2015
|
|
2 Eta, batetik, arimaren barruan ziurtasun handia duela badirudi ere, batez ere Jainkoarekin bakarrean dagoenean, bestetik oso nahigabeturik dabil; izan ere, berak bihotz bihotzez maite duena iraintzeko deabruak engainatuko ote duen beldur da, gaizki esateek ez baitiote nahigabe handirik ematen, gehiago egin ahal balu bezala aitor entzuleak estutzen duenean izan ezik. ...tz egin dezatela eske eta eske ari da eta Haren Maiestateari beste bide batetik eraman dezala erreguka, bide hori oso arriskutsua dela eta hala egiteko esaten diotelako; hala ere, bide horretan on handia aurkitu duenez gero, eta zerura daraman bidez hauxe dela irakurri, entzun eta Jainkoaren aginduetatik dakienez gero, nahita ere, ezin du alde batera utzi desira hori, eta Jainkoaren eskuetan uzten
|
du
bere burua. Eta desira hori alde batera ezin utzi izateak ere nahigabetu egiten du, aitor entzuleari ez diola obeditzen iruditzen zaiolako; engainatua ez izateko erremedio bakarra obeditzean eta gure Jauna ez iraintzean datzalakoan dago; eta, horrela, uste du, berak dakiela, zati zati egingo balute ere ez lukeela egingo bekatu arin bat; eta nahigabe handia hartzen du, oharkabean halako askotan erortzea ezin saihestu dezakeela ikusiz.
|
|
Zergatik diodan sen batean irautea? . Batzuetan arimak koldar ikusten
|
du
bere burua, gauzarik beherenetan, eta beldurturik eta hain gogorik gabe, non ezertarako adorerik duela izan iruditzen baitzaio: nik uste dut Jaunak, orduan, bere izaera soilean uzten duela beraren on handiagorako; izan ere, une hartan ikusten du zerbaiterako adorerik izan badu, Haren Maiestateak emana izan dela; hau hain argi ikusten du, non ezereztaturik uzten baitu bere baitan eta Jainkoaren errukiaren eta handitasunaren ezagutza handiagoaz, hain gauza kaskarrean erakutsi nahi izan dituenaz.
|
|
Era gozo gozoan zauritua dela konturatzen da, baina ez du igartzen nola ezta nork zauritu duen ere; baina ongi daki gauza zoragarria dela eta ez luke nahi egundo ere zauri hartatik sendatua izaterik. Maitasun hitzez, are kanpoko hitzez, kexatzen zitzaion bere Senarrari, beste gauzarik ezin zuen eta; izan ere, badaki bertan dela, baina honek ez
|
du
bere burua agertu nahi hartaz gozatzen uzteko eran. Eta min handia da, halere atsegin eta gozoa; eta ez izatea nahiko balu ere, ezin du; dena dela, hau ez luke sekula ere nahi izango:
|
|
Gauza bera egiten du bosgarren egoitzen hasieran eta baita seigarren egoitzen hasieran ere. Zazpigarren eta azken egoitzetan ez
|
du
bere burua duin ikusten halako gauza gorenez aritzeko. Horregatik, lau kapitulu nahiko laburretan esatekoak esanik, isiltasunari egingo dio leku.
|
|
Teresa bera da pertsona hori. Esaldi horren barruan isilean gordetzen
|
du
bere burua. Hainbat bider baliatuko da esaldi horretaz edo antzekoaz.
|
|
9 Uste dut azken konparazio honek agertzen duela zeruko dohain honen zertxobait; izan ere, arimak bat batean hain jakintsu ikusten
|
du
bere burua, eta Hirutasun Santuaren misterioa eta beste goi goiko gauza batzuk hain argi ikusten, non edozein teologorekin ausartuko bailitzateke handitasun hauen egiari buruz eztabaidatzen. Hain harritua geratzen da, non nahiko baita honelako mesede bat arima bat oso osoan aldatzeko eta besterik ezer ez maitarazteko, beraren aldetik inolako lanik gabe, hain ondasun handien gai egiten duen eta bere sekretuak jakinarazten dizkion eta berarekin idatzi ere ezin daitezkeen adiskidetasun eta maitasunaz tratatzen duena izan ezik.
|
|
Bestalde, lasaitu egiten du haren errukiak. Argia
|
du
bere buruaz lotsa izateko eta Haren Maiestatea goresten du bera hain aldi luzean jasan duelako.
