu libre bat da, mundurantz egina; lehian jarduten du beste mutilekin, nor gogorrago eta independenteago, eta mespretxua die neskei. Arboletara igoz, kideekin borroketan ibiliz, joko bortitzetan gogor eginez, sentitzen du bere gorputza bitarteko bat dela natura menderatzeko, eta tresna bat borroka egiteko; harro dago hala bere giharrez nola bere sexuaz; jolas, kirol, borroka, desafio eta proben bidez, bere indarraren erabilera orekatu bat aurkitzen du; aldi berean, badaki zein diren indarkeriaren irakaspen latzak; kolpeak hartzen ikasten du, mina gutxiesten, txikitako malkoak arbuiatzen.... Egin egiten du, asmatu, ausartu.
‎Beti gustatu izan zaio amets egitea: inoiz baino gehiago joko du horretara; klixe poetikoen azpian, beldurgarria zaion unibertso bat estaltzen du, eta ilargiaren argiaz jantzia ikusten du sexu arra, hodei arrosaz, gau leunez; bolizko, jaspezko, nakarrezko tenplu bihurtzen du bere gorputza; istorio zozo fantastikoak kontatzen dizkio bere buruari. Munduaren gaineko heldulekurik ez duenez, maiz erortzen da ergelkerian; ekin balio, argi ikusi beharra izango luke; zain egon daiteke, ordea, laino artean.
‎emakume gorputz bat. Neska gazteak, berriz, gizonaren premia du bere gorputza bera ezagutaraz diezaioten: sakonagoa du mendekotasuna.
‎beharra desagertu da, ezen ez asebete. Zernahi ere den, ekintza definitu bat gauzatu da, eta gizonak bat egiten du bere gorputz osoarekin: espezieari eman dion zerbitzuak bat egiten du haren gozamenarekin.
‎Biharamunean, amak emakume galtzerdiak jantzarazi zizkidan, eta gona luzarazi, baina ez dut behin ere ahaztuko nolako shocka izan zen niretzat neure burua ikusia ikustea?. Neskatoak sentitzen du bere gorputzak ihes egiten diola, jadanik ez du bere indibidualtasunaren adierazpiderik argiena; arroztu egiten zaio, eta, aldi berean, bestek objektutzat hartzen dute bera: kalean, atzetik ditu begiak, eta komentarioak egiten dizkiote bere anatomiaz; ikusezin bihurtu nahi luke; beldur dio haragi bihurtzeari eta bere haragia erakusteari.
‎Sabaira begiratu, buruan hatz egin eta, maindireak alboratuta, ohetik atera du bere gorputz sendoa, biluzik. Begirada desbideratu du Hodeik, leihorantz, zerbait kantatzen duela, marmarrean, alai.
‎Manuelek bat bateko perlesia moduko batek jota sentitzen du bere gorputza, trantze larri horretan nola jokatu ez dakiela. Lehen beste hainbat eta hainbat alditan bezalaxe, heriotzaren usaina nonahi antzematen du inguru osoan, behin ere huts egiten ez dion seinalea berau.
‎Mengeleren ezpainetako mugimendu miz  kina ikusi du, gaixoaren irribarrea irudi. Izu ikara batek hartu du bere gorputza beste behin. Dar dar egiten diote eskuek.
‎Borrokan ari diren armadak salbu igaro dituela iruditu zaionean, bestaldeko ertzeraino igeri egin du, azkar. Uretatik irten eta zuhaitzeraino eraman du bere gorputz guztiz bustia, hotzikaratan, eta bertan galdu du konortea.
‎Baina Europara itzuli bezain pronto amildu zen gorputzaren hizkera, eta berbazko komunikazioa nagusitu zen berriz, arrazionala eta kontrolpekoa. Egun, harreman oso eskasa du bere gorputzarekin: “Ukatu egiten dut.
2020
‎Maite Biurrarenak ederki ikasi du bere gorputzak erraten diona interpretatzen. Bere buruaren mediku eta erizain bilakatu da, nolabait erranda.
‎Edonola, buruaren jarioa geratzeko eta baretzeko arnasa ematen dio arnasak. Akroyoga bereziki gustatzen zaio, askagarria egiten zaio eta geroz eta kontzientzia errealagoa du bere gorputzaz: “Bertsolariaren figura hain da zurruna, arrazionala, harrizkoa… Azken batean, bertso eskolatik ikasi duguna hori da, ozen kantatzen eta aurrera egiten.
‎Mariannek atearen kontra bermatzen du bere gorputzaren pisu osoa, eskulekuari eskuekin irmo helduta, begiak indarrez itxita. Ume umetatik izan da anormala Marianneren bizimodua, berak badaki hori.
‎Ikasi egin behar du orain artekoa izan denak ez duela balio. Azal berri batek estaltzen du bere gorputza, eta estaldurak gorputza, bihotza berriak bihurtzen ditu. Ispiluaren aurrean beste bat zara.