|
|
1 Otoitz eta elkartasun honetatik arima samurtasun handi handiz gelditzen da; horrela, urtzea nahi luke, ez saminez, negar malko gozoz baizik. Oharkabean malkotan bustia ikusten
|
du
bere burua, malko haiek noiz eta nola isuri zituen ez dakiela; baina atsegin handia ematen dio hazi eragiten duen uraz suaren indarra eztitua ikusteak.
|
|
Orduan dira promesak eta erabaki heroikoak, desiren bizitasuna, mundua gorrotatzen hastea, hemengo huskeria argi argi ikustea, hau aurreko otoitzetan baino probetxu hobe eta handiagoaz, eta apaltasun haziagoaz; argi ikusten duelako gehiegizko mesede hartarako ez zela tartean izan bere ahaleginik, ezta ez zuela hura beragana ekartzeko eta edukitzeko ezer egin. Oso duintasun gabea ikusten
|
du
bere burua, izan ere, eguzkiak bete betean argitzen duen gelan ez da amaraun ezkuturik: bere miseria ikusten du.
|
|
27 Barre egiten
|
du
bere buruaz, dirua zerbait zelakoan zen eta haren gosea zuen garaiaz; hala ere, honetan ez dut uste, eta egia da, aitortu dudanik sekula erru hau; nahiko erru da dirua zerbait delakoan egotea.
|
|
Hemen arimak ez ditu ikusten amaraunak eta hutsegite larriak soilik, baita egon daitekeen hauts xehea ere, txiki txikia bada ere, eguzkia oso argi dagoelako; eta horrela, arima batek perfekzioa lortzeko eginahalak egin arren, Eguzki honek benetan hartzen badu, guztiz lohi ikusiko
|
du
bere burua. Ontzi batean dagoen ura bezala da, eguzkiak eman ezik, garbi garbi agertzen da; baina ematen badio, guztia samarrez beterik agertzen.
|
|
Zer zerikusi dauka mirabeak Jaunarekin, eta lurrak zeruarekin??, edo hemen esaten diren maitasun hitzak, esaten duena egia ongi jakitean oinarrituta, eta ez biezaio jaramonik egin adimenari, astun eta gogaikarria baita. Eta hark gozatzen duenaren partaide egin nahi balu, edota hura biltzen ahalegintzen bada, sarritan ikusiko
|
du
bere burua borondatearen eta baretasunaren batasun honetan, eta adimena barreiaturik, eta hobe du hala uztea haren atzetik joatea baino; egon bedi mesede hartaz gozatzen eta bilduta erle jakintsua bezala; izan ere, erlauntzean erle bat ere sartzen ez bada, baizik eta batzuk besteak ekartzearren, guztiak joaten badira, nekez landu ahal izango da eztia.
|
|
–Otoitzean aurrera eta aurrera joateko gogo bizia jartzen du eta gerta daitezkeen lanak direla-eta otoitza ezergatik ere ez uztekoa. . Denerako eskaintzen
|
du
bere burua. –Salbatuko den ziurtasuna du, apaltasun eta beldurrarekin batera.
|
|
Bete betekoa da konparazio hau. ...kontuz ari dela Jainkoa ez iraintzeko eta bere indarren arabera ahal duena egiten duela; baina hona iristean, begiak irekiarazten dizkion zuzentasun eguzkiak ematen dio eta hainbeste samar ikusten ditu, non berriro itxi nahi bailituzke; izan ere, oraindik ez da arrano beltz honen alaba bete betekoa, eguzki honi aurrez aurre begiratzeko gai dena; baina une laburrean irekita izanda ere, lohi ikusten
|
du
bere burua. Bertso honetaz gogoratzen da orduan:
|
|
6 Oi, zer den egoera honetan den arima batentzat, guztiekin harremanak izatera itzultzea, begiratu eta hain aldrebesa den bizitza honetako iruzurra ikustea, gorputzarekikoa betetzen denbora lotan eta jaten ematera itzultzea! Nekarazten du guztiak, ez daki nola ihes egin, katez lotua eta harrapatua ikusten
|
du
bere burua. Orduan benetakoago sumatzen du gorputzekin dugun gatibu egotea, eta bizitzaren miseria.
|
|
7 Hau aditzera ematea nahi nuke, hasierak direlako, eta Jauna mesede hauek egiten hasten denean, arimak berak ez ditu ulertzen eta ez daki bere buruaz zer egin. Izan ere, Jainkoak beldurraren bidetik badarama, nirekin egin zuzenez, lan handia da, hura nork ulerturik ez bada; eta oso gogoko
|
du
bere burua deskribatua ikustea, eta orduan argi ikusten du handik doala. Eta on handia da zer egin behar duen jakitea, honelako edozein egoeratan aprobetxatuz joateko.