‎Demagun espaloitik emakume baten irudia dugula begi bistan; aterkiak biltzen du bere gorputza koroa baten modura. Ibilera geldoa du; bat egiten du elur maluten abiadurarekin.
‎Horrek erakusten du beste behin ez garela gure gorputzen jabe. Emakume batek zergatik ezin du bere gorputzaz etekin ekonomikoa atera. Edo prestigio soziala?
2021
‎Bi arrainak halaber guziei banatu zizkien, bakoitzak nahi adinbat (Iraizoz); Eta ezkontza saindu Jainkoaz ordenatu hau da halako bertutetako, non haren kausaz senarrak ez baitu bere gorputzaren boterea, baina emazteak: emazteak ere halaber ez du bere gorputzaren boterea baina senarrak (Leizarraga).
‎Eta ezkontza saindu Jainkoaz ordenatu hau da halako bertutetako, non haren kausaz senarrak ez baitu bere gorputzaren boterea, baina emazteak: emazteak ere halaber ez du bere gorputzaren boterea baina senarrak (Leizarraga).
‎Beren gorputz gardenekin politak ere lirudikete, eta inork ez lituzke hartuko benetan diren munstrotzat. Sacculinaren larba emeak hamarratz baten giltzadurak bilatu, han zulo bat eragin, eta barrura sartuko du bere gorputzaren atal bat, halako bare sits edo zizare moduko bat, eta, metamorfosi baten bidez aldatuz, egindako zulo txiki horretan barrena sartu eta karramarroaren apopilo egingo da, haren bizkarroi edo parasito. Karramarro berdea eta kilomarra (hamarratz hegalaria) ditu ostalari gustukoenak.
‎Azpila hartu dio orduan erizainak, hustu eta berriz jartzeko, baina ezin izan du itxaron eta zorura erori da hurrengo gonbito jarioa. Kaka edo txixa edo dena delako edozer egiteko gogoa etorri zaio orduan, eta, aurrean dituen bi pertsonen axolarik gabe, alboko barandari helduta jaso du bere gorputza tazaren tapa altxatzeko. Alboan duen emaginak lagundu dio agontzen.
2022
‎Janariarekin ere horrela hasi zen eta ez zen nehor ohartu. Zalantza du bere gorputzarekiko gorrotoa erakusteko modu bat ez ote zen, baina horretan laketu zen azkenean: bertzeen aitzinean apetituz jan, ondotik parte bat edo dena komunetik beheiti botatzeko.
‎Egia da gehiegi hitz egiten dudala, gehiegi hitz egiten dut baina inoiz ez psikoanalistaren aurrean, bere presentziak pentsamendua garatzea behaztopatzen dit, gainera ez zaio interesatzen, espezializatuegi dago, nik esaten dudanaren  atzean aditzen duen horretan zentraturik dago, nik jakin gabe ere dakidan horretan, eta ezer esatea ez du merezi, aurretiaz dakizunean zer esatea ez den komeni, psikoanalistaren arreta beste nonbait dagoenean, era guztietara ere, ezer ez dagoen toki batean, ez bero ez hotz egiten duen tokian, eta batzuetan lepazamarreraino egiten dut, dibanean etzanik, ezin dut eraman psikoanalista bere eguneroko kezketan babestea, egin behar dituen erosketetan eta hurrena idatzi behar duen liburuan, eta hura bere erosotasunetik atera  tzeko handiagoa denean nire desioa nire isiltasuna baino, gauez egiten ditudan ametsak kontatzen dizkiot, haiek nire ordez hitz egin dezaten, aditu hau psikoanalista jauna eta zeuk esan, askoz interesgarriagoa naiz gauez, loak ia eder egiten nau, tamaina handiko ametsak egiten ditut, ekaitzak eta enbatak amets, hil arriskuak eta kode sekretuak amets, erorketa askean amiltzen diren igogailuak, lur azpian milagarren solairuan lehertu arte, igogailuak umedade eta kakalardo mundura buruz amiltzen ezerk eusten ez diela, eta mundu horretatik ezin irten dira igogailuak amildu eran zuloa ezarian ezarian itxi egin delako, berrogei mila solairuko eraikinak iheska doan jendearen buru gainera abailtzen ari direla egiten dut amets, eta bitartean inurri itsu mordo bat eskapo doala, pasatzen diren autoei arretarik eman gabe, itsasondo abisalekin eta aldiro mozten diren telefono deiekin egin dut amets, kaixo ama, ez dut ezer aditzen, ez negar egin ama, non zaude, zure zenbakia galdu dut, ahaztu egin dut, baina esadazu, gaizki aditzen dizut, eta zergatik ezin ote dut hatzik mugitu, zergatik ezin ote dut hitzik egin, eta hau luzatu egiten da mila modutan ere, ez dute erantzuten, telefonoa hutsari joka ari da, zirkuitu elektrikoen espazio mugagabeari joka, ez dute erantzuten badakitelako neu naizela, zenbaki faltsua