|
|
Eta berriro diot, ulertzen ez bada ere, ez da apaltasun handikoa; errurik izan ez arren, pena bai, alferrikako lana baita, eta arima halako nahigabetxo batekin geratzen da, jauzi egitera joan eta atzetik heltzen diotenaren antzera, indarra erabili duela dirudi, baina haren bidez egin nahi zuena egin gabe ikusten
|
du
bere burua; eta geratzen den irabazi urrian ikusiko du begiratu nahi duenak esan dudan apaltasun faltaren zertxobait. Izan ere, bertute honek hauxe du ona, ez dagoela bera lagun dela buruturiko egintzarik, arima nahigabeturikutziko duenik.
|
|
Izan ere, mundu osoak eta beronen gauzek nahigabea ematen diote eta kreaturetako ezerk ez dio lagun egiten, ezta ez du nahi ere arimak Kreatzailea baino besterik, eta hori bereganatzea ezinezko ikusten du hiltzen ez bada. Eta berak bere burua hilko ez duenez gero, hilez dago hiltzearren, benetan hiltzeko arriskua izateraino, eta zeruaren eta lurraren artean zintzilik bezala ikusten
|
du
bere burua, hartaz zer egin ez dakiela. Eta apurka apurka Jainkoa bere albiste bat emanez doakio zer galtzen duen ikus dezan, ezin esanezko modu bitxi batean; izan ere, ez dago munduan, nik igaro ditudan gauzen artean behintzat, hura berdintzekorik.
|
|
2 Gainerakoan ez biezaio inolako garrantzirik eman. Eta hau badiot ere, nik eman diot, eta horrela esan egin diot gaizki egin duena eta, nire ustez, nahiko nahasirik dago, hala, egiaz, ez
|
du
bere burua ulertzen. Alde batetik, berorren gorentasuna zerbitzatu nahi luke eta gartsu maite duela dio, eta egiten du; beste aldetik, ez daki moldatzen.
|
|
Nahiko gaizki egina zen eskatzen ziotena ez bidaltzea. Frantziskok nekez babestuko
|
du
bere burua harengandik, bere gauzetan nigana jotzen ez badu, ni naizelako nolabaiteko errespetua diona. Nahiko galduko da ogasun hartatik; dena dela, garrantzitsuena irabazten bada, gutxi doakigu horretan.
|
|
Ávilan bakarrik ikusten
|
du
bere burua. Bideetako nekea.
|
|
Ana Enríquezen seme batez ari dela dirudi; honek biziki maite zuen Teresa eta haren babesle egiten
|
du
bere burua.
|
|
Horrela, sare horretakoek komunikazio lotura antzeko bat izango dute gure Santarengan. Sare eta eginbehar horrek harrapaturik bezala ikusten
|
du
bere burua.
|
|
4 Baina kontenplazioa, ene alabak, beste gauza bat da; hauxe da daukagun okerra: norbait egunero une batean bere bekatuez gogoeta egitera iristen bada (eta izenez baino gehiago izatez kristaua bada, beharturik dago horretara), hura kontenplazioari erabat emana dela diote berehala, eta kontenplazioari erabat emana denak izan behar dituen bertute handien jabe nahi lukete, eta berak ere halaxe nahi
|
du
bere burua, baina oker dago. Hasiera hauetan ez zuen asmatu jokoan ongi sartzen:
|
|
Utz ditzala besteak beren gerra egiten, ez baita txikia izango. Izan ere, guduetan tenienteordeak borrokatzen ez badu ere, ez da, horratik, arrisku handirik gabe egongo, eta barrualdetik gainerako guztiek baino lan gehiago egin du; hain zuzen ere, bandera daramanez gero, ezin
|
du
bere burua babestu, eta txiki txiki egingo baliote ere, ez luke hura eskutik utzi behar. Horrela, kontenplatiboek, goian eraman behar dute apaltasunezko bandera eta eman diezazkieten kolpe guztiak jasan beraiek bat ere eman gabe; izan ere, haien eginbeharra Kristok bezala sufritzea da, gurutzea goi goian eramatea, hura eskutik ez uztea beren burua arriskurik handienetan ikusten badute ere, eta ez dezatela haiengan ahultasunik nabaritu sufritzean; horretarako ematen diete hain zeregin ohoragarria.
|