delako, linea okupaturik dagoelako eta dirurik ez dudalako, galdurik nago munduaren azkenean, goitik behera putzu arrokazko batera amiltzeko zorian dagoen eraikin bateko gainaldean, kaixo ama, non zabiltza, nola urrundu ahal izan naiz zugandik puntu honetaraino, nola egon ninteke zure bizitik mila kilometrora, hemendik ezin duzu nire ahotsa aditu, nola utzi ahal izan zaitut bakarrik ohe horretan, hiltzen ari zaren horretantxe, baina hobeko dut orain hitz beste egin, ez dut amets horiez gehiago hitz egin nahi, uste dut beti egin izan ditudala ametsok, ama negarrez ikusi nuenetik aitak hots egiten ez ziolako, aita laneko bidaian joana zelako bere gastu kontuak harturik, ahaztu egin nau esango zidakeen amak nire presentziaz ohartu izan balitz, ez du nigan ez zugan pentsatzen, beste emakume batekin dago, esan zezakeen amak, baina hobeko dut horretan ere ez sakondu zeren inoiz ez naiz helduko esan ez zidanaren hondora, eta joan den astean edo joan den hilabetean, ez nago seguru, hamar urte nituela egin nuen amets, nire aitaren alaba nintzela eta atsegin eman nahi niola, nik eskolan egindako marrazkiei begira zegoen, neska txiki baten marrazkiak ziren, zeru zuria eta laino urdinak, eguzki horia arraia gorriekin eta zelai berdea, eta zer da infantilago halako marrazki bat baino, non tximiniak oker ageri baitira etxeetako teilatuetan, baina aita ez zen hori pentsatzen ari, begira, esan zidan, gaizkia zeruan dago, ernamuinean dago, jaio zain dago goritu ahal izateko, paperari su emateko, eta marrazkiko zeruari begiratu nionean serpentina urdinek estalia ikusi nuen, zeru tormentatua zen, eta izarrak zurrunbiloek zeramatzaten, esne bidearen itsasbeherarekin batera, eta brastakoan zerua higitzen hasi zen, serpentina urdinez irakiten, baina gero eta gutxiago ziren urdin eta gero eta gehiago ziren beltz, sugearen odolaren beltza da, erantzun zidan aitak nik galdera egin izan banio bezala, jakingo ez banu bezala, zeru desatsegin bat milioka suge beltzezkoa, ez aita, oker zaude, zeru guztiz zuri urdina da, Mariaren soinekoa bezain, bai, egia da ..., zeren psikoanalistak horretarakoxe daude hor, barkatzeko eta barkamena eskatzeko, barkatu alaba, barkatu ama, baina nik ez dakit inor barkatzen, nik ez dakit hortzak estutzen baizik, zakilak ahora sartzen dizkidatelako behin eta berriz, aitaren zakila putekin tratuan dagoelako, ez puta bakar batekin, uste dut nik, zeren puta batek beste bat dakar automatikoki, eta honek ere beste bat ordezkatzen du bere gorputzaren naturaren bidez, eta halaxe libratzen dira bezeroen buztanetatik, nire aitaren buztanetik, edozein emakumerekin gogortzen baitzaio aitari zakila, bere emaztearekin izan ezik.
2023
‎Mark Galer Koipeek eta hidratoek elikaduraren zati garrantzitsua izan behar dute. Oilarra oso txakur mehea da, eta energia gehiago du bere gorputz tenperatura ingurunekoa baino altuagoa mantentzeko. Koipeek, gainera, azala zaintzen, babesten eta egoera onean mantentzen lagunduko dute.
‎Edo umeak bortxatzen dituzten pertsonak babestu dituzten instituzioen aurrean? Abortatzen duenak oraindik umea ez den zera bat ateratzen du bere gorputzetik, baina badira munduan ume asko, asko eta asko, jaio eta gero bizitzea ukatzen zaienak. Egin ezazue zerbait horien alde.
‎Zokaloa osatzen duten oholen arteko zulo eta arrakaletatik ikusiak ditu labezomorro batzuk, ezkutaketan jolastu beste zereginik ez daukatenak, antza. Gela horretako altzari bakarrak hiru koltxoi izateak gaua bertan pasatu ez ote duten ekarri dio burura, eta harrezkero birritan edo hirutan neurtu nahi izan du bere gorputza haietako baten gainean etzan eta trapu zabalak begitantzen zaizkion manta horietako batean biltzeko gai izango ote den. Momentuz, haietako bat dauka jesarleku bakar, machiak okupatzen duenaren aurrean.
‎Berandutu egin zaio, eta Lekeition bertan ostatu hartzea erabaki du: Isuntza hondartzaren gaineko Uribarren jauregi hotelean ezarriko du bere gorputza aro bidaiariak, birrin birrin eginda.
‎Inork ez du bere gorputza kalean saltzen pobrea ez bada edo etsita ez badago.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia